Docutec
Animalia mimatuak
Bideo honetan jendeak bere maskotak nola mimatzen dituen kontatzeaz gain, txakur-jabeentzat sortu den "Dog Vivant" webgunearen berri ematen da.
1. Zer iruditzen zaizu txakurren pintxo-poteoa?
NAIARA ZUBIMENDI: Ondo iruditzen zait, baina ez naiz etortzen. Baina badaukat (badauzkat) lagunak eta etortzen dira.
MIKEL BLANCO: Bueno, gu bizi ga (gara) hor bertan, kale bertan, eta orduan pintxo-poteo ostegunero egoten gara. Holan (horrela) jendearekin egoten da eta lasai asko ibilten (ibiltzen) da, neurea gitxienez (gutxienez).
2. Zer gustatzen zaio zure txakurrari?
NAIARA: hondartzara joatea, mendira joatea… Dena dena.
MIKEL: Hondartzara joatea.
3. Asko zaintzen duzu? Zer ematen dizu zuri txakurrak?
NAIARA: Bai, asko zaintzen dut. Bai, hezurrak, ileapaindegira joaten gara… Dena, dena, nire familia bezala da.
MIKEL: Ni begetarianoa naiz, baina asko gustatzen zaio txerrien belarria. Jo, maitasun asko, azkenean familiako bat da. Osea beste bat da.
4. Zer egiten duzue zuen enpresan?
NAGORE CRUCETA: Sortu zen duela urte eta erdi, gutxi gorabehera. Eta asmoa, txakurra daukagun jendearentzat informazioa edukitzea. Normalean zaila da edo ez da hain erraza, asteburu batean plan bat egin nahi baduzu zure txakurrarekin, nonbait bilatu behar duzu informazioa, ez? Nora joan zaitezke lo egitera? Edo afaltzera? Edo bazkaltzera? Edo bueltatxo bat ematera? Hondartzak baldin badaude txakurrekin joateko hondartzak… Eta orduan hor daukagu, saiatzen ari gara informazioa jartzea (jartzen) hor.
5. Orain lehen baino txakur gehiago ditugu? Zer aldatu da?
NAGORE: Nik uste dut lehen ikusten genuela txakurrak ikusten genituela, ba hori, gehiago igual baserrian edo lan egiteko txakurrak, ez? Eta orain, pixkanaka pixkanaka bueno zuk bueltatxo bat ematen baduzu hortik ikusi dezakezu daudela txakurrak pila bat… Eta gero eta gehiago, nik uste dut.
6. Euskal Herrian establezimenduak topatzea erraza da?
NAGORE: Nik esan dezakedana da Euskal Herrian pixkanaka pixkanaka zabaltzen ari garela, hori, aukera gehiago dauzkagula. Igual beste probintziatan, igual kanpotik ikusten duzu, badaude probintziak oso zaila da lekuak aurkitzea. Baina hemen, pixkanaka pixkanaka zabaltzen ari gara burua, ez? Edo ez dakit.
