detalle dokuteka-generico-fitxa

Nork zainduko gaitu zahartzen garenean?

Gehienok urte luzez bizi nahi izaten dugu eta zahartzarora iritsi. Baina, zahartzen garenean askotan ezintasunak eta buruhausteak ugaritzen dira.

Amancay Gaztañagak zahartzaroari buruzko hausnarketa interesgarria egin du Faktoria saioan. Honako galdera planteatuko digu: zahartzen garenean nork zainduko gaitu?

Bere ustez, gizartea ziztu bizian doa eta ondorioz, askotan gure zaharrak albo batera uzten ditugu.

Audio osoa hemen entzun dezakezu.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU.- Beno gaur galdera potolo batekin zatoz. Galdera potoloa da e eta galdera hau seguru mundu guztiak bere buruari noizbait egin diola edo egingo dio. Egin ez badio, seguru aski oso gaztea delako.  Baina, adinean aurrera doan neurrian seguru aski galdera hori egingo dio bere buruari. Eta galdera da oso zehatza: zahartzen garenean nork zainduko gaitu, ezta?
AMANCAY.- Hori da. Askotan …
MANU.-  Egokituko zaio.
AMANCAY.-  Bai, bai. Askotan urruti ikusten dugun gauza da ez? Zahartzea, ezintasun bat izatea ez? Azkenean zahartzea pixkat hori da ezta, buruz eta animoz nire amona berdin sentituko da, ni sentitzen naizen bezala. Eta hori ba gertatzen doan heinean, galdera hau burura etortzen hasten da. Eta askotan konturatzen zara ze azkar doan gure gizarte hau. Eta egia da ba gure zaharrak edo bai, edade batetik aurrera dauden pertsonak gero eta alde batera uzten goazela, eta jada hor geratzen direla gure erritmoa jarraitu ezinik, beraiek sentituko direla gu sentitzen garen bezala, baina erabat kajoi (tiradera) batean sartuta.
MANU.- Hau guztia etorri zaizu, gogoeta hau etorri zaizu pelikula bat ikusi duzulako, Hanekeren "Amour" berreskuratu duzulako … 
AMANCAY. -  Bai, hor neukan beti kajoian (tiraderan) pendiente. “Amour” ikusi  behar dut, ikusi behar dut. Hanekeren oso fana (zalea) naiz. Eta ikusi nuenean konturatu nintzen jo, ze gutxi kontatzen ditugun edade batetik aurrerako istorioak ez? Ze, iruditzen zaigu jada ez daukatela freskotasunik, ba adibidez ezin dutela maitasuna sentitu. Jada beste era batera, jada beraien bizitza eginda.  Eta ez gara konturatzen gu seguru aski edade horretara iristen garenean ez dugula antzemango ezer desberdina. Sentituko garela ba orain sentitzen garen bezala, ba beharbada ezintasun batzuekin, baina guk indar hori sentituko dugula ez?
MANU.- Beno, hemen jendeak whatsapp bidez etengabe  bidaltzen dizkigu proposamenak. Batzuk 70-60 eta oraindik gazte direla esaten dute, zergatik ez? 
AMANCAY. -  Eske, gazte dira.
MANU. -  Beste batek dio: “ uste dut aitatasun-amatasunari oso lotuta dagoen gaia dela, ezta? Nork zainduko gaituen etorkizunean: seme-alabak baldin baditugu ba akaso beraien zainduko gaituzte edo ez. Amancayk orain dela gutxi hitz egin zuen hortaz: aita-ama izan nahi edo ez zalantzan dagoen jendeari buruz, ezta? Eta kontraesan handietako bat da  beno, pertsona batek, gizon batek, emakume batek umeak izango ditu, ez ditu izango. Eta beharbada erabaki hori hartzerakoan, erabaki hori bultzatzen duten arrazoietako bat  izan daiteke nork zainduko gaituen etorkizunean, ezta?.
AMANCAY.- Bai, bai.  Askotan ba pentsatzen dugu: “ nik seme bat edo alaba bat izango dut norbait edukitzeko”. Ez zait iruditzen oso pentsamendu ona denik. Ze, gero zuk seme-alabak edukitzen dituzunean, seme-alaba horiek bizitza libre bat daukate.
MANU.- Hori da.
AMANCAY.- Eta…
MANU.- Ezin da itxaropen horrekin bizi, ze ez dakizu beraiek ze bide hartuko duten. 
AMANCAY.- Eta gainera hegan egiten duten momentutik pertsona askeak dira eta aske jokatzeko ..
MANU.- Bai,
AMANCAY- E, ba … 
MANU.- … askatasuna daukate.
AMANCA.- Bai, hori da. Eta orduan, beno ba, oso modan dago hori: lagun-talde batean joan etxe batera edo denak batera eta elkar zaindu ez? Nik uste dut baita ere horretan ere askatasuna izan behar dugula.
 

detalle2

Docuthèque

B2 B1
21-09-2016

x61pRelaContWAR

16243364
00:03:30

x61pViewCountWAR

8998

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR