Docutec
Euskal derbia bertsotan
2017ko martxoaren 12an, eguerdiko 12etan, Reala eta Athletic futbol-taldeak aurrez aurre izango dira, baina lehia gaur hasiko da, martxoaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den bertso-derbian.
Real eta Athletic taldeetatik hiruna bertsolari arituko dira eta gai-jartzaile lanetan, Mikel Labaka azpeitiarra, Realeko jokalari ohia. Antzoki Zaharreko oholtzan lehiatuko diren bertsolariak, hauek:
Athletic taldetik: Jon Maia, Igor Elortza eta Arrate Illaro
Reala taldetik: Amets eta Maialen Arzallus anaia-arrebak, eta zortzi bat aldiz bertso-derbian titular izan den Andoni Egaña. Berea da entzungai duzun bertsoa.
Andoni Egaña:
Ostiral iluntze (e)ta igande eguerdian
nor bere koloreak bihotza(re)n erdian
nola bertsotan beti bi bihotz behar diren
halaxe gertatzen da zelaian derbian
beti elkarren kontra (e)ta elkarren premian.
Docuthèque
-
Andoni Egaña
