detalle dokuteka-generico-fitxa

Hankak zabaldu eta albokoa zapaldu

"Manspreading", ba al dakizu zer den?

Egunero eta edozein lekutan gertatzen da, edozein garraiobidetan. Manspreading izena du anglizismo honek eta hankak parez pare zabaltzea esan nahi du hitzak. Eta aizue, jarrera hori ohikoa omen da, inbasioaz hitz egiten duenik ere bada. Metroan, autobusean, zine-aretoan eseri eta benga, ondoko eserlekua ere bereganatuz, hankak ezker-eskuin irekitzera, azpiak ingurukoei ondo eskainita. Hori bai dela espazioa inbaditzea, “hemen nago ni” esanda! Eta ondokoa emakumea bada, horren ezinegona gizasemearen hanka-zabaltzearen tamainakoa izango da.

Hanka-zabaltze honen aurkako pegatina batzuk jarri dituzte hainbat hiritako autobusetan. Adibidez, New York edo Tokion. Orain Madrili heldu zaio txanda. Pegatinaren helburua autobusean gizalegez jokatu behar dela gogoratzea da, guztien espazio edo eremua errespetatu behar dela, alegia! Hori da mezu nagusia.

Pegatina hauek jarri dituzte Madrilgo autobusetan.

Baina mezu horrek zer pentsatua eman beharko liguke. Gure gorputz-hizkuntzarekin, gure jarrerekin, zer komunikatzen dugun jakin beharko genuke. Honez gero, badakigu gizalegezkoa dela haurdun dagoenari, jende edadetuari, ezinduei eserlekua eskaintzea autobusean, baina oraindik ez gara ohartzen nola esertzen garen edo zenbat toki hartzen dugun hori egitean.

Hanka-zabaltze joera horretan gizonezkoen biologiarekin egiten dugu topo: itxuraz, ez baita komeni barrabilak estu eta egosita egotea, baina esertzeko modu horrek nagusitu nahia adierazten du, konkistatu nahia. Eta, zalantzarik ez, ondokoaren eremua bortxatzen da. Halaxe da, gizonezkoek gehiegi zabaltzen dituzte hankak, eta emakume gehienek, berriz, hezkuntza-kontua izango da, alderantziz, hankak pega-pega eginda edo bata bestearen gainean jartzen dituzte eserlekuan.

Eta zu jabetu al zara? Zer egiten duzu?: manspreading-a jasan ala jasanarazi? Bata zein bestea izan, manspreading-aren aurkako kanpainak badira hainbat tokitan. Dena den, batzuek uste dute inbasio hori ez dela gizonezkoen kontua soilik. Eta sare sozialetan beste joera bat ari hedatzen: shebagging. Poltsarekin ondokoaren eserlekua betetzea. Oraingoan emakumea errudun! 
 

detalle2

Docuthèque

B2
12-06-2017

x61pRelaContWAR

16174360

x61pViewCountWAR

4763

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR