detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola lortu ikasbidaiarako dirua

Ikasketak bukatutakoan, nork ez du ikasbidaiarik egin? Horretarako, jakina, diru pixka bat behar da. Horregatik ibiltzen dira ikasleak urte osoan dirua nondik aterako.

Villabonako (Gipuzkoa) ikastola bateko ikasleak bide berriak bilatzen ari dira ikasbidaia finantzatzeko, Mondragon Unibertsitateko "Change for travel" ekimenarekin elkarlanean. Horren berri ematen dute audio honetan.

Irratsaioa osorik entzuteko, egin klik hemen

 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARI GIZONEZKOA. Eskola, institutu edo unibertsitate-garaian bada ikasle guztiek gogoz espero duten une bat, eta askoren kasuan une hori ikasbidaia izaten da. Ikasbidaia bera tradizio bat da ikasle-garaian, baina bada bidaia bezain garrantzizkoa den beste ekimen bat: ikasbidaia hori ordaintzeko behar den dirua lortzeko egiten diren ekintzak. Zuek, eta horregatik esan dugu oroitzapenen kutxa astinduaraziko dizuegula, zer egin zenuten ikasbidaia ordaindu ahal izateko? Olaia Urteaga, zuk, adibidez, zer egin zenuen, Olaia, zer egin zenuten?
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Ba gure kasuan, ba gauza asko egin genituen, egia esan: kamisetak eta gailetak saldu genituen, ikastola-jaietan eta San Tomasetan ere taberna jarri genuen, eta bertan lortutako diru hura ba ikasbidaia ordaintzeko erabili genuen. Eta zuk zer egin zenuen?
KAZETARI GIZONEZKOA. Bai. Hori izaten da… Ez naiz akordatzen ze demontre egin genuen… Bueno, bai, akordatzen naiz boletoak banatu genituela eta gero zozketa bat egin genuela, baina ez naiz akordatzen ze oparitu genuen. Eta dezente kosta zitzaidan txartelak saltzea. Oso saltzaile txarra nintzen.
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Gurasoek lagunduko zizuten.
KAZETARI GIZONEZKOA. Bueno, gurasoek erdiak erosi zizkidaten eta beste erdiak osaba-izebek eta bizilagunek.
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Bai. Egia esan, erredakzioan eta gure inguruan galdetuta, badirudi azken 30 urteetan ez dela aldaketa handirik izan. Gehienek ba bonboiak saldu zituzten, gailetak, errifak… Itsulapikoa ere eskutan ere herrian dirua eskatu zuten, edo kamisetak ere saldu zituzten… Aukerak asko dira, baina egia esan, nahiko errepikakorrak.
KAZETARI GIZONEZKOA. Entzule batek idatzi du: hariekin pultserak egin genituen, eta gero saldu egin genituen. Hori da entzule batek idatzi diguna.
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Eskulana.
KAZETARI GIZONEZKOA. Zer pasa zaigu? Ideiak agortu egin al zaizkigu edo pilotu automatikoarekin lan egiten dugu? Badirudi ez garela oso orijinalak… Edo aurkitu al duzu bide alternatiboa jorratzen ari den gazteren bat?
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Ba bai, Manu. Eta ez gara oso urruti joan. Billabonan, Zubimuxu ikastolan topatu dugu adibidea. Bidaia ordaintzeko era berriak non topatu eta nola topatu aztertzen ari dira Billabonako Zubimuxu ikastolan. Mondragon Unibertsitatearen ekimen bati esker ari dira egiten. Jakin dezagun ekimena zein den. Zein dago ideia honen atzean? Ba Mondragon Unibertsitateko 19 urteko gazte-ekintzaile talde bat dabil lanean, Nora Zabala eta Jon Gareaga tartean.
NORA ZABALA. Eske guk arazo hori ikusi genuen, zelan beti tortila-patata bokadiloak saldu, edo boletoak edo ba holako gauzak. Eta honekin bultzatu nahi genuena zen, ba jakitea jendeari zer gustatzen zaion, jendeak ikustea ere dirua ez datorrela zerutik. Bueno, bi arazo ikusi genituen. Alde batetik, fin de cursoko bidaia finantzatu beharra eta gero, beste aldetik, ekintzailetasuna falta zela gazteen, gazteen artean.
JON GAREAGA. Eta orduan, ba, bi, bi horiek juntatu genituen eta proiektu hau sortu zen. Bai. Azkenean guk ikusi genuen gure egunerokotasunean edo guztian, hau ari garela egiten, eta hau ere bai nahi izan genuen inplantatu beste eskoletan, gazteak ere ekintzailetasun horretan ere bai parte hartzea eta ere bai, eta azkenean, beraien proiektua ere beraien gustuen arabera sortzea.
KAZETARI GIZONEZKOA. Bueno, beraz, ikasleekin hitz egiten dute euren motibazioa zein den ezagutzeko, eta euren gustuen arabera hasten dira lanean, ezta?
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Bai. Nora eta Jon Change for travel enpresa sortu dute Mondragon Unibertsitatean eta hala ere, helburua ez da soilik ikasbidaia finantzatzea. Ekintza horiek berak herrian egin nahi dituzte, bizilagunekin harremanak sendotu, baina herrian bertan ere ekintza berriak sustatzeko. Herriko tabernetan, adibidez, mus-txapelketa antolatu nahi dute.
KAZETARI GIZONEZKOA. Jendeari galdetu diogu: Zer egin zenuten ikasbidaiarako dirua ateratzeko? Entzule batek: Aramaion, zortzigarren mailan, komuneko papera saldu genuen etxetik etxera. Etxez etxe komuneko papera saldu genuen, eta Mallorcara joan ginen orain dela 26 urte. Beraz, komuneko papera salduz atera zuten dirua ikasbidaiarako.
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Asko salduko zuten, e!
KAZETARI GIZONEZKOA. Beste batek –hauek goi-mailakoa jada– “Elgoibarren Baron Rojo heavy-taldea ekarri genuen kontzertu bat ematera”.
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Jesus!
KAZETARI GIZONEZKOA. Kontxo, hauek goi-mailako zerak, gauzak egin zituzten.
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Bai. Bai.
KAZETARI GIZONEZKOA. Beste bat. Gu Altsasuko feria eta Tolosako feriara joan ginen eta pegatinak jartzen genituen. Diru asko atera eta ederki pasa genuen: pegatina jarri eta dirua botatzen ziguten eltzetxoan.

detalle2

Docuthèque

B1
23-02-2018

x61pRelaContWAR

16141459
00:03:54

x61pViewCountWAR

4153

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR