detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Euskara ikasiz m-learning, gailu mugikorrentzako aplikazioa

HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun-probak dituen aplikazioa garatu du Skura Mobile enpresak gailu mugikorretarako.

Aplikazioaren helburua da euskara-ziurtagiri bat lortzeko ikasten ari diren ikasleentzat erabilgarria den mobile learning plataforma bat eskaintzea. Horretarako, HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun proba-ereduak digitalizatu eta Euskara ikasiz izeneko aplikazio batera ekarri dituzte.
Aplikazio hau ez da ikastaro bat, azterketak prestatzen laguntzeko erreminta edo tresna bat baizik.
Android sistema eragilea duten tablet zein smartphoneetan erabil daiteke.

Maria Amutxastegi eta Jaione Martinez, Euskara ikasiz aplikazioaren egileak

Ezaugarriak

Erabilera errazekoa, oso intuitiboa da aplikazioan barrena nabigatzea. Behin sartuta, azterketetan ebaluatzen diren trebetasunak lantzeko proposamenak daude; hala nola, irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamenerako, nahiz eta azken bien kasuan (trebetasun hartzaileak) mintzamen nahiz idazmen probetan jarritako gaiak, azterketetako enuntziatuak azaltzen diren, ariketarik gabe, ezin baita idazlana edota mintzamen ekoizpen bat modu automatikoan zuzendu.
Beste trebetasunetako ariketek momentuan zuzentzen dira, modu automatikoan, eta berehala esaten zaio erabiltzaileari zein den lortu duen emaitza.

Oraingoz, beta bertsioa
Une honetan beta bertsioa jaitsi daiteke, doan, bi azterketa dituena. Aurrerago jarriko duten bertsioan, berriz, hamar azterketa izango ditu eskura erabiltzaileak 2 euro ingururen truke.

Nola eskuratu aplikazioa
Nork bere gailuan duen dendara jo eta bertan Euskara ikasiz idatzita, berehala lortzen da aplikazioa aurkitu eta instalatzea.

Aplikazioa erosi eta jaisteko

Egileekin harremanetan jartzeko:
Skura Mobile
Garaia berrikuntza gunea
Goiru,1, A Eraikina, 4. solairua. Arrasate (Gipuzkoa)
Tf: 943 712072/ 625838919

Web gunea: www.skuramobile.com

 

Segidan duzun bideoa ikusita aplikazioa nolakoa den ikusi ahal izango duzu.


Transcription:[+] Transcription:[-]

HABE.- Bueno, Maria, orduan esplika iezaguzu, mesedez, orokorrean, nondik sortu zen zuen ideia hau, jendeak jakin dezan, aber. Ze burutazio eta zer izan zenuten.
Maria Amutxastegi.- Bueno, ba, gu aplikazioak egiten hasi ginen momentu horretan, ba, konturatu ginen euskara inguru horretan ez zegoela apenas aplikaziorik. Pixka bat aztertzen hasi ginen ze motatako aplikazioak izan zitekeen erabilgarria eta orduan konturatu ginen, ba, euskara ikasten dabilen jende pila bat dagoela eta orduan horientzako zerbait erabilgarria egin gura genuen. Orduan konturatu ginen ba perfilak edo azterketa… maila-azterketa jende asko prestatzen ari dela eta orduan jende honentzako, azterketak prestatzeko aplikazio bat garatzea pentsatu genuen.


HABE.- Eta zehatzago esanda, aplikazioa nolakoa da? pentsatu duzuena, zein mailatarako?
Jaione Martinez.- Bale, oraingoz garatzen gabiltza HABEko lehenengo eta bigarren mailetarako aplikazioak. Aplikazioak daude zuzenduta guztiz azterketak egitera, o sea, benetan aurreko urteetan egin diren azterketen materiala erabili dugu hau garatzeko eta bertan sei ariketa desberdinak: entzumeneko eta irakurmeneko ariketak osorik eta mintzamenekoak eta idazmenekoak, ba, enuntziatuak ikusi eta behintzat ideia bat egin daiteke, nondik joaten diren normalean azterketak eta ideia da hori, ematea azterketa hauek prestatzen dabilen jendeari  erreminta bat oso erabilgarria eta oso erraza edozein momentutan edozein tarte aprobetxatu ahal izateko pertsona honek azterketa hauek prestatzen joateko.
Eta apur bat hori izango zen gure ideia eta…

HABE.- Ze gailutarako balio du? Eta non eskura daiteke?
Maria Amutxastegi.- Aplikazioa Android plataformarentzat garatu dugu eta erabil daiteke bai tablet eta bai edozein smartphonen bitartez. Aplikazioa lortzeko bakarrik Androideko marketean sartu behar dugu, bertan Euskara ikasiz idatzi eta aplikazioa ikusiko dugu.

HABE.- Eta momentuz eskuragarri dago beta bertsioa eta jarriko duzue gero… hor bakarrik bi azterketa edo nola da hori?
Jaione Martinez.- Bai, lehenengo atera dugu marketera beta bertsiotxo bat eta bertsio honetan bi azterketa egongo dira egingarri. Da apur bat beta bertsio hau doanekoa izango da eta da apur bat jendeak ikusteko benetan erabilgarria den edo ez beretzako aplikazio hau eta gero aterako dugu jada beste bertsio oso bat, bi euro ingururen truke, edukiko zuena jada… zenbat azterketa dira? Hamar bat. Bai, aurreko urteetan topatu izan ditugun azterketa gehienak.

HABE.- Eta zergatik erosi beharko luke jendeak aplikazioa?
Jaione Martinez.- Ba, delako modu bat oso erraza jartzen dizuna eskuan aurreko urteetako azterketa denak, momentuan zuk erantzun egiten dizu, zuzendu egiten dizu momentuan, zer egin duzun ondo, zer egin duzun gaizki esaten dizu eta, ba hori, da erreminta bat oso erabilgarria, gure ustez.
Maria Amutxastegi.- Bai, edozein momentutan, edozein lekutan zaudela, ba, euskara ikasteko aukera ematen dizu.
Jaione Martinez.- Hori da. denbora aprobetxa daiteke autobusean zoazela eta rato bat daukazula edo medikuaren itxarongelan zaudela, ba, azterketatxo bat egin dezakezu, zuzendu eta listo.

detalle2

Docuthèque

B1
04-10-2013

x61pRelaContWAR

  • Esther Isasa
16292070
03:49

x61pViewCountWAR

15502

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR