Aurkibidea

Aurkibidea 1999ko urria-azaroa-abendua HAN ETA HEMEN Ayacucho: arrosak eta arantzak Francisco Diez-Canseco Tavara; Argazkiak: Alejandro Balaguer EDITORIALA Garaipenik gabeko bakea Federico Mayor GURE PLANETA Herri autoktonoak multinazionalen kontra Sophie Boukhari Petrolioa mara-mara, oihana odoletan Carlos Viteri Gualinga Aliantza berdea Dennis Schulz GELA IREKIA Simulazioaren bidez ikasten Asbel Lopez ALE HONETAKO GAIA Kirola: neurririk gabeko zaletasuna 1. Kirola: zer dago jokoan? Ren¿ Lefort eta Jean Harvey Oztopo-lasterketa emakume irandarrentzat Siavosh Ghazi Bizitzarako entrenamendua Ole Kristian Bjellaanes Ospearen bidean Glenn Manarin eta Myung-soo Kim Taejon Ametsak huts egin du K. K. Man Jusu Gauerdiko saskibaloia Gary A. Sailes Soziologoa, arrazakeria eta korrikalaria Amy Otchet 2. Lehia eta ikuskizuna Philippe Liotard Cricketa: jo eta ke gure taldearen alde Ramachandra Guha Kuba: Muskulua eta ideologia Marcos Bustillo SESB ohia: abertzaletasunak dagoeneko ez du irabazirik ematen Lincoln Allison Futbolzaleen inauteriak Sergio Leite Lopes Ezkontza sakratua Eduardo Arias Thailandia: Ukabilak eta dirua Robert Horn eta Thaskina Khaikaew ASKATASUNAK Armak: Tregoarik gabeko lasterketa Vincen¿ Fisas KULTURAK Papiroetatik Internetera Michel Arseneault KONEXIOAK Irrati komunitarioak arriskuan daude Rafael Roncagliolo ELKARRIZKETA Leila Shahid, emakumezkoa eta palestinarra

Azala


Ayacucho: arrosak eta arantzak

HAN ETA HEMEN

Ayacucho: arrosak eta arantzak

Peruko Ayacucho hiria berpizten hasi da. Baina hogei urteko indarkeriak ondorio mingarriak utzi ditu.
Argazkiak: Alejandro Balaguer; testua: Francisco Diez?Canseco Tavara
Peruko Bakearen Aldeko Batzordearen lehendakaria.
Ayacucho (Peru) izen bereko departamentuko hiriburua da. Bertan hasi ziren duela hogei urte Sendero Luminosoren ekintzak. Orain, gazi?gozotan bizi da hiria. Sendero Luminoso talde armatua militarki garaitu dute, baina garaipen horrek "bake armatua" baino ez du ekarri, inguruetako barruti eta probintzietan gerrillak eratzen ari baitira ezkutuan. Ayacucho espainiarrek fundatu zuten 1539ko urtarrilaren 29an: Huamanga deitu zioten. 2.752 metroko altueran dago, mendebaldeko mendikatea emankor batean. Hiri mestizoa da; tradizio eta hizkuntza kitxuak bertako klase sozial guztietan daude hedatuta, klase ikasiek ere kultura elebidun zahar horri eutsi baitiote. Peruko beste leku batzuetan kitxua galdu egin da diskriminazio sozialaren ondorioz, baina Ayacucho?n ez da horrelakorik gertatu. Wari kulturaren sorleku izanik (inken aurreko inperio aparta), Ayacucho?k jasotako herentzia mestizoak huaynoaren soinu andinoak eta jatorri hispaniarreko elementu erromantikoak uztartzen dituen musika?folklore aberats horretan du isla, hiria pizten duen musika horretan. Bertako 37 elizek -ofizialki 33, horixe baitzen Kristoren adina- urtero hartzen dute parte huamangarren ospakizunik handienean: Ayacucho?ko Aste Santuan, alegia. Ayacucho?ko Aste Santua Peru osoan da ezaguna, egun horietan debozio kristauak eta indigenen tradizioek bat egiten baitute. Dena den, aipatutako ospakizunak etenda egon dira hainbat urtetan, biztanleak bonben eta segaden beldur zirelako, eta baita gaueko prozesioak debekatuta zeudelako ere. 1993an Aste Santua berriro ospatzen hasi ziren, 1992ko irailaren 12an Sendero Luminosoren agintari gorena, Carlos Abimael Guzman, atxilotu ondoren. Ayacucho?ren inguruetan Peruko eta Amerikako historiaren aztarna garrantzitsuak daude oraindik, hala nola, Quinuako Panpa: bertan burutu zen Ayacucho?ko bataila, Latinoamerikako independentziari ateak ireki zizkiona. Baina, gaur egun, Ayacucho?ko biztanleak iragan gerrari hori ahazten hasita daude eta kulturak hartu du garrantzia. Izan ere, Antzerki Topaketak antolatzen dituzte urtero eta mundu osoko konpainiak bertaratzen dira emankizunak eskaintzera. Dena den, jaiak berriro ospatzen hasi eta hiriko bizimodua ia erabat normalizatu den arren, hortxe diraute oraindik beldurraren eta indarkeriaren menpe igarotako urte luzeek utzi dituzten zauriak. Aipatutako egoerak gazteengan ere izan du eragina, gazte?talde gaizkileak gizarte?arazo bihurtu baitira. Gazte?talde horietako kide gehienek senideren bat galdu dute terrorismoaren ondorioz; izan ere oso gutxi baitira arrazoi hori dela?eta etxean hildakorik ez duten familia huamangarrak. Ayacucho?n ehundaka dira era guztietako erasoak, lapurretak eta hilketak burutzen dituzten gazte?taldeak. Horri guztiari gerrillen indarkeriak eraginda, hirira etorritakoen egoera larria gehitu behar diogu: barra?barra heldu dira hirietara, eta nahiago dute bertan bizi euren herrietara itzuli baino; ez baitakite nolako etorkizuna izango duten herrian. Sendero Luminosok eragindako ondorioak Peruko gainerako lurraldeetan baino askoz ere larriagoak izan dira Ayacucho?n, alde handiz gainera: 10.000 hildako baino gehiago, 3.000 desagertu eta 170.000 desplazatu, hau da, egungo biztanleriaren %35. Kultura anitzen sorlekua, kontrastez jositako hiria. Eliza kolonialak, kalezulo zahar galduak... Eguzkiak betetzen du goiza, eta itzalak arratsa; gauez, berriz, huaynoaren eta garagardoaren ordua iristen da. Ayacucho indarberritzen ari da, gutxinaka?gutxinaka, lan nekeza baitute aurretik. Bi izango dira oinarrizko elementuak: denbora eta, batez ere, ehun soziala elkartasunean oinarrituz berregituratzea; elkartasuna nagusi izan baita betidanik Andeetako herrietan. Urte luzez, gaueko zortzietan etxeratze?agindua jo ondoren, inortxo ere ez zen kalera irtetera ausartzen, eta denda eta jatetxeek ateak ixten zituzten. Baina horiek iraganeko kontuak dira. Dena den, Huamanga?ko probintzian salbuespen?estatuak indarrean dirau, eta baita departamentuko beste lautan ere (hamaika dira guztira). Gauzak horrela, herritarrei zenbait berme konstituzional kendu dizkiete eta agintari militarrek eraikin publiko eta pribatuetan indarrez sartzeko askatasuna lortu dute. Ayacucho?ko kale lasaietan barrena gabiltzala, zeru oskarbia gainean, ezinezkoa dirudi bakerako bidea oztopatuko duen lainorik sor daitekeenik. Baina bakea benetan lortu ahal izateko, nahitaezkoa izango da biztanleek oinarrizko eskubideak berreskuratzea eta, behingoz, pobreziaren eta marjinazioaren kontrako neurri zehatzak ezartzea.
Peru: gerra zikinaren kostua
Carlos Abimael Guzman, Sendero Luminosoren (Peruko Alderdi Komunistaren talde disidentea) sortzailea, Ayacucho?ko Unibertsitateko filosofia?irakaslea da egun. 1980ko maiatzean, "herri?gerra luzerako" deia egin zuen ekitaldi sinboliko batean: hauteskundeak baino bi egun lehenago, komando batek Chuschi izeneko herri isolatuko hautestontziak erre zituen. Erregimen militarraren menpean hamabi urte eman ondoren, miseriak konponezina zirudien eta anarkia zen jaun eta jabe. Hasieran, herriak oso ongi hartu zituen senderistak, lurrak denen artean banatzeari ekin baitzioten. Garai hartan ezin hobeto antolatuta zeuden, gainera. Baina, geroago, nekazari "traidoreak" eta gizarte?erakundeen ordezkariak hiltzen hasi ziren. Diskurtso profetiko ilun batean oinarritutako tirania anker eta odoltsua ezarri zuten. Senderistak eta euren "etsaiak", Tupac Amaru Mugimendu Iraultzailea (MRTE), galtzen atera ziren "gerra zikin" horretan. Tupac Amaru Mugimenduari dagokionez, 1983an sortu zen eta 1996an iritsi zitzaion bukaera, Japoniako enbaxadan egindako bahiketen ondorioz. "Gerra zikinaren" emaitzak oso larriak izan dira: 26.000 hildako, 4.000 desagertu eta 50.000 umezurtz. Gobernuaren datuen arabera, 25.000 milioi dolarretik gorakoa izan da kostua, hau da, bertako kanpo?zorraren parekoa. Esportazioen bidez (batik bat arrantza, kobrea, zinka eta zilarra) lortutako dibisen herena, bestalde, BPGrako maileguak ordaintzeko erabiltzen da. 1990ean, Alberto Fujimori aukeratu zuten presidente, eta 1995ean berriro irabazi zituen hauteskundeak. Fujimorik doikuntza estrukturala eta liberalizazioa helburu zituen plan handi bat abiarazi zuen. Baina, 1992an, askatasun ugari murriztu zituen: parlamentua desegin, berme konstituzionalak bertan behera utzi eta 500 magistratu baino gehiago kargugabetu zituen. Izan ere, askok "estatu?kolpe zibila" deitu zieten aipatutako neurriei. Neurriz kanpoko inflazioa gainditzea lortu ondoren (1989an %2.700ekoa eta 1998an %7koa), 1994an, Latinoamerika osoko hazkunderik altuena izan zuen Peruk (%13). Dena den, aipatutako hazkundea 1998an (%2) murriztu egin zen, nagusiki "El Niñok" eragindako uholdeen eta krisialdi asiarraren ondorioz. Mundu Bankuaren arabera, Peruko biztanleen %54 pobreziak jota bizi dira (25 milioi guztira).

Garaipenik gabeko bakea

EDITORIALA

Garaipenik gabeko bakea

Federico Mayor
"Herriak eta pertsonak elkartzea izan behar dute helburu gorputz heziketak eta kirolak; eta beste hainbat xede ere sustatu behar dituzte: lorpen desinteresatuak, elkartasuna, anaitasuna, errespetua, elkar ulertzea eta giza integritatearen eta duintasunaren onarpena." UNESCOk 1978an sinatutako Gorputz Heziketari eta Kirolari buruzko Nazioarteko Itunaren hitzaurreko pasartea duzu aurrekoa, eta argi erakusten du zein den gure Erakundea arlo horretan egiten ari den lanaren helburua: balio etikoak sustatzea eta, bereziki, bazterkeriaren eta indarkeriaren kontra borrokatzea. Horrez gain, kirolaren ateak mundu guztiari ireki nahi dizkiogu, batik bat, arazo fisiko edo mentalak izateagatik, ingurune sozial latzetan bizitzeagatik edo, besterik gabe, emakumezkoak izateagatik baztertuta dauden gazteei. Gure Erakundeak "masa?kirolari" erabateko arreta eskaintzen dio; ziur baikaude kirol?mota horrek berebiziko garrantzia duela hezkuntzan, ikasketa?prozesuak bizitza osoa irauten duela kontuan hartuta. Hezkuntza informazio hutsa hartzea edo eskolara joatea baino askoz ere gehiago da. Hezkuntzaren azken xedea gizaki bakoitzaren trebetasun intelektualak, sortzaileak eta harremanetarako gaitasunak piztea da; baita horiek guztiak bideratzea ere, nork bere subiranotasuna lortu eta besteen ongizatearen alde egin dezan. Horrela, kirola eskola paregabea da aipatutako guztia lortu ahal izateko. Gure mundu honetan, aberatsen eta pobreen arteko diferentziak gero eta handiagoak dira. Jokalekuan, kalezulo barnean edo kirolerako erabilitako patioan desberdintasun oro bertan behera geratzen da. Partehartzaileek indarrak neurtzen dituzte, aurrez aurre aritzen dira, baina, aldi berean, arma baketsuak erabiliz bat egiten dute taldearen baitan. Abiadura, indarra, trebetasuna, erresistentzia, inteligentzia... horra hor aipatutako armak, gizarte?mailarekin inolako zerikusirik ez duten ezaugarriak guztiak. Gure gizartean indarkeria da nagusi. Laster gizateriaren bi herenen bizileku izango diren hiri horietan haurrak ere inguruko agresibitatea barneratuta irteten dira jokalekura. Bertan, ordea, halako mirari antzeko bati esker, agresibitatea baretu egiten da. Karga eta helburu negatiboak kontrakoari irabazteko borondate positibo bihurtzen dira: kontua ez da kosta ahala kosta irabaztea, garaipena lortzeko edozer egitea. Zuzentasunez aritu behar da, bi aldeek onartutako arauen arabera jokatu. Horrela jardunez gero, kirola tolerantzia eta errespeturako eskola bihurtuko da, grina eta irrikak baretzeko gune. Kirola egiten dutenek norbere indarrez jabetzeko aukera izaten dute, eta kontuan izan behar da indarrok ez baditugu menperatzen, gure bizitzaren jaun eta jabe bihurtzen direla. Gure mundu honetan, antagonismo nazional, etniko eta erlijiosoak gero eta handiagoak dira. Aski ezaguna da kirolak gizakien arteko batasuna, ia erabateko fusioa lortzeko berebiziko gaitasuna duela. Aipatutako gaitasunak Joko Olinpikoetan edo Munduko Futbol Txapelketetan jotzen du gailurra: anaitasunez betetako hamaika irudi eskaintzen dizkigute. Eta anaitasun horrek eragindako poza areagotu egiten da besteek ere horixe sentitzen dutela ikusten dugunean: gizartean ez dago horrelako batasun unibertsalik sortarazten duen beste ezer. Baina, zoritxarrez, badaude beste kirol?mota batzuk ere, kirola anitza baita oso eta desberdintasunak edo aurkakotasunak baitira nagusi. Albiste bihurtutako kirolak heroiak sortzen ditu, baina horien merituak ez dira beti kirol?zelaietan irabazitakoak izaten. Merkantilismoa, espekulazioa, dopatzea, espezializazio goiztiarra eta indarren ahitzea biziki hedatu dira kirolarien artean, eta gero eta agerikoagoak dira, gainera. Zaletuen eta iritzi publikoaren neurrigabeko grinak chauvimismo bortitza ekarri ohi du berekin. Hegoaldeko gazteen artean, bostetik lauk ez dute ezta kirola egiteko oinarrizko material eta orientaziorik ere. Azkenean, lehia bakoitzean jokoan dagoen horri besterik ez zaio erreparatzen; emaitza besterik ez da kontuan hartzen, eta ez kirolaren benetako funtsa. Askoz ere garrantzitsuagoa da irabazleak eta galtzaileak zein diren finkatzea, arauen erabateko errespetuan oinarrituz jokatu duten atleta horien arteko batasuna baino. Paul Verlaine poeta frantsesak "garaipenik gabeko bakearen zoriontasuna" aldarrikatzen zuen. Gaur egun, aldarrikapen horren beste muturrean gaude, ezbairik gabe.

Herri autoktonoak multinazionalen kontra

GURE PLANETA

Herri autoktonoak multinazionalen kontra

Herri indigenak gero eta gehiago ari dira mobilizatzen beren lurren neurrigabeko ustiapenaren kontra.
Sophie Boukhari
UNESCO Albistariako kazetaria "Ez da erraza gertatutakoa azaltzea. Geure izena besterik ez zitzaigun geratu: Amungue. Mendiak, ibaiak, basoak... "Freeport" enpresarenak eta gobernuarenak dira orain. Ez daukagu ezer." Irian Jaya?ko (Mendebaldeko Papua. Indonesia) zahar baten hitz horiek, "Survival International" GKEak jasoak, munduko milioika indigenen sentimenduak ematen dizkigute aditzera. Hainbat GKEren, Nazio Batuen, Europako parlamentario eta senadore estatubatuarren esanetan, azken hogeita hamar urte hauetan, gure planetako "lehen" biztanleei lurrak kutsatu eta leku sakratuak suntsitu egin dizkiete, eta hainbaten gainbehera fisikoa edo heriotza eragin. Hori guztia, gainera, inola ere aprobetxatuko ez duten "garapenaren" izenean. "Freeport McMoRan" enpresa estatubatuarrak, "R¡o Tinto" enpresa britainiarrarekin eta tokiko agintariekin -"Survival" erakundearen datuen arabera, besteak beste, Suharto presidente?ohiarekin- bat eginik, Belgikaren besteko hedadurako jabetzak ditu Indonesian. Lur horiek munduko urre?erreserbarik garrantzitsuenetakoak izateaz gain, kobretan ere oso aberatsak dira. "Freeport McMoRan"en jardueren ondorioz, ibaiak kutsatuta geratu dira, oihan birjinak -kontserbazio?egoerari dagokionez, munduko bikainenetakoak- suntsituta eta gune erlijiosoak hautsita. GKE ugarik salatu du armadak errebelatu direnen kontra erabilitako indarkeria. Kolonbian, 5.000 uwa amerindiarrek jo eta su darraite borrokan "Occidental Petroleum" bertako lur sakratuetan burutzen ari den ustiapenaren kontra. Beren burua hiltzeko ere prest zeudela jakitera eman ondoren, uwa amerindiarren aldeko elkartasun?kanpaina handia sortu zen. Horrela, "Shell" enpresak, aipatutako proiektuan parte hartzen ari zela, utzi egingo zuela jakinarazi zuen. Izan ere, "Shell" kontu handiz jokatzen ari da. Nigerian ogoni eta ijaw herriak gogor ari dira "Shell" konpainiaren aurka. Mugimendu autoktonoek petrolioz betetako lur haien gaineko eskubideak lortu arte bertatik alde egiteko eskatu diote aipatutako konpainiari. 1958an, "Shell", Nigeriako gobernuarekin elkarlanean, Ogoniland ustiatzen hasi zen: prentsan argitaratutako datuen arabera, 30.000 milioi dolar irabazi zituen. 1995ean, Elizen Mundu Kontseiluak bidalitako begiraleek jakinarazi zutenez, bertako biztanleek ez dute ez elektrizitaterik, ez edateko urik, ez telefonorik, ezta gutxiengo osasun?zerbitzurik ere. Gainera, ingurugiroa zeharo narriatuta dago. Ogoni herriak dioenez, konpainiak harreman estuak zituen armadarekin ere, eta kontrako jarrera oro zapaltzen zuten horrela. 1995eko azaroan bederatzi buruzagi ogoni urkatu zituzten, besteak beste, Ken Saro?Wiwa idazlea.
Mugimendu antolatua
Asko ere asko dira tokian tokiko agintariekin elkarlanean indigenen lurrak suntsitu, zatitu eta odolez bete dituzten multinazionalak. Ondorioz, indigenek borrokara jo behar izan dute. 300 bat milioi indigena daude munduan. Laurogeiko hamarkadan mugimendu antolatuak sortzen hasi ziren. 1982an, Nazio Batuek lantalde espezifikoa sortu zuten indigenen mugimendu?sareak sendotu eta nazioartean indartzeko asmoz. Indigenen ikuspegia Kari?Ocako Deklarazioaren (Brasil, 1992) bidez eman zen jakitera: "Herri autoktonoak gara, eta autodeterminazio?eskubidea eta gure arbasoen lurren gaineko eskubide besterenezinak ditugu." Proiektuei buruz erabakitzeko eskubidea lortu nahi dute, horiei kontra egiteko eskubidea eta onartuz gero, etekinak ere elkarbanatzea eskatzen dute. Herri indigenen borrokak hedadura handia lortu du komunikabideei esker. Giza eskubideen eta ingurugiroaren alde lanean ari diren GKE askok ere bat egin dute indigenen aldarrikapenekin. Ildo horretan, aipa ditzagun besteak beste: Amnesty International, Human Rights Watch, Mine Watch, Survival, Friends of the Earth etab. Horrela, bada, enpresa handiak indigenen lurraldeetan zerbait egiten hasten direnean, hainbat eta hainbat web?gunetan kasuan kasuko informazioa ematen da berehala. Eta Iparraldeko herrialdeetako iritzi publikoak ere berehala erantzuten du: konpainia handi batzuen egoitzak okupatu izan dituzte aldizka eta zenbait produkturi boikota egin. Mobilizazio handi horiek jadanik eman dituzte emaitzak. Estatu batzuek herri autoktonoak garapenerako eragozpen zirela uste izan dute luzaroan: asimilatu beharreko taldeak zirelakoan zeuden, edo are okerrago, onena indigenak hiltzea zela pentsatzen zuten. Orain, ordea, Danimarkan, Estatu Batuetan, Kanadan, Australian eta beste estatu batzuetan euren lurren gaineko eskubideak dituzten erabateko hiritartzat hartzen dituzte indigenak. Filipinetan negoziazioak burutzen ari dira bertako meatzaritza?proiektuak behatzeko asmoz. Latinoamerikako zenbait Konstituzio berraztertu dituzte, indigenen aldeko aldaketak eginez. Herri autoktonoek itxaropen handiak dituzte Indigenen aldeko Hamarkada (1995?2004) bukatu baino lehen Nazio Batuek beraien alde egingo duen Deklarazioan, beren aldarrikapenetan aurrera egiten lagunduko baitie. Indigenek garaipen txiki batzuk lortu dituzte multinazionalen aurrean. Hainbat enpresa handik -adibidez, Peruko "Mobil"ek- euren proiektuei uko egitea lortu dute. Beste enpresa batzuek, negoziatu ondoren, ingurugiroa berreskuratzeko inbertsioak egin dituzte. Baina indigenek kalte?ordainak ere aldarrikatzen dituzte. Dena den, inuitek eta Latinoamerikako indigena batzuek besterik ez dute lortu multinazionalen etekinak benetan elkarbanatzea. "Multinazionalek jadanik ezin dute nahi duten guztia egin", dio Julian Burger?ek, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi?ordezkariak. Izan ere, dirutza handiak galtzen dituzte sabotajeen eta indigenen erresistentziaren ondorioz (1993an, "Shell"ek Nigerren deltan burutzen ari zen jarduerak bertan behera utzi behar izan zituen), eta Iparraldeko herrietako kontsumitzaileen artean izen ona galtzeak ere ez die mesede handirik egiten. Shell?Nigeriaren web?gunean konpainiak hainbat herri autoktonorekiko duen "erantzukizuna" aitortzen du, eta 1997an Nigerian 32 milioi dolar gastatu zituela ere badio, nagusiki eskolak eta ospitaleak eraikitzen. Hona hemen zer agindu duen Shell?Nigeria konpainiak: XX. mendea bukatu baino lehen, bere aurrekontuen bostena, gutxienez, ingurugiroa eraberritzeko erabiliko duela. 1997an, "Freeport" enpresak Indonesian lortutako irabazien %1 Irian Jaya?ren aldeko garapen?programetan inbertitu zuen. Multinazional asko, bere jokaera?arauetan ingurugiroaren babesa sartzeaz gain, azpiegitura "garbiagoetan" inbertsioak egiten ere hasi dira. Gero eta gehiago dira, baita, giza eskubideen aldeko konpromisoak hartzen ari direnak ere. Baina multinazionalen esanetan, hori ez omen da lan erraza, herri eta tribuetako buruzagi batzuen eta zenbait agintari militarren interes nagusia aberastea baita, eta ez herritarrei laguntzea.
Akabo zigorgabetasuna
"Freeport" enpresak jakitera eman duenez, Indonesian garapen?fondoa sortzeko asmoz egin zituzten lehen inbertsio handiak bertako gobernuko arduradun batek bidegabeki erabili omen zituen. Ustekabeko diru?iturri berri horrek, gainera, aspaldiko tentsio etnikoak berpiztu zituen eta tribuen artean gerrak ere sortu ziren, itxuraz. Bestalde, hamarkada luzeetako sufrimenduaren ondorioz, herritarren gorrotoa biziegia izaten da maiz, eta konpainiek estrategia aldatu arren, ez da berehalakoan baretzen. Giza eskubideen aldeko taldeek errepresioaren aurrean berehala ez erantzun izana leporatzen diete multinazionalei, eta zenbaitetan jokaera horretan parte hartu izana ere bai. Salaketa horien aurrean, multinazionalek estatuen subiranotasun?printzipioari heldu diote, hots: estatuak direla hiritarren etorkizuna erabakitzeko eskumena duten bakarrak. Lehiakortasunaren legeak nagusi diren mundu honetan, akziodunek ahalik eta etekinik handienak lortu nahi dituztela, multinazionalei asko kostatzen zaie arrazoi moralengatik merkataritza?salerosketei edo irabazien hein handi bati uko egitea.
Kontrol?mekanismoak ezartzea
Aipatutakoa kontuan hartuta, hainbat begiralek multinazionalen jarduerak arautuko dituen nazioarteko lege?esparru bakarra ezartzearen alde egin du. Baina, oraingoz, bide hori urratzen saiatu diren ekimen guztiek porrot egin dute, edo bestela, oso oihartzun mugatua lortu dute. 1974an, Nazio Batuek multinazionalen eskubide eta erantzukizunak mugatzeko zentroa sortu zuten; 1993an, ordea, bertan behera geratu zen. Azkenik, OCDEk (Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) edo OITk (Lanaren Nazioarteko Erakundeak) gai horren inguruan hartutako erabakiak ere ez dira derrigorrez bete beharrekoak. Europako Parlamentuak 1999ko urtarrilean onartutako ebazpen bat dugu bide horretan egindako azken ahalegina: Europako multinazionalen jardunak behatuko dituen mekanismoa ezartzea proposatu zuen. Horretarako, besteak beste, 1999ko ekainetik aurrera audientzia publikoak antolatuko dira partikularrek, GKEek, sindikatuek eta enpresek kexak azaltzeko aukera izan dezaten. "Jokabide zuzenerako kode gehienak ezerezean geratzen dira, ez baitira benetan gauzatzen", dio Richard Howitt?ek, aipatutako erabakia erredaktatu zuen parlamentario europarretako batek. "Europako enpresak kontrolatu nahi ditugu, indarrean dauden nazioarteko araudiak zenbateraino betetzen dituzten neurtzeko. Ingurugiroaren, lan?zuzenbidearen eta giza eskubideen arloak behatuko ditugu, azken horiek nagusiki herri indigenei dagokienez. Talde autoktono asko desagertzeko zorian daude, eta, zoritxarrez, Europako enpresek ere badute zerikusirik egoera horretan."

Petrolioa mara-mara, oihana odoletan

GURE PLANETA

Petrolioa mara?mara, oihana odoletan

Ekuadorko indigena?talde batek "Texaco" petrolio?enpresa auzitara eraman du Estatu Batuetan. "Ekozidioa" egin izana leporatzen diote.
Carlos Viteri Gualinga
Ekuadorko antropologoa
Ekuadorko Amazonas arroan bizi diren Cofan, Secoya eta kitxua herrietako 75 kolono eta indigenak mila eta bostehun milioi dolarreko kalte?ordainak eskatzen dizkiote "Texaco" petrolio?enpresari. Ekuadorren lanean eman dituzten 26 urteetan "ekozidioa" egin izana leporatzen diote. "Ekozidioak" aurrera dirau, gainera, "Texaco" enpresak utzitako instalazioak -kutsatzaileak eta oso zaharrak- irekita baitaude oraindik. Auzi?jartzaileek ez dute Ekuadorko justiziara jo, bertan bizi diren arren eta kalteak ere bertan egin diren arren. 1964tik 1990era bitartean, Texacoren filial batek eta "Petroecuador" Ekuadorko petrolio?enpresa nazionalak osatutako partzuergoak 339 putzu zulatu zituen: Ekuadorko ekialdeko 232 putzutan lanean dihardute oraindik, eta 1992tik hona "Petroecuador" izan da ustiatzaile bakarra. Auzi?jartzaileek zenbait GKE ekologistaren eta "Harvard School of Public Health" erakundearen azterlanak aurkeztu dituzte. GKE ekologisten artean aipatzekoak dira National Resources Defense Council eta Center for Economics and Social Rights: New York?en dute biek egoitza. Auzi?jartzaileek adierazi dutenez, "Texaco" petrolio?enpresak milioi bat hektarea inguru kutsatu zituen, eta horren ondorioz hogeita hamar mila lagun gaixotu egin ziren: azaleko eta hesteetako infekzioak, abortuak, minbizia... "Texaco" petrolio?konpainiak ibai eta zingiretan isuritako likido toxikoen kantitatea 75 milioi m3?tik gorakoa izan da. Horrez gain, 60.000 m3 petrolio baino gehiago jaurti zituen nahi gabe eta hondakin toxikoz betetako 600 gordailu baino gehiago abandonatu zituzten. Gainera, azalera handiak deforestatu zituzten, eta ondorioz, lurrak higatu eta bioaniztasuna galdu egin zen. "Texaco"k onartu du litekeena dela batzuetan petrolio isurketak gertatzea, baina Agra Earth&Environmental Ltd. eta Fugro?McClelland sozietateetako adituen balorazioak ere aurkeztu ditu: horien arabera, "Texaco"ren filialak zuzen jokatu du, ingurugiroaren gain inolako ondorio luze edo esanguratsurik eragin gabe. "Texaco"k adierazi duenez, bestalde, 1995etik 1998ra bitartean 40 milioi dolarreko birgaitze?proiektua burutu zuen Ekuadorko agintariekin sinatutako hitzarmena betez, eta dirutza horrekin zor guztiak kitatu zituela uste du. "Texaco"k behin eta berriz azpimarratu du bere filialak zorrotz bete zituela bai Ekuadorko legeak bai petrolio?industrientzat ingurugiroari buruz finkatuta dauden nazioarteko arauak. Aipatutako lanak, gainera, Ekuadorko gobernuak kontrolatu eta gainbegiratu omen zituen. Horrela, bada, salatutako gaia Ekuadorko auzitegietara eraman behar dela uste du "Texaco"k, ez Estatu Batuetako auzitegiek ez beste inongoek ez baitute atzerriko estatuetako jarduerak epaitzeko eskumenik. 1999ko apirilean horri guztiari buruzko erabakia hartu beharko du, beraz, Jed Rakoff epaileak bost urteko prozesu korapilatsua bukatu ondoren. Estatu Batuek hizpide dugun auzia epaitzeko eskumena dutela erabakitzen badu, garrantzi handiko aurrekaria ezarriko da, Estatu Batuetatik kanpoko hiritarrek enpresa iparramerikarren kontrako auziak bertan ezartzeko eskubidea izango baitute. 1993tik hona Ekuadorren izan diren lau gobernuek aipatutako eskubidearen kontra egin dute: subiranotasun nazionalaren izenean, aipatutako auziari buruzko erabakia Ekuadorren bertan hartzea nahi dute. Hori gertatuz gero, eragindako 30.000 hiritarrek banaka jo beharko lukete auzitara -Estatu Batuetako legediak, berriz, onartzen ditu "talde?akzioak"-. Cristobal Bonifaz auzi?jartzaileen abokatuak adierazi duenez, ez dira Ekuardorko justiziaz fidatzen bi arrazoi hauek direla?eta: batetik, horrelako gaietan ez duelako esperientziarik, eta, bestetik, petrolio?enpresen interesek pisu handiegia dutelako. Bigarren arrazoia omen da, gainera, garrantzitsuena. Izan ere, petrolio?enpresei (gehienak multinazionalak) hamahiru milioi hektarea eman zizkieten, hau da, Ekuadorko azaleraren erdia inguru. Ekuadorko esportazioen erdia eta diru?sarreren %40 sektore horren bidez lortzen dira. Beraz, petrolio?ustiaketa Ekuadorko aurrerapenaren eragiletzat hartzen dute, eta egindako kalteak ezinbestean jasan beharreko ondoriotzat. Baina gauzak ez dira horrela: petrolioaren "boom"aren aurretik kanpo?zorra 217 milioikoa zen; gaur egun, berriz, 15.000 milioikoa da. Ekuadorko biztanleen %70, gainera, pobreziak jota bizi da,1 eta petrolio?ustiategiak dauden lekuak dira guztietan pobreenak. Ustiategietako langileek gogor lan egin behar izaten dute, eta oso diru gutxi kobratzen dute ordainetan. Jakinekoa da petrolio?konpainiek bertako agintariak erosi egiten dituztela ingurugiroan eragindako kalteei jaramonik egin ez diezaieten. Gainera, kutsatutako lursailak ere erosi egiten dituzte, erreklamazioak edo birgaitze?asmo oro saihesteko. "ARCO" konpainia iparramerikarra oso harro egon izan da beti indigenekin hitz egiten omen duelako; hala ere, bere instalazioen inguruan segurtasun?hesiak eta indar paramilitar pribatuak kokatzeko baimen ofiziala lortu du, eta bi milioi dolar inguru ordaindu beharko ditu hilean. Hogeita hamar urte eta gero, jarduera desegoki horiek guztiak behin betiko geldiarazteko nahitaezkoa da petrolio?ustiapenaren inguruko legeak goitik behera berraztertzea; estatuak eta gizarte zibilak ados jarri beharko dute, beraz. Aipatzekoa da dagoeneko hasi direla bide hori jorratzen; gobernua eta herri indigenak elkarrekin hitz egiten ari baitira petrolioaren gaiaren inguruan, eta Amazonian bi eremu babestu ezartzeko erabakia hartu dute jadanik. Bien bitartean, hainbat hiritako hormetan pintada adierazgarriak agertu dira: "Petrolioa mara?mara, oihana odoletan."

Aliantza berdea

GURE PLANETA

Aliantza berdea

Dennis Schulz
Sydneyko kazetaria (Australia)
Sarritan sortu izan dira gatazkak herri autoktonoen eta talde ekologisten artean. Baina Australiako aborigen?talde bat ekologistekin elkartu da uranio?meategi baten inguruko auzian borroka egiteko. 1996an, Australiako gobernuak Jabiluka meategia ustiatzen hasteko baimena eman zion "Energy Resources of Australia" (ERA) meatze?enpresari. Jabiluka meategiak 8.000 milioi dolar inguruko balioa du. Aipatutako erabakiaren ondorioz, eztabaida piztu zen, bai Australian bertan, bai nazioartean ere; Jabiluka meategia UNESCOren Mundu Ondarearen Zerrendan dagoen Kakadu Parke Nazionalaren erdian baitago. UNESCOk iazko abenduan egindako txosten batean Jabilukako meatze?proiektua bertan behera uzteko eskatu zion Australiako gobernuari, bi arrazoi hauetan oinarrituta: batetik, Kakaduko ingurugirorako arriskutsua delako, eta, bestetik, aborigenen kultur ondarea kolokan jarriko duelako. Aurtengo uztailean, UNESCOren batzorde batek Arriskuan dauden Mundu Ondareen Zerrendan Kakadu ere sartzea ala ez erabakiko du. Kakadu ehundaka espezie basatiren habitata ez ezik, Australiako giza asentamendurik zaharrena ere bada. Australiako gobernuak dioenez, UNESCOren txostenak hainbat akats omen ditu: izatezkoak, zuzenbidezkoak, zientifikoak eta logikoak. "Energy Resources of Australia" enpresaren iritziz, txostenaren gomendioek ez dute zentzurik "ez ingurugiroaren, ez gizartearen ez legearen ikuspegitik". Aipatu bezala, ekologistek eta mirrar aborigenek -azken horiek ditugu Jabilukaren betiko jabeak- bat egin zuten borroka horretan. 3.500 lagun baino gehiago elkartu ziren guztira. Elkarrekin buruturako kanpaina eta manifestazioak erabakiorrak izan ziren: horiei esker hartu zuen UNESCOk Kabilukako meatze?jarduerek ingurugiroaren eta biztanleen gain eragindako ondorioak ikertzeko erabakia. Dena den, Kakaduko aborigen guztiak ez datoz bat aipatutako gaiaren inguruan: 500 aborigen bizi dira bertan, eta 28 besterik ez dira mirrar herrikoak. Askok Jabilukako proiektuak aurrera egitea nahi dute arrazoi ekonomikoak direla?eta. Oraingoz, Jabilukako proiektuak aurrera darrai.
Pluton, planeta xelebrea
Dagoeneko ofiziala da: Plutonek planeta izaten jarraituko du -eta planeta garrantzitsu, gainera- dio Nazioarteko Astronomia Elkarteak (UAI). Baina idazkari nagusiak, Johannes Andersen?ek, bestelako iritzia du: Pluton 1930ean aurkitu beharrean gaur egun aurkitu izan balute, ez lukete esango Eguzki Sistemaren bederatzigarren planeta denik. Izan ere, Pluton bitxia da benetan. Lehenik eta behin, izotzez osatuta dago. Eguzki Sistemako gainerako zortzi planetak, ordea, harriz edo gasez daude osatuta. Plutonek badu beste eragozpen bat: oso txikia da. Gure ilargia ere Pluton baino handiagoa da. Azkenik, Plutonen orbita eszentrikoa da guztiz, beste baten (Neptuno) orbita gurutzatzen duen sistemako planeta bakarra baita. Egungo zientzialari askoren ustez, Pluton planeta Objektu TransNeptuniarrak (trans?Neptunian objects, TNO) izeneko gorputz?multzo berri horren burua da. Izan ere, zientzialariek oraindik ez dakite nola sailkatu 1992az geroztik aurkitutako 100 TNOak. Zein taldetan sailkatu behar dira: sail berezi batean edo 10.000 planeta "txikien" (asteroideak) artean? NAEk, zalantza horiek konpondu nahian, mundu osoko astronomoei euren iritzia posta elektroniko bidez helarazteko eskatu zien. Ia iritzi guztiak status quo?a bere horretan mantentzearen aldekoak izan ziren, eta, beraz, "bozketa" berehala bukatu zen. Zientzialari kritikoen ustez, proposatutako aldaketak jendearengan nahasketa besterik ez luke eragingo. "Planeten gaia lehen mailako hezkuntzan ikasten da", diosku Mike AïHearn Maryland?eko Unibertsitateko astronomoak, eta honakoa gaineratu du: "unibertsoa horrelakoa dela pentsatzera" jotzen dugu. Oraindik ez daukagu Plutonera hurbildu eta gertutik behatzerik. NASAk 2004an tripulatzailerik gabeko zunda espaziala bidaltzeko asmoa du. Pluto?Kuiper?Express izeneko zundak sei urte behar izango ditu Plutonera iristeko, Lurretik 4.000 milioi kilometro baino urrutiago baitago kokatuta. "Bitartean, astronomoak adi?adi egongo dira TNO eta horien buruzagia, Pluton xelebrea, behatzen", Johannes Andersen?en hitzetan.

Simulazioaren bidez ikasten

GELA IREKIA

Simulazioaren bidez ikasten

Gai humanitarioetan nahiz enpresa?kudeaketan edo istripuen prebentzioan, simulazio?jokoak gero eta gehiago ari dira hedatzen.
Asbel Lopez UNESCO Albistariako kazetaria Poliziak, pasaportea egiaztatu ondoren, fusilaren kanoiaz ziegara nondik sartu behar duen adierazi dio Soniari. Baina Sonia ez da mugitu. "Sartu azkar", oihukatu dio fusila begi alderantz zuzenduz. Sonia, harri eta zur, ziegan sartu da. Hainbat lagun ikusi ditu iluntasunean pilatuta. Kanpoaldetik oihuak, sirena?hotsak eta eztandak entzuten dira. Handik pixka batera, polizia itzuli egin da: "Nahi al duzu pasaportea hartu? Bada jarri belauniko eta heldu." Soniak segundo batzuetako zalantzaren ondoren, poliziak agindutakoa egin du. "Berriro ekartzen bazaituzte, badakizu zer gertatuko zaizun: hil egingo zaitugu." Soniak orain badaki zergatik heltzen diren atzerritarrak babes bila. Bera ez da errefuxiatua, Pariseko "La Villette" parkera "Erbestealdia: bestelako bidaia" izeneko erakusketan parte hartzera etorritako 18 urteko ikasle frantsesa baizik. Rol?jokoan Sybel?en papera egokitu zaio. Sybel 21 urteko neskatxa turkiarra da, eta bere argazkia erakusketaren hasieran dago ikusgai beste argazki batzuekin batera: Luis, Leila, Vesna, Kana, Pavel, Tarik... hainbat nazionalitatetako hamabi errefuxiatu daude guztira. Hogeita zazpi aktore profesionalek horien guztien historia eta erbesterako bideak zehatz?mehatz kontatzen dituzte: funtzionario, aduanako agente eta polizia paperak egiten dituzte edozein gimnasio bezain handia den areto batean. Bertan, historietako leku guztiak benetako tamainan agertzen dira: aireportuko aduanako bulegoak, prefektura, minatutako zelaiak, tailer klandestinoa... "La Villette" parkeko erakusketa 1998ko azaroan inauguratu zuten, eta lehen hiru hilabeteetan 10.000 lagun baino gehiago bertaratu ziren. Erakusketak interes pedagogiko handia du, baina ez erabiltzen diren hitzen eta diskurtsoengatik, aktoreen antzezpenengatik baizik: oihuka, errefuxiatuek maiz jasan behar izaten dituzten irain eta mesprezuak benetan sentiarazten dituzte. "Bidegabekeria barru?barruan sentitu nuen. Adore handia behar da Sybelek egin zuena egiteko. Ez nekien zenbat sufritu behar den beste pertsonak bezala bizi ahal izateko", azaldu du Soniak. Gizakiok analogia bidez beste norbaiten egoera imajinatzeko eta haren tokian jartzeko dugun ahalmenari enpatia deitzen zaio. Mekanismo hori asko erabiltzen da gaur egun herrialde garatuetako gazte eta helduak bertara heldutako errefuxiatuen egoeraz sentsibilizatzeko. Baina horrelako joko pedagogikoen bidez askoz ere helburu gehiago lor daitezke. Adibidez, Mexiko hiriko haurrak kutsaduraren arriskuez jabetzeko erabiltzen dira edo Australiako suhiltzaileei suteak kontrolatzen irakasteko. Besteak beste, Johannesburg, Zaragoza, Bogota eta San Luis Potosiko unibertsitate eta enpresetan simulazio?jokoak erabiltzen dituzte lan?mundurako egoki prestatzeko. Izan ere, metodo horiek eraginkorrak eta merkeak dira. Rol?jokoetan gauza askotaz konturatzen gara, eta gizabanako edo egoera jakin batzuei buruz ditugun ikuspegiak errotik aldatzen dira. Besteei buruzko iritzia aldatu eta konplexuagoa bihurtzen da. Mark Madoga?k 40 urte ditu eta "La Villette"ko erakusketan parte hartu du. Hona hemen zer esan zuen: "Arazoaren atzean pertsonak ikusten ditut orain, eta ez zifra hutsak. Albisteetako errefuxiatuak giza ikuspegitik hartzen ditut." Errefuxiatuen aldeko Nazio Batuen goi?ordezkaritzak (ACNUR) "Pasarteak" izeneko rol?jokoa sortu zuen 1995ean: bi psikologok eta rol?jokoetako aditu batek hartzen dute parte eta oso emaitza onak lortzen dira. "Pasarteak" rol?jokoak eta "La Villette" parkeko erakusketak helburu berbera dute: jendea errefuxiatuen egoerarekiko sentsibilizatzea. Dena den, "Pasarteak" merkeagoa da, hogeita hamar orrialdeko euskarria baino ez baitu, eta gauzatzeko errazagoa da gainera, berrogeita hamar lagunentzat lau animatzaile besterik ez baitira behar. Lau urtetan 5.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte Suitzan, Suedian, Holandan, Tunisian, Austrian eta Txilen. Parte?hartzaile gehienak 12 eta 18 urte bitarteko eskautak ziren, eta horiez gain, ikasle, irakasle eta GKEetako kideek ere hartu zuten parte.
Sentsibilizatu eta prestatu
"Pasarteak" jokoaren esperientziarik bizienetakoa bonbardaketa da. Parte?hartzaileek aire?erasoaldi baten simulazioa entzuten dute, baina begiak estalita, ezertxo ere ikusi ezinik. Erabateko nahasketa sortzen da, noraezean abiatzen dira denak, inork ez du jakiten nora joan eta familiak sakabanatu egiten dira. Guraso eta seme?alabak elkarri oihuka dei egiten hasten dira. Claire?k 34 urte ditu eta Genevan egoitza duen GKE bateko boluntarioa da. Claire?k hainbat urte zeramatzan babes eske joandako atzerritarrekin lan egiten, baina ez omen zuen ulertzen zergatik izaten duten familia elkartzeko hain grina handia, horixe bihurtzen baita, azkenean, guztien kezka bakarra. "Bonbardaketan, nik neuk sentitu nuen familia banatzea zer den. Oso sentimendu gogorra da benetan. Familia ez sakabanatzea: horixe izan zen nire helburu bakarra hasiera?hasieratik", diosku Claire?k. Enpresa askotan rol?jokoak erabiltzen dituzte langileak, teknikariak eta exekutiboak zenbait gaitan trebatzeko: marketing?arloan, ekoizpen?kudeaketan, giza harremanetan... Frantzian, "Proconseil" aholkularitza?agentziak horrelako jokoen merkatuaren gorakada azkarra aprobetxatzea erabaki zuen, eta helduen heziketarako rol?jokoak garatzen dituen filiala ireki zuen, horrela: CIPE (Hezkuntza Pedagogiaren Nazioarteko Zentroa). Azken hamar urteotan, aipatutako zentroak 25 joko sortu ditu hamar hizkuntzatan eta 10.000 lagun baino gehiago prestatu ditu. Mila bat bezero ditu 18 herrialdetan, besteak beste, honako enpresa hauek: Aeroespatiale, Yves Saint Laurent, Sorbonako Unibertsitatea (Frantzia), Italiako Nuova Magini, Espainiako Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta Estatu Batuetako Harris Semi Conductors.
Erabilera berriak
Simulazio?jokoak Bigarren Mundu Gerraren ondoren hasi ziren erabiltzen, batik bat enpresa?kudeaketarako irakaskuntzaren arloan. Garai hartan "Enpresa?arduradunentzako erabaki?simulazioak" (Top Management Decision Simulation) jokoak lortu zuen entzuterik handiena. Joko hori "American Management Association" elkarteak diseinatu zuen 1956an. Hirurogeita hamarreko hamarkadan bi jokok hedadura handia izan zuten ekonomiaren oinarriei buruzko ikastaroetan: Claude Zerbib psikosoziologoaren "Uhartearen Jokoak" eta Jean?Marie Albertini irakaslearen "Oihartzun Sendoak". Bigarren jokoan, parte?hartzaile bakoitzak funtzionario, enpresario eta guraso paperak egin behar zituen txandaka. Hegazkin?istripuen prebentzioaren esparruan ere simulazio?jokoak erruz ugaritu dira. John Rolfe gai horretako aditua da: ohiko hegaldi?simulatzaileen teknologia aurrerakoiez gain, egoera bereziak ere sartzen ditu rol?jokoetan, adibidez, hegazkina terroristek bahitzen dute edo gidaria bat?batean gaixotu egiten da. John Rolfe?k hainbat istripu berregitea lortu du aire?armadarekin eta Britainia Handiko airelinea komertzialekin elkarlanean. Horrela, bada, larrialdi?egoerak sortzen ditu tripulatzaileek aurretiaz finkatutako prozedura batzuei jarraiki konpon ditzaten, momentuko burutazioei jaramonik egin gabe. Informatikaren eta Interneten garapenaren ondorioz, era guztietako simulazio?jokoak sortu dira: merkataritza eta hauteskunde estrategiak lantzeko, garraiobideen ordutegiak hobeto zehazteko, hipotesi anitzetan oinarrituz demografiari eta klimari buruzko aurreikuspenak egiteko... The International Simulation and Gaming Yearbook Londresen argitaratzen dute 1991etik eta Danny Saunders da argitaratzailea. Saunders?ek adierazi duenez, simulazio?jokoen kopurua bikoiztu egin da azken urteotan eta gehien erabiltzen dituzten herrialdeak Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Finlandia dira, besteak beste. Negozio?eskola anglosaxoietan, gutxinaka?gutxinaka, simulazio?jokoak ebaluazio?metodotzat ere hasi dira erabiltzen. "Ikasturte bukaeran, ikasle?talde bakoitzak enpresaren krisialdia gainditzeko bi konponbide aurkeztu behar izaten ditu, gutxienez. Simulazioak benetako kasuetan oinarritzen dira beti", dio Danny Saunders?ek. Jose Luis Menes Soler Zaragozako Nazioarteko Negozio Eskolako (CESTE) zuzendariak adierazi duenez, azken urteotan prestakuntza?jokoen eskaintza asko ugaritu da Espainian. Zaragozako eskolak sei urte daramatza ikasgai batzuetan enpresen inguruko simulazio?jokoak erabiltzen. Menes Solerren ustez, "ikasleak harrituta geratzen dira honako honetaz jabetzen direnean: arlo jakin batean, hala nola marketing edo finantzetan, hartutako erabakiek enpresako arlo guztietan dutela eragina, elkarri lotuta baitaude denak". Izan ere, graduatu berriek errealitate hori lanaren poderioz ikasi behar izango balute, enpresak diru eta denbora asko galduko luke.
Johannesburg: esperientziarik gabeko enpresarioak
Orain dela gutxi onartutako lege baten arabera (Equality Bill) Hego Afrikako enpresek erantzukizun?karguak hegoafrikar beltzei eskaini behar dizkiete. Neurri horrek apartheid?erregimenaren garaian Hego Afrikan sortutako desberdintasunak ahalik eta azkarren zuzentzea du helburu. Baina aipatutako langileek, luzaroan marjinatuta egon direnez, ez dute inolako esperientziarik. Arazo horri aurre egiteko, beraz, Hego Afrikako enpresa askotan jokoak ere erabiltzen hasi dira langileak prestatzeko. Horren adibide dugu, besteak beste, "Team Business" jokoa, "Business Education Design"ek sortua: bost talde osatu behar dira, eta talde bakoitzak kartoizko kutxak egin eta salduko dituen konpainia bana sortu behar du. Jokalariek den?dena antolatu behar dute: lehengaiak nori erosi, bankuarekin kredituak nola negoziatu, kopiak nori erosi eta produktua nola diseinatu. Esmo Ndzimande ESKOM energia?enpresa hegoafrikarreko exekutiboaren iritziz, joko horren bidez argi eta garbi ikasten dira administrazioaren oinarri orokorrak eta langileak inguruan bat?batean gerta daitezkeen aldaketei aurre egiteko trebatzen dira. "Gainera, simulazioan enpresaren funtzionamendu orokorra ikusi genuen, eta gure ekoizpen?sistemaren akatsak aurkitzeko balio izan zigun horrek. Izan ere, ordurako bagenekien gauzak nolakoak izan beharko luketen", adierazi du Esmo Ndzimande?k. Hego Afrikako "National Productivity Institute"k (NPI) egindako ikerlanaren arabera, bertako berrogeita hamar konpainia baino gehiagotan erabiltzen duten joko bidezko prestakuntza?sistemari esker "hainbat lorpen eskuratu dira: talde?lana sustatzea, zereginak denen artean egiteko gogoa piztea, produktibitatea handitzea eta enpresa?kudeaketa zer den hobeto ulertu eta onartzea. Horrez gain, gatazka?egoerak gutxitu eta kostuak murrizteko ideia berritzaileak ere proposatu dira".
San Luis Potosi: enpresarik gabeko ikasleak
Miriam Garza ingeniari teknikoak CIPEk diseinatutako "Kit Cash" jokoa erabiltzen du San Luis Potosiko (Mexiko) Unibertsitatean ematen dituen ekoizpenaren antolamendu eta kudeaketari buruzko ikastaroetan. Joko horren bidez, enpresen oinarrizko funtzionamendua irakasten du. "Kit Cash" jokoan ikasleak hiru taldetan banatu eta maleta?merkatuan elkarrekin lehian arituko diren enpresak sortu behar dituzte. Talde guztiek kantitate berbera izaten dute esku?dirutan aurrekontua, fabrikazioaren plangintza, kontabilitatea eta diruzaintza antolatzeko. Jokoan zehar hainbat arazo planteatzen dira, hala nola, matxuren ondorioz produkzioa atzeratu behar izatea edo bat?batean bezeroen gustuak aldatzea. Gilberto Cruz ikasleak adierazi duenez, bere taldeak oso sarrera txarra izan omen zuen merkatuan: "gure maletak besteenak baino garestiagoak ziren. Makinetan ez genuela behar beste inbertitu ikusi genuen." Lehiakorrak izateko, produktuen kostuak murriztu egin behar zituztenez, gazteek gelan ikasitako hainbat gauza errepasatu behar izaten dituzte; ez baitute jakiten praktikan zehatz?mehatz zertarako balio duten. "Jokatzen ari ginela, merkatuak gure maletak ez zituen onartu, eta orduantxe konturatu ginen funtsezkoa dela merkatua behar bezala antolatu eta sakon aztertzea. Beste taldeek irabaziak lortu zituztela eta guk, ordea, galerak izan genituela zuzenean ikustea irakaslearen teoriak baino askoz ere baliagarriagoa izan zen", gaineratu du Cruz?ek. Dena den, prestakuntza?jokoak gero eta eremu gehiagotan erabiltzen diren arren, ebaluazio?arazoak ere gogora ekarri behar dira. Horrelako jokoak erabiltzearen alde daudenek abantaila ugari aipatzen dituzte: ikaslearen arreta pizteko apartak direla, prozesu konplexuak erraz ulertzeko balio dutela eta jendea era guztietako arazoekiko sentsibilizatzeko oso eraginkorrak direla. Baina bistakoa da ebaluazio?irizpide objektiboak behar?beharrezkoak direla, adibidez, gainerako irakaskuntza?metodoak baino egokiagoak noiz eta zergatik diren finkatu ahal izateko. Danny Saunders?en ustez, "horixe da, hain zuzen, joko bidezko pedagogiaren erronka handia".
Prestakuntza birtuala: urrats berriak
"Jonek torlojo?makinak nola egiten diren irakasten du". Laster, esaldi hori entzuten dugunean, burura ez zaigu ohiko irudi ezagun hau etorriko: irakaslea, berriz, ikasleen aurrean makina handi bat maneiatzen. Jon bakarrik egongo da ordenadorearen aurrean eta ikasleak munduko bazter guztietan barreiatuta. Ez da inolako makinarik egongo, fisikoki behinik behin. Ongi etorri irudi tridimentsionaletan oinarritutako on?line hezkuntzaren mundura! Jonek edonondik eman ahal izango du ikastaroa, bai ikasleak bai bera Internetera konektatuta egongo baitira (ikus "Unibertsitate birtualak". UNESCO Albistaria. 1999ko urtarrila?otsaila?martxoa. 112. alea). Makina ez da beharrezkoa izango, horren kopia birtuala erabiliko baita, hau da, sakontasun?sentsazioa (hirugarren dimentsioa) ematen duen irudia; erliebeduna, beraz. Sistema horrek ikasleei egingo die nagusiki mesede; hiru dimentsioko simulazio eta bisualizazio teknologiaren abantailak aprobetxatzeaz gain, sarean elkarrekin konektatuta egoteko aukera ere izango baitute. Helburu horiek lortu nahi ditu, hain zuzen, UNESCOk "Unibertsitate Birtuala" proiektuaren bidez. Irudi tridimentsionalak ikaskuntzarako giro birtualak sortzeko erabili nahi ditugu, orain arte horrelako irudiak joko komertzialetan besterik ez baitira erabili", diosku Philippe Qu¿au?k, UNESCOren informazio eta informatika saileko zuzendariak. Bi mundu erabat desberdin uztartzea izan zen aipatutako proiektuaren lehen urratsa: batetik, Frantziako hezkuntza?erakunde ofizialak -adibidez, Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Institutua (IUFM) eta Urrutiko Irakaskuntzarako Zentro Nazionala (CNED)-, eta, bestetik, irudi birtualak sortzen dituen enpresa pribatu bat (Cryo). Bitartekari?lana egiteaz gain, UNESCOk beste urrats bat eman nahi du: bere esperientziaz baliatuz, lankideak aurkitu nahi ditu aipatutako proiektua garapen?bidean dauden herrietara eramateko. Izan ere, berrikuntza metodologiko horren bidez, ikaskuntza?komunitate birtualak sustatuko lirateke eta zientzien eta tekniken urrutiko irakaskuntza hobetzea lortuko genuke. Dena den, oraingoz, "honakoa da gure lehentasuna: baliabide gehiago lortzea, aipatutako programa informatikoak hezkuntza?arloan garatzen jarraitzeko aukera izan dezagun", aitortu du Qu¿au?k.

Ale honetako gaia: kirola, neurririk gabeko zaletasuna

KIROLA: NEURRIRIK GABEKO ZALETASUNA

Ale honetako gaia: Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Eskandaluek errotik astindu dute kirolaren mundua. Ustelkeria, doping-a, soldata ikaragarriak, burtsan kotizatzen duten talde ospetsuak, baloiak edo zapatak josten aritzen diren haurren esplotazio bidegabea... Hala ere, ez dago kirolzaleen grina sutsua geldiarazterik. Milioika dira besteak baino gehiago izateko eginahalak egiten dituzten kirolariak; milioika dira beren idoloei txalorik beroenak eskaintzen dizkieten zaletuak. Komunikabideen, politikoen eta etxe babesleen eraginez, kirol-ospakizun handiek gero eta ikusle gehiago biltzen dituzte. Izan ere, erlijio-ospakizun bihurtu dira ia. Oraingo honetan grina itsu horien ezkutuko arrazoiak agerian utzi nahi ditugu, eta beraiekin dakartzaten poztasun eta arrakasten nondik norakoak aztertu. Halaber, mito eta botere manipulatzaileen alderdi ezkutua ere argitzen saiatuko gara. Kirola ez da ez infernua, ez "herriaren opioaren" azken adibidea, eta ezta indarkeriarako aitzakia ere. Ez da paradisua, tentsioak baretzeko edabe miragarria edo emantzipazio eta anaitasunerantz eramango gaituen bidea. Ziur aski hori guztia izango da aldi berean, gizarteak "bere burua aurkitzeko" erabiltzen duen funtsezko tresna, Bernad Jeu kirol-historialariaren esanetan.

1. Kirola: zer dago jokoan?

KIROLA: NEURRIRIK GABEKO ZALETASUNA

1. Kirola: zer dago jokoan?

Zer egiten du kirolak: elkartu ala zatitu? Edo biak batera?
Ren¿ Lefort eta Jean Harvey
UNESCO Albistariako kazetaria eta Ottawako Ariketa Fisikoaren inguruko Zientzien Eskolako ikertzailea (Kanada), hurrenez hurren.
1999ko urtarrilaren 13an, Michael Jordanek saskibaloia uzteko asmoa zuela jakinarazi zuen. Munduko egunkari guztietako lehen orrialdean argitaratu zuten berria: Pelerekin parekatu zuten! Estatu Batuetako izar handi horren trebetasun apartak harri eta zur uzten zituen kantxan zehar ziztu bizian mugitzen ikusten zuten guztiak. Baloia saskiratzerakoan hegan egiten ari zela ematen zuen, airean zintzilik geratzen zela. Izan ere "Air Jordan" deitzen zioten. Chicago Bulls taldeko izarrak hogeita hamar mila milioi dolar inguru irabazi omen zituen azken denboraldian. Izugarrizko inperioa sortu da Jordanen inguruan: Fortune aldizkariak argitaratu zuenez, 10.000 bat milioi dolarreko mugimenduak eragin ditu Estatu Batuetako ekonomian. Nike etxearekin ere elkarlanean aritu zen: saskibaloi?zapatilen eta kirol?jantzien salmenten bidez, 5.200 milioi dolar inguruko irabaziak lortu zituztela uste da. Baina iritzi guztiak ez datoz bat mundu osoko gazteen idolo horrek gizartean betetako paperari dagokionez. Ildo horretan, Estatu Batuetako sindikatuek ondorengo galdera plazaratu dute: Jordanen izena daramaten zapatilak ez al zituzten, bada, "izerdi?tailerretako" ( sweatshops) haurrek egin? Beltzen komunitateko ordezkariek, berriz: Zer egin du Estatu Batuetako beltzen alde? Izan ere, makina bat galdera sortzen dira Jordanen inguruan: Milaka gaztek gizartean gora egiteko eredutzat hartu du Jordan... ez ote dute, bada, etsita bukatuko? Hainbeste gazte buru?belarri saiatzen da Jordanen mailara heldu ahal izateko, eta bistakoa da ez dutela hori lortzeko ia inolako aukerarik. Jordan ez al da izan publizitate?makina hutsa? Zer sustatu du bai Estatu Batuetan bai mundu osoan, desberdintasun sozialak izan ezik? Behatzaile batzuek diotenez, ondorengoa izan da "makina" horren lorpen bakarra: enpresa multinazionalei mundu osoko merkatuan jaun eta jabe izaten laguntzea. Siavosh Ghazi kazetariak orri batzuk aurrerago azalduko digun bezala, 1998ko abuztuaren 22an, lehen aldiz historian, 40 emakume futbolari irandarrek Teherango futbol?zelaian entrenatzeko baimena lortu zuten. Ez al ziren, bada, bide berriak urratzen hasi, aurretik beste emakume askok egin zuten bezala? Ildo horretan, ekar ditzagun gogora Alice Millat frantsesarekin batera Emakumezkoen Nazioarteko Kirol Federazioa sortu zuten emakume haiek: 1922an Emakumezkoentzako Lehen Joko Olinpikoak antolatu zituzten. Baina, hasieran, emakumeek tenisean eta golfean besterik ez zuten jokatzen. Gaur egun ere emakumezkoen kopurua gizonezkoena baino txikiagoa da oraindik: Udako azken Joko Olinpikoetan, kirolarien herenak baino ez ziren emakumeak. Arlo horretan berdintasuna eta tratu zuzena lortzeko borrokak ere aurrera darrai. Minusbaliatuek, bestalde, kirolaren mundurako sarbidea eragozten zieten bi oztopo nagusietako bat gainditzea lortu dute, behinik behin. Gero eta gehiago dira ezintasunik ez dutenen diziplinetan parte hartzen duten minusbaliatuak. Gaur egun, minusbaliatuentzako kirol?lehiaketa ugari antolatzen dira, eta 1960tik Joko Olinpikoak ere bai. Baina, hala ere, ia ez dago klub mistorik, eta aurrerago (22. or.) deskribatuko dugun igerilari norvegiarraren kasua salbuespen ohoragarria dela esan daiteke. Zer da kirola: boterearen zerbitzura dagoen tresna? Edo menperatuta, marjinatuta eta baztertuta dauden klase sozialen emantzipaziorako bidea? Edo protesta anitzetarako oinarria? Aipatu ditugun adibideetan anbibalentzia nabarmena dago. Izan ere, kirola ezarritako boterearen aldeko tresna izan ohi da batzuetan, eta gizarte?aldarrikapenetarako bidea beste batzuetan. Paper anitz kontraesankorrak hartzen ditu gizartean, bai udalerrietan, bai estatuetan eta baita nazioartean ere. Lehenik eta behin, kirola ez da fenomeno unibokoa. Kirolak ez du, berez, esanahi edo oinarri jakinik: gizarte?taldeek nolako zentzua ematen dioten edo nolako helburuak lortu nahi dituen, horrelakoxea izaten da kirol?mota bakoitza. Aberatsen kirolak, adibidez, gizarte?maila horren elitismoa argi eta garbi erakusteko aitzakia izaten dira batzuetan. Luxuzko lekuetan burutzen dira: golf, tenis edo cricket klubetan, eta gizarte?maila jakin batzuei talde pribilegiatua osatzen dutela erakusteko aukera ematen diete. Gizarte?maila horren ezaugarri nagusietakoa, hain zuzen, kirola zaletasunez egitea izan da luzaroan. Beste muturrean, pobreen kirolak: baliabide urriz egin izan dira beti alde guztietan. Horrela, kirola adierazpen?tresna izan da gizarte?maila baxuetako gazteentzat, eta zenbaitetan gizartean gora egiteko aukera ere bai. Aukera horren inguruko mitoak biziki errotuta daude inguru pobreetan. Baina horrelako mitoek, ordea, aurpegi desberdinak dituzte eta, batzuetan, oso hauskorrak izaten dira: bi errealitate horien adibide ditugu, batetik, tenis?jokalari aparta bihurtutako gazte korearraren kasua (23. or.), eta, bestetik, bere auzoko "Pele" izan arren, orain langabezian dagoen Bolikostako mutikoaren historia (24. or.). Kirola ikuskizun komertziala ere bada: merkantzia horren pisu ekonomikoa eta botere mediatikoa gero eta handiagoak dira (ikus koadroak). Azkenik, ekar ditzagun gogora milaka zaletuk aisialdian egiten dituzten kirol?mota horiek guztiak. Izan ere, kirola edonoren esku baitago. Kirola bizi?higiene bihurtzen da orduan, elkarbizitzaz eta lagunarteko giroaz gozatzeko aukera. Baina kirola zaletasun hutsez egin arren, lehiakortasun bizia piztu ohi da batzuetan. Horrela, jakinekoa da kirolari amateurren artean ere doping?ak oso kalte larriak eragiten dituela, eta maila horretako partiduetan indarkeria izaten dela, maiz, nagusi. Dena den, kirola ez da gizarteen erakusle hutsa. Ez ditu tokian tokiko gizartearen desberdintasun eta arazoak itsu?itsuan islatzen. Kirola autonomoa da, bere bizitza du, bere kontraesanak. Kirolaren izenean eta kirolari esker, hainbat eta hainbat boluntariok euren komunitatearentzat oso garrantzitsuak diren jarduerak antolatzen dituzte (ikus, adibidez, Estatu Batuetako saskibaloiari buruzko artikulua, 25. orrialdean). Kirolaren izenean eta kirolari esker, benetako anaitasuna lortzen da maila guztietako atleten artean. Hitz batean, gizarteko arazo handiek badute eraginik kirolaren gain, eta kirola ere erabakiorra izan daiteke aipatutako arazoak konpontzen laguntzeko. Aukera?berdintasuna erabatekoa da kirolarien artean, berezko gaitasunek baino ez baitute balio izaten (beti ere berezko dohainak dituzten gazteak aurkitu eta entrenatzeko aukerak berdinak izanez gero). Horretan datza, hain zuzen, kirolaren mito nagusia: gizarteak ezarritako zatiketa guztien gainetik egotea. Botere sinbolikoa duenez, kirolak beste edozein gizarte?jarduerak baino askoz ere ahalmen handiagoa du aipatutako zatiketa horiek guztiak gainditzeko. Baina kirola lehiaketa da funtsean. Beraz, konparazioa eta hierarkia ezinbestekoak dira. Kirolak bi maila finkatzea izan ohi du helburu: irabazleen eta galtzaileen maila, alegia. Joko Olinpikoen emankizun?eskubideen bilakaera (milioi dolarretan) 1984 390 1988 728 1992 928 1994/1996 1.248 1998/2000 1.831 2002/2004 2.230 2006/2008 2.529 Oharra: 1994tik neguko eta udako Joko Olinpikoak bi urteko aldeaz ospatzen dira, txandaka; 2002/2004 eta 2006/2008ko jokoen irudiak emateko eskubideak negoziatzen ari dira.
Iturria: Nazioarteko Batzorde Olinpikoa
Kirolaren ekonomia (estimazioak)
ú Urteko negozio?bolumena: 400.000 milioi dolarretik gora. ú Urteko negozio?bolumena futbolean: *200.000 milioi dolarretik gora. ú Kirolaren urteko negozio?bolumena Estatu Batuetan: ia 200.000 milioi dolar. ú Urteko hazkundea: %6 eta %10 bitartekoa. ú Kirolaren portzentajea herrialde garatuetako BPGarekiko: %1 eta %1,5 bitartekoa. ú Kirolaren portzentajea mundu?merkataritzan: %2,5 ú Kirol?babesean mundu osoan egindako inbertsioak: ia 7.000 milioi dolar. ú Manchester United futbol?klub ingelesak burtsan lortutako balioa: 1.000 milioi dolarretik gora. ú Ferrari taldearen urteko aurrekontua: ia 150 milioi dolar. ú Michael Jordanek 1997an izandako irabaziak: ia 80 milioi dolar.
Iturria: Lï¿conomie du sport, Jean?Fran¿ois Bourg?ek idatzia. Encyclop¿dia Universalisek argitaratuko du.

Oztopo-lasterketa emakune irandarrentzat

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Oztopo?lasterketa emakune irandarrentzat

Iranen gero eta emakume gehiagok egiten du kirola, baina gizonen begiradatik eta estadioetatik urrun
Siavosh Ghazi
Kazetaria Teheranen.
1998ko abuztuaren 22a garaipen?eguna izan zen emakume irandarrentzat: 40 emakumek futbol amateurreko entrenamendua burutu zuten Teherango Hejab estadio handian. 1979ko otsailean iraultza islamdarrak garaipena lortu zuenetik emakumezkoek debekatuta izan dute futbolean jokatzea: "Bigarren hezkuntzako ikasleak, unibertsitarioak edo zaharragoak... adin guztietako emakume futbolzaleak bildu ziren bertan", diosku, harro, Mahnaz Amir Shaghaghi aipatutako entrenamenduko arduradunak. 1997ko azaroan emakume irandarren futbolzaletasuna agerian geratu zen berriro, 1998ko Munduko Txapelketarako sailkapen?partiduetan. Irango taldeak Australiako selekzioari irabaztea lortu zuen, ozta?ozta lortu ere. Inork ez zuen uste talde irandarrak irabaziko zuenik; jokalari australiarrek, baldintza fisiko bikainak izatez gain, etxean jokatzen baitzuten. Partidua bukatutakoan, festa nagusi izan zen Teheranen eta Irango hiri eta herri guztietan. Milioika gizon eta emakume kalera atera ziren. Australiatik bueltan, "heroien" ongi?etorria handik astebetera egitea erabaki zuten. Azadi estadioa aukeratu zuten horretarako, Teherango hegoaldean. Bitartean, arduradunek irrati eta telebistaz etengabe iragarri zuten emakumezkoek ez zutela estadioan sartzerik izango. Baina 5.000 neskatxak ateak indarrez ireki zituzten. Poliziak harri eta zur geratu ziren. Izan ere, 1992tik, inoiz ez zen horrelakorik gertatu, urte hartan emakumezkoentzat debekatuta geratu baitzen gizonezkoen lehiaketak ikustera joatea, eta alderantziz.
Kirola ala beloa
1998ko ekainaren 21ean, Frantziako Munduko Txapelketan, Iraneko taldeak bi eta bat irabazi zion, Lyonen, Estatu Batuetako taldeari. Jendea kalera atera zen berriro garaipena ospatzera, eta festa?giro hartan, emakumezkoei futbolean jokatzeko debekua kentzearen aldeko ahotsak hasi ziren entzuten. Shifteh Farahani?k, ospe handiko aktoresa irandar gazteak, honakoa adierazi zuen: "futbolean jokatzea filmeak ikustea baino gehiago gustatzen zait". Faezeh Hachemi diputatua Hachemi Rafsanyani Irango presidente?ohiaren alaba da eta gogor borrokatu du emakumezkoei kirola egiteko eskubidea aitor diezaieten. Azkenean, agintariek amore ematea lortu du. Emakume futbolzaleek poz handiz hartu zuten berria. "Emakumeei saskibaloian jokatzen uzten zitzaien, baina ez, ordea, futbolean. Eta berdin?berdina da baloia eskuaz edo hankaz ukitzea, ez dago inolako alderik", dio Mahnaz Amir Shaghaghi?k. Iraultzaren aurretik emakumezkoek edozein kirol?mota egin zezaketen, baina nazio mailan zein nazioartean lau arlo hauetan besterik ez zuten parte hartzen: boleibolean, saskibaloian, atletismoan eta igeriketan. Emakume kirolarien ustez, ez zegoen kirolaren sustapenerako inolako politikarik. "1979 baino lehen, aukeratu egin behar genuen: kirola ala beloa", adierazi du Faezeh Hachemi?k. Iraultzaren ondoren, gobernua emakumezkoen kirolak murrizten saiatu zen hasiera?hasieratik. "Kontserbadoreek erlijioari buruzko interpretazio atzerakoia egin dute. Baina interpretazioak testuen irakurketaren araberakoak izaten dira", emakume kazetari irandar baten ustez. Baina agintari moderatuek ere ez dute onartzen emakumeak gizonen aurrean kirol?arropaz jantzita agertzerik. Emakume artean besterik ezin dituzte jantzi horrelako arropak. Gaur egun, emakume irandarrek 25 kirol?diziplinatan hartzen dute parte, batik bat, eskian, boleibolean, saskibaloian, tiroan, arraunketan, karatean, judoan eta gimnasian. Gizonezkoen eta emakumezkoen erabateko bereizketa horren bidez, emaitza positiboak ere lortu dira. "Azken urteotan, emakumezko asko arbitro edo entrenatzaile izateko prestatu dira. Azken horiek 16.000 dira, diziplina guztiak kontuan hartuta", dio Mahnaz Amir Shaghaghi?k. Nazioarteko lehiaketetarako entrenatzaile irandarren artean, adibidez, 56 emakumezko daude boleibolean eta 6 esgriman. Orain dela hilabete batzuk emakumezkoak automobil?karreretan ere hasi ziren parte hartzen. "Ikastaro teoriko eta praktikoak duela hiru hilabete hasi ziren eta arrakasta handia lortu dute", Zan ("emakumea" persieraz) egunkariko kazetari batek adierazi duenez. "Gizonezko eta emakumezkoen arteko banaketa horri esker, Irango familia tradizional askotan alabei kirola egiten utzi diete, lehen debekatuta baitzeukaten", azpimarratu du Jilla Amiri?k. Izan ere, Amirik Shah?aren garaian futbolean aritzen zen. Klase ertain eta baxuetako neska gazteek kirola egiteko aukera gehiago dituzte orain. Baina, halaber, baliabide?gabezia ere oso larria da. "Kirol?zentro gehienetan gizonezko hutsak onartzen dituzte. Emakumezkook ez dugu gizonen instalazioen hamarrena ere. Irrati eta telebistek inoiz ez dute emakumezkoen kirolei buruzko informaziorik ematen, ezta txapelketetako partiduetakoak ere. Debekatuta dago horrelako partiduetako irudi eta argazkiak kaleratzea, eta hori oztopo larria da emakumezkoen kirola garatu ahal izateko", salatzen du Jilla Amirik. Zan emakumeentzako egunkaria salbuespena dugu: irakurleei informazioa eman eta kirola maila profesionalera arte egiteko gomendatzen die. Faezeh Hachemi da Zan egunkariko zuzendaria. Hachemi?ren lanari esker, txirrindularitza?pista egin dute Teherango hegoaldeko parke batean: bertan, neskatoak eta mutikoak elkarrekin ibiltzen dira bizikletan. Horrez gain, Zan egunkariak Emakumeentzako Joko Olinpiko Islamdarrak antolatzearen alde ere egin zuen: Iranen birritan burutu dira dagoeneko. 1993an hamaika herrialdetako 345 kirolarik zortzi kirol?diziplinatan hartu zuten parte (tiroa, mahaiko tenisa, eskubaloia, saskibaloia etab.). 1996an, 21 herrialdetako mila kirolari inguru heldu ziren Teheranera 13 diziplinatan parte hartzera, besteak beste: tenisean, xakean, gimnasian, karatean, igeriketan eta ekitazioan. Parte hartu zuten herrialdeen artean aipatzekoak dira Siria, Bangladesh, Turkmenistan, Azerbaijan, Kazahstan, Indonesia eta Kuwait. Telebista oso urrutitik hartutako irudiak ematen hasi zen, baina kontserbadoreen protesten ondorioz, irudiak emateari utzi behar izan zioten. Txapelketa horiek guztiek kanpoko taldeen kontra jokatzeko aukera ematen die Irango emakume kirolariei. Dena den, nahiko maila kaskarra dute oraindik. Aipatu bezala, emakumeek ezin dute gizonezkoen aurrean kirol?arropak jantzita agertu (batik bat praka motzetan), eta hori eragozpen handia da nazioarteko lehiaketei dagokienez. Azken Joko Olinpikoetan, Irango tiro?talde nazionalean emakume batek ere hartu zuen parte, eta 1998aren bukaeran, azken joko asiarretan, emakume irandar batek brontzezko domina irabazi zuen eski?arloan. Bi kirol?diziplina horietan gero eta emakume gehiagok izango du, agian, sarbidea.
Lordïsen ladiesak ere bai
Orain dela gutxi arte, "Marylebone Cricket Club" (MCC) Londreseko elkartean gizonezkoei soilik uzten zieten sartzen, eta politika horri gogor eusten zioten, gainera. Baina 1998ko irailean, emakumeak erabateko kidetzat onartzea erabaki zuten. Gogo onez hartu zuen askok berria, pozgarria baitzen gizonezkoen pribilegioen eredu izan den klub horrek, azkenean, XX. mendean sartzea erabaki izana. "Oso pozik nago erabaki hori dela?eta. Izan ere, emakumeak oso espezie atsegina dira", adierazi zuen orduan Colin Ingleby?Mackenzie klub?eko presidenteak. Baina kide guztiak ez zeuden pozik. "Aurrerantzean, hain gogoko genuen bizimodu horri uko egin beharko diogu", aipatu zuen adin ertaineko kide batek. Cricketa orain dela 200 urte asmatu zuten: hamaika laguneko bi taldek makila eta pilotekin jokatzen dute. Bada, urte luzez, bai Ingalaterran bertan, bai nazioartean emakumezkoek eta gizonezkoek jokatu izan dute ckicketean. Zergatik ematen zitzaion, orduan, hain garrantzi handia "Marylebone Cricket Club"ek etsi?etsian mantentzen zuen politika sexista horri? Bistakoa da erantzuna: klub horrek finkatu zituen cricketaren arauak, 1969ra arte cricket?jokoa zuzentzeaz arduratu zen eta MCCren iritziak eragin nabarmena dute oraindik ere, sinbolikoki behinik behin. Izan ere, MCC tradizioaren gordailutzat hartzen du askok. MCCren cricket?zelaiak "Lordïs" du izena eta bertan dago, baita, kirol?mota horren organo exekutiboa ere: Nazioarteko Cricket Kontseilua, hain zuzen. Aipatutako kontseiluan nazioarteko goi?mailako partiduak jokatzeko behar den maila duten bederatzi herrialde edo eskualde daude bilduta, eta horrez gain, mundu osoko 42 kide asoziatu eta bazkide ditu Argentinatik hasi eta Zimbabweraino. 1998ko iraileko bozketan, MCCko 17.500 elkartekideen %80k hartu zuen parte (batez besteko adina 57 urtekoa zen). Emakumezkoen parte?hartzearen inguruan egindako hirugarren bozketa izan zen. Lehenengoa 1991n burutu zuten: emakumeen aldeko taldeak izugarrizko porrota jasan zuen. 1998ko otsailean, ordea, botoen %56 lortu zuten eta irailean, azkenik, bazkidetza?arauak aldatzeko behar diren bi herenak lortu zituzten, ozta?ozta izan bazen ere. Zein izan zen emaitza horren arrazoia? Klubak aurrera egin ahal izateko irrikia ala benetako jarrera?aldaketaren ondorioa? Britainia Handiko legediaren arabera, funtzio publikoak betetzen dituzten klub pribatuek bi sexuetako bazkideak onartu behar dituzte. Gauzak horrela, MCCek ez zuen legea hausterik nahi izango, ziur aski, kontuan izan behar baita ez zietela Loteria Nazionaletik finantziazioa lortzeko eskaera onartu, eta politika sexista izan zen, hain zuzen, horretarako arrazoietako bat. "Baiezko" botoa eman zutenen artean, batzuek honakoa izango zuten, agian, gogoan: oraingoz ez dituztela aldeko botoaren ondorioak jasan behar izango, elkartekide izateko zerrenda luzearen ondorioz, emakumezkoek 18 urte eman beharko baitituzte zain. Baina aurtengo martxoan ohorezko kide ziren hamar emakumezkori MCCen sartzen utzi diete. Horretarako, jantziei buruzko arau bereziak egin dituzte: gizonezkoekin batera egoteko, egoki jantzita ibili beharko dute. MCCren dendan zetazko kamisoiak saltzeko proposamena ere egin dute batzuek. Ingleby?Mackenziek honakoa adierazi du: "gure erakundean sartutakoan, emakumezkoek etengabeko arreta izango dute arlo guztietan."

Bizitzarako entrenamendua

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Bizitzarako entrenamendua

Stig Morten Sandvik igerilaria minusbaliatu fisikoa da. Domina ugari irabazi ditu eta bere buruari zertarako gai den erakutsi dio. Hona hemen "beste norvegiar guztiak bezalakoa den" mutil horri buruzko xehetasunak.
Ole Kristian Bjellaanes
Oslon lan egiten duen kazetaria
"Kirolari esker lortu dut hain autonomia handia. Kirola da nire bizitza", adierazi du Stig Morten Sandvik?ek. Zientzia politikoak ikasten ari da eta hamabi ordu ematen ditu astero entrenamenduetan igeriketan eskuratu dituen lorpenak hobetzeko asmoz. Stig Morten norvegiarra da eta Bodo?n bizi da, Nordland?eko konderrian. Muskuluetako gaixotasun berezi bat du jaiotzatik ( artogryphosis multiplex congita) eta gurpil?aulkian ibili behar izaten du. Dena den, makuluak ere erabiltzen ditu batzuetan. Sei urte zituela eraman zuen amak lehen aldiz igerilekura. Urak liluratuta utzi zuen. Berehala konturatu zen igeriketak leku garrantzitsua izango zuela bere bizitzan. Zuzen zegoen: Munduko txapelketetan urrezko dominak irabazi zituen eta 1992ko eta 1996ko Joko Paralinpikoetan brontzezkoak. Stig Morten?entzat, beste minusbaliatu askorentzat bezalaxe, kirola ez da, ordea, domina?kontua: etorkizuna bere esku izateko modua da funtsean. "Igeriketari esker, beste gazte norvegiarrak bezalakoa naiz, besteak bezala, zerbait ongi egiteko gai den gaztea", dio Morten?ek. Kirolari esker, gainera, autonomia handia lortu du eguneroko bizitzan. 16 urte zituela, bigarren hezkuntzako diploma lortu baino zertxobait lehenago, bakarrik bizitzea erabaki zuen. Orain dela gutxi, neskalagunarekin bizitzen hasi da (neskak ez du inolako minusbaliotasun fisikorik). Etxeko lanak ere egiten ditu. "Bonbilak aldatzea izan ezik, beste lan guztiak egin ditzaket", esan zuen.
Eragozpenak gaindituz
Norvegiako minusbaliatu gehienek norbere etxea edo apartamentua dute eta bakarrik bizi dira, batzuetan etxera laguntzailea bidaltzen dieten arren. Oso gutxi dira egoitza espezializatuetan bizi direnak. Stig Morten?ek bere burua erabat integratuta ikusten du. Inor ez da harritzen emaztegai "normala" duelako. Morten?ek argi ikusten du kirolari esker lortu duela hain konfiantza handia bere buruarengan, eta kirolik egiten ez duten minusbaliatuek, agian, zentzu horretan arazoak izango dituztela pentsatzen du. Norvegiako atleta minusbaliatuen elkarteak ezintasun fisiko edo mentalak dituzten 22.000 kide inguru ditu. 1996an, Norvegiako kirol?agintariek minusbaliatuak eta ezintasunik ez dutenek kirola elkarrekin egiteko behar ziren neurriak hartzea erabaki zuten. Erabaki hori Norvegiako joera nagusiarekin bat dator, minusbaliatuei erraztasunak ematen baitzaizkie, batik bat garraioetan eta etxeko laguntzan, gizarteratzea lor dezaten. 700.000 dolar inguru inbertitzen dituzte urtero, atleta minusbaliatuek eta minusbaliotasunik gabekoek klub berberak erabil ditzaten. Stig Morten kirol?klub normal bateko kidea da egun. Kirol?elkarteetako instalazioetarako sarbideak hobetzeko ere dirulaguntzak ematen dira. Kirol batzuetan, hala nola tiroan, atleta minusbaliatuek ezintasunik ez dutenek bezain emaitza onak lor ditzakete, beti ere neurri jakin batzuk hartuz gero. Atleta minusbaliatuen elkartearen iritziz, eragozpenak gizarteak ezartzen ditu gehienbat. "Gauzak aldatu egingo dira. Ezinbestekoa da hori. Baina hamar edo hamabost bat urte behar izango ditugu eragozpen guztiak desagertarazteko", dio kirolari norvegiarrak. Morten?en iritziz, igerilekuetan ezintasunik gabeko haur eta helduekin batera entrenatzea da oztopoak gainditzeko eta tolerantzia sustatzeko modurik onena. Stig Morten Sandvik?ek beste hainbat urtez egungo igerilaririk onenen artean egoten jarraitzeko itxaropena du. Baina dagoeneko garaipenik handiena lortu duela ere uste du, urrezko, zilarrezko edo brontzezko dominen arabera neurtzen ez den garaipena: bere buruarengan konfiantza izatea, besteek benetan konturatu gabe egiten dituzten gauza horiek guztiak egin ahal izatea.

Ospearen bidean

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Ospearen bidean

Dong?whee Choi 12 urteko hego korearrak munduko tenislaririk onena izan nahi du
Glenn Manarin eta Myung?soo Kim Taejon
Kazetariak Hego Korean.
Goizeko eguzkiaren azpian, Dong?whee Choi?k pilota guztiak itzultzen ditu. Errebes izugarriak jotzen ditu bi eskuez Taejon?eko Chungnam Unibertsitateko (Hego Korea) tenis?kantxaren atzealdetik. Beste jokalariak berak baino bi aldiz urte gehiago ditu. Urrunean, Kyerongsan mendien gailur elurtuak ikusten dira: neguko oporretan Choi?k gogor entrenatzen du. "Kirolaren ametsa egia bihurtuko ahal da!", pentsatzen du Choi?k, bere adineko beste hainbat haurrek bezala. Baina Choi hasi da bide horretako lehen urratsak ematen eta bere ametsak, familiaren ametsak, entrenatzailearen ametsak eta korearren ametsak egia bihurtuko ditu, agian. Choi Bradenton?era (Florida) joatekoa da, entrenatzailearekin eta Ha?yang hamar urteko arrebatxoarekin batera. Mundu osoan entzute handia lortu duen tenis?eskola batek, Nick Bollettieri?ren eskolak alegia, bost urterako ikasketa?beka eman dio. Choi?ren heroi batzuek, adibidez Pete Sampras eta Andre Agassi tenis?jokalari handiek, Nick Bollettieri?ren eskolan ikasi zuten. Gazte korearrak bere desio guztiak lortzen hasteko oinarriak aurkituko ditu bertan. Baina, halaber, berebiziko presio psikologikoa ere jasan behar izango du, erakunde horretan garaipena besterik ez baita onartzen. Izan ere, Nick Bollettieri?ren eskola "kanpamentu militartzat" jo izan dute sarri. Baina hori guztia Choi?ren onerako izango dela uste du berak.
Gogoz gainezka
"Estatu Batuetako Opena irabaztea da nire lehen helburua. Munduko bost jokalaririk onenen artean egon nahi dut, gutxienez", dio mutikoak, pozaren pozez. "Zenbat denbora behar dudan horretarako? Inoiz ez naiz horretan pentsatzen hasi. Inoiz ez naiz zenbat urte ditudan pentsatzen hasten." Horrelako haur ausartek, gauzak hain argi dituztela, harrituta uzten gaituzte beti, baina kezka ere sortarazten dute. Ez ote dira, nolabait, arrakasta?bila derrigortuta ibiliko? Eskrupulorik gabeko gurasoek eraginda? Zentzuzkoa al da hain mutiko gazteei halako esfortzu handiak egiten uztea, oraindik oso urruti dituzten helburuak lortu ahal izateko? Bistakoa da Choi?ren gurasoentzat ez litzatekeela erraza izango semeari amets guztiak bertan behera uzteko eskatzea. Choi?ri hiru urte zituela erosi zioten lehen erraketa: aita, In?chul?Choi, Hego Koreako armadako teniente?koronela ez ezik, tenis?jokalari ezaguna ere bazen, eta plastikozko erraketa txiki bat erosi zion semeari. Sei urte zituela benetako erraketa bat erosi zioten eta aitarekin sarritan jokatzen hasi zen. Gurasoen esanetan, hasieran denbora pasatzeko eramaten omen zuten tenisean jokatzera, baina gero, berezko gaitasunak zituela ikusita, 1994an entrenatzailea kontratatu zioten: Choong?sup Song, 45 urtekoa. Hona zer dioen Song?ek: "Hasieran, Choi ez zen hain ona. Baina hain txikia izanik, ikaragarrizko gogoa zuen, alajaina! Orain, Choi?k, gurasoek eta neuk, denok dugu helburu berbera." Helburu hori lortzeko, Choi?k bizimodu normala alde batera utzi behar izan du erabat. Izan ere, Koreako gizartean, konfuzionismoaren eraginez, esfortzua eta eskolan arrakasta izatea dira dohain preziatu bakarrak. Beraz, haur gehienak eskola?orduak bukatutakoan institutu pribatuetara joaten dira eta ordu luzeak ematen dituzte ikasten. Choi?k, berriz, tenis?kantxan pasatzen du denbora gehiena: sei bat ordu egunero. "Batzuetan gogorra egiten zait. Batez ere pilotari ongi jotzen ez diodanean. Baina, bestela, primeran ibiltzen naiz."
Helburua: arrakasta
Ekin eta ekin aritu ondoren, 1998an, "Orange Bowl" Miami?ko (Florida) nazioarteko tenis?txapelketan parte hartzera gonbidatu zuten. 12 urteko munduko 128 jokalaririk onenak bildu ziren bertan. Choi?k irabazi zuen txapelketa eta Bollettieri tenis?eskolako bekarako probetan oso nota onak atera zituen. IMG (International Management Group) taldearekin kontratua sinatu zuen gero. Esatekoa da munduko puntako jokalari askoren karrerak IMG taldeak daramatzala. Berria Koreara heldu zenean, Choi?k eta bere familiak elkarrizketak egiteko eskari mordoa izan zuten komunikabide guztien aldetik. Ez da harritzekoa: nazioartean nabarmentzen diren atletak harro eta miresmenez hartzen dituzte Korean. Chan?ho Park, "Los Angeles Dodger" beisbol?taldeko jaurtitzailerik onena, eta Se?ri Pak golf?jokalaria, "Ladiesï Professional Golf Association" (LPGA) taldearen "urteko itxaropena", benetako heroi nazionalak dira. Koreatarren ereduak dira. Gainera, krisialdi?garai hauetan, behar?beharrezkoak dira heroiak. Choi?k etorkizun oparoa izango duela dirudi, baina baditu arriskuak ere. Zer gertatuko da eskuturra hausten badu? Eta gero eta handiagoa den presio psikologiko horren ondorioz behea jota geratzen bada? Choi eta gurasoek ez dituzte horrelako gauzak kontuan hartzen. Konfiantza osoa dute Song entrenatzailearengan, eta Song?ek arrakasta baizik ez du onartzen etorkizunari begira. "Benetan egin nahi dudana egiten dut", dio Choi?k. "Entrenatzaileak hauxe esaten dit: hobe dudala ondo jokatu, baina ez nautela presionatu behar. Gurasoek eginahalak egiteko esaten didate, ez beste ezer (...) Txiki?txikitatik tenisean jokatzea izan da nire ametsa. Eta orain, zoriontsua naiz!"

Ametsak huts egin du

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Ametsak huts egin du

Jean?Jacques Diodan Bolikostako gazteak, eskolan zebilela, izugarrizko trebetasuna zuen baloiarekin. Baina ez zuen garaiz aukeratzen jakin.
K.K. Man Jusu
Kazetaria da Abidjanen.
"Kirola tontoen kontua zela esaten zidaten. Engainatu egin ninduten... Nork? Mundu guztiak...". Jean?Jacques Diodanek hogeita hamar urte ditu, eta amorruz beteta du barrua. Zauriak ez zaizkio oraindik sendatu eta edozein huskeria aski izaten da berriro irekitzeko. Horixe gertatu zitzaion, adibidez, orain dela gutxi kaleko haurrentzako hezkuntza?zentro baten inaugurazioaren irudiak telebistaz ikusi zituenean. Basile Boli erkideak inauguratu zuen, hain zuzen, aipatutako zentroa. Basile Marseillako "Olympique" futbol?taldeko defentsa garaitezina zen talde horrek, goieneko mailan zegoela, Europako Kopa Frantziara lehen aldiz eraman zuenean. Eta Basileri primeran joan zaio dena... Basile?ren eta Jean?Jacques Diodan?en hastapenak berdin?berdinak izan ziren, ordea. Urte gutxiko tarteaz, hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan hurrenez hurren, Abidjaneko auzo ezagunetako taldeetan jokatu zuten biek. Basile oso mutil sendoa zen ordurako. Jean?Jacques, berriz, nahiko argala izan arren, baloia hanketan hartzen zuenean ziztu bizian abiatzen zen batera eta bestera. Ez zegoen haren abiada gelditzerik. Jean?Jacques Treichville izeneko auzo herrikoian bizi zen. Auzoko umerik kutunena bihurtu zen laster, egiten zituen zigi?zaga harrigarrien, gol izugarrien eta pase bikainen ondorioz. "Auzoko batzorde" guztiek euren taldeetan sartzeko eskatzen zioten, baina ordainetan ez zioten ia ezer ematen: gozoki edo gaileta batzuk, txanponak, aboki kafea (kafesnea) edo garbak (arrain frijituz eta manioka?semolaz osatutako platera). Abidjaneko klub handietako ordezkariak ere han ibiltzen ziren etorkizuneko txapeldunen bila. Eta horrelaxe aukeratu zituzten Basile Boli, Gadji Celi eta Youssouf Fofana, Monakoko ASren izarra. Egia esan, gazte horiek futbolean ez ziren ibiltzen gerora kirol profesionalean karrera egiteko asmoz?edo. Gustukoa zutelako jokatzen zuten futbolean, ongi pasatzeko, igandetan ikusleen txaloak jasotzeko, eta baita noizean behin zelaitik bizkarrean atera zitzaten ere. Baina futbola hainbeste gustatzen zitzaienez, beste guztia alde batera utzi zuten, eta beste ezer baino lehen ikasketak. Jean?Jacques mutiko azkarra zen: 11 urtekin bigarren hezkuntzako lehen zikloan onartu zuten, baina piper egiten hasi eta matematika eta ingeles eskoletara joateari utzi zion. Lehen hiruhileko nota eta txostenak argiak izan ziren oso: txikarra askotan egiten zuela, nota txarrak atera eta eskolak sarritan galtzen zituela. Diodan aita oso harro zegoen semeari "Treichville?ko Pele" deitzen ziotelako, baina harri eta zur geratu zen notak ikusita. Aduanaria zen lanbidez, eta bete?betean zegoen diploma onak, eta ez futbol?zelaiak, zirela etorkizunaren berme bakarra. Uste berekoak ziren familiakoak eta lagunak ere. Errietak, zigorrak, jipoiak: alferrik izan zen dena. Jean?Jacquesek ezin izan zuen aukeratu. Azkenean, galtzaile izan zen bai kirolean bai lan?kontuetan. Kirola senarra konpartitu nahi ez duen emakumearen antzekoa da, nolabait: Jean?Jacquesek ezin izan zuenez futbolean buru?belarri aritu, ez zen izar bihurtu, eta beraz, ezin izan zuen Europara milioiak irabaztera joan. Eskolara itzuli zen, baina gogoz kontra. Hala ere, lehen zikloaren bukaeran diploma lortu zuen: denak harrituta utzi zituen horrek. Baina notak ez ziren behar bezain onak izan eta lizeo publikoan ez zuten onartu. Aukera bakarra geratu zitzaion, orduan: irakaskuntza pribatua. Diodan aitak, beti semearekin haserretuta, ikasketak ordaintzeko asmorik ez zuela esan zion: "Pele izan nahi duzu, ezta? Ba ekin lanari!", egiten zion iseka. Azkenik, arreba zaharrago batek, kazetaria bera, ordaindu zizkion ikasketak. Jean?Jacquesek ikasten jarraitu zuen, batxilergoa bukatu eta soziologian lizentziatu zen. Baina horrekin ere ezin daiteke gauza handirik egin, lan?merkatuan diplomatu unibertsitario gehiegi baitago aspalditik. Orain, Jean?Jacquesek ez du lanik, eta familiaren laguntzaz bizi da. Emazteak alde egin zion dirurik ez zutelako. Semea ere badu. Estatu Batuetara emigratzeko aukera izatea espero du, baina horretarako zorte ona beharko du: milaka emigrantegai izaten dira urtero, inmigrazio?kuotak baino askoz ere gehiago, eta, beraz, lehen aukeraketa egin ondoren zozketaz baliatzen dira emigratzeko aukera nork izango duen erabakitzeko. Arrebarengan jarri ditu oraingoan ere itxaropen guztiak. Ofizioren bat ikasteko prestakuntza ordainduko ahal dio! Treichville?ko Peleren ospeak ez ditu auzo hartako mugak gaindituko, goraino heltzeko talentua sobera zuen arren. Letretako doktore izatea ere ez du lortuko, eta Jean?Jacques bete?betean dago horrek karrera handia egiteko ateak irekiko zizkiola. Basile aberatsa da. Jean?Jaquesek ez du lanik.

Gauerdiko saskibaloia

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Gauerdiko saskibaloia

Gaueko saskibaloi?partiduei esker, milaka dira Estatu Batuetako auzo pobreetan beste bide bat hartu duten gazteak.
Gary A. Sailes
Kirol?soziologiako irakasle laguntzailea Indianako Unibertsitatean eta African Americans in sport: contemporary themes (Afroamerikarrak kirolean: gai garaikideak) liburuaren egilea.
Anthony Carter, jatorri afrikarreko 22 urteko estatubatuarra, Hawaiko Unibertsitateko saskibaloi?taldeko izarra da. "National Basketball Association"eko (NBA) hainbat klub garrantzitsuk eskaintza tentagarriak egin dizkio. Orain dela gutxi arte, Carter kriminalitate handiko auzo pobre batean bizi zen, Jonesboro?n (Atlantako hegoaldean). Baina bizitza goitik behera aldatu zitzaion "Midnight Basketball"eko (MBL, Gauerdiko Saskibaloia) udal?ligan jokatzen hasi zenean. Hiru urte eman zituen bertan. Orain unibertsitatean dago eta NBAko ligan etorkizun aparta izango duelakoan daude denak. MBLeko partiduak gaueko hamarrak eta ordu biak bitartean jokatzen dira. Liga horri esker, Atlantako auzo pobreetako gazte askok beste bizimodu bat aurkitu du, bestela, delinkuentziaren atzaparretan eroriko bailirateke ziur aski (ikus alboko koadroa). Gaueko saskibaloia eta ohikoa gauza bakar batean dira desberdinak: auzoetako gazteek gauez dute droga edo delinkuentziara jotzeko arriskurik handiena, eta horregatik antolatzen dira, hain zuzen, partiduak ordu horietan. MBLri esker, gauez kaleetatik urrundu eta antolamendu zehatza duen jolastoki batera joaten dira. Emmanuel Hunt Jr. Atlantako MBLren presidenteak honakoa jakinarazi du: poliziaren erregistroek argi asko erakusten dutela, aipatutako programari esker, azken bost urteotan kriminalitate?tasak %40 egin duela behera.
Puntualtasuna eta portaera ona
Gaueko lehen saskibaloi?liga 1986an antolatu zuten Glenarden?en (Maryland), eta gero Los Angeles, Atlanta, Miami, Cleveland, Detroit eta beste hiri handi batzuetan ere hasi ziren antolatzen. MBLek 50 filial ditu egun, eta 10.000 bat gaztek hartzen dute parte guztira. Bulego nagusia Chicagon dago, eta eskualde?bulegoek taldeen arteko lehiaketak antolatzen dituzte hiri eta herrietan. MBLko Arduradunen Elkarte Nazionalaren esanetan, 200.000 bat ikusle joan ziren guztira gaueko partiduak ikustera, eta telebistaz, berriz, 3.500.000 ikusle baino gehiago izan zituzten. MBLrako jokalariak aukeratzeko probak hirietan bertan egiten dira 17 eta 25 urte bitartean dituzten gazteen artean. Aukeratutakoek hiruzpalau urte ematen dituzte aipatutako programan. Hiri bakoitzean hainbat talde egoten dira, eta ligan elkarren kontra jokatzen dute. Jokalari gehienak jatorri afrikarrekoak izaten dira, kontuan hartu behar baita Estatu Batuetako hiri askotako auzo pobreetan askoz ere ugariagoak direla beste leku batzuetatik etorritako biztanleak baino. "Gure ligan edozein gaztek har dezake parte. Ez dugu inolako diskriminaziorik egiten. Jokalariak aukeratzerakoan ez diogu arrazari edo jatorriari erreparatzen", dio Tony Adams Columbus?eko (Georgia) Fountain City?ko MBLren arduradunak. Zertan dira desberdinak MBLko partiduak eta ohiko saskibaloi?jokoa? Partidu bakoitzaren aurretik, jokalariek ordubeteko seminarioetan hartu behar izaten dute parte era guztietako gaiak aztertzeko: lan?elkarrizketetan nola jokatu, HIESarekiko sentsibilizazioa, droga eta alkoholaren neurrigabeko erabileraren prebentzioa etab. Klaseetara joaten ez direnei gero ez diete jokatzen uzten. "Irakasleek lana bilatzera ere bultzatzen dituzte, eta batzuetan, zeregin horretan lagundu egiten diete", dio Hunt?ek. Filial bakoitzak zortzi edo hamar bat talde izaten ditu eta talde bakoitzak hamar eta hamabi jokalari bitartean. Udan, saskibaloi?taldeek hiruzpalau partidu jokatzen dituzte astero. MBLko jokalariak 25 urte bete arte joka dezakete ligan, eta erretiratzen direnean, nahi izanez gero, bertan jarraitzen dute hezitzaile, irakasle edo boluntario lanetan. "Diziplinari, puntualtasunari eta portaera onari berebiziko garrantzia ematen diegu. Berandu iritsiz gero, jokalariei ez diegu jokatzen uzten, eta partiduetan jokabide desegokirik izanez gero, kaleratu egiten ditugu berehala", dio Mark Gallagher?ek, "Waterloo Recreation and Arts Center"eko kirol?ikuskatzaile laguntzaileak (Waterloo, Iowa).
Errespetua eta autoestimua lortzea
MBLko jokalariek ez dute dirurik kobratzen. Baloiak, zapatak eta kamisetak dituzte pizgarri bakarrak. Lehiaketak udal agintarien, gobernuz kanpoko erakundeen eta enpresa pribatuen dirulaguntzaz antolatzen dira. Gazte horiek arau eta erregela zorrotzak betetzen dituzte partiduan zehar, baina gero, asko kostatzen zaie gizarteko arauak onartzea. Zergatik gertatzen da hori? The violent social world of black men (Gizon beltzen gizarte?mundu bortitza) lanean, William Oliver soziologoak honako azalpena eman zuen: gizon beltzentzat indarrean dauden arauak haustea erresistentzia?modu bat izaten da maiz, zurien gizartean jasaten ari diren diskriminazio eta errespeturik ezaren kontrako salaketa. Aurrera egin ahal izateko, ustez aukerak eskaintzen dituzten arloetara jotzen dute: kirola -eta batik bat saskibaloia- da arlo horietako bat. Estatu Batuetan bizi diren gazte afrikarrentzat saskibaloia benetako azpikultura bihurtu da. Goi?mailako unibertsitateek bigarren hezkuntzako ikastetxeetako jokalari onak aukeratu eta ikasketa?bekak eskaintzen dizkiete, eta baita unibertsitateko taldeetan jokatzeko aukera ere. Gero, jokalaririk onenek maila profesionala lortzen dute NBAn edo atzerrian. MBLek auzo pobreetako gazteei autoestimua lortzen eta norbere identitatea izaten laguntzen die. Jokoaren arauak ezinbestez bete behar izaten dituzte, eta horrela, besteen errespetua, ospea eta izen ona eskuratzen dituzte. Diziplina?arrazoiengatik kanporatuz gero, MBLko jokalariek berehala galtzen dute izen ona herritarren artean. MBLren mezua argia da: saskibaloi?taldean jokatzeko aukera izan nahi baduzu, arauak errespetatu egin behar dituzu.
Delinkuentziaren kontrako jokaldia
"Sentency Project" osatzen duten kriminologiako aditu estatubatuarrek honako ondorio hau atera zuten: batetik, 1998an, Estatu Batuetan bizi diren 17 eta 22 urte bitarteko gazte afrikarren artean heriotza?arrazoi nagusia erailketa izan zela, eta, bestetik, sei afrikarretik bat 19 urte bete baino lehen atxilotu egingo dutela. Gizon beltzen artean, gainera, 22tik bat 44 urte baino lehen hilgo omen da ekintza biolentoren baten ondorioz. Estatu Batuetako espetxeetako presoen %42 beltzak dira. 2000. urtean 17 eta 30 urte bitarteko gizon beltzen %50 inguru espetxean edo zaintza penalean egongo omen dira. Epaile eta kriminologoek egiaztatu dutenez, ikasteko adina duten gazte beltz estatubatuarren atxiloketa?kopuruak gora egin du. Bi izan dira gorakada horren iturburuak: batetik, drogen kontsumoa eta trafikoa ugaritu izana, eta, bestetik, hezkuntzak eta lan?munduak eskaintzen dizkieten aukera urriek eragindako etsipena. Glenarden?eko (Maryland) gazteen artean ere kriminaltasunak gora egin zuen. Egoera horri aurre egiteko, Glenarden?eko udal administratzaileak, G. Van Standifer?ek, Midnight Basketball League antolatu zuen 1986an. Gauez kalean noraezean ibiltzen ziren gazteei beste zerbait eskaintzea zuen helburu, gazte horiek delinkuente bihurtzen baitira azkenean. Enpresarioen, poliziaren, epaileen eta agintari politikoen laguntzaz, urte hartan bertan antolatu zuten MBLren lehen programa. MBLkoen ustez, programari esker, Glenardenen salatutako delituen kopurua ia %60 murriztea lortu da. Geroago, Standifer?ek arauak finkatu zituen beste eskualde batzuetan ere MBL ligan sortzeko aukera izan zezaten. Gaur egun, MBLek berrogeita hamar hiri baino gehiagotan ditu filialak. Irabazi?asmorik gabeko erakundeak dira denak, bakoitzak bere antolamendu?sistema du baina jatorrizko programaren arauak betetzen dituzte guztiek, horiei esker lortu baitute hain arrakasta handia.

Soziologoa, arrazakeria eta korrikalaria

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Soziologoa, arrazakeria eta korrikalaria

Beltzak jaun eta jabe dira Britainia Handiko atletismoan. Arrazakeriaren kontrako garaipenaren seinale da hori, diote batzuek. Baina Ben Carrington soziologoak eta Julian Golding abiadura?korrikalariak bestelako ondorioak atera dituzte.
Amy Otchet
UNESCO Albistariako kazetaria. Twickenham. Erresuma Batua.
Ikusleak banana?azalak jaurtitzen eta tximino?hotsak ateratzen hasi dira. Futbolari britainiar beltzak egin duena barkaezina da: gola sartzerakoan ez du, ba, huts egin! Esatariek jokabide arrazista lotsagarri hori gaitzetsi egin dute, baina lau katu besterik ez omen dira horrela dabiltzanak. Esatariek ondorengoa gaineratu dute: muturreko jokabide bakan horiek izan ezik, kirola da Britainia Handiko gizartean benetako aukera?berdintasunaren esparru bakarrenetakoa. Gainera, lasterketa?pistetan ez zaio klase sozialari edo azalaren koloreari erreparatzen, kronometroa baita epaile bakarra. "UK Athletics" atletismoa sustatzeko asmoz sortutako institutu estatalak jakinarazi duenez, bekak lortu dituzten (emaitzen arabera eskuratzen dira bekak) goi?mailako kirolarien %24 jatorriz afrikarrak edo karibetarrak ziren, nahiz eta komunitate horiek Erresuma Batuko biztanleriaren %2 baino ez duten osatzen. Unibertsitate?ikasketak ere burutzen ari direnak talde horretatik kenduz gero, bekadunen %48 beltzak izango lirateke. Robin Philips UK Athletics?eko kidearen iritziz, beltz eta karibetarren portzentajeak hain handiak izatea ona da, gizarteak aurrera egiten duela eta diskriminaziorik ez dagoela adierazten baitu. Baina erantzunak korapilatu egiten dira honako galdera eginez gero: "Zergatik daude hainbeste korrikalari beltz? Beharbada arrakasta izateko aukerak urriagoak direlako beste arlo batzuetan", adierazi du Ben Carrington?ek, Brighton?eko Unibertsitateko soziologoak. Carrington?ek izen handia lortu du Britainia Handiko ikertzaileen artean kirol?arloko arrazakeriaren inguruan egin dituen ikerlanen ondorioz. Carrington?ek gogor egiten die kontra beltzak genetikoki kirolerako dohain bereziak dituztela diotenei: iritzi horri arrazista eta inolako oinarri zientifikorik gabekoa deritzo. Carrington?en ustez, estereotipo arrazistek kalte egiten diete kirolean aritzen diren beltz gazteei, arrazoi sozioekonomiko jakin batzuek eraginda jotzen baitute atletismora. Julian Golding korrikalari britainiarrak 24 urte ditu eta etorkizun oparoa izango duela dirudi: 1998an Commonwealth?eko txapelduna izan zen 200 metroko lasterketan. Golding?ek txiki?txikitatik zekien oso azkar egiten zuela korrika, baina inoiz ez zuen pentsatu txapeldun izatera iritsiko zenik. Gurasoak hirurogeiko hamarkadan heldutako inmigrante jamaikarrak ziren. Honakoa irakatsi zioten: irtenbide bakarra eskola dela, eta ez kirola. Julian oso ikasle ona zen eskolan eta aisialdian tenisean, lasterketak eta tranpolin saltoak egiten ibiltzen zen. Golding?ek hamasei urte zituela, eskolako zuzendariak hitz egiteko deitu zion: "Zergatik ez zara atletismoan hasten? Berezko gaitasuna duzu atletismorako!" Horixe bera esan zioten gorputz heziketako eta kiroletako irakasleek ere. Dena den, inork ez zion unibertsitate?ikasketez ezertxo ere aipatu. Julian Golding?ek honako gogoeta egin zuen: "Izatez, tenisean hobea nintzen korrika egiten baino. Baina ez neukan zein mirestu, tenisean ez baitzegoen txapeldun beltzik. Lehenengoa izango nintzela esan nion neure buruari". Bere auzo tenis?klubera joan zen orduan. "Ikastaro guztiak ikaslez beteta zeuden. Jende asko zegoen, baina beltz bat bera ere ez. Oso itxura dotorea zuten denek, eta auto zoragarriak uzten zituzten klubaren parean aparkatuta. Ez nengoen gustura, baina matrikulak eta ikastaroek zenbat balio zuten galdetzera abiatu nintzen." Etxean zenbateko horri aurre egiterik ba ote zegoen pentsatzen hasi zen, bost anai?arreba baitziren. "Ezinezkoa da: esan nion neure buruari. Eta alde egin nuen." Orduan, auzoko lasterketa?pista batean entrenatzen hasi zen, korrikalari handi asko horrelako auzoetan hasi zirela?eta. Horren adibide dugu Linford Christie, 1992an 100 m?ko lasterketan urrezko domina lortu zuen atleta handia. "Arrakastaren irudia izan behar dugu buruan. Linford?ek arrakasta lortu zuen, eta Londreseko mendebaldeko auzo pobre batekoa zen, ni bezala", dio Golding?ek. Julian Golding?en jardunbidea ohikoa izan da, Ben Carrington?en ustez. Diruak, prestigioak eta ospeak kirolaren mundura jotzeko gogoa pizten dute haurrengan. Baina hori are nabarmenagoa da beltzen kasuan, gorputz heziketako irakasleak haur beltzak kirolerantz bideratzen saiatzen baitira. Hobe beharrez egiten dute hori, baina konturatu gabe, arrazakeria?aurreiritziak indartzen dituzte. "Hainbat irakasleren ustez, haur batzuentzat, bereziki haur beltzentzat, kirol?karrera egiten saiatzea da onena, finantzetan, medikuntzan eta beste arlo askotan ez omen dutelako aurrera egiterik lortuko", dio B. Carrington?ek. Carrington?ek hizpide dugun gaiaren inguruan egindako hainbat ikerlan ekarri ditu gogora. Orain dela gutxi, Brighton?eko Unibertsitateko bi irakaslek, Sid Hayes eta John Sugden?ek, Midlands eskualdeko gorputz heziketako 35 irakasleren gaitasunak aztertu zituzten. Aniztasun handiko eskualdea delako aukerako zuten Midlands. Irakasleen %80 baino gehiagok ondorengoa adierazi zuten: "ikasle beltzak kiroletan erabat nabarmentzen dira, batik bat atletismoan". Ildo horretan, irakasleen %75k "arrazoi biologikoak" aipatu zituzten ikasle beltzen nagusitasuna zela?eta. Julian Golding ez da harritzen horrelako erantzunak entzunda. Garai batean berak ere bete?betean onartzen zuen beltzen indar muskularraren estereotipo hori. Gaztetan honako "egia zientifikoa" irakatsi zioten (okerreko egia): "beltzen muskuluek zurien muskuluek baino azkarrago erreakzionatzen dutela, beltzen muskuluetako zuntzak bereziak direlako". "Itxuraz, estatistikek uste hori egiaztatu egin dute", Golding?en esanetan. Eta honakoa gaineratu du: "Noiz izan da Joko Olinpikoetako abiadura?finaletan zuriren bat ikusi dugun azken aldia? Laurogeiko hamarkadara jo beharko genuke, ia hogei urte egin beharko genituzke atzera." Julian Golding ez dator bat "muskuluaren teoria" horrekin, eta gogo onez hartu du Ben Carrington?en iritzia, hau da, aipatutako teoriaren oinarri zientifikorik ezaren salaketa. Ba al dago, bada, bestelako arrazoi biologikorik beltzek atletismoan lortutako nagusitasuna ulertu ahal izateko? Golding?ek biziki gorrotatzen duen termino bat ekarri du gogora: "beltzen gorputza", hau da, Linford Christie?ren eta horrelako atleten soin gihartsuaren inguruko estereotipoa. Golding?ek sufrimendua eragin dion zalantza bizi bat izan du beti barruan, eta ahotsa ere emozioz betetzen zaio horretaz hitz egin duenean: batetik, beltzak atletismorako berezko "dohaina" zutela irakatsi zioten; baina, bestetik, ongi asko daki "beltzen indar muskularraren" atzean aurreiritzi arrazistak besterik ez daudela, "beltzen indar muskularra" zurien "inteligentzia" handiagoari kontrajartzen zaiola. Julian Golding?ek pozik hartu ditu Ben Carrington?en argudioak, "azalpen biologiko" faltsu horiek guztiak agerian uzten baitituzte. Ildo horretan, Carrington?en ustez, horrelako ideia guztiek mugimendu eugenistan izan omen zuten iturburua, hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetan Ipar Amerikan sortu eta ondoren Europan zehar hedatu zen mugimendu hartan, alegia. Eugenistak arrazen hierarkia finkatzen saiatu ziren: beltzak mailarik baxuenean zeuden, eta ondorioz, "goi?mailako populazioa" nozioa finkatu zuten ikuspegi genetikotik abiatuta. Sailkapen hori zuritzeko, antropologoak "gizon zuriaren" eredua eta "gizon beltzaren" eredua finkatzeari ekin zioten. Horretarako, hainbat gorputz atal neurtu eta konparatu zituzten: belarriko gingila, sudurra, gorputz?adarrak etab. "Lan haiek zeharo arrazistak ziren, eta inoiz ez zituzten zientifikoki egiaztatu", zehaztu du soziologoak. Holokaustoa gertatu eta gero, ez zen mugimendu eugenistari buruz berriro hitz egin. Baina Ben Carrington?ek uste du gaur egun, genetikaren bidez, "argudio biologiko" haiek berpiztu egin direla, eta ikuspegi ideologiko berbera dutela, gainera. Jende askok pentsatzen du, oker pentsatu ere, zientzialariek arrazen arteko diferentziak laster aurkituko dituztela. "Gaur egun badakigu giza gorputzak 100.000 gen inguru dituela. Baina horien artean, %10 baino gutxiago dira azalaren kolorearekin zerikusia dutenak. Carrington?ek dioenez, "bistakoa da gizakien artean desberdintasunak egon badaudela, baina geografia da desberdintasun horien sorburua. Gizakia gure planetan zehar hedatu zenean, lekuan lekuko ingurune naturalaren araberako aldaketak izan zituzten eta aldaketa guztiak ondorengoei transmititu zizkieten." Hala ere, beltzek azkarrago korrika egitea eragiten duen gen hori azkenean aurkituko dutela uste du askok. "Orduan, Ingalaterrako langile?klase zuriaren artean billarraren edo dardoen gena ere aurkituko dute", aipatu du Carrington?ek. "Barregarria da benetan. Inori ez zaio inoiz burutik pasako kadanarrek agian izotz?hockeyaren gena izango dutenik. Baina beltzen batek irabazten duenean, hortxe hasten dira berehala argudio genetikoak gora eta behera!" Ben Carrington?en iritziz, argudio horiek -batik bat komunikabideetan erabilitakoek- txapeldun beltzek egindako lan izugarria eta inteligentzia ukatzeko edo gutxiesteko balio izaten dute. Carrington?ek ez du esan nahi kirol?esatarien artean arrazakeria berezkoa denik, baina argi ikusten du, bestetik, atleta zuriak eta beltzak ez dituztela berdin hartzen. Askotan, atleta beltzen berezko gaitasunak azpimarratzen dituzte, baina atleta zuriez hitz egiterakoan, borondatea eta estrategia zorrotza nabarmentzen dute. Julian Golding?ek gai horren beste arlo bat ere ekarri nahi du gogora: "16 urteko ikasle zuria banintz, nire ametsa ez litzateke atleta izatea izango". Komunikabideek etengabe goraipatzen dituzte Linford Christie eta horrelako atleta handiak, hori bai, denak beltzak. Beraz, zuria izanez gero, zer esango nioke neure buruari? "Ez dut inolako aukerarik!" Honakoa gaineratu du Golding?ek: "Beltzak direnez nagusi kirolean, jendea Roger Black bezalako atletak ikusteko irrikatzen dago." Izan ere, Roger Black korrikalari zuria da eta 1996ko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina irabazi zuen 400 metroko lasterketan. Dena den, desio hori ez da agerikoa, ez du inolako agerpen arrazistarik; aitzitik, ezkutuko desioa da, halako "lehentasun sekretu" batzuei erantzuten die. Ben Carrington?ek dioenez, ezinezkoa da horrelako desioa egon badagoenik frogatzea. Baina badakigu hortxe dagoela, eta funtsezkoa da, beraz, horren ondorioak aztertzea. Demagun lau atletak -hiru beltzak dira eta bat zuria- elkarren lehian aritu behar dutela ekipoan hiruk besterik ezin dutelako sartu. Lehen bi atletek oso azkar egin dute korrika eta aukeratu egin dituzte. Beste biek oso antzeko denborak egin dituzte, baina atleta zuria pixka bat polikiago aritu da. Zer egingo lukete: ekipoan sartu? "Beltzek besteek baino askoz ere gehiago egin behar dute inolako arazorik gabe aukeratuak izateko, eta horren ondorioz, okerreko ikuspegia izaten dugu beltzek lortutako markei dagokienez. Hau da, zaletuek ez dute hala?moduzko emaitzak lortzen dituzten atleta beltzen berri izaten, inoiz ez baitituzte ekipoetarako aukeratzen. Zer esaten du, orduan, jendeak: Ikusi? Beltzek dohain bereziren bat izango dute ziur aski", Carrington?en hitzetan.

2. Lehia eta ikuskizuna

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

2. Lehia eta ikuskizuna

Nazioarteko partiduetan nazio osoa zatiketak alde batera utzi eta "gu" bakar baten inguruan biltzen da. Baina "gu" hori "gu besteen kontra" ere bihurtzen da.
Philippe Liotard
Montpellier?eko Kirol Fakultatea, Quasimodo aldizkariaren fundatzailea.
Orro ikaragarria atera zitzaion barru?barrutik eta bat egin zuen orduantxe bertan inguruko milaka gorputzetatik eta urrutiko milioika gorputzetatik aldi berean ateratako makakorro beldurgarriekin. 1998ko Mundu Txapelketaren finala bukatzeko minutu gutxi falta zirela, Emmanuel Petit Frantziako selekzioko jokalariak gola sartu zion Brasileko taldeari. Orroekin batera, gorputzak tentetu, besoak altxatu eta beste gorputzen bila abiatu ziren. Oihu zurrunbiloa. Besarkadak. Futbol?zelaian, tribunetan, Pariseko pantaila erraldoien aurrean, Saint Etienne?n eta milaka hiri eta herrixkatan, tabernetan, etxeetan. Oihuek ia gau osoa hartu zuten Parisen, Bigarren Mundu Gerratik hona Frantzian egin den festarik handienean zebiltzan aurpegi alaietatik etengabe ateratzen baitziren oihuak. Baina jokalari frantsesak gola sortu zuenean, beste oihu?mota batzuk ere entzun ziren. Izugarriak horiek ere, baina laburragoak, edo negar?zotin luzeak bestela. Minak, amorruak, nahigabeak eta irainak eragindako oihuak. Eta horiekin batera, isiltasuna, harridura, sinestu ezina, begirada gogorrak, bere onetik ateratako aurpegiak. Oihuak, negarrak eta gorputzaren adierazpen guztiak barruko egonezin bortitzaren ondorio ziren. Frantsesen poza eta brasildarren tristura aurrez aurre, Frantziako taldeak hiru eta zero irabazi baitzion Brasil?i.
Nazioaren zerbitzura
Aipatutako finala bi mila milioi lagunek jarraitu zuten. Horien artean aniztasuna zen nagusi: era guztietako maila sozialak, kulturak, etniak, ideologiak eta erlijioak bildu ziren. Horretan datza, hain zuzen, kirolaren indar sinbolikoa: zatiketak alde batera utziz, hainbeste eta hainbeste lagunek emozio bizi?bizia sentitzen dute bat?batean eta aldi berean. Nola liteke hori? Gaur egun, inor ez da harritzen horrelako zaletasun sutsuak ikusita. Baina nazioarteko txapelketa ikusgarri horiek berri samarrak dira (lehen Joko Olinpikoak 1896an antolatu ziren eta Munduko lehen Futbol Txapelketa 1930ean). XIX. mendearen bukaeran, herrialde industrializatuetako eliteak besterik ez zuen kirola egiten, eta denbora?pasa hutsa zen, gainera. Baina 1920 eta 1940 bitartean egoera hori errotik aldatu zen. Bi izan ziren aldaketa horren eragile nagusiak: batetik, komunikabideek kirolari buruz gero eta informazio gehiago ematen zutenez, herritarren artean zaletasuna sortu zen. Politikoek ederki asko jakin zuten zaletasun hori aprobetxatzen eta kirola "Estatuko gai" bihurtu zuten. Italia faxista lehenbizi eta Alemania nazia gero izan ziren horretan lehenak. 1936ko Berlineko Joko Olinpikoek eman zioten hasiera egun ezagutzen ditugun kirol?ikuskizun handi horiei. Joko haietan, kirola nazien propagandaren zerbitzura egon zen. Ikuskizunak hainbeste jenderengan eragiten duen lilura bizi hori nola sortzen eta mantentzen den ulertzeko, 1936ko jokoetara jotzen da oraindik ere. Joko haiek masa?ikuskizunen eta estetikaren garaiari eman zioten hasiera, eta herrialde antolatzaileari aitortu izan zaio beti horren meritu osoa. Baina estatu totalitarioak ez dira izan kirola helburu nazionalisten alde erabili duten bakarrak. 1945etik hona, bereziki, kirola estatu?nazioen zerbitzura egon da, bai nazioarteko irudiari dagokionez, bai kontzientzia nazionalaren eraikuntzari dagokionez. Estatu berri guztiek ekipo nazionalak sortzen dituzte. Aldizka?aldizka, kirol?egutegiaren arabera, "gu" nazionalari dei egiten zaio talde edo txapeldun jakin bat anima dezaten. Orduan, botere politiko edo ekonomikoek eta komunikabideek kirolaren indar sinbolikoaz baliatzeko aukera izaten dute hiritarrak, bezero edo ikusleak nazio?ideia horren inguruan biltzeko. Kirol?frogek talde jakin bateko partaide izatearen sentsazioa indartzen dute: aurrez aurre dauden bi taldeetako baten alde egin behar izaten dugu, eta, beraz, sentimenduak gure taldearen alde dauden guztiekin elkarbanatu. Partiduan zehar, identitate?kontzientziek bat egiten dute auzoko, herriko edo nazioko taldearen atzetik. Elkartasun labur eta sutsu horretan datza, hain zuzen, kirol?ikuskizunaren funtsa. Ikusleek interes komun bakarra izaten dute maiz: talde jakin batek irabaztea; izan ere, lehiakide bakarra izan baitaiteke garaile. Horixe da kirolaren logika. Horrela, bada, kirol?ikuskizunen inguruan sortzen den elkartasun horrek helburu bakarra izaten du: "gure" txapeldunek kontrakoei irabaztea. "Gure" taldeak beste taldearen kontra egin behar du, lehiaketak berak hala agintzen duelako. "Elkarrekin besteen kontra" egotea: horixe da "gu" horren ezaugarri nagusia. Gu/besteak aurkakotasun hori ikuskizuna prestatzen ari direnean garatzen da nagusiki, eta esanahi jakin batzuk hartzen ditu. Elkartze?prozesurako behar?beharrezkoa da aldez aurretik izatea ikuskizunen berri. Prozesu hori, bestetik, oharkabean egiten den bakarretakoa da. Ikuskizunen aurreko diskurtsoek kasuan kasuko lehiari esanahia ematen diote. Partiduaren eguna urreratu ahala, elkartasuna indartu egiten da. Frantzian, adibidez, azken festa handi horretara heltzeko prozesua bi urte lehenago hasi zen burutzen. Kontsignak etengabe errepikatu zituzten, eta azkenean, jendeak bete?betean sinesten zuen Munduko Futbol Txapelketa "Frantziarentzako aukera zela", inork ez jakin arren zergatik zen aukera. Arlo guztietan egin zituzten Frantziako selekzioaren aldeko deiak: politikan, kirolean, komunikabideetan, publizitatean, eta baita literaturan ere. Garaipenaren oinarriak kontzientzia nazionala sortu ahala finkatu ziren, kontrako muturretan zeuden frantsesak ere, gutxinaka?gutxinaka, garaipen horren itxaropenean elkartuz.
Garailearekin identifikatzea
Ikusleak txapeldunekin identifikatzen direlako sortzen dira poztasun eta festa irudi horiek guztiak. Brasileko taldea -hau da, munduko jokalaririk onenak- garaitzea lortu ondoren, halako alkimia misteriotsu baten ondorioz, jokalari frantsesak eta horien jarraitzaileak munduko onenak bihurtu ziren. "Onenak gara", zioten denek aho batez. Onenak baino hobeak. Eta galtzaileak gogora ekartzeko lelo iraingarri hau errepikatu zuten lehertu arte: Bat, bi, hiru... hiru zero. Atzamar bat, bi atzamar, hiru atzamar gora, galtzaileei min handiagoa egin eta irabazleak are gehiago pozteko. Batzuen poza, besteen tristura. "Gu" garailea boteretsua da, besteen gainetik jartzen da. Besteak, garaituak, jadanik ez dute ezertarako ere balio, edo bai: haiei iseka egiteko. Talde frantsesaren garaipen historiko horrek atzetik eraman zituen "gu" edo Frantzia plurala, hau da, "Blacks, Blancs, Beurs" (beltzak, zuriak, magrebtarrak) estatua. Baina "gu" horrek ez du luzaroan irauten: emozioak bere onera etorri ahala, bertan behera geratzen da. Gero, kasuan kasuko kirol?ospakizunen arabera, bestelako "gu"ak sortuko dira.
Irabazleak eta galtzaileak
Horrelako festa alaiek grina nazionalistak bideratzeko ere balio izaten dute zenbaitetan, horrelako grinak biziki indartzen baitira kirol?ospakizunetan. Horixe izan ohi da, maiz, kirol?ikuskizunetan sortutako indarkeriaren arrazoia, "gure" taldea mehatxatu edo iraindu duen etsaia hortxe bertan baitago. Besteek, kontrako taldearen jarraitzaileek, "gu" guztion gorrotoa merezi dute. Irabazlea/galtzailea binomio hierarkikoa da kirol?lehien inguruan sortu ohi diren grinen oinarria. Horrez gain, gustuko taldeak "gizonkeriaren" ustezko dohain eta ezaugarriak izaten ditu. Kontrako taldeak eta horren jarraitzaileek, berriz, "sexu ahulari" egotzi ohi zaizkion akats eta klitxe guztiak. Horrela, bada, kirol?emaitza eta gizonkeria elkar hartuta daude, nolabait. Kirol?ikuskizuna giza taldeen arteko etengabeko borrokaren sinboloa dugu, gizakien arteko anaitasun mitikoarena baino gehiago. Jaiaren eta ikuskizunaren zurrunbilo horretan, ez da asko behar izaten kiroletik enfrentamendua sortzeko. Eta horrelakoetan "dena da zilegi".

Cricketa: jo eta ke gure taldearen alde

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Cricketa: jo eta ke gure taldearen alde

Zein puntutaraino dira cricket?zelaiak indiarren eta pakistandarren arteko ezinikusiaren isla?
Ramachandra Guha
Soziologoa, historialaria eta kirol?kronikaria. Bangalore. India.
Alan Sillitoe nobelagile britainiarrak honakoa idatzi zuen behin: "Ustezko bake?garaietan espiritu nazionala bizirik iraunarazteko modua da kirola. Espiritu nazionala gerrarako prestatzen du." India eta Pakistanen arteko cricket?partiduetan1, adibidez, bi taldeetako zaletuei asko kostatzen zaie buruzaletasun nazionala alde batera utzi eta jokoaren alderdi estetiko hutsei erreparatzea. Izan ere, bi lehengusu postkolonial horien artean hiru gerra sortu dira herrialde libre eta auzokide bihurtu zirenetik. Bi herrialdeek badute, gainera, luzaroko beste gatazka bat: Kaxmir lurraldea biek aldarrikatzen dute. Zenbaterainoko eragina dute aipatutako liskar politikoek cricket?jokoaren gain? Cricketak, Britainia Handian sortutako jokoak, jarraitzaile sutsuak ditu Indian eta Pakistanen. Zinea izan ezik, cricketa izango da, ziur aski, azpikontinente hartan zaletu gehien biltzen dituen entretenimendua. Talde nazionalek jokatutako partiduek ehundaka milioi jarraitzaile izaten dituzte, eta jokalariak benetako izarrak dira. Azken berrogeita hamar urteotan India eta Pakistanek partidu gutxiago jokatu dituzte elkarren kontra gainerako herrialdeetako taldeen kontra baino. 1961etik 1978ra bitartean ez zuten elkarren kontrako partidu bat bera ere jokatu. 1978tik 1989ra bitartean, bi herrialdeetako cricket?taldeek hiru aldiz jokatu zituzten partiduak beste herrialdeko zelaietan. 1989an India eta Pakistanen arteko cricket?partiduak lurralde "neutralean" egitea erabaki zuten: Sharjah Emirerrian (Golkoan), Australian edo Kanadan. Azkenik, 1999aren hasieran, Pakistaneko taldeak hainbat partidu jokatu zituen Indian. Bal Thackeray politikari eskuindarrak oso salaketa gogorrak egin zituen aipatutako partiduen kontra. Ildo horretan, aipatzekoa da Bal Thackeray?ren alderdia (Shiv Sena) nagusi dela Mumbai?n, hau da, Indiako cricketaren bihotzean. Thackeray?ren iritziz, Pakistaneko taldeari Indian jokatzen uztea aberriaren kontra joatea omen zen, Pakistanek Kaxmir?en indarkeria erabiltzen zuela?eta. Horrela, Shiv Sena?k Delhi?ko cricket?zelaiko belarra atera -bertan India eta Pakistaneko taldeek test match jokatzekoak baitziren- eta erabat hondatuta utzi zuten. Etorriz gero, jokalari pakistandarrak jo egingo zituztela ere mehatxatu zuten. Iritziak iritzi, azkenean aurreikusitako partiduak jokatu egin ziren. Bi lekutan burutu ziren test matchak: Chennai?n (Indiako hegoaldean) eta Delhin. Segurtasun?neurri zorrotzak ezarri zituzten: zaletu asko bildu ziren, baina ez zen inolako arazorik sortu. Chennai?n Pakistaneko taldeak irabazi zuen, eta Delhin Indiako taldeak. Bi taldeetako jokalariek kontrakoek cricketean kalitate handia zutela aitortu zuten. Ondoren, bi taldeak Kalkutara joan ziren Asiako "Test" (Asian Test Championships) Txapelketako lehen partidua jokatzera. Sri Lanka izan zen hirugarren parte?hartzailea. Bi taldeak oso antzera ari ziren jokatzen, baina halako batean, arbitroak Sachin Tendulkar jokalari indiar bikaina zigortu egin zuen. Erabaki horren ondorioz, Pakistanek partidua irabazi zuen. Bertan bildutako zaletuak protesta gogorrak burutu zituzten eta zelaira botilak ere jaurti zituzten. Gauzak horrela, arbitroak partidua eten egin zuen. Jokatzeko geratu zen denbora estadio huts batean jokatu zuten. Nola cricket?zelaian hala zelaitik kanpo, Pakistaneko eta Indiako jokalariek hainbat elementu komun dituzte: hizkuntza bera (indostanera) eta eskualde?kultura bera. XI. Mundu Txapelketa jokatu zutenean, jokalari indiarrak eta pakistandarrak leku berean egon ziren lotan. Zaletuei dagokienez, bestalde, cricketa benetan gustuko dutenek gogo onez hartzen dute kontrako taldeak pilota eta makila trebetasunez mugitzen jakitea. Aipatzekoa da, baita, Pakistanek Ingalaterraren edo beste edozein herrialderen kontra jokatzen duenean, zaletuak haren alde egoten direla. Horrela, adibidez, 1992an India Cricketeko Mundu Txapelketan kanporatuta geratu zen, eta Pakistan izan zen irabazlea. Bada indiar asko poztu egin ziren Pakistanen garaipenarengatik: "Saria Asian geratu da behintzat", pentsatu zuten. Baina India eta Pakistanek elkarren kontra jokatzen dutenean, kirolak eta abertzaletasunak bat egiten dute. Kirolaren bidez, batik bat cricketaren bidez, beste arlo batzuetako gabeziak betetzen saiatzen dira. Herrialde pobreak dira biak, baina kirolean lortutako garaipenei esker, abertzaletasuna indartu egiten da. Egungo joeren arabera, ez dirudi India eta Pakistanek munduko herrialde aberatsen ligan sartzeko aukera handirik izango dutenik. Baina litekeena da, ordea, munduko cricket?txapelketa berriro irabaztea: India txapeldun izan zen 1983an eta Pakistan 1992an. Bi herrialde horietan, bestalde, munduko jokalaririk onenetakoak sortu dira. India eta Pakistaneko cricket?jokalariek neurriz kanpoko nazionalismoaren zama jasan behar izaten dute. 1996ko Mundu Txapelketaren final laurdenetan Indiako taldeak Pakistanekoari irabazi zionean, galtzaileak beldurrak airean itzuli ziren etxera. Jarraitzaile sutsu batzuek, erabat asaldatuta, Wasim Akram kapitainaren etxeari eraso egin zioten. Pakistaneko Parlamentuan ere honako zurrumurrua zabaldu zen: bertako taldeak nahita galdu zutela eta jokalariak erosi egin zituztela gal zezaten. Pakistaneko jokalariek, jakina, eginahalak egin zituzten partidua irabazteko, baina beste taldeak hobeto jokatu zuten. Horrelako sentimenduak nabarmenak izaten dira emigratzaileen artean ere. Sharjah Emirerrian (Golkoan) hamar urte baino gehiago daramatzate Pakistan eta Indiak ere parte hartzen duten cricket?lehiaketa bat antolatzen. Azken hiru urteotan bi herrialde horiek bost partidu jokatu dituzte Toronton. Asko idatzi izan da jaioterritik urrun bizi direnen abertzaletasunari buruz: herrimina izaten omen dute eta inoiz ez omen dira hartu dituen herrialdean erabat integratzen. Aipatutako abertzaletasuna, gainera, neurriz kanpokoa izaten da maiz. Sharjah eta Torontoko cricket?zaletuek makina bat testigantza izango ditute, ziur aski, horren guztiaren inguruan. Zein dira aipatutako nazionalismoaren sorburuak? Chauvinista hindu eta islamdarrek zein mendebaldeko esatari batzuek funtsean arazo erlijiosoa dela diote. Nire ustez, lurralde?arazoa da gehiago erlijiosoa baino. Pakistan estatu islamdarra da, baina Indian ere biztanle musulman ugari bizi da. Indiako cricket?jokalaririk bikainenetako batzuek musulmanak ziren, eta musulmana da, baita, talde nazionaleko egungo kapitaina ere: Mohammed Azharuddin. Bai zelaiko bai zelaitik kanpoko gatazkaren sorburua oso bestelakoa da.
Indarrak neurtuz
Pakistandarrentzat India eskualde hartako anaia nagusi indartsu eta, batzuetan, harroxkoa da. India beti bere nagusitasuna erakutsi nahian dabilelakoan daude. Indian, berriz, ez dute ahaztu Pakistan mugimendu sezesionista baten ondorioz sortu zela, eta nazionalismo indiarraren ikuspegitik, nazio berekoak izaten jarraitzen dute. 1947an, independentziak zatiketa ekarri zuen berekin. Gauzak horrela, Pakistanek, txikiagoa izan arren, Indiaren botere politiko handiari aurre egiteko esperantza du. Nazionalista indiarrek inoiz ez dute onartu Pakistan entitate politikoa izatea. Ondorioz, cricketean pakistandarrei irabazten dietenean, garaipena haien asmoen -Indiarekin haustea, alegia- legitimotasunik ezaren froga izan dela uste dute. India eta Pakistaneko taldeek jokatuko ote dute berriz elkarren kontra cricketean? Zer lortzen du cricketak: bi herrialde horien arteko tentsioak baretzea ala abertzaletasun itsuaren sua piztea? Galdera horien guztien erantzunek anbiguoak izan behar dute ezinbestean. Kirolak elkartu egiten du, baina bereizi ere bai. Itxaropen nazionalek pisu handia izaten dute India eta Pakistan cricket?partiduetan aurrez aurre aritzen direnean. Zaletu batzuek ez dute gatazka politikoa ahazten eta jokoari berez duena baino garrantzi handiagoa ematen diote.

Kuba: Muskulua eta ideologia

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Kuba: Muskulua eta ideologia

Kirola da Kubako gobernuaren oinarrietako bat, eta "aberriaren baloreak eta identitate nazionala" sendotzea du helburu.
Marcos Bustillo
Kazetaria da Habanan
"Azken 38 urte hauetako lorpen positiboak Kubako gobernu iraultzaileak eta bereziki Fidel Castro gure komandanteak kirolari emandako laguntza handiari esker eskuratu dira", dio Humberto Rodriguez?ek, Kirol, Gorputz Heziketa eta Aisiarako Kubako Institutu Nazionaleko (INDER, 1961ean sortua) lehendakariak. Hortxe daude emaitzak: 11 milioi biztanle dituen Karibeko uharte txiki horrek, krisialdi ekonomiko sakona jasaten ari den arren, bosgarren lekua lortu zuen Bartzelona 92ko Joko Olinpikoetako domina?kopuruan eta zortzigarrena Atlanta 96ko Joko Olinpikoetan. Horrez gain, txapeldunorde paramerikarra ere bada, Estatu Batuen ondoren. "Kirolaren hedadura handiari eta errendimendu handiko azpiegiturei esker atera dira hain izar handiak", diosku Norge Marreno arraunketako ordezkari nazionalak. Kuban 31.700 profesional ari dira lanean kultura fisikoaren arloan, hau da, kirol?teknikari bat dute 458 biztanleko (hezkuntzan irakasle bat 42 ikasleko eta sendagile bat 170 biztanleko). 1999rako aurrekontuetan diru?kopuru berbera esleitu da kirolerako, kulturarako eta zientziarako hau da, 125 milioi peso kubatar (kotizazio ofizialetan kopuru berbera ematen da dolarretan ere, baina truke sasi?ofizialetan dolar bakoitzeko 20 peso finkatu ohi da). Honakoa gaineratu du Marrerok: "herriak kirola ere estatus kulturalaren baitan sartu du, ongi asko ikasi baitu kirolak bizi?kalitatea eta osasuna ematen dizkigula". Altuagoak, gogorragoak, azkarragoak... iraultzaileagoak. Pistetako lorpen ikusgarriak alde batera utzita, kirolari kubatarrak erregeak balira bezala hartzen dituzte batzuetan; hutsaren hurrengoak, ordea, beste batzuetan: Estatuarekiko leialtasuna da bien arteko muga. Teofilo Stevenson boxeolariak (txapeldun olinpikoa 1972an, 1976an eta 1980an) "iraultzaile onaren ospea" lortu zuen atzerrian maila profesionalean aritzeko eskaini zizkioten dirutza handiei uko egin izanagatik. Beste kirolari bikain batzuei, ordea, kontrakoa gertatu zaie: profesionaltasunaren eta atzerriaren tentazioei amore eman dietela?eta, traidoretzat jo eta haien izenak liburu ofizialetatik ezabatu dituzte. Aipatzekoa da, gainera, atzerrira joandako kirolari gehienak beisbol?jokalariak direla. Izan ere, desertzioak dira iraultzaren arantza. Baina Rodriguezen ustez, "mende berriarekin batera globalizazioa eta neoliberalismoa zabaltzear dauden honetan, kirolak aurrera egin behar du Kuban." Kubak, kirol amateurraren aitzindariak, profesionalizazioaren eta neurriz kanpoko komertzializazioaren indarrari egin behar izan dio aurre. Bere laguntzailerik handiena, Sobiet Batasuna, erori ondoren, Kuba aldatzen hasi da, merkatu?ekonomiaren zenbait elementu sartuz, kontu handiz. Krisialdiaren urte latzetan (1989?1993), Barne Produktu Gordinak %37ko beherakada izan zuenean, kirol?instalazio gehienak (11.000 ziren guztira) oso baldintza txarretan geratu ziren. Krisialdiak entrenamendu?zentroetako elikadura?sisteman ere izan zuen eragina. Egoera larri hori konpontzeko asmoz, Kubak finantziazio?sistema konplexu bat antolatu du "Cubadeportes" erakundearen bidez (1991n INDERen kontrolpean sortua). "Cubadeportes"ek kirolerako fondoak bilatzea du, orain, xede nagusia: 600 entrenatzaile inguru ditu lau kontinentetan sakabanatuta, eta horiexek dituzte diru?iturri nagusiak, lortutako zenbatekoak jakitera ematen ez diren arren. Horrez gain, kirolariak prestatu eta atzerrira bidaltzen dituzte aldi baterako kontratuak betetzera: Italiako boleibol?klubetara, Argentinako saskibaloi?klubetara, Frantziako eskubaloi?klubetara edo Hungariara. Errendimendu ona lortzen duten kirolariak pribilegiatuak izaten dira gainerako biztanleekin alderatuz gero. Sariak dolarretan edo gauzatan (autoak eta apartamentuak) har ditzakete, baina Estatuari ere ekarpenak egin behar dizkiote, prestakuntza, elikadura eta etxebitzitza estatuak ordaindu dizkielako. Ez dago kirolarien diru?sarreren inguruko zifra ofizialik, baina talde nazionaletako kirolariek 500 peso kubatar inguru kobratzen dutela uste da (truke sasi?ofiziala: 25 dolar). Kubako langileen batez besteko soldata 11 dolar ingurukoa da hilean. Kuban, nazio osoko masa muskularra iraultzaren ideien zerbitzura dago. Kirola kanpoaldean harrotasunez erakusten duten bitxi kubatarretako bat da; barrualdean, berriz, kontzientziak pizteko balio du. Honako erronka dute, Rodriguezen hitzetan: "Gizatasuna are gehiago indartzea; aberriaren baloreak eta identitate nazionala are gehiago ezagutaraztea."

SESB ohia: abertzaletasunak dagoeneko ez du irabazirik ematen

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

SESB ohia: abertzaletasunak dagoeneko ez du irabazirik ematen

Garai batean SESBk kiroletan dominak irabazteko makinaria izugarria zeukan eta makinaria hori aberriaren alde egiteko erabiltzen zuen. Gaur egun, ordea, ahalegindu arren, errepublika sobietar ohiak ez dira hainbesteraino iristen.
Lincoln Allison
Warwick?eko (Erresuma Batua) Unibertsitateko Kirol Azterketarako Zentroaren Zuzendaria
Sobiet Batasun ohian, belarra kirol eremuak bereganatzen ari da, futboleko ateetako zutoinak puskatuta daude eta saskibaloiko saskiak okertuta. Egoera tamalgarri horrek zera gogorarazten digu: garai bateko kirol sobietarra estatuaren interesen gainean altxatako eraikin artifiziala zela. Hasieran erregimenak mesprezatu egiten zuen kirola, "burgesena" zelako aitzakian. Gero, ordea, Stalinek 40ko hamarkadan ikaragarri inbertitu zuen bikaintasun atletikoaren garapen planifikatuan. Espazioko programarekin egiten zen moduan, beharrezkoa zen mundu guztiari erakustea zertarako gai zen sistema sobietarra. Orduan, 14 errepublika sobietar ez errusiarrek zeregin handia izan zuten; izan ere, erregimenak jendea abertzaletasun bikoitza erakustera bultzatzen zuen: batetik, bakoitzaren kultura nazionala; eta, bestetik, askoz ere garrantzitsuagoa zen "aberri ama sobietarra". Sakabanatutako inperio haren baitan tentsio ugari zeuden, etnikoak eta herrialdeen artekoak, eta urrezko dominek kohesio?faktore izan behar zuten.
Identitate nazionalaren ametsa
Politika horrek emaitza onak eman zituen. Kirol sobietarrak Joko Olinpikoetan arrakasta bikainak izan zituen. 1952 eta 1980 artean udako zortzi Joko Olinpiko izan ziren eta horietako zazpitan SESB izan zen domina gehien lortu zituen herrialdea. Egia da, bai, nagusitasun hori olinpismoaren mugen baitan geratzen zela. Adibidez, Mendebaldean profesional mailan jokatzen diren kiroletan (batik bat futbolean) arrakasta ez zen hainbestekoa izan, edo beste kirol batzuk ez ziren praktikatu ere egiten (besteak beste golfa). Baina Joko Olinpikoak pixkanaka munduko kirol gertaerarik garrantzitsuenak bihurtu ziren eta Sobiet Batasuna munduko indar olinpiko nagusi bihurtu zen. Kirol sistema hura, ordea, erregimenarekin batera desegin zen. Sobiet Batasun ohian errepublika berriak sortu ziren eta errepublika horiek, identitate nazionala sendotzeko, berriz ere kiroletan inbertitu nahian dabiltza. Adibidez, georgiarrak harri eta zur geratzen dira Mendebaldean eurei buruz ezer ez dakitela konturatzen direnean. Uste dute euren aberria zibilizazio europarraren eta kristauaren sorlekuetako bat dela eta berari zor dizkiotela, besteak beste, ardoa, gariaren laborantza eta idazkera alfabetikoa. Aztoratuta geratzen dira, mendebaldeko gehienek Georgia Atlantarekin lotzen dutelako, Tbilisirekin lotu beharrean. Behin batean, ordea, Eduard Shevardnadzek (Georgiako Errepublikako lehendakari ohiak) ondorengoaz ohartarazi zien: Georgia ezagutarazteko bitartekorik eraginkorrena futbol?partidu soil bat izan zitekeela. Ikuspegi horretatik begiratuta, 1998ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko partiduek Georgia non zegoen jakiteko aukera eman zien mendebaldeko askori eta askori; izan ere, Georgia Ingalaterra eta Italiaren talde berean baitzegoen. Tbilisin izan nintzen horietako partidu baterako eta iruditu zitzaidan georgiarrentzat ez zela hain garrantzitsua partidua irabaztea edo sailkatzea; euren nahi bakarra ikuskizun ederra ematea zen. Baina badirudi SESB ohian kirolaren gainbeherak ez duela konponbiderik. Errepublika berriek ezin izango dute kirola helburu politikoekin erabili. Eta arrazoi xume batengatik: hondamendi ekonomikoa nagusi den eta etnien arteko gorrotoak nagusi diren testuinguruaren baitan, talde nazionalekin identifikatzeak ez duelako behar adinako garrantzirik. Duela gutxi Georgian izan nintzen eta han izandako elkarrizketetatik ondorio hau atera nuen: ez dagoela makinaria funtzionaraziko duen kirol?kultura herrikoirik. Adibidez, Mendebaldean boluntarioak dira oinarriko kirola mugiarazten dutenak; han, berriz, ez dute boluntario izate hori zer den ulertu ere egiten. Salbuespen bakarrak oso ongi ordaindutako kirolak dira: oraindik entrenatzaile onak daude eta jokalari oso onek diru asko irabaz dezakete mundu mailako lan?merkatu berrian. Horren adibiderik onenak, agian, futbola eta tenisa dira. Jokalariak Mendebaldera saltzeagatik eta Europako txapelketetan parte hartzeagatik bertakoek diru asko lor dezakete, handik begiratuta dirutza izugarriak gainera. Oraingoz, ordea, Georgian behintzat benetako itxaropen bakarra atzerritarren laguntza da. "Kapitalistek gure kirol instalazioetan eta prestakuntza programetan inbertitzen dutenean, berriz ere atleta handiak eta entrenatzaile onak izango ditugu", esan zidaten behin eta berriz nire bidaietan.

Futbolzaleen inauteriak

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Futbolzaleen inauteriak

Abestea, oihukatzea, adarra jotzea, iraintzea, dantzatzea, beste leku batzuetan askatu ezin ditugun emozioak kanporatzea, eta gainera elkarrekin. Horixe da estadioaren xarma.
Sergio Leite Lopes
Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Fenomeno hau garaikidea da, 30eko hamarkadan sortu baitzen, futbola elite txiki baten pribilegio izateari utzi eta kirol herrikoia bihurtu zenean. 60ko eta 70eko hamarkadetan are gehiago zabaldu eta handitu zen, gaztetuz gainera: gaur egungo futbolzaleak batez beste 15 eta 25 urte artekoak izaten dira. Duela askotik futbolzaletasuna ez da britainiarrena bakarrik; izan ere, talde edo kirol?izar batenganako fideltasuna bost kontinenteetara zabaldu da. Zaletuaren mirespen hori dimentsio unibertsalekoa da, motibazioak leku guztietan ia?ia berdinak dira eta adierazteko erak oso antzekoak dira; baina beti ere tokiko ezaugarrietan oinarritzen da. Futbolean jokatzeko era asko dauden moduan (kultura desberdinen gorputz?tekniken ondorioz), kirolzaleei ere izen desberdina ematen zaie lekuaren arabera eta izen horien bidez laburbiltzen dira haien jokaerak. Adibidez, supporter hasieran ingelesei baino ez zitzaien deitzen; gero frantsesei ere deitzen hasi zitzaien eta hitz horren bidez indarra eta taldeari laguntza ematea adierazi nahi zen. Brasilgo torcedorea, berriz, oker?oker egiten da bere taldea animatzen duenean. Italiako tifosia, aldiz, tifoak jota dago, hau da, sukarra eta urduritasuna sintomatzat dituen gaixotasunak jota. Kofradia horretan oso goiz sar daiteke, aitak, osabak, anaiak edo aitabitxiak jaioberriari talde maitearen kamiseta janzten dion une berean. Beranduago ere sar daiteke, ordea, haurra gizarteratzearekin batera. Umea auzokoekin edo eskolako lagunekin futbolean aritzen da kalean, edo futbol?talderen batean, partiduen emankizuna entzuten edo ikusten du, taldean horri buruz elkarrekin hitz egiten dute eta azkenik haurrak estadiorako bidea hartzen du.
Identitate?bektorea
Han, senide zaharragoren batek lagunduta, mutikoa -eta gero eta sarriago neskatoa ere bai- ez da edozein lekutan jarriko: umearen gustuen arabera zaletu?talde batean murgilduko da, harmailetako leku jakinen batean, futbol?zelaiko atearen atzealdean. Kirola orduan identitate?bektore bihurtzen da, hau da, klase?, auzo?, herrialde?, erlijio?, nazio?identitate, adierazpide kolektiboen bidez. Estadioen arkitekturak ere adierazpide horiek erraztu egiten zituen. Izan ere, garai batean harmailetan ez zegoen bakarkako jarlekurik eta zaletuak zutik pilatzen ziren; orduan, sentitzen zituzten emozioak errazago adieraz zitzaketen gorputzaren bidez. Estadioetan segurtasun neurri bereziak hartu badira ere, zaletuen artean indarkeriak bizirik darrai. Baina oraindik horrelako adierazpideak antolatzen dira, ikuskizunaren barruko beste ikuskizun gisa, abesti, kontsigna, aurkarien eta epaileekiko ateraldi barregarri edo irainekin, koreografia eta eszenografia sortzaileekin, benetako inauteriak balira bezala. Kirol?ikuskizunaren bidez zaletuek gizartea osatzen dutela ohartzen dira; bertan, talde koherente baten identitatea mendetako erritualen bidez adierazten da. Estadioetan kirol?praktikak ez ezik, kirol?ikuskizunak ere funtzio terapeutiko edo katartikoak betetzen ditu. Eta horiek ezinbestekoak dira gure gizarteetan; izan ere, gizarteak urbanoak eta industrialak dira eta ondorioz euren kideek diziplina zorrozpean loturik egoten dira eta emozioak etengabe kontrolatu behar izaten dituzte. Horrela, kirol?ikuskizunak ihes egiteko balio du, bertan emozioak kontrolatuta askatzen ikasten baita eta emozioak jaregin egiten baitira. Horri buruz zera zioen Norbert Elias soziologo alemanak: "Gizarte batek euren kideei, eta batez ere gazteei, borroken kitzikadura atsegina bizitzeko behar adina aukera eman behar dizkie; borroka horretan indar fisikoa eta gorputz trebetasuna ager daitezke, derrigorrez ez bada ere. Baina borroka horiek bizitzeko aukerak eman ezean, hiritarren eguneroko bizia lozorrotuegi gera daiteke; izan ere, horrelako gizarteetan tentsioak ez lirateke batere kitzikagarriak izango eta gizarteak ez lituzke neurri zuzentzaile osagarriak eta betegarriak eskainiko."

Ezkontza sakratua

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Ezkontza sakratua

Jarraitzailea eta taldea ezin dira banandu, elkarrekin daude zorionean eta zoritxarrean. Hona hemen Kolonbiatik datorkigun lekukotza.
Eduardo Arias
Kazetaria eta Deportivo Independiente Santa Fe (Bogota, Kolonbia) taldearen jarraitzailea.
Futbol?talde bateko jarraitzailea izatea zer den Nick Hornby idazle ingelesak adierazi zuen hobekien, Fever Pitch liburuan; bertan, Londresko Arsenal taldearekin izandako maitasun harremana azaltzen du. Harreman hori ezkontzarekin alderatzen zuen. Baina ez gaur egungo ezkontza batzuk bezalakoa, ezkongai?aldia baino gutxiago irauten duten horietakoa. Ez horixe: harreman hori ezkontza zorrotza da, espartanoa, viktoriarra. Banandu ezin dena. Apaizek esan ohi duten moduan, "heriotza iritsi artekoa". "Ezkontza sakratua" erantsiko lioke horri Juan Luis Guerra abeslari dominikarrak, bere "Como abeja al panal" abestian dioen moduan. Gainera, ezkontza horretan ez dago desleialkeriarik. Santa Fe taldeko jarraitzaileak inoiz ez du izango bi asteko ezkutuko affairerik Millonariosekin, hau da, Bogotako beste taldearekin. Amodioak izatekotan, beste hiri batzuetako taldeekin izango ditu, baina beti iragankorrak eta ezkutukoak, adibidez Deportivo Calirekin, Union Magdalenarekin eta Junior de Barranquillarekin; baina amodio horiek eten eta lehertu egingo dira, talde horiei Santa Feren aurka lehiatu beharra iristen zaienean. Jarraitzaileak senar eredugarri, otzan eta leial moduan jokatzen du. Bere taldearen akatsak onartzen eta bere gain hartzen ditu, senar batek emaztea garai batean bezain argala ez izatea, zurrunga egitea, begizuloak izatea edo eguneko 24 orduetatik 18tan aurpegi ilun ibiltzea onartzen duen moduan. Taldeak gaizki jokatzen duela?eta sentitzen diren uneko haserrealdiak baztertuta (Santa Feri dagokionez, badira hogeita bi urte inolako titulurik irabazi ez duela). Uneko teknikoari ozenki egiten zaizkion eta taldearen koloreak behar bezala defenditzeko gai ez diren jokalari traketsei egiten zaizkien eskaerak alde batera utzita. Jarraitzailea beti joango da estadiora, beti egongo da bere taldearekin, zorionean eta zoritxarrean, beti abestuko dio, nahiz eta batzuetan ahapetik izan: "Ole ole ola, gehiago maite zaitut egunetik egunera." Eta senarrak etxeko gastu guztiak isil?isilik ordaintzen dituen moduan (nahiz eta batzuetan etxea infernu iruditu), jarraitzaileek ere sosak taldean gastatzen dituzte. Eta ez gutxi, gainera! Garai batean nahikoa zen sarrerak erostea. Gaur egun, ordea, ez. Sarrerez gain, beste hainbat gauza ere erosi beharra dago: taldearen kamiseta (sei hilero diseinua edo fabrikatzailea aldatu egiten da eta, beraz, eguneratu beharra dago), bufanda, bandera, jarraitzaileen abestiak biltzen dituen disko ofiziala... Eta zer jasotzen du ordainetan? Benetako jarraitzaileek baino ezagutzen ez dituzten gauza ukiezin batzuk. Tribu bateko kide izatearen sentsazioa, Munduko beste inongo bazterretan lortzen ez dena: ez hauteskundeak irabazitakoan, ez 100.000 laguneko rock kontzertuetan, ezta garaipen militarretan ere. Taldeak gola sartzen duen bakoitzean edo betiko aurkariari irabazten dionean goitik behera zirrara gozo batek astintzen du gorputza, hitzez adierazi ezin den eta egun batzuk irauten duen sentsazioak. Batzuetan, gainera, zirrara horrek urteak irauten ditu. 1992an Santa Fek 7?3 irabazi zion Millonariosi eta zazpi urte beranduago garaipen hura gogoan dago talde gorriaren jarraitzaileen artean eta ahal dugun bakoitzean gogorarazten diegu talde urdineko jarraitzaileei. Bizirik jarraitzeko arrazoi bat: ez naiz hilko aurten txapeldun nor geratzen den jakin arte edo Millonariosen aurkako hurrengo partiduan zenbategatik irabazten dugun jakin arte. Berdin du batek ongi edo gaizki aukeratzen badu (Bilboko Athletic edo Donostiako Erreala, Boca Juniors edo River Plate, Inter edo AC Milan, Arsenal edo Tottenham Hotspurs). Futbol?taldea lehen aipatu duguna da: bizitzako amodio bakar eta benetakoa.

Thailandia: Ukabilak eta dirua

Kirola: neurririk gabeko zaletasuna

Thailandia: Ukabilak eta dirua

Ringaren gainean neurrigabeko indarkeria. Tribunetan, dirua jokatzen dutenak bihotzekoak jota hiltzen dira. Hori da boxeo thailandiarreko aretoetan bizi den giroa.
Robert Horn eta Thaskina Khaikaew
Kazetariak Bangkoken
Hogei urtetan zehar, inoiz ez du huts egin: ostiral gau guztietan Sialek Chanarak hantxe egoten da, Bangkokeko Lumpini estadioan, Muay Tahi (Thailandiako boxeoa) jokatzen den leku garrantzitsuenetako batean. "Baina ez zait atsegin boxeoa", dio 53 urteko merkatari honek, esku artean bath -Thailandiako dirua- sorta bat duela. "Apusturik ez balego, inoiz ez nindukete hemen ikusiko". Hondatutako estadio horretan 10.000 lagun sartzen dira eta turistak dira apusturik egiten ez duten bakarrak. Emakume atzerritar asko dardarka hasten dira ukabilkada zaparradaren aurrean, belaunek iztaiak kolpatzen dituztenean edo ostikaden ondorioz larruazala edo hezurrak maila?maila eginda geratzen direnean. Muay Thai?a Thailandiako kirol nazionala da. Siam?eko gerlariek esku hutsez borrokatzean erabiltzen zituzten tekniketan oinarrituta dago eta hasieran badirudi borroka?arte hau boxeoaren antzekoa dela: borrokalariek eskularruak janzten dituzte, ring?en gainean borrokatzen dira eta hiru minutuko round?ak egiten dituzte. Horretan oso antzekoak dira, baina hortik aurrera ez. Izan ere, Muay Thaiean kolpeak oinekin, belaunekin, ukondoekin, guztiekin jo daitezke. Eta boxeolarien grina pizteko orkestrak -danborrak, zinbaloak eta Javako xirulak- musika militarraren doinu zaharrak jotzen ditu erritmo bizi?bizian. Thailandiako boxeoa eta identitate nazionala ezin dira banandu: kirol horren sustapena Kultura Ministerioak egiten du, Muay Thaia Irakasteko Institutua Hezkuntza Ministerioaren menpean dago eta Lumpini estadioa eta Muayaren Munduko Kontseilua -kirol hori zuzentzen duen erakundea- armadaren aginpidean daude. Baina herritarrek oso gustuko dute, ez dago beste inolako denbora?pasa nazionalarekin alderatzerik: thailandiarrei ikaragarri atsegin baitzaie apustu egitea. Eta baita futbolean ere. Poliziaren ustez, Ingalaterrako lehen mailako futbol partiduetarako, adibidez, astero?astero milaka milioi jokatzen dira. Bangkoken ezkutuko kasinoek ez dute inolako zigorrik jasotzen. Herrialdeko monje budistarik ospetsuenak milaka eta milaka fededun erakartzen ditu, fededun horiek uste baitute bildutako egunkari batez buruan joz gero, loteria nazionalean sariren bat tokatuko zaiela... Halaber, Muay Thaiak nerabeei miseriaren aurrean itxaropenaren atea zabaltzen die. Lumpini estadioan borroka handi bat jokatuz gero 100.000 bath (2.500 dolar inguru) irabaz daitezke eta batez beste boxeolariek hilean behin aritzen dira borrokan. Kopuru hori dirutza da landetan edo fabriketan lanean aritzen diren gazteentzat eta uste dute ongi emandako ostikada bati esker lan astunak edo Bangkokeko txaboletako miseria gorria alde batera utzi ahal izango dituztela. Baina Lumpiniko tribunetan edo beste estadioetan eskuz esku aldatzen diren diru?kopuruak askoz ere handiagoak dira. "Borroka bakar batean apustu eginez 800.000 bath (20.000 dolar baino gehiago) irabazi nituen! Baina milioi bat ere galdu nuen (27.000 dolar)" aitortu du Chatri Kanchanamanoonek, urregintza denda bateko 50 urteko jabeak. Bere lagunik onenak, ordea, bizia ere galdu zuen: "Izugarrizko dirutza jokatu zuen eta horrek oso urduri jarri zuen, urduriegi. Oihuka ari zen bere boxeolaria animatzeko. Bat?batean, zerraldo erori zen lurrera. Bihotzekoak jota hil zen". Apustuek behera egin dute Thailandiako ekonomiak behea jo zuenetik, 1997ko uztailetik. Baina apustuetako biktima guztiak ez dira heriotza naturalen ondorioz hiltzen. Catrik dioenez, beraien zorrak kitatu ezin zituzten batzuk hil egin dituzte. Boxeolariek elkarri belaunez eta ukondoz jo eta elkar jipoitzen dutenean euren aldekoak eserlekuetan zutitu eta oihu bizian aritzen dira, tribunak banantzen dituzten kate berde astunak bultzatzen dituzte indar guztiekin. Baina rounden arteko atsedenaldietan ringaren kanpoan gertatzen dena paroxismo hutsa izaten da. Boxeolariak arnasa hartzen duten bitartean, dirua jokatu nahi dutenek keinuak egiten dituzte besoak astinduz eta hatzekin seinaleak eginez, keinu?kode oso konplexu bat erabiliz; horiei esker, artekariek badakite bakoitzak noren alde eta zenbat jokatu nahi duen. Bertaratzen direnen artean, oso?oso gutxi dira apusturik egin ez dutenak. Paisan Phakdeesunthorn da horietako bat. "Muay Thaia atsegin zait" dio 32 urteko funtzionario honek. Nerabezaroan kirol horretan aritu zen. "Dirua jokatu? Ohitura oso txarra da hori! Ez daukat dirurik galtzeko". Boxeolariak akuilatzen ditu oihuka, baina beste zaletu askok bezala, ez dauka faboritorik: kirol horrekiko sentitzen duen grina gehiegizkoa da boxeolari bakarra aukeratzeko. Dirua jokatzen dutenek ere ez dute faboritorik, ezta Sialekek ere: "Faboritorik? Inola ere ez. Buruarekin egin behar da apustua, ez bihotzarekin."

Armak: Tregoarik gabeko lasterketa

ASKATASUNAK

Armak: Tregoarik gabeko lasterketa

Gastu militarrak murrizteko aurrerapen handiak egin dira; hala ere, munduko eskualde batzuetan gastu militarrek izandako igoera oso kezkagarria da. Vincen¿ Fisas
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Bake eta Giza Eskubideei buruzko UNESCO Katedraren titularra.
"Desarmearen lasterketa" Berlingo Hormaren erorketaren ondoren hasi zen, 1989. urtean; zifrei erreparatzen badiegu badirudi horrek ondorio nabariak izan dituela. Potentzia handien arteko distentsioari esker armak erretiratzeko eta suntsitzeko akordioak hitzartu ziren; baita gastu militarrak herrialde askotan murrizteko akordioak ere. Hala ere, zifra globalak arretaz aztertuz gero, egoera konplexuagoa eta paradoxikoagoa dela ikus dezakegu. Azterketa horrek zera adierazten du: prozesu itxaropentsu hori hasi zenetik hamar urte igaro ondoren kontrako joerak daudela, eta horietako batzuek pesimismora bultzatzen gaituzte. Armak murrizteko ahalegina ez da berdina izan planeta osoan; eta, gainera, estatu eta eskualde askok berrarmatze?prozesuak hasi dituzte eta hori are kezkagarriagoa da. Gastu militarrak 1988. urtetik aurrera ia etengabe murriztu dira, oro har herena mundu osoan. 1997. urtean gastuak 740.000 milioi dolarrekoak izan ziren; eguneko 2.000 milioi dolar ingurukoak (munduko BPGren %2,6ren baliokidea) eta laurogeiko hamarkadaren bukaeran, aldiz, eguneko 3.000 milioi dolarrekoak ziren.
Kontinente batetik bestera
Lehenengo oharra: murrizketa hori Europan eta Estatu Batuetan egindako murrizketei esker gertatu da gehienbat. Europa zerrendako lehenengoa da, azken hamarkadako murrizketa %50etik gorakoa izan baita bertan (ikus hurrengo orrialdeko taula). Baina beherapen izugarri hori Errusian 1992. urtetik aurrera burututako murrizketaren ondorioa da. Mendebaldeko Europan gastu militarren murrizketa dezente baxuagoa izan da, %14 ingurukoa. Bigarren oharra: per capitako sarrera altuak dituzten herrialdeek aparatu militarren tamaina eta dagozkien gastuak murriztu dituzte azken urteotan; biztanleko sarrera baxu eta ertaineko herrialdeek, aldiz, %19ko eta %12ko igoerak izan dituzte, hurrenez hurren. Sarrera baxuenekoen artean hauek azpimarra ditzakegu: Asiako hegoaldekoak eta Txina eta Afrikako estatu batzuk. Sarrera ertainekoen artean, berriz, Mediterraneo itsasertzeko herrialdeak, esate baterako, Aljeria, Libano, Siria eta Turkia. Herrialde horietako aurrekontu militarrek gora egiten dute, eta horren ondorioz, giza garapenerako gastu potentzialak izugarri egin du behera. Gainera, sor daitezkeen krisialdi politikoetan armak erabiltzeko arriskua larriago bihurtu da. Kontinenteen arabera, Asian igo dira gehien gastu militarrak. Ondorengo herrialde hauek dezente igo dituzte aurrekontuak azken urteotan: Indiak, Pakistanek, Sri Lankak, Txinak, Indonesiak, Japoniak, Malaysiak, Myanmarrek, Singapurrek, Taiwanek, Thailandiak eta Hegoaldeko Koreak. Baina igoera hori, oro har, BPGren igoeraren azpitik izan da. Aipatutako igoera horren zati handia armamentu berriak erosteko erabili da; horren ondorioz, kontinente horretan arma?erosketak bikoiztu egin dira 1994 eta 1997 artean. Datozen urteetan joera hori baratzea espero da. Bi arrazoi daude horretarako: Asiako estatu askoren ekonomiak kaltetu dituen krisialdi finantzarioa, batetik, eta Nazioarteko Moneta Fondoak egindako presioa, bestetik, estatu horiek aurrekontu gastuak, militarrak barne murriz ditzaten. Latinoamerika ere berriz armatzeko tentazioan erori da. Hegoaldeko Amerikan gastuek %14 egin zuten gora azken hamarkadan eta Brasil, Txile eta Paraguaiko kasuak azpimarratu behar ditugu. Azken urteotan arma berrien erosketak ere gora egin du eta arma horietako batzuk, gainera, oso garestiak dira. Kontinente horretan, Erdialdeko Amerika izan zen gatazka armatuek gehien kaltetutako eskualdea hamarkadatan zehar: Hala ere, gaur egun, salbuespena da: azken hamarkadan gastu militarrak ia %40 murriztu ditu, bake?prozesuetan hartutako konpromisoen ondorio gisa. Ekialde Ertainean (armen esportatzaileentzako merkatu pribilegiatua) gastu militarrek ere gora egin dute, bereziki Iranen, Saudi Arabian eta Sirian. Afrikan, aldiz, Aljeria eta Uganda baino ezin ditugu aipatu gastu militarren igoeraz aritzerakoan; Saharatik beherako estatuek, berriz, %46 murriztu dituzte, oro har, gastu militarrak. Baina hamarkada honetan izandako gerri zibilek eta sarraskiek agerian utzi dute berriro ere gatazken basakeria eta letalitatea ez daudela lotuta nahitaez armamentu sotisfikatu eta garestiaren erosketarekin. Arma arinak, eskuratzeko arma erraz eta merkeak ugaritu egin dira (500 milioi unitate mundu osoan) eta hori ez da behar bezala islatzen gastu militarren estatistiketan. Borrokarako hegazkin batek balio duen diruarekin 200.000 eraso?errifle eros daitezke "saldo" baldintzatan.
Hiru parametro handi
Gastu militarren aldaketak bi parametro handi hauetan izandako aldaketei egotzi dakizkieke: armaden tamaina eta armada horiek erositako armamentu mota eta kopurua. Potentzia handietan hirugarren faktore honek ere eragina izaten du: ikerketa eta garapenerako gastua, sektore militarrean. Estatu Batuetako ACDAren arabera (Arms Control and Disarment Agency), munduan efektibo militarren kopuru osoak sei milioi pertsona inguru egin zuen behera 1988 eta 1995 artean (22,8 milioi 1995ean); %20ko beherapena da hori. Hori kontuan izanda errazago uler dezakegu mundu osoko gastu militarrak izandako beherapena. Baina diferentzia handiak daude eskualde batzuetatik besteetara. Efektiboei dagokionez ere, herrialde garatuen ondorioz gertatu dira beherapenak, efektiboak %35 baino gehiago murriztu baitituzte. Garapen bidean dauden herrialdeek, aldiz, batez beste %10 baino ez dituzte murriztu. Efektiboen murrizketaren portzentajeak Erdialdeko Amerikan (%60), Ekialdeko Europan (%44), Iparraldeko Amerikan (%25) eta Mendebaldeko Europan (%17) gastu militarren murrizketari lotuta daude argi eta garbi. Eta hori ez da gertatu efektiboen murrizketa armaden modernizazioarekin eta materialaren erosketarekin orekatu dituzten eskualdeetan, esate baterako, Ekialde Ertainean. Latinoamerikan eta Hegoaldeko Asian, efektiboek gora egin dute zertxobait. Defentsa?materialaren erosketaren ondorioz sortutako gastu militarrari dagokionez, 1990. urtetik aurrera laurdena murriztu da. NATOko estatuetan, ekipotarako gastuak heren batean murriztu dira 1988 eta 1997 artean; azken urte horretan 95.000 milioi dolarrekoak ziren gastu horiek. Zifra horiek ez datoz bat munduko lehenengo ehun konpainia armamentisten salmentekin; SIPRIren datuen arabera (Stockholm International Peace Research Institute), salmenta horiek 1996. urtean 156.000 milioi dolarrekoak izan ziren eta 39 enpresen (erdiak Estatu Batuetakoak) fakturazio militarra urteko mila milioi dolarretik gorakoak. Ikerketa eta garapenerako gastuari dagokionez, SIPRIk kalkulatu du 1995ean 58.000 milioi dolarrekoa zela. Horietatik 48.000 NATOko estatuei dagozkie (eta horietatik 37.000 Estatu Batuei). 1989tik aurrera mota horretako gastuek behera egin dute herrialde gehienetan, nahiz eta hiru salbuespen nabarmen izan: Japonia, India eta Hegoaldeko Korea. Estatu horiek azken hamarkadan gastu militarren kopuru globala handiagotu egin dute, termino absolutuetan. Ikerketarako gastuak potentzia nuklearrei eragiten die gehienbat. Estatu Batuetan gastu militar osoaren %14 da; Frantzian %11; Erresuma Batuan %9,5; %5 Errusian eta %4 inguru Txinan. Suedian %10 da eta Indiako, Alemaniako eta Hego Afrikako gastu militarraren %5 gainditu zuen. Herrialde horiek guztiak, Espainia eta Japoniarekin batera, munduan armamentutan egiten diren ikerketa?gastuen %90 baino gehiagoren erantzuleak dira.
Zertan erabili dira "bakerako dibidenduak"?
Gastu militarren murrizketaren prozesua hasterakoan honako ideia sortu zen: desarmea garapenaren zerbitzura ipintzea eta horrela sortutako aurrekontu?aurrezkiekin "bakerako dibidenduak" sortzea. Zein izan dira ekimen goraipagarri horren emaitzak? UNDPren txosten batek adierazten zuen laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean munduan bildutako "bakerako dibidenduak" 900.000 milioi dolarretik gorakoak zirela; baina "badirudi horien zatirik handienak aurrekontu?defizitak murrizteko erabili zirela eta baita garapenarekin zerikusirik ez duten gastuetan ere". Aztertu berri ditugun kopuru horiek, gainera, honako hau ere adierazten dute: "bakerako dibidenduari" asko falta zaiola fenomeno unibertsala izateko. Zoritxarrez, garapenerako baliabiderik gehien behar dituzten herrialdeek gastatzen dute gehien ekintza militarretan eta askotan osasunean edo hezkuntzan erabilitakoaren gainetik (ikus taula). Bonn International Center for Conversion?ek (BICC) desarmean egindako ahalegina neurtzeko erabilitako azken adierazlea oraindik ere negatiboa da 69 estaturen kasuan (157 estaturen artean). Horrek argi eta garbi erakusten du oraindik ere asko eta asko falta dela egiteko.
Iturriak: SIPRI Yearbook 1998, World military expenditures and arms transfers 1996 (US ACDA, 1997); Conversion Survey 1998 (BICC, 1998).
Nobel Saridunen Frontea
Herrialde industrializatuen material militarren eskaera murriztu egin da eta horren ondorioz armak produzitzen dituzten estatuek eta salerosten dituztenek ezin izan diote honako tentazio honi eutsi: murrizketa hori Hirugarren Mundura egindako esportazioekin orekatzea, gaur egun gatazka gehienak bertan gertatzen baitira. Garapen bidean dauden herrialdeek 19.000 milioi dolarreko ohiko armak inportatu zituzten 1997. urtean. Eta 1993 eta 1997 artean Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren Kontseilu Iraunkorreko bost estatu?kide, batera hartuta, arma?transferentzien %80 baino gehiagoren erantzuleak izan ziren, SIPRIren arabera (Stockholm International Peace Research Institute). Egoera horri aurre egiteko Oscar Ariasen (Costa Ricako presidente ohia eta 1987ko Bakearen Nobel Saria) ekimenez Bakearen Nobel Saridunen Batzorde bat sortu zen. Batzorde horrek, 1997an, Armen Transferentziari buruzko Portaerako Nazioarteko Kodea sortu zuen. Nazio Batuen Batzar Nagusian aurkeztuko dute, nazioarteko itun lotesle gisa onartzeko itxaropenez. "Gure haurrek eskolak eta osasun?zentroak dituzte beharrezko, eta ez armak eta borroka?hegazkinak", adierazi zuen Batzordeak. Garapen bidean dauden herrialdeek egindako inportazioen kopurua oso altua izan zen 1997an; hain zuzen ere, herrialde horietako haur guztiei oinarrizko heziketa emateko egin beharko litzatekeen kostu gehigarria baino hiru aldiz handiagoa; eta biztanle guztiei oinarrizko osasun?zerbitzuak eta elikadura egokia eskaintzeko kostua baino 1,5 aldiz handiagoa. Kontuan izanik estatuen erdiak baino gehiagok defentsan osasunean baino gehiago gastatzen dutela, Nazioarteko Kodearen 10. artikuluak zera aurreikusi du: "arma?transferentziak egin ahal izateko estatu hartzailearen osasun eta heziketa gastuek gastu militarrak baino altuagoak izan beharko dute". Estatuek gastu militar altuak justifikatzeko euren balio disuasiboa aipatzen dute eta, beraz, hiritarren segurtasuna bermatzeko bidea dela. Baina UNDPren (Garapenerako Nazio Batuen Programa) arabera garapen bidean dauden herrialdeetan baztertze sozialaren ondorioz hiltzeko probabilitatea gerran kanpoko eraso baten ondorioz hiltzeko probabilitatea baino 33 aldiz handiagoa da. Nazioarteko Kodeak zera erabaki du: armamentuak erosi nahi dituen edozein estatuk hainbat baldintza bete behar dituela. Baldintza horien artean hauek aipa ditzakegu: demokrazia sustatzea, giza eskubideak babestea eta gastu militarrak garbiak izatea. Batzordearen arabera armen nazioarteko transferentziek ondorengoetara bultzatzen dute: "ezegonkortasun politikoa areagotzera eta giza eskubideak urratzera; horren ondorioz, gatazka biolentoak luzatu egiten dira, eta desadostasunak modu baketsuan konpontzeko ahalegin diplomatikoak ahuldu". Antzeko beste portaera?kode batzuk proposatu edo abian jarri dituzte Segurtasun eta Lankidetzari buruzko Erakundean, Europan, Europako Batasunean eta Hego Afrikan. Premiazkoa da mekanismo horiek guztiak nazioarte mailan aplikatzea; izan ere, ohiko armak, eta arinak bereziki, dira biktimen %90ren eragileak gaur egungo gatazka armatuetan.
Estatu Batuak: demandak arma gisa
Azken urteotan Estatu Batuetako biztanleak enpresen kontra gero eta demanda gehiago jartzen ari dira (kalte?galeren ordainketako demandak). Demanda horiek bide eraginkor bihurtu dira Kongresuko kideek legean sartu nahi ez dituzten kausak bultzatzeko; izan ere, enpresa horiek berak finantzatzen dituzte hauteskunde?kanpainak. Estatu Batuetako auzitegi federal baten erabakiak aurrekaria ezarri du: 1999ko otsailaren 11n, New Yorkeko epaimahai batek su?armen fabrikatzaileak pertsona bati 4 milioi dolar ordaintzera kondenatu zituen, pertsona hori tiroketa batean ustekabean zauritu baitzuten, 1995ean, hiri horretan. Lehenengo aldiz, Colt, Beretta eta beste armagin batzuk "arduragabekeriagatik" erruduntzat hartu zituzten, New Yorkeko merkatua "produktu arriskutsuez" betetzeagatik. Kondenatuek apelatu egin zuten, baina euren kontra beste prozesu asko hasi dira, eta horietako batzuk udalek hasita. National Rifle Association boteretsuarekin bat eginik, armaginak borrokan gogotsu ari dira armak eramateko eta saltzeko eskubidea mugatu nahi duten lege?proiektuen aurka. National Rifle Association su?armak dituztenen presio?taldea da eta beraiek 3 milioi kide dituztela esaten dute. Estatu Batuetan hilketa kopuruak behera egin zuen 1991 eta 1997 bitartean (24.700etik 18.200era): 100.000 biztanleko 6,8 hilketa. Dena den, hori herrialde industrializatu guztien arteko tasarik altuena da. Nahiz eta hilketa kopuruak behera egin kriminalitatea oso?oso altua da Estatu Batuetan. Azken urteotan onartutako testu bakarrak (Parlamentuan izandako borroka ospetsuaren ondoren) zera finkatu zuen: bost lanegun igaro behar direla erosleari arma eman baino lehen, saltzaileak bezeroaren aurrekari judizialak egiaztatu ahal izateko. Kalte?galeren ordainketako demanden metodoa oso emaitza onak ematen ari da Estatu Batuetan. Kontsumitzaile?elkarteek, amiantoaren edo tabakoaren biktimek arrakasta handiz erabili dute. Metodo hori atzerrira hedatzen ari da: Guatemalak, Nikaraguak eta Panamak orain dela gutxi prozedura zibilak hasi zituzten Ipar Amerikako tabako?industrialarien kontra eta erretzaileen gaixotasunak tratatzeko egindako gastuak itzultzea espero dute.

Papiroetatik Internetera

KULTURAK

Papiroetatik Internetera

Antzinako liburutegirik ospetsuena berriro martxan ipintzean, Egiptok tresna kultural modernoa eman nahi dio mundu arabiar guztiari.
Michel Arseneault
Kanadako kazetaria Alexandrian
Alexandriaren erdi?erdian, Ekialdeko portuaren eta Unibertsitatearen artean, milaka langile ari dira gau eta egun lanean garrantzi handiko obra batean. Eraikina hamaika solairuko zilindroa da eta urmael batek inguratzen du. Proiektua Norvegiako Sn¿hetta kabinetearena da. 1989. urtean aukeratu zen kabinete hori, arkitekturako nazioarteko lehiaketa batean; lehiaketara 77 herrialdetako 1.400 proiektu aurkeztu zituzten. Eraikinaren forma zirkularra sinbolikoa da. Mohsen Zahranen arabera, honako hau gogoratzen du: Mediterraneo itsasoa atzean duela, "ezagutzaren faroa, eguzki berri gisa etengabe azaltzen dena". Zahran proiektuaren zuzendari nagusia da, Estatu Batuetan ikasi duen arkitekto egiptoarra. Eraikuntza 1999ko bukaera aldean amaitzea espero da eta Alexandriako Liburutegi (AL) ospetsua ekarriko du gogora. Sustatzaileek zera espero dute: hiriaren proiekzio kulturala mundu arabiarrean eta kanpoan sendotzea, Zesar eta Kleopatraren garaian baino askoz gehiago. Baliabiderik modernoenak izango ditu, helburu hori betetzeko asmoz. Liburutegiak 36.770 m2 eta bi mila plaza izango ditu; bertan izango dira 8 milioi liburu, aldizkako argitalpenak, eskuizkribuak, mikrofitxak eta disko optiko konpaktuak. Frantziaren laguntzarekin liburutegiko katalogo informatikoa arabieraz, ingelesez eta frantsesez egingo da eta munduko aurreratuenetako bat izango da. Planetariumak, informazio?zientzien nazioarteko eskolak eta museoek (arkeologia, kaligrafia eta zientziak) latitude guztietako ikasleak, ikertzaileak eta bisitariak erakarriko dituzte.
Hizkuntzen eta kulturen elkargunea
Liburutegia berriro martxan ipintzeko ideia 1974. urtean piztu zen, El?Abbadi Mustafak hainbeste urtetan aztertu zuen "tenplua" berriro martxan ipintzea imajinatu zuenean. El?Abbadi Cambridgeko Unibertsitatean diplomatu zen, historia?irakaslea eta Alexandriako Liburutegi zaharraren bizitza eta patua lanaren egilea da. Lutfi Dowidar, Alexandriako Unibertsitatearen zuzendaria, ideia horren alde azaldu zen. Biek elkarrekin Egiptoko agintariak eta UNESCO ekimen horren garrantziaz konbentzitu zituzten; UNESCOk bideragarritasun?azterketa eta Interneten leku bat finantzatu zituen. (Internet: www.bibalex.gov.eg). Gaur egun El?Abbadi irakaslea gustura dago emaitzarekin, baina nahiago zuen AL ikerlarientzako erreserbatzea soil?soilik. "Ez dugu irakurlerik gabeko libururik nahi!" esaten du Gamal El?Ghetanik, Akhabar Al?Adab ?eko idazle eta erredakzio buruak. Akhabar Al?Adab Kairoko Al?Akhabar egunkari garrantzitsuaren asteko eranskin literarioa da. "Nire semeak badaki ordenadoreak erabiltzen eta nik, aldiz, ez" esaten du. "Alexandriako Liburutegia belaunaldi horrentzat da, eta ez nire belaunaldiarentzat; baina jendeak atsegin handiz bisitatuko du, ni Liburutegi Nazional zaharrera joatean sentitzen nuen atsegin beraz". Obraren sarreran Asuango granitozko hilarria jarri dute; bertan, hieroglifiko egiptoar bat, ideograma txinatar bat, letra arabiar bat eta letra greko bat daude grabatuta. Zilindroaren kanpoko hormen gainean jarriko diren granitozko plaken mezua oso argia da: liburutegiak alfabetoen, hitzen eta hizkuntzen elkargunea izan nahi du, Alexandria hiriaren antzera. Lanak 1995eko maiatzean hasi ziren, harri sinbolikoa ipini zenetik zazpi urte igaro ondoren. Harri hori Hosni Mubarak presidenteak eta UNESCOko Zuzendari Nagusiak, Federico Mayorrek, ipini zuten. Leku hori unibertsitateko aparkalekua zen eta bertan egindako indusketa arkeologikoek errege?auzoaren parte izan zela erakutsi zuten. Ez dakigu, hala ere, liburutegi zaharra nolakoa zen eta non zegoen zehazki. ALk gogo bizia sorrarazi du atzerrian: Alemaniak dokumentuen garraio?sistema emango du; Norvegiak altzariak; Italiak eskuizkribuak berritzeko laborategia; Japoniak ikus?entzunezko materiala. Frantziak Suezko Ubideko Konpainiaren artxiboen kopia oparituko du; Turkiak 10.000 lan; Australiak artelanak. Orain arte 300.000 liburu bildu dira eta horietatik 100.000 eman egin dituzte.
Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko pasabidea
UNESCOko Zuzendari Nagusi ohiak, Amadou?Mahtar M"Bow?k, liburutegia berriro zabaltzearen aldeko deia zabaldu zuen nazioartean, 1987. urtean. Liburutegi horrek Ekialde Ertaineko eta Magrebeko mapa kulturala alda zezakeela azpimarratu zuen. Eta UNESCOk egindako bideragarritasun azterketak Mediterraneo arroaren inguruan bete beharreko oinarrizko papera azpimarratu zuen. Litekeena da misio hori betetzea, aurreikusten du Zahran irakasleak. Bere ustez, AL "Egiptoren garapenerako palanka" bihur daiteke. "Herrialdeek aberastasun ugari izan ditzakete, dio, baina kulturarik ez badute, berehala egingo dute gainbehera." Berak dioenez, AL "Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko elkar ulertze eta elkarrekintza pasabidea" izango da. "AL berriro martxan ipintzeak gizakiei on egingo die. Baina ez dugu pentsatu behar haurtxoa jaiotzetik jenioa izango denik. Hamarnaka urte zain egon beharko dugu benetako eragina neurtu ahal izateko". Gamal El?Ghetani idazleak AL Egiptoren eta Europaren arteko zubia izango dela espero du. Izan ere, bere ustez Europa kontinente hurbila da, Mediterraneoko antzeko kultura dela?eta; alderdi erlijiosoak ere garrantzia duela uste du. "Europako erlijioen sustraiak hemen daude" gogoratzen du. Edouard Al?Kharrat Alexandriako idazleak zera aurreikusten du: "Alexandria oroimenaren hiriburu bihurtuko da; idazleentzako eta zientzialarientzako babesa". ALri esker, gazteek -Egiptoko biztanleen %50k 20 urte baino gutxiago ditu- ikasketen erritmoa azkartu ahal izango dute: Zhran irakaslearen arabera, ez da harritzekoa herrialde aberatsetako ikasleek baino denbora gehiago behar izatea unibertsitate?ikasketak amaitzeko; izan ere, ez dute ikerketa?materialik eskura izaten. AL aprobetxatuko duten lehenak Alexandriako Unibertsitateko 80.000 ikasleak izango dira; Unibertsitateko liburutegiak 250.000 liburu baino ez ditu eta hori ez da nahikoa (Egiptoko Liburutegi Nazionalak milioi bat eta erdi dokumentu ditu). Herrialde arabiar guztietako ikertzaileak errazago joango dira Alexandria aldera Estatu Batuetara edo Ingalaterrara baino. Horri dagokionez, ALk gero eta garrantzi handiagoa hartuko du, nazioarteko komunitatea erakarri egingo duen heinean. XIX. mendean mendebaldeko herrialdeetan sakabanatutako liburuak berreskuratzean, liburutegian gaur egun Egipton dauden eskuizkribuak alderatu ahal izango dira atzerriko ongileek jada ematen ari diren altxorren kopiekin. Horixe gertatzen da, hain zuzen ere, Escorialgo monasterioko eskuizkribuekin; ondare arabiarraren lan garrantzitsuak dira eta Espainiak kopiatu egin ditu liburutegi berrirako. ALk mundu arabiarretik ateratako lan berriagoak ere eskura ditzake. Adibidez, hogeiko hamarkadan Fezen (Marokon) argitaratutako edizio litografiko zoragarriak Harvarden (Estatu Batuetan) baino ezin dira kontsultatu. AL 1999. urtearen bukaera aldera Mubarak presidenteak inauguratzea espero da. Mubarak presidentegai izango da laugarren aldiz urrian. Kontrakoek liburutegi ospetsuan hainbeste diru gastatu izana aurpegiratuko diote, populazio helduaren ia erdia analfabetoa dela kontuan izanik. Egiptok berak 172 milioi dolarreko kostu osoaren ia bi herenak ordainduko ditu. Beste herena nazioarteko harpidetzaren bidez ordainduko da (hainbat estatu arabiarrek eskuzabaltasunez dirua eman dute). "Benetan oso garestia da" esaten du Gamal El?Ghetani?k, "baina liburutegiak ez dira hiru egun igaro ondoren amaitzen diren jaialdiak. Garestiagoa litzateke eraiki aurretik hogeita hamar urte zain egon izan bagina". Bere ustez, ez da bideragarritasun finantzariotik galdetu behar, baizik eta bideragarritasun kulturalak kezkatu behar gaitu. Horrek mundu arabiarreko kontraesanetako bat agerian uzten du. "Kulturarik aberatsena, esaten du, herrialderik pobreenetan dago -bi Yemenak datozkit burura-, eta herrialderik aberatsenak, berriz, kultura aldetik dira pobreenak. Azken horiek jauregiak eraikiarazi zituzten Lausanan edo Geneban, baina ez liburutegiak. Petrodolarreko garaia amaierara iritsi da. Oinarrizko balioetara bueltatu behar dugu". ALk demokrazia -hots, grekoek asmatutako"ideia" hori- bultzatzeko motore gisa balio al dezake Egipton eta eskualde hartan? Ahmed Ahdel Fattah arkeologoak, Alexandriako Museo Greko?erromatarraren zuzendari nagusiak, zera aipatzen du: "Estatu demokratikoa eraikitzeko demokraziaren tresnak behar dira, eta ezagutza da horietako bat. Egipton, inguruko herrialdeekin konparatuz gero, demokraziak ez du hain gaizki funtzionatzen; baina, hala ere, horrek ez du esan nahi nahikoa denik; aurrerago joan behar dugu. Jainkoari eskerrak ematen dizkiot Egipton jaio izateagatik. Beste herrialde askotan ezingo nuke idazten dudana argitaratu".
Alexandriako argiak
Alexandria Alexandro Handiak fundatu zuen; munduko zazpi mirarietako bat dago bertan: itsasargia. Antzinako liburutegirik ospetsuena, ziur aski, K.a. III. mendean sortu zen. Bertan hainbat jakintsuk egin zuten lan, esate baterako, Euklidesek, Klaudio Ptolomeok eta Traziako Dionisiok (geometriaren, kartografiaren eta gramatikaren sortzaileak, hurrenez hurren). Bertan itzuli zituzten 72 errabinok gero Itun Zaharra deiturikoaren (kristautasunean behintzat) eskuizkribuak hebreeratik grekora. Liburutegiak Egiptoko kostaldea zeharkatzen zuten ontziak azterrarazten zituen, bertako eskuizkribuak hartzeko: aitortutako helburua munduko liburu guztiak izatea zen. Originalak liburutegian geratzen ziren eta jabeei kopiak bueltatzen zizkioten. 500.000 eta 700.000 eskuizkribu inguru izan zituen, gehienak papirozko biribilkitan; biribilkatu ondoren ganbaratan gordetzen zituzten, baliotsuenak behintzat, liho edo larruan. Sei mendetan zehar errege?auzoko "Museo" batean ("musen tenplua") egon ziren; auzo horretan Kleopatren artean ospetsuena bizi izan zen: zazpigarrena eta azkena. Haren lehen senarra Julio Zesar izan zen; bere soldaduek Alexandriaren zati bati su eman zioten K. A. 48. urte inguruan. Horregatik urte askotan zehar pentsatu izan da Zesar izan zela zoritxarraren eragilea. Baina historialariek orain beste hipotesi batzuk formulatzen dituzte. Litekeena da liburutegia III. mendean desagertzea, Zenobiaren (Palmirako erregea) eta Aurelianoren arteko borrokaldietan; edo IV. mendean, kristauek monumentu "paganoak" arpilatu zituzten garaian; edo VII. mendean, jeneral arabiar batek hiria hartu eta bainu publikoak berotzeko eskuizkribuak errearazi zituenean.
Munduko liburutegi handiak
Munduko liburutegiak konparatzeko, oro har, inprimatutako liburuki?kopuruaren irizpidea erabiltzen da. Baina hori, agian, ez da beti zuzena izango, herrialde guztiek ez dutelako definizio bera: Moskuko estatuko liburutegian bi orrialde baino gehiagoko edozein argitalpen liburukitzat hartzen da (baita aldizkako argitalpenak ere); horren ondorioz, 30 milioi "liburuki" dituzte eta gauza bera gertatzen da San Petersburgoko liburutegian. Frantzian "liburuki" batek 50 orrialde baino gehiago izan behar ditu eta definizio horretan ez dira aldizkako argitalpenak sartzen. Washingtongo Kongresuko liburutegia (Library of Congress) -1800. urtean sortua- da munduko handiena: 29 milioi liburuki ditu. Beijingeko liburutegi nazionalak, berriz, 16 milioi liburuki. Gero bosteko talde bat dugu eta inprimatutako 10 eta 13 milioi liburuki inguru dituztela kalkulatzen da. Horien artean hauek daude: Estatu Batuetako Harvard unibertsitateko liburutegia, New Yorkeko liburutegi publikoa eta Frankfurtekoa, Alemanian (1994an zabaldu zuten). Londreseko British Library 1997. urtean berriztatu zuten eta 12 milioi liburuki baino gehiago ditu, ia Frantziako Liburutegiak adina. Azken hori, "Tr¿s Grande Biblioth¿que" (TGB) deiturikoa, Parisen inauguratu zuten 1996. urtean eta Liburutegi Nazionaleko fondoak ditu. Alexandriako Liburutegiak 8 milioi liburuki izango dituela aurreikusten da. Beraz, TGBren atzetik egongo da eta, adibidez, honakoen talde berean: Berlingo Liburutegia, Berkeleykoa (Kalifornia) edo Bukaresteko Akademia Errumaniarra.
Nork ikusten du Afrikako zinea?
Zer egin behar da afrikarrek Afrikako filmak ikus ditzaten? XVI. Fespaco* jaialdia aurten galdera horri erantzuten saiatu zen, Afrikako zinearen banaketari buruzko tailerrak antolatuz. Premiazko gaia da. Afrika beltza Ipar Amerikako telesail txarrez asetuta dago, kung furen filmaz, Indiako melodramaz eta telenobelaz; munduko ikus?entzumenezko zabortegi bilakatzen ari da: Fespacon aurkeztutako filmen %99 ez dira inoiz Afrikan emango. Dominique Wallon?ek gai horri buruzko azterketa bat egin du Europako Batasunerako eta zera azaltzen du: "Ez dago benetako banatzailerik; inportatzaileak baino ez daude". Afrika frankofonoan African American Films (AFRAM) da nagusi ia merkatuaren erdian; MPEAAMren filial bat da, hau da, Hollywoodeko estudioen ordezkari ahalguztidunaren filiala. Euren filmak banatzeko aretoetako jabeei zera eskaintzen die AFRAMek: kopia oparitu egiten du eta horren ordez berak irabazien %30 eta %40 bitarte jasoko du. Hau da, inolako arriskurik ez. Afrikako filmak, aldiz, kopuru finko baten truke alokatzen dira. Horregatik ulertzen da zergatik diren nagusi Stallone eta Schwartzenegger Afrikako pantailetan. Herri?areto txikiei dagokionez, krisialdi ekonomikoaren ondorioz, askotan bideo piratak ipintzen dituzte. Hala ere, horren aurka daudenek ez dute amore eman. Kamerungo Bassek Ba Kobhio zuzendariak duela lau urtetik "Pantaila beltzak" antolatzen du, Afrikako filmak zabaltzeko programa (Kamerunen, Gabonen, Kongo Brazzavillen, Afrika Erdiko Errepublikan eta laster Txaden). Zentro kultural frantziarren laguntza izaten du. Baina Afrikako filmak ustiatzen dituztenen ustez, dirulaguntzak jaso beharko lituzkete, sarrera gutxi lortzen baitituzte; kateak zine afrikarra finantzatzera behartuko dituen legedia finkatu, Canal Plus Horizons?eko Nour?Eddine Sail?ek azpimarratu zuen moduan; fondo publikoekin aretoak egitea eta euren administrazioa interes pribatuen gain uztea, gehitu zuen Dominique Wallon?ek. Oraindik ikusteko dago Afrikako estatuek sustatutako neurrien alde jokatzeko konpromisoa hartuko ote duten. * Uagadugu?ko (Burkina Faso) Zine eta Telebistako Jaialdi Panafrikarra; 1999ko otsailaren 27a eta martxoaren 6a bitartean egin zen.

Irrati komunitarioak arriskuan daude

KONEXIOAK

Irrati komunitarioak arriskuan daude

Irrati komunitarioen aitzindari izanik, egileak irrati horien existentzia kontinente latinoamerikarrean arriskuan jartzen duten neurriak salatzen ditu.
Rafael Roncagliolo
Soziologoa, kazetaria eta Peruko unibertsitateko irakaslea, Irrati Komunitarioen Munduko Elkartearen (AMARC) presidente ohia.
Denok ezagutzen ditugu irrati?emisore publikoak eta baita katean transmititzen duten irrati?enpresa handiak ere. Baina munduan badira bestelako irratiak ere; zerbitzatzen duten publikoarenak dira eta eurek kudeatu eta programatzen dituzte. "Beste irrati" horien hedadura geografikoa auzo bat, herrixka edo uharte pare bat izaten da; aurrekontu minimoarekin funtziona dezakete, profesionalak komunitate bertako boluntarioak izaten baitira, oro har. Irrati komertzialak irabazi?asmoa duten komunikabideak dira eta publizitatetik etekinak ateratzen dituzte. Irrati komunitarioek, aldiz, batzuetan publizitatera jo behar izaten dute bizirik irauteko; baina ez dute sarreren arabera funtzionatzen, gizarteari zerbitzua eskaintzeko asmoz baizik. Irrati komunitarioak onarpen legala jasotzen ari dira kontinente guztietan, bakerako kulturaren alde eta demokraziaren garapenaren alde egiten duten lana dela?eta. Mugimendu demokratikoen aurrerapenaren ondorioz eta beste agente pribatu eta asoziatibo batzuk agertzearen ondorioz, irrati komunitarioak mundu osoan sendotu egin dira, nahiz eta sendotze hori mailakatua izan eta leku guztietan ez izan eragin bera. Horren arrazoiak honako hauek dira: ekipamenduari dagokionez, izandako berrikuntza eta aurrerapen teknikoa; frekuentzia?modulazioko emisoreen kostuaren murrizketa; eta irrati?monopolio publikoak pixkanaka desagertzen joan izana. Estatu Batuetan, Australian edo Kanadan, esate baterako, estatuak onartu eta legeek babestu egiten dituzte. Beraz, irrati komunitarioek ez dute arazorik emisore komertzialekin. Frantziako legedia, Fran¿ois Mitterrand presidentearen ekimenez, aldatu eta irrati pirata edo libreak legalizatu egin ziren, 1982. urtean. Ordutik aurrera Europako beste herrialde batzuetan ere gauza bera egin zuten. Afrikan eta Asian irrati horien dinamismoa ikusgarria da. Hego Afrikako kasua dugu horren adibide: Media Institute of South Africa?ren (MISA) arabera, irrati komunitarioek indar handia dute, eta irratsaioek alfabetizazioa eta heziketa bultzatu eta hainbat gairi buruzko informazioa ematen dute, esate baterako, osasuna, ingurugiroa, nekazaritza, demokrazia, pertsonen kontrako minak... Munduko eskualde batean baino ez dituzte irrati horiek kendu nahi: Latinoamerikan.
Berrogeita hamar urteko historia
Munduko eskualde horretan irrati komunitarioek (sindikalak, hezigarriak, unibertsitarioak edo indigenak) mende erdia baino gehiagoko historia dute. "Hainbat gauzaren berri emateko balio izan dute, merkatuko prezioak eta baita zaldi bat galdu dela ere. Milaka analfabetori irakurtzen irakasteko balio izan dute eta, beraz, milaka esplotatuk nagusiak gaizki ordaindutako egunak zenbatzen ikasi dute. Haurrei txertoa jarrarazteko eta helduei hitz eginarazteko balio izan dute", gogoratzen du Jose Ignacio Lopez Vigilek, Irrati Komunitarioen Munduko Elkartearen (AMARC) Latinoamerikarako eta Kariberako ordezkariak. Eskualde horretan bi mila irrati komunitario baino gehiago daude. AMARCen afiliatuna duenak 400 dira, duela hiru urte baino bi aldiz gehiago. Nahiz eta hedatze komunitarioko mugimendua hazkunde betean egon, ez da batere erraza legeak irrati horiek onartzea. Hainbat arazo daude gai horren inguruan. Duela gutxi arte, Latinoamerikako irrati komunitarioek eta irrati komertzialek arazorik gabe funtzionatu izan dute. Baina azken urteotan, komunikabideak biltzen ari direnez, irabazi?asmorik gabeko irratiak eta, oro har, emisore txikiak desagertzeko arriskuan daude. Eskualde horretako irrati komunitario gehienek behin betiko frekuentzia edo hedapen?baimen ofiziala jasotzea espero dute. Baina esan behar da irrati komunitarioen izaera ez duela egoera juridikoak definitzen, baizik eta euren ekintzen helburuek. Enpresa publiko edo pribatu gisa erregistratuta egon daitezke (unibertsitarioak, eskualdekoak edo udalekoak), baina garrantzitsuena irabazi?asmorik gabeko eta helburu partidistarik gabeko enpresak izatea da.
Desagertzeko arriskuan
Irrati horien tamaina edo hedadura ez dira oso garrantzitsuak. Komunitario izateak ez du esan nahi nahitaez txikiak edo inprobisatuak direnik; izan ere, martxan dauden irratiak euren arau teknikoak hobetzen saiatzen dira eta sortzen ari direnak (adibidez, Paraguaiko Radio Trinidad FM), berriz, ekipamendu egokia lortzen saiatzen dira. Gaur egun irrati askok, nahiz eta potentzi baxuko transmisoreak izan, erredakzioan teknologi informatikoa dute eta batzuk Internetetik ere entzun daitezke. Gainera, komunitarioa izateak ez du esan nahi irrati horien soinua kalitate txarrekoa denik, ezta euren programazioa aspergarria denik ere. Irrati horien hasierako etapetan elkarrizketak eta salaketak ziren nagusi. Baina gero euren komunikazioa atsegina eta umorezkoa izan da eta giza bizitzaren alderdi guztiak jorratzen dituzte. Europan betidanik argi eta garbi egon da enpresa komertzialen eta zerbitzu publikoko erakundeen arteko aldea: lehenengoek errentagarritasun ekonomikoa lortu nahi dute eta besteek, aldiz, interes soziokulturalak dituzte. Baina bereizketa hori Latinoamerikan ez da inoiz oso argia izan; estatuko irratiak eta telebistak neurri handi batean tresna politiko gisa erabili dituzte eta horregatik euren eragin soziokulturala oso eskasa izan da. El Salvadorren, telekomunikazioen legedi berri batek espazio hori irabazi?asmoa duten enpresa pribatuentzat mugatu zuen eta lehiakortasun arauak ezarri zituen kapital handien mesedean. Horrela bada, estatuko telebistako bigarren kanala, pribatua, desagertzeko arriskuan dago. Uruguain, irratien operazio?baimenak Defentsa Ministerioak onartu behar ditu eta baimenik gabe transmitituz gero, kartzelako zigorra ezar daiteke. Txilen, transmisioko potentzia maximoa watio batera mugatu da. Brasilen eta Argentinan, irrati?merkatua gehiago bilduko luketen lege berrien arriskua dago eta horren ondorioz pluralismoa desagertuko litzateke. Perun, irrati komunitarioek legezko arazo gehiegirik gabe funtzionatzen zuten, baina 1998ko martxoan irabazi?asmorik gabeko emisoreentzako beste debeku bat ezarri zen: ezingo dute gehiagotan jarri aurrera atera ahal izateko jartzen zuten publizitate komertzial urria. Eta estatuko dirulaguntzarik edo bestelako laguntzarik ere jasotzen ez dutenez, desagertzeko arriskuan daude, eta horrekin batera gaur egungo gobernuaren aurkako zenbait ahots ere desagertuko lirateke.
Isiltasuna uhinetan
Irratiko profesionalek Herriaren Defendatzailearengana jo zuten eta Amerikako Estatuen Erakundeko Prentsa Askatasunaren Berriemaileak agintariengana, baina ez zuten ezer lortu. Lege horren aplikazioak hamarnaka emisore isiltzeko arriskuan jartzen ditu. Horietako batek, Radio Cutival£ ?k, 400.000 entzule ditu Peruko iparraldean eta eskualdeko liderra da uhin ertainean. Radio Cutival£ ?ren izena Inken aurreko "tallan" kulturako kazike indigena batetik datorkio. Irrati horrek Nazio Batuen Erakundearen saria jaso zuen, 1998. urtean, "pobreziaren kontra aritzeko euren esperientzia arrakastatsuak" direla?eta. Propuesta Regional osatzen duen emisore bakarra da, gainera; Propuesta Regional estatuko iparraldeko garapenerako foroa, da eta lanbide?eskolak, unibertsitateak eta elizako eta gobernuz kanpoko erakundeak bere barne hartzen ditu. El Niño fenomenoak sortutako eurite eta uholdeetatik babesteko lan ikaragarria egin zuten biztanleak antolatzen. Entzuleen erantzuna ikusi ondoren, euren programazioan aldizkako ipuin eta legenden lehiaketak dira nagusi -Peruko iparraldeko herrialdeetako 1.300 egile baino gehiagok hartu dute parte- eta baita eskualdeko kantu jaialdiak ere. Kantu jaialdi horiek Panasonic?ek eta beste konpainia batzuek babesten zituzten eta horiei esker bertako hamarnaka egilek eta konpositorek jendearentzako abestu ahal izan zuten, bestela, inoiz ezin izango zuten irrati komertzialetara joan. Cutival£ arriskuan dago, baina ez da egoera horretan dagoen Peruko irrati bakarra. Radio Marañ¢n ere halaxe dago; Jaendik transmititzen du, Peruko Amazoniatik. Eta Peruko beste puntan, Puno?n, Boliviatik gertu, Radio Onda Azul landako korrespontsalen sarea galtzeko arriskuan dago, dirurik ez duelako. Neurri horiek guztiek printzipio konstituzionalak hausten dituzte eta adierazpen?askatasunari buruzko nazioarteko bermeen kontrakoak dira. Irrati komunitarioak pobreak dira definizioz eta zerbait egin dezaketen erakunde juridiko guztietara jo dute: Argentinan eta Paraguain funtzionatu ahal izan dute botere judizialen aurrean jarritako babes eskeko errekurtsoei esker. Ekuadorren, legearen konstituzioaren aurkako ekintza irabazi zuten Berme Konstituzionalen Auzitegiaren aurrean. El Salvadorreko eta Peruko Herriaren Defendatzaileek euren eskubideen babesaren alde azaldu dira.
Adierazpen?askatasunerako eskubidea
Argi eta garbi dago zer dagoen jokoan Latinoamerikan: uhin hertzianoak, gizakion ondarea, interes komertzialen monopolio sozial gisa funtzionatzeko baino ez dira erreserbatuko ala, planetako beste eskualde guztietan bezala, gizarte zibilak adierazpen?askatasunaz goza dezala utziko dute, esate baterako, komunitateek, heziketa?taldeek, irabazasmorik gabeko erakundeek...? Nora doaz irrati komunitarioak? Helburu hauek dituzte: ahots?aniztasunaren (demokrazia) alde aritzeko eskubidea defendatzea, eskualdearen garapen autoeusgarria, bakerako kultura, ingurugiroaren babesa eta irabazien urteko tasaren bidez neurtzen ez diren biztanleen kausa guztiak. Aire?bidezko hitzaren eskubidea mendearekin batera hasi zela?eta, esatari asko eta askok borroka eta sakrifizio ugari egin dituzte, munduko hainbat eskualdetan. Horregatik, uhinetan denentzako lekua izatea eskatu behar da.
Irrati alternatiboak
Orain dela gutxi Alfredo Bouissa?k, Eduardo Curuchet?ek eta Oscar Orcajo?k "Las otras radios" izeneko liburua idatzi dute (Nordan?Comunidad argitaletxea, Uruguai 1998). Ezarritako irratien alternatiba gisa sortutako irratiak aipatzeko munduan zehar erabiltzen diren hogei izen baino gehiago biltzen dituzte liburu horretan, esate baterako, irrati komunitarioak, libreak, piratak, tokikoak, indigenak, hezigarriak, sindikalak, asoziatiboak... Gaur egun, emisore horietako gehienak ondorengo bi elkarteen barruan biltzen dira: Irrati Komunitarioen Munduko Elkartea (AMARC) eta Irratien Nazioarteko Elkartea (AIR). Lehenengoa 1983ko abuztuan sortu zen, Komunikazioen Nazioarteko Urtea (NBEk bultzatua) zela?eta. Elkarte horrek funtzio edo propietate sozialeko irratiak defendatzen ditu, eta helburu horiek dituzten irratiak mundu osoan koordinatzeaz eta sustatzeaz arduratzen da. AMARCeko nazioarteko idazkaritza Montrealen (Kanada) dago eta 2.000 kide baino gehiago ditu bost kontinenteetan. AIR, berriz, Mexikon sortu zen, 1946. urtean, "Sociedad Interamercana de Radiodifusi¢n" izenez, baina gaur egungo izena 1985ean hartu zuen. Egoitza nagusia Montevideon (Uruguai) dago. Elkarte horrek nazioarteko arau teknikoak eta araudia betetzen dituzten irratiak defendatzen ditu. Horri dagokionez, beti kritiko azaldu da irrati komunitarioen aurrean, horietako batzuek interferentzia?arazoak sortzen dituztelako, hedapen?frekuentziarik ez izateagatik. Hala ere, AIR irratiaren alde aritzen da, adierazpen?askatasunaren bidea baita, eta emisoreen eta erakundeen (nazional edo nazioartekoak, publiko edo pribatuak) arteko lankidetza sustatzen du.
+_
o AMARC: http://www.amarc.org Telefonoa: 1 ? 514 9820351 o AIR: http://www.distrinet.com.uy/air-iab/ Telefonoa: 59 ? 824088121
Uhinak: minusbaliatuentzako laguntza
Zientzialari batzuek zera esaten dute: hemendik gutxira guztiz paralizatutako pertsonek ordenadore?pantailan idatzi ahal izango dutela garunaren energiari esker. Egia ote? Ikertzaileen bi talde (Estatu Batuetakoa bata eta Alemaniakoa bestea) honako honetan ari dira lanean: garunak igorritako uhinen bidez "irakurri" egiten duen dispositiboa sortzen. Dispositibo horrek buruaren goiko aldean jarritako bi elektrodo txikiren laguntzaz funtzionatzen du. Sistema horri esker esklerosi?mota bat duten hiru ezinduk (alde bateko esklerosi amiotrofikoa -nerbio?sistemaren neurona motoreen degenerazioa) esaldi labur bat idatzi ahal izan zuten ordu erdi inguruan. Alabamako Unibertsitateko Edward Taub?ek, 1999ko urtarrilean, New Scientist aldizkariaren artikulu batean zera aipatu zuen: "Pertsona horiek ez zuten komunikatzeko inolako biderik". Taubek Tubinga?ko (Alemania) Unibertsitateko Niels Birbaumer irakaslearekin lankidetzan ari da lanean. Biek kortexetik datozen seinale elektrikoak erregistratu zituzten. Ezinduek seinale positiboak edo negatiboak emititzeko gaitasuna garatzen dute, eta horri esker kurtsore jakin bat goraka edo beheraka mugitzea lortzen dute; kurtsore horrek pantailako 32 letra edo zeinuetako bat aukeratuko du. Ikertzaileen bi talde horiek informatika?programa bat hobetzen ari dira: hitzak lehenengo bi edo hiru letren bidez asmatzeko programa, esaldiaren testuinguruaren arabera eta baita hizkuntzan erabilitako hitzen maiztasunaren arabera ere. Hainbat ikertzaile saiatzen ari dira garunaren uhinen potentziala erabiltzen, paralizatutako pertsonei laguntzeko. 1998an, Australiako talde batek ezinduei honako honetan laguntzea lortu zuen: etengailu bat sakatzen, euren elektroentzefalograman agertutako seinaleen bidez. Bestalde, Atlantako (Estatu Batuak) talde batek bi pertsonari elektrodoak garunean jarri zizkioten eta horri esker ordenadorean mezuak idatzi ahal izan zituzten. Baina horretarako ebakuntza arriskutsua egin behar izan zieten. Talde hori gaur egun bi dispositiborekin ari da lanean; dispositibo horiek garunaren bidez muskuluak suspertzen dituzte eta horrela zenbait paralitikok gorputz?adarren zati batzuen kontrol partziala berreskura dezakete.

Leila Shahid, emakumezkoa eta palestinarra

ELKARRIZKETA

Leila Shahid, emakumezkoa eta palestinarra

Leila Shahidek Aginte Nazional Palestinarra ordezkatzen du Parisen eta, bertan, hiru frontetan aritzen da borrokan: Palestinako Estatua sortzearen alde, emakumezkoen eskubideen alde eta zibilizazio mediterraneoaren barruan elkarrekin bakean bizitzearen alde.
Sophie Boukhari eta Amy Otchet?ek egindako elkarrizketa.
Zuk Palestina ordezkatzen duzu Frantzian eta sarritan azaltzen zara hedabideetan, Aginte Nazional Palestinarraren eleduna izateagatik. Hala ere, zuri buruz Who"s Who?n hiru lerro baino ez daude...
Agian hobe horrela; ni ez naiz goitik beherako enbaxadorea, Palestina ez baita estatua. Duela berrogeita hamar urtetik hona, gure herria munduan ezagutzera eman eta onespena lortu nahi duen herri honen ordezkari gisa, bi borroka burutu behar izaten ditut. Lehenengoa, zuhurra edo neurrizkoa: Frantzia eta Europako Batasunarekin etengabeko harremanak izan, Palestinaren eskubide politikoak defendatzeko. Bigarren borroka, berriz, publikoa eta mediatikoa: zenbait egia berreskuratzea. Zeren eta nazioarteko politikako arazo guztien artean, Palestinaren gaia izango baita ziurrenik desinformazio handiena eta luzeena jasan izan duena. Duela oso gutxi arte Palestinarik ez zegoela esaten zen. Palestina azaltzen zenean zera esan ohi zen: lurrik gabeko herriarentzako -juduentzako- herririk edo jenderik gabeko lurra -desertu hutsa- zela. Israel sortu zen egunean Palestinaren izena ezabatu egin zen mapetatik eta historia?liburuetatik. Hil ala biziko borroka zen. Hamarkada askotan israeldarrek uste izan dute Palestina onartuz gero, beraiek desagertu egingo ziratekeela. Europarrek uste zuten Palestina onartuz gero, Israel traizionatu egingo zutela; eta europarrek juduekiko kulpa?sentimendu handia zeukaten, genozidioa zela?eta. Orduan, borroka egin behar izan zen gauza bakoitza bere tokian jartzeko eta onespena bata bestearenganakoa izan zitekeela erakusteko. Gaur egun israeldar gehienek (eta batez ere historialari berriek) onartzen dute Palestina 1948an ez zela desertu hutsa, han herria edo jendea ere bazegoela. Desinformazioaren beste ardatz nagusia palestinarrak borrokalari armatu eta terrorista moduan aurkeztea zen. Baina 1987tik 1993ra iraun zuen Intifadak han ere besteak bezalako gizartea bazela erakusteko balio izan zuen; hau da, gizarte guztietako ohiko elementuak zituena, emakumezkoak eta haurrak barne. Baina oraindik aurreiritzi guztiak ez dira gainditu. Arabiarren eta, oro har, musulmanen inguruan estereotipo batzuk eginda daude eta palestinarrek ere horiek jasan behar izaten dituzte; estereotipo horiek garai kolonialeko eta oinarri?oinarrizko arrazismoak utzitako arrasto txarrak dira.
Zu?zeu "kanpoko palestinarra" zara. Nola alde egin zuen Palestinatik zure familiak eta nola bizi izan zuen erbestealdia?
Amaren familia beti oso lotuta egon zen Palestinako mugimendu nazionalarekin. Mugimendu hori mende honen hasieran sortu zen, otomandarren inperioa erori eta Palestinan britainiarren agintea ezarri zenean. Ustez britainiarrek Palestinaren independentzia prestatu behar zuten. Orduan, palestinarrak beraien estatua sortzeko eskubidea eskatzen hasi ziren. Siriak eta Libanok aurrerago estatuak izango zituzten, baina palestinarrak azkar asko ohartu ziren Palestinak ez zuela halakorik izango: britainiarrek lur hura sionistei agindu baitzieten, etxe nazional judua egiteko. Palestinako mugimendu nazionala ohartu zen bitarteko politikoak eta diplomatikoak ez zirela nahikoak gerta zitekeena saihesteko eta orduan mugimendu hartako kideek armak hartu zituzten. Palestinarren lehenengo altxamendu nagusia edo Intifada 1936an izan zen, orduan matxinatu baitziren britainiarren aurka. Gure aitonak eta bere anaiak bertan parte hartu zuten. 1939an, gure aitona atxilotu eta Seychelleetako eremu militarretara deportatu zuten. Palestinako mugimendu nazionaleko kide guztiak bezala, han egon zen atxilotuta 1945 arte. Aldi berean, emakumeak eta haurrak Frantziaren agindupean zeuden herrialdeetara deportatu zituzten. Gure ama jatorriz Jerusalemgoa zen eta orduan Libanora eraman zuten. Han gure aita ezagutu zuen, hura ere Libanora joana baitzen San Joan Akrekotik (Akko, Palestina), ikasten jarraitzera. Eta ezkondu egin ziren. Gu hiru ahizpa gara eta guztiok Palestinatik kanpo jaio eta hazi ginen, palestinarren bi herenak bezala.
Nola sortu zen zure kontzientzia politikoa?
Nire familiaren bidez. 1967ko gerrak izugarrizko eragina izan zuen niregan. Batxilergoko azterketa egin behar nuen egunean lehertu zen, ekainaren 5ean. Froga haiek bertan behera geratu ziren. Ziur geunden irabaziko genuela. Baina sei egun geroago ohartu ginen armada arabiarrek -siriarrak, egiptoarrak, jordaniarrak- armada israeldar bakarraren aurka galdu egin zutela eta, orduan, burua ezin altxaturik geratu ginen. Intelektual arabiarrentzat 1967ko ekaina benetako lurrikara izan zen. Uste genuen nazioarteko komunitatea sentibera izango zela palestinarrei ezarritako bidegabekeria eta erbestearen aurrean eta lagundu egingo zigutela. Baina ez zen horrelakorik gertatu; aitzitik, israeldarren garaipena txalotu egin zuten. Horren aurrean, nire erantzuna politikan hastea izan zen. Armak eramateko ikastaroa egin nuen. Nolabaiteko duintasuna berreskuratzeko era sinbolikoa zen. Baina laster ohartu nintzen ez nuela bokazio militarrik; horregatik, eremu palestinarretan gizarte eta politika lana egitea erabaki nuen. Unibertsitateko ikasketak hasitakoan Intifada prestatzeko lanetan hasi nintzen: 1969an errefuxiatuak matxinatu egin ziren, politikoki eratzeko eta autonomikoki gobernatzeko eskubidearen alde. Eremuen administrazioa Nazio Batuen ardura zen eta ordudanik PAEko kide ziren erakundeak eremuen administrazioan sartu ziren, UNRWA*ren bidez. Garai hura niretzat oso bizia izan zen: nolabait Palestinara itzuli nintzen sentsazioa neukan, nire historia, nire kultura berreskuratu nituen irudipena. Horren ondoren, Antropologia ikasi nuen Frantzian. Hantxe ezagutu nuen senarra. Marokoarra zenez bere herrialdera joan ginen bizitzera. 1989an, Arafat lehendakariak Irlandan PAEren ordezkari izateko eskatu zidan. Gero Herbeheretara bidali ninduen eta azkenik Frantziara.
Emakumezkoa izatea inoiz eragozpen izan al da zuretzat?
Gure sendian hiru ahizpa gara; horregatik, inoiz ez diot aurre egin behar izan lekua kendu nahi zidan inolako gizonezkori. Nire aita medikuntza?irakasle zen eta sexuen arteko berdintasunaren aldekoa zen. Gurasoek beti lagundu izan didate egin nahi nituen gauzetan eta senarrak ere bai.
Zenbaterainoko eragina izan du emakume palestinarren egoeran arabiarren eta israeldarren arteko gatazkak?
Gatazkaren ondorioz emakume askok atzerrira joan behar izan zuten, inguru tradizionaletik eta komunitariotik kanpo, gizonezko traumatizatu eta langabetuekin batera. Lurrik gabe geratu ondoren ez ziren gauza izan erreakzionatzeko. Hain umiliatuak sentitzen ziren! Emakumeek euren gain hartu behar izan zuten egoerari aurre egiteko ardura, oso baliabide urriekin eguneroko bizia antolatu behar izan zuten. Deserrotze hori gertatu izan ez balitz, mendeak eta mendeak beharko zituzten tradizioa eteteko. Horrez gain, ordea, lagungarria izan zen errefuxiatu?eremuen hezkuntza eta osasuna UNRWAk erabat bere gain izatea, Palestina barruan zein kanpoan; izan ere, erakunde horrek guztientzako derrigorrezko irakaskuntza?sistema mistoa ezarri baitzuen, mutilentzat eta neskentzat berdina. Palestinarren alfabetatze?tasa mundu arabiarreko altuenetakoa da eta neurri batean horrexegatik da. Alabaina, emakume palestinarrek bazekiten erresistentzian egindako lana ez zela nahikoa euren eskubide?berdintasuna bermatzeko. Orduan, antolatzen saiatu ziren, baina militante nazionalista gisa ez ezik, emakume gisa ere bai.
Antolatu, ordea, zertarako?
Mugimendu feminista ugari daude. Asko gerora indarrean jarriko den estatutu pertsonalaren kodean aritzen dira lanean -emakumeena horren bidez arautuko baita- eta berdintasuna Konstituzioaren baitan nola jaso behar den zehazten saiatzen dira. Abiapuntua nahikoa positiboa da; izan ere, 1988ko deklarazioak Palestinako Estatuak erregimen parlamentarioa izango duela eta bertan gizon eta emakumeen eskubide?berdintasuna bermatuko dela onartzen baitu. Baina hori gauzatzea ez da erraza. Inguruko herrialdeetako estatutu pertsonalaren kodigoak lege islamikoan oinarrituta daude, sharian hain zuzen ere, eta ezin gara erabat bazterrean geratu. Gizartearen eta erakunde legegileen baitan eztabaida dago laikoen eta erlijiosoen artean. Eremu juridikotik at, berriz, beste talde feminista batzuk emakumeak lan munduan sartzeko programez arduratzen dira. Eta beste batzuk, berriz, ikertzen jarraitzen dute. Adibidez, Bir Zeiteko Unibertsitatean dago inguruko ikerkuntza feministen zentro bakarra.
Hala ere, Aginte Nazional Palestinarraren baitan oso emakumezko gutxi zarete. Ez ote da gertatuko Aljerian gertatu zena, hau da, borroka amaitutakoan emakumezkoak atzera sukaldera bueltatu beharra?
Borroka oraindik ez da amaitu, ez okupazioaren aurkakoa, ezta emakumeen eskubideen aldekoa ere. Eta bi borrokak uztartuta daude. Emakumezkoentzat zeresan handia izango du gizartearen baitako indar korrelazioak. Arafat lehendakariak korronte laikoa eta aurrerakoia ordezkatzen du eta horren etorkizuna bake?prozesuaren baitan dago. Bake?prozesuak gainbehera etorriz gero, korronte islamista indartu egingo litzateke, eta horrek ondorio kaltegarriak eragingo lituzke emakumeen egoeran.
Palestinako eskolak mistoak al dira?
Bi eskola mota daude: eremuetakoak UNRWArenak dira; lurralde autonomoetakoak, berriz, Aginte Nazional Palestinarrarenak (1994tik). Biak mistoak dira, Gazako Zerrendako eskola batzuk izan ezik. Azken horiek pribatuak dira eta gizarteko korronte kontserbadorearen ondorio dira.
Zein legek arautzen du gaur egun emakume palestinarren estatutu pertsonala?
Legeak desberdinak dira bizilekuaren arabera. Gaur egun Palestinan lege desberdinak daude indarrean: otomandarrak, ingelesak, Gazako Zerrendan egiptoarrak, Zisjordanian jordaniarrak eta Eki Jerusalemen israeldarrak -lege zibilak eta militarrak-. Munduan beste inon ez da gertatzen hain jende gutxiri hainbeste jurisdikzio ezartzea. Gaur egun, benetan, palestinarra izango den lege?corpusa egin nahian ari gara lanean.
Zuk sarritan esan ohi duzu palestinarren eta israeldarren arteko gatazkaren amaiera erabakiorra izango dela Mediterraneo?alde guztiarentzat. Zergatik?
Israelgo Estatua sortu ondoren gatazka inguruko lurraldeetara zabaldu zen: Egiptora (lehenengoa izan zen Israelekin bakea izenpetzen), Libano hegoaldera (duela hogei urtetik okupatuta dago), Siriako Golanera (duela hogeita hamar urte okupatua) eta Jordaniara (bake?akordioa sinatu berri du Israelekin). Palestinarren eta israeldarren arteko gatazkaren amaierak zera neurtzea ahalbidetuko du: zenbateraino gai diren Mediterraneoko herrialdeak elkarrekin bizitzeko. Palestinarrek eta israeldarrek elkarrekin bakean bizitzea lortuz gero, esperientzia hori eredugarria izango da beste batzuentzat, adibidez berebere eta arabiarrentzat, turkiar eta kurduentzat. Palestina ez da besteak bezalako herrialdea. Zibilizazio mediterraneoarraren muina da, hantxe elkartzen dira hiru erlijio monoteistak eta euren kulturak. Elkarrekin bakean bizitzea lortuz gero, inguruko mugak gainditu eta munduko beste hainbat bazterretan ere eragina izango luke horrek, hain zuzen ere, kultura desberdinak elkar baztertzen dabiltzan leku guztietan.
Une honetan, ordea, mundu arabiarrean badirudi nagusi dela beste kultur mota bat, talde batek gainerakoak azpiratzen eta menperatzen dituena.
Mundu arabiarra ez da beti horrelakoa izan. Fenomeno hori duela oso berria da. Adibidez, garai batean Andaluzian europarrak eta arabiarrak elkarrekin bakean bizi izan ziren eta esperientzia hori eredugarria eta aberasgarria izan zen, kristauen inkisizioa azaldu zen arte. Inkisizioaren ondorioz, juduak eta musulmanak baztertuta geratu ziren. Gaur egun mundu arabiar?musulmanean hautematen den tolerantzi eza krisi politiko garaikidearen ondorioetako bat da, hain zuzen ere, estatu?nazioak sortu zirenean hasitakoa. Jokabide hori ez da berezkoa kultura arabiarrean; erregimen politiko zehatz batzuena da, hain zuzen ere, kolonialismoari irabazi bai, baina gerora demokraziaren bidea aurkitu ez zuten eta hiritarrei politikoki, ekonomikoki eta kulturalki errealizatzeko bitartekorik eman ez zieten erregimenena. Horren ondorio dira, adibidez, identitate aldetik berriz ere atzera egitea eta erlijioa ideologia politiko alternatibo bilakatzea.
Maiatzaren 4an bukatzen da Osloko akordioak aplikatzeko ezarritako epea. Zein da zure balantzea?
Etsigarria. Bake?prozesua geldituta dago Netanyahu jauna boterera iritsi zenetik, hau da, duela hiru urtetik. Beraz, gaur egun aurreikusitako egutegitik oso urruti gaude, ez da bete aurreikusitakoa: Israelgo armadak dagoeneko irtenda egon behar zuen Lurralde Okupatu guztietatik. Zisjordaniako %3an eta Gazako Zerrendako %60an baino ez gara subiranoak. Dagoeneko legegintzarako hauteskundeak eta udal?hauteskundeak eginak izan behar genituen; bigarrenak ezin izan ziren egin. Dagoeneko hainbat gairi buruzko negoziazio zailenak bukatuta egon behar zuten: Jerusalemgo estatutua, errefuxiatuena, koloniena, mugena eta urarena; oraindik ez gara hasi ere egin. Hori guztia ikusita, esan al daiteke ez dela ezer egin? Ez. Zenbait lorpenek ez dute atzera bueltarik. Horien artean garrantzitsuenetako bat Israelgo gobernuak eta PAEk elkar onartu izana da, eta bi komunitateak ere bai. Gaur egun onartu egiten da badagoela herri palestinarra eta eskubide nazional batzuk ere badituela. Bigarren lorpena, berriz, itzultzeko eskubidea betetzea da, hau da, atzerrian jaio zen Palestinako mugimendu nazionalaren el?owda. Arafat lehendakaria palestinar estatua eratu ahal izateko itzuli zenean gauzatu zen hori.
Zer egin da azpiegitura berriak sortzeko?
Aginte Nazional Palestinarrak lurralde batzuk berreskuratu ditu, baina okupazioak iraun zuen hogeita hamar urteetan lur horietako errepideak, azpiegitura industrialak eta nekazaritzakoak ia deseginda geratu ziren. Oraingoz ezer gutxi lortu da alderdi horietan, batez ere Israelgo armadak lurralde horiek blokeatu egiten dituelako. Ekonomiak ezin du gora egin ondasunen eta pertsonen zirkulazioa blokeatuta egonez gero. Gizarte?alorretan oztopo horrek ez du hainbesteko garrantzirik. Europako Batasunari eta UNESCOri esker, gure seme?alaben hezkuntzan aurrerapen handiak izan dira. Palestinarrek izugarrizko ahalegina egiten dute euren seme?alaben hezkuntzan. Ez dut ezagutzen lurren galera ezagutzak hartuz horrenbeste orekatu duen beste herririk, agian israeldarrena izan ezik. Baina oraindik badago zer eginik, bereziki hezkuntza?programa modernoa egitea, palestinarrei egokitua, baina egiptoarren, jordaniarren edo israeldarren programen kopia izango ez dena.
Nazioarteko komunitateak bete al du emandako hitza?
Erabat. Gure herria krisi ekonomikoan murgilduta egon arren, herrialde emaileak hezkuntzaz eta osasunaz arduratu ziren, eta hori benetan txalogarria da. Gazako Zerrendan langabezia biztanleria aktiboaren %60koa da eta Zisjordanian, berriz, %47koa. Baina laguntza horrek ez du ondorio positiborik izango alor pribatuak berriz ere benetan inbertitu arte. Horretarako, ordea, ezinbestekoak dira baldintza politiko normalak eta nolabaiteko egonkortasuna.
Prentsak aipatu duenez, Aginte Nazional Palestinarraren gestioan desbideratzeak eta ustelkeria izan dira. Ezarri al da kontrolerako mekanismorik?
Horrelako desbideraketak munduko gizarte guztietan eman daitezke, baita garatuenetan ere, adibidez Europakoetan. Orduan, pentsatu zein zaila den Palestinan, oraindik legedirik edo sistema juridikorik gabe dagoen herri batean. Zuzenbidezko estaturik ez dagoen bitartean ez da egongo ez gardentasunik, ez aniztasunik. Eta oraingoz ez dago inolako estaturik.
Maiatzaren 4an betetzen da epea. Nola prestatzen ari da Aginte Nazional Palestinarra?
Israelgo gobernuak hauteskundeak maiatzaren 17ra aurreratzea erabaki zuen, horrela Osloko akordioetan ezarritako data (maiatzak 4) baliogabetzeko. Egun horren ondoren lege aldetik hutsunea egongo da. Orduan, jakin beharra dago hutsune hori nork beteko duen. Ezin gara bizi beti behin?behineko egoeran. Utzi egingo al diogu Israelgo gobernuari gure eskubideak kentzen? Palestinarrek ba al daukate euren kasa Zisjordanian, Gazan eta Eki Jerusalemen estatua sortzerik? Nazioarteko komunitateak palestinarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela onartu ondoren, bere gain hartuko al ditu dagozkion ardurak? Maiatzaren 4an galdera horiek guztiak azalduko dira.
Ba al duzu asmorik noizbait Palestinan bizitzeko?
Palestinatik kanpo lau milioi errefuxiatu bizi dira eta ni horietako bat naiz. Nire egoera oraindik ez da konpondu. Azken negoziazioen markoan erabakiko da hori. Baina nire irrikarik biziena Palestinan bizitzea izango litzateke.
Non?
Jerusalemen. Hala nahiko nuke, behintzat.
Hezkuntza?sistema eklektikoa
Palestinarrek garrantzi handia ematen diete ikasketei, baina zaila da baieztapen hori estatistiken bidez zenbatzea, diaspora oso handia izan baita. Lurraldeetan gorabehera politikoak izan dira Intifadaren ondorioz eta horiek alfabetatze tasa jaistea eragin dute. Bestalde, zientzialaririk eta teknikorik ez egotea eragozpen handia da garapen ekonomikorako. Palestinako Hezkuntza Ministerioa ofizialki 1994an sortu zen eta haren lan nagusia zera da: 27 urteko okupazioaren ondorioz jasotako eskola publiko eta pribatuen sistema eklektikoa bateratzea. Adibidez, Zisjordaniako haurrek programa jordaniarrari jarraitzen diote eta ikasketek bederatzi urte irauten dute; Gazakoek, berriz, programa egiptoarrari jarraitzen diete eta ikasketek hamar urte irauten dute. Egoera horren sorburua 1948an dago: urte hartan UNRWA (hau da, Ekialde Hurbileko Palestinarrentzako Nazio Batuen Laguntza Erakundea) eskolak zabaltzen hasi zen errefuxiatu?eremuetan eta eskola horiek herrialde hartzaile bakoitzeko xedapenetara egokitu ziren. Gaur egun arazoa honako hau da: eskola?sistema horiek bateratzea eta ministerioak zabaldutako eskola publikoak eta erakunde musulman eta kristauek eratutako eskola pribatu gutxi batzuk integratzea. Oro har hartuta, nesken eskolaratze tasa lehen mailako irakaskuntzan mutilena adinakoa da; baina bigarren eta goi mailako irakaskuntzetan nesken eskolaratze tasa baxuagoa da. Lurraldeetako zortzi unibertsitateak pribatuak dira, eta lizeo gehienak (hogei inguru) ere bai. Ministerioa lankidetza estuan aritzen da UNESCOrekin. Erakunde horrek aspalditik laguntzen dio, eskola?sistema arrazionalizatzeko eta eskolen eraikuntza finantzatu ahal izateko, eskola horiek ezinbestekoak izango baitira diasporatik datozen familientzat. Beste lehentasun oso garrantzitsu bat: eskola?programa komunak egitea, bereziki Palestinako historiari buruzkoa; izan ere, azken jakintzagai hori debekatuta egon zen okupazioak iraun zuen 27 urteetan.
Funtsezko data batzuk
1917ko azaroa: "Balfour Deklarazioa"n, Britainia Handiko Estatu Idazkariak Palestinan juduen lurralde?aberria sortzeko laguntza agindu zuen. 1948ko maiatzak 14: Israelgo estatuaren aldarrikapena. 1948?49: Gerra Palestinan. Palestinar ugarik alde egin behar izan zuen. Israelek irabazi zuen eta inguruko estatu arabiarrekin armistizioak izenpetu zituen. Jordaniak Zisjordania beretzat hartu zuen eta Gazako Zerrenda Egiptoren administraziopean geratu zen. 1964ko maiatzak 29: Palestinaren Askatasunerako Erakundea (PAE) sortu zen. 1967ko ekainak 5: Sei Eguneko gerra. Israelek indar aliatuak (Egipto, Siria eta Jordania) mendean hartu eta Sinai, Golan, Zisjordania, Gaza eta Eki Jerusalem okupatu zituen. 1969ko otsailak 1?4: Yasser Arafat PAEko Batzorde Exekutiboko Lehendakari izendatu zuten. 1970eko iraila: Jordaniatik bota ondoren, PAEk bere egoitza Libanora eraman zuen. Hilabete batzuk beranduago, Libanoko mugako hegoaldean garrantzi txikiko higadura?gerra hasi zen PAE eta Israelgo armadaren artean. 1973ko urriak 6: Urriko gerra hasi zen, Jom Kippur gerra moduan ere ezagutzen dena. Egiptoko eta Siriako indarrek Israel erasotu zuten, Lurralde Okupatuak berreskuratu nahian. 1978ko irailak 17: Camp Davideko akordioak. Egipto eta Israelek sinatu zituzten. Horien ondorioz Israel Sinaitik erretiratu behar zuen eta azkenean bake ituna sinatuko zen. 1982ko ekainak 6: Israelek Libano inbaditu zuen, PAE eta Siriako indarrei eraso egin eta garaitzeko. Sabra eta Chatilako errefuxiatu?eremuetan ehundaka palestinar hil zituzten. Arafatek PAEren egoitza (kuartel nagusia) Tunisiara eraman zuen. 1987ko abendua: Lurralde Okupatuetan Intifada (herri?altxamendua) hasi zen. 1988ko azaroak 12?15: PAEk estatu demokratikoaren sorrera aldarrikatu eta terrorismoa gaitzetsi zuen. Abenduan Israelgo estatua onartu zuen. 1993ko irailak 13: Israeldarren eta palestinarren akordioak sinatu ziren Washingtonen. Akordio horiek isilpean negoziatu ziren Oslon eta amaieran Isaac Rabin eta Yasser Arafatek elkarri bostekoa eman zioten. 1994ko uztailak 1: Arafat Gazara itzuli zen, Aginte Nazional Palestinarra ezartzera. 1995eko azaroak 4: Israeldar erradikal batek Rabin hil zuen. 1996ko maiatzak 29: Benjamin Netanyahu Israelgo Lehen Ministro aukeratu zuten. 1998ko urriak 23: Israel eta PAEren arteko Wye Plantation?go akordioak, bake?prozesua suspertzeko. 1999ko maiatzak 4: Osloko akordioetan ezarritako behin?behineko epearen amaiera.
1999-09-30
16349715
1982