Aurkibidea

Aurkibidea 2001eko apirila-maiatza-ekaina GURE PLANETA Kenyako elefanteak: dena ala ezer ez Joan Simba Kuba: carey dortokak kontrolpean Gerardo Tena GELA IREKIA Sexu-hezkuntzaren arazoak Jon Slater Holandako eredua Guus Valk Gazteen alde eta gazteekin Pramilla Senanayake doktorearekin elkarrizketa ALE HONETAKO GAIA Musika: gazteen konpasean 1 Mundu-mailako jaia Hip-hoparen odisea txinpartatsua Jeff Chang Musika zenbakitan Musika elektronikoa buru-bihotzean Hillegonda C. Rietveld 2 Hango eta hemengo eszenak Erritmo beltza, mozorro zuria Jeffrey O.G. Ogbar y Vijav Prashad Gudari maoria Kerry Buchanan Aljeriako rap-kanten salaketak Bouziane Daoudi Miriam Makeba eta kwaito belaunaldia Maria McCloy Raparen kartela eta Kolonbiako beste kontu batzuk Timothy Pratt Dance musikaren barrunbeak Caspar Melville Byron Bay asaldatuta Sebastian Chan Elektroi askeak Belgraden Dragan Ambrozic Disc-jockeyen historia labur-labur Kai Fikentscher Diaspora baten kronika Elkarrizketa: Asian Dub Foundation-eko Pandit G Bhangra ezin hobeto ezagutzen duen amona Sudhanva Deshpande 3 Lasai gaitezen Goako biztanleak asaldatuta Arun Saldanha Hip-hopa errudun Davey D Zibergazteria musikala Micz Flor ELKARRIZKETA Quino, umore askea

Azala


Kenyako elefanteak: dena ala ezer ez

GURE PLANETA

KENYAKO ELEFANTEAK: DENA ALA EZER EZ

Marfil merkataritzak, kontrolpekoa izanik ere, adorea ematen die kontrabandistei. Kenyak erabat debekatzea lortu du berriz ere, gutxienez hiru urterako.
JOAN SIMBA
Kazetaria Nairobin, Kenya
Kenyako ingurugiroaren aldekoek ikaraz gogoratzen dute oraindik laurogeiko hamarkada. Oihan zaindariek ia egunero aurkitzen zituzten elefanteen hezurdurak, haginak zakartasunez moztuta zituztela. Bitarteko eta pertsonal eskasiak eraginda, Kenyako oihan?zaindariek ezin izaten zuten erreserbak behar bezala zaintzen zirela bermatu. Arriskuan dauden Fauna eta Flora Basatiaren Nazioarteko Merkataritzari buruzko Konbentzioaren Konferentziak (CITES) marfilez egindako objektuen salmenta debekatu zuen, ordea. Eta neurri hori, noski, pozik hartu zuten ingurugiroaren aldekoek eta Kenyako gobernuak. Akordio hori sinatu izan ez balitz, gaur egun elefante kenyarrak desagertzeko bidean egongo lirateke: 1972an 140.000 elefante inguru zeuden, eta 1989an, berriz, 19.000 baino ez.
Kontrabandoa sustatzen duten neurriak
CITESek inposatutako debekuak eta horrekin batera egin izan ziren nazioarte mailako kanpainek marfil eskaria murriztea lortu zuten, eta horren ondorioz, baita marfilaren prezioa ere. Kenyan zein inguruko estatuetan kontrabandoak behera egin zuen, eta gainera, faunaren ardura duen zerbitzu kenyarrak (KWS) kontrabandoaren aurkako unitateak indartu zituen Kenyako 26 parke nazionaletan eta 32 erreserbetan. Horri esker, elefante kopurua gora doa poliki?poliki: gaur egun 27.000 inguru daude. Aurrerapen horiek guztiak, ordea, gelditu egin ziren 1997an: CITESeko partaide ziren zenbait estatuk debekua zati batean indarrik gabe uztea lortu zuten, Zimbabwek, Namibiak eta Botswanak, salbuespen gisa, euren marfil?erreserbetako 60 tona marfil saldu ahal izateko. Salmenta horiei esker, hiru milioi dolar lortu zituzten aipatutako estatuek, eta eurek adierazitakoaren arabera, ingurugiroaren babesa sustatzeko erabili zituzten. Dena dela, naturaren defendatzaileen iritziz, arau malgu horien ondorioz -eta kontrola zorrotzagoa izanda ere- marfil?eskariak gora egin du, eta horrekin batera baita kontrabandoak ere. Kenyako agintarien arabera, 1999an 67 elefante hil zituzten, eta 1998an, aldiz, 15. Euren iritziz, igoera hori, argi eta garbi, 1997an marfilaren komertzioa zati batean baimendu izanaren ondorioa da. "Kontrabandoak bere horretan dirau eskariak ere hor jarraitzen duelako; Afrikako mugak itxiak ez direnez, oso erraza da marfila kontinenteko toki batetik bestera garraiatzea" dio Francis Mukungu?k, KWSko kideak Informazio horietan oinarrituta, kenyarrek ezezko biribila eman zioten marfilaren merkataritzaren debekua altxatzeari, CITESek 2000ko apirilean egin zuen azken Konferentzian. Baina Botswanak, Namibiak eta Zimbabwek eta baita Hegoafrikak ere debekua indargabetzea eskatu zuten berriro ere, marfil izakinak saldu ahal izateko. Kenyak, ordea, bestelako iritzia zuen: debekua altxatuz gero, marfilarekin egindako gaiak erostea ez dela gaitzesgarria emango luke -inplizituki, bederen-, eta horrek kontrabandistei adorea emango lieke. CITESeko sinatzaileek konpromisozko erabakia hartu zuten: marfilaren merkataritzak hiru urtez erabateko debekua izango zuen; baina beste zenbait gairen komertzioa baimendu egingo zen zati batean, besteak beste, elefante larruarena, larru horrekin egindako bitxiena, eta elefante biziena. Kenyan gaiak aldekoak eta aurkakoak ditu. Erreserbetatik gertu bizi diren nekazari?komunitateak kexu dira elefante?taldeak euren etxaldeetan sartu eta uztak hondatzen dizkietelako, eta zenbaitetan istripuak eragiten dituztelako. Hori egia da, Hegoafrikan ez bezala, Kenyako erreserbak ez daudelako hesituta. Horretaz gainera, erreserbetako turismoak sortzen dituen irabaziak ez direla komunitate horietan inbertitzen aurpegiratzen diete agintariei. Euren iritziz, populazioaren gehiengoa pobreziaren mugatik behera bizi den lurralde batean, ez luke lehentasuneko gauza izan behar elefanteak kosta ahala kosta babestea. Ekologisten iritziz, elefanteak epe luzera babesteko ezinbestekoa da erreserben inguruko komunitateek jarduera turistikoetan eta ingurugiroa babesteko plangintzetan parte hartzea, eta horren truke onura ekonomikoa lortzea.

Kuba: Carey dortokak kontrolpean

GURE PLANETA

KUBA: CAREY DORTOKAK KONTROLPEAN

Espezien babesa eta horien erabilpen komertziala ez dira nahitaez elkarren aurkako kontzeptuak, beti ere merkataritza arduraz kontrolatzen bada.
GERARDO TENA
Kazetaria Habanan, Kuba
Urtero milaka Carey dortoka (Eretmochelys imbricata) hiltzen dituzte legez kanpo, nahiz eta CITES Nazioarteko Konbentzioak 1975 urteaz geroztik bere oskolaren ustiapen komertziala debekatu zuen. Oskoletik careya ateratzen dut -gai zeharrargitsua, gogorra eta trinkoa- eta orraziak, bisuteria, betaurreko armazoiak eta abar egiten dituzten artisauek eta fabrikatzaileek oso gogokoa dute. Karibeko arrantza komunitateak mendetan zehar dortoka horien harrapatu izan dituzte, proteinetan aberatsa den haragia eta arrautzak jateko. Eta bereizi gabeko harrapaketak zein debekuak kalte handia dakarkiete komunitate horiei. Carey dortokek elikatzeko eta erruteko duten eremua oso handia denez, Kuban ere ustiatzen dute itsas animalia hau. 1960 eta 1990 bitartean 150.000 carey dortoka harrapatu zituzten uhartean, urtero 5.000 inguru, beraz. Duela hamar urte, ordea, programa bat jarri zen martxan: harrapaketa kopurua 500 dortokara mugatu zuten, eta bi komunitatetako kooperatibek soilik harrapa ditzakete, Isla de la Juventud?ekoak (uharte handiaren hegoaldera) eta Camagueykoak (ekialdean); ugalketa garaian debekualdiak ezartzen dituzte, eta 66 cm baino gutxiagoko oskolak dituztenak ez dituzte harrapatzen. Animalia horien haragia arrantza?kooperatibetan eta Kubako ospitaletan banatzen dute. Kubako gainontzeko toki guztietan ezin da carey dortoka arrantzatu eta 5.000 peso (250 dolar) arteko isunak ipintzen dituzte (kubatarren batez besteko hileko soldata 10 dolarrekoa da). Gainera, legez kanpoko arrantzaleak itsasontzian bertan harrapatzen badituzte itsasontzia konfiskatzen diete. "Arrantzako Lege?dekretuak aurreikusten duen isunik handiena da" dio Jos¿ Alberto Alvarez?ek, Ingurune?Ikuskaritza Zentroko (CICA) adituak. Kubak Konbentzioa sinatu zuen, baina Japonek egin zuen bezala, carey dortokari dagokion kapitulura ez zen atxiki. Horren ondorioz, dortoken oskolekin komertzializatzen jarraitu ahal izan zuten, 1993an Japonek bere erreserba kendu zuen arte. Ordutik aurrera Kubak ez du careya nori saldu, eta horren ondorioz, La Habanatik gertu dagoen Cojimar herriko biltegi batean 6,9 oskol tona ditu gordeta. CICAren iritziz, carey dortoka ez dago desagertzeko arriskuan Kubako itsasertzetik (Karibe zabalean kelonio honek duen habitataren %34), eta, gainera, kontrolpeko ehizak onura handia dakarkio itsasertz horretako komunitateari. Careya merkaturatzeko debekuaren ondorioz, gero eta handiagoak gai horren izakinak Kuban. CITESen azken Konferentzian, Kubak ondorengo hau proposatu zuen: lehendabizi, biltegietan gordeta dituen oskolak -bost milioi dolarreko balioa dutenak- japoniarrei saltzea, eta ondoren, urteroko harrapaketen ondorioz lortzen dituztenak beste estatu batzuetara esportatzea. Gutxigatik izan bazen ere, proposamena ez zen onartu. CICAko zuzendaria den Silvia Alvarezen iritziz "aldeko arrazoiak sinesgarriak izan ziren teknikoak izan zirelako; aitzitik, aurkako arrazoiek sentimenduak baino ez zituzten adierazten, dortoka -izurdea edo balea zein elefantea bezala- animalia karismaduna delako". Bestalde, "urteroko bostehun harrapaketa oso kopuru zuhurra da, Kubako uretan erruteko gai diren 15.000 carey dortoka eme inguru daudelako", eta "Kontrolpeko merkataritza egin ahal izateko eskubidea eskatzen dugu, etekin ekonomiko horrekin dortokak harrapatzen dituzten komunitateei lagundu eta carey dortokaren inguruko ikerketak sustatzen jarraitzeko."
Eskualde mailako elkarlana
Alvarezek onartu egiten du nazioarteko ezezkoa, bereziki, oskolak japoniarrei saltzen badizkiete, legez kontrako merkataritza sustatzeko beldurrak eragiten duela; baina honako hau ere esaten du: "Gaur egun isilpeko merkataritza egon badago, komertzializatzeko beste aukerarik ez dagoelako." Ikertzaile kubatarren iritziz, Puerto Rico eta Islas V¡rgenes artean -habitat osoaren %1- legez kontra 2.000 dortoka inguru harrapatzen dituzte. Adituaren iritziz "Egokiena eskualde mailako kontrolpeko arrantza?programa ezartzea litzateke". Horretarako, 1997an Karibeko Eskualde mailako Ikerkuntza eta Maneiurako Taldea eratu zuten. Dortoka guztiak ikertzen dituen talde horretan ondorengo estatuek hartzen dute parte: Antigua eta Barbados, Santa Luzia, Saint Kitts eta Nevis, Saint Vincent eta Grenadinak, Trinidad Tobago eta Surinam. Ekimenak aurrera egiten duen bitartean, Kubak urteroko 500 harrapaketa programari eutsiko dio. "Konbentzioaren hurrengo bilera egin aurretik bi urte ditugu, egiten ari garena jasangarria dela frogatzeko" dio zuzendariak, bai eta honakoa ere: "askok uste dute baliabide naturalak ez erabiltzea dela horiek babesteko dagoen aukera bakarra: pentsaera hori da, ordea, oztoporik handiena, eta askoren buruetatik kendu behar dena".

Sexu-hezkuntzaren arazoak

GELA IREKIA

SEXU?HEZKUNTZAREN ARAZOAK

Britainiar gobernuak aurreproiektua bat diseinatu du gazteek sexu? eta ugalketa?osasunari buruz informazio hobea izan dezaten. Ondorioa: izugarrizko iskanbila.
JON SLATER
Times Educational Supplementko kazetaria
1998an, 15 eta 19 urte bitarteko mila emakumetik 65 gelditu ziren haurdun Ingalaterran eta Galesen, Mendebaldeko Europako nerabeen haurdunaldi?tasarik altuena, alegia. Denak bat datoz: zerbait egin beharra dago. Erabili beharreko metodoa aukeratzeko orduan, ordea, desadostasunak sortzen dira. Hauxe da, hain zuzen, eztabaidaren gakoa: haurrei informazio gehiago eman behar al zaie? Ala haien "inozentzia" babestu behar da, sexu?arazoetan sar ez daitezen? Eliza, alderdi kontserbadorea eta Daily Mail tirada handiko egunkaria azken aukera horren buruan daude. Haurrez arduratzen diren GKE gehienek, alderdi laboristaren alde liberalak eta Osasun Ministerioak, ordea, lehenengoaren alde egiten dute: arazoa, soilik, berariazko informazio inpartziala emanez konponduko da. Osasun gaietan espezializatua dagoen King"s Fund gogoeta?taldeko zuzendaria den Anna Coote?k honela dio: "zenbat eta informazio gehiago eman gazteei, neskek arrisku gutxiago izango dute haurdun gelditzeko. Argi eta garbi esan dezakegu egun indarrean dauden neurriak ez direla eraginkorrak, bereziki eskoletan ezarri direnak". Iritzi bateraezin horretan harrapaturik, ministro laboristek dilema latza dute: alde batetik, ez diote eskuineko prentsari iraindu nahi; eta, bestetik, "koalizio nazionalaren" batasuna mantendu nahi dute, horrek eraman baitzituen agintera 1997an, 18 urtetan estreinakoz. Gobernuak, eztabaida horretatik kanpo egon nahi lukeen arren, ezin dio arazoari ihes egin. Gazteen pobrezia eta gizarte?bazterketa murriztuko bada , behar?beharrezkoa da haurdun dauden nerabe?kopurua murriztea. Gobernuak 2010. urtea bitartean kopurua erdira gutxitzeko konpromisoa hartu du. 1999ko ekainean, Tony Blair lehen ministroaren menpekoa den Social Exclusion Unit (SEU) gobernu?organoak gai horri buruzko ekintza?plana aurkeztu zuen. Haren ondorioak izugarriak ziren: "Egun, neska gehiegik presioak direla medio izaten dituzte sexu?harremanak, eta ez beraiek libreki hautatuta; ez dute metodo antikontzeptiborik erabiltzen, eta horren ondorioz, haurdun gelditzen dira edo sexu?transmisioko gaixotasunak izaten dituzte".
Arazoari aurrea hartzea hobe
National Children"s Bureauko Jill Francisek honela dio: "Herrialde honetan, nerabeak honako lau arrazoi hauengatik gertatzen dira haurdun: informaziorik ez dutelako, gazteentzako mezuetan sexua eta harreman sentimentalak nahastu egiten direlako, gizarte mailako ingurune pobrean bizi direlako, edo ama nerabe baten alaba direlako". Izan ere, herrialde mailan burutu den inkesta baten arabera, ama nerabeen %25 ama nerabeen alabak dira. Errealitateak zera erakusten digu: guraso nerabeek zailtasun gehiago dituzte gizarte?egoera hobetzeko. Badira zenbait programa guraso gazteei putzutik ateratzen laguntzeko: New Deal for Lone Parents programak, esaterako ama nerabeei laguntza ematen die lana, informazioa, heziketa, etab. bilatzeko; beste programa batzuek gurasoei aholkuak zein haur?zaintzako zerbitzuetara sartzeko informazioa ematen dizkiete. Haatik, programa horiek oso garestiak dira, eta ministroek nahiago dute arazoari aurrea hartzea, gertatu baino lehen. Orain artean, gobernuak oposizio gogorrari egin behar izan dio aurre. SEUk, besteak beste, sexu?hezkuntza haur?hezkuntzan sartzea gomendatzen zuen. Hezkuntzako ministro David Blunkett, ordea, gomendio horietatik aldendu zen berehala, 10 urtez beherakoek "inozentziaren adinaz" gozatzeko eskubidea zutela argudiatuz. Haur?eskoletan haurrak nola sortzen diren irakasten bada ere, SEUren txostenaren arabera, 10 eta 11 urte bitarteko milaka haurrek ez dute batere informaziorik jasotzen hilekoari buruz, hamar neskatik batek lehenengo hilekoa lehen hezkuntza amaitu baino lehenago izaten duen arren. Baina bigarren mailako eskolek ez dute, ez, askoz hobeto jokatzen. Jill Francisen aburuz, eskoletako sexu?hezkuntzak britainiarren "izaera dohatsua" adierazten du: "Ez dakigu gazteekin sexuaz hitz egiten". Sexu?hezkuntza derrigorrezkoa da bigarren hezkuntzan, baina gurasoek dute azken hitza; alegia, kontrakoa erabaki dezakete. Ikasketa?planak honako gai hauei heltzen die: giza ugalketa, hilekoa eta emankortasuna, fetuaren garatzea uteroan, nerabezaroaren aldaketa emozional eta fisikoak. Beste edonolako gaiak (kontrazepzioa, sexu segurua eta informazio? eta tratamendu?zerbitzuekin harremanetan jartzea) aukerakoak dira. Burutu diren zenbait azterketaren arabera, nerabeak honako arrazoi hauengatik gelditzen dira haurdun gogoz kontra: antisorgailuei buruzko informaziorik ezagatik, lagunarekin kontzepzioaz hitz egiteko lotsagatik eta bat?bateko sexu?harremanengatik. 2000ko otsailean, Brightongo Unibertsitateak inkesta bat egin zuen 14 eta 15 urteko ia 700 ikasleren artean, eta emaitzek lizeoetan ematen zaien sexu?hezkuntzarekin batere gustura ez daudela eman zuten aditzera. Neskek ez zuten ontzat jotzen eskoletan sexu?teknikaz gehiago jardutea emozioez baino. Mutilak kexu ziren informazio zehatzik jasotzen ez zutelako. Gainera, bada ikasleak sutan jartzen dituen beste gauza bat: irakasleak legez derrigortuta daude kontrazepzio?metodoei buruz galderak egiten dituzten edo sexu?harremanak izan dituztela adierazten duten ikasleen gurasoei horren berri emateko. Sexu?hezkuntzaren gaia are gehiago korapilatu da gobernuak 1988ko Local Government Act?eko 28. klausula indargabetzea proposatu zuenetik. Klausula horrek agintari lokalek homosexualtasuna sustatzea galarazten du. Erabaki horrek eztabaida beroa piztu zuen, eta Loreen Ganbarak bertan behera utzi ditu behin eta berriro gobernuaren ahaleginak. Gobernuak, bere aldetik, erlijiosoen buruzagiekin hitz egin eta gero, eskoletan jarraitu beharreko sexu?hezkuntzaren ildo nagusiak landu ditu. Azkenean, onartu egiten baldin badira, irakasle guztiek ezarri beharko dituzte, eta, beraz, ezkontzaren eta harreman egonkorren garrantzia azpimarratu beharko dute. Britainiar irakasle asko, ordea, ez daude prest haurdun dauden nerabe?kopurua murrizteko erantzukizuna bere gain hartzeko. Association of Teachers and Lecturers?en (ATL) hitzetan: "Hezkuntza?sistemak bere kabuz konpondu ezin dezakeen gizarte?arazo larria da". "Arazo hau sektore guztiona da; baterako hausnarketa egin beharra dago". ATL beldur da gobernuaren jarraibide berriek ez ote duten irakasleek ematen duten sexu?hezkuntza oztopatuko. "Lege?betebeharren menpe egonez gero, irakasleak ez dira irakasten dutenarekin gustura egongo". Coote?k onartu egiten du sexu?hezkuntza hobetzea ez dela nahikoa. "Zenbait arazori egin behar diegu aurre. Jende gehienak uste du egun dauden zerbitzuak ez daudela haien esku. Profesionalek hizkera berezia erabili ohi dute, dela literala dela metaforikoa". Eztabaidak aurrera jarraitzen duen bitartean, Osasun Ministerioak bere oniritzia eman du herrialdeko zenbait eskualdetan honako proiektu pilotua abian jartzeko: alegia, farmazietan pilula abortiboa saltzea -baita 14 urteko neskei ere-, eta, oro har, medikuaren errezetaz. Komunikabideek gogor eraso diote ekimen horri, eta ondorioz ez du ematen herrialde osora zabalduko denik. Gobernuak, haatik, bereari eutsi nahi dio. SEUren txostenaren arabera, "predikatzea ez ohi da eraginkorra izan. Gobernuak onartu egin behar du gazteek berek erabaki behar dutela zer egin sexuari eta kontrazepzioari dagokionean. Egia ezkutatuz edota sermoia eginez gero, ez diegu lagunduko erabaki egokia hartzen".
FRANTZIAKO EGOERA
1999ko azaroan, Frantziako gobernuak iragarri zuen lizeoetako erizainek pilula abortiboa errezetatu ahal izango zietela estuasunean edo "oso egoera larrian" dauden gazteei. Pilula abortiboa 1999ko ekainetik saltzen da legez Frantzian, eta sexu?harremanak izan, eta 72 ordu beranduago hartuta ere haurdunaldia eragozten du. Urtero 10.000 mila nerabe inguru gelditzen dira haurdun Frantzian, eta haietatik erdiak baino gehiagok abortatu egiten dute. Erizainek oso begi onez ikusi zuten ekimen hori, baina frantziar apezpikuek eta familia katolikoek gogor kritikatu zuten. Sexu?hezkuntza 1973an sartu zen ikasketa?planen barruan, baina 1999ko irailetik aurrera eman zaio garrantzi handiagoa. Eskolek sexu?hezkuntzako 30 eta 40 ordu bitartean ematen dizkiete 13 eta 14 urteko neska?mutilei. Gobernuak, bere aldetik, kontrazepzioari buruzko informazio?kanpaina abiarazi zuen 2000ko urtarrilean. Kanpainaren barruan, telebista eta irratian iragarkiak sartu eta lizeoetako ikasleen artean bost milioi liburuxka banatu zituzten. 20 urtetan kontrazepzioari buruzko lehen kanpaina zen lehenengo aldiz egiten zena (1992an HIESAren aurka prebenitzeko kanpaina burutu zen, antisorgailuen erabileran oinarrituta), eta oso harrera ona izan zuen.

Holandako eredua

GELA IREKIA

HOLANDAKO EREDUA

Herbehereek dute Europako nerabeen haurdunaldi?tasarik baxuena. Marka horrek jakin?mina piztu du nazioarteko elkartean.
GUUS VALK
Herbehereetako kazetaria, UNESCOren Albistariako informazio gehigarriaz
"Zer egingo zenuke zeure lagunak preserbatiboa erabiltzeari uko egingo balio? Zein iritzi dute zure lagunek preserbatiboaz? Idatz ezazu zeure ustetan erantzungo luketena, eta ondoren galde iezaiezu, ea asmatu duzun". Holandako zenbait irakaslek horrelako ariketak erabiltzen dituzte ikasle nerabeekin sexualitatearen gaiari heltzeko. Lang leve de liefde (Bizialdi luzea maitasunari) izeneko pedagogia?tresnan oinarritzen dira. Baliabide hori, hain zuzen, 80ko hamarkadako amaieran sortu zen -HIESA osasun publikoko arazo bihurtu zen garaian- estatuaren dirulaguntzei esker. Sexu?hezkuntza 70eko hamarkadan sartu zen geletan, baina pandemia horren agerpenak bultzada berri bat eman zion. Horrela gogoratzen du sexu?kutsadurako gaixotasunen aurka borrokan diharduen Soa?bestrijding Fundazioko J. Reinders?ek: "Arazo horren ondorioz, irakasleek azalpenetan argiagoak izan behar izan zuten, eta ikasleekin gizartean onartuta dauden arau eta balioei buruz eztabaidatu".
Balioak eta jarrerak
Herbeherek dute Europako nerabeen haurdunaldi?tasarik baxuena: 15 eta 19 urte bitarteko 1.000 neskako 8,4. Hala, herrialde horretan abian jarri diren ekimenek inguruko herrien jakin?mina piztu dute. Gizarte?Zientziak eta Sexologia Ikertzeko Holandako Institutuko ordezkariek honela laburbiltzen dute: "Familia?plangintzari buruzko ikerkuntzan, komunikabideak sentsibilizatzean eta mediku? eta gizarte?zerbitzuak eskuragarriago bihurtzean diru gehien inbertitu duen herrialdea da". Estatuak ez du inolako programarik agindu, baina ia eskola guztiek biologiako eskoletan ematen dute sexu?hezkuntza. Lehen hezkuntzako eskolen erdiak ere sexualitatearen eta kontrazepziozko metodoen berri ematen dute. Amsterdameko Unibertsitatean Hezkuntzaren Zientzietako irakaslea den H. Rolingen aburuz, "gobernuak abiapuntu garbia izan du betidanik: hobe da arazoei heltzea horiek bazter uztea baino". Reinders?ek dio 1993tik aurrera gidaliburuak eguneratu egin zirela. "Programa ugaltzearen alderdi biologikoez arduratzen da, baina baita balioez, jarrerez eta komunikatzeko gaitasunaz ere". Zentro batzuek soilik gidaliburuei jarraitzen diete; beste batzuek, berriz, material osagarria erabiltzen dute: Soa?bestrijding Fundazioko pedagogia?unitateak (bideoak, irakaslearen gidaliburua, ikasleentzako aldizkaria). Reinders?en aburuz, "hezkuntza?sistema betidanik ahalegindu da ezagutzak irakatsi ez ezik, gazteei eguneroko bizimoduan ezagutza horiek aprobetxatzeko baliabideak ematen".
Erantzukizuna da gakoa
Eskolako sexu?hezkuntza ez da, ordea, Herbehereetako arrakastaren eragile bakarra. Familia?plangintzan diharduen Rutgers Fundazioaren arabera, hainbat faktorek eragiten dute. Komunikabideek elkarrizketa sustatu zuten: esaterako, 1993 eta 1997 bitartean, telebistak sexualitateari buruzko saioa eman zuen ikusle askoko ordu batean, pop?musikaren izar bat animatzaile zuela. Osasun?sistemaren konfidentzialtasunak eta arazoen balorazio moralik egin ez izanak ere garrantzi handia izan dute. Eta, azkenik, Rutgers Fundazioko Mischa Heeger?ek adierazten duen moduan: "Herbeheretan gurasoek ikuspegi pragmatikoagoa dute. Badakite euren seme?alabek sexu?harremanak izango dituztela, eta horregatik horretarako prestatu nahi dituzte, eta harreman horietan erantzukizunez jokatu behar dutela ohartarazi. Horixe baita, azken finean, gakoa: erantzukizuna". Egin berri den azterketaren arabera, sexu?harremanak izateko gai diren gazteen %85ek kontrazepzio?metodoak erabiltzen dituzte, eta batez beste 17ï7 urterekin izaten dute lehen sexu?harremana. Haatik, Soa?bestrijding Fundazioak onartu egiten du irakasle askori, oraindik ere, ikasleekin sexuaz hitz egitea asko kostatzen zaiela, horretarako ongi prestatuta dauden arren. Bestalde, familia?plangintzako erakundeak, kezkaturik daude turkiar eta marokoar nerabeen artean haurdunen tasak batez bestekoa gainditzen dutela ohartu baitira, eta nerabe horientzako programa bereziak moldatzen ahalegintzen dira. Rutgers Fundazioak, atzerritik etorritako mediku eta gizarte?langileei prestakuntza eman ez ezik, Erdialdeko Europako, Ekialdeko Europako eta Erdialdeko Asiako gobernuei aholkuak ematen dizkie. Sexualitateaz hitz egiteak haurrengan pentsamendu txarrak eragiten dituela uste dutenei honela erantzuten die Soa?bestrijding Fundazioko J. Poelman?ek: "Emaitzak hor daude. Munduko ama nerabeen tasarik baxuena dugu, eta holandarrek ez dituzte sexu?harremanak beste herrialde batzuetan baino lehenago hasten". +_ www.rutgers.nl

Gazteen alde eta gazteekin

GELA IREKIA

GAZTEEN ALDE ETA GAZTEEKIN

"Ugalketa?osasuna hobetzea gazteen esku dago" dio Pramilla Senanayake doktoreak, Famili Plangintzako Nazioarteko Federazioko* zuzendariorde nagusiak.
Cynthia Guttman?ek egindako elkarrizketa
UNESCO Albistariako kazetaria
Haurdunalditik eratorritako arazoak dira, besteak beste, nerabeen artean heriotza?kausa nagusi. Gogoz kontrako haurdunaldiak al dira oro har?
Ezkontza barruko eta ezkontzaz kanpoko haurdunaldiak bereiztu behar dira. Esate baterako, Bangladeshen, Nepalen eta Afrikako hainbat eskualdetan 15 edo 16 urterekin ezkondutako neskatxen kopurua oso handia da (%70etik %80ra bitartekoa). Kasu horietan gerta liteke desiratutako haurdunaldiak izatea, baina jakin badakigu haurdunaldi horiek arriskutsuak direla, eragin kaltegarriak izan baititzakete amaren osasunean, hezkuntzan eta aukera ekonomikoetan. Ezkontzaz kanpoko haurdunaldi gehienak, berriz, gogoz kontrakoak izan ohi dira. Neskatxa gazte askok eurak baino zaharragoa den "babeslea" izan ohi dute; baina bada nerabeen artean haurdun daudenen kopurua handitzea eragin duen beste gertakari bat: hainbat gizonezkok uste dute -uste okerra alajaina- birjina den emakumezkoarekin sexu harremanak izanez gero HIESaz kutsatzeko arriskurik ez dagoela.
Haurdunaldiak eskolatzearen amaiera al dakar?
Bai noski. Neskatxek ezkutuan abortatzen dute eskolatik botako dituztenaren beldur. Eskolak haurdun dauden ikasleak bertan mantentzera behartu daitezke, baina praktikan ez luke arrakastarik izango. Gazte horiek behar bereziak dituzte. Jamaikan eta Tanzanian, esaterako, haurdun dauden emakumeentzat eskolak sortu ditugu, eskolatze?aldia amaitu dezaten. Behin haurra jaiotzen denean lanbide heziketa eskaintzen zaie, baldin eta toki horretan haurrentzako haurtzaindegi?sistema badago.
Zer?nolako eragina izan zuen 1994ko Biztanleria eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentziak?
Nazio Batuetako Biztanleria Fondoak ekimen bat sustatu zuen neska nerabeen sexualitatea eta horrek dakartzan beharrak aitor zitezen. Behar horiei erantzuteko heziketa, informazioa eta mediku? eta gizarte?zerbitzuak eskaintzea proposatzen zuen. Konferentziari esker, nazioarteko komunitateak arazoaren aurrean ez ikusiarena egitea ezinezkoa zela ulertu zuen, baina nazio mailan aurrerapenak oso makalak dira. Sarritan, GKEak eredu ditugu: elkarte horiek sustatutako elkarrenganako irakaskuntza proiektuek emaitza onak lortu dituzte.
Batere aurreratu al du sexu?hezkuntzak, batik bat garapen bidean dauden herrialdeetan?
Hainbat herrialdetan, esaterako ni bizi naizenean -Sri Lankan-, sexu?hezkuntza izan bada, baina irakasleak ez daude horretarako prestatuta. Sexu?hezkuntza koitoaz aritzen da soilik: harreman pertsonalez eta hartu beharreko erabakiez ere jardun beharko luke. Neskatxek "ezetz" esateko, ezetza emateko eskubidea badutela sentitu behar dute, eta hori beraientzat zaila da. Eskoletan horrelako ikastaroak oso urriak dira, eta, askotan, berandu hasten dira. Sexu?hezkuntza Lehen Hezkuntzan hasi behar da lantzen; eta eskolaz kanpo gertatzen denari ere arreta berezia eskaini behar zaio. Sarri askotan, neskatxa gazte horiek bigarren zikloa hasi aurretik uzten dituzte ikasketak; munduan, berriz, 125 milioi haur baino gehiago ez da inoiz eskolara joan. Urrutiko hezkuntzak, komunikabideek nahiz bestelako komunikazio motek eskaintzen dituzten aukerei etekin handiagoa ateratzen ikasi beharra dago.
Zer?nolako emaitzak lortu dituzte sexu?hezkuntzari buruzko programek?
Azterketen arabera, sexu?hezkuntzari esker, lehenengo haurdunaldia atzeratzea lortu da, eta promiskuitatearen eta sexu?harreman goiztiarren aurkako jokabideak bultzatu ditu. Beraz, batek zeri eutsi badakienean zentzuz jokatu ohi du. Helduek, oro har, gazteei arazoei aurre egiten erakusten diete, eta heziketa eta ezagutzak ematen dizkiete; ez, ordea, sexu hezkuntzari dagokionez. Badirudi, askoren ustez gazteei gai honen inguruan zenbat eta gutxiago hitz egin orduan eta arazo gutxiago izango dutela; uste okerra noski! Gai honen inguruan helduek euren botereaz abusatzen dute.
Nola hobetu daitezke antisorgailuak eskura izateko bideak, batik bat Afrikan?
Informazio gehiago eskaintzea komeni da, horretarako ahalik eta bide gehien erabiliz: ospitaleak, farmaziak, gazteen talde eta elkarteak, komunikabideak... Mediku?zerbitzuek gazteek errazago eskuratzeko moduan egon beharko lukete, eta harrera hobea eman, ezkonduta egon nahiz ezkondu gabe. Gainera, gazteen iritziak kontuan izan beharko lirateke zerbitzu horiek antolatzerakoan. Prentsak funtsezko zeregina izango luke. Nazioarteko BBCrekin elkarlanean lan arrakastatsua egiten ari gara: Sexwise saioa. Hamabi atal ditu, eta sexu?hezkuntza, famili bizitza eta antisorgailuen gaia jorratzen dira bertan. Esate baterako Asian, 17 hizkuntzatan eskaini genuen programa, eta entzuleen 70.000 galdera jaso genituen. Horien artean baziren helduak ere: horrelako informazioa lehenagotik izan balute! Egun saio hori Ekialdeko Europan ematen da, eta laster zabalduko da Hego Ameriketara ere.
1999an Ameriketako Estatu Batuek dirulaguntzak kendu zizkien hainbat erakunderi; bereziki, lurralde horretatik kanpo abortuari buruzko informazioa eskaini eta etsita dauden emakumeei laguntzen dieten erakundeei. Jokabide hori kezkagarria iruditzen al zaizu?
Erabaki horrek emakumeak kaltetzen ditu. Gurearen antzeko erakundeak baliabiderik gabe uzten ditu. Ugalketa?osasun eta famili plangintza gaietan emakumeei zerbitzuak eskaintzeko gai ez garela agerian uzten du. Horra hor horren emaitza: gogoz kontrako haurdunaldiak eta ezkutuan eginiko abortuak. Erabaki horrek erabateko miopia intelektuala adierazten du.
HAINBAT DATU
ú Munduan 1.500 milioi biztanlek 10?24 urte ditu; horietatik %85 garapen bidean dauden herrialdeetan bizi dira. ú Jaioberrien hamarretik bat nerabeen seme?alaba da. ú 18 urtetik beheragoko emakumeek 18?25era bitartekoek baino hiltzeko arrisku handiagoa dute haurdunaldian zehar: 2?5 aldiz arrisku handiagoa, hain zuzen ere. ú Saharaz Azpiko Afrikan lehenengo haurra izaten dutenen %50 nerabeak dira. ú Nerabeek erditzen dituzten haurrek emakume helduenak baino gehiagotan izaten dute ohiko pisua baino gutxiago.
Iturria: Osasunerako Mundu Erakundea

Ale honetako gaia: Musika, gazteen konpasean

MUSIKA GAZTEEN KONPASEAN

Ale honetako gaia: Musika, gazteen konpasean

New Yorkeko getoetako sutan sortu zen bata, beste hiriko underground clubetako dantzalekuetan: hip-hop eta dance musika elektronikoa dira belaunaldi berrien erritmo fetitxeak. Argeletik Johannesburgora, Colombiatik Zelanda Berrira haien bidez adierazten dituzte gazteek beraien beldur nahi eta asmoak. Baina erresistentzia kulturak globalizatzen direnean, berezko izaera galdu eta kontsumo eredu bihurtzen al dira?
UNESCO Albistariako kazetaria den Amy Otchetek sortu eta koordinatu du ale honetako gaia.
Bada munduan zehar sakabanatutako gazte?taldeak -dela sudurrean eraztuna daraman belgikar neohippya; dela Tokioko breakdancea, rasta itxurako txirikordak eta bakero zabal-zabalak daramatzana- biltzen dituen elementu bat: musika. Bizimodua, gizarte-lokarria eta izpiritu-indarra izateaz gain, musika gazteentzako adierazpidea da, autonomia bilatzeko orientabidea. Txosten honek herri-musikaren globalizazioak gehien hedatu dituen bi generoei heldu nahi die: hip-hopari (23-25. orr.) eta dance musika elektronikoari (28-30. orr). Argi dago grabazioaren izarrek helburu komertzialak dituztela merkatua musikari horien produktuez gainezka jartzen dutenean (26-27. orr). Baina gazteak, produktu horiek kontsumitu ez ezik, horietaz baliatzen dira euren berezko azpi?kulturak lantzeko. Hip-hopa kantarien abileziari esker garatu da, eta baliagarria da Zeelanda Berriko aborigenen errebindikazioak plazaratzeko (32-33. orr.) zein Kolonbiako gazte beltzek euren nortasuna eraikitzeko aukera izan dezaten (38-39. orr.). Hegoafrikan, musika mota horrek apartheid ondoko belaunaldiaren mezuak indartu egiten ditu (36-37. orr.), Aljerian, berriz, eztabaida politikoari heltzeko bidea zabaltzen du. Baina pentsamendu askearen eta kultur aniztasunaren arteko nahaste horrek baditu bere alde ilunak: musikaren inguruko jarrera iraultzaile horrek kontsumismoari edo arrazakeriari aurre egiteko ezintasuna ezkutatzen du (31-32. orr.). Erresuma Batuan, esaterako, Asiako musika eta modarekiko grinak muntaia komertzial hutsa dirudi (47-48. orr.). Indian, ordea, britainiar tankerako elitearen seme-alabek euren sustraien berri atzerriratutako herrikideen musika-mestizajeei esker izaten dute (49-50. orr.). Mundu-mailakoak bihurtutako musika?estiloak eta gazte-kulturak ulertzearren, aurretik tokian tokiko testuingurua aztertu behar dugu (40-41. orr.). Australiako sabana, esaterako, oso toki aproposa izan liteke tekno erresistentziaren amets "futurista" hartzeko (42-43. orr.), beti ere turismoaren dolarrek horretarako lekurik uzten baldin badute. Belgraden, musika elektronikoa erregimenaren hondarretatik sortutako gazte errebelatuen taldeen elkargunea da (43-44. orr.). Joera iraultzaileek erreakzioak sortarazi ohi dituzte. Hortik dator, hain zuzen, bai gurasoek bai poliziak "sexua, drogak eta rock"n rolla" lelo klasikoari dioten beldurra. Gehiegi kezkatu beharrean, ordea, hobe da lasai egotea. Mendebaldeko milaka neohippy, "trantzea"ren konpasean batera gozatzeko asmotan, Goarantz abiatzen diren bitartean, gurasoek eta tokiko agintariek kultura-inperialismoko modutzat hartzen dute fenomeno hori, horrek dakarzkien onurak ahazturik nonbait (51-52. orr.). Sentsazionalismoaren eta komunikabideetako estereotipoen aurrean, lerro artean irakurtzen ere ikasi beharra dago, hip-hopari egotzi ohi zaion indarkeriaren ikuspegi berriak izango baditugu (53-54. orr.). Interneteko pirata gazteei dagokienez, industria diskografikoak kriminaltzat jotzen baditu ere, argi dago bidea urratzen dutela nazioarteko elkartasuneko modu berriak garatu ahal izateko (55-56. orr.).

Hip-hoparen odisea txinpartatsua

1. Mundu-mailako jaia

Hip-hoparen odisea txinpartatsua

Bronxen sortua, hip-hoparen kulturak mundu osoa erakarri du, eta egun belaunaldi baten ahotsa da.
JEFF CHANG
Musikaz, kulturaz eta politikaz arduratzen den www.360hiphop.com tokiko erredakzio burua eta politika-, gaurkotasun- eta ideia sailaren zuzendaria.
1975eko udan Bronxeko hegoaldea sutan zegoen. New Yorkeko agintariek aitortu egin behar izan zuten: ez ziren gai suteak kontrolatzeko -eta are gutxiago haien jatorria ikertzeko-. Kaosa zen nagusi. Lehen ere izan ziren suteak: Wattsen 1965ean, Newarken 1967an eta Saint Louisen eta beste zenbait hiritan 1968an -Martin Luther Kingen hilketaren ondoren-. Sute haiek amorruaren eraginez gertatu ziren; oraingo honetan, ordea, utzikeriak eragin zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Bronx itxaropenenaren barrutia izan zen hainbat eta hainbat familiarentzat: afroamerikar, puertorricoar, irlandar, italiar eta judutarrentzat. Baina 60ko hamarkadan, industriak iparraldeko aldirietara aldatu zirenean, jabetzaren balioak behera egin zuen; ondorioz, zuriek alde egin zuten, eta barrutian pobrezia nagusitu zen. Auzokide gehienak beltzak ziren. Eraikinetako jabeek, aseguruetako milioika dolar jaso asmoz, gaizkileak kontratatu zituzten, debaluatutako etxeei su eman eta bertan bizi zen jende xehea uxatzearren. Hip?hopa, beraz, sugarretatik sortu zen. Grandmaster Flash eta The Furious Five rap?taldeak The Message kantuan azaltzen duen moduan, hip?hoparen iturburu izan ziren New Yorkeko ghettoak bazterturik zeuden erabat, eta bertan ezinezkoa zen askatasun?ametsetan sinestea: "Hezkuntza kaskarra izan nuen, bi zenbaki ditu inflazioak, lanera joateko trena hartu ezinean nabil, estazioa greban dago?eta". Baina berriztatze izpiritual eta sortzailerako guneak ere izan ziren. 20ko eta 30eko hamarkadetan hainbat jazz?izar sortu ziren, Charles Mingus, esaterako. Garai hartako gazte batek lagunak eta kontseilariak izan zitzakeen, eta orkestra eta aretoak instrumentua jo eta bere zaletasunari irtenbidea bilatzeko. Baina 70eko hamarkadaren amaieran, gehienek ezin zuten horrelako musika?prestakuntzan amets egin ere. Langabezia zen normalena. Robin D. G. Kelly idazle estatubatuarrak ongi adierazi zuenez, instrumentua jotzea lan?aukera alternatibo bihurtu zen belaunaldi berrientzat. Kaleko dantzako jamaikar tradizioa New Yorkeko kaleetara egoki zen: gazte beltz eta puertorricoarrek euren sistema estereofonikoak kaleko argiekin konektatu eta hasiera eman zioten jaiari. Partitura gisa binilo?diskoak eta instrumentu moduan bi pletina, nahasgailu bat eta anplifikadore bat harturik, Black Art 1974?1975ean berpiztu zen. Urte horietan, hain zuzen, Kool Herc jamaikar disc?jockeyak (DJ) ospe handia lortu zuen Bronxen. DJ horrek kantariak, taldeari erritmoan murgiltzen uzteko, egiten duen eten laburretan -normalean, bi segundotara ez dira iristen- breaks izeneko erritmo?hausturez betetzen zuen kea zerion airea. Breaks horiekin etengabe jolasten zuten disc?jockeyak sortu ziren, Herc edo Afrika Bambaataa esaterako, eta estetika berria ekarri zuten, entzuleen gozamen eta amorraziorako ekarri ere.
Askatasunaren metafora
Alde batetik, beat?multzoa (erritmo?kolpeen multzoa) askatasunaren metafora bihurtu zen. Abesti?mota berriek -disko?musikatik, funketik, jazzetik, afrobeatetik eta reggaetik hartutakoak- dantza?modu berriak sortarazi zituen, breakdance edo b?boy esaterako. Honenbestez, entzuleek pasibo izateari utzi eta DJren solaskide bihurtu ziren. New Yorkeko DJak ZM (zeremonia?maisuak) erabiltzen hasi ziren giroa berotzearren. Poemak interpretatu zein bat?batean sortzen zituztela, entzuleek eszenategian zuten ordezkariak ziren. Entzuleek ZMren hitz jarioari erantzuten zioten: haren ateraldi on zein harropuzkeriak txalotu, ustekabeko istorioekin hunkitu, nahigabeaz errukitzen ziren. Black Arten poeten, Pantera Beltzen mesiasen eta beste zenbait iraultzaileren hitzak arma bihurtu ziren. Rap?musikarien belaunaldi berri horrek hitzak askatu zituen, kaleko kaosetik babestu edo ihes egiteko asmoz. Ameriketako Estatu Batuetako herri kulturan sormena izan da nagusi betidanik. Jende beltz pobreak musika, bideoa eta jantziak ditu eskura. Azken hiru hamarkadetan, bitarteko ugari aberastu dira guetto beltz eta mestizoek ezarritako modaren inguruan. 70eko hamarkadaren amaieran, Harlemeko diskoetxeetako jabe beltz eta judutarrek, hip?hoparen arrakastaz jabeturik, haren izar nagusiak erakarri zituzten. Enpresari horietariko gehienak musika horren inguruan mugitzen ziren. Sugar Hill Gang?en Rapper"s Delight diskoak nazioarte?mailan izugarrizko arrakasta erdietsi zuenean, diskoetxe nagusiak hurrengo arrakastaren bila mugitzen hasi ziren. 1980an, Kurtis Blowek goi?mailako diskoetxe batek sustaturiko lehen rap?albuma grabatu zuen. Hip?hoparen kultura prest zegoen beraz, XX. mendeko gazteen nazioarteko adierazpiderik boteretsuena bihurtzeko. New York izan zen, 80ko hamarkadaren amaiera arte behinik behin, kultura horren gune nagusia. Grafittiaren mugimenduak ekarri zituen haren ikusizko zeinuak: artista gazteek alanbre elektrifikatuei eta polizia?zaintzari aurre egin behar izan zieten hiriko lurpekoa kolore distiratsuetako hieroglifikoez pintatu ahal izateko. Hala, tren bat edozein geltokitara iristen zen bakoitzean, gizarte errespetagarriak hip?hoparen irudi salatzailearekin egin beharko zuen topo. Garai hartan, Reaganen Gobernuak "Ongizatearen Estatua" indargabetzeko kanpaina jarri zuen abian: pobreentzako diru?laguntzak kendu zituen, etxebizitzaren erakundeak ustelkeria?gune bihurtzeari bidea eman zion, eta hainbat gobernu?programa bertan behera zituen. Hip?hoperren kontraerasoa mezuen bidez etorri zen. Hona hemen, esaterako, The Message kantak dioena: "Ez nazazue bultza, amildegi ertzean nago eta. Ez dut burua galdu nahi. Batzuetan, arrisku handiko oihanean nagoela iruditzen zait, eta ez dakit nola irauten dudan bizirik". Teknologia?mailan, hip?hoperrak berritasun guztiez baliatu ziren. Laurogeiko hamarkadako rock?musikari gehienak ez zeuden gustura sampling?teknologiekin; eta rap?produktoreek, aldiz, gero eta disko trinkoago eta sakonagoak egiteko erabiltzen zituzten. Ameriketako Estatu Batuetan apartheidaren aurkako mugimenduak indarra hartu ahala, raparen berezko gizarte?errealismoari ekintza politikoari buruzko eztabaida erantsi zioten hainbat rap?taldek, esaterako Boogie Down Productions eta Public Enemy taldeek. 1989tik, ordea, rock gogorraren nazionalismo iraultzailearen eta espiritualismoaren ideiak kaleetan zeuden berriro. Niggas with attitudes (Beltz harroak) gazte?taldeak Gangsta Gangsta plazaratu zuen, belaunaldi oso baten himnoa izango zena. Lehenengo sei asteetan soilik, milioi erdi bat ale baino gehiago saldu zituzten. Straight out of Compton albumak New Yorketik Los Angelesera eraman zuen hip?hoparen gunea. Reagan administrazioaren agintaldiaren erdi aldera, Compton hiri horretako auzo pobre ugarietako bat zen. Kaosa luzarorako nagusitzen ari zen, eta rap gangsta zen kaos horren musika?adierazpidea. Mitoa eta errealitatea uztartzean, testuak edozein auzotarako ziren baliagarri: Portlandetik Pariseraino auzo guztiak ziren Compton; denek zuten zer kontaturik, garaitu beharreko poliziarik, hasi gabeko iraultzarik... Beltz mozkor, liskarzale, arduragabe, kriminal ankerrak ziren gangsta istorio horien pertsonaiak, eta aldirietako biztanleek oso gustuko zituzten. Ikasleak zenbat eta beltzago izan, gero eta zokoratuago uzten zituzten zurien kulturaren produktuak. 1988an, "Yo MTV Raps" telebista?saioari esker, mundu osoak izan zuen afroamerikar, txikanoar eta latindar hiri?estiloen berri. Bene?benetako kaletarrak eurak zirela aldarrikatzen zuten, bai eta nerabeen iraultza eta haien indibidualismoa. Horrekin guztiarekin,l rap gangstak arrazakerian eta reaganismoan haziak ziren gazteen xedeekin bat egin zuen. Erritmoak eskubide zibilen borrokan nagusi ziren negro?spirituals zaharren guztiz bestelakoak ziren: krudelak, bortitzak, diziplinarik gabekoak, erasokorrak, "belztuak" ziren, eta sarritan homosexualen aurkakoak eta misoginoak. Rap gangstak bide berriak urratu zituen kulturen arteko gerran. Izan ere, zurien entzule aberatsagoengana zabaldu zenean, ospe handiko hainbat pertsonen amorrua piztu zuen; esaterako, Bob Dole kontserbadoreak eta C. Delores Tucker neoliberalak, esaterako, errepresio?modu berriak abiarazi zituzten. Rap gangsta lehendakaritza?eztabaidetan ere agertu zen. Zenbait asko harritu da zigilu erreakzionarioek horrelako musika hedatu izanagatik. Baina musika horren arrakastak kontrol guztiak apurtu zituen. Laurogeita hamarreko hamarkadan, diskoetxe nagusiek ez zekiten hip?hoparen merkatua nola garatuko zen. Rock musikaren merkatu egonkorraren kontrara, ezinezkoa zen aurrez jakitea hip?hopa nondik nora abiatuko zen. 1991n Los Angeleseko poliziak Rodney King krudelki astindu ondoren, bertan kale?istilu gogorrak izan ziren. Eta gertaera horien ondorioz, rap?gangsta eta hip?hopa arrakasta komertzialerantz abiatu ziren. Dr. Dre?ren The Chronic ?ek ghettotik atera zuen rap?gangstaren mundua, eta drogaren hedonismoa aldarrikatuz, irrati?programazioan sartzea erdietsi zuen. Hainbat artista, esaterako Tupac Shakur -Pantera Beltz iraultzaile baten semea zen- MTVn nahiz hedatzen ari zen hip?hop prentsan agertzen ziren, eta bertatik, kultura?gerratik haratago eraman zuten matxinada: gazteen estiloaren ikur bihurtu zuten. 90eko hamarkadan, ordea, musika?industriaren kontzentrazioaren eraginez, hip?hoparen egoera goitik behera aldatu zen. Izan ere, garai hartan, musika hori bultzatzen lagundu zuten zenbait diskoetxe independentek enpresa handiei saldu zizkieten konpainiak, eta enpresa handi horiek fusionatzeari eta produkzioa murrizteari ekin zioten. Ondorioz, hasi berriek ezin izango zuten kalean jotzeari utzi eta arrakasta?zerrendetara iritsi. Agente artistikoak izar finkatuez arduratzen ziren soil?soilik, eta haien ondorengoak prestatzen hasi ziren. Hip?hop soinu berria sortu zuten: irratirako digilizatua, pop musika komertziala.
Itxaropen?gar berriak
Banatzaile handien erabateko laguntzaz, hip?hoparen izarrek, lehen albumetik bertatik, milioi erdi aletik gora saltzen zuten. Zenbait aldizkari ere agertu ziren, publizitatearen etekinez baliatzeko asmotan. Azkenik, Hollywooden diruak multimedia?izar bihurtu zituen LL Cool J eta Ice Cube raperoak. Hainbat enpresak -Sprite edo Gap, esaterako- publizitate?kontratuak egin zituzten bigarren mailako artistekin. Russell Simmons produktorearen esanetan, "hip?hoparen belaunaldia munduan sekulan izan den marka?sortzailerik nagusia da". Hip?hopzaleak kontsumitzaile porrokatuak dira. Don DeLillo idazle estatubatuarrak idatzi duen bezalaxe, "diruak kultura baten ñabardurak ezabatu egiten ditu". Hip?hopak munduko herri?kultura eraldatu zuen. Kenyako gazteek, esaterako, Adidas beisbol?txapelak eta Nike zapatilak eramateaz gain, rap?kontzertu jendetsuak antolatzen dituzte, garai bateko Bronxeko Bambaataaren jaiak gogora ekartzen dituztenak. Zer adierazten dute jai horiek... gazteen matxinada ala mundu?mailako kapitalismoaren aurrean amore ematea? Nolanahi ere, kultura hori ezinbestekoa da belaunaldi oso bat ulertzeko. Sutearen erdian sorturik, beti edukitzen du pizgarriren bat eskura. Rapak gizakien sentimendurik zitalenak pizten dituela esaten dutenei erantzunez, haren defendatzaileek naturaltasuna eta egiazkotasuna aldarrikatzen dute, gazteen sentimenduekin bat egiten duela, alegia. Asko dira kultura askatzailea dela uste dutenak. Mundu osoko hirietan, gazteak hip?hopaz baliatzen dira arrazakeriaren zein polizia?basakeriaren aurka borrokatzeko. Kultura eta politika bereiztezinak dira beraientzat. 60ko eta 70eko suteetatik sortu zen hip?hopak itxaropen?gar berriak piztu ditu gaur egungo belaunaldiengan. Sute garbitzaileak sortuko ahal dira!

Musika zenbakitan

1. MUNDU-MAILAKO JAIA

Musika zenbakitan

Soinu-grabazioaren kronologia
1865 James Maxwell fisikari ingelesak (1831-1879) uhin elektromagnetikoak aurkitzen ditu. 1876 Alexander Graham Bell eskoziar fisikariak (1847-1922) mikrofonoa asmatzen du Ameriketako Estatu Batuetan. 1877 Thomas Edisonek (1847-1931) grabazio?aparailua eta fonografoa sortzen ditu. 1878 Emile Berliner alemaniarrak (1851-1929) lehen binilo?diskoa asmatzen du Ameriketako Estatu Batuetan. 1928 Fran¿ois Martenot frantziarrak, Leon Termen errusiarrak sorturiko aparailua oinarritzat harturik, lehen teklatu elektronikoa asmatzen du. 1931 George Beauchamp eta Adolph Rickenbacker "zartagina" sortzen dute Ameriketako Estatu Batuetan, arrakasta komertziala izango zuen lehen gitarra elektrikoa. 1934 Basf enpresa alemaniarrak grabazio magnetikoko lehen zinta sortzen du. 1935 AEG alemaniar etxeak lehen magnetofonoa sortzen du. 1945 Soinuaren grabazioa izugarri hobetzen da gerran zehar lorturiko aurrerapenak jarduera zibilean ezartzean. 1956 33 birako disko estereofonikoak merkaturatzen dira. 1965 Aurrez grabatutako kaseteak salgai jartzen dira. Philipsek bi urte lehenago abiarazi zituen, eta gainerako enpresei dei egin zien erabilpen-lizentzia eskura zezaten. 1969 Robert Moog estatubatuarrak "Mini Moog" sintetizadore txikia, berezko soinua duena, sortzen du. Merke?merkea da, eta zuzeneko kontzertuetan zein estudioko grabazioetan erabiltzen da. 1975 Estudioak grabazio zailagoetarako bidea ematen duen memoria informatikoaz hornitzen dira. 1979 Philipsek zenbaki?formatua eta disko trinkoa (CD) sortzen ditu. Sonyk (Japonia) walkmana. New England Digital Synclavier workstationeko lehen modelo komertziala da (sekuentziatzeko, laginak hartzeko eta musika jo eta orkestratzeko gauza den sintetizadore informatizatua). 1980 Roland erritmo?kutxa: "jo" daitekeen edo aurrez grabatu ez diren erritmo originalak sortzeko programa daitekeen lehena. 1982 Musical instrument digital interface (MIDI) estandarizatzean, industriak bide egiten dio musika?produkzio sortzaileago eta askeagoari. Digitelek soinuak konputagailuan grabatu eta editatzeko lehen programa merkaturatzen du. 1987 Japonian zenbakizko lehen audio zinta (DAT) komertzializatzen da. Horrek soinuaren erreprodukzioa eta kontserbazioa hobetzen ditu. 1988 Ameriketako Estatu Batuetan lehenengo aldiz CDen salmentak binilo?diskoenak baino altuagoak dira. 1996 Lehen DVD (Digital Versatile Disc) agertzen da merkatuan: bideoko eta audioko informatika?datuak biltzeko gauza den CD azkarragoa. 1998 Interneteko MP3 formatuaren bidezko musika?pirateriak arazoak sortarazten dizkio industria diskografikoari.
Iturria: Industria Fonografikoaren Nazioarteko Federazioa

Musika elektronikoa buru bihotzean

1. MUNDU-MAILAKO JAIA

Musika elektronikoa buru-?bihotzean

Musika elektronikoa irakiten ari da etengabean. "Tekno" eta "acid house" musikak sortarazi ditu. Disc?jockey eta dantzariak, erritmo zalapartatsuen atzean, diskoetxe multinazionalen hatzaparretatik ihes egiten ahalegintzen dira.
HILLEGONDA C. RIETVELD
South Bankeko (Londres) Unibertsitateko komunikazio-irakaslea. This is our house: house music, cultural spaces and technologies (Ashgate, 1998) argitaratu du.
Etnia, sexu-orientazio eta adin desberdinetako gazteak poz-pozik daude dantzan, disc-jockeyaren trikimailu akustiko azkarrez gozatzen ari direla. Musika burrunbatsuak eta ikusizko efektuek parte-hartzaileen elkartasuna areagotzen du. Soinuak -bake, maitasun eta batasuneko mezuak igortzen dituen makina baten erritmo eta pultsazioak- harrapatu egiten ditu. Ongi etorriak Body and Soulera, New Yorken erdi?erdira; klub honetako dantza-pistak irla utopikoaren ametsa errealitate bihurtzen du. Dance musikaren izar batek dioen moduan, "hemen mundu guztiak du ondo pasatzeko eskubidea". Body and Soul-en, aisiaren mundu-izarrengandik urrun, disc-jockeyek - Joe Claussel-ek besteak beste- musika? eta entzuleria-estilo guztiak nahastu nahi dituzte, eta dance kultura aintzat hartu, diru-iturri hutsetik haratago. Horretarako, ordea, borondate handia behar da; izan ere, azken hamar urte hauetan, musika elektronikoan oinarritzen den dance kultura edo clubbinga milioi askoko nazioarteko merkatu bilakatu da, nahiz eta Claussel eta bere lagunek ahalegin handiak egin euren kultura-aniztasuneko, arte-independentziako eta izpiritualtasun unibertsaleko ametsak gauzatzen. Dance-kulturaren jarraitzaile askorentzat, kultur hori ihesa da, industria?aurreko utopiara itzultzea, bizimodu modernoaren arau estuetatik kanpo. Mundu-mailako fenomeno horretan sakondu baino lehen, beharrezkoa da historiari eta hiztegiari gainbegiratxoa egitea. Hasteko, "tekno" hitzak ez ditu soinu elektriko guztiak barne hartzen. Teknoa berez musika elektronikoaren adarra da, etengabean zabaltzen ari dena. Disc-jockeyek askotariko musika eta soinuak hartu -trenaren txistutik Tibeteko lamaren salmodiaraino-, eta birlandu egiten dituzte, beti ere lau aldiko erritmoaren konpasean, eta horrexegatik aldaera berriak sortzen dira etengabean. Teknoa eta housea ditu azpigenero nagusiak. Musika horretatik sortu den kultura, bereziki housea, 70eko hamarkadako "disko" aldiaren bertsio berria dela esan dezakegu. Denek izango dute gehiegikeria?aldi hori gogoan: Larunbat gaueko sukarra film estatubatuarrean John Travoltak daraman traje zuria da horren sinbolorik argiena. Ameriketako Estatu Batuetako zurien klase ertainak Bee Geesek ospetsu bihurtu zuten bertsio komertziala bere egin aurretik, musika hori funk eta soularen deribatutzat hartu zen: komertziala zen, baina, aldi berean, alaia eta modernoa. Genero hori, ordea, ospea galtzen joan zen. Izan ere, batetik, rockeroak generoaz nazkatu egin ziren; eta, bestetik, Larunbat gaueko sukarra filma gehiegi zabaldu zen. Une horretan agertu ziren, hain zuzen ere, hiru genero herrikoi eta antikomertzial nagusiak: reggaea Jamaikan, punka Erresuma Batuan eta hip?hopa New Yorken. Disko?musikaren xedeak, ordea, -amaigabeko musika?banda sortzea, jendeak gau osoan zehar dantzatzeko aukera izan dezan-, bizirik dirau musika elektronikoaren amaigabeko korrontean. House?musika, bereziki, kultur aniztasuneko ikur moduan agertu ohi da. Beltz eta latinoen diskoteketan jaio zen, eta bertan ezagutu zituen lehen entzuleak (ikus 48. orr.). Laurogeiko hamarkadan, produktore/DJ afroamerikar batzuk -Frankie Knuckles, Marshall Jefferson edo DJ Pierre, besteak beste- euren konposizioak hobetzen hasi ziren New Yorkeko klub underground gay eta heterosexualetan. Eta haietariko batetik, Warehouse?tik, hain zuzen ere, sortu zen house izena. Garai hartan, DJ Larry Levanek New Yorkeko Paradise Garage?n azpigenero berri bat definitu zuen: garagea (motelagoa, eta gospelaren antz handiagoa duena housearena baino). Baina hori ez ezik, gaur egungo raveen ezaugarriak ezarri zituen: alkoholik ez da hartzen, baina bai droga ugari, musika mistoa, karrankaria, erritmikoa, entzule motibatuentzat egina eta hamabost orduz etengabean entzuten dena. Aldi berean, teknoa -housearen modu lasaiago eta futuristagoa- agertu zen Detroiten. Tekno?musikak erritmoak ezartzen ditu hots mekanikoen eta ahots sintetizatuen ondoan. Besteak beste, Kevin Saunderson eta Derrick May jarrera erradikaleko produktore gazte afroamerikarren eta euro?pop elektronikoaren ordezkarien -bereziki Kraftwerk, 70eko hamarkadako alemaniar talde esperimentala- atlantikoaz bestaldeko trukearen bidez sortu zen, hain zuzen ere. 80ko hamarkadaren erdian, zenbait diskoetxe independente sortu ziren. Ameriketako Estatu Batuetako house, garage eta tekno joera berriak Europara esportatu ziren, eta horrek musika elektronikoaren aldaera eta merkatu berriak sortarazi zituen. Joera jakin bat Europako eskualde jakin batean zergatik finkatu ote zen azaltzea luzea litzateke oso. Laburbildurik, gospeletik gertuen zegoen house?musikarik beroena Italian errotu zen; Europako iparraldeko herrialdeek (Herbehereak, Belgika eta Alemania) bidea urratua zuten jada tekno hotz?gogorrari harrera egiteko; Erresuma Batua aitzindari izan zen soinu estatubatuar berriak hartu eta egokitzen. Aldaera orok nor bereganatu aurkitu zuen: gospelaren eragina zuen houseak soulzaleak bereganatu zituen, teknoaren jarraitzaileak, berriz, rocketik eta punketik zetozen. Britainiar disc?jockey eta udatiar batzuk hippy mugimenduaren gune zen Eivissara etortzen ziren oporretan. 1987ko udan, drogekiko tolerantziagatik ezaguna zen Espainiako irla horretan oso konbinatu sendoa asmatu zuten: MDMA (estasia edo E). Droga horrek enpatia?sentsazioa eragiten zuen, house estatubatuarraren aldaera zen acid housearen soinu futuristaren lagun ezin hobea. Ingalaterrara bueltan, Eivissako giroari eustea erabaki zuten: hala, abandonatutako eraikinetan eta trenbide?zubipeetan sortu zituzten haien klubak, baita baimenik gabeko jaiak antolatu ere. Jai horietan aukera paregabea zuten gazte ugariek estasia eskuratzeko eta primeran pasatzeko. Ondoren etorriko ziren "rave"en oinarria jarrita zegoen. Jaiek jo eta ke jarraitu zuten urtebetez, eta orduantxe hasi ziren gurasoak eta polizia kezka azaltzen: "amoralak" eta bidegabeak ziren. Komunikabideek ere lagundu zuten raveen arriskuen bertsio sentsazionalista eman baitzuten. Horrek are erakarriago bihurtu zituen emozio handien bila zebiltzan nerabeentzat. Acid jaiak klandestinitatean egiten hasi ziren, baina 1989ko udan berragertu ziren metropolietan, aisialdi?zentroetan, landetxeetan eta mendian bertan. Makrojaiak ugaritu egin ziren, eta haietako batek, Sunrise jaiak, hain zuzen, 10.000 parte?hartzaile inguru bildu zituen. Ravea sortu eta bost urte geroago, britainiar gobernuak zenbait lege onetsi zituen horrelako manifestazioak erreprimitzeko. Haatik, errepresioak ondorio kaltegarriak eragin zituen. Topaketak gero eta ezkutuago bihurtzean, gehiago politizatu ziren eta DiY filosofia (Do it yourself, egin ezazu zeuk) zabaldu zen. DiY rave?zaleek antolatutako jaiak, dantzatzeko ez ezik, inguruneko eta gizarte?justiziako arazoen inguruko musika?aldarrikapenak egiteko gune bihurtu ziren. Zenbait taldek ospe handia lortu zuten, Spiral Tribe taldeak esaterako, eta Europan punk erresistentziaren "ebanjelioa" zabaltzeari ekin zioten, Frantziako eta Alemaniako "Teknival" tekno?jaialdietan parte hartuz. Antzeko talde batzuek Europako tekno?jaialdiaren garapena sustatu zuten, bai eta mundu?mailako jaialdirik jendetsuenetarikoa antolatu ere: Berlingo Love Parade (1999an milioi eta erdi europar bildu zituen). Legeek, aldi berean, jendetza berriro ere baimendutako klubetara itzultzea eragin zuten. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran megadiskotekak agertu ziren. Horiek, ordea, kontrol zorrotza eta estrategia komertzialak dituzte, eta zenbait klub negozio errentagarriak dira, Londreseko Ministry of Sound eta Liverpoolgo Cream kasu. Klub horiek uneko disc?jockeyrik onenei aukera ematen diete lan egiteko, baina zorrotz araututako giroan. Gorakada komertziala gorabehera, dance kultura demokratizatzearen ametsa ez da itzali. Orain artean, rock eredua zen nagusi aisiaren industrian: taldeek iraupen luzeko kontratuak sinatzen dituzte produkzio? eta banaketa?enpresekin, eta horrek aukera ematen die albuma estudio komertzial garesti batean grabatzeko. Ondoren, enpresa diskoaren promozioaz arduratzen da, areto handietan kontzertuak antolatuz. Dance musikak goitik behera aldatu zuen eredu hori. Taldearekin kontratua sinatu eta taldea sustatu beharrean, grabazio?enpresek eta klubek modurik onena eta merkeena hautatu dute: DJ bakarra kontratatu eta ordezkatzen dute, eta horrek ekipo digitalaz dihardu -eta tresna horiek gero eta merkeagoak dira-. DJak perkusio eta sintetizadoreen bidez, tradiziozko tresnen soinuak erreproduzitzen ditu. Samplingari esker edozein soinu graba dezake, eta horrek lege?nahasmendu galanta sortarazi du arte?jabetzari eta egile?eskubideei dagokienez. Musika?heziketarik ez izanda ere, elektronikako oinarrizko ezagutzak soilik dituen pertsona sortzaile orok dance musika sortu dezake konputagailu pertsonalean, zenbait programaren bidez, Cubase programaz, esaterako. Material digitalaz DJ/produktoreak erabat ekoiztu eta nahastutako mozketa bat konposa dezake (kantu hitza jada ez dute erabiltzen). Nahiz eta housean produkzio digitala ohikoena izan, diskoteketan binilo?diskoak disko trinko digitalei nagusitzen zaizkie oraindik. Disc?jockeyek orratzaren abantailak eta hark posible egiten dituen soinu?manipulazioak nahiago izaten dituzte. Hainbat lekutan -Portugal edo Belgraden, kasu- binilo?diskoen ekoizlerik ez dagoenez (ikus. 43?44 orr.), New Yorketik eta Londresetik inportatu behar izaten dituzte. Artista askok independentziari eutsi nahi izango liokete, beraien diskoetxeak sortu ahal izateko. Grabazioak arrakasta lortzen badu, ordea, artistak inbertsio handia behar izango du eskariari erantzutearren. Beraz, ezinbestean, banaketa?talde independente zein erraldoiekin jarriko da harremanetan, edo bestela diskoetxe bati salduko dio zuzenean bere konposizioa. Horrela, diskoaren mundu?merkatuak DJ/produktore independenteak ere bereganatzen ditu.
Mundu?mailako jaia
Teknologia digitalak produkzio independenteari aukera berriak eskaintzen dizkion arren, produktore guztiak ezin dira hartaz baliatu. Izan ere, gehienbat Ameriketako Estatu Batuetan, Europako Mendebaldean eta Japonian kontzentratzen da (ikus. 46. orr.). Mendebaldean, teknoa eredu nagusiaren adierazpena da: disc?jockey gehienak gizonezkoak dira. Emakume bat gora iristen bada, musika?aldizkariek xelebrekeriatzat jotzen dute, benetako produktore moduan aintzat hartu gabe. Dance musika talde baten kidea naizela aipatzen dudanean (programatzaile eta tekla?jolea naiz), beti ere galdera berdina egiten didate: kantaria al zara? Musika elektronikoa nazioarteko produkzio? eta banaketa?ibilbideen arabera mugitzen da mundu osoan finkatzen ari da, SÆo Paulotik Tel Aviveraino, eta politika? eta kultura?eremu zabaletara hedatzen da. Hala ere, hedatze horrek ezin izan du boterearen banaketa orekatu. Mendebaldeko metropoliak eta bost diskoetxerik handienak dira nagusi, eta banaketa kontrolpean edukitzeaz gain sexu? eta klase?desberdintasunei men egiten diete. Galdera hau etortzen zaigu burura, beraz: munduko jai honek... bereizketarik egiten al du?, denok al gara benetan "ondo pasatzeko libre"? +_ ú Beverly May (Toronto, Kanada), http://www.futurejazz.org/ ú Mad Mike (Detroiteko produktorea, Frantziako web toki batean aurkeztua), http://www.multimania.com/fighters/madmike.htm ú Raya: Atmospheric Engineering, http://raya.org.uk/ ú House Machine (Milan, Italia), http://www.housemachine.com/

Erritmo beltza, mozorro zuria

2. Hango eta hemengo eszenak

Erritmo beltza, mozorro zuria

Hip-hop erritmoa Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, afroamerikarrak arrazakeriaren kontra altxatu zirenean. Baina, jadanik, amore eman du eta kontsumismoaren apologiaren menpe erori da.
JEFFREY O.G. OGBAR eta VIJAY PRASHAD
Jeffrey Ogbar. Historiako irakaslea Connecticut-eko Unibertsitatean eta "Black Power" mugimenduaren ikertzailea Harvard Unibertsitatean. Vijay Prashad Trinity College-ko (Connecticut) irakaslea da eta Center for Third World Organizing?eko kontseiluko kidea. Karma of Brown Folk (Minnesota, 2000) eta Untouchable Freedom (Oxford, 2000) lanak argitaratu ditu.
Bogotatik hasi eta Beijingeraino, hip-hoparen apostoluek dantzan jartzen dituzte gazte guztiak, aberats eta pobreak, amorruz eta errebelamendu grinaz betetako mezuen bidez. Alde guztietan dituzte jarraitzaileak, nola estatu aberatsetan, hala pobreetan. Kultura afroamerikarrak mundua txundituta utzi duela dirudi. Baina afroamerikarren etxean, Ameriketako Estatu Batuetan, benetako gerra dago beltzen kontra, eta kartzelaren mundua da fronte nagusia. Hona hemen datu bat: Ameriketako Estatu Batuetan estatu industrializatu gehienetan baino ehuneko sei edo hamar lagun gehiago kartzelaratzen dituzte. Bi milioi preso daude: %49 beltzak dira, eta biztanleen %13 baino ez da beltza. 20 urtetik 29 urtera bitarteko beltzen artean, atxiloketa?kopuruak izugarri handiak dira: ia hirutik bat. Eta atxilotuek ez dute, gerora, botoa emateko eskubiderik izaten, eta hiritartasuna ere galdu egiten dute estatuan eta gizartean. Bada beste kartzela mota bat, ordea, presondegietatik at: langabezia. Ameriketako Estatu Batuetako biztanleen %7 dago langabezian. Ez da, itxuraz, oso ehuneko handia, baina aipatzekoa da ez dituztela lanaldi partzialetan ari direnak kontuan hartzen. Afroamerikarren %8 inguru langabezian dago, baina gazteen artean %32koa da langabetuen tasa. "Amerika beltzaren CNNa da" hip-hopa, dio Chuck D.ek, Public Enemy taldeko rap-kantariak. Metafora horrek nahiko ongi adierazten du rapak, errebelamenduaren adierazpen artistikoa den aldetik, eragiten duen lilura anbibalentea. CNNk, batetik, munduko gertakarien berri ematen du, eta rap-kantariek, berriz, erreportariak bailiran, auzo pobreetako indarkeriaren berri. Azken horiek zuzeneko informazioa ematen dute, ordea, eta txoko guztiak hartzen dituzte, Lagosetik hasi eta Frankfurteraino. Baina CNNk eta nazioarteko gainontzeko komunikabideek, bestetik, gertakari guztiak gainetik baino ez dituzte azaltzen, batere sakondu gabe. Gaurkotasun/ikuskizun hutsa ematen dute, gaiei azal?azaletik helduta. Hip-hopari esker, Ameriketako Estatu Batuetako langile-klaseko gazteak -batik bat afroamerikarrak- kultur arrago bihurtu dira nazioarteko merkatuan. Horixe bera gertatu zen duela urte batzuk jazzaren eta rock n"rollaren ondorioz. Hip?hopak botere enblematikoa du, baina botere horrek hainbat eremu hartu ohi ditu, jarraitzaileen aldarrikapenen eta helburu politikoen arabera. Batzuek pobreziaren, zapalkuntzaren eta ustelkeriaren kontra egiteko erabiltzen dute hip?hopa; beste batzuek kultur ortodoxia salatu eta indarkeria, neurririk gabeko materialismoa eta misoginia goraipatzeko. Eta, zenbaitetan, elementu kontrajarri horietako batzuk batera egokitzen dira. Estatu industrializatuetan, arrazakeriaren eta pobreziaren menpe daudenen askapen-kanta da hip-hopa. Pariseko auzo pobreetakoak MC Solaar kantariaren, rai raparen eta NTM taldearen jarraitzaileak dira: Solaar kantari frantsesa Senegalekoa da jatorriz, rai rapak Afrikako iparraldeko erritmoak ditu oinarri eta NTM taldeak Fronte Nazionalaren (bertako alderdi ultraeskuindarraren) faxismoa salatzen du. Mantxako kanalaren beste aldean Fun Da Mental taldea da jaun eta jabe: asiarrak dira jatorriz eta autodefentsarako eskubidea aldarrikatzen dute atentatu arrazistetatik babestu ahal izateko. Alemaniako hip?hop kantariek, turkiarrak jatorriz, euren arbasoenganako errespetua eskatzen dute. Hip-hopa produktu komertziala ere bada, ordea, eta gazteek familia?ordenari aurre egiteko erabiltzen dute. Ezin dugu ahaztu belaunaldi bakoitzak bere musika, janzkera eta portaera bereizgarriak izan ohi dituela. Horrela, adibidez, Thailandiako nerabeak luxuzko automobiletan ibiltzen dira kaleetan barrena, Ameriketako Estatu Batuetako rap basati eta amorruz beteak entzuten. Eta Thailandiako egoera politikoa eta Ameriketako Estatu Batuetakoa erabat desberdinak dira. "Rapak ez du etiketarik. Alde guztietan nagusitu da", dio L.L. Cool J. rap-kantari estatubatuarrak. Kuban ongi asko ikusten da nolako kontraesan handiak dituen rapak. 1996tik, hip-hop kontzertuak antolatu dituzte urtero, gobernuaren laguntzaz, bertako eta nazioarteko izarrak ezagutzera emateko. The Source hip-hoparen jarraitzaileentzako aldizkaria da eta Fidel Castroren hitz hauek argitaratu zituen: "rapa izango da, etorkizunean, iraultzaren ahotsa Kuban". Baina Kubako gazteek beste zerbait aldarrikatzen dute, oihuka, kontzertuetan: "benjamin kontua da dena" (100 dolarreko billeteek Benjamin Franklinen irudia dutelako, alegia). Hip?hoparen mezuen kontraesan handi horiek Gerra Hotzaren bukaeratik alde guztietako gazteen artean erabat nagusitu den materialismo sutsuari lotuta daude. Ildo horretan, ekar dezagun gogora hip?hoparen aldarrikapen bereizgarrietako bat: denok atera behar diogu probetxua gizartearen aberastasunari, hau da, bakoitzak dagokion "aberastasun?kopurua" eskuratu behar du. Nolako aldarrikapena dugu aurrekoa: indibiduala ala kolektiboa? Norentzat aldarrikatzen dituzte ondasun materialak: norberarentzat ala gizarte osoarentzat? Oso zaila da, edo agian ezinezkoa, galdera horiei erantzutea. Hegoafrikar Errepublikako townshipsetan justizia sozialaren aldeko talde diziplinatu eta eredugarriak sortu dira duela gutxi. Baina Lurmutur Hiriko auzo mestizoetako gazte?bandak gangsta raparen jarraitzaileak dira, orain: "amerikar" deitzen diote euren buruari eta "w" ikurra egiten dute eskuaz, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko gangstazaleen erara. Hip?hopa, beraz, ez da izaten beti arrazakeriaren eta kapitalismoaren kontrako ahotsa, ustez gainditu nahi duen sistema horren menpe erortzen baita maiz. Hizpide dugun musikak ezin du, berez, gizartea eraldatu, eta ez dagokio, gainera, egiteko hori, pop kultura baita, eta ez manifestua. Dena den, musikariek aipatu ohi dituzten helburuen arabera, bistakoa da gorabeherak izan direla hip?hoparen ibilbidean: hasieran, botere enblematikoa zen, baina ekonomia kapitalistari men egin ahala, aberastasunaren gorazarre bihurtu dira kantak.

Gudari maoria

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Gudari maoria

Dean Hapetak hip-hop politikoa asmatu zuen Zeelanda Berrian. Maorien kulturaren indarra gehitu zion abertzale beltzen borrokari.
KERRY BUCHANAN
Politika gaiei buruzko iruzkingilea eta hip-hopeko aditua. Real Groove aldizkaria.
"Beltz hori!" Motozikleta-gidariaren irainaren ondorioz, bertan behera erori zitzaion zortzi urteko mutikoari Aotearoa-ko (Zeelanda Berriaren jatorrizko izena da) maorien eta zurien gizarteei buruzko ikuspegia. Orduantxe ikusi zuen ez zela zuriak bezalakoa, eta orduantxe hasi zen maori batzuen otzantasuna eta beste maori batzuen indarkeria arbuiatzen. Azken horiek ongi ezagutzen zituen: Upper Hutt izeneko langile?auzoan bizi zen, hiriburuaren (Wellington-en) kanpoaldean, eta maori?banda ugari zeuden bertan. Zuriek, berriz, menpetasuna baino ez zioten eskaintzen. Denboraren joanean, "beste kasta bat" ere egon zitekeela ikusi zuen Dean Hapetak, hau da, maorien iraganaz harro egonik, kolonialismoaren ondareekiko loturak errotik hautsi nahi dituztenen "kasta". Hapetak 32 urte ditu orain, eta rap-kantaria da. "Beltz gaiztoa" hitzak erabiltzen ditu bere burua eta jarrera politiko erradikala deskribatzeko. Batzuen ustez, jarrera horretan datza Hapetaren indarra; beste batzuen ustez, jarrera horretan datza Hapetaren ahultasuna. Iritziak iritzi, hip?hop afroamerikarra eta maorien kultura, hizkuntza eta aldarrikapen politikoak (arrantza-eskubideei, lurraldetasunari eta ekonomiari lotutakoak) uztartzea lortu du Hapetak. Bere taldeak, Upper Hutt Possek (UHP), eragin handia izan du hip-hop erritmoaren jarraitzaile eta kantari zeelandaberritarrengan. UHPeko "gudariak" heldu aurretik, turistentzako bitxikeria baino ez zen maorien musika. Baina Upper Hutt Posse taldekoak rap-doinuak maorieraz kantatzen hasi ziren, eta euren herriaren soinu, balio eta historiari sarbidea ematen. Maoriei buruzko estereotipoak bertan behera uztea lortu zuten, horrela.
Kaleko eskola
Hirurogeita hamarreko hamarkadan, euren kulturaz jabetzen eta erroak berreskuratzen hasi ziren klase ertaineko maoriak. Baina Hapetaren kontzientzia ez zen piztu kultur susperraldi haren eraginez. Kalea, whakapapa (bakoitzaren lekua), izan zuen irakasle bakarra. Upper Hutt Posse taldea 1985ean hasi zen musikagintzan. Hasieran, Bob Marley handiaren reggae jamaikarra izan zuten inspirazio-iturria, eta kantak oso egokiak ziren poliziarekiko gatazkak ezaugarri zituzten auzo pobreetarako. Antzinako esklaboen eta herri kolonizatuen historia goraipatzen zuten reggae?kanta haiei esker, "beltzen supranazionaltasunaz" eta zapalduen borrokaz jabetu zen Hapeta. Aotearoa-n beste profeta?belaunaldi bat sortu zen, gainera: rap-kantari estatubatuarrak, hala nola, Afrika Bambaataa eta Grandmaster Flash. Bere esperientziaren eta Ameriketako Estatu Batuetatik heldutako inspirazioaren ondorioz, gero eta mezu erradikalagoak egin zituen Hapetak. Justizia-ministerioan kargua eman zioten eta Zeelanda Berri osoko maorien lurralde-aldarrikapenak ezagutzen aritu zen. Orduantxe irakurri zuen Malcolm X-en autobiografia ere.
Hip?hopa ekintza politikorako bidea
"Malcolmen liburua errebelazioa izan zen niretzat", adierazi zuen Hapetak. "Norbere identitateaz harro egotea eta identitate hori ekintza politiko bihurtzea... inspirazio?iturri izan ditut horiek guztiak_" Malcolm X benetako heroia izan zen berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan, eta sutsuki aldarrikatu zuen beltzek euren arrazaz harro egon behar dutela. Beltz abertzale harenganako miresmenak eraginda erabaki zuen Hapetak, hip?hop erritmoetan oinarrituz, arrazakeriaren kontrako eta maorien interesen aldeko ekintza politikoaren bidea urratzea. Hapeta bera ere lider bihurtu zen, horrela. Elijah Muhammad?en semea berehala hurbildu zen Hapetarengana, eta Muhammad izan zen, hain zuzen, Malcolm X Islamaren Naziotik (beltz?talde militanterik eztabaidagarri eta indartsuenetako batetik) bidali zuen gizona. Rasul Muhammad?ek, Zeelanda Berrian zegoela, Detroiten jotzeko eta aipatutako mugimenduaren buruarekin, Louis Farrakhan apaizarekin, batzeko eskatu zion Hapetari. Louis Farrakhan polemikoa da oso, juduen kontrako eta arrazen arteko desberdintasunei buruzko adierazpen gogor eta muturrekoak egin eta eztabaida bizia piztu baitzuen. Hapetak maorien kulturaren eta eragin afroamerikarren artean finkatuta zeukan elkarrizketaren eredu izan zen, neurri handi batean, bidaia hura. Hasieran, alderdi amerikarrak pisu handiagoa hartu zuen, baina gerora, eraginak orekatzea lortu zuen. "Farrakhan ezagutzea mendi?tontorrera heltzea izan zen", Hapetaren hitzetan. Detroiten eta New Yorken jo zuten eta elkarrizketa egin zioten Harlem?eko Apollo Theatren. Hip?hoparen aberrian hain ongi hartu zutenez, bere lanak zilegitasuna zuela pentsatu zuen Hapetak. Abertzaletasun maoriaren paladina Zeelanda Berrira itzuli zenean, kontzientziak astindu eta eztabaida biziak eragin zituen. Lurralde?eskubideak gogor aldarrikatzen hasi zen, eta jarrera epelagoak zituztenek ez zuten berarekin bat egin. Samoa, Niue eta Tongako talde polinesiar batzuek ere kontra egin zioten: 1990ean, "alde etxera" hasi zitzaizkion oihukatzen kontzertu batean, Hapetak Aotearoa maorien lurra dela esan ondoren. Urte hartan, "Auckland Star" egunkariaren kontrako auzia irabazi zuen auzitegietan. Ondorengo berria argitaratzeagatik salatu zituen Hapetak: UHP taldekoek ez zietela bi gazte zuriri kontzertu batean sartzen utzi.
Maorien enbaxadorea
Hapetak bakarrik jotzen du, orain. D Word zuen ezizena, baina maorierazko ordaina erabiltzea erabaki zuen: Te Kupu (hitza). Urtarrilean kaleratu zuen azken albuma: Ko Te Matakahi Kupu (barruan sartzen diren hitzak). Bi bertsio egin zituen, maorieraz bata eta ingelesez bestea. Aldaketa horiek guztiak Hapetaren bilakaeraren isla ditugu. Lehen, gizarteko arazoei ematen zien lehentasuna; orain, ordea, maorien kulturan errotuz lortu du barne?bakea. Maoriek errespetuz hartzen dute Hapetaren alderdi politikoa, lan handia egiten baitu euren kulturaren eta hizkuntzaren ( Te Raoren) alde. Baina gudaria erne dago, beste eremu batean borrokatzen hasi baita: gizartean, alegia. "Eman indarra ( Te Raori) eta integratu gizartean. Erantzukizun soziala eta humanitarioa: erabili bi kontzeptu horiek ikuspegiak aldatzeko", aldarrikatzen du Hapetak. Mundu osoan ibili da, eta kontzientzia politiko bizia duten beste rap?kantari batzuk ezagutu ditu: adibidez, Erresuma Batukoak. "Borroka guztietan ikasten dut zerbait. Neure baitatik ateratzen naiz eta irakaspenak besteekin elkarbanatzeko itzultzen naiz, gero, maorien enbaxadorea banintz bezala", dio Hapetak. Sir Apirana Ngata buruzagi maori handiak honako gomendioa egin zuen, idatziz, 1897an: barne?gatazkak konpondu egin behar dira, baina "asaldura?uneei eta neurrigabeko irudimen?aldiei uko egin gabe". Hapetak ongi bete ditu Apiranaren esanak. +_ o http://homepages.paradise.net.nz/matakahi/

Aljeriako rap-kanten salaketa

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Aljeriako rap-kanten salaketak

Gerra zibila, ustelkeria, merkatu beltza, bidegabekeriak, langabezia... salatzen dituzte Aljeriako rap-kantariek. Bertakoa da mundu musulmaneko rap?mugimendurik garrantzitsuena.
BOUZIANE DAOUDI
Liberation egunkariko (Frantzia) kazetaria, world music-en eta rap-erritmoetan aditua.
"Loubet?en daude/Jauregiak dituzte/"Ghuettoan bizi gara" esaten dute, lotsarik gabe/Porroen menpe erori da/Gangsta?itxura du, baina kartzelara joateko beldurra", dio Perfect G"s taldeko lau kideen kanta batek. Satira hori euren buruaren parodia dugu, nolabait, eta Aljeriako rap-kantariei dago zuzenduta: Orango eremu berean ibiltzen dira gehienak, baina berdin?berdin ibiliko lirateke, batere nabarmendu gabe, Frantziako edo New Yorkeko auzo herrikoietan. Kirol-marka handietako arropa garestiak janzten dituzte eta izen ingelesak aukeratzen dituzte taldeentzat (Ol"Dirty Shame, Killa Dox, Lord Squad, Black Eyes, The Commission_) eta taldekideentzat (Oddman, N.Fect, MC Ghosto, Flyman, Machine Gun, Vex, Jigy, Baby_). Orango erdialdeko auzo batera joaten dira rapzaleak, bertan bildu baitira azken hamarkada hauetan abangoardia?mugimenduen jarraitzaileak. Larbi-Tebessi hiribideko bankuetan eserita egoten dira edo Mohamed?Khemisti kaleko denden kanpoaldean, itxi eta gero. Hantxe ematen dituzte arratsaldeak Orango rapzaleek, 200 metroko eremu hartan, nork bere ordutegiaren arabera. Batzuk ikasten ari dira, beste batzuk baldintza kaskarretan lanean, eta badira ezer egiten ez dutenak ere. Aljeriako mendebaldeko hiri horretan sortu ziren rai musika eta Khaled kantaria, musika?mota horren ahotsik ezagunena. Baina Orango rapzaleei eta disc-jockeyei ez zaizkie batere gustatzen ez bata, ez bestea. "Raian loroak baino ez dira geratu", uste du H. Rime-k, MCLP taldekoak. "Raia txantxetako kontua da", dio Vex-ek, Da Tox (Theory of Existence) taldekoak. Bekaizkeria, eta ia-ia gorrotoa, da nagusi. Rai musika da munduaren jaun eta jabe egiteko duten benetako oztopoa, gainontzeko taldeetakoen ustez. Rai-kantariek harenga sutsu eta laburrak egiten dituzte, nahikoa doinu originalen bidez: "Borroka horretan Aljeriak ere hartuko du parte/Orango MCen kanten bidez/Mendeku hartuko dugu. Kontuak garbituko ditugu/Sutan gaude, ura irakiten jarrita bezala". Rai elektronikoa orain dela hogei urte sortu zen, eta aitzindariek berrogei bat urte dituzte, jadanik. Behe-klaseetakoak ziren denak. Hip-hopa, berriz, duela hamar urte inguru hasi zen hedatzen, eta musikari gehienak klase ertainekoak dira. Mugimendu hori estatu osoan dago hedatuta. Izan ere, Aljeriako rapa da mundu arabiarreko garrantzitsuena, eta, ziur aski, baita mundu musulmanekoa ere. Baina rap-talde asko dauden arren, salmentak ez dira oso ugariak izaten (10.000 ale inguru, batez beste, album bakoitzeko). 1990ean, berrogei hip?hop talde inguru zeuden Oranen; orain, hirurogei baino gehiago daude. Aljerren hirurogei talde zeuden iaz eta aurten, berriz, ehun. Ildo horretan, ezin dugu aipatu gabe utzi swiching fenomenoa, hau da, kantetako ahapaldi bakoitzean hizkuntza bat erabiltzea. Hiriburuan sortu zen joera hori, eta Aljeriako hiri guztietan hedatu da. Baina ahapaldi berean ere hainbat hizkuntza erabiltzen dituzte: frantsesa, ingelesa eta bi arabierak (ofiziala eta lekuan lekuko dialektoa). Halako esperanto malgu eta ironiko bat sortu dute, beraz. Telebistan ikusi ohi diren irudi guzti-guztiak aipatzen dituzte kantetan: gerrak, ozono-geruza, goseteak, modeloak, zinea, antisorgailuak, iragarkiak, hooliganak ... Gogorarazi, alderatu eta estrapolatu egiten dituzte kantetako errimetan, baina ez da erraza izaten, gero, errima horiek benetako estudioetan grabatzea. MBS (mikrofonoa isiltasuna hausten) eta Intik (akatsik gabea, bertako argotean) dira Aljerreko bi talde historikoak eta Frantziako diskoetxe handiek lehen cd?ak argitaratu dizkiete. 2000ko ekainean, Orango talde batzuei buruzko bilduma kaleratuko dute: Wahrap (Wahran -Oran arabieraz- eta rap hitzen kontrakzioa). MCLP taldearen errepika honetan argi ikusten da zein helburu duten: "Mikrofonoaren militanteak gara eta geure begiek ikusitakoak kontatzen ditugu/Ez zaizkigu ondorioak axola/Batzuek lapurtu egiten dute/Eta beste batzuk sufritu". Aipatutako bildumaren aurretik Frantzian kaleratu zituzten rap?talde aljeriarren diskoak ez ziren oso onak eta originalak. Esanak esan, Frantzian nahiko ongi hartu zituzten disko horiek, batik bat Aljerian izandako sarraskien eta gizarte?arazo larrien berri ematen zutelako kantek. Dena den, Aljeriako rapa ez da gehiegi hedatu frantsesen artean, gehiago gustatzen baitzaizkie Marseillako IAM taldeko Freeman eta Imhotep kantari aljeriarrak, 113 taldeko Rimka (hori ere aljeriarra) eta NTM bikoteko Joey Starr. Horiek guztiek MSB eta Intiken albumetan parte hartu dute. Iaz, hamar bat rap?grabaketa baino ez zituzten egin Aljerian, eta nahikoa kalitate eskaseko kaseteetan, gainera. Orain, gero eta hip?hop produktu gehiago hasi dira kaleratzen, gazte askok aukeratu baitute musika hori euren sentimenduen berri emateko. Antzeko bidea egin zuen prentsa idatziak ere 1988ko urriko altxamenduen ondoren, demokratizazio politikoaren garaian, alegia. Baina, ordutik hona, etsipena nagusitu da: "Manipulazioa, erasoak, etsipena/Horra hor nire eguneko programa/Itxarotea eta amets egitea. Horra hor nire krimen bakarra", dio Intik talde aljertarrak. Hamma Boys, Cause Toujours, K?Libre, Les Messageres, City 16, De?Men eta Tout Passe ditugu Aljerreko beste talde batzuk. Lotfi eta Waheb omen dira Annabako (Aljeriako ekialdeko) rap?kantaririk onenak. Double Kanon taldekoak dira eta argi eta garbi salatzen dituzte Aljeriako arazoak: "Badatoz, arma eta guzti datoz/Zer dira? Deabruak ala gizakiak?/Juduen hilerritik datoz/Gaurkoa da razziaren eguna/Ez dago futbol?partidurik/Armen plazatik datoz/Libanoko bandera daramate/Goian, ihesari eman dio jendeak/Lurra belztu egin da". Poliziaren eta islamdarren ("terroak" deitzen diete rap?hizkuntzan) arteko gerra dugu aurreko hip?hoparen oinarria, baina beste gai batzuk ere salatzen ditu: ustelkeria, aberats berriak, merkatu beltza, gorrotoa, bidegabekeria eta bizi?larritasuna. Hitz batean, "lur jota gaude", Orango talde historiko batek, Vixitek, dioen bezala: "Escobartarrak eta Al Caponeak ditugu gure herrian/Mafia dugu gure herrian/Zer gelditzen zaigu?/Ingeniariek, medikuek eta diplomadunek zigarro?eske ibiltzeko asmoa dute/Ez dute lanik, eta hormen kontra egoten dira/Merkatu?ekonomia/Kondenaturik gaude, zooetako animaliak bezala". Aljeriako erritmoak gero eta gehiago erabiltzen hasi dira rap?taldeak. Etxe handi eta dotoreetan errimak egiten eta doinuak sortzen aritutako gazteak izan ziren raparen aitzindariak Aljerian. Gaur egun, klase guztietan ditu jarraitzaileak. MIA (Made in Aljeria) taldekoak auzo pobre samar batean bizi dira, Ain?el?Turcken, eta bertako gordetegi batean egiten dituzte entseguak. Cottages taldekoak Boufarik auzokoak dira, eta barazkiak eta zigarroak saltzen ibiltzen dira kalean. Reda?k, Intik taldekoak, azokan saldu behar izan zituen oinetakoak, azken orduan, taldearen lehen kasetearen grabaketa ordaindu ahal izateko. Etorkizunik gabeko hezkuntzaren, errealitaterik gabeko antena parabolikoen eta irtenbiderik gabeko pobreziaren semeak zirenez, ongi asko zekiten nola edo hala atera beharko zutela bizimodua. 2000ko ekainean, rap?txapelketa antolatu zuten Mostaganem?en. Hogeita hamar bat taldek hartu zuten parte, lehia handiko txapelketa izan zen, eta Aljerreko talde batek irabazi zuen, azkenik: SOS taldeak.

Miriam Makeba eta kwaito belaunaldia

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Miriam Makeba eta kwaito belaunaldia

MARIA MCCLOY
Black Rage aldizkariko erredaktorea. Interneten argitaratzen dute aldizkari hori eta Hegoafrikako hiri-kulturari lotutako gaiak jorratzen dituzte: http://www.rage.co.za
Miriam Makeba ospetsuak kwaito musikari eta HIESari buruz hitz egin du Thandiswa kantari gaztearekin.
Miriam Makeba benetako mitoa dugu. Kantari hegoafrikar horren musikak apartheid-aren kontrako mugimenduarekin bat egin zuen. Atzerrira alde egin behar izan zuen eta 30 urte eman zituen erbesteratuta. Mundu osoan eta hainbat eta hainbat pertsona ospetsuren aurrean kantatu zuen Miriamek. "Ama Afrikak" Thandiswarekin hitz egin zuen Johannesburgen. Thandiswa kazetaria da, eta Bongo Maffin taldeko kantaria ere bai. Kwaito izeneko musika egiten dute, hau da, hip-hop, house eta reggae doinuen arteko nahasketa. Hegoafrikan sortu zen, hain zuzen, kwaito musika. Bongo Maffin taldeak arrakasta handia lortu zuen 1997an, Makebaren klasiko baten moldaketari esker: Pata-pata kanta. "Nire biloba izateko adina duzu-eta! Zertaz hitz egingo dugu?" esan zuen Makebak Thandiswa ikusi zuenean. Makebak 68 urte ditu eta birramona da. Baina berehala hasi zen hitz egiten.
Zer sentitu zenuen Bongo Maffinek Pata-Pata kantari egindako bertsioa lehen aldiz entzun zenuenean?
Miriam: Poz handia. "Agure eta amonatxoak bueltan datoz!" esan zuen hainbatek erbestetik etorri nintzenean. Eta hara non hasi ziren gazte batzuk nire kantak kantatzen. Gazteek Afrikako musika ez zutela baztertu ikusteak ere poza eman zidan, eta, gainera, irratietan hemengo musikarik ez dutela jartzen kontuan hartuta. Izan ere, ez dago bereizterik nongo irratiak diren: hemengoak edo Kaliforniakoak. Eta ez naiz ari musika hutsaz...
Thandiswa, zer da zuretzat kwaitoa?
Mugimendua da, batik bat, musika baino gehiago. Gure garai honek duen energiaren isla da, apartheid-aren osteko gazteriaren askatasunaren adierazlea. Gazte horiek mundu berria izan dute aurrean, eta mundu horrek eragin dien pozaren berri eman du kwaitoak. Dantzarako musika da. Energia eta mezu erabat positiboak ditu. Miriam: Raparen ordain hegoafrikarra da eta era berezian ematen du bere mezu positiboa. Gure gizarteak kanten bidez hitz egin du beti. Horregatik zieten hain beldur handia musikariei aurreko erregimenekoek...
Thandiswa, gazteek jarrera negatiboa al dute, zure ustez, lehengo musikarienganako?
Ez da jarrera negatibo kontua. Guk ez dugu ezagutu apartheid-aren kontrako borrokaren giroa. Nik neuk behin baino ez dut horrelako protestetan parte hartu: 1985/1986an, ikasleen altxamenduei aurre egiteko salbuespen-egoera ezarri zutenean. Ez dugu borrokan zuzenean parte hartu, baina ongi informatuta gaude. 1994an lortutako askatasunaren ondorioz (orduan egin ziren lehen hauteskunde libreak), esku artera heltzen zitzaigun guztia "jaten" hasi ginen, baita Ameriketako Estatu Batuetatik zetorkiguna ere... "Kwaito belaunaldiko" gazte asko hirietara joan ziren bizitzera, etxekoengandik urruti. Miriam: Oraingo gazteek dena ahaztu dutela dirudi: adibidez, duela gutxi arte, Mandela kartzelan egon dela. 1999ko hauteskundeen aurretik (bigarren hauteskunde nazionalak izan ziren), honakoa entzun nien gazte batzuei: ez ziotela Mandelari botorik emango, ez zuelako agindutako guztia bete. Haserretu egin nintzen: "Zer ari zarete esaten? Hirietan bizi zarete eta zuriekin batera zaudete eskolan. Ez al da nahikoa? Zuen gurasoek eta aitona?amonek zuhaitz azpian hartu zuten hezkuntza. Hori ez duzue inoiz ahaztu behar".
Miriam: Beste galdera bat nahi dizut egin, Thandiswa. HIESaren prebentzioa hobetzea helburu duen batzorde batekoa naiz. Zer egin dezakegu mezu hori gazteen artean hedatzeko?
Thandiswa: Ez dakit, Ama. Gazteek badute gaixotasun horren berri, badakite jendea hiltzen ari dela, baina prebentzioaren gaia ez dago hedatuta. Hain azkar hasten dira sexu?harremanak izaten... 15 eta 25 urte bitarteko neskak dira gehien kutsatzen direnak. 15 urteko neskatoak heldu gabe egoten dira, oraindik, eta, jakina, ez dira sexu?harremanei buruzko erabaki zentzudunik hartzeko gai izaten. HIESa prebenitzeko kanpainetan kwaitoa erabiltzen dute maiz: adingabeengana heltzeko, hain zuzen (Thandiswa eta kwaito musikako beste izar batzuk HIESaren kontrako Love Life kanpainaren ahotsak dira). Miriam: Kanpoan birak egiten ditudanean, beti galdetzen didate ea zer ari den gertatzen Hegoafrikan bortxaketen gaiarekin. Oso deseroso egoten naiz, eta emakume naizen aldetik, minduta erabat. Norbait hiltzeko gogoa izaten dut_
Thandiswa, Miriamen musika mundu osoan da ezaguna. Helburu hori al du Bongo Maffin?ek ere?
Bai, horixe! Gure kantak mundu osoan entzutea nahi dugu. Miriam: Ea lortzen duzuen, Mama Makeba ez baita betiko izango. Iazko apirilean Erresuma Batuan izan nintzen, eta bertan zen TKZee kwaito?talde bikaina ere. Nik lokal batean abestu nuen eta TKZee taldekoek atari zabalean. Oso polita da bi belaunaldi musika bera egiten ikustea_ Kwaitoa bizirik dago, ezbairik gabe.
Kwaitoaren errezeta
MARIA MCCLOY
Oinarrizko osagaiak: disko musika hegoafrikar apur bat, hip?hopa, rythm and bluesa, reggaea eta house estatubatuar eta britainiar ugari. Dena nahastu, lekuan lekuko zapore dezente gehitu... eta kwaitoa egingo duzu. Letra errezitatu edo "rapeatu" egiten da gehienetan (ez da abesten), elektronikoki programatutako baxu erritmikoei jarraiki. "Laurogeiko hamarkadaren bukaeran, mundu osoko house?grabaketak hartu eta gure ukitua ematen hasi ginen. Piano apur bat ere sartu genuen: tempoa mantsotu eta Afrikako perkusioak eta doinuak erabiltzen hasi ginen", dio Oscar "Warona" Mdlongwa DJak. Kwaitoaren aitzindaria izan zen Oscar. "Brenda Fassie, Chicco Twala eta disko musikako beste izar batzuen letretan oinarritu ginen", beste aitzindari baten, Arthur Mafokate?ren, hitzetan. "Brenda?k eta Chicco?k ghettoetako gorabeherez hitz egiten zuten, ingelesa, zuluera, sesothoa eta iscamthoa (argota) erabiliz". Kwaitoa ghettoen giroaz blai dago, eta jarrera oldarkorren isla izan ohi da, maiz. Baina kwaito?izarrak ez dira Ameriketako Estatu Batuetako gangsta?kantarien imitazio merkeak. Primeran ezagutzen dute kalea, eta, beraz, ez dute indarkeria goraipatzen. Nolatan goraipatuko dute, bada, Hegoafrikan krimenak barra?barra egiten dira?eta! Bestalde, ez dute arrazakeriaz etengabe mintzatzeko premiarik, apartheid?a gainditzea lortu baitute. Ekonomia da egungo gazteen borrokaren fronte nagusia. Hegoafrikako kwaito?ekoizleak izan ziren bertan diskoetxeak sortu zituzten lehengoak. Orain, diskoetxe handiak eginahalak egiten ari dira euren taldeak Hegoafrikako merkatuan sar daitezen, baina kwaito?izar gehienek lehengo etxeekin lan egiten jarraitu dute. Irabazi handiak lortzen dira kwaito musikaren bidez: talderik ezagunenek, hala nola, Bongo Maffin, TKZee eta Boom Shakak 50.000 ale saltzen dituzte album bakoitzeko, eta batzuetan gehiago ere bai. Hegoafrikako gazteek euren erritmoa aurkitu dute.
Jo eta ke borrokan
JEROEN DE KLOET
Doktoretza prestatzen ari da Amsterdameko Gizarte Zientzietako Ikerketa Eskolan.
Cui Jian "gaiztoa" izan zen ilea luzatzen utzi zuen Txinako lehen rock?izarra. Baina beste zerbaitetan ere izan zen aitzindari: hip?hop erritmoa Txina kontinentaleko musikaren arabera moldatu zuen. Cui Jian?en ahots zakarrak urte asko daramatza amorruaz, nahasmenduaz eta sufrimenduaz hitz egiten. Bere kanta ezagun bat, Nothing to my name, benetako borroka?ereserki bihurtu zen 1989an, ikasle erreboltarien artean. Gobernuak kontzerturik ematen ez utzi arren, Cui Jian?ek kantatzen jarraitu du rap?kantariek berezkoa duten zorroztasun erritmiko horrekin. Get over that day kanta, hip?hop erakoa, izan zuen lehen arrakasta handia. Born on the First of July zen albumaren izena eta berezitasun aipagarri bat zuen: Hong Kong, Taiwan eta Txina kontinentaleko rock?taldeek hartu zuten parte eta Txinak Hong Kong nola berreskuratu zuen (1997an) aipatu zuten kantetan. Beste talde batzuek Txinaren identitatea goraipatzeari ekin zioten. Cui Jian?ek, ordea, zalantzan jarri ohi ditu Txinako gobernuaren eta herriaren portaerak: "Arreba (Hong Kong) eta bion (Txinako gazteria) artean maitasuna loratzen bada, zer egingo duzu (ama)?" Hau da, zer gertatuko da Txinako gazteak, Hong Kongeko kultura kapitalistaren lilurak jota, estatus quo politikoa errefusatzen hasten badira? Musikari, diskoetxe, kazetari eta akademikoen ustez, laurogeita hamarreko hamarkadako kontrakulturaren ahotsa da rapa. Baina itxura iraultzaile horren atzean matxismoa eta materialismoa egon ohi dira maiz, ongi ezkutatuta egon ere. Cui Jian?en kantetan ez da horrelakorik gertatzen, ordea. 1989tik hona Txinan nagusi izan diren abertzalekeria eta materialismoa salatu zituen azken albumean, eta rapa eta rocka era eklektikoan nahastu zituen, gainera. Berebiziko arrakasta izan zuen albumak: 400.000 ale baino gehiago saldu zituen, eta hori bertsio piratak kontuan hartu gabe. Cui Jian?en disidentzia politikoari dagokionez, Txinari buruzko ikuspegi estereotipatu jakin bat hartzeko arriskua dugu mendebaldean. Hau da, txinatar guztiak politizatuta daudela uste dugu, eta bertan nagusi diren ideologien kontra daudenak mendebaldeko gizarte liberalaren aldekoak direla pentsatzeko joera dugu. Baina Cui Jian bere herriaren kontra altxatu da, ziur aski, eta ez bere herriaren izenean. Txinako belaunaldi berriak pozik hartu ditu ekonomia?erreformak; Cuin Jian?ek, berriz, honakoa dio kantetan: "Diru?gose ikaragarria dugu eta ahaztu egingo zaigu beste guztia (_) Ai, ene! Galdetu nolakoa izango den hurrengo belaunaldia, eta argi erantzungo dizuet: Bost axola niri!1
The Power of the Powerless (Botererik gabekoen boterea, 1998) albumekoa.

Raparen kartela eta Kolonbiako beste kontu batzuk

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Raparen kartala eta Kolonbiako beste kontu batzuk

Calin, hip-hopa da hitz egiteko eta identitate bila abiatzeko bidea ahotsik ez dutenentzat.
TIMOTHY PRATT
Kazetaria da Calin, Kolonbian. Argibide gehiago nahi izanez gero: v.comunicaciones@cgiar.org
15 rap-kantari eta breakdancersekin elkartzekoak ginen Aguablancan, Kolonbian. Baina argazkiak non ateratzeko asmoa nuen esan nienean, berehala sortu ziren arazoak. Taxia hartu nuen elkarrizketaren lekura joateko, eta ile-apaindegi bitxi bat ikusi nuen auzo batean: kanpoaldean, Tupac Shakur rap-kantari estatubatuarraren posterra zegoen (1996an hil zuten) eta oso orrazkera bitxiak zeuden marraztuta. Argazkietarako hondo polita izango zela iruditu zitzaidan. Baina nire ideia azaldu nienean, Maligno (maltzur) ezizena zuen gazteak aurre egin zidan: "Ez nago ile-apaindegietan argazkirik ateratzeko prest. Hip-hop orrazkerak egiten dituztenez, gutarrak direla esaten du jendeak. Baina beti ez da horrela izaten. Ulertzen al duzu?" Esanak esan, ile-apaindegira joan ginen, azkenean. Bertara heldu bezain laster, lau rap-kantari protestaka hasi ziren, izena zela?eta: New American Power. Beste norabait joatea proposatu genuen Lalo Borja argazkilariak eta biok. "Kanpoko irakurleek zuen bizilekuak ezagutzeko gogoa izango dute, agian", esan nien handik hurbil, kale estu batean geundela. "Gure etxe pobreak ikusi nahi dituzu, ezta?", galdetu zidan Putok. Txirikorda txikiz beteta zeukan burua, rastafarien erara. "Hementxe dituzu, bada", gaineratu zuen. Hautsez estalitako kale baten bukaeran zegoen txabola seinalatu zidan. "Etxe horren aurrean jartzeko esango diguzu eta argazkia aterako duzu. Baietz?" Ordubete eman genuen eztabaidatzen. Azkenean, izerditan blai zegoen Lalo, eta ez beroaren eraginez. "Ez da erraza mutil hauekin lan egitea", esan zuen makina bat bidaia egindako argazkilari kolonbiarrak.
Euren erara moldatutako hizkuntza
Orduantxe hasi nintzen, ordea, Kolonbiako hip-hoparen benetako esanahia ulertzen: identitate bila abiatzeko aukera ematen die ahotsik ez dutenei. Laloren argazkien bidez, nor eta nolakoak ziren nahi zuten erakutsi, argi eta garbi erakutsi ere. "Munduko ghettoen hizkuntza egiten dugu", adierazi zidan, handik denbora batera, Carlos Andres Pacheco-k, 23 urteko rap-kantari eta musika-ekoizleak. Baina ghettoen hizkuntza hori euren erara moldatu dute, hau da, hiri-munduaren, Hego Amerikaren eta Kolonbiaren eragina nabarmena da oso. Caliko saltsaren erritmoak erabiltzen dituzte, batzuetan, eta narkotrafikoari buruzko rapak asmatzen dituzte, beste batzuetan, Kolonbian hain kalte handia egiten ari den gai horren berri emateko. Aguablanca zingiraz betetako lekua zen lehen. Caliko hegoaldean dago Aguablanca eta landa-eremuetako indarkeriatik eta pobreziatik ihesi heldutakoek hirien inguruetan sortu ohi dituzten jendez betetako auzo horietako bat da. Eta handienetakoa, gainera, Kolonbiako bigarren hiriaren kanpoaldean baitago. Azken hamarkada hauetan, 400.000 koloreko pertsona inguru heldu dira Ozeano Bareko kostaldetik, baina Aguablancan euren sorlekuetan baino indarkeria eta pobrezia latzagoa besterik ez dute aurkitu askok. 1994an, Aguablancako kultur sarea sortu zuten, eta, adibidez, 25 bat rap eta breakdance talderi eman diete laguntza. Izan ere, Aguablancan horrelako talde asko daude. Zertan lagundu diete? Besteak beste, biltzeko lekuak utzi dizkiete, eta kontuan hartu behar dugu taldekide asko solairu bakarreko etxetxoetan bizi direla beste sei anai-arrebarekin batera. Gainera, erakunde gehienetan ez dituzte onartzen itxura berezi hori duten hamabost urteko gazteak. Robinson Ruiz da kultur sareko buruetako bat. Bs rap?taldekoa da Ruiz. Hiru taldekide dira eta orain dela hamar urte inguru bideoa egin zuten: Kolonbian maila jakin batetik gorakoek baino ez dute lortzen hori.
"Kontzientziak piztea" da hip?hoparen oinarria
Ruizek bilera antolatu du aurki izango dituzten ospakizunez hitz egiteko. Adibidez, irrati batean rapari buruzko programa egiten dute astean behin: "La Zona". Eta lehen urteurrena beteko duenez, gai hori aztertuko dute bileran, besteak beste. Cali da rap?programa gehien dituen Kolonbiako hiria. Lau irratitan ematen dituzte horrelako programak. Bogotan, berriz, bi irratitan baino ez. Hamabost rapzale eta breaker izan ziren bileran, eta alderdi berbera azpimarratu zuten denek: identitatea. "Zergatik eta nori eman behar dizkiogu eskerrak programak urtebete egin duelako? Hau da, nor dago, benetan, gurekin eta nor ez?" Horixe izan zuten ardatz nagusia. Handik egun batzuetara, Kolonbiako hip?hoparen beste ezaugarri batzuk aipatu zizkidan Carlos Andres Pacheco rap?kantariak. Gotas de Rap talde bogotarrekoa izan da, orain dela gutxi arte. Kolonbiako talde gehienek ez bezala, konpaktuak kaleratu eta hiru bira egin zituzten Europan. Duela hiru urte, Cartel Colombia Rap sortu zuten Pacheco?k eta beste bost taldetako kideek, rap?talde berriei musika?tresnak eta grabaketa?estudioak lortzen laguntzeko asmoz. Hamaika oztopo gainditu behar izan zituzten, besteak beste, "kideon pentsaera desberdinak". "Promozio?zinta eta aurkezpen batzuk egin eta dirua barra?barra irabazten hasiko direla pentsatzen dute talde askok. Eta berehala erosiko dutela Cadillac?a. Ez dakite rapa zer den, benetan". Pacheco?ren ustez, entzuleen "kontzientziak piztea" da hip?hoparen funtsa. Hor daude, adibidez, drogen kontrako borroka dela?eta, Washingtonen eta Bogotaren artean sortutako harreman korapilatsuei buruzko kantak. "Guk kokaina saltzen dugu. Estatubatuarrek armak saltzen dituzte. Eta jendea hiltzeko erabiltzen dira armak ere. Biak dira ekonomiaren osagarriak. Kokaina da ia bizibide bakarra gure landa?eremuetako biztanleentzat", dio Pacheco?k. Kolonbiako hirietako gazteek zein irtenbide edo aukera positibo dituzten aipatzen du kantetan; izan ere, "gaizkile?taldeen, drogaren eta kartzelaren ateak irekita baitaude beti gazte horientzat". Pacheco?k badaki ez dela erraza Kolonbian horrelako gaiei buruz hitz egitea, indarkeria arazo izugarri larria baita. "Kontuz ibili behar izaten dugu. Ezin ditugu mezuak argi eta garbi esan; subliminalak izan behar dute, nolabait".
Kultura, ez indarkeria
Protestak eta proposamenak. Horiek dira, rap?kantari gehienen ustez, benetan merezi duten mezu bakarrak. Maria Eugenia Barquero?k 18 urte ditu eta Impacto Latino taldekoa da. Bost taldekide dira, denak neskak, eta nahikoa entzute handia hasi dira lortzen Kolonbiako hip?hoparen munduan. "Indarkeria eta droga erabili beharrean, kultura erabiltzeko esaten diegu gazteei. Kolonbiar izateaz harro egongo dira, horrela", dio Maria Eugeniak. Gobernua, aberatsak eta Ameriketako Estatu Batuak izaten omen dira hainbat talderen protesten xedeak. Baina Eugeniaren ustez, Ameriketako Estatu Batuetako rap?kantari askok duten gangsta itxura hori kontu komertzial hutsa da. Bere burua koloreko pertsonatzat hartzen duen eta horrek bere "proposamenetan" eraginik ba ote duen jakiteko, ondorengo galdera egin nion: "Koloreko zein kolonbiar miresten dituzu?" Hauxe erantzun zidan: "Aita miresten dut, kosta ahala kosta saiatu zelako guri hezkuntza ematen". Izen gehiago aipatzeko eskatu nionean, "kolorekoak izan behar al dute?" erantzun zidan. Berdin ziola esan nion, eta TLC rap?talde estatubatuarra (neskak dira denak) eta Salt n" Peppa aipatu zizkidan. Emakumea eta kolorekoa izateagatik besteek baino arazo gehiago izan dituela onartu zidan Barquero?k: "Rapa egiteko gai izango al dira? Argi ikusten duzu hori pentsatzen dutela gainontzeko taldeek eta entzuleek. Beraz, rapa egiteko gai garela erakusten diegu". Enbaxadore antzeko bat nahi du izan: hemendik bost urtera, Kolonbiako txoko guztietara joateko asmoa du, bake?mezua zabaltzera. Oraindik ez du erabaki, ordea, nola konpondu oztopo garrantzitsu bat: dirua. Hip?hopak ez du diru asko ematen. Luis Felipe Jaramillo?k Discos Fuentes etxean egiten du lan. Orain dela bi urte arte, rap?taldeen diskoak ekoizten aritu zen. Bere diskoetxekoei ez zitzaizkien gustatzen "Ameriketako Estatu Batuen eta konkistatzaile espainiarren kontrako letrak", eta, beraz, beste izen bat aukeratu zuen taldeen diskoak kaleratzeko: Factory Records. "Taldeei laguntzea izan zen gure proiektuaren helburu nagusia", dio Jaramillo?k. 1000 kopia baino ez genituen egin, "eta askoz ere gutxiago saldu genituen". Ordutik, Discos Fuentes etxeak jadanik ez ditu ale asko kaleratzen. Latinos en la Casa taldea da salbuespen bakarra. Hainbat gairi buruzko kantak egiten dituzte. Adibidez, Juan Pablo Montoya pilotu kolonbiar gazteak Indianapolis 500 auto?lasterketa irabazi du orain dela gutxi, eta kanta egin diote: 1.500 ale kaleratuko dituzte. Gotas de Rap da Kolonbiako rap?talderik ezagunenetakoa, eta inoiz ez dute 5.000 konpaktu baino gehiago kaleratzerik lortu. Orlando Cajamarca eszena?zuzendaria da eta 14 urte daramatza Aguablancako haurrentzako antzerkiak egiten (150.000 haur daude orain). Kolonbiako raparen etorkizunaz hitz egiten hasi denean, gehiago nabarmendu du kulturaren ikuspegia, ekonomiarena baino. Cajamarca?ren ustez, rapa globalizazioari lotuta dago. Izan ere, rapa azken hamar urteotan hedatu da Kolonbian, kable?telebistaren bidez. "Auzorik pobreenetan ere telebistak dituzte", azpimarratu du. Patricia Ariza Gotas de Rap taldearen ekoizlea da, eta ez dator bat Cajamarca?ren iritziarekin: "Hip?hopa balio handiko kultur alternatiba da gizarte?talde marjinatuentzat". Hip?hop musikak ekonomiaren ikuspegitik ere etorkizun ona izango duela uste du: "Mundu alternatiboari asko kostatu izan zaio beti merkatuan sartzea, baina lehenago edo beranduago, sartu egiten da".

Dance musikaren barrunbeak

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Dance musikaren barrunbeak

Oraingo gazteek musika-joera globalak hartu eta moldatu egiten dituzte. Zertan ari dira? Euren kultura lurperatzen ala identitate hibridoak sortzen?
CASPAR MELVILLE
Hizlaria eta komunikabideetan aditua Londreseko Goldsmiths Institutuan, musika?kazetari freelancea eta, denbora librean, jazz-dance eta funk disc-jockeya irratietan eta klubetan.
Musika-kultura berria ari da hedatzen Johannesburgeko (Hegoafrika) kanpoaldeko auzo pobreetako gazteen artean. Lo-hiri horietako gau-klub txikietara eta tabernetara joaten diren gazteei ez zaie Afrikako jazz-taldeen musika "jatorra" gustatzen, eta nahiago izaten dute grabatutako soinuak entzun. Jamaikako soinu-teknikariek eta Bronxeko hip-hop disc-jockeyek aspaldi ikusi zuten (lehenengoek berrogeita hamarreko hamarkadan eta bigarrenek hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdiko urteetan) ez dela asko behar gau osoa ongi pasatzeko: bi platina, nahasgailua, mikrofonoa (made in Japan), binilozko disko batzuk (Europakoak edo Ameriketako Estatu Batuetakoak) eta DJ on bat. Horrelako lekuetan "kluben kulturak" lortutako hedadura nabarmenak kolokan jarri du benetakotasunaren kontzeptu sinplista (Afrikarrek ez al dute Afrikako musika entzun behar?), eta, bestalde, ez digu uzten gazte-kultura hitzaren benetako esanahia argitzen -musikari lotuta egoten da ia beti. Gazte horien musika ez dator bat diasporako musika afrikarrari buruz egin diren azterketa gehienekin, oso azaleko azterketak izan baitira, gainera. Hizpide dugun musikak Afrikan izan ohi du sorburua -hantxe ditu benetako erroak- baina, gero, maiz, mendebaldeko etxe oportunistek moldatu egiten dituzte ("zuritu") edo ongi saltzeko moduko produktu bihurtzen dute ("handizkako kontsumorako produktu"). Hegoafrikan, ordea, bestelakoa izan da prozesua. Europako iparraldeko hirietan egindako musika entzuten dute bertako gazteek, eta diaspora afrikarra izan da, hain zuzen, musika?mota horren sorburua (Ameriketako Estatu Batuetako beltz eta latindarren auzoetako gay?klubetan sortu zen house doinua). Mendebaldearekiko lotura handiagoak dituztela sentitzen dute musikaren bidez, eta markako bakeroak eta beisboleko txapelak goi?klaseetako sinboloak iruditzen zaizkie. Afrikako jazza baztertu egin dute eta Europako house musika aukeratu. Zergatik? Musika horren jabe nahi izan dutelako egin? Ala, fede txarrez, euren kultura baztertuta nahi dutelako utzi? Egia esan, portaera konplexuegiak dira eta ezin ditugu dikotomia hutsen bidez azaldu. Musikarekiko portaera horiek ez digute inolako erantzunik ematen; aitzitik, hamaika galdera kritiko ekartzen dizkigute burura: Zer da globalizazioa: mundua bateratzeko bidea ala kultur inperialismorako bidea? Norabide bakarreko globalizazioaren adibide al dugu hedatzen ari den gazte?kultura berri hori? Izan ere, mendebaldeak singleak, Coca?Cola, diseinuko bakeroak eta markako beste produktu batzuk esportatzen ditu Hirugarren Mundura, sedukzio eta esplotazio ziklo amaigabe baten bidez. Zer da, bestela? Sormenari bide emango dion moldaketa?prozesua? Hau da, euren kultura sortzeko hartzen, behatzen eta nahasten al dituzte prestigioaren sinbolo horiek guztiak? Hegoafrikako auzo pobreetako disc?jockeyek Europakoek baino erritmo mantsoagoan jartzen dituzte house diskoak: 90 beats minutuko (bpm) erritmoan (Europan 130 bpm). Europatik heldutako soinu bizi eta izugarri azkar horiek hala?moduzko funk?erritmo aspergarri bihurtzen dira. Dena den, erritmo mantsoago hori egokiagoa da gazte hegoafrikarren alkohol?zaletasunerako eta Europakoa, berriz, drogen kontsumorako. Hango gazteek aski dute erritmo afroamerikarren abiadura aldatzea mendebaldeko musikaren itxura emateko.
Gazteen errebelamendu?gogoa
Zertan ari dira gazte hegoafrikarrak: identitate hibrido berriak sortzen ala bertako kultur tradizioak lurperatzen? Jeff Chang?ek hip?hopari buruzko artikuluan (23. or.) dioenez, musika?kultura horiek "gazteen errebelamendu?gogo hibridoaren isla izango dira, agian, edo kapitalismoari men egin diotela adieraziko dute, bestela". Aipatutako dualtasuna izan ohi da gazteen musika?kulturei buruzko azterketa akademikoen auzi nagusia, batik bat dance musikari edo musika elektronikoari (housea eta housetik datozen erritmoak) dagokionez. Izan ere, musika?mota hori nagusitu da gazteen artean, rockaren ordez. Birminghamen sortutako Detroiteko teknoa, Goako trancea (51. or.), Rio de Janeiroko funka... ez dago dance musikaren inguruko adierazpideak eta portaerak argitzeko balio duen teoriarik. Gazteen errebelamendu?gogoa/musikaren industriaren bidezko berreskurapena: ez dago binomio hori erabat argitzerik. Stuart Hall soziologo karibetarrak dioenez, kontraesana da herri?kulturen funtsa, eta, bestalde, kultur produktuetan (telebistako iragarkietan edo diskoetan) kodetutako "esanahiak" eta entzuleek "deskodetutakoak" ez dira beti bat etortzen. Herri?kulturen munduan ez dago ezer segurutzat jotzerik, eta are gutxiago talde marjinalei dagokienez. Hainbat portaera eta agerpenen oinarria musika berbera izaten da, maiz. Mundu osora esportatu diren "megadiskoteka" horiek "musikaren komunitatearen" bilgune ditugu. Ipar Irlandako eta Sarajevoko jai ilegalek "musikaren komunitarismoari" ematen diote bidea, dantzarako pisten inguruan ahaztu egiten baitira, ordu batzuez behinik behin, gatazka erlijioso edo etnikoak. Dena den, bi adierazpide horietarako sarbideak desberdinak dira oso. Litekeena da musikaren bidez adierazitako errebelamendu?gogoa herri?joera bihurtzea, eta etorkizunean nostalgiarako gaia ere izatea. Baina, ziur aski, orain marjinala den errealitate hori errealitate komertzial bihurtuko da, aurretiaz jakiteko moduko ezaugarri ia bakarra baitu musikak: etengabeko eboluzioa. Teknologian adituak diren teorikoentzat, bere bidea hartu duen birus arrotz antzeko bat da dance digitala: etengabe ari da zatikatzen, eraldatzen, hedatzen eta uzkurtzen. Hainbat eta hainbat aldaera sortu dira, baina oso bizitza laburra izan dute denek: neuro?funk, acid jazz, tech?step, happy hardcore, trip?hop, nosebleed... Musika elektronikoak Internet ere erabili du, ohiko bideez (disko eta irratiez) gain. Baina, halaber, lekuan lekuko adierazpide eta estiloekin bat egin du: flamenkoarekin, dancehall reggaearekin, Ekialde Ertaineko poparekin... Horri esker, indartu egin da eta joera berriak sortu eta atera dira merkatura, diskoetxeen bidez. Gazteek ortodoxiari dioten gorrotoa eta diru?gosez gainezka dagoen musikaren industria globala elkarri lotu?lotuta daude, eta lotura horren araberakoa izaten da musikaren eboluzioa. Zein da musika nahasketa eta konbinazio horien guztien iturburua? Itxura estetikoen etengabeko hibridazioa ala mendebaldeko kapitalismoaren diru?gose aseezina? Aipa dezagun, adibidez, Asiako dance musika: Erresuma Batuan Asian Dub Foundation da musika?joera horretako talderik ezagunena (48. or.). Zer esan nahi du horrek? Kolonialismoaren osteko erantzukizunak onartzen hasi dela Mendebaldea? Ala erritmo exotikoekiko grinak jota dagoela? Analisten ustez, aipatutako prozesuak disekatzea da erronka nagusia. Kultur sormenaren ondorio diren aldetik, dagokien balioa aitortu behar zaie (askotan ez dute behar besteko ordainik lortzen), baina era berean, saltzaileei eta oportunistei ez zaie utzi behar sormen horri eta gazteen hedonismoari lotutako ospakizunetan etekinik ateratzen: ez dute izan behar estasi?pastillak, markako arropak edo freskagarriak saltzeko aukerarik.
Erresistentzia eta esplotazioa
Dance musika etengabe ari da garatzen eta eraldatzen. Gazteen arazoak (drogazaletasuna eta hedonismoa, nagusiki) bere baitan bildu ditu, lekuan lekuko politikekin bat egin du, ongi pasatzeko, lan egiteko eta sortzeko aukerak eman ditu... eta kapitalismoaren esplotazioari ateak irekitzen dizkio. Izan ere, gainontzeko kultur adierazpenak bezalaxe, testuinguru soziopolitikoari lotuta dago dance musika. Ustez mundu?mailakoak ditu helburuak, baina, egiaz, lekuan lekuko testuinguruaren araberakoa izaten da: jende?mota jakin batek leku eta ingurune jakin batean dantzatzen du beti. Dance musikak behar?beharrezkoa du testuinguru jakin hori, bestela ez bailuke inolako zentzurik izango, nahiz eta ez izan erraza zentzu horren nondik norakoak argitzea. Akademikoek, kazetariek eta gazteak ulertzeko gogoa duten gainontzeko profesionalek bi alderdi hauek aztertu behar dituzte: zer adierazten duten gazteek dantzan ari direnean eta zein den gazteen gizarte?mugimenduen esanahia. Musikan eta gainontzeko kultur ekoizpenetan, hor izango dugu beti erresistentziaren eta esplotazioaren arteko joko dialektikoa, eta joko hori etengabe eraldatuko da, gainera.

Byron Bay asaldatuta

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Byron Bay asaldatuta

Ekologistek eta tekno-taldeek bat egin dute Australiako sabanan. Ekintza politikoa eta artea uztartu dituzte. Baina turistak erruz joaten hasi dira eta, agian, zapuztu egingo zaie dena.
SEBASTIAN CHAN
Kazetaria eta irakaslea da. Musika elektronikoko jaialdiak antolatzen ditu eta Sub Bass Snarl soinu-sistema erabiltzen du. Argibide gehiago nahi izanez gero: http://www.snarlo.org
Australiako sabana sarrian barrena autoz bi ordu eta erdi egin eta gero, koloretako argiak ikusiko ditugu muino baten gainean. Baxuen hots ozena basoaren luze?zabal ikaragarri guztian entzuten da. Byron Bay Australiaren erdian dago eta, udan, inguruan duen sabanak tekno-jaien erritmora egin ohi du dantzan. Sydneyn eta Australiako beste hiri handi batzuetan klubetara joan behar izaten da musika elektronikoa entzutera, eta sabanako jaiek hirietatik aldentzeko aukera ematen dute. Baina gizarte-politikak ere izaten du lekua ospakizun horietan. Artea eta ekintza politikoa bateratzeko behar den askatasuna eman die sabanak, baina horrelako ekimenak arriskuan daude. Zergatik? Turistak samaldaka hasi direlako heltzen. Dena den, turisten bidez sartu zen tekno musika. 1989an, rave musika indar handiz sortu eta hedatu zen Erresuma Batuan, eta bertako turistek ideia eta musika?bide berriak eraman zituzten Australiara. Laurogeiko hamarkadaren lehen urteetatik egiten diren gay-festa handietan hedatu zen, lehenbizi. Heldu berriak underground topaketak antolatzen hasi ziren, Erresuma Batuan egin ohi zuten moduan: publizitate handi eta nabarmenik egiten gabe, telefonoz (eta gauez) jakinarazten zuten non bilduko ziren. Denda handiak ireki zituzten inportatutako diskoak saltzeko, eta entzute izugarria lortu zuten disc-jockey lanetan. Baina 1991-1992an australiarrak nagusitu ziren teknoaren alorrean: lau makrojai edo gehiago antolatu zituzten astebururo, eta milaka lagunek hartu zuten parte jai bakoitzean. Bitartean, The Vibe Tribe taldea doako jaiak antolatzen hasi zen Sydneyko leku publikoetan, eta rave musikak berez duen indarraz baliatuz, aktibismo komunitarioaren bideari heldu zioten. Aipatzekoa da taldekideak punkak, okupak eta aktibistak izandakoak zirela. Dirua biltzeko ekintzak antolatu eta Sydneyko ekologista-taldeekin elkartu ziren hainbat gai ezagutzera eman eta jendearen kontzientzia pizteko asmoz: indigenen lurralde-eskubideak, leku publikoak helburu pribatuetarako erabiltzeko ohitura, desarme nuklearra... Horixe bera egin zuten Byron Bay-n Electric Tipik eta beste talde batzuek. Musika elektronikoak alor ugaritan izan zuen sarbidea, hala nola, jaialdi handietan eta protesta-ekintzetan ( Reclaim the Streets in Sydney izan zen horietako bat). Autoen industriak ingurugiroan eragiten dituen kalteak salatzeko, musika-ekipoak ezarri zituzten bidegurutze garrantzitsuetan, eta milaka raverzale erakarri zituzten gune horietara. 1995ean, lege errepresiboak onartu eta polizia?sarekadak egin zituzten rave musikaren jarraitzaileen kontra, eta, ondorioz, klubetan biltzen hasi ziren. Vibe Tribe taldea desegin egin zen eta kide batzuk Byron Bay?ra joan ziren. Kol Diamond izan zen horietako bat: "Azken hogei urteotan, Byron izan da bizimodu alternatiboak izan nahi ditugunon bilgune nagusia. Azpi?kultura hippyak, berde kapitalistak, New Agearen guruak... elkarrekin bizi gara denok. Kafetegi bohemioetan eseri eta politikaz edo genetikoki aldatutako haziez hitz egiten dute. Surf egiten ematen dute eguna. Udala berdeen esku dago, bertako prentsan enpresa kapitalista handiak kritikatzen dituzte eta hiritarrak dentsitate eta eragin txikiko garapen?estrategien alde daude. Ezin dugu ahaztu, gainera, turismoa dela Byron Bay-koen bizibide nagusia". Diamond?ek grabaketa-estudioak eta Organarchy diskoetxea ireki zituen Byron-en. Interneti esker, aldian?aldian, Sydneyko, Melbourneko eta beste hainbat lekutako ehunka ravezale biltzea lortu dute laurogeita hamarreko hamarkadan. Chris Gibson geografiako irakaslea da Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatean. Ravezale amorratua da eta sei hilabete eman zituen Byron Bay-ko musika-politika aztertzen. "Zein merkatu aukeratu: turismoaren merkatua ala bertakoa? Horixe da Byron?ekoen auzi nagusia", dio Gibson-ek. "Byron?eko aldarrikapen politikoak eta musikari lotutako turismoaren ikuspegia bateratzeko modukoak ote diren ikusi behar da, lehenbizi". Hona hemen adibide bat: Byron-eko disc-jockeya dirua biltzen aritu zen baso?suntsiketaren kontrako protesta?ekintzak antolatzeko. Basoa benetan axola zitzaielako joan ziren turistak? Ala ospakizun "alternatibo" hura ezagutu nahi zutelako? Musikaren menpe egongo al da Byron?eko eguneroko bizitza? Diamond-ek ez du uste horrenbesterako denik. "Orain dela lau urte bai, agian; izan ere, trance musikaren alorreko disc-jockey eta sustatzaile trebe batzuk heldu baitziren gure eskualdera. Atzerritarrak ziren denak eta euren musika zabaltzen hasteko gune baten bila etorri ziren. Denbora gutxian, modan jarri zen, guztiz, Byron-era etortzea. Baina Byron India eta Thailandia baino askoz ere garestiagoa da bizitzeko, eta, beraz, bizimodu ekologikoa izateko benetako asmoa zutenak baino ez ziren geratu gure badian". Turismoari buruzko eztabaidak gainditu egin du musikaren alorra, eta arazoak sortu dira udal-agintariekin. Tekno-jaialdiak antolatu zituzten 2000. urtea ospatzeko eta orduantxe sortu ziren tirabirak. Diamond?en ustez, "beldur ziren, gure hiru jaialdietara ospakizun ofizialetara baino jende gehiago joango zela uste baitzuten". Udalak ez du inolako irabazirik lortzen tekno-jaialdietan. Bakoitzak bere edariak eramaten ditu, eta, beraz, inor ez da hiriko tabernetara joaten. Izan ere, alkohol-industrien protestak izan ziren 1995ean Sydneyko ravezaleen kontra hartutako neurri gogorren iturburuak. "Jaialdietan poliziaz inguratuta egon ginen egunsentia arte. Gero, ekipoa konfiskatu eta arduradunen kontrako salaketak egin zituzten" dio Diamond-ek. Eguraldi txarra egiten hasten denean jaialdi gutxiago antolatzen dituzte, eta orduan, gorabehera politikoei begira egoten dira Byron-ekoak. Bitartean, Organarchy diskoetxea gogotik saiatzen da udalean musika gehiago egin dadin, eta artean eta politikan independentzia handiagoa egon dadin. "Udal-garapena da gakoa", Diamond-en hitzetan. "Musikan, industrian eta turismoan... mundializaziorako joera duen orori kiratsa dario, kontsumismo amorratuaren kiratsa". Hori guztia eta turismoaren gorakada bateratzerik ba ote dagoen ikustea izango dute erronka nagusia.

Elektroi askeak Belgraden

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Elektroi askeak Belgraden

Kultura librearen lilurak jota daude Serbiako gazteak. Amets anarkista horren eraginez, unibertso paraleloa sortu dute musikatik abiatuta.
DRAGAN AMBROZIC
B2-92 irrati independenteko kazetaria da eta kontzertuak antolatzen ditu.
"Sintonizatu eta deskonektatu!" Mundu osoan da ezaguna eslogan zahar hori. Hamabost urteko neska?mutilak, zaharxeagoak eta nerabezaroa utzi ez duten hogeita hamar urteko gazteak musikan murgildu ohi dira mundutik aldentzeko eta arazoak ahazteko. Baina Belgradeko teknozaleek "deskonektatzeko" grina izugarria dute; musika ez dute ihesbidea edo botearen kontrako protesta?modua, soilik. Ustelkeria eta abertzalekeria sutsua dira nagusi Serbian. Baina gazteek unibertso paraleloa sortu dute. Kluben, underground jaien eta musika piraten zirkuituetan barrena ibiltzen dira, elektroi askeak bailiran. Apolitikoak dira, ustez, baina euren jokabidearen bidez, konpromiso politiko garbia hartu dute. Balkanetatik kanpo, gizartearen eta familiaren presioekiko ihesbidea da musika. Baina Belgradeko gazteek, gurasoen itxaropenei ez ezik, etorkizunari ere eman diote bizkarra; izan ere, gabeziaz betetako etorkizuna baino ez baitute izango ia denek. Serbiako aberastasunen %80 biztanleen %5aren esku dago. Elite hutsak ditu, beraz, baliabide ekonomikoak. Azken hamar urte hauetan, 250.000 bat nerabek eta gaztek atzerrira alde egin dute, batik bat Alemaniara, Austriara eta Herbehereetara. Federazio izandako eremu hartan etorkizunerako planak egiten hasteak ez du inolako zentzurik. Belgradeko kaleetako manifestazioak ikusita, oposizio batuaren ametsa pizten da, baina handik minutu batera, manifestariek korrika alde egin behar izaten dute, gas negar-eragileetatik ihesi. "Ez gaituzte engainatuko!" da teknozaleen oihua, ederki ikasi baitute mesfidantzaz hartu behar dituztela hogeita hamar urtetik gorako politikari gehienak. Gazteek ezin dituzte jasan oposizioko agintarien arteko ika-mika doilorrak. Ez dute ezarritako boterea errespetatzen. Inork ez die pobreziak eta estatuaren indarkeriak eragindako zaurientzako sendabiderik eskaini. Gazteek "ezetza etorkizunari!" esloganaren bidez adierazi nahi duten errebelamendu-gogoak ez digu, ordea, jokabide guztiak argitzeko balio. Teknozaleek unibertso paraleloa sortu dute, musikatik abiatuz. Hakim Bey filosofoaren Temporary Autonomous Zone (TAZ edo Aldi Baterako Zona Autonomoa)1 delakoan oinarritu dira, itxuraz. New Yorken bizi den guru anarkista horrek asmatutako kontzeptua zertan datzan ulertzeko, irudimena erabili behar dugu: "utopia piratak edo legetik kanpo nahita bizi diren gizartetxoak izango lirateke. Eta horrela jarraitu nahi dute, bizitza atsegingarria dutelako helburu, bizitza hori laburra izan arren", Bey?ren hitzetan. Bere ustez, estatuari aurrez aurre eraso egiten hastea "alferrikako martirioa" da. Ez du merezi iraultzaren mundu dogmatiko eta kontraesankor horretan sartzea, ideologiak etengabe aldatzen diren mundu horretan denbora alferrik galtzea baino ez baitugu lortuko. Beraz, hobe da altxamenduen plazerretan pentsatzea. "TAZak errebelamendurako bideak dira, baina ez dute helburu estatuari zuzenean aurre egitea. Gerrilla-operazioa da funtsean: guneak askatu ondoren (lur?, denbora? eta irudimen?guneak), taldea sakabanatu egingo da, baina gero, berriro elkartuko da beste leku/une batean. Horrela, estatuak ez du harrapatzerik izango".
Benetako estatu-kolpe musikala
Belgrad oso leku egokia da TAZak sortzeko. Estatua alde eta txoko guztietara heltzen da, baina zirrikituz beteta dagoenez, "tribuek" badute nondik sartu. Lur azpitik abiatu behar izan zuen teknoak, eta ez pentsa metafora denik, arte-fakultatearen sotoan eman baitzituen lehen urratsak: 1992an, Jugoslavia ohiaren zatiketa-prozesu odoltsuaren unerik latzenetan. Adademija izeneko lur azpiko klubean benetako estatu-kolpe musikala eman zuten: rock n"rollaren abangoardia iraultzailea baztertu eta disc-jockeyen teknoaren lilurak hartu zuen boterea. Nerabeek eta hogei urteko gazteek bat egin zuten, eta teknoaren futurismoan murgildu ziren gerra suntsitzaile hartatik ihes egiteko. Gutxika, euren unibertsoa sortu eta kontsigna jakin batzuk aukeratu zituzten. Izan ere, Bey-ren liburuko kontsignak dirudite, mezuak berberak baitira. Negatiboa den oro positibo bihurtu behar dugu. Egin uko politikari, baina ez axolagabekeriak eraginda, sare alternatiboak sortzeko gogoak eraginda baizik. Baztertu lanari buruzko ikuspegi kapitalista, baina ez jokatu nagikeriaz eta saiatu merkatu beltzaz baliatzen. Teknoaren "tribuek" abandonatutako klub eta hangareetan egin zituzten txokoak. Ez zuten materialak erosteko dirurik, eta disko-jogailuak eta anplifikadoreak trukatu edo birziklatu egin behar izan zituzten. Ez zuten diskorik edo CDrik erosteko aukerarik ere, eta kontrabandoko grabaketa piratak ekarri zituzten Bulgariatik. Bey-ren aginduak hitzez hitz bete zituztela dirudi, askok ezagutu ere egiten ez zuten arren. Belgradeko gazteek ekintzaren bidea urratu nahi dute, eta filosofia Bey-ren eta gainontzeko pentsalarien kontua dela uste dute. Ez dira kezkatzen ez iraganaz, ez etorkizunaz, baina estatus quoaren kontra daude. Adibidez, 1996-1997an, oposizioak manifestazioak antolatu zituen hiru hilabetez, gobernuak ez zielako udal-hauteskundeetan lortutako garaipena onartu nahi. Teknoaren "tribuek", oposizioaren ekitaldietan parte hartu beharrean, inauteri-protestak antolatu zituzten. Gero, NATOren bonbardaketen garaian, ehunka lagunek hartu zuten parte 20 urteko bi gaztek, Marko Nastic eta Dejan Milicevic?ek, antolatutako tekno?jaialdietan. Teenage Techno Punks ere deitzen zieten bi gazteei. Utopiaz blai egindako errebelamendua izan zen. Utopiak "bizitasuna ematen die eguneroko gorabeherei edo, surrealistek esango zuten moduan, miragarria den hori sartzen du gure bizitzan," Bey-ren hitzetan.
Etengabeko errebelamenduan bizitzeko artea
"Egin eraso kontrol-egiturei!" diosku Bey-k. Teknoaren "tribuek" gobernu-kontrolaren benetako iturburuaren kontra jo dute: ideien kontra, alegia. Tekno musika futuristaren menpe erori dira erabat, eta iraganeko musikari handiek estatuari eragiten dioten nostalgiaren aurrez aurre daude. Batzuek diotenez, dirua izango da etorkizuna hobetzeko bidea, baina teknozaleek ez dute hori inondik inora sinesten. Nolatan sinetsiko dute, bada, inflazioa ere ikaragarri handia da?eta! Ihes egiten diote errealitateari. Bistakoa da horrela ez dutela gobernua eroraraziko eta gizartea aldatzerik lortuko, baina horiek inoiz ez dituzte helburu izan. Bey?ren ustez, "etengabeko errebelamenduan bizitzeko artea dugu TAZ. Arte sutsua da, baina era berean eztia -liluratu egiten du, eta ez bortxatu, kontrabandista da, pirata odoltsua baino gehiago, dantzaria da, eta ez pentsalaria". +_ o www.v2.nl/FreeZone/ZoneText/Diversions/Broadsheets/TAZcontents.html

Disc-jockey-en historia labur-labur

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Disc-jockeyen historia labur-labur

Disko musikaren hiriburuan, New Yorken, disc-jockey izena eman zieten diskoak jartzen zituztenei. Gerora, musika-ekoizle ere bihurtu ziren.
KAI FIKENTSCHER
Etnomusikologoa, musika-ekoizlea eta You better work! Underground dance music in New York Cityren egilea (Wesleyan University Press, 2000).
Diskoak jartzea izan da disc-jockeyen eginkizuna hainbat hamarkadatan. Baina azken hogeita hamar urte hauetan, dance musika elektronikoa sortu zenetik, garrantzi handiko kultur sinbolo ere bihurtu dira. Lekuan lekuko musika-industrien zaindari ditugu, baina DJ batzuk musikaren enbaxadore ere badira, mundu osoan ibiltzen baitira, batetik bestera, azken joerak ezagutzera ematen. Eta dirutza handiak irabazten dituzte. Zergatik dute hain garrantzi handia- Dantzalekuak "liluratuta" uzten ikasi dutelako- Diskoekin edozer egiteko gai direlako, hau da, disko bera ezaguna egiteko moduan baina, aldi berean, berria dirudien moduan jartzeko gai direlako- Festetan jendea "zoroaren pare" dantzan jartzen dutelako- Ala irabazi handiak eskuratu, diruak berekin dakarren ospea lortu eta komunikabideetan agertu ohi direlako- Arrazoi guztiek izango zuten, ziur aski, eragina. New York izan da DJen kulturaren iturburuetako bat, hiri horretako hainbat gunetan musika-sormena puri-purian baitago aspaldidanik. New York dugu, halaber, disc-jockeyen historiaren abiapuntua. Hirurogeiko hamarkadaren bukaeran eta hirurogeita hamarrekoaren hasieran finkatu ziren dance kultura garaikidearen erroak, afroamerikarren kulturak eta gayen sentsibilitateak bat egin ondoren. Dance musikak diskoak, klubak eta house erritmoa ekartzen dizkigu gogora, baina esan bezala, New Yorkera eramango gaitu beti. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdia aldera, disko musikaren hiriburu bihurtu zen mundu osoan, homosexual afroamerikar eta latindarrak buru izan zituen undrenground kultura biziari esker. Hirurogeiko hamarkadan musikaren munduan nagusi ziren hiru giroak bateratu ondoren ireki zituzten The Sanctuary, The Loft, Better Days, Paradise Garage eta beste dantzaleku ospetsu batzuk. Hirurogeiko hamarkadan, grabatutako musika entzuten zuten, baina beti ez zuten disc-jockeyrik izaten. Aitzindari gehienak "frantziar erako" dantzalekuetan lan egindakoak ziren: besteak beste, Manhattan eta Le Club-en eta, gerora, Arthur and Cheetah-en. Gerraostean sortutako dantzaleku horietara jende diruduna joaten zen, giro lasaian zerbait edatera. Eta bezeroen araberako diseinua izaten zuten. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, aipatutako giro elitista bertan behera geratu zen, Ameriketako Estatu Batuetako gizartean izandako aldaketekin bat. Gainera, ordura arte baztertuta egon ziren (edo sentitu ziren) gazteen -batik bat homosexualen, emakumeen eta gutxiengo etnikoetakoen- ahotsak ere entzuten hasi ziren. Era guztietako jendea zegoen horien artean: Woodstock-en aurreko hippyak, poeta borrokalariak, musikariak, aktoreak, bestelako artistak eta klase ertaineko afroamerikarrak, latindarrak eta kaukasiarrak. Salbuespenak salbuespen, joera sexual bakoitzekoak dantzaleku jakin batzuetara joaten ziren. Electric Circus eta Zodiac klubak izan ziren jaun eta jabe heterosexualen artean: rocka, rythm and bluesa eta "world music" delakoaren lehen doinuak entzuten zituzten. Homosexualak, berriz, etnia homogeneoetako auzoetan zeuden taberna eta klubetara joaten ziren (batzuk legalak ziren eta beste batzuk ez), hala nola, Harlem-eko gune hispaniarreko eta Upper West Side-ko lokaletara. 1969ko ekainaren 28an Stonewall-en (Greenwich Village-n) izandako altxamendu ospetsuei erantzuteko, gayen tabernetan sarekadak egiten hasi zen polizia, baina homosexualak ere aurre egin zieten, estreinakoz, arrakasta handiz egin ere. Horrela, Stonewall-eko gertakarien ondoren, gay eta lesbiana asko dance musikaren botereaz jabetu ziren eta, denbora pasatzeko ez ezik, talde-kontzientzia pizteko ere balio zuela ikusi zuten. Cherry Groove-koa (Fire Island-ekoa) izan zen, ziur aski, New York estatuko lehen gay-dantzalekua, eta The Sanctuary (Manhattaneko 43 kalean zegoen), berriz, benetako ospea lortu zuen lehen hiri-dantzalekua. Oso ezagunak egin ziren leku debekatu eta erakargarri haiek. The Sanctuary-n oinarritu ziren, hirurogeita hamarreko hamarkadan, beste hainbat gay-dantzaleku, eta bertako disc-jockeyak pop-izar izatea lortu zuen. The Sanctuary aitzindari izan zen horretan ere. Francis Grasso-k tresna berria asmatu zuen bi platina eta nahasgailu bat hartuta, eta baita beste zerbait ere: disc-jockeyen kabina. Handik moldatzen eta jartzen zituen Francis-ek argiak eta kantak, The Sanctuary-koek gogotik eta gelditu gabe dantzan egin zezaten. 1973an, "Billboard", "Rolling Stone" eta beste hainbat aldizkaritan eta New Yorkeko irratietan "disko" fenomenoaz hitz egiten hasi ziren. Jendeak barra-barra erosten zituen diskoak, eta, beraz, diskoetxeak dantzarako musika horri erreparatzen hasi zitzaizkion, ordura arte ez baitzioten inolako jaramonik egin. Aitzindariek berrogeita hamarreko hamarkadako irratietan bezala, disc-jockeyek berebiziko boterea lortu zuten eta euren esku izaten zuten kanten arrakasta edo porrota. Hain eragin handia zutenez, berehala hasi ziren ekoizpenaren alorrean ere parte hartzen. Adibidez, David Todd New Yorkeko DJak the hustle ("bultzada") izeneko dantza latindarraren berri eman zion Van McCoy-ri, R&B etxeko ekoizleari, eta horrelako disko bat kaleratu zuen McCoy-k. Berebiziko arrakasta izan zuen diskoak, eta, ondorioz, RCA etxe handiaren disko-sailean lan egiten hasi zen Todd.
Musikak mugarik ez
1975etik 1985era bitartean, gero eta lausoagoak egin ziren ekoizle, soinu-ingeniari, konpositore eta disc-jockeyen zereginen arteko mugak. Dantzalekuetan musika jartzen jarraitu zuten disc-jockeyek, baina grabaketa-estudioen alorra ere jorratu zuten: musika nahasketak egiten, soinuak sortzen eta dantzalekuetako kanten bertsioak asmatzen hasi ziren. Aurretik zeuzkaten tresna teknologiko batzuez baliatu ziren aipatutako nahasketak egiteko, tresna horiek, izatez, oso bestelako helburuetarako sortu bazituzten ere. Hona hemen adibide bat: 1983an, Roland tb-303 izeneko sintetizadore/sekuentziadorea asmatu zuten, rock-musikariek baxuen soinua imita zezaten. Oso tresna sinplea zen, berez, baina acid house musikaren oinarrietako bat izan da, gerora. Disc-jockeyek, gainera, esperimentu ugari egin zituzten tresna horrekin, lehenago diskoekin bezala. Sekuentziadoreak eta kaxa-erritmoak bateratuz, errepertorioak ugaritu eta era guztietako kantak sortu zituzten. Bertsio berri guztiak berehala jarri zituzten salgai. Irabazi handiak lortu zituzten, disc-jockeyen eta grabaketa-estudioen arteko elkarlanari eta lan estetiko eta teknologikoei esker. Disc-jockeyak izan dira, bestalde, biniloaren biziraupenaren aldeko borrokalaririk sutsuenak. Diskoetxe independenteak, disc-jockeyei promozio-diskoak ematen dizkieten etxeak, underground klubak eta denda espezializatuak dira dance musikaren industriaren oinarri nagusiak, eta disc-jockeyak kontratatzen dituzte guztiek, gero eta balio handiagoa ematen baitiote musikagintzan duten trebetasunari. Esan bezala, hasieran, diskoak jartzea zen disc-jockeyen eginkizuna, baina gerora, nahasketak eta ekoizpen-lanak egiten ere hasi ziren. Dance musika mundu osoan hedatu da Sarearen bertsio pertsonala sortu duten disc-jockey jakin batzuen bidez: dance musika "autobidea" da eta errepideak lekuan lekuko kulturen arteko lotuneak. New Yorkeko disc-jockeyek, ordea, dance kultura finkatuta edo finkatzeko prozesuan zeukaten Ameriketako Estatu Batuetako beste hiri batzuetan ekin behar izan zioten bideari. Danny Tenaglia New Yorketik Miamira joan zen, DJ-lanetan trebatzera, eta Manhattanera itzuli zen, gero. Beste egile batzuen kanten bertsioak egiten ditu eta ospetsuenetakoa da alor horretan. New Yorkeko beste disc-jockey bat, Frankie Knuckles, Chicagora joan zen, The Warehouse-ra, beltz homosexualen klubera. Tenagliak eta Knuckles-ek etengabe egiten dituzte joan-etorriak New Yorketik, soinu berriak ezagutzera emateko. Baina bertan bizi dira biak, eta diskoak jartzen aritzeaz gain, nahasketak egiten dituzte. Chicago-New York-Londres izan zen klub musikaren bigarren ibilbide handia. 1986 edo 1987 aldera, house musikak Chicagon izandako lehen loraldiaren ondoren, argi ikusi zen diskoetxerik eta komunikabiderik boteretsuenak ez zeudela horrelako musika bete-betean hedatzen hasteko prest, beltz homosexualen kontua zela uste zutelako, hain zuzen. House musikaren egileak Europara abiatu ziren, orduan. Londres izan zuten xede nagusia, baina beste hainbat hiritara ere jo zuten: Amsterdam, Berlin, Manchester, Milan, Zurich, Tel Avivera... Horiexek izan ziren, bestalde, Europako gazteen artean puri-purian dagoen fenomeno baten lehen urratsak: rave kulturaren lehen urratsak. New York-Japonia izan zen hirugarren ibilbidea. Laurogeiko hamarkadaren bukaeratik, New Yorkeko disc-jockeyek entzule erabat desberdinak izan dituzte bertan, homosexual afroamerikarren eta europarren oso bestelakoak. Dena den, Tokion eta Japoniako beste hiri handi batzuetan lekuan lekuko estiloak sortu dituzte. Milurteko berri honetan, hizpide dugun kulturaren haizea beste norabide batzuetan jotzen hasi da: Sao Paulon, Mexiko Hirian, Dar es Salaamen... Eskulibururik eta jarraibiderik gabeko tradizio hori aberastu egin da belaunaldi berriari esker. Ahoz aho heldu zaigu, disc-jockeyen bidez. Gerora ere bizirik jarraituko ahal du!
Japoniako teknoa
KENJI GAMON
Musika-kazetaria Tokion, Japonian.
Azken hamar urteotan, informatikako materialek musikarien lekua bete dute eta zinta magnetikoak zaharkituta geratu dira, ordenagailuen eta grabaketa digitaletarako sistema eramangarrien ondorioz. Tresna digitalak gero eta merkeagoak dira, eta musikariek, orain arte ez bezala, askoz ere aukera gehiago dituzte musikaren industria handi horretan sartzeko. Izan ere, "made in Japan" hitzak atzealdean grabatuta dauzkaten tresna elektronikoen esportazioek erruz egin dute gora, eta Japoniako etxeek (Akai, Roland, Yamahak...) kaleratu dituzte disc-jockeyentzako materialik berri eta aurreratuenak. Tokio iraultza digitalaren gunea dugu, eta pop kultura berpiztu egin da Japonia osoan. Bertako disc-jockey batzuek Europako eta Ipar Amerikako merkatuetan ere izan dute arrakasta: besteak beste, Ken Ishii, Tsuyoshi, Fumiya Tanaka eta DJ Krush-ek. Baina Ken Ishii, 30 urteko disc-jockeya, dugu guztietan ezagunena. Duela hamar bat urte promozio-zinta bidali zuen R&S tekno-etxe belgikarrera, eta berehala kontratatu zuten. Tekno-musikari japoniar gazte horrek ospe handia lortu zuten nazioartean, eta ondorioz, bere sorterrian ere ezaguna egin zen. Kisei Irie (28 urtekoa) eta Takashi Saito (24 urtekoa) Komaban bizi dira eta tekno-idoloen bideari jarraitu nahi diote Tokioko kanpoaldeko eremu lasai hartatik. A/F+BAD KARMA taldea sortu dute, eta tekno erritmo eta soinuak sortzen saiatzen dira, jo eta su, Irie-ren estudioan. Disc-jockeyak dira biak, eta urtebetean aurreratutako diruaz (mila dolar inguru), euren azken lau kantak grabatu zituzten Txekiako grabaketa-etxe batean: 300 binilo-disko egin zituzten. Baina musika ekoiztea lehen urratsa baino ez da. Banaketa izan ohi da benetako oztopoa etxean lan egiten duten DJentzat. Izan ere, gero eta gehiago dira, eta lehia bizian aritzen dira lekuan lekuko diskoetxeek euren kantak graba ditzaten. "Japonian badira diru asko irabazten duten izarrak: adibidez, Ishii. Baina horrek ez du esan nahi industria, disko-dendak eta klubak talentu berriei laguntzen saiatzen direnik", dio Irie-k. "Gu bezalako jendeak hutsetik abiatu behar izaten du". Japonian gero eta disc-jockey gehiago dauden arren, ez dute inolako berrikuntzarik egin. "Doinu guztiak antzekoak dira", dio Zatiochi Nakano-k, tresna digitaletan aditua den 35 urteko soinu-ingeniariak. "Baina alde guztietan gertatzen da hori, ahalik eta entzule gehienen gustukoak izango diren erritmoak egiten saiatzen baitira gazteak". Nakano-ren ustez, tresna digital berriak iraultzaileak izan dira, nork bere soinuak sortzeko aukera eman baitute, musikagintzan inolako prestakuntzarik ez izan arren. Hala ere, plazerra eta talentua ez dira gauza bera. "Mundua mundu denetik, musika onak musikari onak eskatu izan ditu beti".

Diaspora baten kronika

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Diaspora baten kronika

Asian Dub Foundation (ADF) Erresuma Batuko talderik aurrerakoienetakoa da. ADFeko kide batek, Pandit G.ek, Asiako musikak Europan piztu duen grina biziaren arrazoiak azaldu dizkigu.
Amy Otchet?ek, UNESCO Albistariako kazetariak, egin du elkarrizketa.
Musikaren industria globala ikaragarri aberastu da hainbat musika?mota (asko tradizionalak) eta joera modernoak (hip-hopa, teknoa...) uztartuz. Esplotazio kapitalistaren beste erakusle bat dugu: lehengaiak atera, ontziratu eta "autoktonoei" saltzen dizkiete.
Betidanik izan da hainbat lekutako musikak hartu eta lekuan lekuko ezaugarrien arabera moldatzeko joera. Bhangra, adibidez, (musikari askok erabiltzen dute orain) Erresuma Batuan sortutako folklore punjabiarra dugu, izatez. Berrogeita hamarreko hamarkadaren bukaera aldera Azpi?kontinente Indiarra utzi zuten indiar gehienak Erresuma Batura joan ziren, ehungintzan lan egitera. Punjabekoak, India eta Pakistanen artean kokatutako lurraldekoak, ziren asko. Horien seme?alabek Punjabeko musika tradizionala eta rocka entzuten zituzten, garai hartan rocka baitzegoen modan mendebaldean. Gitarra elektrikoen, baterien eta euren sorterriko musika?tresna tradizionalen soinuak entzuten zituzten, beraz. Garai hartan, talde moderno txikiak hasi ziren nagusitzen, orkestra handi tradizionalen ordez. Bestalde, beti esplotatu izan da alderdi etnikoa edo exotikoa. Erresuma Batuan, Kula Shaker (rock-talde neo hippya) taldekoek Indiara jo dute inspirazio bila. Zergatik ez dira joan, adibidez, Southall auzora (Londreseko auzo asiar batera)? Bertatik bertara dute!
Asiako musikak eta modak arrakasta handia dute gure artean: Asian cool deitzen zaio horri. Zein da zure iritzia? Estereotipoak indartu egin al ditu?
Moda karibetar eta afroamerikarrarentzat ere balio du kontzeptu horrek. Horrelako modak sustatu dituztenek ongi asko dakite mendebaldeko gazteek ez dutela cool delakoari buruzko ikuspegi jakin bat. Exotismoa lagungarria izan da coola saltzeko, baina denbora gutxi barru, ezerezean geratuko da. Erresuma Batuan, bekokian bindia (Indiako emakumeek bekainen artean eramaten duten puntua) margotzen dute batzuek. Eta arrazakeriaren kontrako ekintza egin dutela pentsatuko dute, agian. Baina, gero, ez dute aldameneko dendako asiarrekin hitz egin nahi izaten. "Indiarrak espiritualak dira, eta, beraz, berdin zaie pobreak izatea". Exotismoak horrelako usteei ematen die bidea.
Zein iritzi duzu New Asian Underground mugimenduari buruz? Asian Dub Foundationekin lotzen dute askok.
Marketing hutsa da. Asia komunitate homogeneoa dela pentsatu ohi da Erresuma Batuan. Baina Asian Underground mugimenduan era askotako kantariak daude: musulmanak, hinduak, kristauak, sijak, budistak... Erresuma Batua baino hiru aldiz handiagoa da euren sorterria.
"Ez gara etnikoak, ez exotikoak, ez eklektikoak. "E" bakarra aldarrikatzen dugu: elektrikoak hitzarena", dio ADF taldearen kanta batek. Nekagarria al da komunitate etniko baten ordezkari izatea?
Geure buruaren ordezkariak baino ez gara. Gure azken albumeko, Rafi"s Revengeko, hitz batzuk aipatuko dizkizut: "Kultura beti ari da eboluzionatzen. Ez dago puntu iraunkorrik". Halako garai perfektu batean gizarte britainiar garbia izan zutela uste dute zuriek. Uste ustela da, erabat. Eta ez da gizarte indiar garbirik ere egon. Ez dugu inolako etiketarik onartuko. Talde politikoa omen gara. Kazetari batzuek diotenez, alderdi politikoa alde batera utzita, gure musika ez da txarra. Baina dena da politika. Bost asiar eszenatokira igo eta gitarra eta sanplerra jotzen hasten badira, ekintza politikoa egingo dute.
Askotan esan izan duzu arrazakeriaren kontrako plataforma politiko gogorrari esker, ez dutela inoiz zuen taldea zuzenean zentsuratu. Baina komunikabideak eta musikaren industria ba al dira, zeharka bada ere, taldeen ahotsa isilarazteko gai?
Prozesu mantsoa izaten da. Komunikabideek, hasieran, berritzaileak balira bezala aurkezten dituzte talde erradikalak. Baina hauxe izan ohi da berrikuntza bakarra: plataforma politikoa entzule gehiagoren artean hedatzen dela. Eta, jakina, jende gehiagorengana helduz gero, kolokan jarriko duzu estatus quo delakoa: hori ez da ona, salmenten ikuspegitik. Orduan, zer egiten du prentsak? Lehenbizi, ospe handia ematen dizu, gero baztertuta uzten zaitu eta, azkenik, zu suntsitzen saiatzen da. Diskoetxeen zentsura ez da zuzenekoa izaten. Halako batean, zure diskoak ez dira dendetan salgai egoten eta ez dizue birak antolatzeko dirurik ematen. Taldeei entzuleak kentzeko modu asko daude, aukeran.

Bhangra ezin hobeto ezagutzen duen amona

2. HANGO ETA HEMENGO ESZENAK

Bhangra ezin hobeto ezagutzen duen amona

Punjabeko nekazarien musika tradizionala da bhangra. Sorterrira itzuli da eta Indiako gazteek harro hartu dute.
SUDHANVA DESHPANDE
Antzerkiko aktorea eta zuzendaria, Jana Natya Manch taldekoa (New Delhikoa). Antzerki-lan militanteak egiten ditu kaleetan.
Bruce Springsteen Born in the Usa ozen-ozen entzuten da. Norbaitek baxuak igo ditu eta aretoa taupada bizian hasi da, bihotz erraldoia bailitzan. Bikote batzuk dantzan ari dira. "Ongi pasaaaaaa!", egin du oihu nahikoa mozkortuta dagoen neska batek. Ez zaio inori zuzenean mintzatu, eta inork ez dio jaramonik egin. Ikasle-jai batean nago. Ez dakit zer ari diren ospatzen: hiruhilekoaren bukaera, norbaiten urtebetetzea... Bost axola dio horrek! "Ongi pasaaaaaa!" Gaueko hamabiak dira ia New Delhiko bizitegi?auzo honetan eta jaia onenean dago. Orain arte, kanta ingelesak baino ez dituzte entzun: Madonna, Michael Jackson, Pink Floyd eta ezagutzen ez ditudan -eta ezagutu nahi ez ditudan- beste askoren kantak. Halako batean, benetan ongi pasatzen hasteko unea heldu dela bururatu zaio norbaiti. Beste kasete bat jarri dute. Kanta entzuten hasi bezain laster, orro egin dute denek. Daler Mehndi?ren, bhangra poparen errege handiaren, sij bizia entzuten hasi gara. Adrenalinak gora egin du, eta dantzalekura joan dira denak. Hainbat orduz indipopa baino ez dugu aditu, eta batik bat bhangra musika. Nola aldatzen diren gauzak! Laurogeiko hamarkadan eta laurogeita hamarrekoaren hasieran, jendeari lotsa ematen zion Indiako musika entzuten zuela esateak, eta are lotsa handiagoa Punjabeko musika entzuten zuela esateak. Gurdas Mann, laurogeiko hamarkadako lehen bhangra-izarra, modan dago berriro. Lehen, langile?klaseetako gazteek, aspertuta zeuden dendariek eta kamioilariek baino ez zuten entzuten. St. Stephens?en, elitearen institutuan, Michael Jacksonen eta horrelako musikarien kantak besterik ez zituzten entzuten. Gauzak oso bestelakoak dira orain. Diskoetxeek milioiak inbertitzen dituzte 13 eta 23 urte bitarteko gazteengana heltzeko, eta gazte horiek abertzaletu egin dira. "Harro nago musika honetaz", dio bhangrazale batek. "Indiar peto?petoa sentitzen naiz entzuten dudanean". Gauza guztiez gogaituta dagoen gazte?belaunaldi horrek 10 urte baino zertxobait gehiago zituenean ekin zioten Indian ekonomi erreformari. Hurrengo hamarkadan, ia joera guztietako bost gobernu izan zituzten. Bertako alderdiek, ezkerrekoek izan ezik (nahikoa ahulduta zeuden), bete?betean egin zuten globalizazioaren alde, eta enpresa handiak, intelektual liberal ugariren laguntzaz, ekonomiaren liberalizazioa sustatzen hasi ziren. 1947an, Indiaren zatiketak eragindako ondorio larriak zirela-eta, inoiz ez bezalako migrazioak izan ziren Punjaben: hainbat milioi hindu eta sij Indiara joan ziren eta hainbat milioi musulman Pakistanera. Gogor lan eginez eman zituzten hogei urte baino gehiago, baina askok gizartean gora egitea lortu zuten, iraultza berdeari esker. Indiaren zatiketaren ondoren, Punjabeko biztanle asko Erresuma Batura joan ziren, eta oraindik ere, gazte ugari joaten dira bertara bizitzera. Beste askok Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta urrutiko bestelako lurraldeak aukeratzen dituzte. Atzerrian irabazitako diruaren ehuneko bat Indiara bidaltzen dute. Merkatuko azken autoak, ikus?entzunezko ekipo modernoak, MacDonalds?ak eta antena parabolikoak erruz ikusten dira Indiako hirietako txoko guztietan, nola auzo pobreetan, hala aberatsetan. Herrietan kutxazain automatikoak dituzte, eta Nike zapatilak, Ray Ban eguzkitako betaurrekoak eta Benetton kamisetak erabiltzen dituzte denek. Erdiak faltsuak dira, baina berdin dio! Lehen baino alde handiagoa dago aberatsen eta pobreen artean, baina bost axola dio horrek! Ongi pasatzeko ordua heldu da! Bhangra Indiako berezitasuna izateagatik hedatu da horrenbeste, baina bhangraren jarraitzaileak mundu?merkatuan grina biziz sartu diren hamarkadan lortu du, hain zuzen, hedadurarik handiena. "Gure musika da", esaten dute 13 urtetik 23ra bitarteko gazteek, eta kontsumista amorratuak dira denak. Harro daude Indiako musikak zurien lurraldean (Erresuma Batuan) hain arrakasta handia lortu duelako: Apache Indian, Bally Sagoo, etab.. "Jadanik ez dugu besteen kultura kontsumitzen. Orain, geuk sortutako musika entzun nahi du munduak". Baina bhangra ez zen hedatu mendebaldean India musika?mota hori esportatzen hasi zenean, lehenago baizik. "Bai, baina musika indiarra da, ulertzen? Gure gazteek egindako musika". Zergatik duzue hain gogoko bhangra? "Dantzarako oso egokia delako", erantzun zidaten. "Baina musika tradizional guztiak dira egokiak dantzarako, ezta?" izan zen hurrengo galdera: "ustez, bai". Isilune baten ondoren, honakoa esan zuen adineko batek: "Gogoratzen al duzu dandiya? Hori bai zela ona dantzarako". Dandiya Gujarateko (Indiako mendebaldeko estatua da Gujarat) musika eta dantza herrikoia da, eta laurogeiko hamarkadan modan egon zen. "Bhangraren eraginez, baztertuta geratu da, ordea. Zergatik?" Berehala erantzun zidan: "Erraza da erantzuna. Lehen, emigratzaile gehienak gujjuak (Gujaratekoak) ziren; gaur egun, punjuak (Punjabekoak) dira nagusi emigratzaileen artean. Beraz, punjuen musika gailendu da". Erraza izan zen, benetan, azalpena, agian errazegia. Zergatik ez dute entzuten, adibidez, gidda? Punjabeko musika da eta bhangra bezain egokia dantzan egiteko. "Horren arrazoia ere oso ulerterraza da. Gidda emakumezkoen musika da. Beraz, gizonezkoak ez dira hasiko gidda kantatzen edo dantzan egiten!" Bhangra ere gizonezkoek kantatu ohi dute. "Halaxe da, bai. Gizonezkoen musika da bhangra. Beraz, edonork egin dezake dantzan". Ikusten denez, azken finean, oso ulerterraza da dena. Punjabeko lagun batek, bertako musikaren jarraitzaile sutsua bera, beste azalpen bat eman zidan: "Identifikazio?kontua da dena. Bhangra Punjabeko kulturarekin lotzen du jendeak. Zergatik? Indiako pelikuletan bhangra Punjabeko gainontzeko herri?musikak baino askoz ere gehiago erabiltzen dutelako. Ondorioz, Punjabeko musika tipikoa bhangra dela pentsatu ohi dute ikusleek. Gainera, orain entzuten ditugun kanta gehienek ez dute inolako zerikusirik benetako bhangrarekin. Baina dhol izeneko tresna (sorbaldan zintzilik jartzen den bi aurpegiko perkusiozko tresna) erabiltzen dutenez, musika jatorra dela pentsatu ohi du jendeak. Aski da dhola, balle ballea (poztasun?oihua) edo kudiyeak (neskatoak, Punjabeko hizkuntzan) erabiltzea: bhangra musika dela pentsatuko dute denek". "Zer da, orduan, egungo bhangra?", galdetu nion. "Gehienetan, kitsch hutsa. Hemendik pixka bat hartu, hortik beste pixka bat... eta formula egokia lortzen saiatzen dira. Eta gero, formula horren bertsioak baino ez dituzte egiten". Ez dago esan beharrik diskoetxeek dirutza handiak irabazten dituztela, horrela. Ustez bhangra den hori gehienetan ez da bhangra izaten. Nork esango! "Berdin dio", erantzun zidan 18 urteko neska batek. "Indiako musika da eta letra ulertu egiten dugu. Ingelesezko kantetan, berriz, hitz bakarren bat baino ez dugu ulertzen". Baina zenbatek ulertzen ditu bhangra?poparen erregearen, Daler Mehndi?ren, letra urriak? "Jendeak ez dio letrari erreparatzen", erantzun zidan. "Daler Mehndi?k kanta zoragarriak ditu, eta filosofiaz beteak". Zalantzan nengoela ikusi zuenez, hauxe esan zidan: "Bai, filosofiaz beteta daude. Maitasuna gurpilean biltzen ari den haria dela dio kanta batean_" Punjabieraz esan zizkidan bertsoak. Ederrak ziren, ezbairik gabe, baina kostatu egin zitzaidan ulertzea. "Jakina, tradizionalak dira?eta. Amonak esan zidan", gaineratu zuen nire lagun gazteak. Gai interesgarria aipatu zuen. "Zer iruditzen zaio amonari hau guztia?", galdetu nion. "Barregura ematen dio. Dantzalekuetan horrelako kantak jartzea... Imajinaezina zen hori!" "Baina ez zaio iraingarria irudituko, ala?" "Ez. dolarraren garaian bizi garela esaten du, eta jendeak ama ere salduko lukeela diru?truke". Baina gustatzen al zaio hori guztia? "Ez dut uste oso gaizki hartu duenik. Izan ere, punjabiera zertxobait ikasteko balio izan dit niri, eta ez naiz inoiz Punjaben izan_" Bhangra itzuli egin da. Punjabeko nekazari indartsuek sortu zuten uztak, ezkontzak eta bestelako gertakari alaiak ospatzeko. Nekazari haien bilobak mendebaldera joan ziren eta esportatu egin zuten. Atzerrian, auzo pobreetako raparekin eta reggaearekin nahastu zuten, eta Indiako pelikuletako musikarekin ere bai. Bhangra berriro asmatuz zuten, beraz, eta diskoetxe handiek Indiara esportatu zuten. Dirutza handiak irabazi zituzten, horrela. Bhangrak bertako landa?ondarea ezagutzeko aukera eman die Indiako haur aberatsei. Egungo bhangra eta sortu zuten nekazarien garaikoa zeharo desberdinak dira, jakina. Baina berdin dio. "Ongi pasatzeko ordua heldu da!"

Goako biztanleak asaldatuta

3. Lasai gaitezen

Goako biztanleak asaldatuta

Kultur inperialismoak "sexuak, drogek eta rock and rollak" baino gehiago kezkatzen ditu Indiako hegoaldekoak.
ARUN SALDANHA
Bruselako Unibertsitate Libreko Komunikabideen Soziologiari buruzko Zentroa
Goa Indiako hegoaldean dago eta Portugaleko kolonia izan zen. 1990ean, CCAT (Turismoaz Kezkatutako Hiritarrak) aktibista?taldeak eskutitza bidali zion Indiako lehen ministroari, Rajiv Gandhi?ri: "Azken hamar urteotan, hippyak eta motxiladun jendilajea heldu zaigu hona_ Gure lurraldean bizi dira, bisarik eta pasaporterik gabe_ Larru gorritan egoten dira gure hondartzetan etzanda, eta maitasun librea aldarrikatzen eta egiten dute. Drogak hartzen dituzte, inolako ardurarik gabe bizi baitira. Parasitoak dira. Gure herriaren eta gure gazteriaren izerdia zurgatzen dute aurrera egin ahal izateko". Goako turismoari buruzko ikerlana egin nuen doktoretza?lanerako, eta turista hippyen kultura zuriaren kontrako erreakzio ugari ikusi nituen. Izan ere, kultura hori eta kostaldeko herrixketako tradizioak ez dira oso erraz bateratzeko modukoak. Beldur handia diote turismoari, bertako kulturarentzat mehatxua dela uste baitute. Anjuna herrixkan (iparraldean) beste inon baino gehiago errotu da beldur hori. Goara heldutako turista hippyetan oinarrituta sortu zen, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, rave adierazpiderik ezagunenetakoa: "Goa trance" musika. "Goa trance"a dela?eta, makina bat ravezale eta turista heldu dira Erresuma Batutik, Israeletik, Alemaniatik, Frantziatik, Japoniatik eta beste hainbat lekutatik. Bertako gazteen artean ere hedatu da aipatutako musika. Goakoak beldur dira gazteak ez ote diren ustezko plazer "arrotz" horien menpe eroriko. Baina beldur hori aspaldiko kontua dugu. Errebelamendua berezkoa du gazte?kulturak, eta beti jartzen dute kolokan helduek errespetuari, osasunari, erantzukizunei eta gustu onari buruz duten ikuspegia. Helduek ez dute aipatutako errebelamendua ongi hartzen, eta komunikabideetako berri alarmistak eta polizia?ekintzak izaten dira, maiz, horren guztiaren ondorioak.
Goako kultura eta mendebaldekoa aurrez aurre
Jadanik aztertu dituzte aipatutako asaldura moralak hartu dituen belaunaldien eta gizarte?klase, sexu edo etnien arteko loturak, baina ez dute kulturartekotasuna kontuan izan. Goan, asaldura morala benetako arazo bihurtu da Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanetarako, eta "kultur inperialismo" amarrutsu hori izan da iturburua. Mutil gazte batzuek -Indiako neskak etxean egoten baitira- mendebaldeko musika, drogak eta sexu?ohiturak nahiago dituztela uste dute, eta alde batera uzten dituztela "bertako balioak, hala nola, zintzotasuna, diziplina, zuzentasuna eta abertzaletasuna" (CCAT). Guraso, kazetari eta aktibista askoren iritziz, atzerriko zuriak euren kultura inposatzen ari zaie Goako gazte babesgabeei. Errealitatea konplexuagoa da, ordea. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, hippyak hondartzetan etzanda egoten ziren, musika entzuten eta drogak hartzen. Bitartean, bertakoak lanean aritzen ziren. Bi mundu erabat desberdin ziren, baina herrixka berean bizi ziren denak eta lasai hitz egiten zuten horretaz. Gero, laurogeiko hamarkadan, jendetza handia biltzen hasi zen jaietan, musika elektronikoa jartzen hasi ziren eta drogaren merkatua hobeto antolatu zuten. Ilbetean egiten dituzte trance jaiak, eguberri edo urteberri egunean. Hondartzetan, basoetan edo muinoetan izaten dira. Sarrera doakoa izaten da eta gau osoa irauten dute. Herrixkan, inork ez du lo egiterik izaten. "Goa trance"a tekno musika azkar eta errepikakorra da, eta ekialdeko harmonien antzeko erritmoak ditu. Pintura fluoreszenteak eta musikaren indar psikodelikoaren araberako ikuskizunak Anjunako iragan hippyaren islak ditugu. Eta droga ilegalak ere bai: lsd?a, estasia eta haxixa hartzen dituzte, besteak beste. Interneten imitatu egiten dituzte jai horietako giroa eta irudi psikotropikoak. Esloveniatik hasi eta Sydneyraino, Thailandiatik hasi eta Tel Aviveraino... mundu osoan antolatzen dituzte "psi?trance" jaiak.
Zein dira arazoak?
Goako biztanle asko tea, jateko azkarrak eta zigarroak saltzen ibiltzen dira, taxi?gidari lanetan jarduten dute, edo gelak, motorrak, jaietarako lokalak eta musika?ekipoak alokatzen dituzte. Era guztietako gauzak saltzen dituzte, gainera: alkohola, arropa, drogak, janariak, kaseteak, etab. 10etatik aurrera debekatuta dago musika zaratatsua jartzea, eta debeku horrek errupia asko irabazteko aukera ematen die polizia eta politikari ustelei, eskupekoak hartzen baitituzte jaiak egiten eta drogak hartzen uztearen truke. Anjunako jaiak denentzat dira interesgarriak, bai kanpokoentzat, bai Goakoentzat. Horrelako jaien kontra daudenek ez dute aipatutako alderdi ekonomikoa kontuan hartzen, eta gaitzetsi egiten dute Anjunako jai giroa, turistentzako kontua izateaz gain, Goako gazteak ere erakartzen omen dituelako. Asaldura moral horrek badu zerikusirik poskolonialismoarekin eta kulturartekotasunarekin. Asalduraren ondorioz, puztu egiten dituzte, erabat, trancearen ondorioak. Ikuspegi moralari dagokionez, puritanismoak eta abertzalekeriak zerikusi nabarmena dute. Ezin dute onartu Goako gazte asko primeran ibiltzen direla horrelako jaietan, drogetara (garestiegiak dira) eta sexura (inguruetan hala pentsatzen duten arren, rave jaiak ez dira izaten sexu?orgiak) jo gabe. Indiako eskualde hori da rave musikaren gunea, eta bertara joaten dira Bonbaiko gazte aberats ugari ere. Anjunan igarotzen dituzte asteburuak eta oporrak, bertako jaiez gozatzen. Dena den, etxera itzuli bezain laster, kendu egiten dituzte hippy arropak. Horrek ez du esan nahi Goako biztanleak, turista indiarrak, Bonbaiko gazte aberatsak, mendebaldeko turistak eta trance jaietara joaten diren gainontzeko gazteak elkartasunean eta bat eginik aritzen direnik dantzan. Baina era guztietako jendea biltzen da, mendebaldeko jaiak baino askoz ere anitzagoak izaten baitira, parte?hartzaileen aldetik. Bestalde, oso irizpide zorrotzak izaten dituzte jaiak antolatzerakoan, eta, beraz, ez da erraza atzean narkotikoen mafien eta multinazionalen estrategiak edo mendebaldearen imitatzaile xelebreak daudela sinestea. Turismoa, droga?trafikoa, ustelkeria eta Goari buruzko irudi estereotipatuak baliatu egiten dira, noski, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko, ilehorien eta beltzaranen arteko, eta aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunez. Baina Goako gazteak hedonismoaren eta materialismo "atzerritarren" amarruetan erori direla esatea beste kontu bat da. Goan sortu den asaldura moralak ez al du oinarririk? Horrelako asaldura moralek inoiz ez dute oinarririk izaten, okerreko interpretazioen ondorioz sortzen baitira. Goako biztanle askok diru dezente irabazten dute neguan, trance jaiei esker. Gobernuak eta poliziak nahi duten moduan, horrelako jaiak antolatzeari uzten bazaio, biztanle arruntek askoz ere gehiago galduko dute luxuzko hotelen jabeek eta droga?trafikatzaileek baino. Gainera, errepresio?giro horrek ustelkeriari ematen dio bidea, eta ez du gaiari buruz argi eta garbi hitz egiten uzten. Gauzak horrela, zer egingo dute turistek? Beste norabait joaten hasi. Diru gehiegi ez duten Goako gazte eta turista indiar askok ongi pasatzen dute trance erritmoak dantzatzen. Baina intelektual eta guraso batzuek diotenez, ez da dibertsio "erreala", atzerritik heldu baita. Nor dira intelektual eta guraso horiek? Nola dakite bertako eta kanpoko gazteen arteko adiskidetasun?harremanak interesatuak direla? Trancea "arrotza" eta "kolonialista" dela diotenak kulturarteko harremanei eta arazoak konpontzeko aukerei ateak ixten ari zaizkie. Goako gurasoek seme?alabei inposatutako kultura burges katolikoa Portugaleko kolonialismoaren emaitza dugu. Eta kolonialismo hori ez al da, bada, bertako gazteak limurtuta uzten ari den trance kultura baino oldarkorragoa? Gainera, limurtasun horren eragina bertan behera geratu ohi da turismo?garaia bukatu bezain laster, nor bere herrira itzultzen baita. Trancearen jarraitzaile diren Goako biztanleen eta kanpotarren iritziz, bertako espresiobidea da musika?mota hori. Demagun, beraz, denok onartu dugula trancea Goakoa dela. Konpondu egingo al litzateke arazoa? Kutsadura ere Goako ezaugarria da, eta ez da ona. Bertako arazo asko rave turismoari lotuta daude, baina konponbidea ez da turismoaz eta atzerritarrez kexatzen hastea. Arazoak zein diren zehaztu behar dugu. Goako gazte batek zuloak egin ditu belarrietan, trance modari jarraituz. Larria al da hori? Poliziek ordaindu egiten dute kostaldera joateko. Zergatik? Eskupekoak hartzeko aukera izango dutelako. Hori ez al da larriagoa? Bigarren arazoa da, beraz, benetan konpondu beharrekoa. Ezin da epairik egin Anjunako gazte ero maltzur horiei buruzko istorio beldurgarrietan edo kulturen arteko trukearen kontrako jarrera itsuetan oinarrituz. Irakurle, nire hitzak mesfidantzaz hartuko zenituen, agian, besteen arazoak aztertzera ausartu den sasijakintsu europar baten hitzak direlakoan. Unibertsitarioa izan arren, nire ikuspegian garai bateko Iparralde/Hegoaldearen arteko menpetasun?harremanen eragina dagoela iruditu zaizu, agian. Baina zergatik ez gara saiatzen rave turismoak eragindako arazoen konponbideei buruzko eztabaida pizten, gure burua halako "gizarte?zientzia" neutral baten atzean ezkutatu beharrean?

Hip-hopa errudun

3. LASAI GAITEZEN

Hip-hopa errudun

Nor da hip-hopari lotutako indarkeriaren erruduna? Komunikabideen sentsazionalismoa, dirua irabazteko grina sutsua eta rap kulturari buruzko ikuspegi estereotipatua.
DAVEY D
Hip-hopari buruzko historialaria, kazetaria eta militante kaliforniarra. Argibide gehiago nahi izanez gero: http://www.daveyd.com
Oakland, Kalifornia, 2000ko urtarrilak 14. 12.000 lagun baino gehiago joan dira hiriko koliseora. Juvenile rap-izarra eta bere taldea, Cash Money Click, entzuteko irrikan daude. Cash Money Click taldea puri-purian dago, eta Ameriketako Estatu Batuetako irrati eta telebista guztietan jartzen dituzte euren kantak eta bideoak. Zertxobait lehenago, eskualdeko irrati nagusian, Kmelen, izan dira musikariak, eta, txantxa artean, kontzertu gogoangarria emango dutela agindu dute... Ez genekien ongi zer zegoen prestatuta. Gaueko hamaikak aldera, Kaliforniako telebistak programazioa eten eta berri kezkagarri hau eman zuen: hamabi bat lagunek izugarrizko liskarrak eta istiluak sortarazi zituztela koliseoan. Eszena beldurgarriak ikusi ziren: ganberro-talde batzuk ikusleak jotzen eta istilu-kontrako 100 polizia baino gehiago koliseoan sartzen. Kontzertua bertan behera utzarazi eta etxera joateko esan zieten ikusleei. Ez zuten sarrerako dirua (50 dolar) berreskuratzerik izan. Gertakari latz haiek berehala izan zituzten ondorioak. Koliseoko gertakarien aitzakian, hip-hop kontzerturik ez antolatzea erabaki zuten beste lokal batzuetako jabeek. Handik hilabete batera, inolako azalpenik eman gabe, bertan behera utzi zituzten Gavin Music konbentzio ospetsua eta San Frantziskon antolatuta zeuden hainbat hip-hop kontzertu. Koliseoko gertakarien ondorioak Kalifornia baino askoz ere urrunago heldu ziren. Beste estatu batzuetako areto-jabeek telefono-deiak egin zizkioten Oakland-eko poliziari, kontzertuak antolatzea komeni zitzaien jakiteko. Ildo horretan, askoren ustez, antolamenduan hutsuneak egon zirelako gertatu zen dena. Batetik, langile gutxiegi zeudenez, ikusleek denbora asko behar izan zuten barrura sartzeko, eta horrek tentsioa sortu zuten, jakina. Bestetik, koliseoko arduradunek ez zuten neurririk hartu liskarrak hasi eta berehala, beranduegi baizik. Dena den, handik gutxira audientzia publikoa egin zuten horrelako kontzertuak bertan behera utzi behar ote ziren aztertzeko, eta ez zituzten aipatutako kritikak kontuan hartu. Koliseoko kontzertuaren garaian, gainera, rap-izarrik garrantzitsuenetako batzuek -adibidez, Puff Daddy-k eta Jay-Z.ak- indarkeria-ekintzetan hartu zuten parte. Puff?ek New Yorkeko gau?klub batetik alde egin zuen, tiroketa baten ondoren. Mundu osoko prentsan agertu zen berria. Handik gutxira, 1999ko abenduan, Poliziak erregistratu gabeko arma bat aurkitu zuen Puff?en autoan, eta atxilotu egin zuten. Ia aldi berean, Jay-Z kantariari (Grammy saria irabazi zuen) Lance "Un Riviera disko-enpresaburua sastatu izana leporatu zioten, ustez zenbait material pirateatu zizkiolako. Horrelako gertakarien ondorioz, hip?hopari lotutako indarkeria bihurtu zen hizpide nagusi iruzkingileen artean: kontzertuak debekatzea komeni ote zen, talde jakin batzuk hedatzen ari ziren irudia kezkagarria ote zen... Oso erraza da estereotipoen amarruan erortzea, baina azterketa zorrotzak egin ahal izateko, ikuspegi zuzenetan oinarritu behar dugu, ezinbestez. Jakin badakigu indarkeria?ekintzak gertatu direla hip?hoparen inguruan, baina horrek ez du esan nahi indarkeria denik hip?hoparen ideologiaren ezaugarri bereizgarria. Puff eta Jay?Z.aren portaerak deitoragarriak dira, baina ez dira musika?mota horren adierazle. Futbol?partiduetan ere makina bat liskar gertatzen dira, alde guztietan, baina liskarrak ez dira ez kirol horren, ez ikuslegoaren ezaugarri bereizgarriak. Zenbait partidutan indarkeria?arriskua egon arren, errentagarriak izaten direnez, poliziak eta udal?funtzionarioek ez dute arazorik jartzen: taldeen jarraitzaileak hesien bidez banatu, tribunetara segurtasun?unitateak bidali eta kito. Ez dute beste ezer egiten. Hip?hopari inoiz ez zaio halako tratu onik eman. Kontua ez da kontzertuak poliziaz betetzea, baina jendetza handia biltzen denez, argi dago neurri bereziak hartu behar direla. Bestalde, ezin dugu ahaztu komunikabideei horrelako iskanbilen berri ematea komeni zaiela, jarraipen handia izaten baitute. Koliseoko kontzertuan ez zuten inor zauritu edo hil. Ez zuten inor atxilotu, eta ehun polizia zeuden bertan. 12.000 entzule ziren, eta 20 lagunek baino gutxiagok hartu zuten parte istiluetan. Hala ere, telebistan programazioa eten egin zuten, liskarrei buruzko zuzeneko informazioa emateko. San Frantzisko eskualdean, izugarrizko aztoramena sortzen da futbol amerikarreko partiduen inguruan, baina komunikabideetan ez dute inoiz ezer aipatu. 1997an, oso gertakari larriak jazo ziren Stanford eta Kaliforniako unibertsitateen arteko partiduan: jarraitzaile batzuek ikusleak zapaldu eta jokaleku guztia suntsitu zuten. Poliziei ere eraso egin zieten. Baina gaueko albistarietan ez zuten ezer aipatu. Egunkarietan iruzkin sutsuak egin zituzten partidua goraipatuz, baina ez zuten liskarrei buruzko inolako aipamenik egin: ez zuten, nonbait, bi unibertsitate ospetsu horien izen ona kolokan utzi nahi izan. Hurrengo urtean, antzeko indarkeria?ekintzak egin zituzten jarraitzaileek, bertan 200 polizia zeuden arren. Eta komunikabideak isildu egin ziren berriro. Gogoeta zabalagoa egin ahal izateko aipatu ditut San Frantziskoko gertakariak. Oso erraza da hip?hopa bekatari dela esatea, musika horren jarraitzaileek ez baitute komunikabideak kontrolatzeko botere politiko eta ekonomikorik. Horrela, berri partzialen bidez, zalantzan jartzen dute hip?hoparen kultura. Bada kontuan hartzeko moduko beste alderdi garrantzitsu bat: rap?kantariek eman nahi izaten duten irudi berezi hori, alegia. Azken hamar urteotan, rap?izarren irudi jakin bat hedatu dute diskoetxeek ere, dirua irabazteko: itxura txarreko harroputz misoginoak direla. Bistakoa da artista batzuek euren kanta eta bideoetako jokabideak hartzen dituztela. Baina letra eta irudi horiek badute beste irakurketa bat ere. Lehenik eta behin, kantetako indarkeriazko metaforek rap?kantariek berezkoa duten ni?aren gorespenean dute oinarria. Robin D.G. Kelley irakasleak dioen bezala, delituak asmatu, puztu eta harrokeriaz kantatzen dituzte: "borrokan aritzen dira, hitzaren bidez, txarrena nor den erakusteko". Kelley?ren ustez, bi maila bereizi behar ditugu mezuetan. Musikaren giroa ezagutzen dutenak ongi jabetzen dira borroka horiei darien ironiaz, baina gainontzekoek hitzez hitz hartzen dituzte eta aho?zabalik geratzen dira. Iritziak iritzi, gangsta?kantariak entzuleak "ghettora" eramaten saiatzen dira, nonbait, halako bidaia fantasmagoriko batean. Baina, bene?benetan, "fantasia gaiztoek" berezkoa duten xarma horrekin jokatu baino ez dute egiten. Ez ditut gogoko horrelako mezuak, baina argi dago artisten atzean negozio handi eta bikaina dagoela eta milaka milioi dolar egoten direla jokoan. Irratiek, disc?jockeyek, diskoetxeek, bideo sustatzaile eta banatzaileek... izugarrizko dirutzak irabazten dituzte eta, beraz, horiek ere errudun dira. Ehunka kanta entzuten ditugu egunero irratietan. Nor izango da kanta horiek entzuleengan eragingo dituzten ondorioen erantzulea: irratia, milaka lagunengana heltzen dena, ala kantaria? Snoop Dog?i, Dr. Dre?ri (indarkeriari lotuta daude biak) eta horrelako artistei elkarrizketak egiten dizkieten kazetariek "nerabezaroa ghettoan nola igaro zuten" baino ez diete galdetzen, oro har, eta alderdi txar hutsa nabarmentzen dute. Horrela jokatu beharrean, proiektu onei buruzko galderak ere egin beharko lizkiekete. Ezinbestekoa da hip?hopari lotutako indarkeria ikuspegi zuzenetik aztertzea. Indarkeria?ekintzak salatu egin behar dira, baina lagun jakin batzuen jokabidearen ondorioz, ez dago zertan hip?hoparen kultura zalantzan jarri. Bestalde, gure gizartean indarkeria erakargarria dela onartu behar dugu: gangsterrei buruzko pelikulek arrakasta handia izaten dute eta hor ditugu, bestalde, telebistako programen edukiak ere. Hitz batean, hip?hopa konplexua dela onartu behar dugu, eta rap?kantarien indarkeria gizartearen indarkeriaren isla dela. Hip?hopak eta indarkeriak elkarri lotuta jarraituko dute, guk lotura hori eten arte. Hip?hopa aldatzeko, geuk ere aldatu beharko dugu.

Zibergazteria musikala

3. Lasai gaitezen

Zibergazteria musikala

Gazte subertsiboek, musikaren industriari eraso egiteaz gain, elkartasun?sare berriak sortu dituzte, Interneten bidez.
MICZ FLOR
Pragako Komunikabide Aurreratuen Zentroko prestakuntza-zuzendaria. Beste argitaratzaile batzuekin batera, "Crash Media" aldizkaria kaleratzen du paperean eta linean. Art-bag.net. gune artistikoa sortu du Berlinen. Proiektu horiek hainbat sari irabazi dituzte. Argibide gehiago nahi izanez gero: http://www.mi.cz
Jabetza intelektuala da musikaren industriaren ahulunea, eta Internetek horren kontra jotzeko aukera paregabea eman die gazte subertsiboei. Izan ere, pirateria txalogarria iruditzen zaie. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, ondorengo eslogana aukeratu zuten punk musikako diskoetxeek: "Disko-industria hiltzen ari da, etxean egindako kopien ondorioz. Jarrai dezagun borrokan". Ez zen erraza, ordea, horrelako zinta magnetikoak banatzea eta, beraz, ez ziren izan benetako mehatxua diskoetxe handientzat. Posta bidezko banaketa-zirkulu independenteak sortu zituzten, baina horiek ere ez ziren arriskutsuak. Orain, gazte subertsiboek primeran ezagutzen dute Internet, eta belauniko jarri dute kultur industria. MP3 formatuak CDak fitxategi txikitan konprimitu eta artxibatzeko aukera eman die. Fitxategi horiek Interneten egoten dira, eta, beraz, telekargatu eta entzuteko, aski da modema, telefono-linea eta ordenagailua izatea. Multinazionalen banaketa?bide berberak erabiliz, lehengo botere-egiturak suntsitzen ari dira. Eta telefonoaren faktura izaten dute kostu bakarra (gurasoek ordaintzen dute, gainera). Gazteen gogoak eta lege-arauen kontrako mesprezuak zabal-zabalik utzi dizkiote ateak pirateriari. Baina jabetza intelektuala ez da Sarea horrela erabiltzen ari diren gazteen helburu nagusia: munduko kulturen arteko trukean parte hartzeko aukera izan nahi dute, baina musikaren industriaren menpe egon gabe. Truke?ekonomian oinarritutako printzipio anarko/komunista hau berreskuratu dute: "Negoziatu duzun horrekin; izan ere, nork behar du dirua?" Pilot FM etxea MP3 marka bat da eta Vienan du egoitza. Interneteko zerbitzu-hornitzaile independente eta musika elektronikoko artista batzuek sortu zuten. Horra zer dioen Pilot FMren web-guneak: "Doanik telekargatzen dugunez, pozik hartuko ditugu dohaintza guztiak: informatikako material eta programak, bidaia-txekeak, zopa?latak, berehalako kafea eta bizitza gozatzen lagunduko digun edozer".
Ziberrespazioa kalean
Doako softwareak beste berrikuntza bat izan dira, eta ondorengo printzipioari eman diote bidea: zenbat eta lagun gehiago aritu produktu bat lantzen eta probatzen, hobea izango da emaitza. Euskarri logikoak sortzerakoan argi ikusi da printzipio baliagarria dugula aurrekoa. Kulturaren alorrari dagokionez, egile-eskubideei uko egitearen aldekoa da joera hori: "Eman ezagutzera zeure ideiak eta ikusi zer egiten duten besteek ideia horiekin. Jokabide horrek asko lagunduko dizu sormen?lanean". Musika eta fitxategiak gordetzeko sample (eredu) banku eta MIDI artxibo asko daude Interneten. Arratoien txilioak grabatu nahi dituzten hip?hop musikari abangoardistek artxibo horietan aurkituko dute euren ametsetako soinua. Nahi izanez gero, soinu hori eraldatu eta bankua aberasteko aukera izango dute, gero. Artxiboek errepertorioa ugaritzeko aukera eman diete irratiei ere. Pararadio2 Budapesteko DJ irratia da: musika elektronikoaren alorreko disc?jockey eta artista asko eta asko izaten dituzte entzungai. Daniel Molnar izan da aipatutako proiektuaren sustatzaileetako bat: "Ez dugu sample diskoetara jo beharrik, Interneten dohainik eskuratzen baititugu". Baina subertsioak musikaren industriaren mugak gainditu eta politikaren alorra ere hartu du. Desobedientzia zibila eta iraultzaren espiritua sare elektronikoetan sartu dira. Laurogeiko hamarkadan, pirata informatikoak oposizio militantearen sinbolo bihurtu ziren. "Informazioak libre izan nahi du", aldarrikatzen zuten fitxategi konfidentzialak zabaltzen zituztenean. Gaur egun, Viena da erresistentziaren, gazte?kulturaren eta Interneten bilgunea. 2000ren hasieran, gobernua eskuinaren esku geratu zenean, hainbat gazte?taldek kale?manifestazioak antolatu zituzten astero, disc?jockey eta guzti, Interneten bidez. Volkstanz izan zen talde horietako bat, eta web?gunean burla egiten zieten gobernuak protestak isilarazteko gauzatutako alferrikako ahaleginei: "Ongi hartuko ditugu irain guztiak: Interneteko belaunaldi hedonista gara, erresistentzia?mugimenduaren dantzalekua". Belgradeko B 2?92 (lehen B92) irratia dugu kultura zibersubertsiboaren beste adibide bat: "B92 irratia mezu politiko eta sozial sotilak, baina argiak, ematen hasi zen. Jugoslavia ohiaren zatiketaren garaian jarrera liberalak sustatzeko ahalmenik izan ez zuen gehiengo isilak inposatutako estetikaren kontra egin zuen, beraz". Etengabe izaten ditu ixteko mehatxuak, baina hala ere, Free B92 topaleku bihurtu da eta gainditu egin ditu Jugoslavia ohiaren mugak. Horrelako irratiak berehala hasi ziren erabiltzen Sareko audio?formatuak, ziberrespazioa eta kalea uztartu ahal izateko. Horixe egin zuen, adibidez, Irational.org irrati londrestarrak: irrati piraten urtekaria egiten dute eta irratiei buruzko gida (Europako ekoizleek sortua) eskaintzen dute Interneten. On?line irratiak potentzia txikiko FM emisoreekin konektatzeko argibide teknikoak ematen dituzte aipatutako gidetan.
Sormen eta erresistentzia guneak bateratuz
Azken urteotan, lekuan lekuko estatuaren mugak gainditzen ikasi dute Europako komunikabide?taldeek. Nola? Emankizunak eta sormen artistikoa uztartzeko bideak jorratzen. Helburua ez da entzule asko izatea, sormen? eta erresistentzia?guneak bateratzea baizik. Adierazpide artistikoen aukera teknologikoak nahitaez hartu behar izaten dira kontuan horrelako esperimentu abangoardistetan. Ozone Rigako on?line irratia da, eta 1997an, helbide garrantzitsuen zerrenda osatu zuen -Xchange- "espazio akustikoa" izeneko kontzeptua lantzeko asmoz. Emankizunak irrati guztien artean egiten hasi ziren. "Irrati bakoitzak beste baten emankizuna hartzen du zuzenean, birkodetu eta hurrengo partaideari igortzen dio" Raitis Smits?en, Radio Ozone irratiko langilearen, hitzetan. Estatuez gaindiko proiektu horiek komunikaziorako bide berriak izateko aukera eman diete gazteei. Espazio akustiko berean daude denak, eta, ziur aski, inoiz ez dira "espazio erreal" berean egongo. Dena den, aipatutako sare digitalek baldintza jakin bat bete behar dute benetako partaidetza demokratikoa eta adierazpen?askatasuna bermatu ahal izateko: entzule guztien eskura egotea. Ziberrespazioan sartzeko ez da aski telefono?linea, ordenagailua eta zenbait ezagutza tekniko izatea. Kulturaren ikuspegitik, bestalde, bi arazo aipatu behar ditugu. Lehenik eta behin, Internetek hitz egiteko aukera ematen omen die talde marjinalei. Baina nork hitz egiten du talde horien izenean? Bestalde, Interneten sartzeko bidea noranzko bakarrekoa da: erabiltzaile bakoitzak informazio guztia izan behar du eskura. Baina informazio bakoitzak ez al luke erabiltzaile guztien eskura egon behar? Horrek guztiak badu arrisku handi bat: on?line formatu estandarizatuen bidez, gazte?kultura unitarioa (adibidez, MTV estiloa) gero eta eskuragarriagoa izatea. "McDonalds" kulturaren kontrako erresistentzia?guneak sortu diren arren, beste arazo bat izango dugu, agian, mendebaldean: kultur asimilazioa. Eta aspaldiko kontua dugu, gainera. Larrutik ordaindu beharko al dugu?

Quino, umore askea

ELKARRIZKETA

QUINO, UMORE ASKEA

"Ez dut uste umoreak gauza gehiegi alda dezakeenik, baina gauzak aldatzen saiatzeko egin daitekeen ahalegintxoa da" dio Joaquin Salvador Lavado, Quinok. Mende honetan Latinoamerikan izan den marrazkilaririk garrantzitsuena da 1932an Mendozan jaio zen argentinar hau. Betidanik marraztu izan du eta bere ametsa marrazkilaria izatea zen, baina Quino Mafalda serieari esker (begiratu beheko laukia) egin da ezaguna mundu osoan. Mafaldak helduen mundua aurkezten digu, baina hori bai, haurren begiz ikusita. Serieko pertsonaia nagusia galderak baino egiten ez dituen neskatoa da, inkonformista hutsa eta munduko bakeaz oso kezkatuta dagoena. Mafalda hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, eta munduko egunkarietan eta aldizkarietan argitaratu. 1973an Quinok Mafalda margotzeari utzi zion, astero ideia berriak aurkitu beharrak asko erre baitzuen. Urte horretatik aurrera, betidanik landu izan zuen umoreari ekin zion buru?belarri, umore garratza, zuri beltzean adierazia eta oso zorrotza. Gogokoen dituen gaiak honakoak dira: botere?harremanak, gizarte?desberdintasunak, planetaren degradazioa. Hau da, berak aitortzen duen gisara "inolako graziarik ez duten gaiak".
Lucia Iglesias Kuntz?ek egindako elkarrizketa
UNESCO Albistariako kazetaria
Zure umorea nola definituko zenuke?
Ez dut uste nire marrazkiek algarak eragiten dituztenik. Eztenkada ematea da helburua, ez kilimak egitea. Ez pentsa horren bila nabilenik, berez irteten dit. Nahiago nuke barregarriagoa izango banintz, baina urteekin grazia galdu eta garratzago bilakatzen da bat.
Zure liburuek arrakasta handia izan dute Frantzian, Italian, Txinan, Portugalen.... Horrek umorea unibertsala dela esan nahi ote du?
Baietz esango nuke. Tokian tokiko konnotazioak aldatu egiten dira, batik bat umore politikoan. Hainbat ipuinek Frankoren Espainiarako nahiz fidelen Kubarako edo Latinoameriketako erregimen militarretarako balio dute. Beste umore mota batean, gastronomikoan esaterako, Argentinan haragiarekin egiten duguna Japonian arrozari aplikatu ahalko zaio. Ameriketako aktore bat Japonian umorea egiteko duten modu batez maitemindu dela entzun dut. Japonieraz hitz egiten ikasi behar omen du, horrela, hango umorea Ameriketako Estatu Batuetara ekartzeko; hori bai, japoniarrek ipuina gerezizko tarta erabiliz egiten badute, estatubatuarrek ipuina uler dezaten, pizza erabiliko du ipuinean. Baina umoreak berdin funtzionatzen du.
Bestalde, ez duzu merkatu anglosaxoian sartzerik lortu. Ez al zaizu merkatu hori interesatzen?
Lehenik eta behin, garbi utzi nahiko nuke inoiz ez dudala merkatu helbururik izan. Horrela gertatu zen. Orain dela hainbat urte Quinoren Mundua izeneko liburua argitaratu zen Ameriketako Estatu Batuetan, hitzik gabeko umorea jasotzen zuen liburua, hain zuzen. Ipar Ameriketako kideen kritikak goraipamenekoak izan ziren, horien artean Schulz?ena. Norbaitek honela esan zuen: "azkenean, eguneroko ohituretan oinarritutako umoretik aldentzen den umorea egin du norbaitek!", baina ez zen gehiegi saldu. Nire ustez anglosaxoiak nirea baino azkarragoa den ikusmenezko umorera ohituta daude. Oso zorrotza naiz, eta nire umorea ulertzeko xehetasun hau edo hori kontuan hartzea beharrezkoa da. Marrazkian egunkari bat marrazten badut, bertan irakurleentzat kodea duten hainbat gauza idazten dut... Horrexegatik, hainbatek nire gauzak behar adinako patxadaz behatzeko astirik ez du hartzen. Ingelesei Mafalda "Latinoamerikarregia" iruditu zitzaien.
Zure umorea argentinarra dela uste al duzu?
Mafalda seriea bai. Ni Buenos Airesen bizi nintzen auzo berean mugitzen dira pertsonaiak, eta Espainian eta Latinoamerikan argitaratutako edizioetan auzo hartako hizkera dute. Gainontzekoetan, hizkuntza neutroagoa erabiltzen saiatzen naiz. Beste marrazkiei dagokienean, zer esan ez nuke asmatuko. Nire gurasoak, izeba?osabak eta aiton?amonak espainiarrak ziren. Haurtzaroan, emigratzaileen artean bizi izan nintzen: harakina nahiz dilistak saltzen zizkiguna espainiarrak ziren. Barazki saltzailea italiarra zen, eta nire gurasoen eta aiton?amonen lagun guztiak, berriz, andaluziarrak. Argentinarrekin lehenengo harremanak Lehen Mailako Irakaskuntzan izan nituen. Andaluziarrez hitz egiten nuen, eta beste haurrek ez zidaten tutik ulertzen, beraz integratzeko arazoak izan nituen.
Testudun marrazkiak nahiz testurik gabeak marraztu ohi dituzu. Umorea uler dadin testua ezinbestekoa dela uste al duzu?
Nik hitzik gabeak nahiago ditut. Baina hainbat ideia ulertarazteko hitzak gehitzea ezinbestekoa da. Umorean eta zineman antzera gertatzen da. Esaterako, Chaplinek ez du hitzen beharrik, Jacques Tatik ere ez, baina ikusmenezko gag?ik erabiltzen ez dituen Woody Allenek hitz egin ezean ez luke batere graziarik izango.
Zein gai dituzu gustukoenak?
Gai bat ez dut bestea baino gustukoago, baina luzera, marrazkietan gauza esanguratsuak aurkitzen dituzu. Ahulen eta boteretsuen arteko harremanak izan ohi dira nire umorearen oinarri, boterearen eta jendearen arteko harremanak. Guztiz politizatutako familia batean hazi nintzen; Espainiar Gerra Zibilak eta faxismoaren hedapenak nire haurtzaroa markatu zuten. Horrek nire bizitzari zentzu politikoa eman zion, eta zentzu hori nire marrazkietan errepikatzea atsegin dut. Jakin badakit, botere harremanak alor guztietan ematen direla: pertsonaia bat funtzionario publiko baten aurrean -funtzionarioa beti boteretsua izango baita-, zerbitzari baten aurrean edota sendagile baten aurrean. Menpetasun rolak ditut gustukoen: bestearen iritziaren menpe agertzen denekoa. Bizitza eta heriotza ere izaten ditut gai. Kasu horretan heriotza da boteretsua eta bizirik gaudenok ahulak. Zahartzaroak askatasuna kenduko didanaren beldur naiz, oinarrizkoenak diren gauzak egiteko besteen laguntza behar izateak sekulako beldurra eragiten dit; horregatik marrazten ditut basokada bat ardo edateko borrokan ari diren 84 urteko aitonak, bilobek ez baitiete uzten.
Ba al dago zuretzat tabua den gairik?
Hasi nintzenean, marrazkilari guztien antzera, presoei buruzko txisteak egiten nituen. Presoek eta itsasoan galdutakoek betidanik izan dute toki berezia umorearen munduan. Baina Argentinan preso politikoak hasi zirenetik ezin izan dut gai hori berriro erabili, ezingo nuke erabili gainera. Ez dut uste egokia denik espetxea eta tortura -gai izugarri latzak- umorearen munduan erabiltzea. Horregatik, eta kritika asko jaso nuen arren, ezin izan dut inoiz Amnesty Internationalen kanpainetan parte hartu. Lurrikaren eta hondamendi naturalen gaiak ere ez ditut gustuko, nahiz eta fobia pertsonala dela uste dudan, marrazkilari brasildarrek erabiltzen baitituzte. Orain dela urte batzuk, errugbiko jokalariak zeramatzan Uruguaiko hegazkin bat erori zen Andeetako mendikatean. Bizirik gelditu zirenek bizirauteko hildakoak jan behar izan zituzten... Brasilgo umorezko aldizkari batek gertaera horri buruzko ale osoa atera zuen, "a priori" inolako graziarik ez zuen gaia. Gauza politak egiten asmatu zuten, umore beltzez jositakoak, baina era berean, grazi handia zutenak. Denbora asko ez dela, espetxeetan gertatzen diren bortxaketei buruzko serie bat ikusi nuen astekari frantses batean, Canard Enchain¿ zela uste dut. Nik, berriz, gai horri nondik heldu ez nuke asmatuko.
Zure azken liburuan, Borondate itzela izenekoan, teknologia berriei barre egiten dieten bineta ugari agertzen da: faxa, ordenagailua, telefono mugikorra... Zer moduz konpontzen zara teknologia berriekin?
Telefonotxoekin gaizki. Zer?nolako buru arinkeriaz erabiltzen diren ikusteak gaixotu egiten nau. Hainbatentzat beharrezkoa dela badakit: sendagileentzat, argiketarientzat, iturginarentzat... esaterako. Denbora asko ez dela Asturiasen gizon batek ozta?ozta egin omen zuen ihes otsoen atzaparretatik, telefono mugikorretik laguntza eskatu ondoren. Baina ezin dut jasan sendagilearen kontsultan nagoela norbait mugikorretik hitz egiten ikustea ezer ez esateko: sendagilea berandu dabilela, edota hozkailuan zerbait falta den galdetzeko. Horrek sutan jartzen nau. Internet erabilgarriagoa dela uste dut. Medikuntzan esaterako, edozein herri txikitan bizi den sendagileak aukera izango du esku artean duen eta nola erantzun ez dakien kasuaz Ameriketako Estatu Batuetako edo Suitzako maisu handiren bati galdetzeko. Baina hortik Interneten harrapatuta gelditzea, eta ordenagailuaren laguntzaz senargaia bilatzea edo ezkontzea... Italiako emakume adineko bat ezagutzen dut, psikologoa bera. Bada, Internet bidez Tibeteko mojekin harremanetan jartzen da, baina auzokoari diosalik ere ez dio egiten. Komunikazio gehiegiak ingurukoengandik bakartzea dakar.
Zure bineta batzuetan futbola da protagonista nagusia, Kirola atsegin al duzu?
Gai hori sakontasunean aztertu ez badut ere (nahiz eta asko gustatuko litzaidakeen), futbola interesgarria iruditzen zait, batik bat, gizarte?ikuspegitik. Ikusleak hiltzera bultzatzen dituen kirol bakarra da. Izotz hockeyan taldeen artean indarkeria ikusi dut, baita jokalari bat hiltzen ere, esternoian golpe handi bat jaso ondoren; baina futbolean ikusleak dira elkar jotzen dutenak, eta elkar hiltzera ere iritsi dira. Ameriketako Estatu Batuetako autore batek Ingalaterran hooligan fenomenoa denbora luzez aztertu ondoren, futbolen 90 minutu igaro eta golik ez sartzeak frustrazio handia eragiten duela ondorioztatu zuen. Saskibaloian, eta hockeyan ere, markagailua etengabe aldatzen da; futbolean aldiz, 30 edo 40 minutu igaro daitezke inork golik sartu gabe. Ikusleek gero eta frustrazio handiagoa dute, eta frustrazio hori nolabait kanporatu egiten da. Futbola gehiago interesatzen zait ikuspegi horretatik kirolaren ikuspegitik baino. Bestalde hainbat jokalari jokatzen ikustea zoragarria dela aitortzen dut. Esaterako, Johan Cruyff zelaian jokatzen ikustea Rudolf Nureyev eskenatokian ikustearen parekoa zen.
Jainkoa sarritan agertzen da zure irudietan, zergatik?
Ez naiz sinistedun, baina Biblia sarritan irakurtzen dut, ideiak ateratzeko apartekoa baita. Eta Jainkorik ez dagoela uste badut ere, gai bezala guztiz egokia dela deritzot. Jainkoa guztiez arduratzen da, bai denek maite duten hartaz bai denek gorrotatzen duten hartaz ere. Marrazkilariok asko erabiltzen dugun irudia da, norbera harengan identifikatuta sentitzen baita. Marraztea arkatzez gauzak sortzea da, eta guk paperean nahi adina mundu sor ditzakegu. Eta Borgesek zioen bezala, nahiz eta gauza bat izan ez, horretarako hitzik baldin badago, hortik aurrera izaki izango da. Gainera, erlijioaren gaiak, sexuarenak eta drogarenak bezala, erreakzioak eta irakurleen gutunak eragiten ditu, eta horrek adorea ematen dit.
Zein izan da zure lanbideak eman dizun disgusturik handiena?
Inolako zalantzarik gabe min gehien egin didana nire binetei bestelako erabilera ematea izan da, binetak egitera bultzatu ninduen arrazoia ez errespetatzea, alegia. Bereziki mingarria gertatu zait nire binetak eskuindarren kanpaina politikoetan erabiltzea. Behin Mafaldaren anaia, Gillen, bandera frankista eskuetan zuela agertzen zen pegatina bat bidali zidaten Espainiatik. Aiztokada baten antzekoa izan zen, izan ere, Espainiar Gerra Zibila galdu zuen familia batean jaio nintzen, eta oraindik ere negarrak irteten dit gai hari buruzko filmak ikusten ditudanean. Oraintsu arte Buenos Aireseko polizia burua izan den argentinar militar batek ere kanpaina politikoa egiteko nire marrazkiak erabili zituen... Askotan galdetzen diot neure buruari nik idatzitakoa ez ote zuten ulertu edota ulertuagatik ere asmo txarrez eman ote zioten erabilera okerra. Zur eta lur uzten naute horrelako gauzek, baina benetan zaila da horri aurre egitea. Venezuelan Mafalda kanpaina batean erabili zutela ere entzun dut, baina ezin hasiko naiz orain Caracasen abokatu bila, ez bainuke inoiz amaituko.
Askatasun osoz jokatu al duzu marrazkiak egitean?
Paradoxa badirudi ere, gobernu militar argentinarrek -gobernu gehienak alegia, jaio nintzenetik demokratikoki lau presidente baino ez baitituzte aukeratu- ez zuten zentsurarako erakunde ofizialik. Brasilen bai, ordea; eta umorezko marrazkilari orok argitaratu aurretik marrazkiak bidali behar izaten zizkioten. Argentinan bestalde, erredakzioko idazkariak saiatzen ziren marrazkilariak marrazkiak argitaratu aurretik konbentzitzen. Ezin zen jakin marrazkiak nor molestatzen zuen, ez eta zerk ere; beraz, geu autozentsuratzen ginen. Mendoza probintziatik Buenos Airesera marrazkiak karpetatxo batean nituela joan nintzenean, berehala jakin nuen ezin zela Elizarekin eta militarrekin sartu, homosexualekin zereginik ez zegoela eta sexuarekin ere ezer gutxi. Gaztea nintzen, eta argitaratzeko grinaz nengoenez, onartutako gaiez soilik marrazten nuen. Egun, ordea, guztia onartzen da, eta arazoa bestelakoa da: autozentsuratzeko ohitura baztertzea zaila da.
Argentinako azken diktaduran erbesteratuta bizi izan zinen. Herritik alde egitera behartu al zintuzten?
Egoera belztu zenean alde egin nuen. Lagun asko desagertu ziren, eta nire marrazkiak argitaratzen zituen aldizkarira marrazkiak ematera joan nintzenean, aurreko gauean bonbaz lehertu edota metrailaz josi zutela ikusi nuen. Nire lanean edozein txoko aski da marrazkiak egiteko, beraz, tontakeria zatekeen han gelditzea. 1976?1979an Italian bizi izan nintzen, eta gero pixkanaka?pixkanaka hurbilduz joan nintzen giroa nola zegoen ikusi nahi bainuen. Gaur egun, urtean zortzi hilabetez Buenos Airesen bizi naiz, eta gainontzeko hilabeteetan Milanen, hori baita Europan dudan egoitza. Sarritan joaten naiz Frantzia eta Espainiara ere.
Argentinatik kanpo, amore eman behar izan al duzu zure albumak argitaratzeko inon?
Inoiz bai, baina, oro har, larriak baino anekdotikoak edo barregarriak izan dira. Orain dela hamabost bat urte Mafalda Txinan oso ezaguna zela konturatu nintzen kasualitatez: haur txinatar baten ahotik jakin ahal izan nuen Buenos Airesen liburu azoka batean albuma sinatzeko eskatu zidanean. Ordura arte ez nuen izan nire liburuak han editatu zirenaren inolako berririk, eta jakin mina piztu zitzaidan. Lagun baten bitartez jakin ahal izan nuen Taiwanen egiten ziren argitalpen piratak zirela, eta argitaratzailea, pirata on guztien antzera, ingelesa zela. Nire agenteak argitalpen piratak bertan behera uztea lortu zuen. Gaur egun, pirata ez den edizioa jarri dute martxan Txinan. Duela hilabete batzuk han izan nintzen eta Mafaldak "arrisku horiaz" hitz egiten duen tirak nola itzuli zituzten galdetu nuen. Garai hartan jakin zen Txinak bonba atomikoa zuela; eta Mendebaldean oso kezkaturik zeuden hori zela?eta. Erantzun zidaten Txinarekin zerikusia zuen guztia baztertu egin zutela: nik ez nuen Txina ezagutzen hari buruzko iritzia emateko adina. Argudio ona iruditu zitzaidan. Susanitaren kasua, haur asko ekarri nahi dituen Mafaldaren laguna, ere bitxia da: subertsibotzat jotzen dutela famili plangintza politika dela eta.
Mafalda politikoki zuzena deitzen diogunaren guztiz kontrakoa da. Tiraren batek bereziki arazorik sortu al dizu?
Kubarekin lotura duen arazo batez gogoratzen naiz. Kuban zazpi edo zortzi bat bider izana naiz, eta adiskide min asko dut bertan. Mafaldari buruzko edizio kubatar bat dago, eta marrazki bizidunak ere bertan egin ziren. La Habanara joaten naizen bakoitzean norbaitek azalpenak eskatzen dizkit Mafaldaren argitalpen bat dela eta. Bertan, Mafalda platerkada bat sopa aurrean duela dago -munduan gutxien gustatzen zaion jakia, hain zuzen ere-, orduan bere golkorako esaten du nahiago lukeela Fidel Castrok sopa jatea osasuntsua dela esango balu, horrela, Argentinan sopa jatea debekatu egingo luketelako. Garai hartan, Argentinan Kubarekin zerikusia zuen guztia gaizki ikusia zegoen, baina kontua da Mafaldak hitzez hitz honela zioela: "Fidel Castro ergel horrek ez ote du...?". Mafalda alde batera utzita, Espainian El Pa¡s egunkariak hainbat orrialde zentsuratu izan dizkit, haien ustetan "ilunak" direlako. Horren aurrean, hona nire erantzuna: ni iluna izan naiteke, baina inoiz ez errealitatea bezain iluna.
Mafaldaren saioa Schulz?en Peanuts saioarekin alderatu izan da...
Bai noski, eta ez da harritzekoa; izan ere, etxetresna elektriko jakin bat sustatzeko helburuarekin hasi nintzen Mafalda marrazten, eta antzeko zerbait egitea eskatu zidaten. Schulz?en liburu guztiak erosi nituen, Buenos Airesen aurkitu ahal izan nituen guztiak. Aztertu ondoren, antzeko zerbait asmatzen saiatu nintzen, baina hori bai, gure errealitatera egokituta. Kanpainak ez zuen arrakastarik izan, argitaratzera zihoan aldizkaria estalitako publizitatea zela ohartu baitzen. Beraz, nire lana gorde egin behar izan nuen, handik urtebetera, 1964an, Primera Plana aldizkarian argitaratu zen arte.
Zure ustez, zergatik jarraitzen da Mafalda argitaratzen eta irakurtzen desagertu eta hogeita hamar urte igarota ere?
Behar bada bere mezuak neurri handi batean indarrean jarraitzen duelako. Gizadiak gainditu beharreko gai asko ditu. 1973. urtean Mafalda idazteari utzi nioneko egoera, Mafaldak hainbeste kritikatu zuena, gaur eguneko egoeraren parekoa da, gaurkoa bera okerragoa ez bada. Alde batetik, pozgarria da oraindik ere irakurtzen dela ikustea; bestetik, ordea, tamalgarria Mafaldak salatzen zuen injustizia sozialak bere horretan jarraitzen duela ohartzea.
Irakurleen gogoa bestelakoa zela jakinda, zergatik utzi zenion Mafalda ekoizteari?
Umorearen alorrean, eta artearen alorrean oro har, gaiak ahitu egiten dira. Nik Schulz zinez miresten nuen eta Peanuts ?ak, berriz, asko gustatzen zitzaizkidan: hamar edo hamabost urtetan zehar gogoz irakurri nituen. Baina nahiago nuke hark zuen umore guzti hura beste hainbat gauzetan islatuta ikustea. Gauza bera gertatzen zait Fernando Botero margolari kolonbiarrarekin ere: ez zait iruditzen bizitza osoan lodikoteak margotzen jarraitu beharko lukeenik. Niri dagokidanean, berriz, Mafalda idazten hamar urte igaro ostean, entregatu beharreko lan berri bakoitzarekin asko sufritzen nuen, gero eta zailagoa gertatzen zitzaidan aurreko edizioak ez errepikatzea. Marrazten hasi nintzenean konturatu nintzen komikiko azken bineta eskuz estali eta istoriotxoaren amaiera asmatzeko gai izateak zerbait oker zihoala adierazten zuela. Nahiz eta jende askok Mafaldaren liburuak erosten jarraitu, eta batek baino gehiagok egiteko horri ez uzteko eskatu, hartu nuen erabakia guztiz egokia izan zela uste dut, ez dut utzi izanaren damurik.
Bestalde, inoiz berriro marrazteari ekin diozu...
Bai arrazoi duzu, UNICEFek Haurren Eskubideei buruzko Biltzarraren hamargarren urteurrena zela?eta, marrazki batzuk egitea eskatu zidan, eta oso gustura egin nituen, gainera. Horretaz gain, hainbat adiskiderentzat marraztu nuen, esaterako Argentinan Raul Alfonsinen gobernu demokratikoak bost urte bete zituenean; ongizate eta osasun publikoaren aldeko kanpainetan erabili zezaten ere utzi nituen, gai horrekin bat eginda egon nintzen garaian. Orain, protesta egiteko erabiltzen dut, nire kexen bozeramalea da. Baina hori bai, inoiz ez dut onartu publizitate kanpainetan erabiltzea, ez eta zineman edo antzerkian Mafaldaren inolako moldaketarik egitea ere. Marrazki bizidunetara moldatzea baino ez dut onartu, bizidunak izanagatik ere marrazki izaten jarraitzen baitute.
Irakurleek, eta batez ere haurrek, Mafalda berriro itzultzea eskatzen dizutenean nola erantzuten diezu?
Haurrei erantzutea erraza da. Nik Mafalda hamar urtetan zehar marraztu nuen, beraz, beti gauza bera proposatzen diet. Begira, jaio zinenetik gaur arte egunero gauza bera egitea gustatuko al litzaizuke? Haurrak ezetz erantzun ohi du. 15 edo 16 urteko nerabeei erantzutea zailagoa da, ez dut uste konbentzitzen ditudanik.
Interneten hainbat ikerlan pseudozientifiko dabil, eta horien arabera, Mafalda irakurtzen duten Latinoamerikako haurrek Mafaldaren eragina omen dute: sopa gorrotatzeko joera, hainbatek Mafalda izena du... Gainera, aldizkari batek XX. mendean eragin handiena izan duten hamar emakume argentinarren artean sartzen du. Ez al da ardura handiegia?
Inolaz ere ez. Benetako ardura astero nahi dudana esan al izateko orri txuri bat edukitzea da. Behin lagun batek hala esan zidan: konturatzen al zara zer?nolako abagunea den astero burura etorritako guztia esateko orrialde bat eskura edukitzea? Hotzikara sartu zitzaidan eta ardura guzti hori sentitu nuen; baina gainontzekoan ez dut zerikusirik izan.
Pertsonaiaren batekin identifikatuta sentitzen al zara?
Guztiekin esango nuke. Binetan agertzen diren pertsonaia guztiek dute beren garrantzia; horrela ikasi nuen Frank Capprari egin zioten elkarrizketa batetik. Estrek zuten garrantziaz mintzatu zen. Kaleko eszenak filmatzen zituenean estra bakoitzarekin hitz egiten zuen, eta horrela esaten zien: zu senarra gaixo duen emaztea zara, erabat kezkatuta zaude senarraren osasunaz eta sendagairen baten bila farmaziara zoaz; zu, berriz, etxe bat margotzera doan margolaria zara, eta berandu zoaz zeure egitekora. Bere filmetan agertzen zen pertsonaia orok, nahiz bigarren nahiz hirugarren mailan egon, bazuen istorio bat. Niri ere, esate baterako, jatetxe bat marrazten dudanean, atzeko mahaian eserita dagoen gizonezkoari buruzko istoriotxoren bat bururatzen zait: banketxe batean egiten duela lan, Venezuelara bizitzera joan den koinatua duela... Horrelakoak asko atsegin ditut, dibertitu egiten naute.
Zuk behin esan zenuen gizakia planetako minbizia dela, ez al dago itxaropenik?
Adibide bakarra jarriko dizut: beti esan izan da Amazonas munduaren birika dela, hala eta guztiz ere suntsitzen ari gara. Biriketako minbizia duenak gaixotasuna eragozteko eta sendatzeko ahaleginik ez egitearen pareko litzateke. Amazonas suntsitzeak hainbeste lagun kezkatzen badu, zergatik ez dute erosten... ez dakit... Nazio Batuek eta benetan babesten? Ez. Gizakiak horrelakoak gara, nahiz eta biriketako minbizia eduki etengabe erretzen jarraitzen dugu. Nire ustez, itxaropena optimismo historikoa sakontzea da. Literatur Nobel saria eskuratu zuen Jose Saramago portugaldarrarekin bat egiten dut: beti esan izan du sozialismoak eta ezkerrak egunen batean berriro hartuko dutela indar. Ni iritzi berekoa naiz: politika eta abiazioa aldaratzeko ohitura dut. Mendeetan zehar jende asko hil zen hegan egin nahian: lehenengo eztanda?motorea asmatu zuten -sekulako pisua zuen-... eta orain delta hegalean edo parapentean hegan egiteko. Leonardo da Vincik gaur egun gizadiak eskura dituen materialak ezagutu izan balitu, gizona 1400. urteaz geroztik hegan egiteko gai izango zen. Antzeko zerbait gertatzen da kristauek Erroman zituzten katakonbak ezagutzean ere... a zer nolako jendea! Hiru mende klandestinitatean! Talde politikoren bat gai izango al litzateke hiru mendeetan zehar infiltraziorik jasan gabe aritzeko? Eta bi mila urte geroago ere hor daude, nahiz eta kristautasuna berez beharko lukeen bezala iritsi ez, baizik eta atzekoz aurrera.
Beti zuri?beltzean marrazten al duzu?
Bai, nahiz eta salbuespenen bat egin behar izan dudan. Frantzian Mafaldaren edizioa koloretan argitaratzen da, editorearen ustez koloretan egin ezean Frantzian ez baita saltzen. Frantzia salbuespena egiteko modukoa zelako onartu nuen, baina koloretan egitea ez zait gustatzen. Niretzat Mafaldak zuri beltzean behar du; komikiak, oro har, zuri beltzean gehiago atsegin ditut, koloretan marrazteak zerbait gehitzen ez badio behintzat. Hori bai, Akira Kurosawa?ren filmak ikustean koloreak zerbait gehitzen duela garbi ikusten duzu. Nik koloreak gutxitan erabiltzen ditut, odola dagonean edota behar?beharrezkoa denean soilik. Begira bestela honako bineta: etxean bakarrik gelditu den haur bat dago, bakarri, eta etxe osoan zehar marratxo bat marrazten du: eskaileretan, pasilloan, logeletan. Gurasoei etxera iristen direnean honako galdera egiten die: Ez dakizuela askatasunak zer?nolako kolorea duen?
Zer?nolako kolorea zuen?
Berdea.
MAFALDA ETA BERE LAGUNAK
1969an Umberto Eco semiologo italiarrak Mafalda honela aurkeztu zuen Europan: "Gure seme?alabak Mafaldak izateko prestatzen ari direnez -guk hala nahi izan dugulako-, pertsonaia erreal batek merezi duen errespetuz hartzea ez da arinkeria". Baina nor da haur hori, enparantza bati izena eman dion, Buenos Aireseko Hiritar Ospetsu izendatu nahi izan duten eta Argentinan XX. mendean gehien eragin duten hamar emakumeen artean aukeratu zuten sei urteko haur hori? Julio Cortazar idazleak honela esan zuen: "benetan garrantzia duena ez da nik Mafaldaz zer pentsatzen dudan, baizik eta Mafaldak nitaz zer pentsatzen duen". Mafalda lotsagabea, Beatles taldearen mireslea, sopa gorrotatzen duena, eta munduko osasunaz eta gerra hotzaz erabat kezkatuta dagoen neskatxa dugu. Madaldak bere kezkak agertzen dizkie aita?amei, galdera lotsagabeak etengabe egiten dizkie; esaterako: Zuek gure hezkuntza planifikatuta al duzue? Edota inprobisatu baino ez duzue egiten? Anaia Gillenek haurrek izan ohi duten xalotasuna adierazten du. Taldea honakoek osatzen dute: Manolito, auzoko dendariaren semea, supermerkatu kate baten jabe izatearekin amesten du; materialista hutsa da. Felipe, lotsatia eta erromantikoa da, eskolara ez joateko aitzakia bila ibili ohi da beti. Miguelito nartzisista. Susanita, handia hazitakoan, seme?alaba ugari dituen ama burgesa izan nahi duena. Eta Libertad, denetan txikiena. "Horrela marraztu nuen askatasuna bera ere txikia delako" dio Quinok.
BIBLIOGRAFIA QUINOZALEENTZAT
Mafaldari buruzko hamar albumez eta, Mafalda In¿dita, Diez años con Mafalda eta Toda Mafalda liburukiez gain, Quinok honako obra hauek ere argitaratu ditu: A mi no me grite (1999) Cu nta bondad (1999) Mundo Quino (1998) ­Qu¿ mala es la gente! (1996) Cuentecillos y otras alteraciones (Jorge Timosi?ren idatziak eta Quinoren irudiak, 1995) Yo no fui (1994) Humano se nace (1991) Potentes, prepotentes e impotentes (1989) S¡ cariño (1987) Gente en su sitio (1986) Quinoterapia (1985) D¿jenme inventar (1983) Ni arte ni parte (1981) A la buena mesa (1980) Bien gracias, ¿y usted? (1976) Horiek guztiak argitara eman ditu Argentinako La Flor argitaletxeak eta Espainiako Lumen argitaletxeak. Informazio gehiago: http://www.quino.com.ar
2001-03-31
16349478
3920