Docutec
Haurrei eskolako lanetan laguntzeko doako zerbitzua
Duela urte batzuk Donostian beharra duten umeei eskolako erritmoa jarraitzen laguntzeko doako zerbitzua jarri zuten martxan, eta bertan hainbat boluntariok lan egiten dute.
"Hazi eta Ikasi" elkarte solidarioak jarri zuen martxan zerbitzu hau, ikasgelako tropelari jarraitu ezin dioten ikasleei laguntzeko. Donostian, lau lekutan elkartzen dira.
Bertako arduradunetako bat den Marijose Landak egin ditu gela hauek ezagutzeko gidari-lanak, Amarauna irratsaioan.
Saio osoa hemen entzun dezakezu.
MARI JOSE LANDA.- Beno, hau “hazi eta ikasi” da. Orain daramagu 8 edo 9 urte ja. Bai, hau hasi zen. Ba, beno, emakume batzuk, beraiek irakasleak ziren. Eta ikusten zuten beren geletan, haurrak beti kalean, ezer egin gabe, desmotibatuak, auto-estimu oso baxua. Eta orokorrean zeuden ba familiak oso errekurtso gutxikoak. Eta beti bakarrik kalean eta ho(rre)la. Beno, jubilatzen garenean zerbait egin behar dugu. Hau ezin dugu horrela utzi eta zerbait egin behar da. Eta beno, hasi ziren ho(rre)la poliki-poliki. Lehenengo 20 haur eta 6 boluntario, eta begira orain: 240 haur dau(z)kagu e, lau zentro e, Donosti(a)n. Hemen Amaran, hau da handiena, eta gero daukagu baita ere Egian, Antiguon eta Bidebietan. Oseake nahiko. Eta boluntarioak, pues 150 edo.
Beno, daude, aber irakasleak, nahiko e. Beraiek beti igual jubilatu eta etortzen dira. Ingeniaritza, irakasleak denetik baita ere: psikologia, psikopedagogia, ee, medikuntza, beno mediku jubilatuak ere (ba)dau(z)kagu, beno apaiz ere baita (ba)daukagu, etxeko andreak ere. Osea, denetik, denetik. Edadea? Dau(z)kagu 20 urtekoak, eta bai 85 urtekoa da gure boluntario helduena.
KIKE.- Bai, begira, ni Kike naiz, Kike Garcia. 63 urte ditut. Irakasle izan naiz eskola-sare publikoan, hogeita hamapiko urte. Klaro, ni jubilatu nintzen, eta justu hemen parean dagoen eskola honetan jubilatu nintzen. Orduan egin nuena izan zen pausu txiki bat, espaloi batetik bestera. Hasi nintzen pentsatzen zer egingo nuen, zer egin nahi nuen denbora librearekin. Orduan erabaki nuen zati bat nire zaletasunak aurrera eramateko eta abar. Eta beste zati bat izango zela besteen alde zerbait egiteko. Beno, hemen nik egiten dut, saioak ematen ditut, klaseak ematen ditut, eskola ematen dut hainbat ikaslerekin, bost eta seigarren mailakoekin.
MARIJE.- Kaixo, ni Mariaje naiz, 50 urte ditut. Eta beno, berez, irakaslea naiz, o(ra)in beste lan batzuk egiten ditut, baina beno beti gustatu izan (t)zait, ba pixka bat erakustea eta beno, lehengo urtean etorri nintzen eta beno, hartu eman hau asko gustatzen za(i)t ez? Nik ematen de(u)t baina asko hartzen de(u)t eta hori gustatzen za(i)t. Horregatik nago hemen.
UMEA.- Ni naiz Leire eta …
EGOITZ.- Ee, Egoitz
MIGUEL.- Miguel
UME BAT- Ba, euskara, marrokia (Marokoko arabiera) ingelesa, eta gaztelera.
KAZETARIA.- Ba, ze zortea ez?
MARI JOSE LANDA.- Pentsatzen dute ba erdaraz jakina eta ja(da) nahikoa dela, ez dela beharrezkoa euskara ikastea. Eta orduan, klaro, hezkuntza euskaraz da, orduan, .. esan dizut B eredua, ja, D eredua doa dena. Eta … Orduan ba, eske nahitaez ikasi behar dute.
IKER.- Ikasle hauek esker onekoak dira, eta gurasoak ere (bai). Orduan, nik hemen askotan, askotan, azalpen bat eman ondoren, edo laguntza eman ondoren, askotan esan didate eskerrik asko, eskoletan gutxiagotan.
