Docutec
Andoni Egaña euskara-irakasle lanetan
Joan den igandean Bertso Txapelketa Nagusian Andoni Egañak buruz buruko saioan botatako bertsoa.
GAIA: Gau-eskola bateko irakaslea zara. Aurrean dituzu dozena bat pertsona neka-neka eginda eta hala ere gogotsu. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.
Andoni Egaña
Ordiziarra naiz baina Santurtzin hautatu nuen langintza
izan nintekeen zenbaitentzako behar zuten argi printza
ezker aldean erdalduna zen neretzat a zer desditxa
euskaldun izan nahi zuten haiek behar nituen zerbitza
ia hamarrak jo dute eta nekaturikan gabiltza
hala ere eutsi piska batean eta dantzatu lapitza
ia euskaraz pentsatu eta euskaraz luzatu hitza
ez alda hori euskaldun baten lehendabiziko baldintza
Ia Edurne etorri zaitez orain pizarra aldera
ahal den goxoen egingo dizut ikasgaiaren galdera
bueno mesedez ez hainbat neka ez al zintezke hor gera
kontatuko dut nik zenbat amets egingo dudan aurrera
hau sumatzen dut zonalde dena euskalduntzeko bezpera
ahalegin hortan zuek eta nik lana daukagu ospera!
eta gauza bat bururatu zait hau jartzea buruz behera
nork nori nork hau nabarmena da zuek ni eta euskara
Ekarri ditut pastaren batzuk gainera hainbat kutizi
ari den harek nola gustora ari behar dun lehebizi
zatoz Leandro alde honetara zure koaderno eta guzti
atzo idazlan oso politik nola ez nizun ikusi
aizazu Mertxe ez ezazu egin gela hontan aharrausi
ez ezazula logurea eta gure helburua nahasi
lortzen badugu hiru hitzetan hau egingo dugu kasi
ordu mordo bat galdu ta ordea mundutxo bat irabazi
GAI-JARTZAILEA: ... eta nahi duzun neurri eta doinuan beste hiru bertso osatzeko gaia, honako hau: "Gau-eskola bateko irakaslea zara. Aurrean dituzu dozena bat pertsona neka-neka eginda, eta hala ere, gogotsu. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan":
ANDONI EGAÑA
Ordiziarra naiz, baina Santurtzin
hautatu nuen langintza,
izan nintekeen zenbaitentzako
behar zuten argi-printza,
Ezkerraldea erdalduna zen
neretzat a ze desditxa,
Euskaldun izan nahi zuten haiek
behar nituen zerbitza.
Ia hamarrak jo dute eta
nekaturikan gabiltza,
hala ere eutsi pixka batean
eta dantzatu lapitza,
ia euskeraz pentsatu eta
euskeraz luzatu hitza;
ez al da hori euskaldun baten
lehendabiziko baldintza?
Ea, Edurne, etorri zaitez,
orain pizarra aldera,
ahal den goxoen egingo dizut
ikasgaiaren galdera,
bueno, mesedez, ez hainbat neka,
ez al zintezke hor gera?,
kontatuko dut nik zenbat amets
egingo dudan aurrera.
Hau sumatzen det zonalde dena
Euskalduntzeko bezpera,
ahalegin hortan zuek eta nik
lana daukagu ospera,
eta gauza bat bururatu zait
hau jartzea buruz behera,
nor-nori-nork hau nabarmena da
zuek, ni eta euskera.
Ekarri ditut pastaren batzuk
gainera hainbat kutizi,
ari den har(e)k nola gustora
ari behar dun lehenbizi,
zatoz Leandro, alde hontara,
zure koaderno ta guzi,
atzo idazlan oso politik
nola ez nizun ikusi,
aitzazu* Mertxe, etzazu egin
gela hontan aharrausi,
ez ezazula logurea ta
gure helburua nahasi,
lortzen badegu hiru hitzetan
hau egingo dugu kasi,
ordu mordo bat galduta ordea
mundutxo bat irabazi.
*aitzazu: adi ezazu.
