detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Jean-Michel Basquiat-en erakusketa Guggenheim-en

Estatu Batuetako graffitigile, margolari eta marrazkilari hau, 27 urterekin hil bazen ere, artelan afroamerikar kotizatuenen egilea da.

Jean-Michel Basquiat, 1984
Argazkia: Lee Jaffe

“Artelan hauen mezua, herritar beltzen aurka egiten den zapalkuntza salatzea da.”

D.Buchhard eta A.R.Fominaya

Jean-Michel Basquiat, 1960. urtean New Yorken jaio eta bertan hil zen 1988.ean. Bere aita haitiarra zen eta bere ama Puerto Ricokoa. Egoera ekonomiko oneko familia batekoa zen. Ikastetxe katoliko batean hasi zen ikasten, baina berehala, bere jokabide bihurriagatik, kanporatu eta drogaren munduarekin nahastuta ibili zen. Poemak idazteko eta marrazkigintzarako talentu berezia zuen. Jazza entzunez eta telebista ikusiz margotzeko ohitura zuen. Bere lanak "Samo" ezizenarekin sinatzen zituen. “Samo” hitzak "betiko kaka zaharra" esan nahi zuen. Ezizen horrekin umetan jasotako heziketa eta bere auzoko egoera sozio-ekonomikoa salatu nahi zituen.

 

Autorretratua (Self-Portrait), 1983

Autorretratua (Self-Portrait), 1984

Basquiatek Arte Ederren Akademietatik kanpo ikasi zuen marrazten eta margotzen. Kale gorrian jorratu zuen bere estiloa. Bere lehen artelanak, koadrilako lagunekin batera, Brooklyn eta Bronx auzoetako horma zaharretan edo tren-bagoietan egindako graffitiak izan ziren. 1980. urtean margolanak egiten hasi zen. Ordurako bere amak zenbait museo eta arte-galeriak ikustera eramana zuen. Horrela, De Kooning eta Rauschenbergnen pinturak, Twomblyren kaligrafiak, Klinen irudi gestualak... ezagutu zituen. Andy Warholek eskaini zion laguntza garrantzitsua izan zen bere artegintzarako. Batzuek Warholen maskota deitu zioten. Warholi esker pasa zen Basquiaten obra kaletik arte-galerietara.

Titulurik gabea, 1982

Bere jarduera artistikoan zerikusi handia izan zuten Pop arteak, Komikiek, Art Brut izenekoak, Pintura gestualak, Espresionismo abstraktuak eta kultura marjinalak. Andy Warholez gain, Jean Dubuf fet eta Jackson Pollocken obra esanguratsua izan zen beretzat. 27 urterekin hil arren, arte garaikideari ekarpen nabarmena egin zion.

Guggenheimen Basquiaten ehun artelan daude ikusgai. Erakusketa zortzi multzotan dago banatua: "heroiak eta santuak","kalea ikasgela"... "Bada Garaia" deituriko erakusketa hau, New Yorkeko artistari munduan zehar inoiz egindako atzera begirakorik garrantzitsuena da. Erakusketa Art Galery of Ontariok antolatu du eta 305. aretoan hasten da.

Jean-Michel Basquiaten Bilboko erakusketa urriaren bukaera arte egongo da ikusgai.
 

 


detalle2

Docuthèque

A2
21-09-2015

x61pRelaContWAR

16270739

x61pViewCountWAR

6222

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR