Docutec
Euskal karaokea
Zein dira karaokea egiteko euskarazko kanturik onenak? Eta beste hizkuntza batean: gaztelaniaz, frantsesez....? Zein da zure zerrenda? Ea bat datorren hemen entzungo duzunarekin.
Idoia Torregaraik karaokea egiteko 10 kanturen zerrenda osatu du Euskadi Irratiko saio honetan. Guk horren laburpena eskaintzen dizugu audio honetan.
IDOIA TORREGARAI. Galdera hauxe da: Zein da, zuen ustez, karaokea egiteko euskarazko kanturik onena?
MANU ETXEZORTU. Zein da karaokea egiteko euskarazko kanturik onena?
IDOIA TORREGARAI. Ikerketa honetan bi atera dira, eta bat da Gloria Gaynor-ena, “I Will Survive”.
Kanta
IDOIA TORREGARAI. Hau, hau ikaragarria da! Eta Queen taldearen “Bohemian Rhapsody”.
Kanta
IDOIA TORREGARAI. Zeinek ez du abestu hau?
MANU ETXEZORTU. Kantu hau zoragarria da, e?
IDOIA TORREGARAI. Bueno, hau ingelesezko zerak izango lirateke, topean dabiltzanak. Galdetu dut, baita ere, frantsesez zeintzuk izan zitezkeen. Bat, adibidez, Jacques Brelen "Ne me quitte pas".
Kanta
IDOIA TORREGARAI. Asko abestu genuena “Voyage, voyage”. Hau ere gogoratuko zarete.
MANU ETXEZORTU. Bai. Zenbat dantza-saio, zenbat parranda!
IDOIA TORREGARAI. Eta gero, bueno, gazteleraz-edo ba daude bi aipatu beharko nituzkeenak, bi.
MANU ETXEZORTU. Gazteleraz.
IDOIA TORREGARAI. Bat da Alaska y Dinarama, “A quién le importa?”. Gero daude beste batzuk izan daitezkeenak klasiko handiak: Nino Bravo, Camilo Sesto, Pimpinela…
MANU ETXEZORTU. Gatozen etxera!
IDOIA TORREGARAI. Eta, bueno, euskaraz zein izango lirateke top 10 horietan sartuko liratekeenak?
MANU ETXEZORTU. Zein?
IDOIA TORREGARAI. Ordua, 10etik 1era joango gara, bai?
MANU ETXEZORTU. Benga ba!
IDOIA TORREGARAI. 10. tokian egon behar du talde bat, nik uste dut, bai edo bai eta da Oskorri.
MANU ETXEZORTU. Oskorri.
IDOIA TORREGARAI. Eta kanta da:
Kanta
IDOIA TORREGARAI. Hau ikaragarri polita da abesteko.
MANU ETXEZORTU. Oso polita da. Oskorri, “Euskaldun berriaren balada”.
IDOIA TORREGARAI. Hori da. 9. postuan, bueno, zeinek ez du falta behar hemen? Egan taldea, “Behin batean Loiolan”.
Kanta
IDOIA TORREGARAI. 8. postuan, Gozategi, “Emoztazu muxutxue [Emadazu musu]”. 7. postua zeinentzat? Ken Zazpirentzat, “Ilargia”.
MANU ETXEZORTU. Entzuleek ere aipatu dute.
IDOIA TORREGARAI. 6.an, nire erromeria-garaia kontuan hartuta, Tapia eta Leturia “Hik lan eta nik jai”. 5.ean, pixkat makarrosagoa jarriko naiz, Su ta Gar. Eta kanta hau, zeinek ez du abestu hau?
Kanta. [Mari].
MANU ETXEZORTU. 4. tokian.
IDOIA TORREGARAI. Itoiz. Aipatu duzue “Lau teilatu”, baina nola jarri dudan lehenago “Ilargia” pentsatu dut: “Bueno, zein izan daiteke bestea?”. “Hegal egiten”.
MANU ETXEZORTU. Hegal egiten.
Kanta
IDOIA TORREGARAI. Honek beti ematen du abesteko gogoa. Hori da. 3. postuan, Kortatu “Sarri, sarri”.
Kanta
MANU ETXEZORTU. Negua joan zitzaigun eta etorri zen udaberria…
IDOIA TORREGARAI. Eta 2. postuan, honek egon behar du [“Negua joan da ta”, Zea Mays]. 2.a zen Zea Mays. Honek 1.an egon behar du.
MANU ETXEZORTU. Klaro, klaro, klaro.
Kanta. [Xabier Lete, “Xalbadorren heriotzean”].
IDOIA TORREGARAI. Ze polita den, e!
MANU ETXEZORTU. Eta orain bonus track-a.
IDOIA TORREGARAI. Hau jarri eta…
MANU ETXEZORTU. Isilik geratuko gara.
MANU ETXEZORTU. Hori.
Kanta. [Mikel Laboa “Txoria txori"]
