Aldizkari Digitala
Ekain Perez, John Berkhouteko kantaria
"Modu naturalean sortu zen ingelesez kantatzea, baina horrek ez du esan nahi beti ingelesez egingo dugunik"
John Berkhout folk, rock, psikodelia eta indie musika-estiloetako talde euskalduna da. Taldea haurtzaroaz geroztik elkar ezagutzen duten bost oiartzuar gaztek osatzen dute, eta urte-mordoxka daramate entseguetarako lokaletan bildu eta musika sortzen. 2010ean John Berkhout proiektuari hasiera eman zioten eta 2013an EP formatuan argitaratu zuten lehenengo lana. Ordutik, hainbat kontzertu eman dute eta oholtza, Neil Young, Two Doors Cinema Club eta Gary Clark Jr. artistekin partekatzeko aukera izan dute.
Cinematic, Lost in the Wild edo The Path abestiak izan dira oiartzuarren lehen diskoko kanturik entzutetsuenak. 2010ean hasi baziren ere, 2013an aurkeztu zuten beren lana, eta egun hartatik han-hemenka ibili dira euren doinu, irudi eta kontakizunekin entzuleak bereganatzen. Maiatzaren 9an lehen birako azken kontzertua eman zuten eta orain bigarren lana osatzeko lanetan dabiltza. Ekain Perez (1987, Oiartzun) John Berkhouteko gitarrista eta kantaria da, eta baita EITB Musikako esataria ere. Berarekin elkartzeko aukera izan dugu, taldearen entsegu lekuan.
Nola sortu zen musika-taldea?
John Berkhout proiektua 2010ean sortu zen, baina lagun-kuadrilla bat gara eta orain dela urte asko gabiltza musika sortzen. Orain dela 10 urte inguru. Urtez urte estiloz aldatzen joan gara eta soinu berriak probatzen. Gu aldatu garen bezala musika ere eraldatu egin da. 2010ean hasi genuen proiektua, eta 2013an aurkeztu genuen gure lehendabiziko diskoa.
John Berkhout taldea: Mikel Alonso, Ander Lizaso, Eneko Lusar, Iñigo Goñi eta Ekain Perez.
Nor da John Berkhout?
Gure taldearen pertsonalitatea irudikatu nahi genuen pertsona baten izenaren bidez. Gure musika ingelesez da, baina euskaldunak gara; horregatik, bi hizkuntzekin jolastu gara izenean. Oiartzunen “jon berkout” esaten dugu entseguko lokaletara joateko behar hori edo zerbait egiteko behar hori, agertzerakoan. “Jon berkout” “joan beharko dut” esan beharrean. Hitz joko modukoa osatu genuen espresio horrekin. Beraz, John Berkhout gu gara, gu garena da.
Zein da zuen sortze-prozesua? Nola osatzen dituzue kantuak?
Kanta bakoitzak bide propioa izaten du. Orokorrean, ideia printzipala egiten duena ni neu izaten naiz. Kantaren oinarria sortu eta gero denon artean konponketak gehituz joaten gara, hitzak egiten eta abar, baina kanta guztiak ez dira horrela jaiotzen. Beste batzuetan, agian, Ander teklatu-ideia batekin etorriko da, edo Eneko gitarra-ideia batekin. Ideia horietatik abiatu eta pixkanaka gainerako instrumentuak gehituz osatzen ditugu kantak.
Ingelesez kantatzen duzue eta euskaldunak zarete. Zer dela eta erabaki duzue kantuen istorioak ingelesez kontatzea? Zerk bultzatu zaituzte egikera horretara?
Egia esan, oso modu naturalean izan zen aukera hori. Betidanik gehien entzun dugun musika ingelesez izan da, eta horrela… Ez genuen pentsatu ere egin. Modu naturalean sortu zen ingelesez kantatzea, baina horrek ez du esan nahi beti ingelesez egingo dugunik.
Badirudi moda bilakatu dela gurean ingelesez kantatzea: Delorean, We are standar, Belako… gero eta gehiagok kantatzen duzue ingelesez. Zergatik joera hori?
Nik uste, azken batean, musika hizkuntza baino harago doala. Garrantzitsuena berez, musika bera da. Musika ona baldin bada, ingelesez, swahiliz edo beste edozein hizkuntzatan izan daiteke. Nik uste, ingelesaren joera, mundu-mailan duen garrantziagatik edo okupatzen duen tokiagatik dela. Guri, behintzat, horrela iritsi zaigu, eta nik uste dut gaur egungo gazteok ere horregatik abesten dugula gero eta gehiago ingelesez.
John Berkhouten kontzertuak irudiz, argiz eta sentsazioz jantzita egoten dira.
Orain hiru abesti euskaraz sortu dituzue, zerk eraman zaituzte horretara?
Bai, gure artean ez dugu ingelesez hitz egiten, eta euskaraz ere gure ekarpena egin dezakegula iruditzen zaigu. Egia da ez dela kontzienteki erabakitako zer edo zer izan. Ez dugu esan: “Orain kanta bat euskaraz egingo dugu!”. Egun batean, kantuen letra batzuk bururatu zitzaizkidan, eta idatzi egin nituen. Modu honetan hiru abesti sortu ditugu eta esan genuen: “Kantu hauek ere aurkeztu ditzakegu kontzertuetan!”. Eta horixe egin dugu.
Folk, rock, psikodelia edo indie. Zer musika-estilo duzue?
Uste dut hainbat estilo biltzen ditugula. Orain artekoa, folk psikodeliko moduko bat izan dela esan daiteke, edo gaur egun modan jarri den “indie” musika estilokoa. Egia da lehenengo diskoan gehien folk psikodelikora jo dugula, baina badaude zati edo abesti elektronikoagoak ere. Hala ere, lagun askorentzat folk estiloko musika-talde bat gara, baina guk geure burua ez dugu horrela definitzen. Lehen diskoak kutsu hori izan duen arren, aurrera begira hurrengo lanek folk-ukitu gutxiago izango dute.
Zuen kontzertuak entzuteko, ikusteko eta sentitzeko dira…
Zerbait berezia eskaintzea gustatzen zaigu. Musikari irudiak eta argiak jarrita, sentsazioak handitu egiten dira. Film bat ikusten dugunean bezala da. Musikarik gabe film bat ikusten badugu, sentitzea zailagoa da. Beraz, zinemak musika “behar” duen bezala, musikak ere irudia, kolorea, argia… “behar” dituela pentsatzen dugu.
Irratian lan egiten duzu… Zer da musika zuretzat?
Bai, musika nire bizimodua da. Nire bizitzako leku handi bat okupatzen du. Askok beste zaletasun bat izango dute, baina nik ez dakit musikarik gabe bizitzen. Musika eguneroko oinarria da, bai niretzat, baita gure taldekideentzat ere. Asko ematen digu eta oso polita da guri ematen digun hori jendeari ere helarazten saiatzea. Gugatik, musika sentituz, sortuz eta emanaldiak eginez biziko ginateke, baina oso zaila da gaur egun musika-talde batekin bizi ahal izatea. Hala ere, musika-irrati batean lan egiteko aukera suertatu zitzaidan, EITB Musikan hain zuzen ere, eta oso gustura nago. Azken batean, modu batera edo bestera musikarekin lanean nabil eta niretzat plazer handia da gustatzen zaidan horretan jardutea.
Maiatzaren 9an lehen bira amaitu zenuten zuen herrian… Noizko berria?
Egia esan, oso kontzertu polita izan zen Oiartzungoa. Guretzat oso berezia izan zen. Orain buru-belarri ari gara abesti berriak sortzen. Proiektu berri batzuk ditugu buruan eta disko berri bat. Noizko? Hori neronek ere jakin nahiko nuke. Helburu batzuk zehaztu ditugu, baina abestiek markatzen dituzte urratsak eta denborak. Gustatuko litzaiguke data zehatz bat ematea, baina ezinezkoa da. Hala ere, John Berkhout 2016an izango dela berri iruditzen zait. Horrela nahiko genuke, behintzat.
Noiz eta nola sortu zenuten taldea? Hitz jokoa egin duzue izenean, nolatan edo zergatik?
John Berkhout sortu zen, gutxi gorabehera, bueno proiektu bezala 2010ean edo esan dezakegu, ez? Baina bueno, gara lagun koadrila bat, ez? Ari garela egiten musika orain dela urte askotatik, orain dela 10 urte inguru edo horrela. Eta joan gara urtez urte estiloz aldatzen, gauza berriak probatzen, gu ba pertsona bezala musika aldatu egiten da, ez? gurekin batera. Eta John Berhkout esan dizudan bezala, 2010ean hasi zen pixka bat forma hartzen eta orain arte.
Pertsona moduan gure musika ere aldatu egin da. 2010ean forma hartzen hasi zen eta orain arte.
Nor da John Berkhout?
Izen horrekin nahi genuen plasmatu pixka bat, gure taldearen pertsonalitatea edo,ez? Azken finean guk egiten dugu musika ingelesez, baina bueno euskaldunak gara, ez? Orduan, aldi berean espresatzen entseguko lokaletara joateko behar hori eta zerbait egiteko behar hori, ez? Ba Oiartzunen esaten dugun bezala “jon berkout” “joan beharko dut” esan beharrean, egiten dugu hitz joko moduko bat espresio horrekin, ba sortuz pertsonifikazio moduko bat, ez? Ingelesezko izen batekin, edo bueno izen anglosaxoi batekin, izen-abizen batekin, ba sortuz pertsonifikazio bat John Berkhout, dela ba gu garena azkenean.
Nola sortzen dituzue kantuak? Bakoitzak zer lan du?
Bai, bueno kanta bakoitzak azkenean bide ezberdina izaten du. Ba orokorrean, ni izaten naiz ba igual ideia printzipala egiten duna, kanta sortu edo eta gero denon artean joaten gara arregloak sartzen, letrak egiten etab., baina bueno, ez dira kanta guztiak horrela izaten. Beste batzuetan, igual Ander etortzen da teklatu ideia batekin, edo Eneko gitarra ideia batekin eta hortik joaten gara sortuz pixkanaka eta kapa ezberdinak gehituz.
Nor osatzen du musika taldea?
Taldea osatzen dugu: Mikel Alonso baxu-jolea, Ander Lizaso sintiak, klarinetea eta bueno mila gauza sartzen ditu, Eneko Lusar gitarra, Iñigo Goñi bateria eta ni ahotsa eta gitarra.
Ingelesez kantatzen duzue, nolatan aukeraketa hau? Zerk eraman zaituzte erabaki hori hartzera?
Egia esan, oso modu naturalean izan zen aukera hori. Zeren azkenean guk betidanik gehien entzun dugun musika ingelesez izan da, orduan ez zen izan gauza bat planteatu duguna: “Ba hau hola egingo dugu, ez?” Azkenean sortu zen oso modu naturalean, baina bueno ez du esanahi horrek beti ingelesez egingo ditugunik, ez?
Bai, klaro-klaro, azkenean beti ere entzutea edo listening-a egiteak azkenean aportatzen dizu bai pronuntziazio (ahoskera) aldetik edo terminologia berriak edo espresio berriak edo entzuten dituzunean, beti ere saiatzen gara denon artean, batzuk gehiago dakite ingelesez beste batzuk baino, denon artean saiatzen gara zer edo zer ahal dugun borobilen egiten behintzat.
Badirudi moda bilakatu dela ingelesez kantatzea eta era arrakastatsuan gainera: Delorean, We are standar, Belako… Zein uste duzu dela arrakasta horren gakoa?
Nik uste musika, azken finean, hizkuntza baino haratago doala, ez? Garrantzitsuena berez, musika dela. Musika ona baldin bada izan posible du ingelesez, swahiliz edo edozein hizkuntzatan, ez? Eta kasu honetan ingelesarena, ba bueno azkenean nik uste dela hizkuntza mundu mailan garrantzi edo toki gehien okupatzen duen hizkuntza, eta guri horrela iritsi zaigu eta nik uste horregatik gaur egungo gazteek ere bai gero eta gehiago abesten dutela ingelesez. Baina bueno nik uste euskara ere bai dela hizkuntza bat perfektamente egin daitekeena abesti politak eta ikusten dira talde asko ere bai ongi egiten dutenak, ez?
Izan daiteke merkatu zabalago batera, zeren azkenean portzentajetan hitz egiten, ingelesez hitz egiten duen jende askoz gehiago dago, euskaraz hitz egiten duena baino, ez?. Baina aldi berean, bere alde txarra dauka konpetentzi gehiago daukazula. Orduan, bere alde onak eta txarrak eduki ditzake ingelesez abesteak.
Orain hiru abesti euskaraz egin dituzue, zerk eraman zaituzte horretara?
Bai, azken finean gu gure artean ez dugu ingelesez hitz egiten normala den bezala, eta ba bai, iruditzen zaigu euskaraz ere bai gure aportazioa egin dezakegula eta egia, ez dela izan gauza bat bilatua “egingo dugu kanta bat euskaraz”.. okurritu zitzaizkidan letra batzuk egun batean hasten zarela idazten X arrazoiengatik eta sortu ziren hiru abesti eta, bueno, esan genuen igual hauek aurkeztu ditzakegu kontzertutan eta… eta horrela ari gara.
Zer musika estilo duzue?
Esan dezaket folk psikodeliko moduko bat edo gaur egun azkenean modan jarri den hitza “Indie” musika ez? Englobatu posible duela mila estilo ezberdin.
Lehenengo diskoa bai izan daiteke folk psikodeliko edo azkenean badaude ere bai parte eta abesti elektronikoagoak eta, baina jende askok, normala den bezala, esaten du folk talde bat garela, baina guk ez dugu horrela ikusten gure burua. Lehenengo disko honek bai daukala folk kutsu handi bat, baina guk geure burua ez dugu horrela ikusten, eta aurrera begira, hurrengo diskoak adibidez folk ukitu gutxiago izango ditu, orduan hor ikusiko da ez garela folk talde bat.
Zein izaten da zuen egunerokoa? Entseguak, kontzertuak… Nola moldatzen zarete?
Entseatu bastante egiten dugu egia esan, etsaiotatik aparte, etxean ere bai bakoitzak geure ideiak egiten ditugu eta horrela ez? Eta entseatzen dugu, ba astean lau aldiz edo horrela entseatzen dugu normalean. Ez beti denak, ahal dugun bezala, zergatik bakoitzak bere lana du ere bai eta bere asuntoak, eta bueno ba egun batzuetan produktibitate gehiago dago, besteetan gutxiago eta horrela ibiltzen gara.
Zuen kontzertuak entzuteko, ikusteko eta sentitzeko dira…
Bai gustatzen zaigu azkenean egitea zerbait berezia eta musikari beti ere aportatzen badiozu bai irudi, bai argi, sentsazioak gehitu egiten dira. Azkenean, pelikula bat ikusten duzunean bezala, pelikula bat ikusiko bazenu musika gabe, badaude ez, baina zailagoa da bai sentimenduak transmititzea edo zerbait transmititzea. Aldi berean zineak musika behar duen bezala, musikak ere bai behar du, beno ez du behar oinarriz, baina bai uste dugu aportatzen diola gauza gehiago eta horregatik gustatzen zaigu ba bai argi aldetik, eta gero Inesferak, gure lagun Inesferak sartzen dituen bisualekin eta sortzea zerbait handiagoa edo konpletoagoa (osoagoa).
John Berkhouten bideoklipekin ere istorioetan barneratzen gara….
Bai, printzipioz ez zaigu asko gustatzen gu egotea imajenean, bideoklipen bat badaukagu horrela, baina nahiago genuen istorio bat kontatu, zerbait, narrazio moduko bat egotea istorio bat atzean, aportatzen diona abestiari baita beste zerbait.
Zer da musika zuretzat? Irratian lan egiten duzu…
Bai, azkenean musika da niretzako ez dakit edo bizitzeko modu bat, edo nire bizitzan parte handi bat, eta, ez dakit, beste jende askok posible du beste ”inkietude”(kezka) mota batzuk bezala ba... Nik musika gabe ez nuke jakingo bizitzen, ez dakit, azkenean, musika da eguneroko ogia, bai niretzako eta kasu honetan gure taldeko guztientzat. Aportatzen digu pila bat, eta azkenean polita da guri aportatzen digun horrek jendeari ere zerbait aportatzea. Orduan, musika guretzako zer edo zer oso berezia da. Musikarekin gaur egun biziztzea oso zaila da, eta bueno ba gauza batekin edo bestearekin suertatu zitzaidan aukera irratian, irrati musikal batean egitea lana, kasu honetan EITB Musikan, eta oso gustura, azkenean, niretzako plazer handi bat da zerbait gustatzen zaidanarekin lan egitea.
Gustatuko litzaizueke musika joaz bizitzea?
Guri asko gustatuko litzaiguke, esan dizudan bezala, azkenean zer hobeto bizitza honetan bizitzea edo lan egitea gustatzen zaizun zerbaitetan, haratago ba eman posible dizun nibel ekonomikoa edo kontuan izan gabe, bizitzeko kapazidadea (gaitasuna) ematen badizu zerbait gustatzen zaizuna egiteak, nik uste dut dela bizitza honetan lortu dezakegun exito (arrakasta) handienetakoa. Gustura egoteko zurekin.
Maiatzaren 9an lehen bira amaitu zenuten zuen herrian…
Egia esan oso kontzertu polita izan zen Oiartzunen, guretzako ere berezia zen, zeren lehenengo aldia izan da jotzen duguna Oiartzunen John Berkhout bezala, eta aldi berean zen lehenengo diskoko birako azkeneko kontzertua. Horrekin nahi izan dugu itxi ziklo bat , bai estilo aldetik eta denbora aldetik, eta orain buru belarri ari gara abesti berriak egiten, eta baditugu proiektu batzuk buruan eta disko berri bat ateratzeko gogoarekin orain buru-belarri, konposatu, arregloak egin eta horrelako gauzak…
Noiz arte itxaron beharko dugu?
Ba ez dakit, hori nahiko nuke jakin nik ere bai, azkenean baditugu objektibo moduko batzuk, baina azkenean hori esten dute bai abestiak eta, beraiek markatzen dizute pautak bai denbora aldetik eta… guk nahiago genuke jarri fetxa konkretu bat, baina bai nik uste 2016an egongo dela John Berkhout berri bat edo John Berkhouten zerbait berria.
Intéressant pour vous
Docuthèque
-
Juanpe Urrosolo
-
Zinea Sortzen
