Aurkibidea

Aurkibidea 2000ko uztaila-abuztua-iraila HAN ETA HEMEN Japoniar gazteriarentzat zalantzazko garaia Argazkiak: Bertrand Desprez Testua: Ryu Murakami EDITORIALA Ezagutzak zatitzaile Francisco Sagasti GURE PLANETA Berpiztuko al da Aral itsasoa? Sue Lloyd-Roberts eta Ethirajan Anbarasan GELA IREKIA Portaeran zero Luc¡a Iglesias Kuntz HILEKO GAIA 2000, NAZIOARTEKO URTEA: BAKEA EGUNEZ EGUN Bakearen bideari berriro ekin Ren¿ Zapata Politikaren hiru ardatzak Zaki Laidik-ekin elkarrizketan Estatuak eraikitze bidean eta baliabiderik gabe Mohamed Sahnoun Itxaropenaren bideoak Carlos Mauricio Vega Txina: Tian Huiping eta ume autistak Katherine Arms Hirigintza autonomoa Mai  Mendes Maliarren eredua zalantzan Sophie Boukhari Gandhiren "oinordekoak" Darryl D"Monte Jubileu 2000: zorrarentzat barkamen osoa Madeleine Bunting Adiskidetzearen gramatika Mario Giro Oposizio-fronte berri bat Manuel Castells-ekin elkarrizketa ASKATASUNAK Erlijioak eutanasiaren aurrean Courtney S. Campbell KULTURAK Ermitage museoa bere oskoletik irteten Alexander Kan KONEXIOAK Ekialde ertaina: zerutik eroritako aniztasuna Christophe Ayad ELKARRIZKETA Michael Walzer filosofoa haizearen kontra


Azala


Japoniako gaurko gazteen etorkizun iluna

HAN ETA HEMEN

JAPONIAR GAZTERIARENTZAT ZALANTZAZKO GARAIA

Mende luzean saiatu zen japoniar gizartea Mendebaldea harrapatzen, denak ahaleginean bat eginda. Garai hori joana da. Gaur, Japoniako gazteek mundu errukigabea dute aurrean.
Argazkiak: Bertrand Desprez, testua: Ryu Murakami

Esan ohi da Japonia, Estatu Batuak ez bezala, ez dela etorkinen herrialde bat, eta erlijio eta hizkuntza bat bakarra duela. Are gehiago, Meiji garaian bere isolamendutik irten zenetik, japoniarrek helburu nazional bakarra ipini zioten beren buruari: modernizazioa. Mendebaldea atzemateko ahalegin sakon horrek indar zentripetu bezala jokatu zuen eta herria hertsiki lotuta eduki zuen gune tinko eta iraunkor batean. Egun, gune hori desegiten ari da. Japoniaren modernizatzea hirurogeita hamarreko hamarkadan bukatu zen. Meiji garaitik jazarritako helburu nagusia orduan desagertu egin zen eta, horren ondorioz, nazioaren indar bateratzailea galdu. Arlo guztietan, zalantzan jarri ziren gizarte arauak, jokamoldeak eta komunikatzeko erak ere. Ordura arte, japoniar gazteek bizimodu iraunkor bat bermatuta zuten, baldin eta gizartearen itzal handiko sektoreren batean sartzen baziren, esaterako, unibertsitate oso hautatzaile batean sartuz, enpresa handi batean, edo funtzio publikoan. Gaur egun, Mendebalaren maila lortu duen herrialde honetan, gazteei ez diegu eskatzen aurreko garaietan hain egokia iruditzen zitzaigun atxikimendua, kalifikazio zehatzak eta berehala erabiliko den jakituria baizik. Nire ustez, gazteen ehuneko bostak ere ez du ulertu gizarteak eskatzen diona eta ez du bilatzen ezinbesteko prestaketa emango dion hezkuntza. Japoniaren geroa, ordea, portzentaia horren baitan dago; piztu egingo da edo hondoa joko du, zortzira igo edo hirura jaisten den neurrian. Mezua ulertu ez duten gazteek denbora galtzen dute: merkantilismoaren esklabu bihurtzen dira edo modako mugimendu karismatiko baten jarraitzaile. Arazoa da gizarteak ez diela argi eta garbi esan formazio espezializatua behar dutela orain bizimodu egokia eskuratzeko. Oinarrizko Hezkuntzako ikasle askok itsu-itsu jarraitzen du azterketak prestatzen, inork ez baitie esaten nolako gaitasuna behar duten edo nola presta daitezkeen ondoen geroari begira. Uste dut hori ez dela bidezkoa. Nire semeak hemeretzi urte ditu. Farmakologia ikasten ari da eta toxikologiari buruzko goi-mailako ikasketak egin nahi ditu Europako edo Estatu Batuetako unibertsitateren batean. Umetatik irakatsi nion nekez izango zela libre goi-mailako kalifikazio profesionalik gabe. Hogei urteko zenbat japoniarrek entzun dute horrelako aholkua? Ez da harritzekoa hainbestetan esatea ez dakitela zer egin. Gaur egun, japoniar askok galdu dute beren buruarekiko konfidantza, gazteei kutsatzeraino. Negargarria da. Aldi berean, askok uste du japoniarren komunikatzeko era (zeharbidezkoa) ez dela egokia. Hori ez da hain penagarria. Hemendik aurrera, japoniar gazteak bi multzotan banatuko dira: arrakasta izango duten gutxi batzuk eta porrot egingo duten gehienak. Porrotera doazen hauentzat etorkizuna ezezaguna da. Ezezagunari ihes egin nahian ilusioan ezkutatzen dira: bideo-joko, musika, moda, Hollywood, sexua, drogak edo sektetan. Ez badiegu eskua luzatzen, mendeku hartuko diote gizarteari, behar zutenean gidatu ez izateagatik. Japonian, gazteen %10a baino gehiago dago lanik gabe, baina badirudi horrek ez dituela helduak kezkatzen, ezta politikoak ere.

JAPONIAR LITERATURAKO UME GAIZTOA

Ryu Murakami, nobelagilea, entseiugile eta filmegile emankorra, hirurogeita hamarkadaren bukaeran sortu zen japoniar literatura berriko kide nabarmen bat da. Sasebon (Japongo hegomendebalean) jaio zen 1952an, eta herria menpean duen estatubatuar itsasuntzi-basearen itzalean hazi zen. Esperientzia honek, Estatu Batuei eta bere herrialdeari buruzko ikuspegian sekulako eragina izan zuenak, osatzen du bere lanaren gai nagusienetako bat. Murakamik, beste autore japoniar gazte batek "japoniar literaturako ume gaizto" bezala izendatutakoak oihartzun handia izan zuen 1976an sexuaren, drogen eta rock nïrollaren kulturan eroritako gazteen bizitzaz Urdin ia gardena nobela argitaratu zuenean (Bartzelona, Anagrama, 1982). Bere nobela ugarien artean, eurrez itzuliak, aipatu behar da Kontsigna automatikoko haurrak (1981). Tren geltoki batean euren amak utzitako bi anaien istorioa kontatzen du. Mendebalaldeko herri kulturarekiko, eta batik bat iparramerikarrarekiko liluraren anbiguotasuna 69an nabarmentzen da (1987), 1969ko japoniar ikasleen asalduraren erdian kokatua, eta era berean Iparramerikar ametsa (1985) entseiuen bere bilduman. Murakamik bere nobela batzuen zinemarako egokitzapenak zuzendu ditu. 1997an Time aldizkariak, Japoniako iraultza eginen duten hamaika pertsonen artean aipatu zuen.


Mundua txikitzen

EDITORIALA

MUNDUA TXIKITZEN

Francisco Sagasti

Mundializazioa oso desberdin ikusten da Mendebaleko hiriburuetatik edo Hegoaldeko hirietatik; eta kontutan izan hemen bizi dela jenderik gehiena. Nire herrialdean, Perun, hartutako lau adibidek azal dezakete ikuspegi-ezberdintasun hori. 1999ko urrian, 28 ume hil ziren pozoituta Taucamarcan, Peruko lurralde menditsu eta urrutiko herrixka batean, indar handiko intsektizida erabilitako ontzi batetik ura eta esne-hautsa edan ondoren. Delako intsektizida hori galarazita dago nazio industrializatuetan, baina oraindik saldu egiten da nire herrian bezalako leku batzuetan. Papen laborariak urtero biltzen dira Cajamarcan, Peruko iparraldean, azken urtean sortzen dituzten hazi onenak elkartrukatzeko. Laborari hauek harro daude hazi horiek batak bestearekin banatzeaz ekoizpena hobetzen laguntzeko. 1999an, nazioarteko enpresa batzuek parte hartu zuten topaketa hauetan eta mugitzen ari dira bertako produktu horien geneak patentatzeko, gero saldu eta mozkinak lortzeko. Peruko makroekonomi adierazleak oso onak dira. Banku-gizonek diote Peruk aukera ezin hobeak eskaintzen diela inbertitzaileei. Baina, perutarren ikuspuntutik, egoera ez da hain erakargarria. Azken hamar urte hauetan, biztanlegoaren %50a txirotasunaren mugaren azpitik bizi izan da. Biztanlegoaren %20a txirotasunaren muga kritikoaren azpitik bizi da eta ez du irabazten gutxieneko elikadura-maila lortzeko adina ere. Eskulanaren bi heren langabezian dago edo azpienpleguan, eta gaur egun eta 2005a bitartean Europako Elkarte osoan baino jende gehiago sartuko da lan-merkatuan. Benjanmin Barber estatubatuarra zientzia politikoetan aditu handia da, eta duela gutxi esan du jota dagoela estatubatuar demokrazia, alproja talde bati boterera bidea ematen baitio, lau urte barru beste alproja talde batez ordezkatzeko. Hegoaldekoen ikuspuntutik, egoera horrek pozik egoteko modukoa dela dirudi. Alprojek hauteskundeak manipulatu eta boterean hamabost edo hamasei urtez irauten duten egoera horretan, asturu ona izanen litzateke lau urteren buruan hauteskunde baketsuen bidez boteretik bota ahal izatea. Beraz, Iparraldean kexak sortarazten dituena sarritan Hegoaldearentzat helburu bat izaten da, eta nazio industrializatuen aurrerapenak, berriz, garabidean dauden herrientzat mehatxu izan daitezke. Duela hamar urte, mundializazioaren euforia hedatzen ari zenean, mundu mailako ordena apurtu batean sartzen ari ginela iragarri nuen. Mundializazioak bata bestearekin harremanetan jartzen gaitu, baina bestalde, gizarteetan eta diru-sarreretan hausturak eta zatiketak eragiten ditu, eta oraindik okerragoa dena, ezagutzak sortu eta horietaz baliatzeko aukera areagotzen du. Azken hamar urte hauetan, aberastasun eta boterearen kontzentrazioa itxura gabe igo egin da, bai gizarte baten barruan, bai gizarteen artean. Bi gizarte sortzeko izugarrizko arriskua dago: bata ezagutzak sortzeko eta erabiltzeko gaitasuna duena, eta bestea ezer egin gabe ezagutzak kanpotik hartuko dituena ezer aldatzeko ahalmenik gabe. Ezagutzen arrakala hau leize gaindiezin bihurtuko da. Gizarte osoak, berriro ere, lankidetzaren printzipioak hartu behar ditu oinarri, eta honoko ideia hau sartu: gaitasun zientifiko eta teknologikoaren maila minimo bat behar beharrezkoa dela garabidean dauden herrientzat, nazioarteko elkarlanari dagokion gai bat bezala. Helburu hori lor daiteke. Baina gobernuak, zientzian eta teknologian, ez dira protagonistak. Gogoko izan ala ez, sektore pribatua eta gizarte akademikoa mahai baten inguruan eztabaidatzera gonbidatuak izan behar dute Iparraldeko eta Hegoaldeko gobernuekin, garapenerako zientziaren eta teknologiaren nondik norakoa aztertzen duen programa bat lantzeko asmotan. UNESCOri, zientziaren garapenaz arduratzen den Nazio Batuetako erakunde bakarrari, dagokio nazioarteko kooperazio horren sendotzean funtsezko paper bat.


Berpiztuko al da Aral itsasoa?

GURE PLANETA

BERPIZTUKO AL DA ARAL ITSASOA?

Hondamen ekologiko ikaragarria Aral itsasoan. Nazioarteko ikerketa ugari egin da, baina ez da diru laguntzarik iritsi. Premiazkoak dira laguntza humanitarioak.

Sue Lloyd-Roberts eta Ethirajan Anbarasan
Hurrenez hurren BBC eta UNESCOren Albistariaren kazetariak.

"Ur edangarrien kalitate txarra dela eta, haurdunaldian aurkitzen diren emakumeen osasuna gero eta okerragoa da. Haurdunen kopurua ez da aldatu, bai, ordea, umegaltzeak eta hilda edo desitxuratuta jaiotako haurren kopurua. Haurren hilkortasunaren indizea munduko altuena da", dio Aral itsasoaren ertzean dagoen Kazahstango hiri portudun, Aralsk-eko Amaetxeko zuzendariak. Haurdun dauden emakume asko amaetxe horretan onartuak izaten dira, haurdunaldiko azken hiru hilabeteetan behintzat, elikagai osasuntsua eta ur edangarria izan dezaten. "Nire bederatzigarren haurdunaldia dut. Oraindik ez dut bat bera ere bizirik erditu eta oso beldur naiz" adierazten du emakume batek.

Hondamen ekologikoa

Aral itsasoaren ertzetan (Kazakhstan eta Uzbekistan) eta arroan (Turkmenistan, Tadjikistan eta Kirgizistan) bizi den jendea osasuna galtzen ari da eta bertako ingurumenak arazo larriak ditu, itsasoko uraren maila jaitsi delako eta hornitzen duten ibaiak kutsatuak daudelako. Itsasoa partzialki lurrintzeak, gatzez estalitako 36.000 kilometro karratuko itsas-hondoa utzi du agerian haizearen menean eta honek milaka hektarea landuetara barreiatzen du gatza. Ongarriek eta pestizidek ura eta ureztatzeko ubideak pozoitu dituzte eta elikagaiak eta ur edangarriak kutsatu, egoera larrian jarriz bost milioi biztanle. 1991an Sobietar Batasuna desagertzean, nazioarteko laguntzaileak sartu ziren, Aral itsasoaren jaitsierak eragin zituen ondorio ekologikoak baloratzeko eta irtenbideak proposatzeko. Hamar urte geroago, hamaika ikerketa eta txostenen ondoren, birgaitzea ezinezkoa dela diote adituek, eta erabateko hondamena saihestea dela orain arazoa. Aral itsasoaren atzerakada 1960ko hamarkadan hasi zen, hain zuzen, sobietarrek Aral itsasoa hornitzen zuten ibaiak, Amu Darya eta Syr Darya, desbideratu egin zituztenean, algodoi laboreak ureztatzeko. 1960 eta 1990 artean, Asia erdialdean ureztatutako lurren azalera 3,5 milioi hektareatik 7,5era pasa zen eta Sobietar Batasuna munduko algodoi sortzaileen artean laugarrena izatera iritsi zen. 1980ko urteetan Aral itsasoa hornitzen zuen ur gezaren emaria, 1950ean hornitzen zuenaren hamarrena zen. Gatz mailaren igoerak itsas fauna eta landaredia desegin zuen: 30 arrain espezietatik 28 desagertarazi zituen eta arrain industria suntsitu. Aral itsasoak atzera egin zuen bertara iristen ziren urak gutxituz joan ziren heinean, lehenago zuen azaleraren erdia eta bolumenaren herena galdu arte. 1989an bitan zatitu zen: iparraldean itsaso txikitxo bat geratu zen eta hegoaldean beste bat handiagoa. Bi arrantza-portu garrantzitsuenak, Uzbekistango Moynaq eta Kazakhstango Aralsk, ur azala baino gorago geratu ziren, lehorrean, eta arrantzaleak itsasertzetik 100 kilometrotara edo gehiagora geratu ziren. Lurralde horretako ur edangarriak, Osasunaren Mundu Erakundeak litroko aholkatzen duen gatz kopurua baino lau aldiz handiagoa du, eta ondorioz giltzurrunetako gaitzak, beherakoak eta beste gaitz larriak ugaldu egin dira. Tuberkulosia izurrite-mailara igo da. Hiri batzuetan 100.000 biztanleko 400 kasu badirela uste da. Lehenago emankorrak izan ziren lurralde hauetako biztanlegoak Sobietar Batasunaren garaian, jada, laguntzak eskatzen zituen, baina egoera larritu egin da herrialde hauek 1991an independentzia lortu zutenetik. Nazioarteko Erakundeak: Banku Mundiala, Garapenerako Nazio Batuetako Programa, UNESCO, eta Europar Batasunak laguntza eskaini zuten. Zenbait ekimen martxan jarri ziren: Aral Itsasoaren Arroako Programa, Aral Itsasoa Birgaitzeko Nazioarteko Fondoa eta Uren Koordinaziorako Nazioarteko Batzordea. Ekimen hauei esker arazoak konponduko zirelakoan, itxaropen handiak izan zituzten lurralde hauetako bizilagunek.

Asmoak ugari, emaitzak urri

Alabaina, erreskateko zereginetan hamar urtez jardun ondoren, Aral itsasoak munduko hondamen ekologikoen zerrendan agertzen jarraitzen du. Aditu batzuek diotenez, baliabide urriegirekin eta beranduegi parte hartzen duten laguntzaile gehiegiren ohiko kasua da. Ingurumenaren zainketarekin bat etorri ez, eta interes izugarriekin dihardutenena. Nazioarteko laguntza-erakundeak berehala jabetu ziren arazoaren tamainaz eta bideratu zen dirutza ez zela nahikoa izanen. "Jakina, hemen jendea nazioarteko erakundearekin oso etsita dago", dio Almatyko (Kazakhstan) Banku Mundialeko Antonius Lennartsek. "Hemen hamaika ekintza eta hitz emandako izan da, baina inolako jarraipenik gabeak, eta behar den dirutzaren tamaina dela eta atzerapen oso luzeak. Argi eta garbi esateko, tamaina honetako arazo bat konpontzeko nahiko dirurik ez da izan". Egoeraren larritasuna dela eta, Mugarik Gabeko Medikuak, erakunde humanitarioak, 1999an Bakearen Nobel Saria jaso duenak, "ziur aski, munduko hondamen ekologikorik larriena" bezala izendatu du txosten batean eta berehala Asiako Erdialdeko jendea salbatzeko larrialdiko programa bat jarri du martxan. "Orain arte", Mugarik Gabeko Medikuen txostenak dio, "milioika dolar kostatu diren ebaluaketak egin dira, baina lurraldean ekintza humanitarioa oso urria izan da". Zergatik gastatu da hainbeste eta hain gutxi egin? "Agian arazoaren tamaina hain ikaragarria izanik, denek lagundu nahi, baina ez dakitelako nondik hasi", azaltzen du Barbara Brittonek, Nazioarteko Garapenerako Estatu Batuetako Erakundeko partaideak, Tashkenten aurkitzen den laguntzailerik garrantzitsuenak. Arroan aurkitzen diren bost herrialdeen arteko lankidetza eza da beste eragozpen bat. "Nazioarteko laguntza lortzeko elkarrekin lehian hasi ziren, arazoa konpontzeko elkarlanean aritu ordez", esaten du J.A. Allan, uren baliabideetan Londresko Unibertsitateko adituak. Alabaina, Aral itsasoa Bergaitzeko Nazioarteko Fondoa sortu zuten 1993an bost Estatuek, uraren proiektuak eta laborearenak elkarlanean aurrera eramateko. 1995ean, bere kideak Uzbekistango Nukusen elkartu ziren Estatu Batuek babestutako bilera batean. Aral itsasoaren ingurumen krisia eta gizakiengan dituen ondorioak konpontzeko elkarlana sustatzeko konpromezu batekin amaitu zuten. Baina, Barbara Brittonek dioenez, Estatuen artean mesfidantza da nagusi. Adibidez, uzbekiarrak uren gestioaz arduratu zirenean, salatu egin zituzten bere herrialdearen mesedetan eta beste herrialdeen kaltetan burutu zutelako ureztatze programa. Era berean, uzbekiarrek Kazakhstan salatu zuten urik gabe uzteagatik, Aral itsasoaren iparraldean urtegi bat eraikitzearekin. Anatoli Buranovek, IFASeko Batzorde Betearazleko zuzendari teknikoak, onartzen du Estatuek hobeki joka zezaketela. "Duela gutxi independentzia lortu dela eta, elkartasun behartu bat izandako hainbeste urteren ondoren, euforia orokor baten giroan, indar zentrifugo batek erakartzen gaitu, baina orain ulertzen dugu elkarlanaren garrantzia".

Herri ekimenak aurrea hartzen du

Gezurra badirudi ere, kanpokoen partehartzearen makaltasun eta atzerapenak eragin baikor bat izan zuen. Kazakhstango jendeak, agindutakoa ez betetzeaz kokoteraino, 2 milioi eta erdi dolarreko dirutza lortu zuen 14 kilometro luze eta 39 metro zabaleko hareazko dike bat eraikitzeko. Honek, Aralsk inguruan, Iparraldeko Aral itsasoa laku bihurtu zuen. Era berean, ahaleginak egin dituzte Syr Darya ibaiko ura lehen baino gutxiago desbideratzeko, eta eraiki den dikeak ur hori Iparraldeko Aral itsaso txikian biltzen du. Horren ondorioz, uraren maila hiru metro igo da azken hogeita hamar urte hauetan lehen aldiz, eta landaredia eta hegaztiak itzuli egin dira lehen basamortu zenera. Ur gezaren jario handiak gatzaren maila gutxitu egin du eta arrantzari etorkizuna ireki. Garrantzitsuena da Aralskeko biztanleentzat itxaropena itzuli duela dikeak, "ura bezain urria zena orain gutxi arte", esaten du Aitbai Kuserbaliv, hiriko alkateak. Zoritxarrez, eurien presioagatik eta itsasoaren maila igo dela eta, dikeak eman egingo du. 1998an hiru kilometrotik bostera eman zuen dikeak, eta ura Hegoaldeko Aral itsasora pasa zen. Funtzionario kazakharren ustez, estruktura iraunkor baten proiektua ezin izango da burutu, ez badute lortzen Banku Mundialari eskatu dioten 15 milioi dolar. "Duela hilabete batzuek idatzi nien, baina ez dut inolako berririk", azaltzen du alkateak. Bideragarria dirudi Banku Mundialak finantziazioren bat ematea, kontutan izanik bergaitu den itsaso baten biziraupena jokoan dagoela, dozenaka langileen lana eta ehundaka arrantzaleen iraupena. "Ondorio honetara heldu gara: dike hori behar beharrezkoa da eta fondoak iristear daude", aitortzen du Lennartsek. Banku Mundialak finantzatuta ere, Aral Itsasoaren zatirik txikiena bakarrik salbatuko da. Hegoaldeko Aral itsasoaren egungo maila mantentzeko, urtean gutxienez 20 kilometro kubiko ur jaso beharko ditu. Sekulako proiektuak proposatu dira: Siberiako urak desbideratzea edo Kaspio itsasoarenak. Baina hauek 2.400 kilometro eta 500 kilometrotara daude hurrenez hurren. Proiektu hauek aurrera eramateak zortzi mila milioi dolarretik gora joko luke eta Asia Erdialdeetako herriek ez dute horrelako baliabiderik. Beste aukera bat Amu Darya ibaiaren emaria ugaltzea izan daiteke, baina horrek lurraldeko laborantza mehatxatuko luke, batez ere Uzbekistangoa, hortik baitu baliabiderik nagusiena. Proiektu honek nekazari uzbekiarrak erabat aurka jarriko lituzke, laboreak ureztatzeko ibaiko urez baliatzen dira-eta. "Egoera oso hauskorra da. Ezin da gelditu laborantza. Herria, irauteko ahalbiderik gabe geratuko litzateke", azaltzen du Janos Bogarti, irakasleak, ur baliabideetan UNESCOren adituak.

"Gizakien bizitza salbatzeak izan behar du lehentasuna"

Teknologia berriak eta ur gutxiago behar duten laboreak sartzeko milaka milioi beharko lirateke eta zenbait hamarkada. Ez dago esan beharrik, Uzbekistanek, munduko algodoi esportatzaileetan bigarren lurraldea izanik, ez diola uko egingo bere diru sarrera nagusienari. Itsasoa salbatzeko perspektibak hain urrun ikusirik, adituak eta bertako biztanleak gizarte hondamena konpontzen ari direla dirudi. Oraingo baldintzetan, Hegoko Aral itsasoa, 25 urte barru gutxi gora behera, desagertu egingo da. "Lehentasuna giza bizitzak salbatzeak izan behar du", baieztatzen du Vefa Mustafaev, ur kontuetan UNESCOren adituak. Hamar urtetako ikerketa eta ebaluaketen ondoren, nazioarteko erakundeak hasiak dira biztanlegoari laguntzeko proiektu batzuek aurrera eramaten ur edangarria eta osasun laguntza hobeak eskainiz. Banku Mundialak, alde batetik, ur edangarriaren kalitate kontrola egiteko 25 guneren sorrera finantzatu du Asiaren Erdialde osoan. Bestaldetik, ur geza gehiegi behar duten labore lanen iharduera hobetzeko beste proiektu batzuek ordaintzeko asmotan da. Adituek diotenez, lurralde honek hogei mila milioi dolar beharko ditu ingurumenaren ekintzetarako eta garapenerako, hots, laborantza modernizatzeko, ibaien kutsadura gutxitzeko eta ur edangarriaren hornidura hobetzeko. Lurralde hauetako herrialdeek, jakina, ezin dute hau guztia aurrera eraman nazioarteko laguntzarik gabe. Alabaina, lurraldearen baliabide naturalek itxaropen izpi bat ematen dute. Asia Erdiko estatuek, gas eta petrolio erreserba izugarriak dituzte, eta datozen urteetan munduko energiaren sektorean zer esan handia izan dezakete. Baina zaila da ebaluatzea ondorioak zeintzuk izango diren Aral itsasoarentzat.

DATU ETA ZENBAKIAK

Uzbekistan Hiriburua: Tashkent Azalera: 447.000 km2 Populazioa: 23,7 Helduen alfabetatze tasa: %99 Pertsonako PIB: 870 dolar Pertsonako PIBen urteroko gutxitzea (1989-1998) %2,1 Jaiotakoen bizi itxaropena (urteak): 69 Haurren heriotza tasa (bizirik jaiotako 1000 haurreko): 24 Kazakhstan Hiriburua: Astana (lehengo hiriburua: Almaty) Azalera: 2.717.300 km2 Populazioa: 15,7 milioi Helduen alfabetatze tasa: %99 Pertsonako PIB: 1300 dolar Pertsonako PIBen urteroko gutxitzea (1988-1998): %6,7 Bizi itxaropena (urteak): 65 Haurren heriotza tasa (bizirik jaiotako 1000 haurreko): 24

Iturria: Mundu Bankuaren Estatistikak 1999

Portaeran zero

GELA IREKIA

PORTAERAN ZERO

Errespetu falta, irainak edo bandalismoa dira eskola askotako eguneroko errealitatea. Diziplinarik ezaren hazkundeari galga ipintzeko, irakasleek bitartekoak eta trebakuntza behar dituzte.
Lucia Iglesias Kuntz
UNESCOren Albistariaren kazetaria.

Merlon, Argentinan: "13 urteko ume bat eskolan balaz zauritua". Springfeld-en, Estatu Batuetan: "Hildako bat eta 30 zauritu instituto batean". Koben, Japonian: "14 urteko ikasle batek beste ikasle bat hil du lepoa moztuta". Azken urte hauetan, hilketa, eraso, lapurreta, suteak egiteko ahalegin edo ondorio kaltegarriak izan dituzten ikasleen arteko borrokek egunkari garrantzitsuenen gertakizunen orriak bete dituzte. Segurtasun jagole, polizia kontrol edo metal detektagailuek institutu problematikoenak benetako eremu minadun bihurtu dituzte iritzi publikoaren begi sinesgaitz eta irakasleen ezintasunaren aurrean. Alabaina, eskolako indarkeria ez da bakarrik geletan labanak, beisboleko bateak, edo marihuana izatearen arazoa; baizik eta gizabidearen aurkako jokaerak, lokalen desegiteak, eta bilakaera normala galarazten duten berdinen arteko edo handiago bati errespetu faltak, izaten dira eskola publikoetan edo pribatuetan, eta Lehen Heziketa Orokorreko edo Ertainetako irakasleek aurre egin behar die egunez egun. Bernard Charlot irakasleak, Parisko kanpoaldean dagoen Saint Deniseko unibertsitateko Heziketa Zientzietako katedratikoak, lau ezaugarri bereizten ditu: lehenengoan bortxakeria bera "kolpeak eta irain larriak agertzen dituzte, justiziaren aurrean hutsegite penalak izanen liratekeenak". Diziplina eza, aldiz, "barne araudiari men ez egitea izanen litzateke. Indisziplina, berriz, jarrera egokiak alboratzea litzateke, esaterako atea ixtea irakasle edo beste ikasle baten muturrean". Eta azken jokaera, bestea bezain larria, bere iritzian: "irakasten duenarenganako arretarik eza da, batzuetan harrokeriaz agertzen dena eta irakasleen artean larritasun hazkor bat sorrarazten duena". Honelako jokaeren adibide gisa, behin eta berriz klaseetara huts egiten duten ikasleen kasua aipatzen du Charlotek, pentsatzen baitute ez direla zigortu behar "inori ez dielako kalterik egiten", edo "euren bizitza egiten dutela" gelaren azken eserlekuetan jarrita. Irakasleak parte hartzera gonbidatzen dituenean, hauek erantzuten diote: "Baina ez genizun eragozten eta!" Dena dela, irakasle gela batera ikustaldia egin eta galdetuz gero zer gertatzen zaien gazteei, erantzunak beti dira bertsuak: etengabeko errespetu falta, irainak edo astakeriak, eta irakasleek euren autoritatea inposatzeko dauzkaten baliabide urriak. Paloma Garrido, Madrileko unibertsitate pribatu bateko itzulpengintzako irakasleak bere ikasleen diziplina arazoen artean honako hauek aipatzen ditu: puntualtasunik eza, aharrausiak egitea, telefono mugikorrak klasean jotzea, "eta irakaslearenganako jarrera larderiatsu samarra. Ni gazte ikustean, beste ikaskide bat bainintzen trata nazakete", kontatzen digu Garridok. 31 urte ditu eta zazpi urteko esperientzia 14 urtetik 20 bitarteko ikasleekin. Bere iritzian irakasleak izan behar du jolaseko arauak ezarri behar dituena: "distantziak gordetzen jakin behar da, argi eduki dezaten zu irakaslea zarela eta ez kide bat". Mexikon edo Italian, Alemanian edo Indian, irakasleen prestakuntzarako planak, hauek baldin badaude, curriculum hutsean oinarritzen dira aipamenik egiteke ikaskuntza horiek geletan eman behar direla, askotan masifikatuak eta, Espainian ohi den bezala, ikastaroan zehar bataz beste pantaila txikian 8.000 hilketa eta 200.000 ekintza bortitzen lekuko diren ikasleen aurrean. Alabaina, Alfredo Furlan, Heziketa Zientzietan aditu argentinarraren arabera, "nahiz eta diziplina eta diziplina eza orokorki irakaslearen prestakuntzan aipatzen ez diren gaiak izan edo oso gutxi landuak, irakaskuntzaren jarduerarako prestatzen ari diren gazteak berehala jabetzen dira estrategiaren garrantziaz. Geletan ordena jartzea da frogatu behar duten laneko lehen gaitasuna. Honetan hutsegiteak berehala gatazkak sortzen ditu, ikasleek arrakasta lortu ez dutenean, porrot egindako ahalegin didaktikoek sortzen dituztenak baino ondorio okerragoekin". Diziplina ezaren arrazoiak askotarikoak izaten dira, nahiz eta ikerketa batzuek bereizketak egiten dituzten arrazoi estrukturalen artean, hau da, heldu eta gazteen artean sortzen diren ezinbesteko tirabirak, batetik, lehengoak bigarrenak hezi nahian hasten direnean, eta bizi garen garaiko egoeraren araberako zioak, bestetik. Gustavo Calotti, (Comores) Mayotteko lizeo bateko hizkuntza irakasleak, hamabost urteko esperientziarekin, ez du zalantzarik baieztatzean ikasleen portaera gaur egun "askoz okerragoa" dela, orain hamar edo hamabost urtetakoa baino. Bere iritzian arrazoietako bat da "gazteek helduen mundua begiratu eta ikasketak bukatzean espero dutena: posibilitate handiak lanik ez aurkitzeko edo gaizki ordaindutakoak soilik aurkitzeko. Ahaleginak egiteko gogoa galtzen ari dira, lan bat bukatuta ikustearen poza. Horri eransten badiogu irabazleen anima dutenek bakarrik lortzen dutela garaipena, lortzen duguna utzikeria da, eta bere portaeran isladatzen den betiko gogorik eza". Alexandra Draxlerrek, heziketa kontuetan UNESCOren adituak, nahiago du diziplina eza izurrite edo fenomeno bakartzat ez hartzea, norbanakoen eskubideen izugarrizko aurrerapenaren kontrajarreratzat, baizik eta azken hogeitabost edo hogeita hamar urteetan gertatu den bizitza publikoaren demokratizazio orokorraren ondoriotzat. Lehen hautespen bat zegoen, gizartearen arazoak eskolaren ateetan bukatzen ziren; ikasle oldartsuak besterik gabe kalean geratzen ziren edo kanporatu egiten ziren eta geletan bake osoa izaten zen, hain gogorra zen zapalkuntza, ze ikasleak ez baitziren ausartzen arauak hausten. Charlot irakasleak ere onartzen du: "egun, beren gurasoek eta anai-arrebek bigarren mailako ikasketak egin ez dituzten ikasleak iristen dira lizeoetara, eta eskolaren sistemak lehenago sartzen ez zen jendetza bat jasotzen duen une beretik, arau batzuek utzi egiten diote funtzionatzeari berez. Ikasleek ez dute beren aurrekoek zuten aurresozializazio hori, eta hori beren jokatzeko moduan agertzen da. Eskola ez da , jakina, gizartetik bereizita dagoen xaboi burbuila, baizik eta haren arazoak eskala txiki batean birsortzen dituena: komunikazio falta, txirotasuna, bazterketa, intolerantzia, baloreen galera, e.a. Faktore guzti hauek "analfabetismo emozional" bilakatzen dira Antonio Garcia Correa espainiar irakaslearen arabera. Hau Murtziako Unibertsitateko Psikologia Ebolutiboan eta Heziketan katedraduna da. Bere iritzian "sistema hezitzaileak gehiago arduratu dira ezagupenez betetako buruak sortzen, ongi eginak sortzen baino. Asko ikertu da ikasleen errendimendu akademikoaz; aldiz, gizartearekiko bere bilakaera eta emozionala gutxi axola zaigu. Ondorioa da ikasleek gehiago dakitela, baina okerrago portatzen direla". Era berean, irakaskuntza-sistemaren aldakuntzak zerikusi handia du ikasleen portaerarekin: "Bat-batean, debeku eta zigorretan oinarritutako egoera batetik, hezkuntza-sistemaren partaideen arteko hitzarmena hobesten den bizikidetasun sistema batera aldatu da. Eta oraindik ez dugu ikasi sistema berri hori erabiltzen", dio Nora Raisek, Patagoniako (Argentina) literatura irakasleak. Beretzat, "autoritarismora itzultzeak, leheneratzeak, ez du ezer konponduko. Elkarrizketa bultzatzea, konpromisozko jarrerak eta baloreen integratzea izan daiteke bide bat. Irakasleok bideratzaile modura jardun behar dugu, baina horretarako prestatuta egon behar dugu". Bestalde, maisuak eredu izateari utzi dio, eta eskolak, jada, ez du ziurtatzen gizartean gorantz igotzea. Halere, ezinbestekoa da familiarekin batera, gazteengan giza baloreak suspertzeko eta garatzeko. Ildo beretik, profesional askok faltan botatzen dute gurasoen elkarlana, izan ere sarritan hauei beren seme-alaben notak eta maila pasatzea interesatzen zaizkie soilik. "Familiek gero eta denbora gutxiago eskaintzen diote beren seme-alaben heziketari. Eskolara igortzea aski dela uste dute, eta irakaskuntza akademikoa eta bakoitzaren etxetik hasi behar duten gizarteratzeko heziketaren arteko bereizketa ez dute argi", dio Calottik.

Hezkuntza agintarien erantzuna

Halere, irakaslea arriskuaren aurrean ez dago hain bakarrik; herrialde batzuetako hezkuntza agendei gainbegiratu bat emateak azaltzen digu gaur egun arazo hauei erantzuna emateak lehentasunezko lekua duela ikerketaren diseinuan, tratamenduan eta diziplina ezaren prebentzioan. Erantzunak argitzen hasi dira, nahiz eta iturri guztiak bat datozen baieztatzean, zenbat eta baliabide gehiago orduan eta arazo gutxiago dituela eskolak. Baliabideak ugaritzeak hainbat jokabide ahalbidetzen ditu. Beste hainbaten artean: irakasle taldea, gelako ikasleen kopurua mugatzea, tutoretza sistema ona bideratzea, edo laguntzaileen kopurua gehitzea, portaeraren heziketan funtsezko figurak sartzea, jagole, psikologo edo gizarte laguntzaileak, kasu. Azkenik, gero eta adostasun handiagoa dago irakasleen artean esaterakoan ikasleak zigortuz, eskolatik botaz, edo zuzendariaren bulegora igorriz, ez dela konponbiderik lortzen. Eta ez dezagun ahantzi beraiek direla egunez egun ikasleekin jarduten dutenak. Gizalegea eta elkarbizitza ez dira egun batean eskuratzen diren baloreak, guztion eguneroko ahaleginetik sortuko dira: agintari, irakaslego, guraso... eta interesdunen beren, hau da, ikasleen ahaleginetatik, alegia. Honen onarpenaren baitan datza, datozen belaunaldien prestakuntza osoa, bai akademikoa, eta baita gizartearekikoa ere.

ARAZO LARRIEI, KONPONBIDE SAKONAK

Zenbait herrialdetako aditu, enpresa eta instituziok hezkuntza-arduradunei programa bereziak eskaini dizkiete diziplina eza konpontzeko. Esaterako Sevillan, edozein eskolak esku har dezake SAVE (Sevilla Eskolako Bortizkeriaren Aurka) proiektuan. Rosario Ortega Ruizek, Heziketaren Psikologia eta Garapenean katedradunak, sortu zuen 1996an. Bere asmoa zen, ikasleen arteko tratu txarrak aurreikusi eta eragoztea, elkarbizitza eta ikasleen arteko harremanak hobetuz. Galdeketa eta beste teknika esploratzaileei esker, programako aditu talde batek eskolaren egoera aztertzen du eta txosten bat zehatz-mehatz egiten du. Txostena irakurri eta gero irakaslegoak programari atxikitzea erabakitzen badu, SAVEko adituek, irakasleen heziketa lanaren babeserako sistema bat ezarriko dute eta bortizkeria aurreikusteko lan talde bat osatuko da. Gainera, Rosa Ortega irakasleak zuzentzen duen taldeak Espainiako eta Europako diruarekin sorta didaktiko bat prestatu du "Eskolako elkarbizitza. Zer da eta nola gauzatu" izenarekin, eta Andaluziako eskola publiko guztietan banatu da. Georgian (Estatu Batuetan), 1999an lege bat onartu zen estatu horretan dauden 6.500 eskolei eskatzen ziena "izaeraren heziketaren programa bat sortzea maila guztientzat" 2000-2001 ikasturtetik aurrera. Hori bideratzeko, Heziketa Departamentuak Character Education Center deritzana sortu zuen umeengan zenbait balore indartzeko: adorea, abertzaletasuna, gizartekoitasuna, zintzotasuna, bestearenganako errespetua, adikortasuna, lankidetza, autoestima, gizalegea, errukia, tolerantzia, ardura, eskuzabaltasuna, puntualtasuna, norbere garbitasuna, ingurumenari errespetua... Jason Wetzel, eskolako zuzendari ordeak, uste du, "eredu georgiarra" nazioko komunikabideetan ezagutzen hasia denez, "bortizkeria jaitsiko dela, ikasle hobeak eta hiritar hobeak sortuko dituela, eta azken finean, komunitate hobea eta gizartekoiagoa lortuko dela". Frantzian, Gaspar sareak (Group Acad¿mique de Soutien et de Pr¿vention pour les Adolescents ¿ Risques), 1989an Lilleko Errektoretzak sortu zuenetik, herrialdearen iparrean 150 eskoletan parte hartu du, bere ekintzen ardatza prebentzioa izanik. Proiektuaren interes nagusia, irakasle eta zuzendaritzakoak ezezik, borondatezko ikasleak ere onartzean datza. Japonian, "Bihotzaren heziketa" programak (Kokoro no kyoriku), Hezkuntza Ministeritzak babestuak, japoniar gazteen arteko ardura eta gizartekoitasuna berpiztea du helburu, eta era berean, heziketaren dimentsio espirituala eta morala defendatu eta bultzatzea. Azkenik, beste zenbait lekutan ekimen marjinalagoak entsaiatzen dituzte, edo arazo konplexuak lantzeko eskola espezializatuak. "Azken aukerako" eskola modukoak dira, nahiz eta aditu gehienak bat datozen ikasleen bereizketa hori kritikatzerakoan, ikasle arazotsuen banaketa hori aldi baterakoa izaten bada ere. Rosario Ortegarentzat, arazo larrienak dituzten ikasleak bereiztea ez da konponbide ona, "heziketa publiko eta doakoak umeei beren ingurune sozialean jaramon egin behar die eta arazo errealak diren bezala onartu. Beste gauza bat da kasurik larrienean ume hauek berreziketa egokitua behar izatea, bere kontestu naturalean ere egin daitezkeenak, izan badiren prozedura egokituak erabiliz". +_ Antonio Garcia Correa, "Bakearen kulturarentzat gela baketsu bat", Irakaslegoaren Prestakuntzarako Unibertsitate arteko Aldizkari Elektronikoa, 1 (1998). Eskura http:/www.uva.es/aufop/publica/revelfop/v1nagc.htm delakoan. "Eskoletan diziplinaren Kontrola", Perspectivas aldizkaria. XXVll, l 1998ko abenduaren 4. zenbakia. UNESCO, Heziketaren Nazioarteko Bulegoa. SAVE programa: Sevillako Unibertsitatea. Psikologia Fakultatea. Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntza Saila, San Frantzisko Jabier, z/g 41005 Sevilla. Posta Elektronikoa: ortega@cica.es


Ale honetako gaia: 2000, Nazioarteko Urtea, bakea egunez egun

2000, NAZIOARTEKO URTEA: BAKEA EGUNEZ EGUN
2000 urtea Nazioarteko Bake-Kulturaren urtea da. Baina bakea ez dagokio Estatuei bakarrik; bakoitzak bere erara, bere esparruan, beren bitartekoen arabera landu dezake. Dossier honek, gizabanakoek, giza balore berdinen alde lan egiteko elkartu diren taldeek eta ekiteko borondate berbera dutenek hasitako ekimenak aurkezten ditu.

Nazio Batuetako Batzar Orokorrak bakearen desira unibertsala bere egin nahi izan zuen, gerrei amaiera eman ez ezik bidegabekeria eta zapalkuntza sorrarazten dituzten bortizkeria mota guztiekin ere bukatuko zuen bakea: halatan, UNESCOren ekimenez 2000. urte hau Bakearen Kulturaren Nazioarteko Urtea izango zela erabaki zuen. Erabaki honek "gizarte zibilaren" konpromezua indartzen du. Gizakiak eta mugimenduak mukuruka politika tradizionalaren markoa leherrarazten dute, komunitatearen bizitzan, nahiz auzokoan edota planeta osokoan, presionatuz. Egoeraren jabe izan zirenak orain arte, Estatuak, baztertu edo ordezkatu egiten dituzte Zaki Laidi politikagile frantziarrak eta Manuel Castells soziologo espainiarrak azaltzen duten bezala. Bakea egunero landu daiteke eta landu behar da; edonoren eskura dago, besteekin batera bideratzeko nahia izanez gero; hala jokatu zuten, esaterako, Txinan ume autistentzat lehen eskola ireki zuen emakumeak, edo herri-miseriarik handiena dagoen Bogotan bortizkeria erasotzeko bideoak erabiltzen dituen ekoizleak, edota bere ezaupideak ibaiko txaboletan bizi diren biztanleen zerbitzura jarri dituen ingeniariak. Giza baloreek ere suspertzen dituzte mugimendu ezagunagoak. Hauek ere mekanismo originalak erabiltzen jakin zuten, beren helburuak eskala handiagoan lortzeko, esaterako: Hirugarren Munduko zorra kitatzeko 2000ko jubileu kanpaina, edo Erromako SantïEgidio, komunitate kristaua, zenbait gatazka armatuetan bitartekari ezaguna. Baina, genetikoki aldatutako landareen aurka Indiako laborariek duten borrokan gertatzen den bezala, gerta daiteke, mugimendu bat gizarte zibiletik sortua izan eta asmorik onenekin piztuta egon, baina halere ez erantzutea bakearen kultura honi bete betean.


Bakearen bideari berriro ekin

2000, nazioarteko urtea: bakea egunez egun

BAKEAREN BIDEARI BERRIRO EKIN

Bortizkeria hedatu edo barreiatuaren aurrean, denen eskura dauden proiektuetan parte hartzea da egunez egun eraikitzen den bakearen kulturaren oinarria.
Rene Zapata
Bakearen kulturaren aldeko UNESCOren Proiektu transdiziplinarioko koordinatzaile.

Betidanik, bakea -nazioen arteko bakea eta bake zibila- oinarritu izan da justiziaren eta indarraren arteko alderatze edo bateratze jokoan. Duela hiru mende baino gehiago Blaise Pascal filosofo frantziarrak baieztatzen zuen: "justiziari men egitea indar izatea lortu ez denean, indarrari men egitea justizia bilakatu da; zuzenbidea indartu ezin izan denean, indarra justifikatu da, justizia eta indarra elkarrekin izan daitezen, eta horrela bakea eraikia, bera baita ongizate subiranoa". Historiak frogatzen du bakea Estatuaren eta Estatuen gai bat zela eta izaten jarraitzen duela, indarraren erabileran oinarritzen dela -gerran, azken finean-, eta indar hori ikusmolde oso anitzek, batzuetan justiziarekin kontraesanean daudenek, legitimatzen dutela. Alabaina, gure garaian gerra izaeraz aldatu egin da: gehienetan ez du hartzen Estatuen arteko arazoen itxura, Estatu baten mugen barrukoena baizik. Gaur egun hain ugariak dira, ze gure planetan zehar inoiz ez baitziren sortu une berean hainbeste gerra, sarritan ahaztuak. Gainerantzean, talde armatuak enfrentamenduetara beti iristen ez badira ere, bortizkeriak gizarte guzti guztietan dirau. Era asko hartzen ditu, arau bihurtzeko punturaino onartuak. Desberdintasunak eta hauek sortzen dituzten bazterketak areagotzea da horien ezaugarririk nabariena. Azkenik, zenbait gizartek, anaia arteko gatazkak edo bortizkeriak bere izaera balantzan jartzen baitute, mekanismo erregulatzaileak -gatazkak konpontzeko instantziak- paralizatuak edo indargabetuak dituzte. Konstatazio horretan gera gintezke eta pronostikatu, batzuek egiten duten bezala, gerra eta bortizkeriarentzat etorkizun distiratsu bat. Baina, hain zuzen, bilakaera hirukoitz hori da -gerraren izaeraren aldaketa, bortizkeriaren forma desberdinen ugalketa, bitartekotza eta arbitrajearen ohiko mekanismoen ahulezia, mundializazioak eta ezaupideen iraultzak areagotua- bakearen kultura sortzeko espazioa zabaltzen duena. Eta bere zutabea ez da Estatua, pertsona baizik, hau da, gutako bakoitza. Beraz, non ekin bakearen bidea bere abiapuntuan ez bada: guregan, gure baloreetan, portaeretan eta jokaeretan non konfiguratzen baita gaur egun arriskuan dagoen bizikidetza? Non aurkitu bakearen heldulekuak, eguneroko gure ekintzetan ez bada, besteari entzutean, elkarrizketan eta elkartasunean? Jokaera honek ez du tupust egiten norberak ezjakintasunez, edo fanatismoz, edo, gaur egun sarritan giza naturaren ezaugarri nagusiena bezala aurkeztu nahi diguten norberekeriaren eraginez sortutako mugen aurka baino. Jokaera honek ez du nahikoa bultzada huts batekin, presakako gogoeta edo elkartasun keinu isolatu batekin. Besteari entzuteak, harekin elkarrizketatzeak eta solidarizatzeak laguntzen diote bakeari, baldin eta erantzukizun konpartitua onartzen badugu. Beraz, bakearen kulturaren desafioa, bertan gauden gizarte bizitzaren alor guztietan egunero bakea bideratzen duten proiektuak konpartitzean datza.

Bakea denon etorkizun komuna

Zalantzarik gabe mezu hau urrutitik dator. Bakearen kultura bilbe bat da belaunaldiz belaunaldi ehotzen joan dena gizarte guztietan berari aipurik egiteke praktikan jarriz. Hemen tolerantzia deritzo, bortxakeria eza edo justizia, han armonia, elkartasuna edo elkarbizitza amultsua. Han eta hemen, leku guztietan ditu bere zaintzaileak eta bere bultzatzaileak, publikoki ezagunak. Alabaina egun proiekzio askoz txikiagoa izango luke, baldin eta anonimatu adierazgarrienean ez balitz eraikiko milaka gizon eta emakumeren ekintza desinteresatuengatik, zeinek entzuten baitakite, elkarrizketatzen eta garaiz lan egiten bestearekin eta bestearentzat. Bakearen kulturaren kontzeptua, zalantzarik gabe, ez da ezerezetik sortzen. Aurrerantzean deitura bakarra ipintzeak ezaugarri etikoa duten ekimen kontaezinei eta erantzukizun praktiko pila horri bere esanahia zehazten lagunduko dio agian, hau da, argiagoa egiten, bere bateratzea bideratzen, hitz batean, buruak eta ekintzak hobeto lotzen, bere eragina biderkatzen bere izugarrizko aniztasuna eta egundoko sakabanatzea baino harantzago. Eta Estatu guztiek ezagutzen badute bakearen kulturaren egungo proiekzioa -aho batez 1997ko azaroaren 20an Nazio Batuetako Batzar Orokorrak 2000. urtea izendatu zuen Bakearen Kulturaren Nazioarteko Urte bezala-, eta honen arrazoia da ezagutzen hasi direla beren mugak eta bakearen onarpenaren premiazko beharra prozedura baterakoi bat bezala eta honi laguntza eman diezaiokete nola partehartzaile handienek, hala gizaki xumeenek. Bakearen kulturak, era horretan, jomuga bat izanen du, Historiak sarritan jipoitutako tratatu eta hitzarmenak baino urrunagoa. Eta ez da izango alferrik idatzitako testu bat, ezta hitza jandakoa ere, gure jomuga egiten badugu, hitza eta ekintzarekin etorkizun baterakoia landuz. Azkenik, UNESCO bakearen kulturaren sehaska izatea, bere jaiotze agirian idatzita dagoen zerbait da. "Gerrak gizakien buruetan sortuak direnez gero, gizakien buruetan eraiki behar dira bakearen gotorlekuak", dio bere Konstituzioak hasieratik. Aurrerago zera dio, "gobernuen arteko hitzarmen politiko eta ekonomikoetan bakarrik oinarritutako bakeak ezin izango du denen laguntza zintzoa eta iraunkorra izan, eta horregatik bake horrek gizadiaren elkartasun intelektual eta moralean izan behar ditu bere oinarriak". Archiblad MacLeish, olerkari estatubatuarra, Konstituzio horren idazkari garrantzitsuenetakoa, honela mintzatu zen 1946an UNESCOren lehen Hitzaldi Orokorrean: "Hitzarmenak aipatzen duen bakea, elkarrenganako konfidantza suposatzen duen izateko era bat eta bilakaera bat izango da, gizon eta emakumeei libreki bizitza onargarri bat eramaten uzten dion intentzioen armonia eta giza ekintzen koordinazioa... Gerraren aurkako borroka bizi bat da".

2000 Manifestua

Bakearen Nobel saridun talde batek sortu zuen 2000 Manifestua bakea eta bortizkeriarik gabeko kulturaren alde. Helburua ehun mila firma biltzea da 2000.go irailean Nazio Batuen Asanblada Orokorra ospatzen denerako. Gizateriaren etorkizunarekiko nire erantzukizuna aitortuz, batez ere gaurko eta biharko umeekikoa, hitz ematen dut nire eguneroko bizitzan, nire lanean, nire komunitatean, nire herrian eta nire herrialdean saiatuko naizela: - gizaki bakoitzaren bizitza eta duintasuna inolako bazterketarik eta aurreiritzirik gabe errespetatzen; - bortizkeriarik gabeko kultura egitez praktikatzen, bortizkeria bere era guztietan baztertuz: fisikoa, sexuala, psikologikoa, ekonomikoa eta soziala, batik bat ume eta nerabe ahulenganakoa; - nire denbora eta nire baliabide materialak konpartitzen, eskuzabaltasuna landuz, bazterketa, injustizia eta zapalketa politiko eta ekonomikoarekin bukatzeko; - adierazpen askatasuna eta kultur aniztasuna defendatzen, beti ere besteari entzunez eta elkarrizketa hobetsiz, fanatismoari, eta gaizki esaka aritzeari eta hurkoa baztertzeari aurre eginez; - kontsumo arduratsua bultzatzen eta bizitzaren era guztiak eta planetaren baliabide naturalen oreka kontutan hartuko duen garapen modua sustatzen; - Nire komunitatearen garapenean laguntzen, emakumeen partaidetza eta printzipio demokratikoei errespetu osoa eskainiz, lankidetzako era berriak elkarrekin sortzeko. Izenpetzeko www.UNESCO.org/manifiesto2000 lekuan edo izenpetuta igorri: Bakearen Kulturaren Nazioarteko Urtea, UNESCO, 7 Place de Fontenoy, F-75732 Paris 07 SP Frantzia.


Politikaren hiru ardatzak

2000, nazioarteko urtea: bakea egunez egun

POLITIKAREN HIRU ARDATZAK

Zaki Laidik dioenez, politika hiru ardatz desberdinen inguruan gauzatzen da: Estatua (atzeraka doana, baina hila egotetik oso urrun dagoena), merkatua eta gizarte zibila.
Nazioarteko Ikerketa eta Ikasketa Zentroan ikertzaile (CERI, Paris)
Ren¿ Lefort, UNESCOren Albistariaren zuzendariak egindako elkarrizketa.
Asko hitz egiten da Estatuaren funtzionamenduaren ahuleziaz nazioaren bizitzan eta nazioartekoan. Zer gertatzen da zehatz-mehatz?
Duela hogei urtetik hona, estatuaren arauketa gainbehera doala nabaria da. Hau Iparreko herrialde handietan hasi zen agertzen eremu ekonomikoan 1973eko petrolioaren prezioaren krisiaz geroztik. Hauek orduan frogatu zuten ekonomiak ez zuela erantzuten mekanikoki goitik ezarritako berpizteari. Hortik aurrera ikusi ahal izan da zer eman dezakeen eredu keynesiarrak. Baina, laurogeigarren hamarkadan, hiru fenomenok arindu egin dute prozedura hau. Lehena ideologikoa da. Erreinu Batuan eta Estatu Batuetan gobernu erabat antiestatalek hartu dute boterea, eta Estatuari ekonomi eta gizarte araule izaera kentzen saiatu dira. Berehala hasi ziren diru merkatuen desarauketak eta kapitalen mugimenduen liberazioa. Hau gertaera erabakitzailea izan zen. Azkenik, aipatu behar da Berlingo harresiaren desegitea. Honek, ideologikoki inspirazio sozialista zuten politikak munduan zehar baliogabetu egin zituen.
Prozedura hauek nola iragan dira Iparraldetik Hegoaldera?
Batez ere FMI eta Banku Mundialeko konponketa estrukturalen programen bitartez, laurogeigarren hamarkadaren ondorioz. Eragin horrek arrakasta handiagoa edo txikiagoa izan du segun eta zein herrialdetan. Joera oso markatua izan zen Asiako krisia arte 1997-1998an, frogatu zenean ze ondoriotara eraman dezakeen ekonomien liberalizazio azkar eta gaizki kontrolatutako batek.
Ba al dago loturarik Estatuak egindako ekonomia arautzearen atzerakada eta elkarte zibilen aurrerakadaren artean?
Bai eta ez. Ez da erlazio mekaniko bat. Pribatizazio ekonomikoak izan dituzten Hego eta Ekiko lurralde gehienetan, ikusten da jeneralki, birmoldatutako lehengo eliteak direla pribatizazioak eskaintzen zutenaz jabetu direnak. Arrazoi horregatik Estatuaren pribatizazioaz gehiago hitz egiten da, ekonomiaren pribatizazioaz baino. Beraz ez da inozoa izan behar, ezta mekanistegia ere. Era berean argi dago Estatuarengan konfidantza galtzeak, bere birbanaketa-funtzioen atzerakadak eta bere porroten ugaltzeak aktore sozialak mobilizatzera bultzatu dituela, Estatuaren boterearen aurrean beren lotsak galtzera. Ingurumena edo giza eskubideei dagokienez, ONG deritzanek, esaterako, dinamika berriak sortarazi dituzte eta gobernuak berreskuratzera behartuak izan dira. Gaur egun, badira kontzientzia publiko mundialaren zatiak, zer esanik badutenak. Ezinezkoa da munduko konferentzia bat ospatzea edozein gairi buruz GKE delakoen partaidetzarik gabe. Erakunde hauek munduko erlazio demokratikoen berme baitira.
Zergatik?
Munduaren aniztasuna erraztu eta laguntzen dutelako. Estatuek aldi berean galdu dituzte bortizkeriaren eta hitzaren monopolioa. Egitura hirukoitzera goaz era zorrotz eta barrokoan: Estatua, merkatua eta gizarte zibila. Baina ez da presakako ondoriorik atera behar. Hemen ere eskematismo eta idealismoetatik zaindu behar dugu. Partehartzaile hauen artean ez dago kontraesan edo oposaketarik. Elkarte zibilak boterea hartzen ari direla uste izatea, ilusio hutsa da. Errealitatea askoz ere konplexuagoa da. Orain elkarren artean ekimen sendoagoa eta konplexuagoa ematen da, goian aipaturiko boterearen hiru poloen artean. Hiru eragile hauen artean indarraren erlazioak oso desberdinak dira. Ez dugu ahaztu behar, azkenik, Estatuek izan dezaketela funtzioak delegatzeko tentazioa kanpoko instantzietan, eta, horregatik, elkarte hauei edo sektore pribatuari harrarazi lehen bereak ziren ardurak.
Zure ustez, ze leku dagokio gizarte zibilari etorkizunean?
Berriro ere azpimarratzen dut politikaren egituraketa hirukoitzera goazela Estatua, eragile ekonomiko pribatuak eta eragile sozialak elkartzen dituenera. Baina ez dut uste Estatuaren atzeratze honek politikaren azkena suposatuko duenik. Horrek atzerakada izugarria suposatuko luke eta Tomas Hobbes, filosofo ingelesaren obsesioa izan zenera eramango gintuzke: "denok denon aurkako gerrara". Egin behar dena da politikaren eta politikari buruzko pentsamenduaren mugak zabaldu Estatua baino areago. Azken finean politika, polis delakoaren, edo herriaren gaien bilduma da. Gainera, erreparatzen da, "krisi politikoa" bezala ezagutzen denak ez duela indar berbera gizarte guztietan. Krisi hau beti indartsuagoa izaten da Estatua eta gizartearen arteko bitartekotza kultural eta sindikalak hauskorrak direnean. Hau da, Estatua ahultzen denean, gizartea ere ahuldu egiten dela dirudi. Azpimarratu nahi nuke puntu bat: Estatua ez dago hila, ezta gutxiago ere. Herrialde garatuetan ere froga daiteke, PNBaren portzentaia bezala, gastu publikoa igo egin dela guztietan salbuespenik gabe, Estatuaren ardurak handiak izaten jarraitzen dutelako, oso handiak, gizarte-segurantzari, jubilazioari edo zorraren ordainketari dagokionez. Bestalde, Estatuak zenbait arlotan parte hartzeko eskaeren ugalketa bat dago, esaterako, heziketan. Horrela bada, ez da Estatua hil dena, zerbait fabrikatzen zuen Estatu bat baizik, adibidez, etxetresna elektrikoak. Elkarte zibilek ere antolatutako Estatuak behar dituzte aurrera egiteko, eskubideen arauetan oinarritutakoak, eta eskaera eta kezka batzuek maila internazionalean aurkezteko gai direnak. Komertzioaren Mundu Organizaziorako datorren negoziaketa zikloan argi eta garbi azaltzen da lotura estua dagoela, estatuaren eragile politiko, eragile ekonomiko, eta eragile sozialen artean.
Ze paper jokatzen dute informazioaren teknologia berriek gizarte zibil mundialaren sorreran?
Paper garrantzitsu bat, interpretazio mekanikoetan erortzen ez garen bitartean. Begi bistakoa da, ingurumenaren arloan, giza eskubideen arloan edo komertzioan, Internet-ek gizakiak mobilizatzen ezinbesteko papera betetzen duela. Informazioa elkartrukatzeko abiadurak indartu egiten du, neurri batean, protesten plataformak sortzea. Alabaina, berriro, ez dago oposaketarik bi polo horien artean. Pentsa daiteke genetikoki aldatutako organismoen aurkako europarren gizarte mobilizazioa, Bruselako batzarrak duen aukera bat dela, Estatu Batuei aurre egiteko, esaterako.
ESTATUAK ERAIKITZE BIDEAN ETA BALIABIDERIK GABE
Mohamed Sahnoun Afrikarako Nazio Batuen Idazkari Orokorraren mandatari berezia.

Garabidean dauden herriak Estatu nazioa sortu eta estrukturen eraikuntzaren prozesuan oraindik bete-betean sartuta daude, Mendebalean, jada, mendeetan zehar bilakatuak eta helduak, estatu moderno eta gizarte integratu bihurtu aurretik. Hauek demokratikoak izatera iritsi dira, oroit dezagun, iraultza industrialaren babesean, eta haren ondoren. 1980ko hamarkadaren bukaera arte, kolonizazioak lehenik, eta gerra hotzak, ondoren, eragotzi egin zuten serioski Estatu nazioaren eraikuntza Hegoaldeko herrietan. Ezer ez zen egin independentzien aurretik artifizialki lerrokatutako mugen barruan pilaturiko herrialdeen integrazioa errazteko. Areago, beren kontrola mantentzeko, botere kolonialek zatiketak sustatzen zituzten. Geroago, Ekialde-Mendebal arteko gatazkan, zenbait hamarkadatan Estatuko lehendakariek beren boterea talde bati ala beste bati zioten atxikimenduari zor zioten eta ez euren gobernu onari. Beraz, behar beharrezkoa da potentzia handien erantzukizuna azpimarratzea, askotan benetako diktadoreei laguntza eman baitiete, beren herriarentzat asmo hobeak zituzten "independentziaren guraso" batzuei eman ordez. Gaur egun, agintarien hirugarren belaunaldia ari da hartzen Hegoaldeko nazioen gidaritza, ia beti hauteskunde, gutxi edo gehiago, demokratikoen ondoren. Baina herriak benetako demokraziak sortzea eta herria garatzea eskatzen duenean, batzuetan era bortitzean, agintari berriak inoiz baino baliabide gutxiagorekin aurkitzen dira. Gerra hotza geroztik garapenerako laguntza %20 jaitsi da. Zorraren zerbitzua eragozpen handiagoa da ogasun publikoarentzat. Moldaera estrukturalaren programak, zerbitzu publikoak desagertzean eta gizartearen desberdintasunak areagotzean, Estatuaren legitimitatea bi aldiz kargatu da. Ingurumenaren hondamenak eta lurren txirotzeak (urtero sei milioi hektarea galdurik), eta basoen murrizketak (urtero hamar milioi hektarea desagertzen dira) agortzen doaz baliabide naturalak. Beste faktore bat ezegonkortasuna da, munduan dabiltzan armen %60 garabidean dauden herrietara joaten baitira. Baldintza hauetan, Estatu gazte eta hauskorrak nola kontsolida daitezke? Nola ekidin gizakiak, bizirik irauteko asmotan, zaindu ahal izateko, beren klanean edo etnian babestea, gobernu bat hauek zaintzeko gai ez denean, ezta ongizate txikiena bermatzeko ere? Hau da instituzioen krisien sorrera, komunitate arteko gatazkena eta egungo gerra zibilena. Aurrekoen herentzia astuna arrastaka daramaten herrialde txiroetan ez da nahikoa delako gobernua hitzaldi ederrez akuilatzea. Beharrezkoa da herrialde hauek garapenerako aukera izatea. Neurri handi batean iparraldekoek beren aurrerapena hegoaldekoen lur, eskulan eta baliabideei esker lortu dutenez, iparraldekoei dagokie hegoaldekoei laguntza ematea.


Itxaropenaren bideak

2000, nazioarteko urtea: bakea egunez egun

ITXAROPENAREN BIDEAK

Inguruan miseria eta bortizkeria direla eta, Victor Manuelek bideoak ekoizten ditu gazteek armen eta drogen bidea jarrai ez dezaten.
Carlos Mauricio Vega
Bogotako kazetaria

"Ni bezalako gazteen etorkizuna Ciudad Bolivar-en armetan aurkitzen da: Pandiletatik ongi irten, urtebetez ejertzitoan sartu, borrokak dauden lekuren batera ahal bada ez joan. Gero enpresa edo eraikuntza bateko zaindari egin eta hor pasa hurrengo urteak, familia hazten den bitartean. Edo bestela atrakuak egiten aritu milizia edo narkoentzat". Horrela mintzatzen da Victor Manuel, 20 urtetakoa, Bogota inguratzen duten Ciudad Bolivar-eko hautsezko mendixketan, inolako aukerarik gabe hazten den milaka gazteetatik bat. Hantxe pilatu dira berrogei urte luzetan, milioi eta erdi pertsona, hiriko biztanlegoaren %20a. Victor Manuelek albora utzi du armen bidea: Ez du zaindari izan nahi, ezta soldadu ere, ez trafikatzaile, ez pandilero. Drogaren bidea ere ez du jarraitu nahi: "Drogek gure artean ahulezia suposatzen dute. Berari lotzen zaionak desafioa galdu egin du. Atrakuak egiten aritzen denarekin ere berdin gertatzen da: bizitzak irentsi egin zuen". Victor Manuelek bideoak zuzendu nahi ditu. Bere etxe berria Ciudad Bolivar-eko Gazte Liderren Eskola da, izen hantustekoa gazte apalen eta gazte apalentzat bat-batean sortutako elkarte batentzat, lau pisutako etxe baten pean diharduena. Victor Manuel eta bere lagunek ahalegin handiz ordaintzen dute hilero ehun dolarreko alokairua egoitzagatik. Unibertsitate pribatu batzuen laguntzaren batekin eta industria gizon kolonbiar baten fundazioari esker herri irrati bat eraiki nahi dute eta bideoak ekoizten dituzte auzoetako gazteen bizitzari buruzkoak. Victor Manuelek, pandilero hasberrien etorkizuna aldatzeko, komunikazioaren indarrean du fedea. Gazteak "partxeak" deitura duten taldeetan biltzen dira. Kale-taldeak dira eta etxe hutsetan edo hustutako lokaletan elkartzen dira, rap kantak konposatzen dituzte eta batzuetan jukutriaren bat prestatu. Bideoen gaiak, Ciudad Bolivar-eko errealitatearen ispilu modura jokatzen dute eta, taldean eginak izaten dira. Victor Manuelen lehen bideoak, Gaiztakeria Probatzen du izena eta kontatzen duena familia baten historia da. Familia honek nekazal mundutik ihes egiten du hautatutako hilketen zurrumurruak direla eta. Ume hauentzat bortizkeria auzoan izan zen zerbaiten zurrumurru bat baino ez da izan. Ciudad Bolivar-era iritsi eta gero, bortizkeria eguneroko zerbait bilakatzen da: delinkuentzia eta drogaren tentazioa. Bolibar hirian ni bezalako gazteentzat etorkizuna armetan dago: pandiletatik bizirik irten, ejerzitu batean sartu urte betez, itxoin ez igortzea borrokak dauden lekuetara. Ondoren entrepresa baten, edo etxe bateko jagole bihurtu, eta hor urteak pasa, familia aurrera ateratzen duen bitartean. Edo bestela, atrakoak egiten ihardun, milizientzat, gerrileroentzat edo narkoentzat". Horrela mintzatzen da Victor Manuel, 20 urtekoa, Bolibar hiriko hautsez betetako mendisketan aukerarik gabe hazten diren milaka gazteetatik bat gehiago. Han pilatu dira berrogei urteetan zehar miloi tïerdi pertsona, hiriko biztanlegoaren %20a. Victor Manuelek armen bideari uko egin dio: ez du jagolea izan nahi, ez soldadua, ez trafikantea, ezta pandileroa ere. Drogaren bideari ere ez dio jarraitu nahi: "drogek gure artean ahulezia adierazten dute, drogari atxekitzen zaionak ezin izan zuen desafioarekin. Gauza berbera gertatzen da atrakoak egiten dihardunenarekin: bizitzak menpean hartu zuen". Victor Manuelek bideoak ekoiztu nahi ditu. Bere egoitza berriari Bolibar Hiriko Gazte Liderren Eskola deritzo. Izen arranditsua gazte apalentzat gazte apalek bat-batean eratutako elkarte batentzat. Lau pisutako etxe baten etxabean dihardute. Victor Manuelek eta bere kideek ederki kostata ordaintzen dituzte hilero ehun dolar euren egoitzaren alokairuarengatik. Unibertsitate pribatuen eta industriagizon kolonbiar baten laguntzaren batekin emisora komunal bat eraikitzen ahalegintzen dira eta auzoetako gazteen bizitzaz bideoak ekoizten dituzte. Victor Manuelek komunikazioaren ahalmenean sinesten du hastear dauden pandileroen etorkizuna aldatzeko bide bakarra bezala. Pandilero edo talde kalezaleak etxe hutsetan edo utzitako egoitzetan biltzen dira, rap kantak egin eta batzuetan gaiztakeriak prestatzen dituzte. Bolibar hiriko errealitatearen ispilu bezala funtzionatzen duten bideoen argumentuak denen arteko saioetan prestatzen dira. Victor Manuelen lehen bideoak, Ameslariak eta ilusioak izeneko bigarren bideoa ekoizten ari zirela, ederki kostata eskuratu zituzten ekipoak lapurtu zizkien auzoko talde batek. Gazte Liderren Eskolako mutikoek berriro pandilero izatera itzuli nahi izan zuten lapurtu zizkieten ekipoak indarrez berreskuratzeko. Baina ez zen izan beharrezkoa. Hango biztanleek protestak egin zituzten eta pandileroek itzuli egin behar izan zuten dena. "Ez ziren konturatzen, euren buruari ostea bezala zela", dio Victor Manuelek.

Kodigo kulturalak aldatzea

Ekipoak lapurtu zituzten umeak bezalakoen portaerak aldatzea da Gazte Liderren Eskolaren helburua. Ziento erdi bat gaztek parte hartu duten bideo bat ekoizteak berak bidea ematen du "partxeekin" elkarrizketatzeko guneak sortzeko. Bideoak gero elizetan, eskoletan, festa orokorretan edo denak parte hartzen duten guneetan botatzen dira eta talde gazteei eragiten saiatzen dira beren kodigo eta sinboloak erabiliz. Baina ez da erraza gazte bat bortizkeriatik aldentzea, etsipenaren kodigo kulturala erabiltzen duenean. "Presaka bizi hadi, intentsiboki bizi hadi, azkar hil hadi, ez zagok itxaropenik eta", rock, rap eta metalen ohiko mezua da. Gainera konpetentzia egitea zaila dela dio Victor Manuelek, "mutiko batek 15 minututako atraku batean 50 edo 100 mila peso (25 edo 50 dolar) lortzen duenean". Eskolak ez du eskaintzen lan aukera zehatzik, baina urtebeteko ikastaroen bidez gazteak trebatzen ditu komunitatearen kudeaketa-lanetarako, honela talde txikien boterea, eta auzo hauetan sortzen diren ehundaka talde informalena handitu nahi da, txirotasunari eta babesik ezari aurre eginez. Berrogei gazte igaro dira, jada, unibertsitate herrikoi honetatik, hauen artean Victor Manuel, bortizkeria ezaren irakasle bihurtu dena.


Txina: Tian Huiping eta ume autistak

2000, nazioarteko urtea: bakea egunez egun

TXINA: TIAN HUIPING ETA UME AUTISTAK

Txinan ez zegoen ume autistentzat eskolarik. Bere semea autista zela eta, Tian Huipingek eskola espezializatu bat sortu zuen Pekinen.
Katherine Arms
Pekinen bizi den idazlea

Tian Huipingek bere semea autista zela konturatu zenean, mundu osoa goitik behera zihoakiola sentitu zuen. Chungking bezalako hiri jendetsu batean, bere sendagileak ez zuen inoiz ikusi autismo kasurik eta ezin izan zion laguntzarik eman. Tianek ezin zuen gobernuaren zerbitzu batera zuzendu, Txinan ezin baita oraindik jendaurrean ezinduei buruz hitz egin, gainera ez dira aztertzen apenas, ezta tratatu ere ia. Taotaoren gaitza ezagutu eta handik zortzi urtera, Tianek aurkitu du bere semeari laguntzeko bidea eta gainera etorkizuna urratzeko itxaropena, gaixo hauentzat lehen eskola sortzean, oraingoz herrialdeko bakarra ume autistentzat. Izarren eta Euriaren Eskola izeneko eskola autistentzat, garai batean zenetik gaur egun denera iristeko asmazio izugarriak behar izan dira, dirutza lortzeko ez ezik, gero iraun ahal izateko, helburua lortzeko eragozpenak sortu direnean. "Jendeak galdetzen zidan zergatik gastatzen dugun hainbeste diru, ez badago sendabiderik. Nik orduan esaten diet, ume horiek aurreratzea lortzen badugu, bizitza hobea izango dutela", baieztatzen du Tianek. Pekinera, 1992an iritsi zen maleta soil batekin eta umea zintzilik, laguntza eta kontseilu eske. Sendagile baten kontsulta-gelan haurren autismoari buruzko liburuxka bat aurkitu zuen. Honen arabera gaixotasun hau duten umeek ezaugarri hauek azaltzen dituzte, alegia, ume horiek besteekin erlazionatzeko jasaten duten komunikazio falta eta hizkuntza erabiltzen izaten dituzten anormaltasunak. Informazio hori nahikoa izan zen Tianek erabaki zezan Taotaori laguntzeko (orain hamalau urte ditu) pertsonarik egokiena, bera zela. Bere bilaketa pertsonala bat-batean, egoera ber-berean aurkitzen ziren beste pertsonei laguntzeko misioan bihurtu zen. "Dakidana bakarrik ikasi dut eta beste gurasoekin konpartitu nahi dut", azaltzen du Tianek. Eskola bat sortzeko ideiak negozio gizon bat erakarri zuen, dirua irabazteko era egokia izan behar zuelakoan. Tianek bi andereño kontratatu zituen eta sei ume autista hartu zituen. Dirujartzaileak kontratua hautsi egin zuen, baina Tianek, ikusirik umeek egin zituzten aurrerapenak, aurrera jotzea erabaki zuen andereño batekin. Gurasoen prestakuntzarako hiru hilabeteko ikastaroak antolatzen ditu. Umeko 120 dolar kostatzen da, kopuru nahiko handia, Txinako bataz besteko hileko soldata. Horrela izanda ere behar denerako urri geratzen da. Zorionez, Tianek egiten duen lanak Pekinetik kanpoko komunitateen interesa piztu du, eta diplomatikoen seme batzuek ere eskolan parte hartu dute. Tianen ustetan, urteko gastuei aurre egiteko 12.000 dolar behar ditu eskolak, eta handitzekotan, beste 24.000. Kanadako Fondoak, Austriako gobernuak eta Hong Kongeko Mahai Borobilak, eta gizateriaren aldeko erakunde batek diru laguntzak eman dizkiote. Duela urte batzuek Pekineko Alemaniar Enbaxadan gabonetako tonbola bat ipini zen, eta jaso zen dirutzaren zati bat Tianen eskolarentzat eskaini zen. Eskola horretatik jada, 700 bat ume inguru pasa dira.

Integraziorako bide bat

Lehen, Pekineko ume autistak gutxituen eskoletara bakarrik joan ahal ziren, baina hori ez zen ume autistentzat irtenbidea, oso intelektualak izaten dira-eta, gainera bataz besteko maila gaindi dezakete. Izarren eta Euriaren Eskolak umeen egoera hobetzea du helburu, ahal den neurrian eskola normaletan integratzeko. Tianek eskola martxan jarri zuenean, herrialde osotik joaten zitzaizkion bisitatzera edo telefonotik deitzen zioten autismoari buruz informazioa eskatzeko. Orduan hiru sendagile bakarrik zeuden gaituak gaixotasun hori diagnostikatzeko. Sei urte geroago Tianek hogei sendagileren zerrenda azaltzen du harro, autismoa ondo ezagutzen dutenak gainera, eta diagnostikoa egin dezaketenak. Eskolak lau ikastaro eskaintzen ditu urtean eta plaza gordetzeko sei hilabete lehenago eskatu behar da gutxienez. Orain diharduen ikastaroan 27 ikaslek hartzen dute parte, eta eskola lepo dago. Baina Tianen lana ez da eskolarekin bukatzen, orain diru biltzen ari da autista helduentzat etxe bat fundatzeko.


Hirigintza autonomoa

2000, nazioarteko urtea: bakea egunez egun

HIRIGINTZA AUTONOMOA

Injineru brasildar batek ibaiko txaboletan bizi direnei euren etxeak eraikitzen eta bizitza berri baten oinarriak ipintzen irakasten die, hiritar autonomo eta arduradun bezala.
Mai  Menezes
Rio Janeiroko O diako kazetaria.

Francisco Casanova brasildarra gizon aparta da. Rio de Janeiroko Unibertsitate Federaleko (UFRJ) Kimikaria eta Injinerutza Zibilean doktorea da eta bere eskuetatik etxe osoak sortzen dira. Berak garatu duen teknologia bati esker, familia askok beren txabolak utzi eta horma sendoak dituzten etxe itxurosoetan bizi dira. Berak bakarrik, soldata urriak dituzten 700 ikasleri, óhauetatik %80a komunitate txiroetako biztanleak diraó adreilu berezi batzuek egiten irakasten die. Adreilu hauei esker etxearen kostua %50 jaisten da. Ondoren ikasleak bere etxea egiten ikasten du. Injineruak adreiluak egin eta saltzeko sortu zituen bost kooperatibatako batean lan eginez lortuko du mantenua ikasleak. Francisco Casanova, 45 urterekin, Injinerutza Zibileko gradu ondoko irakasle hau borrokalari bakartia da; bere proiektuak ez du gobernuaren laguntzarik ezta inolako enpresa handiren batenik ere: "Politikoek ez dute herritarren autoantolaketarik nahi, beldur dira beren kontroletik at geratuko ote diren", adierazten du. Bere borroka pertsonalean, injinerutza zibileko ikasgaiak baino zerbait gehiago irakasten du; Casanovaren ikasgeletan ikasten dena hiritartasunaren oinarriak dira. "Nire motibazioa ez da erlijiosoa, politikoa, ezta finantzarioa ere. Pertsonen autoestima handitzeko nahiak mugi arazten nau. Jendeari arrantzan irakastea eta kanabera ematea da ideia. Arraia emateak ezer gutxirako balio du", laburbiltzen du. Bere proiektuak funtzionatzen diharduen hiru urteetan, arrantzatu diren arrainak asko izan dira: diru-sarrera txikiko ikasleek 18 etxe eraiki dituzte, eta bertan bizi dira, eta beste hamar aurreikusita daude datorren urterako.

Ibaiko txabolatik jabegora

Irakaslearen beste garaipen bat: Rio de Janeiroko Baixadan, Duque de Caixas auzoak óestatu honetako lekurik txiroenetako bató 2000. urtean lurraldeko lehen jabego autonomoa izanen du. Prest aurkitzen dira hamabost mila adreilu, eta irakaslearen ikasleek hamar etxe eraikiko dituzte; lurra erostea bakarrik falta da. Rio de Janeiroko Ikerketari Laguntza deritzan Fundazioaren (FAPERJ) diruz erosiko da, proiektuari laguntzeko interesatuta dagoen erakunde publiko bakarra. Casanovak bere Unibertsitateko beste departamentuekin hitzarmenak izenpetuko ditu ikasleen etxeetarako eguzkitiko energia eskuratzeko, bai uren arazketaren sistema propioa, baita nekazaritza biologiko eta lorategi proiektua ere. Etxe hauetan kokatuko dira Casanovaren ikasleak, gaur egun do Rato Molhadoko (arratoi bustiaren) txaboletan bizi direnak, urmahel kutsatu, atsitu eta drogen trafikoaren bortizkeria artean. Casanovaren langintzak ez du egin bide eroso bat. Batzuetan ezinezkoa izan zaio txaboletan lan egitea narkotrafikatzaileen aginduz, kanpotik datozen proiektu sozialak errezeloz hartzen dituzte, kanpotarren elkartasunak auzoetan hauek duten boterea mehatxatzen duelako. Etxegileek ere ez dute begi onez ikusten Casanovaren aktibitatea. Bizilagunei zementua merkeago egiten irakastean, bezeroak kentzen dizkie. "Etxegileek obraren kostua jaisten duen edozein proiekturen aurka jartzen dira", kexatzen da Casanova. Baina mehatxuak mehatxu, ez da beldurtu.

Eskerronaren zorra

Bere gurutzada bakartian Casanova mugi arazten duen motorea eskerrona da, batik bat bere ikasketen sehaskarekikoa, unibertsitate publiko eta dohainikakoa. Bere iritzian unibertsitatean izan ahal izatea gizarteak egin dion opari bat da. "Gizartea izan da nik ikastea posible egin duena. Eta, lagundu ahal badut, laguntzea besterik ez dut", laburtzen du injineruak, alabaina Lehen Munduan eginiko aurkikuntzak garatzera zuzendutako proiektu zientifikoak kritikatzeari ukorik egiteke. Unibertsitateak egiten duen %99a ordaindu ahal dezaketenen interesen zerbitzuan egiten du", aitortzen du. Egiazki, akademiak, gaur egun, enpresa handien proiektuetan buru-belarri dihardu, esaterako: Petrobras petroliogintza edo Rio de Janeiroko metroa, eta bere sailetan ikertu ohi da abiadura handiaren kalkulua bezalakoak edo gogortasun handiko zementuaren ekoizpena. "Gainera", baieztatzen du, "unibertsitatea gutxiengo batentzat gordetako bitarteko bat da". Elitismo horrekin hausteko, duela hiru urte Unibertsitatera eraikuntza tekniketako hamabost ikasle eraman zituen. Bertako ikasleentzat harrigarria izan zen jangela berean ikasle hauekin topo egitea. Aurreiritzi handienak zituztenek barre egiteari eman zioten. "Zuzendaritzari parte eman gabe ekarri nituen ikasleak, emanez gero, sarrera debekatuko ziotela banekielako", oroitzen du Casanovak. Unibertsitatetik at geratutakoak barrura sartzea lortu zuen. "Gaur inor ez da ausartzen bera kritikatzen", baieztatzen du pozez.

Emakume-indarra

Dulcin¿ia da Rocha, 60 urteko emakumea, da Casanovaren ikaslerik saiatuena. Ikasi ondoren, irakastea erabaki zuen, eta irakaslearen aholkulari informal bat izatera bilakatu zen. Oraintsu irakasleari lagundu zion Gizartearen Garapenerako Elkartasun Ekintza deritzan nazioarteko foroan proiektua aurkezten, Dulcin¿iaren desirarik handiena baitzen. Hau Rato Molhadoko biztanlea zen eta Caixas de Duquen aipatutako etxe berri baten jabea etorkizunean. Hau Parisera eramateko, irakasleak 400 erreal (200 bat dolar) ordaindu zituen eta gainera ordezko hortzeria bat, Dulcin¿iak ez baitzuen bidaia egin nahi, lehenago haginlari baten kontsultatik pasa gabe. Baina honek mukuruka itzuli dio, berreraikitzeko indarra sarritan emakumeengandik datorrela adierazten duen adibiderik onena bihurtzean. "Gizon batzuek bizitzeko gogorik ez dutela dirudite. Baina emakumeek bizimodua aldatzeko berebiziko ahalegina izaten dute," agertzen du irakasleak. Casanovaren langintza iraultzaileak bere jatorria 1973an du. Injinerutza ikasten ari zen eta zolaketen teknologiekin topo egin zuen. "Egun batean neure buruari galdetu nion: jendeak zergatik ez ditu ezaupide hauek adreiluak egiteko erabiltzen? Errepideak merkatzen badira, etxebizitzak zergatik ez? Urte batzuek geroago, Casanovaren ikasle batek norbaitek igorritako eskutitz bat jaso zuen esanez adreiluak egiteko prentsa bat erosi zuela eta ez zekiela erabiltzen. Irakasleak lagundu egin zion eta, zabalkunde handia duen aldizkari batean aipamen bat egin ondoren, euren etxea eraikitzen ikasi nahi zuten pertsonen eskearekin topo egin zuen. Inbertsioen eskaintzak etorri ziren berehala, baina gutxi gauzatu ziren. Ruth Cardosok zuzentzen duen Elkartasun Erkidegoa programak 33.000 erreal eman zituen proiektuarentzat. Baina laguntza baino gehiago karitatea izan zen: ikasleek 50 erreal jasotzen zituzten klasera joateagatik bakarrik eta, dirua bukatu zenean, desagertu egin ziren. "Orain proiektuak aurrera jarraitzen badu, beren etxea eraikitzeko lan egiten dutelako da", esaten du Casanovak. Enpresari batzuek ere zuzendu ziren beregana. Baina, irakaslearen arabera, "merkatuak ez du onartzen produktua", ez dagoelako pentsatuta etekinak ateratzeko, ezta patentatuta ere. Brasilgo Industria eta Merkataritzako Ministerioaren arauak kontutan harturik, Casanovaren teknika ezin da errez erregistratu, formula ez duelako berritu, ezta adreilua egiteko era ere, osagaien dosifikazioa baizik. "Txokolatezko opil baten errezeta patentatzea bezala izanen zen", amaitzen du irriño batez.

Adreilu magikoak

Errezeta xumea da: lurra, zementua eta ura. Aurkikuntza balioso bat da, adreilu gogor eta ekologikoak sortzen dituena, komertzioan aurkitzen direnak baino bost aldiz merkeagok. Hauen formari esker, bata bestearekin txertatzen da horizontalki eta lanak ez du kare-mortairuaren beharrik. Horregatik eraikuntza %50a arte merkatzen da. Prentsa mekaniko batek sortzen dituen adreilu hauek bost egunetik zazpira arte behar dituzte lehortzen eta ez dute urik zurgatzen. Gainera natura zaintzen dute: prentsa mekanikoak sortutako mila adreiluko, neurri ertaineko hamabi zuhaitz gutxiago botatzen dira. Alabaina abantailarik nagusiena, produkzioaren kostu txikia da: 12,5 dolarrengatik mila adreilu egin daitezke 20x10x5 zentimetrotakoak. Eraikuntza material dendetan honen prezioa sei aldiz garestiagoa da. Garraioaren kostua ere ekidin daiteke adreiluak egiteko lurraren zorua bera erabil daitekeelako.


Maliarren eredua zalantzan


Gandhiren oinordekoak

2000, nazioarteko urtea: bakea egunez egun

GANDHIREN "OINORDEKOAK"

Landare transgenikoen aurkako mugimendu mundialarekin bat egin zuten laborari indiarrek beren buruari Gandhiren jarraitzaileak deitzen diote, nahiz eta haren etsaiek ukatu.
Darryl D"Monte
Gai ekologikoetan espezializatutako idazle eta kazetari indiarra.

Indiaren hegoaldean aurkitzen diren bi estatutako, Andhra Pradesh eta Karnatakako laborariek, 1998ko abenduan, Monsanto estatubatuar multinazionalaren teknikekin genetikoki aldatuak izan ziren algodoi landareak erre egin zituzten. Ekintza hau mundu osoan zehar aipatua izan zen, Genetikoki Aldatutako Organismoen (GAO) aurkako hegoaldeko lurraldeen oposaketaren eredu bezala. Izurriteen aurkako erresistentzia frogatzen ari zirela, landare hauek desegitea asko txalotu zuen Rural Advancement Foundation International (RAFI) delakoak GAOren aurkako abangoardian ziharduenak, hain zuzen, "Terminator teknologia" esaera sortu zuenak. Laborari hauek Karnataka Rajya Raitha Sang-eko (KRSS) partaideak ziren. Mugimendu honek hazi transgenikoen erabilera orokorra, Hirugarren Munduaren aurkako "eraso inperialista berri bat" bezala hartzen du. Karnataka estatuak 60 milioi bizilagun baditu, eta horietako 10 milioi kiderekin kontatzen omen du. Ez zen lehen aldia KRSSek enpresa multinazional baten aurka ekintza zuzen bat egiten duena. 1992an, esaterako, talde honen kideek Bangaloren eta Bellaryn Cargill deritzon enpresatzar estatubatuarraren bulegoak hartu eta arpilatu zituzten. KRSS delakoa 1980an sortu zen. "Hasieran", azaltzen digu M.D. Nanjundaswamyk, bere sortzaile eta lehendakariak, "aldarrikapenen helburua zorrak izan ziren, laboreen prezioak eta zerga diskriminazioak, baina urtebete baino lehenago estrategia global bat garatu genuen Iraultza Berdearen teknologiak planteatzen dituen arazoei aurpegia emateko". D. S. Kalmat, Karnatakan, Raichureko auzoko Sindhanoor herriko laborari batek aipatzen digu nola aldatu zen 1.000 metro karratutako sail batean algodoia genetikoki eraldatua eta oroitzen du liskar batzuek izan zirela, azkenean uztaren erreketarekin bukatu zutenak: GAOren aurkako artikulu asko irakurriak genituen. 1998ko abenduan, Nanjundaswamy, irakasleak, telefonoz hots egin zidan landaketa horiek non egiten ari ziren jakiteko. Jakin genuen enpresa indiar batek eman zituela haziak. Nekazal Ministerioak ez zekien ezer horretaz, eta nekazari berak ere ez zekien horrek suposatzen zuena. Prest zegoen gurekin lan egiteko Bharatiya Kisan Sangh-ek (herrialdeko koalizioko gobernuaren partidu nagusienaren mugimenduko kideak) gure ekintza guztiei aurre egiteko eskatu zion arte. Orduan Nanjundaswamy irakaslea iritsi zen, ekintzaile hispaniar bat eta alemaniar batekin, eta laborantzak erre egin genituen". KRSSek antolaturik, Europan zehar, 1999ko maiatzean, hilabeteko bidai bat egin zuten 400 laborarietako bat izan zen Kalmat. "Nazioarteko talde honek Europa osoa zeharkatu zuen eta Koloniara iritsi zen ekainean, Europa Batasuneko Gailurrean eta G8 biltzarrean protesta egiteko", adierazten du Nanjundaswamyk. Indian KRSS bezalako oposaketako mugimendu ekologistek askotan ohiko partidu politikoak gainditu egin dituzte, eta hauetariko inork ez du GAOen alde edo kontrako azalpen argirik egin. Partidu hauek estruktura oso zurrunak dituzte eta nekazarien euren erakundeetan babesten dira, bat-bateko ekintzak egiteko joerarik gabeak, eta jeneralki New Delhin oinarritutako zuzendaritza nagusiaren aginduen zai egoten dira. Sarritan, KRSS bezalako partiduetatik kanpoko mugimenduek, agerian jarri dituzte ohiko sistema politikoaren hutsegiteak eta, liberalizazio ekonomikoa eta alde askotatik askatasunaren aurkako mehatxuen arteko loturak ezagutzeko beren ezintasuna. Era honetako erakundeak ideologikoki eta estrukturalki ohiko partiduak baino malguagoak izaten dira, eta beren kideak oso era anitzekoak izaten dira: nekazariak, aktibista hiritarrak, akademikoak, eta nazioarteko ONG ekologikoak. Indiak mila milioi biztanle ditu eta 750 milioi hirietatik at bizi dira eta OMGren aurkako jendetzaren mugimendua indartu egin da eta horren arrazoietako bat zera da: britainiar koloniaren zapalkuntza gogora arazten duten teknologien aurka grinak xaxatzea erreza dela. Nanjundaswamy irakasleak dio bere mugimendua "Gandhiren ideologian oinarritzen dela". Mahatma Gandhirentzat Indiako herrixkak ziren britainiar menpetasunaren aurkako bere borroka ez bortitzaren giltzarria. "Indiar herrixketanóidatzi zuen Gandhikó, zakartasunak mendeetako kultura bat ezkutatzen du. Azal hori kentzen baldin bada, eta era berean txirotasuna eta ohiko analfabetismoa, hezbide oneko gizaki jantzi eta librea izan behar duenaren eredu landuenetakoa azaltzen da. Vandana Shiva ekologista indiarrak, bere zorroztasun intelektualaren zati handi bat mugimenduari eman zion eta Gandhiren dotrinarekin mugimenduak duen parekotasuna azpimarratzen du. Bere ustez bortizkeriarik ezak suposatzen duena da izaki guztiekin bakean eta ekologikoki bizitzea. Indian inoiz ez dira hartu gizakiak lurraren ugazabak bezala. Izaki guztiak lurreko familiaren partaideak dira edo Vasudhaiva Kuttumbhakam. Besteei tartea uztea bortizkeriarik ezaren era bat da. Bortizkeria eza eta benetako demokraziak era anitzetako koalizioak eta erantzun anitzak eskatzen dituzte, monopolioa eta manipulazioaren ordez. Aktibismoak aukera oso zabalak ditu". Gandhiren jarraitzaile ortodoxoenek, gogoratuz helburuek ez dituztela justifikatzen bitartekoak, laboreak eta multinazionalen egoitzak desegitean, bortizkeriara jotzen dutela aurpegira botatzen diete KRSS mugimenduko kideei. "Ez dago diferentzia handirik garai bateko britainiar merkantziak erretzetik", erantzuten du Nanjundaswamy-k. "Kolonialismoaren aurkako borrokaren gorenean, Gandhiri galdetu zitzaion ea tren merkantziei su ematea bortizkeriako ekintza bat zen, honek ezetz erantzun zuen, bidaiarien trenak erretzea ostera baietz".

Hitz asko eta ekintza gutxi

KRSSren aurkakoek zalantzan jartzen dute hau masen mugimendu bat denentz. Beren aburuan, nekazal munduko asaldatzaile batzuekin eta, epaitegien eta komunikabideen babesa bilatzen duten kaletar buruzagi batzuekin kontatzen du, laborarien ekintzak antolatu ordez, nahiz eta beren kide urrientzat izan, jeneralki hedadura dezenteko lurren jabeak. Era berean, KRSSri aurpegira botatzen diote honek duen ohiko estruktura hierarkikoa: lehendakari bat, bi idazkari orokor eta Bangaloren diruzain bat. Edonola ere, nekazariek ez dituzte ulertzen nekazaritza transgenikoaren arazo konplexuak. Eta azpimarratzen dute, azkenik, Indian Monsantoko bozeramaileek GAOen sarrera abegi onez hartu dituzten beste erakunde nekazari batzuek aipatzen dituztela. 1999an Europara bidaia egin zuten partaideek euren patriketatik ordaindu zutela baieztatzen du KRSSren zuzendaritzak. Horrek esan nahi duena da joan ziren gehienak nekazari aberatsak zirela, nahiz eta Kalmar 2,5 hektarearen jabe izan. Komunikabideak KRSSren aldeko agertzen dira jeneralki, Daviden pareko ikusten baitute, Estatuak eta multinazional indartsuek babesten duten Goliaten aurka. Eta hau KRSS atzerritar kontrolaren aurkako mugimendu bat bezala agertzen delako da, eta bere kritikak Monsanto eta Cargillen aurka zuzentzen ditu batik bat maila nazionalista batean. Multinazionalen aurkako adierazpenak sarritan zabaltzen dira telebista nazionaletik. Prentsak, konspirazio potentzialekin beti erne, artikulu asko eskaintzen dizkio, beti ez fidagarriak eta egokiak, laborarientzat eta elikaduraren segurtasunarentzat interes boteretsu komertzialek suposatzen duten mehatxuari. KRSS bezalako mugimenduek, Gandhiren dotrinaren jarraitzaileak direla esaten dutenek, kritikaren suari egurra botatzen diote diskurtso erretoriko eta ekintza sinbolikoetara jotzean, nazioarteko eta nazioko foroetan ezer zehatzik proposatu gabe. Askoren iritzian Nanjundaswamy bezalako buruak gaur egun nahikoa bakarrik aurkitzen dira eta ezingo dute luzaroan mantendu GAO eta teknologia berrien sarreraren aurkako borroka Indian.


Jubileu 2000: zorraren barkamen osoa

2000, nazioarteko urtea: bakea egunez egun

Jubileu 2000: zorraren barkamen osoa

Hirugarren Munduko zorra barkatzeko, bibliaren jubileu kontzeptuan oinarritutako kanpaina mundial batek herrialde aberatsen politikan eragina izatea lortu du.
Madeleine Bunting
The Gardian-ek kazetaria, Jubileu 2000ko koberturaz arduraduna, egunkari horrek beregain hartu baitu lan hori.

Jubileu 2000ari buruz esan da, inoiz egin den iritzi kanpainarik handienetako bat dela, mugimendu antinuklearrak eta desarmearenak baino zabalkunde handiagoa izan duena. 80. hamarkadako antiapartheid borrokarekin ere konparatua izan da. 89 herrialdetako elkarteen laguntza izanik, ipini zuen helburua lortu zuen jadanik: 2000. urtea baino lehen 22 milioi firma jasotzea. Gobernuak, adituak eta mundu osoko militanteak arrakasta izugarri honen lekuko dira: planeta osoko jendearen mobilizazioaz gain, Jubileu 2000ak lortu duena, G8ko lurralde industrializatuen agendan sartzea izan da eta Banku Mundiala (BM) eta Fondo Monetario Internazional (FMI) delakoa behartu dituzte lurralde txiroenen zorraz serioski arduratzera. Jubileu 2000aren ekimenari esker, ehundaka mila pertsona manifestatu ziren Birmingham (Erreinu Batuan, 1998an) eta Kolonian (Alemanian, 1999an) G8 delakoaren gailurrak ospatzen ziren bitartean. Azken gailur honetan, Ekonomia ministroak aurre akordio bat onartu zuten: herrialde txiroenek zor duten 130 mila milioi dolarretatik 70 kitatzea. Jubileu 2000ak gizarte zibilaren apatia eta fanatismoari buruzko hitzaldiak nonahi eman ditu, protesta gaietan bere "etsaiak" zirenen artean mirespena sortuz, esaterako, ekologisten, giza eskubideen defendatzaileen edo sindikalisten artean. Gobernu batzuek eminentzia grisei aholkua ere eskatu diete azter dezaten, hau bezalako kanpainak, ezerezetik eta diru iturri mugatuekin sortuak, nola lortzen duten hain indartsu mugitzea hain denbora laburrean. Jubileu 2000ren arrakastaren arrazoia sinplea da: Eliza kristauak. Ez dago garbi nori bururatu zitzaion Itun Zaharrean (Lebitarren liburuan) azaltzen den Jubileuaren kontzeptu biblikoa milurtekoaren aldaketa eta zorraren kitapenarekin erlazionatzearen ideia. Katolikoek diote Aita santua izan zela, baina Tearfund-ek britainiar ONG ebanjelikoak, dio bera izan zela 1994an kanpainaren ideia azaldu zuen lehena. Argi dagoena da helburu katolikoak eta ebanjelikoak bat zetozela: Teardfund-ek hasierako dirutza ipini zuen Jubileua indartu zedin eta Aita santuak paper garrantzitsu bat bete zuen Hegoaldeko katolikoen lurraldeetan bistaratzeko. Jubileuaren bibliako kontzeptuaren arabera urteurrenak justizia neurriekin ospatu behar dira: esklabuak askatu, lurra eta aberastasuna banatu, eta zorrak kitatu. Helburu bat, data muga bat eta bibliako aitzakia bat izendatzeak berehala liluratu zuen aspaldian zorraren kitapenaren alde borrokan ziharduen Debt Crisis Neutwork britainiar sarea.

Fedea lanean

Elizen konpromezuak berebiziko garrantzia izan zuen bi arrazoirengatik. Lehenengo, Erreinu Batuko milioika eliztarren laguntza eskaini zuen, elizen estruktura eta parrokiena, euren argitalpen eta guzti. Horregatik informazioak zabalkunde azkarra izan zuen eta Jubileu 2000 urteurrenaren ospakizunetan beste ekintza bat bihurtu zen elizetan: parrokiko jaien prestakuntzen ondoan, zorraren kitapena aurkitzen zen. Bigarren, Eliza katoliko eta protestanteek nazioarteko estruktura ere eskaini zioten. Erreinu Batuan aurreratzen zihoan neurrian, Hegoaldeko lurretan zabaltzen hasi zen elizbarrutietan, gotzainen bileretan eta senidetutako parrokietan. Lehendabizikoz, munduko txiroekiko elkartasunaren ideia eliztarrak era zehatz bat eta adiera politiko zuzen bat hartzen zuen. Batzuetan, Jubileu 2000 delakoaren arduradunek onartzen dute gaur egun, elizaren hierarkian honek ernegazio bat sortu zuela, baina berehala desagertu zen fededunen izugarrizko berotasunarengatik, fedea lanean ipintzean urteurren honi zentzua ematen laguntzen zien eta. Jubileu 2000ren estrategia zera izan zen: Beste batzuen artean Oxfan eta Christian Aid bezalako erakunde humanitarioei, eta Elizei sinestaraztea elkarrekin lan egin zezaketela. Ekintzaile ezkertiarrek nahiz eta ez zuten gogoko latinoamerikar Eliza katolikoaren hierarkia bezalako instituzio erlijiosoekin lan egitea, erregimen diktatorialen kideak izan baitziren sektore batzuek, ondorioa erlazio sortzaile bat izan zen eta izaten jarraitzen du. Erakunde humanitarioek zorren gaian eta kanpainen estrategietan adituak zeuzkaten eta Elizek euren jendetza eskaini zuten firmak biltzeko, manifestarien jendetza ugaltzeko eta britainiar finantza ministeritzak eta Alemaniako enbaxada postalez gainezka jartzeko. Elkarlan indartsua izan zen. ONGen arteko borrokaz gain, euren perfila eta finantziaketa zaintzeko kezkaturik, ehundaka talderen koalizioak ósindikatu eta erakunde profesionalak barneó bat egin zuen munduko ekonomiaren desberdintasunen hazkundearen aurka eta kanpainaren sinesgarritasuna sendotu egin zuen. Kristau konpromezua britainiar kanpainaren ezaugarri berezia izan zen, baina ondorio mundialak izan zituen. Gobernu laborista, 1997an aukeratua, kanpainaren barruan Elizaren ordezkaritzaren aldekoa izan zen bereziki, alde batetik estrategia politikoarengatik (ezkerreko ohiko bere hautesleak erdi alderantz zabaltzeko), baina baita konbentzimenduagatik ere. Nola britainiar ministro Tony Blair, hala Finantzetako ministro Gordon Brown-ek kristau sozialismoaren eragin handiak izan dituzte. Brown-ek zorraren gaia konpromezu pertsonal bat bezala hartu zuen eta nazioarteko agendan parte hartzeko indar egin du, eta horrela Jubileu 2000 delakoaren pisuzko kide egin da beste herrialdeko ministroen aurrean. Nahiz eta aztertzaile askok Jubileu 2000 mundu militantziaren era berri bat bezala hartu, eta hori Internetek egin du posible, Elizak izan dira, teknologia berriak baino gehiago, honen garapena bultzatu dutenak. Jubileu 2000k Interneten astean 15.000 bisitari izaten ditu, baina eskatutako informazioaren gehiengoa idatzi egin behar izaten da eta postaz igorri hegoaldeko kanpainaren arduradunei, sarearekin dituzten euren telefonoen loturak oso txarrak dituztelako.

Mundu mailako militantzia

Halere, Internetek berebiziko papera bete zuen, 180 militante eta funtsezko erakunde lotu zituenean mundu osoan euren estrategiak eta informazioak elkartrukatuz. Bere kideei esker, Jubileu 2000, Finantzen britainiar ministerio bera baino hobeki eta azkarrago informatuta zegoen. Horrela, militanteek ministroen aurrean beren kausa defendatzen zutenean, aukera hobeak zituzten beren solaskideek baino. Kide guztiekin asanblada bakarra egin zen; gainontzekoak baztertuak izan ziren asko kostatzen zirelako eta etekinak urriak. Informazioa bideratzea hain garrantzitsua da, izugarrizko kanpaina hau bideratzeko, ze hamabost pertsona behar baitira egun osoz lanean Londresen. Bere helburua lortzetik oso urrun baldin badago ere, Jubileu 2000k martxan jarri du zorra arintzeko ekimena, hasieran espero zen baino emankorragoa. Duela bi urte, inork ez zuen posible ikusiko. Kanpainak FMIri eta Munduko Bankuari aitortu arazi zien lehendabizikoz, gizarte zibilarekiko beren konpromezuaren pean aurkitzen dela beren legitimitatea. Denak harrituta utzirik, bi erakundeek, Bigarren Gerra Mundialetik beren programak gidatu dituzten printzipio batzuek birbegiratzea erabaki dute. Ekintza honek pozturik, Jubileu 2000 mende honetan benetako aldaketak egin ditzakeen mundu mailako militantzia baten lehen ezaugarria dela diote batzuek. Besteak, aldiz, beldur dira: funtzio erlijiosoetara jendearen bertaratzea gutxitzen doanez, fededunen berotasuna, kanpainaren motorea izan dena, desagertuko ote den eta ondoren motibatzeko modurik ez ote den izango beren solidaritatea azaltzeko. Denborak bakarrik emanen du erantzuna. +_ Informazio orokorra eta koalizioen zerrenda lortzeko Jubileu 2000ren lekua ikus daiteke interneten: http://www.jubilee2000uk.org


Adiskidetzearen gramatika

2000, nazioarteko urtea: bakea egunez egun

Adiskidetzearen gramatika

Sant"Egidio komunitateak bere esperientzia jarri du miseriaren aurka, bitartekotzaren eta gerran diharduten herrialdeen gatazkak konpontzearen zerbitzuan.
Mario Giro
Afrika Mendebalean SantïEgidio komunitateko zerbitzuaren arduraduna.

Napoli edo Erroma bezalako hiri italiar bateko auzo txiroetako etxebizitza hondatu baten ate atzean babesten da emakume zaharra. Ez dio inori irekitzen, baina bere auzoak ziur daude: eskeko bihurtzen ari da. SantïEgidio komunitateko kide batek atea jotzen du. Orduan elkarrizketa bat hasten da. Berak silaba bakarrez dihardu eta hilabeteak edo urteak joan daitezke bere atea ireki, sartzen utzi eta, azkenik, laguntzaren hastapen bat onartu aurretik. Adiskidetasunean oinarriturik, pazientziazko komunikatze baten ikasketa honi esker, Afrikako leku ezkutu batean urteak gordeta zeramatzan gerrilako buruzagi batekin harremanetan jartzea lortu zuen komunitateak, bere bakardadetik atera zuen eta borrokari ordez negoziaketa politikoari lehentasuna ematea erdietsi zuen. "Eliza denen etxea da eta, batez ere, txiroena", aitortu zuen Juan XXlll, Aita santuak, munduarekiko elizaren irekitasunaren bultzatzaileak, Vatikanoko II. kontzilioak donetsia. 1968an, ikasle katoliko batzuek mugimendu bat sortzea erabaki zuten ONG bat izanen ez zena, baizik kristau komunitate bat, non erlijioa praktikatu eta Ebanjelioa bizi konpromezu pertsonal baten bitartez txiroekin, gauza berbera izanen baitziren. Abentura honen sortzailea Andrea Riccardi izan zen, gaur egun Erromako Unibertsitatean historiako irakaslea eta UNESCOk Gandhi saria eman zion bakearen kulturaren alde egin zituen ekintzengatik.

Erromatik mundura

SantïEgidio komunitatea komentu huts eta utzi batean kokatu zen eta hortik hartu zuen bere deitura. Gaur egun 20.000 kide ditu 300 oinarrizko komunitatetan eta 34 herrialdetan banatuta. Hasiera batean bere ekintza Erromako auzo txiroetako ume abandonatuengan zentratzen zen, baina pixkanaka hedatzen joan zen atzerritarrengana, adineko, eskeko, atzeratu, hiesadun, eta pertsona gutxietsiengana, nola Europan, hala garabidean dauden Asia, Latinamerika eta Afrikan. Laurogeiko hamarkadaren hasieran Mozambiken komunitateak ekintza eredugarri bat eraman zuen aurrera, non gerraren ondorengo goseak kalte handiak egiten baitzituen. Gatazka armatuak 1963an hasi ziren portugaldarren kolonialismoaren aurka eta 1975ean independentziarekin bukatu ziren. Urte batzuek geroago berriro hasi ziren gatazka armatuak barneko arrazoiengatik eta kanpokoengatik ere bai: Apartheid delakoaren Hego Afrika bere nagusitasuna onartzen ez zuten auzoko beste herrialde guztiak ezegonkortzen saiatu zen eta, lehenengo, Mozambike sozialista. Baina komunitateak ematen zuen laguntza humanitarioa hondorik gabeko putzuan erortzen zen: Ezinezkoa zen gosea amaitzea armak mintzo ziren artean. Bitartekari tradizional baten óEstatua edo nazioarteko erakunderen bató bilaketak porrot egin zuen, kantzelaritzak ez zuelako sarbiderik ikusiezinezko oposizio armatuan, eta oker zeuden pentsatzean, geroago ikusi zen bezala, gerra Mozambiken bere kasa desagertuko zela, apartheid desagertzearekin batera. Nahiz eta ez zegoen prestatuta, Komunitateari ez zitzaion beste irtenbiderik geratu, bitartekotza lanetan sartzea baino.Lanean ziharduela ikasi behar izan zuen, eta horrela "adiskidetasunaren gramatika" eraiki, bere ekintza humanitarioak eta txiroen aldekoak aberastutako esperientzian oinarrituta.

Elkartasun zehatz bat eraiki

Txiroengana hurbildu, euren bizitza konpartitu, beren hizkuntzan mintzatu, haiek joaten diren lekuetara joan, ez ikusi laguntza hartzaile edo karitate-bezero bezala, baizik eta Komunitateko eskubide osoko kide bezala, hau da, elkartasun zehatz bat eraiki, beti kontestu berri eta desberdinetan, guzti hori izan zen edonorekin elkarrizketatzen irakatsi ziona. Elkarrizketa hori har daiteke alferrikako lan bat bezala txirotasunaren egoera batzuek konpontzeko bitartekoak falta direnean. Baina txirotasunaren aurrean komunitateak ez du planteatzen bizkarra ematea. Esperientziak frogatu dio, berehalako ondorioak jaso ezin dituenean ere, bere presentzia hutsa ordezkaezina dela. Interneten garaian, isolamendua, bakardadea hitz existentzialagotan, gure garaiko gaixotasun handi bat da. Isolamenduak edo bakardadeak bat erotu dezake, baina mugimendu baten isolamenduak, partidu batenak edo lurralde batenak sarritan gerrak sortzen ditu, batez ere nazioarteko komunitateak bizkarra ematen dionean: Afrikako eta Sudaneko hegoaldeko gatazken iraunkortasunak, esaterako, argi eta garbi frogatzen du. Ekintzaren bidez, Komunitateak pazientzia ere ikasi du. Lurralde garrantzitsu bateko Kanpoko Harremanetarako ministro batek bitarteko bezala hitz egiteko, bidaia egiten duenean, egunak kontatuak ditu eta artekaritzak fruituren bat eman behar du: iritzi publikoaren presioa dela eta edo hauteskundeen hurbiltasunagatik, ezin du porrotaren arriskurik jasan, bere sinesgarritasuna jokoan duelako. Baina nola konpon daitezke hiru hilabetetan hamarkadak iraun dituzten gatazkak? Komunitateak ez du jartzen data muga bat. Bakearen negoziazioak garai berean hasi ziren Angolan eta Mozambiken. Lehenengoak hiru hilabete tïerdian burutuak gelditu zirenez, Mozambikeko bitartekaritza geldirik zegoela azpimarratu zuten analista batzuek. Bitartekari lanetan ziharduenari askok esaten zioten: "zure denbora galtzen ari zara eta geurea gal arazten". Egiazki eztabaidak luzeak izan ziren: 27 hilabetetan zehar 11 elkarketa saio burutu ziren, 1990ko ekainetik, 1992ko urria arte, batez ere, bitartekaritzan ziharduena "afizionatu" bat zelakoan, ez zen utzi zabarkeriaz xehetasunik txikienik ere. Gaur egun Mozambiken bakearen akordioak iraun egiten du, eta gerrak zoritxarrez Angolan triskantzak egiten jarraitzen du. Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, Komunitatearen ahulezia da une berean bere indarra. Gauza nabaria da ez duela posibilitaterik gudaroste bat abian jartzeko, ezta diru askoko txekeak izenpetzeko ere. Alabaina "ahulezia horrek bere kredoaren zintzotasuna bermatzen du: bakearen interesa baino ez bilatzea, eta ez edukitzea bakea eta adiskidetasunaren kultura ez diren beste armarik. Era horretan irabazten da solaskideen konfidantza eta beren arazoak diren bezala ezagutzera iritsi, era honetako harremanetan ekidin ezinezko indarren erlazioak direla eta, instituzioko solaskide baten aurrean azalduko zuketen erreparorik gabe. Gatazka zaleekin orpoz orpo lortutako ezagutzari gerran dabiltzan gizarteen barne ulertze modua gehitzen zaio, batez ere Afrikan, lur horretan dauden komunitateen bitartez. Bake prozesua ez da negoziaketa bera eta dokumentu bat izenpetzea. Ondoren egin behar den bidea erabat bihurria da, eta nola ekonomia eta demokraziaren garapena, hala adiskidetze eta pasatako sufrimenduen oroitzapenak jokoan sartzen dira. Komunitateak guzti honi berak bakarrik ezin dio aurre eman, ezta nahi ere: ez du sinesten diplomazia paraleloan, interbentzioen eta errekurtsoen sinergian baizik. Bakearen akordio baten arrakastaren posibilitateak, izenpetu dituztenen borondatean oinarritzen dira neurri handi batean, baina gizartean eta nazioarteko kontestuan ere bai. Horrela, bada, Sant"Egidiok defendatzen duena zera da: nazioarteko eragile pilo baten ahaleginak, estatalak izan hala ez, bakearen prozedura osoa sendotzeko. Mozambiketar negoziaketen azken fasean, Nazio Batuen ordezkoak, Italia, Frantzia, Estatu Batuak, Portugal, Erreinu Batua eta Hego Afrikako begiraleak ere izan ziren. Negoziaketa hauek Komunitatea lehen mailara igarotzea lortu zuten, horrela entzute eta sinesgarritasuna lortu zuen eta horretaz baliatu dira eta baliatzen dira Guatemalatik Burundi arteko eta Kongo-Kinshasatik Kosovo eta Aljeria arteko gatazkazaleak. Azken herrialde honetan, Komunitateak, bere ekintzen beste habe batean oinarrituz, alegia, erlijio arteko elkarrizketan, negoziazio mahaian etsai musulmanak esertzea lortu du. Duela hamar urte baino gehiago, bakearen aldeko errezoen nazioarteko kontzentrazioak antolatzen ditu, hau da, adiskidetasunaren gramatika honen arragoetako bat, berari esker erlijio arteko bakearen benetako kultura bat lantzen baita. Sant"Egidioren bakearekiko konpromezua, ordea, premia gorriaren aurka duen bere borrokaren luzamendua da, zeini bere ahaleginaren lau bostenak eskaintzen dizkion.


Aurkaritzako fronte berri bat

2000, nazioarteko urtea: bakea egunez egun

Aurkaritzako fronte berri bat

Manuel Castells soziologo espainiarrarentzat, mundializazioak areagotutako bortizkeriak oposaketa indartsu eta berri bat suspertuko du planeta mailan.
Estatu Batuetan Berkeleyko Unibertsitateko Gizarte Zientzietako irakaslea. Informazioaren garaia lanaren egilea. Hiru liburuk osatzen dute: Gizartea sarean (1996), Identitatearen indarra (1997), Milurtekoaren amaiera (1999). Alianza Editorial argitaletxea.
Ren¿ Lefort, UNESCOren Albistariaren zuzendariak egindako elkarrizketa
Zuk diozunez, etiko-praktikoak bezala izendatzen diren mugimendu asko pixkanaka-pixkanaka elkarrekin lotzen joanen dira mundializazioaren eragin ezkorrak gutxitu arazteraino. Iritsiko dira "koalizio mundial handi" bat eraikitzera?
Hasteko, "koalizio" hitza ez da ulertu behar erakunde zentzuan. Zaila egiten zait bururatzea elkartasunaren nazioarteko erakundetzar baten sorrera, garai bateko langile edo politikoen erakundeen oinordeko bezala. Internet bezalako tresnek mugimendu horiek bata bestearekin harremanetan jartzea bideratzen dute askoz eragin handiagoarekin eta kontrol burokratiko baten pean ipini gabe, erakundeen logikatik banaezina baita azken finean. Nik uste dut posibleagoa dela, oso ekintzaileak diren erakundeen artean elkarlan gero eta indartsuagoak sortzea, euren ingurura moldatuak zeregin zehatz bat aurrera eramateko, elkarrekin sare elektronikoekin beti lotuta eta noizean behin bakarrik elkartuko liratekeenak nazioarteko ekintza garrantzitsu batean.
Zerk pentsarazten dizu hori?
Eliminazio-arrazoibide batek. Historiaren esperientziak frogatzen du injustiziak eta zapalkuntzak erreakzio bat sortarazten dutela. Gure mundu hau oso sortzailea da, non informazioaren aberastasuna uneoro ugaltzen ari baita, baina une berean, gero eta injustoagoa, zapalduagoa eta absurdoagoa. Erabateko bortizkeriaren ógaur egungo errealitateaó eta harmonia unibertsalaren arteko kontrastea izugarrizko aldaketa da. Beraz, matxinada potentzial batek egon behar du. Bestalde, bukatzen ari garen mendean erabili diren erakunde eta politika kutsuko instrumentuek, bereziki gobernuek, legitimitatea galdu dute. Gizartearen gehiengoak haiengan ez du konfidantzarik zerbait egitekotan, beste instantzietatik datozen ekimenei jarraitu ezean. Injustizia eta zapalkuntzaren aurkako mobilizazio kolektiboa ez da ekidinezina, baizik eta egituratzen ari da óindibidualismoa eta zinismoa ez dira inolaz ere arau orokorrakó, eta gizarte aldakuntza gertatu egingo da. Sistema politikoak horretarako gai ez direnez, aldaketa kanpotik etorriko da, hain zuzen, elkarrekin giza idealak eta erakunde berriztatua dituzten mugimendu haietatik.
Baina, taldekatzeko ideia ez dago indibidualismorako joera orokorrarekin kontrajarria?
Bai eta ez. Alde batetik bai, gure gizarte aurreratuetako ideologia menperatzaileari dagokionez. Bestaldetik ez, mundua bere osotasunean kontsideratzen baldin badugu, elkarketa hau bat datorrelako mugimendu komunitario handiekin eta lehen mailako elkartasunarekin, hertsiki erlazionatuak, balore espiritualekin eta nortasun arazoekin. Alabaina, bere irekitasuna dela eta, beren baitan zentratuak eta baztertzaileak diren mugimenduengandik erabat desberdintzen da, integra dezakeelako balore unibertsalak konpartitzen dituen edonor eta gizakiaren elkartasuna eta honek naturarekikoa sentitzen duena, bere ekintzak eremu txikia baldin badu ere. Gainontzean, hori da zentzua ematen diona.
Zentzu horrek izango du nahikoa indar mundializazioaren gaur egungo akatsei aurre egiteko?
Ez dut uste estrategia bateratu bat eta koherentea, epe luzera, kontraprograma baten antzera eraikiko denik. Hori ez zen izango militantzia zaharren ondorio bat baino; mugimendu horren kideen gehiengoak baztertutako borrokaren era zaharrei eduki berriak txertatzea izango litzateke. Balore sinboliko handiko topaketak antolatuko dira, Seattle bezalakoak, baina azken finean era sakabanatuan ekiten jarraituko lukete, bertako arazo baten inguruan eta, batzuetan, mundu mailakoan. Mundu mailakoa esatean baleen babesetik hasi eta esklabutzaren aurkako borrokaraino doan dena bildu nahi dut. Mugimendu hauek mundualizatzearen prozesuan eragin handia dute. Iritzi publikoaren jarrerak, gutxienez gizarte demokratikoetan funtsezko papera betetzen du. Azken finean, mugimendu horien ekintzarik zuzenena iritzi horren baloreak aldatzea da eta une berean, ohiko indar politikoak eta gobernuak hauek kontuan edukitzera eta berenganatzera behartzea, nahiz eta itxura aldaketaren bat izan, tarteko mugimendu horiek balore berriak erabiltzen dituzte aldaketarako txanpon baten antzera indar politikoek hauteskundeetan dituzten lehian: balore hauek zeure egin itzazu eta zure alde eginen dugu kanpaina. Ikus balore ekologikoen adibidea. Naturarekin ditugun harremanen ulertzeko moduaren aldaketa bati esker izan dira. Sistema politikoan eragina izaten amaitu dute beren iharduera aldatzera behartzeraino azken hamar-hamabost urte hauetan, beren ekimenez inoiz eginen ez zukeena.
Beraz, Estatuaren paperak sekulako garrantzia edukitzen jarraitu du?
Inolako zalantzarik gabe, nahiz eta sinesgaitza izan Estatuarekiko hartarainoko mesfidantza duten mugimendu hauentzat. Beste paradoxa zera da: mugimendu hauek erabakiko balute mobilizatzen hastea Estatua politikaz aldatzera behartzearren, porrot egingo lukete, ez zutelako izango gizartearengan nahikoa eragin. Eragina ez doa mugimendu hauetatik Estatura, mugimendu hauetatik gizarteetara eta gizarteetatik Estatura baizik. Oinarrian, mugimendu hauek pentsaeraren aldaketaren bitartez jokatuko dute gizartean.
Orduan, bizitza politiko izugarri zatituagorantz eta era berean izugarri arinagorantz goaz?
Horrelaxe da. Kasurik onenean, partidu politikoak, lehen ekimenak bere gain hartzen zituztenak, bideratzaile hutsak izatera iragango dira: gizarte mugimenduen entzule izango dira gobernuaren aukeretan aldatzeko. Hori egiteko gai ez diren partidu politikoak sistema demokratikoak barreiatuko ditu, izan ere, informazioaren kontrola eta monopolioa unetik unera jaisten baita. Jasotako ideien aurka, komunikabideek gizartean gertatzen den guztia gero eta gehiago agertuko dute informazio alternatiboen sare ugari agertzeagatik. Informazioaren monopolioaren azkenak boterearen ekintzaren monopolioaren azkena suposatzen du.
Gerra eta bakea
Manuel Castells

"Bakearen kultura eta eten gabe aipatzen ditudan giza baloreena niretzat gauza berbera dira. Jakina, gerraren desagerpena suposatzen du bakearen kulturaren gaiak. Nahitaezkoa da, gizarte garatuen luxu bat bihurtu baita nolabait esateko. Hauetan gure eguneroko bizitzatik gerra kentzea lortu da. Baina duela gutxitik hona: nire belaunaldia, gaur egun 50 urte beteak dituena, da Europan lehengoa bata bestea hiltzera dedikatu ez dena. Baina hau ere ez da Europa osora zabaltzen: begirada bat bota Jugoslavia ohiari. Eta batez ere, ez dagokio gainontzeko munduari, dozenaka gatazka armatuk hondamenak egiten ari direnean, komunikabideek noizean behin bakarrik aipatzen dituztenak. Herrialde garatuak jada gerran ari ez badira, munduko txiroak bai. Bakearen kulturak, hasteko eta edozer baino lehen, gerrekin bukatzea suposatzen du, gizartearen zati handi batentzat ez baita arazo abstraktu bat. Gerraren gaia zentzu zabalenean hartzen badugu, hau da, norbanakoaren bortizkeria eta egunerokoa, Estatu Batuetan euren klaseetako kideak hiltzen dituzten ume horien bortizkeriatik, hainbeste emakumek biktimak izaten jarraitzen duten bortizkeriaraino, bakearen kulturak arazo sozialen osotasunera eramaten gaitu. Gure gizarteetan bortizkeriak leku nagusi bat okupatzen du eta, desagertzeko, kulturaren erabateko aldaketa bat inposatzen da. Bakearen kultura gaur egun balorerik garrantzitsuena da eta, une berean, ulerkorrena eta edonorentzat asimilatzen errazena".


Erlijioa eutanasiaren aurrean

ASKATASUNAK

ERLIJIOAK EUTANASIAREN AURREAN

Bizitza luzatu eta heriotzaren unea kontrolatzen duten aurrerapen teknologikoek arazo moral larriak planteatzen dituzte. Zer diote erlijioek?
Courtney S. Campbell
Estatu Batuetako Orewgongo unibertsitate estataleko filosofiako irakaslea.

Kultura guztientzat baliagarria da ziape haziaren parabolako Budaren ikasbidea: gizaki guztiek salbuespenik gabe hil egin behar dute. Emakume batek, bere semearen heriotzarengatik larriturik, Budarengana jotzen du kontsolamendu eske. Hark galderei erantzun baino lehen, heriotzaren eraginik izan ez duen etxe bakoitzean ziape hazi bana jaso behar duela esaten dio. Emakumea herri osoan bila ibiltzen da, hazi bakar bat bera ere aurkitu gabe. Budarengana berriro itzultzean, izaki guztiok hiltzeko jaioak garela ulertzen du. Heriotza gizakien izaeraren ezaugarria da. Alabaina, heriotzak giza kontrolpetik ihes egiten jarraitzen badu ere, hori bideratzen duen prozesua gero eta gehiago dago medikuntzaren teknologien menpe. Hauetako teknologia batzuek óorganoen transplanteak, arnasketa artifiziala, antibiotikoak, elikadurako sondakó heriotza atzeratzea lortzen dute. Beste batzuek bizkortu dezakete. Gaur egun, pertsona asko eta beren familiartekoak bidegurutze honetan aurkitzen dira eta herrialde askok gai honetan beren legedia berraztertzen duten garaian, ohiturek eta balore erlijiosoek eskain dezakete, irtenbideak ez badira, orientabideren bat bederen. Historikoki, erlijioek heriotzaren jabe egin nahi izan dute hiletetako erritoen bitartez eta gure izaera hilkorrari sentidua heriotzak ematen diola azpimarratu dute. Sarri erlijioentzat agonia izan da kontzientzi azterketa egiteko gonbidapena edo pertsonaren garapen espiritualaren une erabakikorra. Tradizio erlijioso handiek printzipioz bizitza zaintzearen aldeko aurreiritzi indartsu bat dute, nahiz eta baldintza horren zioak alda daitezkeen. Azter ditzagun, lehenik, hiru erlijio monoteista handi mundu zabalean zehar eragina dutenak: judaismoa, kristautasuna, eta islama. Hauek bizitzaren amaieraren inguruko arazo etikoen ikuspegi bateratua dute. Beren azterketa hiru printzipio handien inguruan zentratzen dute: Jaungoikoa guztiahalduna da; gizona bere ordezkaria; eta norbanakoaren nitasuna ezinbestekoa da. Jaungoiko guztiahaldun baten printzipioak bizitza eta gorputza Jaungoikoak sortuak direla esan nahi du eta beregana itzuli behar dutela. Gure izaera eman digun Jaungoiko on bati zor diogu gure izatea. Horregatik, gizonaren bizitzako une garrantzitsuek, jaiotza eta heriotza bezala, konnotazio jainkotiarrak dituzte. Pentsaera honek ondorio garrantzitsuak ditu bizitza eta heriotzari buruzko erabakietan. Giza bizitzari ezaugarri sakratu bat ematen dio eta horrek justifikatzen du bizitza zaintzeko afana, eskura diren medikuntza teknologia guztietara joz. Baina era berean esan nahi duena da Jaungoikoari dagokiola erabakitzea noiz hilko garen. Gizakiek ezin dute muga hauek ez gainditu, ezta jolastu ere "jainkoak izatera" bizitza eta heriotzarekin.

Gizakia, agente jainkotiarra

Gizakia Jaungoikoaren ordezkaria da: Bigarren printzipio honek gizakiak "Jaungoikoaren agente" egiten ditu, Lurrean Jaungoikoaren nahiak betetzera deituak, baina beren ardurapeko erabakiak hartzera ere bai: gizakien ekintzek Jaungoikoaren nahia bideratu ala oztopatu eginen dute. Gainera Islamen irakatsiek azpimarratzen duten bezala, geure gorputzen hartzaileak eta administrariak gara. Jaungoikoak eman digu, beraz, geure bizitza edo maite dugun batena amaitzearren tratamendua erabakitzeko gaitasuna eta ardura. Egiaz, salbuespenen bat izan ezik, tradizio erlijioso monoteista garrantzitsuenek "bitalismoaren" doktrina baztertu egin dute. Honen arabera, bizitza biologikoa zaindu egin behar da, eginahalak eginez eta eskura diren teknologiak erabiliz. Doktrina hori teologikoki huts egite bat dela uste da, Jaungoikoaren borondatea eta nahia sendagileen terapien menpe jartzen ditu-eta: teknologiak Jaungoikoa ordezkatzen du. Pertsonaren duintasuna, "norbanakoaren nitasunarekin" lotuta, mendebaleko tradizio erlijiosoen funtseko beste balore bat da. Pentsamendu judutarrak eta kristauak ideia hori era honetan agertzen dute: "Jaungoikoak gizona bere irudi eta antzera egin zuen". Islamiarren teoriak ez du mintzaera hori erabiltzen, baina gizakiaren funtsezko balorea azpimarratzen du. "Nitasun erlijiosoa" arrazoiak, askatasunak eta pertsonaren erabakitzeko gaitasunak osatzen dute, baina besteekiko harremanak inplikatzen ditu (esaterako, izaki maiteekin) eta segurtasun fisikoa. Ezaugarri hauek bizitzari amaiera emateko moduan gizakiaren ardura baieztatzen dute, hauen artean sendagileen terapien bazterketa alfer-alferrik denean, hau da, pertsonarentzat inolako benetako onurarik gabe. Beste hitzetan, bizitza zaintzea berez ez da on absolutu bat: Bizitza, "ni erlijiosoa" osatzen duten balore garaienak lortzeko posibilitatea irekitzen duen on bat da. Gaixo batek bizitzaren luzamendu artifiziala baztertzea erabaki dezakeela ateratzen da hiru balore horiek (Jaungoiko guztiahalduna, gizakia agente jainkotiarra eta norbanakoaren nitasuna) zehaztutako parametro moraletatik. Sendagile batek ere hiltzeko baimena eman dezake, (bide teknologikoen bitartez) bizitza luzatzeak pertsonaren duintasuna bortxatzen badu óbere arrazoia aldatzen badu, bere askatasuna urratzen badu edo bere osotasun fisikoari edo besteekiko harremanei eragiten badie. Jakina, tradizio erlijiosoen artean desberdintasunak aurkitzen dira, batez ere lehentasunari dagokionez. Judu ortodoxoak osotasun fisikoan isladatzen den bizitzaren izaera sakratuan tematzen dira. Horrek bizitza luza arazten duten teknologietara jotzeko joera handitzen du. Katolikoentzat, berriz, giza harremanak izateko gizakiaren gaitasunak du lehentasuna. Erlijio monoteistek hausnarketa egin dute hil zorian dagoen gaixo bati sendagilearen laguntzarekin heriotza bideratzearen legalizazioaz. Pertsona batek sendagilearen laguntzarekin hiltzearen aldeko argudioek gainditu behar izan dute bere buruaz beste egitearen gaitzespena, sakonki sustraitua. Arrazoi desberdinengatik, nork bere buruaz beste egitea pekatu bat da hiru tradizioetan: natura eta pertsonaren duintasuna, hau da, "ni erlijiosoa", erasotzen du, komunitateari kalte egiten dio eta Jaungoikoaren subiranotasuna urratzen du. Bere buruaz beste egiten laguntzen dion sendagile bat ekintza horren partaide da eta sendatzeko zin sakratuaren traidore. Alabaina kristautasun, protestante eta judaismoaren korronte batzuek beste argudio batzuek azaleratzen dituzte. Gaixotasunaren azken fasean, gizaki batek eskubidea du bizitza eteteko eta bere ondoan daudenak (edo bere familiarrak) ados egon daitezke. Bere ekintzak aurrera eramateko librea den pertsonaren duintasuna azpimarratzen dute argudio hauek. Honek justifikatu egiten ditu ikuspuntu politiko eta filosofikotik hiltzeko unea, era eta zirkunstantziak aukeratzeko posibilitatea eta autodeterminazioa. Horrengatik, ontzat eman daiteke sendagile batek heriotza azkarragotzea substantziaren bat preskribituz edota emanez. Alabaina, inoiz ez da behartu behar hori egitera. Komunitate erlijioso ugari eutanasiaren legeztatzearen aurka azaldu dira. Gaitzespen indartsuena Eliza Katolikoarena izan zen. Juan Pablo II Aita santuarentzat eutanasiak mendebaleko gizarteen "heriotzaren kultura" ilustratzen du eta bizitza zaintzeari uko egiten dion giza ideologia baten azalpena da. Ideologia honek abortuaren askatasuna, heriotz zigorra eta gerra bukaezinak babesten ditu. Gainera, sinestun asko kezkatuta aurkitzen dira egoera zaurgarrian aurkitzen diren gaixoak direla eta, tratamendu egoki bat ordaintzeko gai ez direnean, eutanasia onartzera behartuak izango bailirateke. Sendagileen betebeharrean sortzen duen inpaktuaz ere kezkatuta aurkitzen dira. Islamak sendagilearen konpromezua azpimarratzen du eta beren sendatzeko betebeharra. Eutanasiak betebehar sakratu hori desegingo luke. Halere, nola juduen tradizioan, hala kristauenean, teologo batzuek, hain zuzen ez oso asko, eutanasian ez dute ikusten balore erlijiosoen ukapen bat, bertuteen gailur maila baino, errukia, gupida eta maitasunarena. Balore hauek autodeterminazioaren errespetuarekin elkartzean, eutanasia azken baliabide bezala onartzeko era aurkitzen dute.

"Ondo hiltzearen" dimentsio etikoa

Ondo hiltzeko, ekialdeko maisuek diotenez, ongi bizi behar da. Ekialdeko tradizio erlijioso eta filosofikoen ikuspegiak hil behar dutenei eman behar zaizkien zainketen kontzientzia unibertsalean berebiziko eragina izan du. Mendebaleko ospitaletan hilzorian zeuden gaixoen esperientziaren ebaluaketan, Elisabeth Kubler-Ross, sendagile suiza-amerikar sendagilearen lan aurrerakoia "ongi hiltzearen" eta bizitzaren "etapei" buruzko ideia hinduetan oinarritzen da. Errukiaren balore budistak, bortizkeriarik ezarenak eta sufrimenduarenak ere eragina izan dute mendebaleko sendakuntzaren planteamendu etikoetan. Ekialdeko tradizio hauetan, bizitzari amaia emateko erabakiaren dimentsio etikoa bi printzipio nagusietan oinarritzen da: liberalizazioa eta ahimsa (bortizkeriarik eza). Hinduismoan eta budismoan, gizakia birsortzearen eta berraragitzearen ( karma-samsara) aldi bukaezinean itsatsirik aurkitzen da. Bizitza hilkorraren helburua mundu materialetik urruntzea da eta, gorputz-burua bikotearengandik benetako nitasuna askatzen denean, lortzen du. Ongi bizi eta ongi hiltzeko askatasunera eramaten duen bidearen ezagupena uneoro izan behar dugu. Bi tradiziootan, izaki bizidun guztiak berpizkunde karmikoaren legeen agerpenak dira. Lege horiek betetzeko, bizitza zaindu behar dugu eta inolako minik ez eman izaki bizidunei. Bizitza desegiten duten ekintzak moralki kondenatuak dira ahimsaren printzipioaren arabera, mendebaleko tradizioan bizitzaren ezaugarri sakratuaren kontzeptu parekidea. Gehienetan ahimsak bizitza kontserbatzeko agindu moral bat suposatzen du. Alabaina, malgutasun etiko bat onartzen du, zeinak onartzen baitu tratamendu bat baztertzea edo heriotza azkartzeko laguntza bilatzea. Garrantzizkoa da ulertzea, arau orokor bezala, nola hinduismoa nola budismoa bere buruaz beste egitearen aurka daudela. Alabaina, bi tradizio hauetan bereizketa egiten da arrazoi berekoiak (edo nork bere buruari kalte egiteko joerak) eta motibazio altruisten artean (edo errukiorrak) ekintza horretara bidera dezaketenak. Bere buruaz beste egitea seme baten heriotzarengatik edo zailtasun ekonomikoengatik (arrazoi berekoiak) ekintza gaitzesgarri bat da, moralki bizitzaren izaera eta gizakion patuaz ezjakintasuna adierazten duena. Askatasunaren azken helburu espirituala lortu ordez, pertsona bizitza-heriotza-berpizkunde aldi karmikoan atziturik aurkituko da. Bere buruaz beste egite honi laguntza ematen diotenak zigor karmikoaren aurrean daude ahimsaren printzipioa bortxatu dutelako. Baina egoera oso desberdina da, pertsona batek heriotza arrazoi espiritualengatik bilatzen badu eta hauek bi eratakoak izan daitezke. Lehengoak errukiarekin zerikusia du: besteen ongi izatea dela eta, hilzorian dagoenaren kezka kontsidera daiteke espirituaren goimailaratzearen ezaugarri bat bezala. Pertsona batek tratamendu baten etena erabaki dezake bere zainketaren zama astuna familiari edo lagunei ez ezartzeko, edo bere senide maiteei hiltamu luze baten larritasun emozional edo ekonomikoa ekiditeko. Askatasunaren helburu espirituala ere izan daiteke justifikazio etiko bat heriotza bizkortzeko. Sufrimendu fisikoak bere buruaren jabe izatea galarazten duenean eta argitasuna galdu, onartua dago bizitza laburtzea. Hiltzeko unean, berpizte onuragarri bat izateko hinduentzat eta budistentzat ezinbestekoa den kontzientzi egoera ilundu dezakete minak eta lozorroak. Azken sufrimendu larriak egoera fisiko materialaren kontzientzia zorroztu dezake liberazioaren jomuga bilatzea galarazteraino. Arrazonamendu hau óaskatasunaren edo gupidaren helburu espiritualak bizitza gordetzeari gainjartzeaó injekzio edo droga hiltzailearen bidezko eutanasiari aplikatzen zaio. Hindu eta budista adituek beren tradizioetan aurkitu dute eutanasia "aktiboa" deritzana zuritzeko modu bat, heriotza liberazio bat bezala ikustean, bizitzaren gailurra bezala mundu materialetik bereiztean. Ondoren pausu bat gehiago ematen dute gupida lotzean: "Porta zaitez besteekin haiek zurekin portatzea nahiko zenukeen bezala". Orduan eutanasia ekintza errukiorra edo "heriotza errukiorra" izan daiteke giza patuaren helburu gailenena askatasuna lortzeko borrokatzen duen gaixoarentzat. Alabaina, eutanasiak arazo moral bat planteatzen du, emandako drogak gaixoari kontzientzia galarazten badio edo hilzoriko unea bere osotasunean bizitzea eragozten badio. Hiltzear dagoena zentzurik gabe aurkituko litzateke, hain zuzen, ikasbide espiritualak eta horren esanahia ezagutzeko inoiz baino irekiago egon behar lukeen une berean. Horrengatik, heriotza bideratzeko beste era batzuek nahiago izaten dira ikuspuntu moral eta erlijiosoaren aldetik.


Ermitage museoa bere oskoletik irteten

KULTURAK

ERMITAGE MUSEOA BERE OSKOLETIK IRTETEN

Burokraziaren oztopoetatik askatuta baina finantziaketa ofizialik gabe, San Petesburgoko museo handia merkatu mundialaren eskakizun zorrotzetara eratzen ahalegintzen ari da.
Alexander Kan
Gazetari errusiarra, BBCko World Serviceko erredaktorea.

"Etengabeko diru falta eta lortzeko amai gabeko borroka izanagatik, ez litzaidake bururatuko gaur egungo egoera lehenengoarekin aldatzea, nahiz eta aurrekontuaren %100a ziurtatua zuen eta arazorik gabekoa zirudien", dio Mijail Piotrovsky, Ermitage Museo Estatalaren zuzendariak San Petesburgon. Piotrovskyk badaki zer dioen, bi garaiak bizi izan baititu. Aurreko zuzendariaren semea da eta esan daiteke ia museoan bertan jaio zela, Neguko Palazio ederrean, non gordetzen baita munduko arte bildumarik aberatsenetako bat. Lehenengo pausuak Palazioaren 350 aretoetakoren batean emango zituen eta bere aitarengandik jaso zuen Ekialdeko antzinako artearekiko zaletasuna.

Askatasunaren prezioa

Gazte gaztetatik museoaren administrazioaren lekuko izan zen, familiako negozio bat bailitzan. "Nire aitak inoiz ez zuen pentsatu beharrik izan gaur egun ditugun finantz arazo kontaezinetan", adierazten du. "Alabaina emandako pausu bakoitza Moskun Kulturako Ministeritzako burokratek onartu behar zuten. Gaur egun ez dugu dirulaguntzarik, baina hori askatasunarengatik ordaindu behar den prezioa da. Hautatzeko aukera hori gorde egin behar dugu". Ermitagekoak ikuspuntu hau iraultzailea delakoan daude. Romanovtarren errusiar dinastia inperialeko bilduma sotil batetik abiaturik, Ermitage ia bi mendetan zehar artearen marfilezko dorre bat izan zen, eguneroko ogia irabazteko herri xehearen asmoetatik oso urruti. Lehenengo tsarraren gobernuak babesturik eta gero Partidu Komunistaren Politburo delakoak, Estatuaren botere eta aberastasunaren ezaugarri bezala, puntualki eta aldiro eskuzabaltasunez emandako laguntzak jasotzen zituen. 1991ko urte amaieran Sobietar Batasunaren hondamenak burokraziaren zamatik askatu zuen, baina arazo berri batean sartu zuen: dirulaguntzak emateko Estatuak zituen konpromisoak betetzeko ezintasun kronikoa. 1996an ere, urte bat nahiko iraunkorra, gobernuak 40 milioi dolarretako aurrekontua erabaki zuen, museoak 60 milioi eskatu bazituen ere, eta eman 18 bakarrik eman zizkion. 1997an, postkomunismoko Errusiaren historian urterik onena jotzen da gaur egun, Ermitagek 90 milioi dolar behar zituen, 30 milioi bakarrik izan ziren aprobatuak eta azkenean, 12 emanak. 1998an, 7,4 milioi eskatu, 5,4 milioitako aurrekontua aprobatu, baina museoak erdia bakarrik jaso zuen. Alabaina, Piotrovskyrentzat urterik zailena 1992a izan zen, zuzendari izendatu zutena, hain zuzen. Ez bakarrik arabiar historian aditu honek buru belarri eguneroko administrazio lanetan sartu beharra izan zuelako, Ermitagek, beste errusiar kultur erakunde guztiak bezala, merkatu ekonomiaren ur nahasietan nabigatzen ikasi beharra izan zuelako baizik: aurrekontuaren murrizketa ikaragarriak, izugarrizko inflazioa, etxearen mantenurako dirulaguntza urriak, ez aipatzeagatik bildumak ugaldu edo aberasteko gabeziak. Aholkulari eta bitartekariek ez zuten erabakietan batere lagundu. Askotan aholku kontrajarriak ematen zituzten, eta beren konpetentzia egiztatzea zaila zen. Gero, Bolshoi antzerkia eta Moskuko Lenin Liburutegiarekin batera, Ermitage aukeratu zuten Errusian UNESCOren proiektu eredua izateko. San Petesburgora nazioarteko adituen talde bat joan zen, buru Edmund Pillsbury zutela, Forth Worth-eko (Texas, Estatu Batuak) Kimbell Museoko zuzendari ohia. Talde horrek Nazioarteko Aholkulari Kontseilua osatu zuen eta gaur egun Pillsbury lehendakariaren pean museoen munduko izen ohoretsuak aurkitzen dira, esaterako: Louvreko zuzendari eta zuzendari ohiak, Londres eta Washintongo National Galleries-ekoak, Philadelphiako Art Museumeko eta Amsterdameko Rijksmuseumekoak. Kontseilua San Petesburgon biltzen da urtean behin eta bertako kideak bolondresak dira.

Kanpoko laguntza

Kontseiluak landu zuen garapenerako plan zabal batetik abiatuz, UNESCOk babesleak eskatu zituen. 1994an Herbeheretako gobernuak lehen diru laguntza garrantzitsua eman zuen, 1,2 milioi dolarretakoa. "Nederlandarrek bazekiten Museoa nola zegoen", gogoratzen du Stuart Gibsonek, UNESCOren Ermitage proiektuaren koordinatzaileak. "Laguntza horiek administrazioa hobetzera bideratu nahi zituzten, gogaikarri bezain beharrezkoak ziren arlotan, hala nola, kontabilitatearen informatizazioa eta, uholdeak izanez gero, habeen zainketari buruzko ikerketak". Dirulaguntza horri esker Ermitageko errestauratzaile talde batek Amsterdameko Rijksmuseumera eraman zuen berriztatzera Rovinski bilduma famatua (Rembrandten 640 grabatu eta akuafuerte). Horri esker nederlandar kideekin harreman baliotsuak egin zituzten. Gainera, Nederlandetako fundazio bati dirulaguntza batzuek biltzea bururatu zitzaion, Amsterdamen Ermitagen areto bat edo gehiago irekitzeko. "Ermitage Amstelen ertzean" bezala ezagutzen den erakusketa ibiltaria martxan jartzeko asmotan dira. Ermitagek "museo satelite"aren ideia bera Londresen aplikatuko zuela iragarri zuen1999ko urrian. Esposizio iraunkor baten gunea ireki nahi du eta arte areto bat balio handiko inpresionista eta postinpresionista margoen bilduma batekin zabaltzeko asmotan da Somerset Housen. XVIII mendeko jauregi horretan Courtaul Institutua aritzen da, Erreinu Batuko artearen historiaren eskola nagusia. Diru laguntzak biltzea, Errusian hain berria da nozio hau, ze ez baitute hitzik hori adierazteko, Ermitage-rentzat diru iturri garrantzitsu bat izatera iritsi da. Aurrekontuarekiko dirulaguntza federala urtetik urtera jaisten ari da (1997ko %70etik 1998an %61era pasa zen) eta sarrerengatik jasotzen dutena oraindik gehiago jaitsi da. 1989an, Ermitagek 3,5 milioi jaso zituen bisitariengandik; 1998an, 1,8 milioira jaitsi zen. Bisitarien gehiengoa errusiarra denez, 15 errublo barregarri bakarrik ordaintzen dute (dolar bat baino gutxiago) eta sarrerek aurrekontuaren zati ñimiño bat baino ez dute osatzen. Bisitari atzerritarrek askoz gehiago ordaintzen dute ó250 errublo (10 dolar)ó, alabaina Piotrovskyk ez du inolako eragozpenik tarifa bikoitz hau zuritzeko. "Errusiar biztanlegoak zergen bidez ordaintzen ditu museoak, beraz sarreren salneurriak jaitsieraren bat izateko eskubide osoa daukate bertakoek, eta gauza bera gertatzen da umeekin eta edozein naziotako ikasleekin. Jeneralki, turismoko agenteak dira tarifa bikoitzarengatik kexu direnak, izan ere, lehen gure sarrera merkeak erosi eta atzerritarrei saltzen zizkieten %1.000ko irabaziarekin". Errusiarrek ezin dituzte sarrera garestiagoak ordaindu. Ermitageko zaindariaren batez besteko soldata, 1.000 eta 1.500 errublotakoa, (40tik 60 dolarretara) inolaz ere ez da herrialdeko txikiena, horra froga argia. Arrazoi beragatik, beste diru iturri bat ómuseoetako dendetatik etorritakoaó ez da izan maila handikoa. Errusiako biztanlegoaren eros ahalmenak behean jarraituko duenez, ez du merezi honelako proiektu komertzialetan dirua sartzerik. Honek berriro diru iturriak biltzera garamatza, eta aurrekontua, berriz, nederlandar gobernuaren laguntzarekin erositako ekipo informatikoari esker kalkulatzen dute, eta denak óPiotrvsky, Gibson, Pillsburyó harro daude Ermitage baita lehen instituzio kultural errusiarra kontuak argi eta garbi publikoki ematen dituena. "Aldakuntza iraultzailea izan da", baieztatzen du Nicholas Hoffmanek, diru iturriak biltzen aditua den estatubatuarrak. Honek Ermitagen garapenerako sail sortu berriari laguntza eman zion, helburu hauek lortzeko estrategiak sortzen, eta behar ziren teknika konplexuak erabiltzen. "Oso azkar ikasi dute. Museoko langileria konturatu da diru emaileek ófundazioak, enpresa edo gizabanakoakó jakin behar dutela beren zergak nora doazen, ziurtatu behar dute beren dirua ez dela alferrik galtzen, ezta bidegabe erabiltzen. Orain arte Ermitage beste edozein erakunde errusiar baino airosoago atera da arlo horretan. Sistema ez da oraindik perfektua, eta zalantzarik ez dago fundazio batentzat askoz ere errazagoa izango litzatekeela donazio bat egitea, esaterako, New Yorkeko Museo Metropolitanoari, besterik gabe, arlo honetan hogeita hamar edo berrogei urte aurreratuago aurkitzen delako". Piotrovskyk harro adierazten du Ermitagen aurrekontu osoak bider hamar egin duela. Duela hamar urte Metropolitanen aurrekontuaren %1a baino ez zen, gaur egun, aldiz, %10a. Ermitage eta alor pribatuarekiko lankidetzaren adibiderik lortuena Internet elebiduna izan da (errusieraz eta ingelesez) IBMren bi milioi dolarretako laguntzari esker. Eta, nahiz eta datu-baseak pinakoteka erraldoiaren 2,5 milioi lanen zati txiki bat baino osatzen ez duen, "hain aurreratua da, Ermitage munduko lehenengo museoen artean kokatzen baitute teknologia informatikoari dagokionez", baieztatzen du Pillsburyk. Galde daiteke, errusiar enpresari arrakastatsuen komunitatearen ordezkaririk ea elkartu den mendebaleko diru emaile eta babesleekin. "Negozioetako gizon berriak ez dira mezenas bihurtzen gauetik goizera", erantzuten du Piotrovskyk. "Ezin da esan enpresari errusiarrak presaka joan direla laguntza ematera, baina jaso berria dugu Vladimir Potaninen dirulaguntza eder bat, Errusiako gizon aberatsenetako bat, United Export Import Bank (UNIEXIM) delakoaren sortzaile eta ugazaba. Potaninen bulegoak azaldu zuenez laguntza hori "aurten zabalduko den Ermitagen erakusketa gune berria sortzeko erabiliko da", "Estatu Nagusia" deitzen den eraikuntzan. Ilargi erdiaren itxura duen eraikuntza neoklasiko honen erdia, barroko estiloko Neguko Jauregiarekin batera, San Petesburgoko Jauregiaren enparantza mugatzen duena Ermitageri eman zitzaion eta aurreikusia dago "Ermitage Handia" deitzen den proiektu batean txertatzea. Erantsi zaion gune honi esker, bildumaren ehuneko hamarretik hamabostera ikusi ahal izango du publikoak, gaur egun ikusten duten %5aren ordez. Hasierako asmoa Parisko Arte Dekoratiboen Museoa eta Londresko Victoria and Albert Museum-arekin norgehiagoka arituko zen arte dekoratibo eta aplikatuen museo berri bat sortzea izan zen. Alabaina, era honetako erakusketek pintura eta eskulturako bildumek baino bisitari gutxiago erakartzen dituzte. Hori dela eta, Neguko Jauregiko inpresionisten bilduma famatua eraikuntza berrira eramatea aholkatu zuen aholkulari kontseiluak. Emana da lehen pausua. Maurice Denis eta Pierre Bonnard margolarien oihal handiak, lehenago inoiz erakutsi ez zirenak leku faltaz, orain Estatu Nagusia eraikuntzaren areto eraberritu gutxi batzuetan aurkezten dira. "Inpresionisten bildumaren lekualdaketa oso neurri egokia izan da", esaten du Kira Dolinina arte kritikoak. "Neguko Jauregiaren bigarren solairuan erakusten ziren, sabai baxuak dituzten areto txikietan pilatuta. Udan aretoak hain beroak ziren, ze zaindariek leihoak ireki beharra izaten baitzuten, eta horrek margoak kaltetu egiten zituen. Bilduma hau oso herrikoia da eta ez dago zalantza izpirik museo berezitu bat merezi duela. Eraikuntza berriak miresten utziko du. Baina bateragarria da arte dekoratibo eta aplikatuekin? Egia esan, bi museo desberdin dira. Oraintsu handitu egin diren museo handiek óRijksmuseum, Louvre, Londreseko Natinal Galleryó denek irtenbide kontzeptualak aurkitu dituzte lanak eraman baino lehen. Oraingoz, Ermitage Handiaren kontzeptu artistikoa oraindik zehaztu gabea da".

Proiektuak geroari begira

Piotrovsky nekaezina, bitartean, proiektu handinahi batean murgilduta aurkitzen da. Ermitage handia gune kultural eta komertzial bihurtu nahi du, kontzertu aretoarekin, zinema, jatetxe, hotel, galeria, eta dendekin 150 milioi dolarretako kostu orokor batekin. Londres eta New Yorkera egiten dituen bidaia ugaritan, Piotrovsky inbertsore eta promotore bila aritzen da. Epe luzerako proiektu bat da, museoaren 250. urteurrenari (2014an) begira, hiriaren 300. urteurrenari 2003an baino gehiago. Gaur egungo Errusiaren egoera ilunaren erdian Ermitage salbuespenaren ote? Alde batetik, erantzuna baiezkoa da. Errusiako museoen lider ukaezina, zuzendari kosmopolita batek administratua, nazioartean entzute handikoa eta bere buruarekin ziur dagoen Ermitage, munduko museo onenen artean pixkanaka leku bat irabazten ari da bere bildumen ugaritasuna eta tamainagatik, eta bere garapen asmoen mailagatik. Bestaldetik, azpiegitura desegoki baten eragozpenak jasaten ari da, langileri handiegia, eta hauetako batzuei zaila egiten zaie aldaketen abiadura handia onartzea. Orain arte Ermitagek lortu du espezialista gazteak, konpetenteak eta pairamen handikoak kontserbatzea, gauez taxista bezala lan egiteko prest daudenak, biharamunean artearen mundura itzultzeko. Herrialde osoak hirugarren milurtekora Ermitage bezalako konfidantza eta gogoarekin sartzea lortzen badu, museoak ez du kezkatzeko ziorik izango.

BI MEDEETAKO HISTORIA BAINO LUZEAGOA

1764: Katalina Handia enperatriz errusiarrak maisu holandar eta flamenkoen 225 pintura eskuratu zituen Neguko Jauregian zegoen museo errealerako, San Petesburgoko egoitza berrian. Hau bilduma baten jatorria izan zen, gaur egun hiru milioi ale dituena, eta Harri Aroko kultura eta gizartetik hasi eta garai modernora arte hedatzen da. 1852: Eraikuntza berri bat egiten da, bilduma gehienak gordetzeko (Ermitage Berria deritzana). Nikolas 1 tsarrak jendeari ateak zabaltzea onartzen du. Eskuratutako bildumen artean Errusiaren hegoaldeko eszita artearen urrezko lanak aurkitzen dira (1830aren ostetik), greziar eta erromatar antigoaleko gauzak (Erroma 1861), ekialdeko artearen lanak, bizantziar eta Erdi Arokoak (Paris, 1884). 1917: Neguko jauregia eta Ermitage Estatuaren museo bihurtzen dira. 1941: Alemania naziak Sobietar Batasuna erasotzen du. Bi milioi lan Uraletara eramanak izan ziren zaintzeko. Bildumen zati bat, museoan mugi ezinik gelditu zenak, bizirik jarraitzen du alemanek hiria setiatu ondoren. 1999ko ekaina: Ermitagek Interneten leku bat sortzen du (WWW.hermitagemuseum.org) bere bildumaren katalogo digitalera bidea ematen duena eta gaur egun arte 3.000 lan baino gehiago eskaintzen dituena.


Ekialde ertaina: zerutik eroritako aniztasuna

KONEXIOAK

EKIALDE ERTAINA: ZERUTIK ERORITAKO ANIZTASUNA

Satelite bidezko kateen sorrerak mundu arabiarren monopolio estatalen artean eten bat irekitzen du eta aniztasunaren hurbilketa bat bideratu.
Christophe Ayad
Mundu arabiarrean espezializatutako kazetaria

Segurtasuneko siriar indarrek 1999ko urriaren 21ean Rifaat al-Assad-en, Haref al Assad lehendakariaren anaiaren, egoitza erasotu zuten Lattaquien. Zein izan zen lurrikara politiko honen zioa Sirian? Soumarrek, Rifaaten seme nagusiak zuzentzen duen ANN katean ( Arab News Network) satelitez zabaldutako programa bat, non Estatu Batuetako enbaxadore ohi batek Jordanian zalantzan jartzen zuen Hafezen seme, Bachar-al Assaden gaitasuna bere aita ordezkatzeko. 1997an, jada, Lattaquien Rifaat al-Assadek Abdallah, orduko saudi arabiar oinordeko, printzearen ohorez emandako abegiaren erreportai batek Damaskon haserrea sortu zuen, ez zelako etiketa errespetatzen. Beren helburuak óinformazioa edo propagandaóedozein izanda ere, satelitez emandako telebisten kateek lagundu egin dute irudi batzuek, ikus-entzunezko aniztasuna ezagutu ez duen herrialde baten bizitza politikoan, elementu erabakiorra izaten. Irudien eragina handia da, eta ANN katea protagonistetako bat baino ez da. Adibide bat: Naqsa -ren ("hondamena", arabiarrez), berrogeita hamargarren urteurrena zela eta, Israelgo Estatuaren sorrera eta1948ko arabiarren porrota azpimarratzen duena, Middle-East Broadcasting Corporation (MBC, ikus 44. orrialdeko laukia) kateako ikus-entzule arabiarrek ikusi ahal izan zuten israeldarrek ikusi zuten dokumental bera, BBC britainiarrak sortua. "Gobernu jordaniarrak ukatu egin zuen, ezeztatu, zapoak bota ikuskizun hori ematearen aurka, non adierazten baitzen Hussein erregeak Israeli adierazi zion 1973ko urrian gerraren hasiera" oroitzen du Jon Altermanek, Bakearen ikerketarako Instituto Estatubatuarreko Ekialde Ertaineko programaren arduradunak. "Ezin izan zuela debekatu da garrantzitsuena". "Luzarora", jarraitzen du katedratiko iparramerikarrak, "informatzeko eta informatuak izateko askatasunaren eragozpenak desagertzen joango dira. Zentsuragile bezala Estatuen gaitasuna urterik urte gutxitzen doa, nahiz eta Egipto eta Jordania bezalako herrialdeek prentsaren aurka lege zanpatzaileak onartu oraintsu". Bere ustez, gobernuak behartuak izango dira gutxienez kontutan izatera herriaren iritzia, benetako demokraziak eraiki ezean. "Eta irekitzeari aitzakia gehien ipintzen dizkiotenak gainontzeko munduarengandik baztertuta geratuko dira". Qatarreko Al-Jezira katearen arrakasta esanguratsua da zentzu horretan. "Ikuspuntu kontrajarriak agertzen dituzten ezbaiak sartu dituzte" azpimarratzen du Altermanek. Horrelaxe izan da, 1997an sortu zenetik, Al-Jezira bere aurkezleen profesionaltasunari esker, britainiar BBCren antzinako arabiar zerbitzutik etorriak, arabiar munduan adierazpen askatasunaren ezaugarrian bihurtu da. Gainera, nola Qatar Estatu txiki bat den, defendatzeko interes geopolitiko handirik gabea, baina oso aberatsa, auzo ahaltsuak kritika ditzake, eta satelitez zabaltzen den bere katean parte har dezakete arabiar munduko aurkari guztiek. Al-Jezirak estatu erregional baten izaera lortzen ere utzi dio. Araua egiaztatzen duen salbuespen bat da? Daoud Kouttadek ez du onartzen demokraziarantz aurrerapen jarraiaren ikuspuntu "liberal" hau, informazioaren merkatuan konpetentzia libreak ahalbideratua. Kazetari hau, mundu arabiarrean oso errespetatua, Palestinako telebistako lehen lehendakaria izan zen bere espirituaren independentziagatik kanporatua izan baino lehen. Aurrena israeldar ejertzitoak espetxeratu zuen, gero autoritate palestinarrak. Gaur egun Jerusalengo Filme Institutua zuzentzen du. Lehendabiziko azpimarratzen du satelitez zabaltzen diren katea arabiar ugari Estatuaren katearen hanpadura baino ez direla. "Estatuek sortutakoak dira gehienak beren proiekzioa beren mugen bestaldean baieztatzeko. Horregatik, sarritan musika klasikoa zabaltzera mugatzen dira flamenko arrosak fondoan dituztela eta ikur txiki bat edo ikurrina bat pantailaren ezkerraldean. Hori dela eta, arlo teknikoei laguntza gehiago eskaintzen dizkiete programei baino". Gainera, eransten du, katea horiek dira errealizadore arabiar independenteek finantzaketa bila jotzen duten azken lekua. Kostuengatik edo konnotazio politikoengatik, programak (animaliei buruzko dokumentalak, interesik gabeko erreportaiak, telenobelak) batez ere Europan eta Estatu Batuetan erositakoak dira. Kouttabek uste du hortik sortzen dela teleikusleen benetako eskizofrenia: inguru erreala eta pantaila txikiko irudien arteko desfasea berdintsua da bai katea estataletan bai satelitez zabaltzen diren kateetan. Informazio independentea agertzen duten azken hauen paperari dagokionez, Kouttab ere eszeptikoa da, arrazoi osoz, ez baititu ikusten ondorio zehatzak. Duela asko informazio ministro batek esan omen zion: " alda dezaket eta modernizatu nahi dudan guztia, baina telegunkariko lehen informazioa beti Estatu Buruaren eguneko ekintzen laburpen bat izango da". Hau izango da, gutxi gora-behera, Estatu honen menpe dauden kateek satelitez zabalduko duten telegunkaria. Kouttabentzat, satelitez zabaltzen diren kateak Estatu batzuen edo politiko indartsuen gerra armak izaten dira batez ere beren auzo eta lehiakideen aurka: "Izan ere, nahiz eta haietan iragaten den informazioa bertako kateena baino aberatsagoa eta anitzagoa izan, hori etsaiei kalte egiteko desirarengatik gehiago da ikusentzulegoari informazioa emateko borondatea baino". Katea saudiak, esaterako, oso exijenteak dira eta errespetukoak aniztasunarekin auzoko herrialdeez hitz egiten dutenean, baina ez dira horrelakoak izaten barneko politikaz ari direnean. "Beste arrisku bat", azpimarratzen du Kouttabek, "Kateek informazioaren elkarte bat sortzen dutela bi mailetan: alde batetik kanpotik datozen informazioetara sarbidea dutenak eta, bestetik, gehiengo handi bat propaganda ofizialarekin konformatu behar duena". Beraz, nahiz eta Altermanek berretsi gero eta familia gehiago dagoela satelite bidez telebista jasotzen duena, oraindik gutxiengo bat osatzen du. "Golkoan, gizartearen bi herenek dituzte antena parabolikoak, Palestinan, Libanon eta Jordanian, bost biztanletatik batek. Eta egiptiarren artean %7k edo %10ek bakarrik dute satelite bidez jasotzen den telebistarako sarrera". Horrela, Egipton, mundu arabiarren arteko herrialderik populatuenean, baina txiroena ere bai, informazio anitzerako sarrera zuzendaritza sailarentzat arma bat gehiago da. Maila apalagoan, aurtengo udan telebista ikusle egiptoarrek ezin izan zuten ikusi futboleko beren talde nazionalak jokatzen zuen Konfederazioen Kopako irudirik, ART, satelitez zabaltzen den katea kodifikatuen operadore batek irudiak igortzeko esklusibitatea erosi zuelako. Era honetako konexioak galarazteko ahalegin urriek ez dute izan inolako eraginik. 1994an, Saudi Arabiako agintariak ahalegindu ziren antzeko zerbait egiten, ez nolabait ere, helburu politiko edo moralengatik (kontuan izan antena parabolikoei esker jasotako filme batzuek islamiarren ohitura onen aurkakoak zirela) helburu komertzialekin kable bidez zabaltzen zituzten operadoreei laguntza eman nahi zietelako baizik, familia errealarekin lotuak baitzeuden. Geroago, erregimenak antena parabolikoen aldeko jarrera hartu zuen berriro. Gaur egun arabiar herrialdeetan sateliteen aroan aurkitzen ez den herrialde bakarra Irak da.

Mugak gainditzen dituzten irudiak

Ukaezina da satelite bidezko kateek eragin sakon dutela. Gizarte arabiarrean, Altermanek dioen bezala, "oinarrizko nortasun bat" sortzen laguntzen dute irudi eta erreferentzia berdinek moldatua, katea berri hauek mundu arabiar osoan zabaltzean, nazioko mugak gainditzen baitituzte. Nortasun hori gobernuek propaganda faltsuak eginez lortu ahal izan dutena baino sendoagoa da. Gainera katea hauek lurraldean bertan daudenen eta Mendebalean sakabanatutako arabiarren artean lotura sendotzen dute. Audiobisual egile berri hauen sarrerak, nahiz eta ugari ez izan, egoera aldatzen lagundu dute. "Konpetentzia korronteari jarraitu beharrean aurkitu zen", adierazten du Altermmanek. MBCren adibidea aipatzen du, saudi gobernuarekin lotura nabarmenak ditu, baina jada, ezin du Ryaden ahotsetik pasa, audientzia galduko zukeelako". Satelitez zabaltzen diren kateek, erakargarriago eta modernoagoek, estatuaren monopolioak mehatxatzen dituzte. Douglas Boydek, Kentuckyko Unibertsitateko Informazio eta Komunikazio Fakultateko irakasleak azpimarratzen duen bezala, "bertako medioen sinesgarritasun ezari esker sortzen da satelitez zabaltzen den telebistarekiko irrika". Zerutik etorri den konpetentziak katea publikoak ireki eta berritzera mugitu ditu. Egiptoar telebista estatala elkarrizketa-programen kontsumitzaile handia da, nahiz eta sotilak izan, gutxienez eztabaidaren ilusioa sortzen dute. Telebista jordaniarra Leith Chbeylat gonbidatzera iritsi zen, monarkiaren aurkako etsairik gogorrena, Al-Jeziraren programetan berriro ikusi baino lehen. "Sirian bertan ere telebistak bilakaera harrigarria izan du azken hamabost urte hauetan", adierazten du Nabil Dajani, Beiruteko Unibertsitate Amerikarreko soziologiako irakasleak. Qatarri dagokionez, Informazio Ministeritzak desagertu egin du soil-soilik. "Paradojikoki, interes kontrajarrien erkatzeak, Estatuen politika atzerakoien eta operadore desberdinen konpetentziak, aniztasuna sendotu egin du. Aniztasun alderdikoia eta melarra, baina aniztasunaren ernamuina" bukatzen du Boydek. SATELITEAREN IRAULTZA MUNDU ARABIARREAN Golkoko krisia zela eta, 1990-1991n, zerutik zetozen irudiak biderkatu egin ziren mundu arabiarrean. Beste alderdietan bezala, herrialde honetan ere gatazkak CNN ezagutzera eman zuen eta agerian utzi zuen sare nazionalen eskasia. Egipto izan zen lehen herrialdea erantzuna ematen, 1990etik, bere kanala erabiliz Arabsaten (1986an liga arabiarraren egidan bidalitako satelite bat) Iraken aurka borrokatzen ziren bere gudarosteei zuzendutako programa labur bat zabaltzeko. Kairok saiakera hau eraldatu egin zuen aldi berean ESC katea ( Egyptian Satellite Channel) zabalduz. Baina ikusentzuleen merkatura saudi aberatsak iristeak "sateliteen iraultzaren" hasiera seinalatu zuen. 1991an, Saleh Kamel aberatsak MBC ( Middle East Broad Casting Corporation) sortu zuen, katea orokor bat, ezkodifikatua, Londresen kokatua, Walid eta Abdelaziz al-Ibraim-i utzi aurretik, biak Fahd erregearen koinatuak. 1994an, Saleh Kamel al-Walid ben Talal ben Abdel Azizi printzearekin elkartu zen ART ( Arab Radio and Television) siglaren pean elkartutako katea kodifikatuen operadore bat sortzeko. Hirugarren ekile pribatu saudi handia ikusentzuleen mundu arabiarrean Orbit operadorea izan zen, 1994an Fahd ben Abdallah ben Abdel Azizi printzeak, errege saudiaren ilobak, sortua. Ekimen hauekin Ryadek mendekua hartu zion ohiko egiptoar nagusitasunari uhinetan. Hirurogeigarren hamarkadan zehar, Arabiarren ahotsa-k, El Kairotik zabalduak, dei egin zuen saudi atzerakoiak botatzeko. Laurogeita hamargarren hamarkadan, lurraldeko herrialde gehienek gutxienez badute satelitez zabaltzen den kanal bat, kate nazionala berrartzen duena sarritan. Egiptok ahalegin berezi bat egin zuen1998an mundu arabiarreko lehen satelite nazionala botatzeko, Nilesat, kate espezializatuak biderkatzea ahalbideratzen duena, eta bere dekodifikadore numerikoa merkatuan ezartzea. Beste berrikuntza bat, laurogeita hamargarren azken urteetan, informazioa bakarrik ematen duten kateak iristea izan zen AlïJezira bezalakoa, 1997an sortu eta Qatar-en dagoena, eta ANN ( Arab News Network) urte berean Soumar al-Assadek botatakoa, siriar lehendakariaren ilobak. Arrakasta eztabaidaezina lortu dute eta Al-Jezira inposatu egin da "mundu arabiarreko CNN"a bailitzan. Bere ezbaiak, eztabaidari garrantzi handia ematen diotenak, ahoskeraren askatasuna eta informazioa agerian ipintzeak neurtzen zaila den audientzia, baina kontutan edukitzekoa ematen diote. Libanok aparteko kasu bat osatzen du. Gerra zibilaren garaian (1975-1990), ikusentzunezkoetan aurkitzen zen nahas-mahas orokorrak aniztasuna eta askatasuna lagundu zuen. Laurogeigarren hamarkadaren erdi aldera, agintariek berriro egoera menperatzea lortu zuten. Emititzeko baimenak erabat gutxitzen dituzte eta ikusentzutezko merkatu politiko-komunitarioaren benetako banaketari ekiten diote. Gaur egun bi kateak menpean dute merkatua eta beren mugetatik kanpo arrakasta lortu dute: LBCI ( Lebanese Broadcasting Corporation International), bere profesionaltasunari eta bere aurkezle txispadunei esker famatua, eta Future-TV, lehen ministro ohi eta Rafiq Hariri negozio gizonarena. Bakerako ikerketen Estatubatuar Institutuko Ekialde Ertaineko programaren arduradunak, Jon Altermanek dioenez, "Inork ez daki ziur zenbat pertsonak ikusten duten satelite bidez zabaltzen diren kateak, ez zeintzuk diren, ezta zer ikusten duten ere". Oraindik ez dago estruktura komertzialik, ezta marketingik ere. Gauza bat da ziurra: Hauetako bat bera ere ez dela errentagarria, agian libiar LBCIren salbuespenarekin. Al Jezirak bost urtetako epea jarri dio bere buruari bere kontuak orekatzeko eta "pribatizatzeko". Ziurrenik bere mezenas boteretsu eta fundatzaileak erosiko du, Hamad ben Jassen ben Jabr al Thani jekeak, Qatarreko Kanpo Arazoetako ministroak. Ikustaldiko ordaintzeko formula erabiltzen duten operadoreei dagokienez, Orbit bezala, errentagarritasunaren atalase maila lortzetik oso urrun gelditzen dira. Sinesgarritasunak, audientziak eta finantza bideek ziur aski datozen urteetan hautaketa bat egingo dute.


Michael Walzer filosofoa haizearen kontra

ELKARRIZKETA

MICHAEL WALZER FILOSOFOA HAIZEAREN KONTRA

Duela hogeita hamar urte filosofo estatubatuar ospetsu honek kultur aniztasuna defendatzen du eta gizarte justuago eta eramangarriagoaren alde borrokatzen du.
Amy Otchet, UNESCOren Albistariaren kazetariak eginiko elkarrizketa.
Asko idatzi duzu kultur aniztasunaz. Kritiko askok, gizarteari lotura ematen dion "salda komun hori" kultur aniztasunak urtu egiten duela dioten bitartean, zuk benetako etsaia loturarik gabeko indibidualismoa dela azpimarratzen duzu.
Gaur egun, kultur aniztasunak bi zentzutan joka dezake. Kultura batzuek hertsatzaileak dira eta indibidualismo bat behar dute zuzentzeko. Baina indibidualismoa guztiahalduna denean, gizarteak lotura komunitario eta kulturalarekin aurre egin beharra du. Duela gutxi Jerusalenen aurkitzen nintzen, eta israeldar intelektual ezkertiar batek estatubatuar komunitarismoaren defendatzaile bati esan zion: "Zuentzat komunitatea amets bat da. Guretzat amets gaizto bat". Israelen komunitate erlijiosoak hain boteretsuak dira, ze era asaldagarri batean gizartea desegiten baitute. Komunitate nazionalak, etnikoak eta erlijiosoak erabat boteretsuak dira eta kideak zapaldu egiten dituzte batez ere emakumeak. Gizarte demokratiko bat lortu nahi badugu, emakume horiek partaide oso direna, komunitate horietan sartu behar dugu eta beren bizitza barrutik antolatu. Hau lortu dezakeen bakarra Estatua da eta horrek gizatasunezko espiritu garbi bat behar beharrezkoa du talde horien aurkako erresistentzia indartzeko eta taldeak alda daitezen parte hartzeak bermatzeko.
Zer gertatzen da gizarte indibidualistenekin?
Esaterako, Estatu Batuetan, pertsonak euren buruaz interesatzen dira batik bat, euren karrerez eta elkarkide aldakorrez. Era honetako elkarteetan beharrezkoa da komunitateen arteko loturak bultzatu eta indartzea, baina auzo mailakoak, benetakoak izango badira. Nahiz eta ez duten lotuko estatubatuar bakoitza beste guztiekin, talde txikiak elkarrekin lotzea lortzen da óauzoak, talde erlijiosoak edo etnia bereko jendea. Lotura hauek behar beharrezkoak dira elkarte batek bere kide ahulenak zain ditzan. Gehiegizko indibidualismoak ez du behar adinako giza loturarik sortzen, bakoitzari bizitza duin bat bermatzeko eta gutxiago oraindik justizia.
Ezkerraldeko eta talde etniko minoritarioen artean tirabirak sortzen dira. Hauei, sindikatu batean, esaterako, gehiengoa zatitzen dela leporatzen die beren talde-eskakizunekin. "Beren nortasun politika" alde batera utz dezatela eskatzen diete, kausa zabalagoko bat bultza dezaten. Non kokatzen duzu identitate-politika eta kultur aniztasunaren arteko muga?
Hemen bi arlo bereizi behar dira, klase-nortasuna eta arraza-nortasuna. Lehena gaur egun bigarrena denaren antzekoa izan da. Langileriak bere lengoaia zuen, bere janzteko era eta baloreen eskala ere beraiena, gaur egungo gizarte estatubatuarrean edozein talde etnikok duen bezala. Langileen klasearen lotura galtzean, Estatu Batuetan mugimendu sindikalista ahuldu egin da. Hau ez zen denen interesen mugimendu bat bakarrik, beren kideek bizitzeko estilo bat ere konpartitzen zuten baita nortasun sentimendu bat ere. Alabaina, bereizketa bat egiten da interes ekonomiko (hipotetikoki arrazoizkoak eta batzaileak) eta sorterri, odol, kultura eta historiaren artean (faktore banatzaileak). Sarritan ezkerrak uste du identitate-politiken defendatzaileek klaseen borrokari eta pobreen interesen defentsari eragozpenak jartzen dizkietela. Eta ez daude erabat erratuta, zeren eta nortasun politikak zatiketak sortarazten baititu. Baina, une berean, berdintasun politikaren era bat da. Homosexualak agerian bizi ahal izatean, lehenago ezkutatzera behartzen zituen gizartean, askatasun gehiago izateaz gain,gizartea ere berdinduagoa da.
Nola lor dezakegu talde berriak elkartera biltzea?
Naturalizazioaren prozesuak ez du ez diskriminatzailea ez luzeegia izan behar. Onartua izateko óFrantzia bezalako herrialdeetan berezikió lehenagoko kultura utzi behar zen. Pertsona ez zen bihurtzen hiritar frantziar, baizik eta frantziar izatera igarotzen zen. Estatu Batuetan, inmigrazioaren baitan sortzen zirenek gurasoen kultura lotsagarria zela sentitzen zuten. Bagenekien gure guraso eta aitona-amonak agertzen zigutena baztertu beharrekoa zela. Ezarritako nortasun ingurumen bat zegoen. Orain geure buruari galdetzen diogu ea posible den asimilazioa eta hiritartasun demokratikoa terminoak birdefinitzea. Estatubatuarra izateko ingelesa ikasi behar da, Estatu Batuetako historia ikasi eta herrialdeko ohitura politikoak ezagutu. Alabaina, ze neurritan kontserba dezaket eta landu nire lehengo nortasuna, nire konpromezuak eta nire lehengo leialtasunak eta izan, hala ere, estatubatuar bat gehiago? Integrazio horren terminoak birdefinitzen ari dira inmigranteen mesedetan. Negoziaketa zaila izango da, baina nire ustez honen ondorioa gizarte berdinagoa izango da. Une berean, badaude eskakizun batzuek gizarte demokratiko batean sartzen direnei ezarri behar zaizkienak. Arazoa fundamentalista erlijiosoen aurrean planteatzen da. Hauek nahi dutena da, beren seme-alabek eskola batzuetara joatea, politika demokratikoaren erabat kontrakoak, eta sarritan nahi dute Estatuak hezkuntza hori ordaintzea. Gizarte osoak eskubidea du haiei esateko: "Zuen seme-alabek gure hauteskundeak bozkatuko dituzte. Herrialde honen geroa erabakiko dute. Beraz, zuen semeei irakatsi behar zaizkie demokraziaren baloreak, oposizioaren eskubidea, partiduen aniztasuna, iritzi eskubidea eta herrialde honen historia".
Zure iritziz kultur aniztasunak gizartearen berdintasuna bidera dezake: politika ekintzan, komunitateek itunak egingo dituzte beren interesak defendatzeari ukorik egin gabe. Baina ez duzu aztertzen instituzionalizatutako arrazismoak berdintasunari ateak herts diezaiokeela. Zergatik ez duzu ia inoiz aipatzen "arrazismoa" hitza?
Arrazismo hitza oso zabala izan daiteke. Estatu Batuak inmigratuen herrialde bat da, eta inmigranteek arrakasta lortu dute bertan. Bi komunitateri eragotzi zitzaien bidea: bertako indioei, menperatuak izan zirelako eta beltzei, esklabo bihurtu zirelako. Ez dute lortu oraindik gizartean berdintasunaren egoerara hurbiltzerik ere. Baina asiar jatorria duten estatubatuarrak oso ondo ateratzen dira aurrera, nahiz eta hasiera batean jarrera arrazistari aurre egin behar izan. Eta etorkizun hurbil batean, susmoa dut, hispaniarrek beltzak gaindituko dituztela ongizate ekonomikoari dagokionez. Beraz, estatubatuar gizartearen arazoak bi komunitateenak dira, ez baitzeuden hautatzeko moduan, ezta gizarte honetan parte hartzeko edo hautatzeko kondiziotan. Asko hitz egin daiteke inmigrante talde desberdinek gainditu behar izan zituzten zailtasunei buruz, baina ez dut uste arrazismo instituzionalizatuaren gaiak lagunduko digunik irlandar eta japoniarren arteko desberdintasunak azaltzen.
Zuk Affirmative Action errefusatu egiten duzu, diskriminazio baikorraren neurri horiek, esaterako, unibertsitateetan gutxiengoen ordezko bat bermatzen dutena. Zeintzuk dira alternatibak?
Affirmative Action delakoaren arrakasta bere kostua txikia izan eta gizartearentzat zama ez izatean datza. Talde oso txiki bati ekartzen dio onura gehien bat estatubatuar beltzen gazteriari eta klase ertain beltz urri eta nahikoa ahula sortzen da, baina, une berean, hirietako eskolen maila hobetzeko edo Estatu Batuetan arrazen hierarkia aldatzeko beharrezkoak izango ziren inbertsioak saihesten ditu. Gizartearen desberdintasunak zuzentzeko beharrezkoa da beltzen komunitateko mugimendua baino zabalagoko bat. Baina gaur egungo kontestu politikoa dela eta, etorkizun hurbilean ez da izango baliabideen birbanaketa garrantzitsurik gizabanakoen artean. Agian birbanaketa bat antola daiteke taldeei zuzendua. Esaterako, estatubatuarren segurantza sozialaren proportzio dezente bat komunitate erlijiosoek banatzen dituzte ospitaleetan, klinika eta sendagileen zerbitzuko guneetan. 1995ean Kongresuko gehiengo errepublikanoa ongi izate sozialaren aurrekontuetan murrizketak ezartzen hasi zenean, gaitzespenik handienak karitatezko erakunde luterano, katoliko eta juduenetatik sortu ziren óhauek hiru talde boteretsuenak dira eta estatuarengandik dirutza jasotzen dutenak gizarte-laguntza eskaintzeko (karitatezko ekintzetarako beren aurrekontuen 60% Estatutik datorkie). Zergatik ezin dute kontrolatu beltz bautistek azal zuriko luterano, katoliko edo juduen proportzio berean zergadunen dirua? Bada, hauek antolatzeko gaitasun handiagoa dutelako eta diru publikoa ohiturari jarraiki emana izan zaielako. Borondate publiko handia behar izango da beltz bautisten eskura dirua jartzeko. Ez naiz erlijiosoa, baina ulertzen dut erakundeek gizarteari zerbitzu baliagarria ematen diotela. Hirurogeigarren hamarkadan ikusi genuen Hegoaldeko hirietan gizarte eskubideen alde mugimendu guztiak eliza bautistetatik sortu zirenean. Gaur egun banatzaileen papera bete dezakete.
Tolerantzia hitz hutsa bihurtu da, onartezina onartzeko era adeitsu bat. Ezin al dugu helburu garaiago bat ipini?
Kontua ez da tolerantzia, erasorik eza baizik. Tolerantzia jarrera mental bat da, baina eraso ezak ahalegin zehatzak eskatzen ditu. Jarrerak irabazten aterako dira, baldin eta politika egoki bat bideratzen bada. Honek 1630 edo 1640ko sermoi puritano bat gogorarazten dit, dibortzioaren aurkakoa: Bikotekideak ez badaude ados, baina behar adina denbora elkarrekin bizi badira, gertatuko da zerbait adiskidetuko dituena. Ez dut uste hori ezkontzari aplikatzen zaionik, baina egia izan daiteke hain hestua ez den taldeen arteko elkar bizitza batean. Greziarrak eta turkoak elkarrekin bizitzera behartzen baldin badira berrehun urtez, elkar trukaketak izango dira, adiskidetasunezko harremanak eta ezkontzak ere bai, erregimen politiko sendo batek bakea ezarriz gero. Ez naiz mintzatzen elkarrenganako errespetuaz, elkarrekiko bizitza baketsuaz baizik. Hortik hasi behar da. Gaurko munduan aurrera pauso handi bat izango litzateke.
Ezkerreko pentsalariak beren onetik aterata daude oso 1989tik tribalismoaren gorakadagatik. Zuk, berriz, lasaiago ematen duzu.
Edozein txokokeriaren goratzarrea arriskutsua da. Bere seme-alaba batenganako aita baten maitasuna bidegabekeria larrien iturburua izan daiteke eta kuttunkeria eta nepotismoaren jokaerak sortu. Alabaina, aitaren maitasunari inork ez dio ezezkorik emango. Bereizkeria tribal, etniko, edo nazionalistek kuttunkeria edo nepotismoak baino arrisku handiagoak ditu baliabideen eta armen kontrolarengatik. Beraz, kezkatzeko arrazoi sendoak daude. Alabaina, pentsalari ezkertiar askok erratu egiten dira edozein motatako bereizketaren aurka jarriaz. Gizadi osoaren aurka jaikitzea bezala da. Pentsa dezagun ezkerreko filosofo askoren planteamendua egoera konkretu batean: Gure seme propioa eta beste ume ezezagun bat arriskuan aurkitzen dira. Bietatik bat bakarra salbatzea bada posible, zuzena izango zen bietatik zein salbatu zotz egitea. Baina jarrera filosofiko bat bizitza errealaren eskaera batean bihurtzea giza naturaren lotura afektibo propioak ez ezagutzea da. Gizataldeen artean historikoki sortzen diren leialtasun tribalekin elkarrekin bizitzeko modua aurkitu behar dugu. John Lockek XVII mendeko filosofo ingelesak argudio hau erabili zuen gerra erlijiosoen garaian tolerantziaren alde: emaiozue gizatalde bakoitzari nahi duena gurtzeko eskubidea, beren kultu lekuetan, interferentziarik gabe. Hori nahikoa izango da óarrazoitu zuenó gerrak bukatzeko. Autonomia eta federazioaren era berriak entseiatu behar ditugu lehenbailehen. Norbaitek gai izan behar du, Kosovo bezalako lekuetan, esaterako, erkidego ahulei gune propioa emango dien asoziazio politikoen mekanismoak aurkitzeko. Beti ez da izango soberania edo independentzia politikoa; egon daitezke autonomia eta gobernu federalaren era asko. Pena merezi du irtenbide berriak bilatzea, ez baititugu ezabatuko sentipen tribalak. Politika sentimendu horiek adosteko neurri egokiak aurkitzeko artea da.
Garai batean zeuk idatzi zenuen "gizartearen kritiko bihurtzen gara naturalki, dauden printzipio moralez hausnartzen dugunean eta gurea baino gizarte zuzenago batez istorioak forjatzean". Hogeita hamar urte baino gehiago dira istorio horiek kontatzen ari zarela. Zertan aldatu da?
Zailagoa bihurtu da nirea baino gizarte zuzenagoen istorioak kontatzea. Ez nirea zuzenagoa bihurtu delako, aipamena egiten genien ikuspegi alternatiboetan fedea galdu dugulako baizik. Ezker demokratikoak komunismoaren hondamena irrikaz itxaroten zuen. Ziur geunden aginte horiek erortzeak berehala hirugarren "bide bat" egiteko posibilitateak irekiko zituela: sozialismo bat Estatuan oinarrituko ez zena, sistema politiko demokratiko batean baizik, lantegien kontrolarekin, langileen bidez eta gizarteko mugimendu berrien bidez, hala nola, feminismoa eta ekologismoa. Baina bide berri hori ireki ordez, 1989an ustekabean aukera erradikal guztien sinesgarritasunaren krisi bat etorri zen. Gizarte zuzenagoko istorio horiek orain fantasia utopikoak bezala dira. Horregatik, nahiz eta oraindik soziologikoki eta ekonomikoki bideragarriak izan, gure inguruan ikusten ditugunen bizitzeko era desberdinak badirela oroitu behar dugu berriro kontatzen hasi baino lehenago. Ez dut ezkor azaldu nahi. Aukera politikoak ustekabean agertzen dira sarritan. Garaiaren gure kalkulua batzuetan erratua izaten da: 1989a uste baino lehenago gertatu zen eta baliteke aukerak beranduago sortzea.
Agian hirurogei eta hirurogeita hamarreko urteetako jokaera malenkoniaz oroituko duzu. Zer pentsatzen duzu nazioarte mailan agertzen diren oposaketa egiteko era berriez gai berezien inguruan, esaterako, genetikoki aldatu diren hazietatik giza eskubideen zapalkuntzetaraino?
Batek beti sentitzen du gorespen uneen mira. Jakina, "nazioarteko gizarte zibila" bezala ezagunak diren era berrietako erakundeak sortzen ari dira. Nazio desberdinetako kideak biltzen dituzte eta mugen gaindi lan egiten dute, nahiz eta gobernu batzuen gain presioa egiten duten bereziki. Nire buruari galdetzen diot ea erakunde hauek partaidetza osoko demokrazia bat praktikan jartzen duten. Kide ekileen ordez, mugikortasun handia duten giza espezializatuen lana ordaintzen duten kideekin kontatzen dute. Ekintza politikoa txeke bat izenpetzean datza eta ia ezer ez gehiago eta ez dut uste horrek erabaki demokratikoak hartzea bermatzen duenik.
Nola zuritzen duzu ekintzen beherakada hau?
Estatu Batuetan, esaterako, partidu politikoen maila desberdinetan jokatzen dute óEstatua, hiria eta komuna ere bai. Partidu antolatu bat dagoenean kideak maila guztietan dituena, ziur egon daiteke hauek bitartekoak dituztela zuzendari arduratsu bat eskatzeko. Zenbat eta kide gehiago izan, handiagoa da zuzendariengan ezarri dezaketen kontrola. Gaur egun partiduen baseko organoak desagertu egin dira. Hautagai bat dago, publizitate eta irudiaren talde bat, komando baten modura funtzionatzen duena. Leku batean egoten dira bakarrik telegunkarian agertzeko denbora juxtua eta gero alde egiten dute. Ez dago bertako estrukturarik arduradun modura agertzeko. Demokrazia eta gizarte zibilaren arteko artikulazio hobe bat agian alternatiba bat izan daiteke. Lekuko gizartearengandik urrutiratutako partiduen estrukturetan oinarritu ordez, gizakiek elkarteak sor ditzakete Eliza, sindikatu eta erakunde humanitarioen inguruan beren eskakizunak lortzeko eta zuzendari politikoak kontrolatzeko.
Filosofo gehienek "gizarte onaren" printzipio eta ideal unibertsalei buruzko hausnarketak egiten dituzte. Zu, aldiz, neurri politikoen mekanismo zehatzetara bakarrik mugatzen zara. Zergatik?
Mendebaleko usadioaren ezaugarri bat (filosofikoa, erlijiosoa, eta berriki politikoa) gizarte ideal baten kontzeptuan oinarritzea da, bizitza ideal bakar eta zehatz-mehatz definituan. Erlijio monoteistak mesiasen erreinuaren nozioarekin kontzepzio horri laguntzen dio, gaur egun ezkerrak oinordekotzat hartu duena. Gaur egun gizarte idealaz mintzatzen diren pertsona gehienak ezkertiarrak dira. Inoiz ez nuen pentsatu bizitza idealaren ikuspuntu zehaztu eta bakarra dagoenik. Posible da mugimenduetan, komunitateetan eta Estatuetan ere oinarriturik gizarte ideal desberdinak deskribatzea. Gizakien aniztasun ugaria eta gizateriaren izugarrizko sormena dela eta, ez dirudi laudagarria denik biziera bat bakarra izatea edo gizarte antolaketaren modu egoki bakarra.
ARRAIN BAT URETATIK KANPO

Mickhael Walzer, 64 urtetakoa, Estatu Batuetako filosofo politikari famatuenetako bat, arrain bat uretatik kanpo bezalakoa da. "Estatu Batuetan bizi naizenez, non ez baitago ezkerreko mugimendurik, ez sozialdemokrata partidurik, bizimodu politiko nahikoa bakartia eraman dut", dio. Bere ekintzarik nagusiena liburuak eta artikuluak idaztea da ezkerreko argitalpenentzat, batik bat Dissent erredakzio buru bezala, iparramerikar mundu intelektualaren habetako bat. Hirurogeigarren hamarkadan lagun zituen ekile asko ez bezala Walzer ez zen hezi guraso komunistekin. New Yorken erdian jaioa, Europaren ekialdetik etorritako merkatari juduen familia batean, umetatik mundu kultur anitzean bizi izan zen. Bere bizitzak ezkerraldera bira hartu zuen familia Pensylvaniako meategi eta burdingintzako hiri txiki batera aldatu zenean, non bertako sindikatuen indarrak militantziaren ikuspegia eman baitzion. Bere heziketa politikoa Brandeis Unibertsitatean hasi zen. Unibertsitate hau juduen diru laguntzarekin ordaindutako Estatu Batuetako lehen unibertsitatea da, hain zuzen, berrogeita hamargarren hamarkadako McCarthyren ezinikusi antikomunistaren biktima ezker intelektualen habia. Gero eskubide zibilen defentsaren mugimenduan sartu zen. Bereizketa egiten zuten jatetxe batean eserialdi bat egin eta astebetera, hego aldera joan zen mugimendu horri buruz idazteko. Hilabete batzuek geroago mugimenduari laguntzeko sare bat antolatzen lagundu zuen iparraldean, bien bitartean Harvardeko Unibertsitatean zientzia politikoetan ikasketak jarraitu zituen. Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean, "asaldatzaile zuriak" eskubide zibilaren aldeko mugimendutik bota zituztenean, etsaiz aldatu zen Vietnamen Estatu Batuen eskuhartzearen aurkako mugimenduan partehartze oso gogotsua bereganatuz. "Zientzia politikoetan espezialista batentzat Estatu Batuetan irauteko era bakarra", adierazten du Walzerrek, "ekintza akademikotik ihes egiteko ate bat edukitzea da ekintza politikoari esker". Princeton eta Harvardeko unibertsitateetan bere ikasle karrera osoan zehar, bere luma erabili zuen arma gisan, batez ere Dissenten bitartez, "gaur egun mugimenduko aldizkari bat da mugimendurik gabea", aitortzen du. "Baina aurrera goaz mugimendu hori aurkitzeko itxaropenez, nahitaezko alter ego".

2000-06-30
16349688
5284