detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Jamixel, bakarlari eta Kalakan taldeko kide

Madonna kantari amerikarra liluratu omen du Kalakan talde euskaldunak eta ondorioz, hizpide izan da egunotan komunikabide guztietan.

Kalakan taldeko kide baten inguruan HABE aldizkariak paperezko edizioan (2011ko martxoa-418. alea) argitara eman zuen erreportajea berreskuratu eta atari honetara ekarri dugu, Jamixel Berau bera nahiz  bere lagunekin osatzen duen hirukotea hobeto ezagutzeko parada izan dezazun.

 

Jamixel Bereau da bera, baina bere izen artistikoa Jamixel da, besterik gabe. Kantari eta perkusionista, betidanik kantatu eta egiten du musika, baina duela 15 urte bilakatu zen ogibide. Hainbat taldetan jo du urteotan, perkusioa nahiz ahotsa jarriz. Kalakan taldeko kide izatea da aurrera eramaten ari den bere azken egitasmoa.



 

Musika-munduan gazte hasitakoa

Bost urte zituela eman zuen bere lehen musika-emanaldia Jamixelek. Ikastolako jaialdian abestu nahi ote zuen galdetu zion bere andereñoak eta berak baietz esan zuen, abestea beti izan delako Jamixelentzat ekintza arrunta. Senpereko pilota-plazaren erdian mikrofono bat aurrean zuela eta plaza jendez beteta kantatu zuen, etxean balego bezala.

 

 

 

 

 

 

 

Jamixel, 5 urte zituela, Senpereko plazan kantari

Hamahiru urte zituela, bateria jotzen hasi zen. Ondoren, punk talde pare batean, Senpereko lagun batzuekin, Ardi Krishna eta Hum-ekin (punk-noisea. Kukumiku (dantzaldi trad/rocka) taldean kantari lau urtez aritu ondoren, bost urte eman zituen Patxi Perezekin Patxi eta Batbiru taldean, eta ondoren, Patxi eta Konpanian (trad/folka) eta Triki Traka-n (folk-rocka). Horietaz guztiez gain, dantzaldi tradizionalak egiten dituen Saltoka taldean ere aritutakoa da.

Bere proiektu pertsonalak, bakarkakoak, Jamixel izena du eta bere kasa egindako konposaketak ditu oinarri. Berak dioenez, autodidakta hutsa da Jamixel. Tarteka galdetu omen dio bere buruari ez ote lituzkeen eskola batzuk jaso behar, baina beldur pixka bat omen zion kontuari, ez baitzuen bere burua hezia ikusi nahi. Duela gutxi, ordea, bere gorputza hobeto erabiltzen ikasteko eta ahotsa babesteko irakasle batekin aritu da lanean. Teknika eta interpretazioa ez ditu inorekin landu nahi izan, bere bide propioa atzeman nahi duelako.

2010ean izan zuen bere lehen antzerki-esperientzia, aktore-lanetan, nahiz eta musika ere egin duen antzezlan horretan. Arrunt irrigarria izan omen zen esperientzia, oso ona eta aberatsa, gauza anitz ikasi dituelako.


Kalakan egitasmoa



2010eko uztailean hasi zen jotzen Jamixel Kalakan taldean. Ordutik aurrera, diskoa prestatu eta grabatzen aritu ziren 2010eko Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokan aurkeztu zuten arte.


Euskal kantuaren mamitik zerbait modernoagoa ateratzeko asmoak bultzatzen du Kalakan taldea. Euskal tradizioa transmititu nahi du, baina bere eginez eta modernizatuz eta jende gazteari ere zerbait proposatzeko. Ahotsa eta perkusioa dira taldearen oinarri, baina txirula ere gehitu diote, nahiko modu arinean bada ere.
Thierry Biscary eta Paxkal Indo dira, Jamixelekin batera, Kalakan taldea osatzen duten musikariak.


Informazio gehiago eta hainbat kanta entzungai, helbide honetan aurkituko dituzu:
http://www.myspace.com/jamixel
http://www.myspace.com/kalakankalakan


detalle2

Docuthèque

B1
18-04-2012

x61pRelaContWAR

  • Esther Isasa
16359640

x61pViewCountWAR

22100

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR