Japoniako erretiratuen lapurretak

Japonian egin diren lapurreten heren bat, % 35, gutxi gorabehera adineko pertsonek egin dituzte.

Japonia da munduan bizitza-itxaropen handiena duen herrialdea, baina, hain luze bizitzea arazoen eragile bihurtzen ari zaie.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Azken urteetan Japonian egin diren lapurreten heren bat, ehuneko 35 gutxi gorabehera adineko pertsonek egin dituzte. 65 urte baino gehiago duten pertsonak, eta askok eta askok behin baino gehiagotan egin dituzte. Helburua atxilotu ditzatela eta kartzelan sar ditzatela. Jubilatu hauek kartzelan osasun-zerbitzuak eta janaria ziurtatuta dute. Eta hori da horrelako delituak egiteko arrazoia. Gaur egun Japoniako jubilatuek jasotzen duten pentsioa baino gehiago behar dute eguneroko beharrei erantzuteko. Azken ikerketen arabera, ehuneko 25 gehiago beharko lukete. Oinarrizko pentsioa Japonian 7.000 dolar urtean da, eta jubilatu askok dezente gehiago behar dute, etxeko gastuei, botikei eta janari-gastuei aurre egiteko. Japonian, gaur egun, zaharren % 40 bakarrik bizi da eta horrek egoera zaildu eta arazoa areagotu egiten du.
Japonia da munduan bizitza-itxaropen handiena duen herrialdea, baina, hain luze bizitzea arazoen eragile bihurtzen ari zaie. Gaur egun Japoniak 128 milioi biztanle ditu, baina biztanle-kopurua jaisten ari da, 2.005etik aurrera gehiago direlako hiltzen direnak jaiotzen direnak baino. Gaur egun, japoniarren bizitza-itxaropena 82 urtekoa da, batez beste. 10 urte barru lau japoniarretatik batek 66 urte baino gehiago izango du eta esan bezala, horrek arazo larriak sortzen dizkie zerbitzu sozialetan gastua oso handia delako.
Zahar askok delitu txikiak egitea erabaki du, kartzelan sartu eta han zaindu ditzaten, baina agintariek adierazi dute jokaera honek kolokan jar lezakeela Japoniako espetxe-sistema bera, aurrekontuak neurri gabe hazten ari direlako.
 

C1
01-04-2016
  • San Miguel, Juanjo
16240580
01:41
3277