detalle dokuteka-generico-fitxa

Nekazari gazteak

Bideo honetan Fraisoro Nekazaritza Eskolako ikasle batek eta irakasle batek mundu horretako bilakaera kontatzen digute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Zein da Fraisoro nekazaritza eskolako ikasleen profila?
Xabier Muruamendiaraz: Ikasleen profila? Ikaslea, era guztietako ikasleak dauzkagu: nekazaritzari lotuak, hau da, nekazaritza edo baserritarren semeak; kale-kaleko ikasle peto-petoak, eta harremana nekazaritzarekin edo ingurunearekin harremana duten ikasleak ere baditugu. Denetik, oso-oso-oso ikasle ezberdinak dauzkagu.

Zergatik erabaki zenuen nekazaritza ikastea?

Mikel Odriozola: Bueno ba ni ia bazen urtebete edo urte eta zerbait lanik gabe paroan (langabezian) nengoela, eta ari nintzen nire aldetik horrelako lan txikiak eta horrelako gauzak egiten, eta, bueno, beti gustatu izan zait baserri mundu hau, baratzak eta animaliak eta ikusi nuen nola Fraisoro eskola hau hemen zegoen… Eta animatu nintzen hemen dauden bi urte hauetako ziklo bat egitera, ia denbora aprobetxatu eta gustatzen zitzaidan gai bat pixka bat gehiago ikasi… Eta aber (ea) alde honetatik etorkizuna eduki nezakeen eta horretarako hasi nintzen gehienbat, aprobetxatzeko eta gehienbat gustatzen zaidalako animaliekin lana egitea eta baratzan eta… Ikasteko pixka bat horretaz.

Zein bilakaera izan du ikasle kopuruak?
Xabier Muruamendiaraz: Bueno, aspaldidanik egon da eskola nahiko egonkortuta. Hasieran, duela 25-30 urte, ikaslego handia zen. Orduan Lanbide Hezkuntzan bakar-bakarrik ziklo bat zegoen, eta, garai hartan, egiten genituen hautaketako saioak. Gero, krisia etorri aurretik, egon garenean goian, lana ugari egon den garaian, ikasleak derrigorrezko hezkuntza bukatu ondoren, lana zeukaten, gainera, ondo ordainduta, eta orduan egon da jaitsiune garrantzitsu bat, eskoletan nabaritu dugu. Eta berriro ere krisia etorri dela, gai horrekin, behintzat, lana murriztu den garaian,  ikaslea berriro ere eskolaratu zaigu maila onean eta gaur egun goi-mailako zikloan egiten dugu hautaketa, eta erdiko mailako zikloetan ez dugu egiten baina hortxe-hortxe gabiltza…

Gazte askok zergatik erabakitzen dute nekazaritzatik bizitzea?
Mikel Odriozola: Ba, nik uste dut hori, tailerrak (lantegiak) eta badaudela hor beste horario (ordutegi) batzuekin eta beste gauza batzuekin, baina nik uste dut honek, hau azkenean dela gustatu egin behar zaizun gauza bat, eta, gero, ba zer esango nizuke ba nik, niri piezak egiten edo ez dakit zer burdin produzitzen (ekoizten) ez didana (nauena) betetzen ba bai baratzak eta bai animaliekin lan egiteak gehienbat bakoitzaren satisfakzio (asebetetze) pertsonala, edo ondo sentitzen zaren zerbait egiten duzula sentitzen duzu, ez? Eta nik uste gehienbat gazteak eta ere lana edo diruaz aparte, bilatzen duela bizitzeko era bat, eta ba ,hori, lana egiteko beste…bete egiten dizula (zaituela) lanak, ez?
Xabier Muruamendiaraz: Nekazaritzatik bizitzea, erderaz esaten den bezala Modus vivendi bat da, ezta? Bizitzeko era bat da. Ingurunea gustatu behar zaizu, baserria gustatu behar zaizu, animalia gustatu behar zaizu, elikadura gustatu behar zaizu, elikagaiak sortzea, aberegintza… Ez dago ordutegirik, egun batean tokatuko zaizu lau edo bost ordu egitea eguraldia ez delako lagun eta ezin delako egin, hurrengo egunean tokatuko zaizu hamabost ordu egitea… Sekula santan ez dugu industrian irabazten den soldata bat izango, beti txikiagoa izango da, baina nekazaritzan lana emateak ematen dizun halako satisfakzioa (asebetetze) nik uste industriak ez duela ematen. Orduan, Modus vivendi bat da.

detalle2

Docuthèque

B1
23-09-2016

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16243462
00:04:31

x61pViewCountWAR

5847

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR