Arnaitz Fernandezekin meteorologiaz hizketan

Arnaitz Fernandez (Iruñea, 1996) oso gazte hasi zen fenomeno meteorologikoen zergatiak ikertzen. Fisikako ikasketak egin zituen, naturan gertatzen diren aldaketen arrazoiak bilatu nahian.

Berak dioenez, meteorologo bakoitza mundu bat da eta eguraldiaren iragarpena egiteko bakoitzak bere ohiturak ditu.

 

 

 

Arnaitz Fernandez fisikari eta metereologo nafarra. Argazkia: Arnaitz Fernandez


Transcription:[+] Transcription:[-]

Zein da Arnaitz Fernandez?
Arnaitz pertsona oso kurioso bat (kuriosoa) da, txikitatik beti bere buruari galderak egin dizkio (dizkiona) naturan gertatzen diren fenomenoen inguruan eta galdera horiei erantzuna bilatzen (eman nahian) fisikako ikasketak egin ditu (dituena) eta, batez ere, metereologiari begira, modu autodidakta batean ikasi ditut fenomeno meteorologikoen arrazoiak, eta horien inguruan disfrutatzen ere bai ikasi dut.

Zein da meteorologo baten egunerokoa?
Meteorologo ezberdinek (Meteorologoek) nik uste dut bizimodu ezberdinak ditugula, adibidez, nire kasuan, goizean, ohetik jaikitzen naizenean, leihotik begiratu baino lehen, eredu meteorologikoak aztertzen ditut mugikorrean edo ordenagailuan eta, gero, bai, leihotik begiratzen dut ea ze eguraldi daukagun ikusteko, baina badakit beste meteorologo batzuk bestelako bizitza daramatela, eta agian, ba bueno, nahiago dutela zeruari (zerura) begira egotea (egon).

Eguraldiak garrantzi handia du gure gizartean? Zergatik?
Garrantzi handia (du) eta ez bakarrik denboraleak ditugunean, adibidez, elurteak edota ekaitzak ditugunean problema (arazo) asko egon (sor) daitezke gure gizartean; baina, horrez gain, aisialdirako, adibidez, oporretara joan behar baldin badugu, azkenean eguraldiak asko baldintzatzen du gure bizitza.  

Jende askok eskatzen dizu eguraldiaren iragarpena?
Bai, batez ere komunikabideetan agertu naizenetik, gero eta jende gehiagok ezagutzen nau eta gero eta jende gehiagok galdetzen dit kaletik (kalean) edo aszensorean (igogailuan) bertan, baina niretzako (niretzat) hori gustu bat (gustukoa) da, azkenean niri gustatzen zaidan lana da eta, beraz, ba gustu handiz erantzuten dut (ditut) jendearen galderak.

Nola egiten da eguraldiaren iragarpena?
Eguraldi-iragarpena azken finean gaur egun oso modu zientifikoan egiten da, batez ere eredu meteorologiko ezberdinak (hainbat eredu meteorologiko) daude eta egoera ezberdinen aurrean eredu ezberdinak aztertu egiten (aztertzen) dira. Eredu horiek aztertu ondoren, sartzen da, agian, meteorologoaren esperientzia pertsonala eta hainbat egoera antzeko aztertu dituenean bere bizitzan zehar, horren arabera, iragarpen bat edo beste bat egiten du eta nik uste dut bi kontu horiek batu egiten direla. Alde batetik, eredu meteorologikoen garrantzia eta, beste batetik, meteorologoak daukan esperientzia.

Eguraldi-iragarpena asmatzea zaila da?
Egoeraren arabera (araberakoa da), egoera antiziklonikoa daukagunean, giro eguzkitsua edo, nahiko erraza da asmatzea eta hamar egunetarako iragarpena egitea, baina giroa askoz nahasiagoa denean, hau da, borraskak ditugunean, askoz zailagoa da, ez bakarrik meteorologoarentzat baizik eta eredu meteorologikoentzat. Hor, bizpahiru egunetarako iragarpena egin ohi da, eta askotan ez da asmatzen. Beraz, nahiko konplikatua (konplexua) da.

Eguraldi aldaketak handiak dira azken urteotan. Zergatik?
Bai, eguraldia aldaketa asko daude baina ohikoak dira Euskal Herrian, batez ere. Egun batetik bestera eguraldia asko aldatzea ohikoa da, eta ez dugu beti klima-aldaketari (klima-aldaketarekin) lotu behar. Horretarako, epe luzeko datuak behar ditugu eta eguraldi nahasi, egun kopuru hori, edo maiztasuna handitu egiten baldin bada (handitzen bada), (orduan) bai klima-aldaketari lotu diezaiokegula. Baina, orokorrean, eguraldi aldaketa garrantzitsuak edukitzea (izatea) normala da.

Nola uste duzu aldatuko dela eguraldia etorkizunean?
Eredu klimatiko ezberdinak (Hainbat eredu klimatiko) daude eta batzuen arabera, gertakari konplikatuak (konplexuak), hau da, elurteak edo ekaitz oso gogorrak, hauen maiztasuna handitu egingo da. Beraz, espero dezakeguna hurrengo hamarkadetarako, badirudi hauen (fenomemo hauen) maiztasuna handitzea dela, eta beraz, ekaitzak, euriteak, elurte garrantzitsuak (handiak) edukitzea (izatea), gero eta maizago emango (gertatuko) da. Horretaz aparte (Horrez gain), tenperaturak (tenperaturek), batez besteko tenperaturak (tenperaturek) gora egingo dutela badirudi (dirudi), baina horrek ez du kentzen hotzaldiak (hotz-boladak) edukitzeko aukerak (aukerak izatea). Hala ere, hauen maiztasuna txikiagoa izango da eta badirudi tenperatura altuagoak edukitzeko (izateko) aukera gehiago izango dugula.

B1
12-02-2021
27968695
00:04:31
2164