Docutec
Eguzki-tatuajeak
Azaleko eguzki-tatuajeak egitea da sare sozialetan bolo-bolo dabilen moda berria.
Marrazkidun plantillak gorputzean ipini eta eguzkipean azala erretzen uztean datza. Estatu Batuetako gazteen artean dago batez ere modan eta sare sozialak sutan jarri ditu.
Berriemailea.- Hauexek dira eguzki-tatuajeak.
Kaleko emakumea 1.- Baina, zer da hori?
Kaleko emakumea 2.- Ai! Pena itzela ematen dit horrelako gauzak ikusteak!
Berriemailea.- Gorputzean plantila batekin edo kremarekin marrazkia egin eta eguzkipean azala erretzen utzita lortzen da tatuajea.
Sendagilea.- Oso arriskutsua, ze azala gorria ipintzen bada, melanoma atera daiteke.
Berriemailea.- Azaleko minbizia, alegia.
Sendagilea.- Lunar normal bat baino handiagoa da. Eta kolore desberdinak ditu: ba hemen marroi iluna, eta marroi argia.
Berriemailea.- Gazte estatubatuarren artean ditu jarraitzaile gehien moda arriskutsu honek.
Kaleko emakumea 2.- Pentsatu beharko lukete gero etorkizunean zer dakarren horrelako gauzak egiteak orain.
Kaleko emakumea 1.- Jo, ze txarto. Gero hori pues marka dejatzen du eta zer? Zer egiten duzu horrekin?
Berriemailea.- Eguzki-tatuajeena gutxi batzuek jarraitzen duten moda da, ez, ordea, eguzkia hartzearena. Gogoratu, azala ez erretzeko, 50eko krema, bi edo hiru ordurik behin ematea dela egokiena.
Eta eguzkipean luze ez egotea.
Sendagilea.- Askotan ipintzen bazara gorria, melanoma ateratzeko posibilitateak handitzen dira asko.
Berriemailea.- Zaindu, beraz, azala.
