detalle dokuteka-generico-fitxa

Ba al zoaz oporretara?

Udan murgilduta gaudenez gero, jende asko joango da oporretara. Zu ere bai? Gaztea irratikoek galdetzen ari zaie aurpegi ezagunei zer asmo daukaten oporretarako. Audio honetan, Xabier Usabiagak bere planaren berri emango digu.

Gaiaz hitz egiteko erabili ditzakezun galdera-erantzunak:

- Oporrik izango duzu? / Joango zara inora? / Nora joango zara?
+ Lana bukatu eta denborarik galdu gabe, hurrengo egunean, oporretara joango naiz.

- Zuri zer gustatzen zaizu gehiago: uda ala negua?, beroa ala hotza?
+ Aukeratu beharko banu, beroa aukeratuko nuke. Baina uste dut urtaro guzti-guztiek dutela bere xarma.

- Zer oroitzapen dituzun zure txikitako oporren inguruan?
+ Errioxara joaten ginen. Gure gurasoek etxetxo bat alokatzen zuten. Igerian ikasi nuen garai hartan.

- Udako kanturen bat aukeratu beharko bazenu?
+ Ba, ez daukat gogoan. / Juan Pablo Guerraren disko bat daukat gogoan.

 

 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARI NESKA. Gaur bereziki jakin nahi duguna da, zer plan daukazun udarako, Xabier? Nora joango zara? Edo oporrik izango duzu?
KAZETARI MUTILA. Joango zaren inora. Lehendabizi, hori da galdera.
XABIER USABIAGA. Izango ditut. 15 egun izango ditut, baina aurrena, behintzat, lana egin beharko dut Frantziako Tourra amaitu bitartean.
KAZETARI NESKA. Klaro!
XABIER USABIAGA. Baina hori bai, hurrengo egunean denborarik eta segundorik galdu gabe oporretara joango naiz, 15 egun izango ditut neuretzat. Bueno, neuretzat baino gehiago familiarentzat, ze geure 3 umeak eta beste 2 ilobak hartu eta kanpin batera.
KAZETARI NESKA. Aiba! Kuadrilla joango zarete!
KAZETARI MUTILA. Hemen inguruko kanpinen batera, orduan, Usabiaga.
XABIER USABIAGA. Bai, bai. Egia esan, lehenago joera handiagoa geneukan, umeak txikiagoak zirenean, kanpora joateko, ez ziren orain beste kexatzen. Lehenago, joan izan gara, bai Britainia Handira, Suitzara gehienbat, Alemaniara eta abar… Baina azken urte hauetan ja handixeagoak dira eta beraien inguruan lagunak eta errazago egiteko lekuren bat nahi izaten dute. Eta lehengo urtean, ustekabean edo astebete pasatzera joan ginen Mendigorriara, Nafarroara. Leku hori gustatu zitzaien, azken batean euskal giroa topatu zutelako, beraien adinako umeak eta ere bai, kuadrillatxoak egin zituzten.. Eta aurten beraiek aginduta, ba, Mendigorriara joan beharra dago. Beraz, 15 eguneko erreserba eginda daukagu…
KAZETARI NESKA. 15 egun egongo zarete bertan. Ze ondo!
XABIER USABIAGA. Horixe, bertan. Aber eguraldiak orain baino gehiago laguntzen duen, e!
KAZETARI NESKA. Animo, Xabier! Aizu, zuri zer gehiago gustatzen zaizu: uda edo negua?, beroa edo hotza? Aukeratu beharko bazenu?
XABIER USABIAGA. Ba, begira. Aukeratu beharko banu, beroa, beroa aukeratuko nuke. Baina uste dut urtaro guzti-guztiek dutela bere egoera xarmanta. Uda partean beroa gustatzen zait eta oporretan egotea, bistan da, ba, oso gustukoa dut, urtean zehar egin izan ditudan gauza asko egiteko. Aisialdia, bai irakurriz edo ahal izanez gero, behintzat, kirol gehiago egiteko baliatzen dut. Baina neguan sutondoan eta kanpoan elur edo giro hotza eta euritsua duela egoteak ere izugarri betetzen nau. Eta udaberriak zer esanik ez.
KAZETARI MUTILA. Horretaz gain, jakin nahi dugu edo gustatuko litzaiguke, behintzat, jakitea, zer oroitzapen dituzun zure txikitako oporren inguruan, edo joaten ote zineten kanpora umeak zinetela edo?
XABIER USABIAGA. Bai, bai, joaten ginen. Askorik ez, ze orduan 70ko hamarkada izango zen eta nik uste du orduko guraso gehientsuenek lana izaten zutela buruan, edo patrikan lanaren beharra izango zuten.
KAZETARI NESKA. Bai, beste garai batzuk.
XABIER USABIAGA. Baina Errioxara joaten ginen. Beste familia batekin gure gurasoek etxetxo bat alokatzen zuten. Gogoan dut, gainera, nola beste familiako aita eta gurea ere gero berriro lanera itzultzen ziren eta asteburuetan joaten ziren, eta gu anai-arrebok lagunekin eta amekin egoten ginen. Baina Errioxara joaten ginen eta, egia esan, igeri ikasi nueneko garaia, eta uretara buruz jauzi egiten ikasi nuen garaia. Baina buruz baino gehiago uste dut ahuspez botatzen nintzela eta tripaz, eta sekulako minak eta pasatu nituela. Baina, egia esan, umetako oroitzapenak uste dut gehientsuonak gehienak onak direla eta nik ere halaxe ditut.
KAZETARI NESKA. Eta azkeneko galdera bat zure udekin lotuta. Udako kanturen bat aukeratu beharko bazenu, Xabier, badaukazu hola, bereziki, baten bat gordeta buruan?
XABIER USABIAGA. Ba… ez daukat.
KAZETARI NESKA. Ez daukazu.
XABIER USABIAGA. Orain dela urte batzuk Juan Luis Guerraren diskoa, ez dakit, izango zen laurogeita hamarreko hamarkada, beharbada. Ordukoak, udararekin lotzen ditut, alaitasunarekin lotzen ditut, baina, bestela, ez hola bereziki bat.
KAZETARI NESKA. Juan Luis Guerra.

detalle2

Docuthèque

A2
09-07-2014

x61pRelaContWAR

16236635
00:03:33

x61pViewCountWAR

11147

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR