Docutec
Jon eta Jone II. Zaborrak (jj-108)
ATAL 108 zaborrak
KALEAN
JON
Nik egia esan nahiago dut horrela...
JONE
Zuk nahi dozun moduan
JON
Zuri inporta ez bazaizu behintzat..
JONE
Neregaittik ondo.. laguntzarik bihar badozu...
JON
Lasai.. moldatuko naiz..
RAF
JON
Berez mudantza guztia egun batean egitea nahiago dut... Anderrek lagunduko dit
JONE
Esan detsut neregaittik ez daoguala arazorik... etxian lekua ein bihako detsegu zure gauzeri
JON
Lasai, badakizu ez dudala ezer.. monje budista bat naizela
JONE
Shaolin monjiann modokua ez zaran bittartian...
JON
Motoa beste gauza bat da... hemen inguruan garageren bat topatu beharko dut
JONE
Hori da gehixen inporta jatsuna ezta?.. motorra nun gorde..
JON
Zure errua da Jone.. ni fidela izateko asmoa izan dut beti.. baina zuk ekarri zenidan beste nobia...
JONE
Zure nobixa faboritua zalantza barik...
RAF
JONE
Bueno, nahi dozun moduan ein... gauzak ekarri etxera eta gero juango gara moldatzen.. alde ein biharra dakat Jon... bilera nahiko garrantzitsua dakau oin
JON
Zeren inguruan?
JONE.
Buff zaborrak.. badakizu... oin aldaketak datoz kontu honekin berriro...
JON.
Joder.. patetikoa asuntu guztia bai.
JONE
Bueno gauzak ez dirazenian hasieratik ondo eitten holakoak gertatzen dira.
RAF
JON
Gauzak ongi egitearena.. beno.. hori erlatiboa da... ze gizarte putan bizi gara? Ez al dugu inguruan arazo larriagorik?
JONE
Beti ahalegindu naiz gai honen inguruan ez eztabaidatzen eta zurekin gitxiao...
JON
Bueno, badakizu, eztabaida baten ostean sexu-errekonziliazioa datorrela...
JONE
Ba oinguan zeuk bakarrik ein bihako dozuz pakiak...
RAF
JONE
Kontua da oin ostera konsultak eta ikerketak eta zenbakixak bihar dittuztela zaborren asuntuakin zer ein erabakitzeko....
JON
Hor ere bakoitzak bere tranpak egingo ditu.. bere interesen arabera..
JONE
Ikusi.. hamen irabazten urtetzen dirazen bakarrak, kontenedore, kutxa, poste eta horrek dánok eitten dittuezenak dira. Hórrendako negozio borobila da lau urtian behin sistemaz aldatzen hasten bagara...
JON
Ba zure alderdikoek horri esker irabazi dute...
JONE
Eta zure lagunak, autokritikia, kotxe aldizkarixetako atal bat dala pentsatzen dabe ondiokan...
JON
Ba egia esatea nahi baduzu.. zaborren kontuagatik botua aldatu duten guzti horiek... zuentzako betirako.. Nik halako jendearekin ez dut ezer jakin nahi
JONE
Bueno bueno... lasai eh Jon...
JON
Neri ere azkenean alderdien asuntu guzti hau eta hauteskundeena eta abar igual zait. Kanpoan izan naizen 8 urteetan ez dut bozkarik eman.
JONE
Ba badakizu,.. bozkatzen ez dabenak gero ez daka kejatzeko eskubiderik
JON
Nola ezetz?
RAF
JONE
Ez ba... zu.. aldaketak nahi dittuana busti ein bihako da ezta?
JON
Busti? Lau urtetan behin eskuak garbitzea esan nahiko duzu?
JONE
Ez nao ados zurekin Jon.
JON
Nik zergak ordaintzen ditut... beraz badaukat kexatzeko edo iritzia emateko eskubidea... azken finean hori baita egunerokoa egiten duena.. gu guztiok ordaintzen duguna... beraz nahiz eta bozkatu ez...
JONE
Ez nekixan Filipinetan irabazittakua hamen deklaratzen zenduanik
JON
Bueno hori beste kontu bat da...
JONE
Bai klaro..., benga zabaldizu twitter kontu bat eta emoizu palizia bertan...ni banoia biharrera...
