Nola eragiten digu leku baten transformazioak?

Pertsona baten memoria eta emozioak estu lotuta egoten dira askotan leku jakin bati. Ondorioz, leku hori eraldatzeak zuzenean eragiten digu.

Gartxot Unsain donostiarrak jaso duen lekukotasun batean ageri den bezala, espazio bat eraldatzean toki horrekiko dugun ikuspuntua aldatu egiten da.  Denok izaten ditugu faltan botatzen ditugun zenbait leku: denda bat, eraikin zahar bat,  … eta horiek aldatu edo desagertzean, nostalgiaz gogoratzen ditugu. Eta zuk baduzu transformatua izan den lekuren bat, gerora faltan bota duzuna?

Saio osoa hemen duzu entzungai (01:36tik aurrera).


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA NESKA . Gartxot Unsain. Kaixo arratsaldeon.
GARTXOT . Arratsaldeon.
ESATARIA NESKA. Gaur hain zuzen ere, tokiez eta tokiek guri eragiten diguten horri buruz hitz egin nahi duzu.
GARTXOT . Bai, e , e honek zuen aurreko gonbidatuak zioen bezala ba, nik ere izan dut aste honetan halako lagun batek, bota dit e lekukotasun bat eta, beno berak zioen e leku batera bigarren aldiz joatean edo, edo beste behin joatean, lekua ezberdin ikusten dugula askotan, ez? E, badagoela horrela, lekuaren transformazioa bai, ba edifizioak [eraikinak] berritzen dira, edo parkeak eraikitzen dira, baina norberaren e ikuspuntua ere aldatzen dela, ez? Hau da, Enekoren lagunak esan zidan ba Parisera joan zela lehengoan e, bigarren aldiz eta kasu honetan lan-arrazoiengatik, eta ba omen zuen e txikitan edo gazteagotan e Paris ere, Parisen inguruan halako pertzepzio negatibo bat bezala. Orain eduki duela e hiribururako aproximazio [hurbilpen] bat eta baloratu da beste, beste e ikuspuntu batetik, ez? Eta horrek niri pixka bat pentsarazi dit ba nola izaten dugun batzuetan lekuekiko nostalgia moduko bat, edo nik nostalgiatzat e hartzen dudana, eta askotan ba espazio publiko edo hiri, edo etxe ondoko parkea; hau da, publikoa den e leku horren transformazio batek guri eragiten digula, ez dakit ba gure jabetza pribatu emozional bat izango bazen bezala, guk ere gure emozioak atxikitzen dizkiogulako leku ezberdinei, eta horiek e ba eraldatzen direnean gu ere, pixka bat lekuz kanpo geratzen gara. Eta adibide bat ekarri dizuet argitzeko.
ESATARIA NESKA . Ah, ah.
GARTXOT . Niri adibidez e Bilboko, eta bueno ez naiz hemen e euren kontra ari, baina Bilboko Leioako unibertsitatean ikasitakoa naiz ni eta nik baneukan halako, lehenago zahartuta, eraikin zaharkitua zen eta lizentziatu eta gero, ez dakit ze arrazoirengatik, handik hiru urtera guztiz berrituta ikusi nuenean, sentitu nintzen halako, nire unibertsitateko urte horiek, ez dakit e, lapurtu ez baina …
ESATARIA NESKA . Desagertu izan balira bezala.
GARTXOT . Desagertu balira bezala, eta ba Enekok e Parisen inguruko lekukotasun hau kontatzean, nik esan nuen: Ai! nik hori sentitu nuen pixka bat unibertsitatearekin. Baina bueno, pentsarazi dit ba ze puntutaraino azkenean leku baten e transformazioak eragiten digun guri ere bai, ez?
NESKA . Beraz, eraikin bat botatzen dutenean, e zuri bihotza uzkurtzen zaizu, e eraikin horren bueltan baldin badituzu sentimendu batzuk edo bizipen batzuk, edo bueno sentipenak edukita ba edonori uzkurtuko litzaioke bihotza, baina …..
GARTXOT . Bai, azkenean, e ba jo lekuen transformazioa, hiriena edo errepideena, edo edozein plazena ere, e eten ez daitekeen prozesu naturala da, ez? Ze hazten doaz hiriak, lekuak ere berritu behar dira, etxeak zahartzen dira, batzuetan izan daiteke positiboa ere. Eta begira zenbat leku kaxkar bihurtu diren orain ba, e gustura egoteko moduko leku, baina identifikatu dudana, izan da hori, benetan sortzen duela inpaktu erreal bat. Eta egon naiz hitz egiten jendearekin eta denak daukagu ba iraganeko txoko bat, edo, edo mila pixka bat faltan botatzen ditugunak, ez?
ESATARIA. Eta gero gerta liteke baita ere, lotzea lekuak eta pertsonak ….
GARTXOT . Mmmm.
ESATARIA . … eta lekura itzulitakoan, e garai bateko pertsona ez baduzu bertan ikusten, lekua bera ere aldatu egiten dela, ez? Ze lotzen ditugu, beharbada hiriak, herriak, txokoak eta pertsona jakin batzuekin.
GARTXOT. Bai, noski, azkenean lekua izan daiteke espazio fisikoa, baina baita ere leku horretan zuk bizi izan duzuna, ze lagun edo ezagun klaserekin eta ondorioa hori da, memoria horiek e ondo mantentzea kostatzen da ba, baldin badagoelako ere aldaketa fisiko bat, ez? Eta hori, hori ekarri nahi nizuen gaur.

 

B2
05-06-2017
16174270
03:31
4283