detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Antoni Gaudi

1852ko ekainaren 25ean jaio zen Antoni Gaudí arkitekto kataluniarra. Sentsualitatez betetako arkitektura ekarri zigun Gaudík. 1926ko ekainaren 7an tranbiak harrapatu eta hiru egunera hil zen,10ean. Hona hemen bere biografia.

Katalunian jaio zen 1852ko ekainaren 25ean. Reusen munduratu zela eta, bada eztabaidarik jaioterriari buruz. Izan ere, eskuizkribu ofizial batzuetan, esate baterako, heriotza-agirian hala azaltzen da. Eta hilobiko hilarrian horrela dago idatzita: 'Antoni Gaudí, Reusensis'. Hala eta guztiz ere, Gaudík berak esandakoaren arabera, Riudomsen jaio zen. Herri hori Reustik oso gertu dago, Baix Camp eskualdean, horko hiriburua Reus bada ere. Jaioterriari buruzko polemikak alde batera utzita, esan dezagun, Antoni Gaudí Sant Pere Parrokian bataiatu zutela (gaur egun Sant Pere Priore-eliza da, eta Reus hiriko eraikinik adierazgarrienetakoa).

 

Gaudíren familia Reusa joan zen bizitzera eta han burutu zituen lehen ikasketak. Baina, osasun ahul samarra baitzuen eta gainera, bizitza osoan iraungo zuen erreumatismo artikular batek noizbehinka erasaten zionez, denboraldi asko pasa behar izan zituen Riudoms-en atseden hartzen, gurasoen landetxean. Egonaldi horiek eragin handia izan zuten harengan, izadi bizitik oso hurbil bizi izan baitzen. Horregatik, garrantzi handia izan zuen naturak Gaudíren bizitzan, 'nire maistra' esaten omen zion naturari.

 

Gaudíren arkitekturaren ezaugarririk adierazgarrienetako bat irudimen zabala da, hala erakutsi zuen formak eratzean, baina, batez ere maisu izan zen ohiko arazo arkitektonikoei irtenbide praktikoak ez ezik, alderdi apaingarriak ere bilatzen. Eta ahalegin horietan natura izan zen haren inspirazio-iturririk garrantzizkoena.

 

Casa Milà

 

Hamasei urte zituela, Reustik Bartzelonara joan zen, hurrengo mailako ikasketak burutzera. Garai hartan ez zegoen unibertsitaterik Bartzelonan, edo Goi-mailako Eskola Teknikorik. 1874. urtean, Arkitekturako Eskola Teknikoan sartzeko azterketa gainditu zuen, eta azken azterketak 1878an egin zituen. Dena dela, ikasten ari zela, arkitekto-laguntzaile gisa aritu zen Bartzelonako enpresari batzuentzat. Delineatzaile gisa ere lan egin zuen José Fontseré Mestresentzat.

 

Gaudík oso garbi zuen buruan bere helburuak zein ziren, eta oso gogokoa izan zuen beti, neurriz gainekoa diote, arkitekturaren alorra. Halakoa zen haren arkitekturarako grina, 15 urte besterik ez zuela (1867ko uda) egina baitzuen Poblet monasterioa berritzeko diseinua. 'Antoni Gaudík bigarren maila batean uzten du Arkitekturako Eskola Teknikoan ikasitakoa, eta badirudi garrantzi handiagoa ematen diola Bartzelonako arkitektura-bulegoetan aprendiz gisa garatzen joan zen lanari'.

 

Gaudíren aurreneko lanetako bat, eta oraindik ere goza gaitezke hura ikusiz, Bartzelonako plaza ezagunenetakoa batean dago, Errege Plazan, Gaudi gazteak 1878an Udalarentzat egin zuen kaleko argiontzi-multzoa. 'Hogeigarren mendearen hasieran modernismoa garapen-momentu erabakigarrian zegoen Katalunian, 'modernisme' esaten zioten. Urte haietan Europako beste hiri askotan kultura-mugimendu garrantzitsu baten adierazgarria izan zen modernismoa, besteak beste, pinturan eta literaturan'.

 

1926ko ekainaren 7an, bere gogo-zuzendariarekin hitz egitera kalean zihoala, tranbia batek harrapatu zuen eta larri zaurituta utzi. Gidariak ez zion batere lagundu, ' eskale' bat izango zelakoan, gorputza trenbidetik apartatu eta aurrera egin zuen. Berdin egin zuten han azaldu ziren lau taxilarik ere. Azkenean anbulantzia batek Santa Creu ospitalera eraman, eta sala handi batean, gaixo lander batzuen artean utzi zuten. Gero, adiskide batzuek ospitaleko gela batera igo zuten, eta apaizak Azken Igurtzia eman zion hark berak hala eskatuta. Ekainaren 10ean hil zen, 73 urte zituela.

 

Gaudíren lan handiei buruz esan dezagun mundu osoan ezagunak direla, eta lan bikain horiek aldatu egin dutela, nolabait esanda, hirien itxura, jarri dituzten lekuetan.

 

VICENS ETXEA (1883-1885)
Bartzelonan dago, Grazia pasealekuan. Eraikinak lau elementu nagusi ditu: erdi-sotoa, oina eta ganbara. Lorategia ondo zainduta dago, eta askotan aldatu izan dute urteetan barrena.

 

KAPRITXOA (1883-1885)
Etxe eder hori Santanderko Comillasen dago. Comillaseko Markesaren Palazioaren ondoan egin zuen Diaz de Quijanoren aginduz. Sobrellanoko muino-hegalean dago eta luzexka da aurrealdeari begiratzen bazaio. Aipatzekoa da lorez betetako fatxada. Vicens Etxearen bikia dela diote.

 

 

 

 

GÜELL PABILIOIAK (1884-1887)
Bartzelonako Corts auzoan dago. Nabarmentzekoa da, besteak beste, sarrerako ate nagusian jarri zuen dragoi miresgarri ba, burdina forjatuan egina.

 

FAMILIA SANTUAREN TENPLUA (1884-1926)
Bartzelonako katedral berria izatekoan zen. Proiektuan aldaketa asko egin ziren egilea artean bizi zela. Hori izan haren proiekturik garrantzitsuena, azken 10 urteak ikusgarri horretara emana bizi izan zen. Aipatzekoak dira, besteak beste, ebanjelarien lau dorreak eta Jesusen Jaiotzaren aurrealdea.

 

 

 

 

GÜELL PALAZIOA (1886-1889)
Bartzelonako Ramblan dago. Eraikinak sei solairu ditu sototik hasita. Jauregiaren tximiniak oso deigarriak dira.

 

ASTORGAKO APEZPIKU-PALAZIOA (1887-1893)
Reusko Juan Grau jauna Astorgako apezpiku izendatu zutenean, palazio berria diseinatzeko eskatu zion Gaudi herritarrari. Lanak aurreratu samarrak zeudela hil egin zen apezpikua, eta Gaudik bertan behera utzi zuen lana, katedraleko kalonjeekin konpontzen ez zelako.

 

'CASA DE LOS BOTINES' ERAIKINA (1892-1894)
Leongo San Martzelo plazan dago. Bikaina da eta etxadi oso bat hartzen du, alderik alde; kareharriz egina da, teilatua arbelezkoa du.

 

PALMA DE MALLORCAKO KATEDRALAREN BERRITZE-LANAK (1900-1914)
Ikusgarria da katedrala, gotikoa. Gaudík egin zituen lanik aipagarrienak hauek izan ziren: korua erdiko nabetik kentzea, erretaulak gordetzea, Errege kaperako leihateak irekitzea eta aldare berria eraikitzea.


detalle2

Docuthèque

B1
02-12-2002

x61pRelaContWAR

16261778

x61pViewCountWAR

9425

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR