detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Klima-aldaketa gertatzen ari da?

Udazkena aurrera doa eta oraindik hemen gabiltza praka motz eta sandaliak jantzita. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 90ek klima-aldaketa gertatzen ari dela uste du. Zuk ez?

Bardeak, Bizkaiko kostaldea, Arabako Errioxa edo Nafarroa Behereko zelaiak. Hainbat paisaia ditugu Euskal Herrian, natura eta metereologia asko aldatzen baitira Iparraldetik Hegoaldera; Donostiatik Erriberara. Paisaia aldatzen den bezala, eguraldia ere aldatu dela nabaritu dute leku guztietan, edo zuk ez duzu hala uste?

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 90ek uste dute klima-aldaketa gertatzen ari dela, eta herritarren % 80 kezkatuta daude ingurumen-arazo horrekin. Biztanleen % 50ek uste dute lehorteak, bero-boladak edo urtaroen artean dauden aldaketa eskasak direla klima-aldaketaren ondorio batzuk. Eusko Jaurlaritzak egin duen inkesta batek argitaratu ditu datu horiek guztiak. Beraz, euskaldunok buruan dugun gai bat da eta Euskal Herrian gertatzen ari dela argi dugu.

“Klima-patroiak nahasi egin dira: prezipitazioan edo tenperaturan aldaketak eman dira”, azaldu digu Aiala Zubieta biologoak. Berak Enea aholkularitza-enpresan egiten du lan: ingurumen eta mugikortasun-arloan aritzen dira, eta hainbat udali iraunkortasun-politikak planifikatzen eta ebaluatzen laguntzen diete. Gainera, klima-aldaketarekin zerikusi zuzena duten proiektuak ere garatzen dituzte.

SORTZEKO ARRAZOIAK
Naturaren ziklo-aldaketek edo gizakiak ote du eragina klima-aldaketan. Azken horren inguruan mintzatu da Aiala: “Erregai fosilak kontsumitzen ditugu, eta horiek berotegi-efektua areagotzen dute. Gure planeta berotzen ari gara, eta ondorioak era askotakoak dira: itsaso-mailaren igoera, biodibertsitatearen galera…”.

EAEko biztanleen % 95ek energia berriztagarri gehiago garatu beharko liratekeela (eolikoa edo eguzkiarena, adibidez) pentsatzen dute; % 92 garraio publikoa bultzatzearen alde daude; eta         % 80k ibilgailu elektrikoen erosketa irtenbiderik onena dela uste dute. “Eguneroko ohitura asko birplanteatu behar ditugu, bestela ez baitago zereginik”.

EGUNEROKOAN ZER EGIN
Goizean jaiki, argia piztu, dutxa hartu, lanera edo eskolara joan, berogailua piztu… Erabaki horiek guztiak hartzen ditugunean, kliman eragiten ari gara. “Gure kontsumo-ohiturek ere zerikusia dute. Almeriatik ekarritako tomatea erosten badugu, hainbat gauza hartu behar ditugu kontuan: ez dakigu ekoizteko produktu kimikoak erabili dituzten, plastikoan bilduta erosiko dugun, kamioiez garraitu duten…”, azaldu digu.
 

IIbilgailu elektrikoak erabiltzea klima-aldaketari aurre egiteko modu bat da.

Horren aurrean, hainbat neurri har ditzakegu: bertako produktuak erosi, garraio publikoa erabili eskolara edo lantokira joateko; berogailua beti 21 gradutan izan neguak iraun bitartean; ahal den neurrian argi naturala erabili… Inkestan parte hartu dutenen % 59 guztiz ados daude gehien kutsatzen duten ibilgailuei zergak ezartzearekin; % 95ek energia berriztagarri gehiago garatu nahi dituzte eta % 80k ibilgailu elektrikoen garrantzia azpimarratu dute.

“Eguneroko aukera txiki horietan pentsatu ondoren, aldatzea da gakoa”. Hala ere, herritar askok aitortu dute ez dutela ezer egiten, erosokeriagatik eta denbora faltagatik. Beste askoren ustez, neurriak hartzea enpresen edo administrazio publikoaren ardura da. Beraz, beraiek ere ez dute ezer egingo.

Aialak arazoari aurre egiteko aukera ikusten du: “Adituen arabera, biodibertsitatea eta laborantza galtzen ari dira, itsaso-maila igotzen ari da, pertsonen osasunean ere eragina izango du, asma edo alergiak bezalako gaixotasunak sortuko baititu… Bestalde, erakundeak, horien artean udalak, gaia lantzen ari dira, herritarrak gero eta kontzientziatuago daude… Beraz, klima-aldaketari aurre egiteko gai izango garela uste dut”.

Zure ustez, zer gertatuko da? Neurririk hartzen duzu zure egunerokoan? Zein? Beste zerbait egin dezakezula uste duzu? Norena da erantzukizuna?
 

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Zer eragin du klima-aldaketak Euskal Herrian?
Euskal Herria, azken finean, agitz eremu dibertsoa da: iparraldea eta hegoaldea agitz diferenteak (desberdinak) dira, bai natura aldetik, bai bertan ematen diren metereologia baldintzengatik eta abar. Orduan, aukera desberdinak daude; aldaketa klimatikoak desberdin eragiten du bai iparraldean bai hegoaldean. Adibidez, iparraldean lehen erran dugun itsasoaren igoera horrek, eta gainera olatuak gero eta handiagoak eta maizago gertatzen direnez, 2014an hemen Donostian bertan gertatu ziren gertaeren antzekoak gerta daitezke, gero eta maizago: txikizio guzti horiek (horiek guztiak) olatuengatik eta abar, Donostian eta euskal  kosta guztian. Eta hegoaldean, adibidez, hegoaldea agitz lotuta dago nekazaritzarekin, bai Nafarroa hegoaldea  baita Arabar Errioxa (Arabako Errioxa) ere, mahastiekin lotuta dago, bertan ardoa ekoizten da eta mahasti horietan ere dagoeneko aldaketa klimatikoaren eragina nabaritzen ari da. Kontuan hartu behar da hori ere tokiko ekonomiaren motore bat (motorra) dela, ardogintzaren jarduera guztia.

2.    Klima-aldaketari aurre egiteko zer neurri har genezake?
Ikastetxera, edo lantokira, edo erosketak eta oinez egiteko ohitura hartzen ahal dugu; etxebizitza orain neguan mantendu, 21 gradurekin mantentzea nahikoa izaten da, batzuetan, gehiago igotzen dugu tenperatura hori eta 21 gradutan berez, konfort-maila egoki batean mantentzen ahal gara; energia, argiak ahal den heinean, argi naturala erabili; gero, azken finean, gure bizimodua pixka bat birplanteatu edo: zer kontsumo egiten dugun, non egiten ditugun erosketak, nola erosten dugun… Azken finean, guzti hori (hori guztia) pixka bat birplanteatu eta bakoitzak egitea ahal duena.

3.    Klima-aldaketak euskaldunok kezkatzen gaitu?
Azken aldian, ematen du gizartea gero eta sentsibilizatuago dagoela bai ingurumen gaietan bai, beraz, aldaketa klimatikoan baita ere. Komentatu erkidego mailan gai honen inguruan egin den inkesta baten emaitzak atera direla, eta emaitza horien arabera, erraten da biztanleriaren % 90ak (ek) sinesten duela edo pentsatzen duela egitan gertatzen ari dela aldaketa klimatikoa. Zeren orain dela urte batzuk gibelera, bazegoen jendea ez zuena sinesten, edo “asmakizun bat zela” eta horrelakoak erraten zuena. Baina orain hori, ematen du % 90ak (ek) bai pentsatzen duela gertatzen ari dela eta gainera, % 80 kezkatuta agertzen da gai honekin.
 

detalle2

Docuthèque

B2
02-03-2018

x61pRelaContWAR

16141655
00:03:51

x61pViewCountWAR

9368

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR