detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Etxebizitza, erosi ala alokatu?

Denon premiazko beharra da, eta gure soldataren zatirik handiena horretan xahutzen dugu. Etxebizitza alokatu edo eros dezakegu. Gutxi batzuek nahiko diru izan eta etxearen balioa hasieratik ordainduko dute, baina ohikoena erosteko orduan bankuei hipoteka eskatzea da.

Lofta, pisua, teilatupe edo atikoa, ganbara, bi solairuko etxebizitza, baserria, familia bakarrekoa… era askotako etxebizitzak daude, gustuak eta aukerak adina. Denon premiazko beharra da, eta gure soldataren zatirik handiena horretan xahutzen dugu. Etxebizitza alokatu edo eros dezakegu. Gutxi batzuek nahiko diru izan eta etxearen balioa hasieratik ordainduko dute, baina ohikoena erosteko orduan bankuei hipoteka eskatzea da.

Etxea premiazko beharra da denontzat eta erosi edo alokatu egin dezakegu.

Hipotekarik eskatu gabe, hilero kuota bat ordainduta alokairuan hartzea da beste aukeretako bat. Gazteen Behatokiak egin duen ikerketaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteek soldataren % 62,8  behar dute, etxebizitza erosi nahi badute. Alokatzeko ahalegina, berriz, txikiagoa da, % 59koa, baina hau ere aholkatutakoaren gainetik dagoena. Gehienez, soldataren % 30 -40  erabiltzea gomendatzen da.

Krisia dela medio, egoera asko aldatu eta gogortu da. Urkabe Etxebizitza agentziara jo dugu gaiaren berri izateko, eta, bertan, Jose Ramon Olaziregirekin bildu gara. Jose Ramonek 32 urte darama etxebizitzen sektorean lanean, eta oso ongi ezagutzen du egungo egoera: “Momentu honetan ez erosi, ez saldu; etxebizitzen kontua geldi-geldirik dago. Egiten den apurra alokatu egiten da, baina ezer gutxi. Hori ere asko jaitsi da azken urteetan”, esan digu.

Jose Ramon Olaziregik 32 urte darama etxebizitzen munduan eta erosteko momentu ona dela dio.

Duela 10 bat urte arte, etxebizitzak erosteko ohitura handia izan dugu: “Lehen saldu oso ondo egiten zen eta etxebizitza gutxi jartzen ziren alokairuan. Bezeroak zain izaten genituen etxeren bat errentan hartzeko. Aurretik jakiten genuen zer etxe-mota nahi zuten eta, aukera suertatzean, telefonoz deitu eta segidan alokatzen genuen, baina gaur egun jendea etortzeko zain egon behar dugu. Orain, etxebizitza asko ditugu eta alokatu nahi duen jenderik ez”, azaldu digu Jose Ramonek.

Euskal Herrian ere higiezinen burbuilak eragin zuzena izan du. Jose Ramonek dio azken 15 urteetan bere lana ez dela batere erraza izan; izan ere, logika handiegirik gabeko mundua bihurtu da: “Zer aholkatu ere ez genekien, ez baitzen erraza asmatzea” aipatu du. Oso erraz erosi eta saltzen omen ziren etxeak, eta, beraz, prezioak egun batetik bestera aldatzen ziren. Etxebizitzaren benetako balioak ez zuen gehiegi axola eta merkatuko eskari-eskaintzak zehazten zuen: “Lehen, etxeak sailkatuta egoten ziren: ingurunea, etxe-mota, urteak... horren arabera banatuta. Baina, momentu batean, etxea izate hutsagatik, edozer prezio eskatzera iritsi ginen. Beraz, egoera ezin zitekeen kontrolatu. Gehien igo ziren etxeak merkeenak eta zaharrenak izan direla ikusi dut. Proportzioan, gehiago ordaindu dira etxe zaharrak, etxe berriak baino”, zehaztu digu Olaziregik.

Egoera aldatu den neurrian, bizi nahi dugun etxeen ezaugarriak ere aldatu egin dira: “Lehen etxe handia behar genuen, etxe txikia saltzea kosta egiten zen. Etxeak 4 gela baldin bazituen, hobeto, gela batzuk itxita edukiko bagenituen ere. Gaur egunean ordea, ez. Orain 4 gelakoa saltzea oso zaila da. 2 eta 3 gelako etxeak nahi ditugu”. Badaezpadakoak, hortaz, beste baterako utzi eta benetako beharrei kasu egiten diegu: “Orain nolako etxebizitza behar dugun, halakoaren bila goaz; ez handia erostera badaezpada ere”, erantsi digu Urkabe enpresako nagusiak.

Etxe gehiago daude salgai alokairuan baino.

Etxebizitzen prezioak behera egin duela ere agertu digu: “Etxeak asko jaitsi dira eta batzuk asko-asko, gainera. Batzuek oso goitik jo zuten eta, orain, berriz ere beren balioetara hurbiltzen ari dira. Uste dut ez dela momentu txarra erosteko. Egia da, egoera halakoa dela, lan finkorik ia ez dagoela eta jende asko oso une latza ari dela pasatzen. Beraz, segurtasun falta horrekin, ez erostea ere normala iruditzen zait”.

Gazteek emantzipatzeko zailtasunak dituzte
Aurretik esan dugu emantzipazioaren kostuari buruzko ikerketa egin duela Gazteen Euskal Behatokiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gazteek soldataren % 59 eta % 62,8 artean erabili behar dute etxea erosi edo alokatzeko. Zailtasun handiak daude gurasoen etxetik alde egin eta norbere bizitza-proiektuarekin hasteko.

Kontuak kontu, Jose Ramonek zera kontatu digu: “Lehen hiruzpalau gazte elkartzen ziren eta pisua alokatzen zuten, baina gaur egunean hori ere desagertu egin da. Orain etxebizitza alokatzeko ere ez dago lehen zegoen eskaerarik. Urte batzuetan, bi edo hiru lagun pisu batean bizitzen egon ondoren, azkenean gurasoen etxera itzuli behar izan duten pertsonen kasuak ere izan dira. Beraz, erabat aldatu da egoera”.

Laneko segurtasun faltak eta azken urteetako etxeen desjabetzeak beldur handia sortu du gizartean. Eta etxebizitzen sektorean ikara hori nabaritu egin dela dio Jose Ramonek: “Orduan zer gertatu den ikusita, jende guztiak galdetzen digu: Honek horrela segituko al du? Edo etxeen prezioa igotzen hasiko da? Jaitsi egingo da? Zer pasatuko da? Ez dakigu zer pasatuko den. Badira prezioz dezente jaitsi diren etxebizitzak, baina gehiago jaitsiko ote diren? Ez zait iruditzen askoz gehiago behera egingo dutenik. Nik uste dut prezioak orain dauden moduan segituko dutela”, agertu du Jose Ramonek.
 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Zer egiten dugu erosi ala alokatu?
Momentu honetan ez alokatu, ez saldu. Etxebizitzan asuntoa oso gelditua dago. Zerbait, egiten da alokatu, baina ezer gutxi. Hori ere asko jaitsi da.

Duela 10 urte?
Lehenago saldu ondo egiten zen, alokatu ere oso ondo egiten zen. Edukitzen genuen, zain egoten ginen ateratzen zen etxebizitzan bat alokatzeko, edukitzen genuen jendea zain, orduan ahal baldin bazen beti herriko jendea aurrena zehatzen genuen, esaten genion zein etxe mota nahi zuen, eta ateratzen zenean izaten zen deitu telefonoz eta alokatu. Jendea zain egoten zen. Baina gaur egun ez da problema hori, gaur egunean egon behar dugu jendea etortzeko zain. Gaur egun gaude etxebizitzarekin eta jenderik(an) gabe.

Zer pasa da etxebizitzen prezioekin?

Nik uste dut, gehiena igo zirenak izan(du) zirela etxebizitza merkeenak. Zergatik(an) lehenago hemen funtzionatzen zuen bueno etxe mota hau prezio hau da, bestea… egoten zen pixka bat klasifikatuak, zein zona, zein mota(ta)ko etxea zen, zenbat urte zituen... har(r)en arabera. Baina ailegatu ginen momentu batera, etxea da eta edozer prezio posible da altxatu edo eskatu. Orduan niretzako hemen gehiena igo ziren etxeak ziren etxe merkeenak eta zaharrenak. Nola besterik(an) ez zegoen, jendeak nik uste dut proportzioan gehiago pagatu ditugula etxe zaharrak etxe onak baino.

Eta nolako bizilekua nahi dugu?
Lehen behar genuen etxe handia, etxe txikia kosta egiten zen. Denak behar genuen 4 gelakoa baldin bazen hobeto, itxiak edukiko baldin baditugu ere. Gaur egunean ez. Gaia aldatu da. Gaur egun 2 gelakoa, gaur egunean 4 gelakoa saltzea ja(da) zaila da. 3 gelakoa eta 2 gelakoa ere oso ondo saltzen da. Osea, orain gaur egun ez goaz, orain goaz nolako etxebizitza behar dugu hura erostera, eta ez bada ezpada ere erosiko dugu ez dakit zenbatekoa, eta handia erostea... Ez, asko aldatu da era horretan.

Jaitsi al dira etxeen salmenta prezioak?
Bueno, etxeak asko jaitsi dira eta batzuk asko-asko gainera. Zergatik(an), batzuk ziren oso goitikan jo zutenak, eta orduan momentu honetan nik uste dut ez dela momentu txarra erosteko, zergatik(an) pisuak prezioz bastante jaitsi dira etxebizitzak. Nik uste dut ez dela momentu txarra, orain egoera dena da, lanarena pues oso momentu latza dela eta orduan ba seguritate gehiagorik(an) gabe ere, baita ere, normala iruditzen dit jendeak ez erostea.

Eta alokairuan joango bagina?
Bai, nik uste dut ez dela momenturik txarrena alokairuan joateko. Gertatzen dena da jende gaztea lehenago joaten zen alokairuan igual bi edo hiruen lagun juntatu eta alokatzen zuten pisu bat, baina gaur egunean hori ere desagertu egin da. Osea, gaur egunean ez dago eskaera lehenago bezala etxebizitza alokatzeko ere, osea egin da, gazteak ere joan dira berriz ere gurasoen etxera, kasuak izan(du) dira gainera lehenago igual urte batzuk zemazkitenak (zeramatzatenak) bi edo hiru lagun pisu batean bizitzen, orduan egin dute utzi eta gurasoan etxera joan berriz. Osa egoera aldatu da erabat.

Erosteko beldurra al dugu?
Bai, bai bai, bai, bai bai. Orduan ikusiaren gainean zer gertatu den, jende guztian galdera da: bueno, honek hola segituko du? Edo igotzen hasiko da? Jaitsi egingo da? zer pasako da? Eta, pues ez dakigu zer pasako den. Osea, etxebizitzak badira prezioz dezente jaitsi direnak. Orain, gehiago jaitsiko da? Nik uste dut, hemen salmentarako ez dago asko, eta ez nau (zait) iruditzen asko(rikan) behintzat jaitsiko direnik(an), pentsatzen dut mantendu egingo dela. Gertatzen dena pues hori da, lanarekin ez dago… eta gazteak dakazkizuten (dauzkazuen) nominekin...
 

detalle2

Docuthèque

B1
23-06-2015

x61pRelaContWAR

  • Zinea Sortzen
16269476
00:04:09

x61pViewCountWAR

15697

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR