detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Ander eta Ane (jj-109)

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ETXEAN

EUSKADI IRRATIA EFEKTUA

 

JONE

Zegaittik jaiki zara ba hain goiz?

 

JON

Ez dakit... esnatu naiz eta ezin nuenez berriro lokartu jeiki egin naiz ordenatan periodikuak irakurtzera...

 

JONE

Eta zer? Badao barririk?

 

JON

Notiziak bai, baina berriak gutxi

 

RAF

 

JONE

Ba irratixan oin dala momentu bat esan dabe zuri gustatzen jatsun irratinobela hori amaitzera doiala

 

JON

Ander eta Ane? Benetan?

 

JONE

Bai hori esan dabe

 

JON

Eta noiz?

 

JONE

Ba uste dot azkenengo kapituluak datorren astian botako dittuezela...

 

JON

Joder.. ba ze pena aizu..

 

JONE

Bazan ordua.. bikote pasteloi hori jasanezina da eta

 

RAF

 

JON

Zu bezalako Merkel batek irratiari zer eskatzen dio? Ea asmatzen dudan... albisteak eta 80. hamarkadako musika... kiss fm-ko entzule prototipoa zara zu...

 

JONE

Bale bai, nahi dozuna..., zu amaittu dozu ordenadoriakin?

 

JON

Bai

 

JONE

Ba emetaizu.. beti ixotuta lagatzen dozu-ta...

 

JON:

Kla mein fuhrer!

 

RAF

 

JONE

Ez destazu ukatuko, askotan, irratinobelako atalak txotxolokeri hutsa dirala. Ez dabe ezertaz berba eitten.. ez daka inungo graziarik...

 

JON

Ez dakit... nolabait egunero ezagunak egiten zaizkizun bi ahots horiek entzutera ohituratu nahiz eta arintasun hori da hain zuzen ere gustatzen zaidana... baina zure moduko pertsona serio batentzat argi dago hutsalkeriak direla..

 

JONE

Zaharruno bat zaralako gustatzen jatsu zuri... Ziur txikittan irratinobelak entzuten zenduazela etxian izeko sólterekin... baina ni telebisiñuan belaunaldikua naiz

 

JON

Zu beti-gazte bat izara bai

 

JONE

Ze esan dozu?

 

JON

Ezer ez... ezer ez...

 

RAF

 

JONE

Zu Jon, inporta jatsu gaur be Niko autobusera eruatia?

 

JON

Arazorik gabe... oraindik bileren asuntu horrekin?

 

JONE

Bai, gaur gainera Bilbora juan bihar naiz... baina suerte apur batekin aste honetan amaittuko douz kontu guztiak

 

JON

Nahi baduzu joango naiz ni Nikoren bila ikastolara

 

 

JONE

Benetan?

 

JON

Ba klaro.. lasai ibili zaitez..

 

JONE

Ez neuke nahi zuretako ardura bat izatia Jon... ez dakazu zertan ein bihar...

 

JON

Aizu, elkarrekin bizitzen hasten bagara.. guztiok elkarrekin da ez? Edo Niko ez da tratuan sartzen?

 

JONE

Bester barik ez dot nahi zu agobiatzia Jon.

 

JON

Zu zara agobiatzen nauen bakarra..

 

RAF

 

JON

Joder ba neri pena ematen dit... datorren urtean itzuliko ote diren esan al dute?

 

JONE

Irratiko txorimaluez diharduzu ondiokan?

 

JON

Bai

 

JONE

Ez dabe eze be esan, baina ezetz espero dot... ia fundamentozko zeozer ipintzen daben

 

JON

Fundamentuzkoa zer da zuretzat?

 

JONE

Ez dakit, baina horrek bixen txórradak ez behintzat

 

JON

Beno, saio ezberdina izan da behintzat...

 

JONE

Ezberdina bai.. baina nik dakittela zuri eta Nikori bakarrik gustatzen jatsue...

 

JON

Zure bizitzako bi gizon garrantzitsuenei

 

JONE

Ez ….nire bizitzako bi umieri..

 

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

B2 C1
04-06-2015

x61pRelaContWAR

16241432

x61pViewCountWAR

2058

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR