detalle dokuteka-generico-fitxa

Irtenbide ona da ikasturtea errepikatzea?

Ikasle askori gertatu izan zaio ikasturteren bat errepikatu behar izatea, baina askok uste dute errepikatzeak ez duela ezertarako balio.

Mikel Otxotorena soziologoak eta Olatz Beobide aktoreak ondo dakite zer den ikasturtea errepikatzea. Faktoria saioan izan dira beraien esperientzia kontatzeko. Kurtsoren bat errepikatu behar izatea Hezkuntza-sistemaren akatsa al da?

Galdera honi erantzunez, Agurtzane Martinez MU-ko irakasleak hezkuntza-sistemaren aukerez eta gabeziez hitz egingo du.

Saio osoa hemen entzun dezakezu.

 

 

 

Hiztegi lagungarria

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXESORTU.- Ikasturtea errepikatzeari buruz hitz egin nahi dugu, ikasturtea errepikatzeaz. Hezkuntza munduko hainbat iritzi ari gara entzuten azkenaldian errepikatzeak ezertarako ez duela balio esanaz. Ez dela hobetzen eta ez dela gehiago ikasten ikasturtea errepikatuta. Adibidez Andreas Schleicher jaunak esan du ikasleek errepikatu behar izatea hezkuntza-sistemaren akatsa dela, ez ikaslearena. Hori esan duena hezkuntza-zuzendaria da Europako Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako erakundean OCD erakundean eta PISA txostenaren bultzatzaile nagusi da. Urte galduaren sentsazioa izaten dute askotan errepikatu dutenek eta errepikatzaile izendapen hori, etiketa hori soinean izateak kalte handia egin diezaioke ikasleari. Mikel Otxotorena dago gurekin. Egun on, Mikel.
MIKEL.- Kaixo, egun on.
MANU.- Zuk asko sufritu zenuen Mikel errepikatzaile izateagatik?
MIKEL.- Bai, gogoratzen naiz momentu jakin batzuetan bai izan zuela nolabaiteko eragina, ba, beno, adin-tarte jakin batzuetan ba zure betiko lagunak, ikaskideak bertan uzteak eta abar, beno badauka momentuan nolabaiteko eragina.
MANU.- Eta pentsatzen duzu azterketen sistema zorrotz horrek kalte egin zizula edo?
MIKEL.- Nire ustetan bai. Nik uste dut guri erakusten zigutena zela nolabait memorizatu, azterketak gainditu eta listo. Nik uste dut azkenean Hezkuntzak beste zerbait suposatu beharko lukeela.
MANU.- Mikel Otxotorena bere testigantza azaltzen ari zaigu. Olatz Beobide ere gurekin da, aktore eta antzerki-zuzendaria. Berak ere errepikatu behar izan zuen. Olatz egun on, zer moduz zaude?
OLATZ.- Egun on, ondo, primeran. 
MANU.- Zuk Olatz, COU, euskaraz UBI esaten zitzaion.
OLATZ.- Bai, bai. Atzera begira jarrita COU tokatzen zitzaidan, Ba, nik suspenditu nuena zen BUPetik arrastaka neukalako zientziatako asignatura bat, neuzkan bi, mate eta zientziak eta bata gainditu nuen, baina bestea ez, otsailean.
MANU.- Zerbaiterako balio izan zizun errepikatzeak Olatz?
OLATZ.- Beno, niri balio izan zidan pertsonalki, aurrera egin nuelako. Eta aldatu nintzen eskolaz, nire ikaskideekin bukatu banuen bezala eta aurrera egin nuen. Presentatu nintzen antzerki-eskolara , baina esaten dizut zorionez nahiko aurrerako jarrera hartu nuen, eta beste aukera batzuk ireki zitzaizkidan.
MANU.- Agurtzane Martinez, Mondragon unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakaslea da. Egun on, Agurtzane.
AGURTZANE.- Egun on.
MANU.- Zer esango zenuke errepikatu beharra hezkuntza-sistemaren akatsa ote da?
AGURTZANE.- Ba, nire ustez bai. Nire ustez bai. Printzipioz umeak ez du errurik berak egiten duen prozesu horretaz. Nire ustez, hezkuntza-eskubidea guztiona da. denok joan behar dugu derrigorrez eskolara, beraz, eskolak erantzun beharko luke horretan.  Eta beno, nik uste dut Hezkuntza-sistemak duen zurruntasunak eta zorroztasunak ez duela laguntzen ume bakoitzaren ibilbidearen jarraipena egiten. Eta nik uste dut aukerak badaudela eta horiek aprobetxatu beharko genituzkeela. Bai? Askotan hitz egiten dugu konpetentziez, askotan esaten dugu curriculuma aldatu behar dela, baina funts-funtsean oraindik jarraitzen dugu edukietan zentratzen gure hezkuntza. Printzipioz neurriak badaude eta izan daiteke ba, gela berean ez egotea adin bereko umeak, nahastu egin ahal dira. Metodologia aldatu daiteke, gela batean irakasle bat baino gehiago sartu daiteke beste modu batera antolatuko bagenu curriculuma bai? Eta ere bai, nik uste dut inportantea dela ba, ikasle guztien prozesua jarraitzea eta beraiei egokitutako ibilbidea. Hau da, mundu guztiak ezin du momentu berean eta modu berean ikasi, eta hor dago gure akatsa. Bilatu beharko genituzke beste formula batzuk malguagoak direnak umeei erantzun ahal izateko.
 

detalle2

Docuthèque

B2
21-02-2017

x61pRelaContWAR

16171392
00:03:59

x61pViewCountWAR

7807

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR