detalle dokuteka-generico-fitxa

Opor perfektuak

Maite Artola, Euskadi Irratiko kazetaria, elkarrizketatu dute audio honetan. Bertan, Maitek kontatzen du bere ustez nolakoak diren opor perfektuak, zer ezaugarri izan behar dituzten opor biribilak izateko.

Eta zure ustez, nolakoak izan behar dute oporrek primeran pasatzeko? Hemen daukazu Euskadi Irratiko programaren laburpen bat. Osoa, hemen entzun dezakezu.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Maite Artola, egun on.
MAITE ARTOLA. Egun on.
ESATARIA. Udan zein da zuretzako plan perfektua?
MAITE ARTOLA. Bueno, plan bakarra ez daukat. Nik esango nuke zer osagai behar duen plan perfektuak niretzat udan edo oporretako beste edozein alditan. Oporrak behar du atsedena; bereziki, ba kurtsoan oso goiz jaikitzen garenontzat, atsedenetik behar du asko. Behar du inprobisaziotik asko, dena planifikatuta izan ordez ba, ez?; utzi gauzei gerta daitezela. Eta gero behar du, bueno ba, bidaiatzetik asko edo zati bat. Ni, niretzat opor perfektuak behar du oreka bat, atsedena eta leku berriak ezagutzearen arteko oreka bat.
ESATARIA. Iratzargailurik gabe esnatzea esan duzu.
MAITE ARTOLA. Bai.
ESATARIA. Zu…
MAITE ARTOLA. Hori inportanteena ia-ia.
ESATARIA. Ikasturtean zehar zer ordutan jaikitzen zara?
MAITE ARTOLA. Ba goizeko lauetan!
ESATARIA. Uau!
MAITE ARTOLA. Bai. Eta horrek eskatzen dizu egunean zehar diziplina handia, bereziki, lokartzeko garaian, ez? Gaueko bederatziak eta laurdenetan oheratu behar hori, izan negu, izan uda. Eta udan askoz ere gehiago kostatzen da, eguna luzatzen denean eta abar, ez?
ESATARIA. Bai. Bai. Bai.
MAITE ARTOLA. Eta ikusten duzunean mundu guztia terrazetan-eta; horrek ematen du erreparo gehiago. Eta gero goizeko ordu txiki horietan jaikitzeak, iratzargailuaren menpe bizitzeak ba… etortzen da uda eta esaten duzu: “Hau ja erretiratuko dugu kurtso berrira arte”.
ESATARIA. Iratzargailurik gabe, atsedena…
MAITE ARTOLA. Bai.
ESATARIA. Kanpora joatea ere esan duzu baietz.
MAITE ARTOLA. Bai. Bai.
ESATARIA. Nora joango zinateke edo?
MAITE ARTOLA. Ba azken urteetan Frantzia deskubritu dut. Frantziako hiri batzuen ezagutza bagenuen lehendik baina, ba adibidez, Perigaud Noir inguru hori guztia, edo iaz, adibidez, Venise verte deitzen diotena, Venezia berdea, edo..
ESATARIA. Um.
MAITE ARTOLA. Oso leku polita. Eta hori konbinatuta tarteka ba La Roselle bezalako hiri bat ezagutzearekin eta abar. Azken urteetan Frantzia aldera dezente egin dugu eta, egia esan, niretzat oso deskubrimendu polita izan da.
ESATARIA. Erlaxatu eta deskonektatzea beraz zure plan perfektua.
MAITE ARTOLA. Bai. Bueno, ni oso urbanita naiz; hori hasteko. Hortaz, hiriek beti erakartzen naute asko. Orduan nire opor perfektuek ere behar dute hiritik zerbait. Hiri berriak ezagutu, hiriek ematen duten eskaintza hori guztia, ez? Hasi eskaintza kulturaletik edo eraikuntzak, alde zaharrak, kaskoetako bizitza hori, gastronomia… Niri asko gustatzen zait gauza berriak probatzea, eta gauza exotikoak eta abar, eta orduan… bai. Atsedena bai baina behar du, baita ere, ba hori, leku berriak bisitatzetik, eta leku berri horien artean ia derrigorrean beti hiriren bat ere bai.
ESATARIA. Eta orain oporretan zaudela esan diguzu.
MAITE ARTOLA. Bai.
ESATARIA. Aurten pentsatu al duzu? Plan perfekturik ba al daukazu uda honetarako? Zerbait pentsatu al duzu?
MAITE ARTOLA. Ba oporrak diseinatzerakoan, aurten adibidez, pisu handiagoa hartu du sei urteko ume baten beharrak. Normalean azken urteetan karabanarekin mugitu gara… Orduan, ba kanpinak ematen duen pausa horretaz disfrutatzea, ez? Badauka kanpinak, ez dakit, akaso beste era bateko eskaintzek, ba hotelek eta abar, ematen ez duten ordutegi lasaitasun bat, ez?
ESATARIA. Bai.
MAITE ARTOLA. Ba pausa hori aprobetxatzea: hori izango da aurtengo opor perfektua.

     Lodituta, gaiarekin lotutako esaldiak

detalle2

Docuthèque

B1
22-07-2016

x61pRelaContWAR

16242864
00:03:47

x61pViewCountWAR

6339

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR