detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 79: Jatetxe txinatarra

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Jatetxe txinatar batean daude bazkaltzen. Eta jatetxe horiei buruz eta bertako jendeaz ari dira.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Jone.- Ba esan dizudan moduan, egun guztia bilduta. Total ezertarako ere ez, ez genuen datorren urteko plangintzaz berbarik egin.

Jon.- Eta berriro joan behar al duzu?

Jone.- Ez, irailera arte ez noala esan nien, total, haraino joan eta Mundialaz berba egiteko...

Jon.- Aizu, Jone, hori bukatu behar al duzu?

Jone.- Ez, ez zait larregi gustatu. Zer zen?

Jon.- Ba hau arraina banbu saltsarekin.

Jone.- Banbua? Banbua izango da baina arraina...

Jon.- Aizu, ba nik jango dut, e?

Jon.- Ba hau goxoa dago eta arraina da, seguru.

Jone.- Eta zelan dakizu arraina dela?

Jon.- Begira ezazu hara.

Jone.- Nora?

Jon.- Han atzean, ikusten?

Jone.- Bai, pezera bat. Beno, pezera ziztrin bat.

Jon.- Ez da pezera bat, neska. Jatetxe txinatar baten pezera biberoa da.

Jon.- Aizu, Jone, konturatu al zara zer jende klase etortzen den jatetxe txinatar hauetara?

Jone.- Ea zer esaten duzun zeren geu ere batzutan etortzen gara, e?

Jon.- Baina gu normalak gara, beno, jende arrunta baino guapoagoak, hori bai, baina normalak.

Jone.- Bai, zu sobre todo.

Jon.- Jatetxe txinatarretara taichi eta yoga-ikasleak etortzen dira. Ikusi ezazu hango bi emakume haiek.

Jonek.- Haiek biak?

Jon.- Bai, bi horiek yoga egiten dute, fijo. 50 urte pasata, ile motza eta lore-jale itxura, bai, bai, yoga edo taichi, seguru nago.

Jone.- Eta zer beste jende etortzen da txinoetara?

Jon.- Homosexualak.

Jone.- Jon, bromatan zabiltza, ezta?

Jon.- Ez, ez, benetan. Homosexualei gastronomia exotikoa gustatzen zaie.

Jone.- Eta heterosexualei ez?

Jon.- Bai, baita baina...

Jone.- Jon, eske (es que) batzuetan kristoren tontakeriak esaten dituzu.

Jon.- Honbre! Behingoz pozten nauk hi ikusita.

Björn.- Hi!

Jone.- Kaixo, Björn, how are you?

Björn.- Well, welll, thanks, que aproveche.

Jon.- Ikusten? Homosexualei jatetxe txinatarrak gustatzen zaizkie.

Jone.- Ez dakigu Björn homosexuala den ala ez.

Jon.- Nik uste dut argi dagoela gauza, e? Goapoa da, katxitas, ikusi duzu, perfumatua, eta beste tipo batekin jatetxe txinatar batera sartu da afaltzera. Armairu batean lo egiten duela esatea besterik ez zaio falta horri.

Jone.- Benetan, e, Jon, anormal hutsa zara.

Jon.- Eta zu zergatik jartzen zara horrela homosexualei buruz hitz egiten dugun bakoitzean?

Jone.- Tontakeriak esaten dituzulako!

Jon.- Ez da egia. Tontakeria gehiago esaten ditut nik heterosexualei buruz hitz egiten dugunean eta ez didazu ezer esaten orduan.

Jone.- Eta lesbianetaz ez duzu ezer esan behar? Lesbianei gustatzen zaizkie jatetxe txinatarrak ala ez?

Jon.- Ez zaitez hasi gai horrekin, ez zaitez hasi.

Jone.- Zer ba?

Jon.- Badakizu niri lesbianek morboa ematen didatela eta.

Jone.- Ai!!!

Jon.- Beno, bagoaz edo zer?

Jone.- Itxoin, itxoin, disimulatu pixka bat, Jon. Ya, ya está.

Jon.- Baina zer demonio ari zara?

Jone.- Ezer ez, gauzatxo bat hartu dut.

Jon.- Baina zertarako lapurtu duzu horterada hori?

Jone.- Ba brotxe bat egiteko. Begira, honi inperdible bat ipini eta Britney Spears baino neska modernoagoa edukiko duzu.

Jon.- E, goodbye, Björn eta konpani!

Jone.- Jon!

Jon.- Ikusten duzu? Ganbak eskatu dituzte. Homosexualak, baina, baina fijo.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
23-02-2000

x61pRelaContWAR

16135313
0:03:38

x61pViewCountWAR

3325

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR