detalle dokuteka-generico-fitxa

"Bihar utzi zintudan" filma

Neska bat eta mutil baten arteko harremana nola etengo den kontatzen digute film labur honetan. Segidan, filmaren gidoia idatzi eta zuzendu duen Jose Mari Goenagaren azalpenak entzuteko aukera izango dugu.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 15. zintan (00.58.51) badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Mutila.- Aupa, Eba, gu bion arteko erlazioa uztea erabaki dudala esateko idazten dizut. Zurekiko…

Neska.- …dependentzia handiegia dudala uste dut eta ez dut horrela jarraitu nahi.

Mutila.- Espero dut lagunak izaten jarraitzea.

Aurkezlea.- Aurreko film laburrak harritu egin gaituela esan nahi dugu, baita poesia ere, bazuela, ez? Honi ere poesiarik ez zaio falta. “Bihar utzi zintudan” zer esan nahi du izenburuak edo?

Jose Mari Goenaga.- Bueno, pixka bat da ba, ba… laburmetraiaren espirituaren laburpena, ez? Da egin nahi nuena zen ba pixka bat denborekin ba, jokatu, ez? eta orduan, horrekin, ba, situazio posible bat sortu, ez? Orduan, bukaeran sortzen dena da ba, katea antzerako bat, ez? Hasieran, badirudi bi denbora desberdinak tartekatzen direla, ez? ba, montaje paralelo bat bezala, baina gero ikusten da leku berean eta badirudi momentu berdinean daudela, ez? Iragana eta oraina, ba, pixka bat horrekin jokatuz, ez?

Aurkezlea.- Horregatik hitz-jokoa, ez? bihar ikusi zintudan…

Jose Mari Goenaga Bai, hori da. Eta, eta bueno, eta gero ba, bukaeran, ba bi denbora horiek nolabait, ba, batu egiten dira botilaren bidez, ez? Orduan geratzen dena da hori, mutilak botatzen duen botila neskak jasotzen duenean berriro botatzen du eta mutilak berriro hartzen du, kate bat itxiz. Pixka bat ba joko hori…

Aurkezlea.- Badu mamia, ez?

detalle2

Docuthèque

B2
16-02-2001

x61pRelaContWAR

16234719
0:03:17

x61pViewCountWAR

5128

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR