Azala


Aurkibidea


Bihar-eko "ukiezinak"

HAN ETA HEMEN

Bihar-eko "ukiezinak"

Pobrezia gorria eta zapalketa ohikoak dira Indiako estaturik atzeratueneko "dalit"entzat (ukiezinentzat). Tratu duina eta gizabidezkoa eskatzen dute. Noiz hartuko dituzte aintzat bidezko eskakizun horiek?
Argazkiak: Tiane Doan de Champassak; testua: Arvind N. Das
Soziologo indiarra. Bihar estatuari buruzko zenbait ikerketa egin ditu.

Ez da erraza Bihar estatuan zehar bidaiatzea, Indiako ekialdean, zailtasun ugari izaten baita (trenak beti gainezka eta autobusak, berriz, hondatuta). Erdialdetik hegoaldera dauden lautadetan, Ganges ibaiaren hegoaldean kokatutako Patna hiriburutik 100 bat kilometrora, ez da erraza joan?etorriak egitea, errepideak egoera txarrean daudelako. Baina arrazoi horretaz gain, beste batzuk ere badaude; izan ere, eskualde horretan bidaiatzen dutenek agian ibiltzeko baimen berezia eskatu beharko baitiote talde armaturen bati: litekeena da talde horiek maoistak izatea, baina ohikoena sena edo lur?jabeen kastako armada pribatuak izatea da. Esan bailiteke eskualde hartan legea betearaziko duen aginterik ez dagoela. Danwar Bihta urruneko bazter haietan galdutako herrixka bat da. Ara barrutiko hiriburutik 40 km?ra baino ez dago, baina oso zaila da bertaratzea, errepidearen egoera kaskarra dela?eta. Errepideaz gain, Danwar Bihtara iristeko beste aukera bat Sone ibaia txalupaz igarotzea da, baina oso gutxi ausartzen dira horretara, bi ibaiertzetan talde armatuak nagusi baitira. Danwar Bihtan argi ikusten da Bihar estatuko anarkia zenbaterainokoa den. Han ia ez dakite botere?legegileak zein lege promulgatzen dituen. Behartsuak baldintza lotsagarrietan bizi dira, basapiztiak bailiran, eta gutxi iristen dira zahartzarora. Azken hogeita hamar urteotan Danwar Bihta eta inguruetan sarraski ugari izan dira eta, ondorioz, mila lagun baino gehiago hil dira, gehienak "dalit" edo lurrik gabeko ukiezinak. Kusumlal jornalaria da. 1989ko hauteskunde legislatiboen egunean Danwar Bihtako terratenienteek botoa eman nahi zuten 20 "dalit" baino gehiago hil zituzten, tirokatuta. Kusumlal ozta?ozta atera zen bizirik handik. Sarraski hartatik salbatu ziren beste batzuekin batera, Kusumlal eta bere familiak herritik alde egin behar izan zuen, arriskuan baitzeuden, eta orain Danwar Bihtatik bost kilometrora dagoen herrixka batean bizi dira, lehen mailako irakaskuntzako eskolatik gertu, errepide ondoan egindako txabola batzuetan. Txabolak elkarren gainean egoteak, guztiak kasta berekoak izatea, terratenienteengandik urruti eta eskolatik gertu egoteak neurri bateko segurtasuna ematen du. Baina gauzak are okerragoak dira Kusumlalen emazte Dhanpatiarentzat eta 8 urteko Punamia alabarentzat . Egunero?egunero bi kilometro egin behar izaten dituzte Sone ibaiko ura buztinezko ontzietan garraiatzeko. Herrixkan ez da urik falta, baina Kusumlalen sendia "ukiezinen" kastakoa da eta herrixkako biztanleek ez diete uzten uhaska publikotik urik ateratzen, nahiz eta bertan?bertan egon.

Borroka armatua

Kusumlalek eta hamaika urteko Manjhi semeak ez dute lanik aurkitzen herrixkan, bertako terratenienteek lanik eman nahi ez dietelako. Eta dagoen bezala egonda, ezin die lanik eskatu eskuineko sorbaldan "oroigarritzat" bala?zauriaren orbana utzi zienei ere. Horregatik, izugarrizko distantziak egin behar izaten dituzte lan bila, batzuetan hamar kilometro joaten eta beste hainbeste bueltatzen, eta neke hori guztia 30 errupia ziztrin (dolarraren 70 zentabo) irabazteko. Okerrena, ordea, zera da: lan horiek urtean zehar lau hilabetetan besterik ez direla izaten eta gainerako zortzi hilabeteetan gosea eta premia gorria baino ez dela egoten. Lanik ez duenean, Kusumlalen semea eskolara joaten da, baina horrek ez du esan nahi hezkuntza jasotzen duenik. Sarritan eskola itxita egoten da: irakaslea auzoko herrixka bateko terratenientea da eta nahiago du bere lurretako nekazaritza?lanak gainbegiratzea "dalit" haurrei irakastea baino. Inori ez zaio bururatu ere egin Kusumlalen alaba eskolara bidaltzea; izan ere, haien ustez nesken eginbeharra etxeko lanez arduratzea baita, ahalik eta azkarren gainera. Zorigaiztoko bizitza horrez gain, Kusumlalek ere ezer gutxi ezagutzen du. Inoiz ez zen eskolara joan eta bizitza guztian ez da irten Danwar Bihtatik edo inguruetatik. Bere herrian izandako sarraskia zela?eta zenbait aldiz joana da Arara, lekuko gisa, baina epaitegiko aretoa baino ez zuen ikusi. Kusumlalek ez du itxaropenik galdu. Badaki ez dela bakarra. Bihar?eko milioi eta erdi jornalari "dalit" bera bezala daude, bizi?baldintza berdinetan, eta nekazari eta jornalari erakundeak eratzen ari dira euren egoera hobetzeko. Jasaten duten errepresio gogorra ezin dute desagertarazi bide baketsuen bidez eta horregatik Kusumlalek eta beste zenbait "dalit"ek Gudari Talde Herrikoiari (PWG) eta Zentro Komunista Maoistari (MCC) babesa ematen diete. Talde horiek borroka armatuaren aldekoak dira, goiko kasten zapalkuntza behingoz buka dadin. Beste askok, berriz, Indiako Alderdi Komunistarekin (marxista?leninistarekin) bat egiten dute; alderdi horri "Maaley" deitzen diote han eta ekintza politikoa eta nekazarien borroka bateratzen ditu. "Armada" osatu dute elkarrekin, euren eskubideak defendatzeko. Kusumlalek ez du nahi dirurik, tratu duina baizik. Terratenienteek bere kastako emakumerik ez bortxatzea eta sexualki ez esplotatzea nahi du eta Ranbir Senak, terratenienteek mantentzen duten armada pribatuak, sarraskirik ez egitea. Ez daki noiz, baina uste osoa du egunen batean bere nahiak egia bihurtuko direla.

Bihar: bidegabekeriaren inperioa

Uttar Pradesh?en atzetik, Bihar Indiako estaturik jendeztatuena da. Zabaleran Alemaniaren erdia da, baina biztanleria Alemaniakoa eta Austriakoa batuta baino handiagoa da. Bihar izena sanskritotik dator, vihara hitzetik (monasterioa), eta Budarekin erlazionatutako monumentu eta leku historiko ugari ditu, adibidez Bodh Gaya (duela 2.500 urte Budak goiargitzea hantxe lortu zuen). Iragana loriatsua bada ere, gaur egun Bihar kaos ekonomikoan eta inoiz ez bezalako gizarte?tentsioetan murgilduta dago. Kriminalitate handieneko estatuetako bat da (egunero 14 hilketa eta lau orduro bahiketa bat izaten dira). Indiako beste estatuetan bezala, Bihar?en ere biztanleria kastatan banatuta dago, antzina?antzinatik datorren sistemaren arabera. Gizarte?eskala horretan "dalit" edo ukiezinak mailarik baxuenean daude. Ukiezinak estatuko biztanleria osoaren %15 dira baina landutako lurren %2 baino gutxiago daukate. Desberdintasun horrek gizarte?tentsioak eragiten ditu eta horregatik sarritan gatazkak sortzen dira lur?jabeen eta lurrik ez duten "dalit" jornalarien artean. Erresistentzia aktiboa 60ko hamarkadan hasi zen, jornalari horiek talde maoistetan sartu zirenean. Terratenienteek eta goiko kastek armadak eratu zituzten, euren nagusitasuna defendatzeko. Sarraskietako biktimak batez ere emakumezkoak, haurrak eta adinekoak izaten dira. Nazioko gobernuak, boterean dagoen alderdia edozein izanik ere, ezin izaten du ezer egin indarkeriaz betetako hogeita hamar urte hauei amaiera emateko. Bihar?eko alfabetatze?indizea eta biztanleko errenta Indiako baxuenak dira eta estaturik atzeratuena da; baina aldi berean, baliabide mineraletan aberatsena ere bada (Indian ekoizten den guztiaren %40). Lehen ministroa (Rabri Devi) da Rashtriya Janata Dal?en (Alderdi Nazional Herrikoiaren) gobernu zentristaren burua. Azalera guztira: 173.877 km2 Biztanleria: 90 milioi biztanle Alfabetatze?maila: %38 Hiriburua: Patna


Uraren etikaren alde

EDITORIALA

Uraren etikaren alde

Federico Mayor

Ur gezaren eskasia oso kontuan izan beharreko arriskua da. Alde batetik, baliabideak ez direlako amaitezinak; aitzitik, mugatuak eta hauskorrak direlako. Beste alde batetik, munduan mende honen hasieran baino zazpi aldiz gehiago kontsumitzen delako eta biztanleria, berriz, hirukoiztu baino ez delako egin: beraz, ur?eskariaren areagotzea garapen sozio?ekonomikoak eskatutako bizimoduaren hobekuntzarekin batera doa. Bilakaera hori kezkagarria da, zeren etorkizunean bizi?maila orokorrak hobetzen jarraituko baitu. Baina aldi berean bilakaera hori onerako ere bada, garapen?maila horrek ur geza aurrezteko erraztasun eta baliabide handiagoak ematen dituelako. Gizarte jendetsu, kontsumista eta kutsakor honek gehiegi esplotatzen duela?eta, ura, guztiona den baliabide hori, eskasten ari da. Kezkatzeko arrazoi ugari daude: geruza freatikoen agorketa, laku eta ibaien lehorketa, gero eta handiagoa den kutsadura, basamortutzearen handiagotzea. Eskasia horrek gero eta ondorio larriagoak eragingo ditu gizakiarengan: gaizki elikatzea, gaixotasunak, landetako exodoa eta hirietako gainpopulazioa. Kasandra batzuek iragartzen dutenez, etorkizun hurbilean gatazka gogorrenak ura dela kausa izango dira, petrolioak edo lurrek eragindakoak baino larriagoak. Aurreikuspenak beltzak badira ere, oraindik badira krisia saihesteko aukerak. Baina horretarako ezinbestekoa da hiru baldintza banaezin hauek betetzea: teknika dagokion lekuan jartzea; merkatuaren aukerak neurtzea, baina mugak ere bai; eta batez ere, "uraren etika"ren aldeko apustua lehenestea. Teknologiak konponbidearen zati bat baino ezin du eman, uraren krisia ez baita ex nihilo sortu. Hazkundean oinarritutako garapen?eredua hartzearen ondoriozko krisi orokorraren alderdi bat besterik ez da, garrantzitsua baina partikularra. Hazkunde?eredu hori makroekonomiarekin eta teknologiarekin setatuta dago eta gizarte, giza eta ingurugiro faktoreak ahantzi egiten ditu. Balizko mirarizko konponbideak gogor baztertu behar dira. Izan ere, azken finean, gaur egun nagusi den ordena ekonomikoan, non lortuko dira presak, ubideak, ur?gordetegiak eraikitzeko baliabideak? Nola finantzatuko lirateke nekazaritza eta ingurugiroa zientifikoki gestionatzeko beharrezkoak diren "ekolanpostuak"? Halaber, ura ere "merkantzia" moduan hartzeko gero eta presio handiagoa dago, ondasun edo baliabide arrunta balitz bezala. Hori horrela izanik, merkatura jo genezake ur?eskaera hori erregulatzeko, bai kontsumoa globalki murrizteko, bai erabiltzaileen arteko epaile?lanak egiteko, nazio mailan zein nazioartekoan. Argi dago ikuspegi hori garrantzitsua dela: gero eta baliotsuagoa den baliabide hori baloratzea eta, hortaz, ez alferrik galtzea. Baina merkatuko mekanismoak inolako kontrolik gabe nagusituko balira, non geratuko litzateke estatuen boterea? Nola hartuko lukete bere gain gizarte?justiziarekiko duten ardura, edateko uraren egarria asetu ez dutenen aurrean batik bat? Teknologia eta merkatua aliatu baliotsuak izan daitezke, baina erantzunak, beste ezer baino lehen, etikoa eta kulturala izan behar du. Erantzun hori hiru ardatzen inguruan egituratzen da: ausardia, besteekiko ardura eta elkarbanatzea. Ausardia, zeren eta gai horretan ezer ez dakigula aitzakiatzat jarrita oinarri?oinarrizko lanak atzeratuko bagenitu, okerrena baino ez baikenuke lortuko: krisia larritzea eta bere muga natural eta ekonomikoetaraino iristea. Besteekiko ardura, zeren oraindik, adibidez, mila milioi lagunek baino gehiagok ez baitute edateko urik eskura. Azkenik elkarbanatzea, zeren gero eta gehiago larritzen diren gatazken aurreko alternatiba bakarra jarrera komuna, borondatezkoa eta bidezkoa baita. Eta ez da inola ere jarrera utopikoa: gizadiaren historian zehar uraren erabilerak banandu baino elkartu askoz ere gehiago egin baitu.


Zero hondakin

GURE PLANETA

Zero hondakin

Gero eta hondakin gehiago ekoizten ditugu. Hondakin horiek gutxitzeko, berrerabiltzeko edo birziklatzeko ideia xelebreak ugaltzen ari dira.
France Bequette

Gure planeta hondakinetan hondoratzen ari da eta egoera egunetik egunera okerragoa da. Ezin da jakin hondakin horiek Hirugarren Munduko herrialdeetan zenbaterainokoak diren. Baina Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE) bertako kide diren 29 herrialdeen kopuruak argitaratu ditu. 1980 eta 1995 artean herrietako hondakinek gora egin zuten, kopurua 347 milioi tonatik 484 milioi tonara igo baitzen; horietatik 238 Estatu Batuetan ekoiztu ziren eta 153 Europako Batasuneko 15 herrialdeetan. 1995ean herrialde horietako industriek 1.500 tona hondakin sortu zituzten. Frantsesak nagusi dira nekazaritza eta baso hondakinak sortzen, urtero 377 milioi tona botatzen baitituzte (tartean 17.000 milioi plastikozko poltsa, 1,7 milioi auto eta 20 milioi pneumatiko); beste muturrean grekoak daude, 90.000 tona ekoizten baitituzte. Alemaniarrek, berriz, mota guztietako 4,42 milioi tona bilgarri botatzen dituzte. Baina kopuru hori ezer gutxi da Estatu Batuetako 64 milioi tona bilgarriekin alderatuz gero. Konputagailuetan ere herrialde horrek merezi du txapela: urtero?urtero 10 milioi ordenadore zabortegietara joaten baitira. 1990ean OCDEko herrialdeetatik 40 milioi tona hondakin esportatu ziren, birziklatzeko. John Young?ek, Washingtoneko Worldwatch Instituteko ikertzaileak, honela dio: "Munduan hondakinen zirkulazioa murrizteko gure jarrera goitik behera aldatu beharra daukagu eta horrek trantsizio oso garrantzitsua egin beharra dakar, Harri Aroaren eta Brontze Aroaren artekoa adinakoa. Iraultza hori burutzeko gaur egun dauden materialak era eraginkorragoan erabili beharko dira, baina beste zerbait ere egin beharko da".

Zer da hondakina?

Hitz hori definitzerakoan guztiak ez datoz bat. Belgikako definizioaren arabera, adibidez, honako hauek dira hondakinak: "Jabeak botatzen dituen, bota nahi dituen edo ezinbestez bota behar dituen materialak". Horregatik Belgikan argitaratutako zifrak oso altuak dira: 1991n 645.636 tona hondakin esportatu ziren; hobeto ulertzeko, Frantzian 21.126 tona eta Estatu Batuetan 108.466 tona esportatu ziren adibidez. Mexikon, berriz, hondakin hitzaren definizioa oso konplexua da: "Kalitate aldetik materia hori ekoiztu duen eragiketa berriz ere egiterik ez dagoenean". Suitzan, hondakinak: "Jabeak alde batera uzten duen edo interes publikoa dela?eta alde batera utzi beharrean dagoen materia garraiogarria da". Hego Korean hondakinen artean hauek sartzen dira: "Izaki bizidunentzat edota jarduera komertzialetarako dagoeneko beharrezkoak ez diren gauza guztiak", baita "hildako animalien hezurdurak" ere. OCDEk dioenez, definizioak are gehiago korapilatzen dira ingelesezko discard aditza eta disposal hitza itzultzerakoan. Izan ere, lehenengoak baztertu, utzi edo bota esan nahi du; bigarrenak, aldiz, for disposal zaborretarako, zakarrerako esan nahi du eta trash disposal?ek, aldiz, zaborra biltzea. Orduan, itzultzeko aukera ugari dago. Bestalde, herrialdeek esportatutako hondakinen tona?kopuruak eta inportatutakoenak ez daukate zertan bat etorri; izan ere, litekeena baita hondakin horien definizioa muga iragaitearekin batera aldatzea. Adibidez, erabilitako pneumatikoak legedi ez hain zorrotzeko herrialdeetara esportatuz gero, behin inportatutakoan hondakinak herrialde horretan produktu komertzialak izango dira. Horregatik, hondakinen mugaz haraindiko mugimenduei jarraitzea ez da batere erraza. Eta are zailagoa da birziklatze?kostua edo zabortegian uzteko kostua herrialdearen arabera desberdina denean. Aduanarien kontrola saihestuz gero, merkeena zera da: pneumatiko horiek disimulu handiz kontrolik gabeko zabortegietara botatzea, ingurugiroaren kaltetan. Young?ek dioenez, "joan den mende amaieratik kontsumoaren kultura hedatu egin da, Estatu Batuetatik Europara, Japoniara eta garapen?bidean dauden herrietako gutxiengo dirudunengana; eta kontsumoaren kultura horrek ondasun materialekiko eta ondasun horiek egiteko erabiltzen diren materialekiko izugarrizko grina eragin du". Eta hau gehitzen du: "Estatu Batuetako biztanle bakoitzak bizitzan zehar honakoak erabilarazten ditu: 540 tona eraikuntzarako material, 18 tona paper, 23 tona egur, 16 tona metal eta 32 tona kimikagai". Beraz, ezinbestekoa da aldi berean lehengaien kontsumoa murriztea eta hondakinen ekoizpena gutxitzea".

"3 R"en politika

Herrialde industrializatu gehienetan badago gai horri buruzko legedi bat, "3R"etan oinarritua: muRriztu, beRrerabili eta biRziklatu. Legedi horrek zenbait alor hartzen ditu bere baitan: industria eta bilgarriak, etxeko hondakinak eta hondakin organikoak, papera, autoetako bateriak, pneumatikoak, olioak eta lubrifikatzaileak. Baina kopuruak jatorrian bertan murriztea litzateke onena, batez ere substantzia horiek arriskutsuak baldin badira. Hori gertatzen da adibidez, klorofluorkarbonoekin (CFCekin): substantzia horiek oso kaltegarriak dira ozono geruzarentzat eta berreskuratzeko zailak. Izan ere, pixkanaka merkatutik kentzen ari dira. Pneumatikoak erabili egiten dira atzera, soinu?isolatzaileak egiteko. Papera birziklatu egiten da. Baina hondakin batzuk ezin dira 3R horien baitan sartu eta desagertarazteko beharrezkoa da erraustea edo zabortegietan botatzea. Erraustuz gero, ordea, aire?kutsadura eragiten da eta horregatik sistema hori oso kritikatua da; zabortegietan botaz gero, berriz, usain txarrak eragiten dira eta sistema hori ere gero eta gutxiago onartzen da. Egoera hori oso kezkagarria da eta konpontzeko zaila. Baina Gunter Pauli ekonomialari belgikarrak 1994an ZERI programa kaleratu zuen (Zero Emissions Research Initiative). Hona hemen ZERIren itzulpena: "zero hondakin". Paulik programa hori burutzeko Tokion dagoen Nazio Batuetako Unibertsitatearen eta ingurugiroaz arduratzen diren haren nazioarteko unibertsitario?sarearen laguntza izan zuen. Programa horren arabera, garrantzitsuena industrian nahiz nekazaritzan ezer ez alferrik galtzea da, hondakin guztiak lehengaitzat hartzea, kutsadura saihestea, baina aldi berean irabaziak lortuz eta lanpostuak sortuz. Programa hori kaleratuz geroztik proiektu ugari burutu dira eta horietako asko Windhoek?en (Namibia) 1998an izandako IV. ZERI Biltzarrean aurkeztu ziren. Biltzar horretan bost kontinenteetako 250 ordezkari bildu ziren. Hona hemen proiektu horietako batzuk.

Uretako hiazintoa eta perretxikoa

Uretako hiazintoa ( Eichhornia crassipes) jatorriz Hego Amerikakoa da. Espezie hori oso ugaria da eskualde tropikaletan eta ez dakigu halabeharrez edo nahita (oso ederra baita) sartu zen. Ikus dezagun zer gertatzen den Afrikan: lehen aldiz Nilo ibaiaren deltan eta Hego Afrikan (Natal) hauteman zen, eta gero Hego Rhodesian (gaur egungo Zimbabwe) ere bai, 1937an. 50eko hamarkadaz geroztik hiazintoak kontinente hori kolonizatu egin du, lakuetatik ibaietara pasatuz, presetatik urtegietara, urmaeletatik ureztatzeko ubideetara. Atzerritar eder hori, ordea, hilkorra da. Bertako landareei, arrainei eta anfibioei uretako oxigenoa kentzen die eta itoarazi egiten ditu. Ibaietako garraioan kalteak eragiten ditu eta, beraz, merkataritzan eta turismoan ere bai; baina batez ere arrantzaleentzat da kaltegarria, landareak helizeetan nahasten direlako eta pisuarekin sareak urratzen dituztelako. Halaber, energia hidroelektrikoaren ekoizpena arriskuan jartzen du, presetarako ura daramaten ubideak leporaino betetzen dituelako. Espezie hori hainbeste ugaritzea nekazaritzarentzat ere kaltegarria da, ureztatzeko ubideak estaltzen dituelako. Errotik kentzeko saiakera guztiek porrot egin zuten. Orduan, ZERI programak Vietnamen egiten duena eredutzat hartu (han landu egiten baita) eta etsaia aliatu bihurtu zuen. Lehortu eta ongarri konposatua eman ondoren, hiazintoa oso ona da jateko perretxikoak lantzeko. Substratu horren kilo batek bost astetan Pleurotus sajur caju espezieko 112 kilo perretxiko ematen ditu. Dawit Abate Addis Abebako Unibertsitateko Biologia Saileko mikologia irakaslea da, Etiopian: kaleko umeei errendimendu oneko labore erraz hori lantzeko beharrezko formazioa ematen die. Margaret Taguira, berriz, Mutareko Afrikako Unibertsitatekoa da (Zimbabwe) eta ehun kilo ekoizten ditu eguneko. Oraindik badago zer eginik, hala ere; adibidez, Txinan egiten den moduan, espora?bankuak sortzea. Horrela, izurritea pobreziari aurre egiteko baliabide bihurtzen duen labore hori ugaritu egin ahal izango da.

Zurien garbitzen duen zizarea

Arropa zuria ikusten dugunean garbi?garbia eta oso higienikoa dela iruditzen zaigu. Baina zuritasun hori lortzeko kloroa erabiltzen da eta kloroa hilkorra da ozonoarentzat. Bestalde, lixibatan dauden fosfatoei lakuak eta ubideak itotzea eta itsasoan marea berdeak eragitea leporatzen zaie. Izan ere, fosfatoek elikagarriak ematen dituzte; ondorioz, landareak gehiegi ugaltzen dira eta deskonposatzerakoan uretan disolbatutako oxigenoa jaurtitzen dute eta, beraz, bizitza ere bai. Alabaina, Kampalako (Uganda) Zientzia eta Teknologia Kontseilu Nagusiko Z. M. Nyiira?k azaltzen duenez, animalia batzuek ekoizten dituzten enzimek "jan" egiten dituzte zelulosa (termitek ekoiztutakoek, adibidez) eta animalien haragia eta odola (euli urdinek, tse?tse euliek, eltxoek eta zizareek, adibidez). 1.800 zizare?espezie daude. Horien enzimek odol, ardo eta lur arrastoak oso erraz kentzen dituzte. Zergatik ez, orduan, zizare horietako batzuk hartu (adibidez Eisenia foetida) eta ekoizten dituzten entzimak atera? Entzima horiek dagoeneko erabiltzen dira sendagaiak eta txertoak arazteko. Gaur egun entzima horiek erauzteko ez da beharrezkoa zizarea hiltzea, xiringen bidez ateratzen baita; zailtasun bakarra burua eta buztana bereizten jakitea da. Kolonbiako eta Eslovakiako artisau?xaboigile batzuek dagoeneko teknika hori erabiltzen hasi dira.

Las Gaviotas?eko miraria

1966an Paolo Lugarik Las Gaviotas Ingurugiro Ikerkuntza Zentroa sortu zuen, Vichadan (Kolonbia), Venezuelako mugatik gertu. Banco Central Hipotecarioren laguntza jasotzen du eta Zentroak nazioartean ospe handia du, energia berriztagarriak erabiltzen dituelako: Bogotan babes ofizialeko 40.000 etxebizitzatan ur?berogailuak eta eguzki?hozkailuak jarri zituen, eta sukalde erdi industrial oso berezi batzuk ere sortu zituen (hutsean hodietan 180§C?tan berotutako kotoi?olioarekin funtzionatzen dutenak). Beraz, ez da errekin kutsakorrik erabiltzen. Las Gaviotas?ek Vichada?n sortutako ospitalean bertan ekoizten da energia, ura distilatzen dute, airea berez egokitzen da, nekazaritza biologikoko produktuak kozinatzen dituzte eta sendabelarrak landu. Paolo Lugari?k, Kolonbiak urtero 650.000 hektarea baso galtzen dituela jabetuta, baso?berritzeko programa handi bat martxan jartzea erabaki zuen. Karibeko pinu bat landatzeko segundo gutxi batzuk behar izaten dira; eta eguneko 24 orduetan, hiru hilabetetan zehar, 1.000 hektarea baso berritu dira, nahiz eta lurra idorra eta oso azidoa izan. Pinuen erretxinarekin lortutako kolofoniaz kartoizko kaxa oso bitxiak egiten dira; hain bereziak, non kaxa horiei bilgarri arloko berrikuntza?sari nazionala eman baitiete. Gainera, basoarekin batera ura itzuli da. Humusaren bidez ura filtratu egiten da arazteko; gero, botilaratu eta merke saltzen da; horrela, jendearen artean hain ugariak eta larriak diren digestio?gaixotasunei aurre egiten zaie. V. ZERI Munduko Biltzarra Vichadan izango da 1999ko urrian.

Arrainentzako garagardotegia

Tsumeb?en (Namibiako iparraldean) sorgo?zerbeza hondakinik eragin gabe sortzen dute. Fijin egindako esperimentu?pilotu batean oinarrituta, garagardogileek arrainak hazi eta perretxikoak lantzen dituzte. Sorgo?hondakinak porlanezko gordetegietan biltzen dira; bertan hartzitu eta metanoa ekoizten dute. Tsumeb?eko biztanleen %80k gas hori erabiltzen du kozinatzeko eta horrela egurra aurrezten dute. Namibia munduko herrialderik idorrenetakoa da. Alabaina, garagardo litro bat egiteko bost litro ur erabiltzen dira. Baina erabilitako ur hori alferrik galdu beharrean, urmael handi batzuetara bideratzen da. Tona bat haragi ekoizteko 7 tona ale behar dira; tona bat arrain ekoizteko, ordea, nahikoa da 1,8 tona ale. Orduan, George Chan?i, Txinan asko lan egin duen aditu mauriziarrari, garagardotegien alboan akuikultura lantzea bururatu zitzaion eta emaitza oso onak izan zituen, gainera. Aleak, halaber, oso substratu ona dira perretxikoak lantzeko. Gaur egun antzeko esperimentuak burutzen ari dira Ipar Amerikan, Japonian, Alemanian, Brasilen, Kolonbian eta Seychelleetan.

1998. urtea, mende honetako beroena

Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM) dioenez, ziur aski 1998. urtea XX. mendeko urterik beroena izango zen klimaren historian. Urte horretan, lurrazaleko batez besteko tenperatura 1961 eta 1990 arteko batez bestekoa baino 0,58§C altuagoa izan zen. Ez da azken urteotako kontua, ordea; tenperaturek gora egin dute etengabe 1860tik aurrera, neurtzen hasi zirenetik, alegia. Gaur egun, XIX. mende amaierakoak baino 0,7§C altuagoak dira. Iaz arte, tenperaturarik altuenak 1997koak izan ziren, 1961?1990eko tenperaturak 0,43§C?tan gainditu baitzituzten. Baina 1998an zifra horiek gainditu egin ziren. Eta oso zaila izango da 1999ak 1998ari postu hori kentzea, OMMko klima?datuen arabera. Klima Zainketarako Mundu Programaren buru den Peter Scholefield?ek dioenez: "1999. urtea ez da hain beroa izango, 1998an izandako bero?markak neurri handi batean "El Niño"k eragindakoak izan zirelako". Fenomeno horren bidez Ozeano Barea ziklikoki berotzen da, baina 1998ko erdi aldera amaitu egin zen eta berez ez litzateke berriz agertu behar gutxienez bi urte iragan arte. 1998an "El Niño" bereziki bortitza izan zen eta hondamen ugari eragin zituen. Indonesian lehorteak sute izugarriak eragin zituen. Urte hasieran Ekuador, Peru eta Kenya uholde handiek suntsitu zituzten. Txinan ekaina eta abuztua artean izandako eurite bortitzak ere "El Niño"ren azken korrokak dira. OMMk dioenez, Eurasia izan ezik, beste lurralde guztiek jasan behar izan zuten beroa 1998an. Floridan, Estatu Batuetako hego?ekialdean, apiriletik ekainerako denboraldia azken 104 urteotako izan den lehorrena izan zen. Frantzian eta Erresuma Batuan otsaila mende honetako beroena izan zen. Qatar?en uda inoiz ez zen 1998an bezain kiskalgarria izan eta Errusian ekainean inoiz ezagutu ez den beroaldiak ehun lagun baino gehiago hil zituen. Brasileko zenbait lekutan lehorteak kalte handiak eta suteak eragin zituen. Txilen uztailean duela mende batetik izan den gabezia plubiometrikorik handiena jasan behar izan zuten. Halaber, lehorteak Zeelanda Berrian eta Fijin ere eragina izan zuen.


Baratze bihurtutako hiria

GURE PLANETA

Baratze bihurtutako hiriak

Hiri?nekazaritza gorantz doa. Iparraldean denbora pasarako; Hegoaldean, berriz, bizirik iraun ahal izateko.
France Bequette

Munduan zehar landak jendez husten ari dira eta hiriak jendeztatzen, bai Iparraldean, bai -eta batez ere- Hegoaldean. Garapenerako Nazio Batuetako Programaren (PNUD) arabera, munduko hirietako biztanleriak gora egingo du: 1990ean 2.400 milioi ziren eta 2025ean 5.500 milioi izango dira. Hirietako biztanle berri horietako asko eta asko nekazaritza?mundutik datoz eta hirian eskura dituzten baliabideak erabiltzen dituzte. Baliabide horietako batzuk hirietako lorategiak dira: garai batean lorategiak ez ziren behar bezala zaintzen eta batzuetan higienerik eza eta bertan landaketa anarkikoak egitea leporatzen zitzaien. Baina gaur egun lorategi horiek nekazari?tradizioko biztanle berrientzat bizirik irauteko baliabideak dira. PNUDen ustez, lorategiak ustiatu beharreko baliabideak dira.1991n hiri?nekazaritza aztertzen hasi eta, 1996an, Giza Asentamenduei buruzko Nazio Batuetako Konferentzian (Habitat II) aurkeztu zuen bere txostena. PNUDek "nekazaritza" hitza adierarik zabalenean hartzen du, hazkuntza eta hondakinen birziklapena barne; eta "hiriko" hitzaren esanahiaren baitan ondorengoak jasotzen ditu: "Hiri bateko gizarte, ekologi eta ekonomi eragineko gutxi gorabeherako eremua". PNUDen ustez, nekazaritza "hiri txiki eta handietako kontsumitzaileen eguneroko beharrak asetzeko elikagaiak eta errekinak ekoizten, eraldatzen eta merkatuan jartzen dituen industria da. Elikagai eta errekin horiek lurrean edo uretan lantzen dira, hiriguneetan zein hiri kanpoaldeetan. Baliabide naturaletan edo hiri?hondakinetan oinarrituta, ekoizpen?metodo intentsiboak erabiltzen ditu eta landare eta hazteko animalia?mota ugari ekoizten ditu."

Irudimena nagusi

"Langile?lorategiak" alde batera utzita, hirietan laboreak lorategi txikietan lantzen dira: eraikinen arteko espazio libreetan, lugorrietan, errepide edo trenbide bazterretan, terrazetan, balkoietan, eta eskaileretan ere bai. Horregatik, hain leku txikiak erabiltzerakoan Iparraldeko nahiz Hegoaldeko biztanleek irudimena dute nagusi. Oso metro koadro gutxiko azaleretan barazkiak erein eta labore hidroponikoak lantzen dira; arrainak hazteko ontziak jartzen dira; fruta?arbolak eta loreak lantzen dira eta hormetan zintzilikatutako kaioletan animalia txikiak hazten dira: untxiak, hamsterrak edo hegaztiak. Hiri?nekazari gehienak emakumezkoak dira. Barazkiak lantzen eta animaliak hazten dituzte eta horrela euren kontsumoa asetu edo diru?irabaziren bat lortzen dute. Adibidez, Nairobin (Kenya) ama bat etxetik hurbil, errepide alboan, duela urte askotatik zabortegia zegoela konturatu zen; zabor horiek gero erre egiten zituzten. Horrela ongarritutako lurretik irabaziak atera ahal zirela ohartu zen eta lur hartan babarrunak eta artoa erein zituen. Ordutik, lur horretatik ateratzen duenarekin familiari jaten ematen dio, eskasia?garaietarako babarrunak lehortzen ditu eta bisitariei xigortutako artaburuak saltzen dizkie. Beste emakume batek, berriz, ur?hodi batetik beti ura isurtzen zela ikusi zuen; horretaz baliatu eta ondoan manioka eta espinakak lantzen ditu. Ur?hornidura beti arazo larria izaten da, zeren ur hori urrun egoten baita edo bestela oso garestia izaten baita. Egoskariak eta barazkiak lantzeko ez da beharrezkoa lursailen jabe izatea. Lan horretarako edozein ontzik balio lezake: kaxek, teilatu?hodiek, pneumatiko zaharrek edo plastikozko poltsek. Mexikon, adibidez, kamioi?pneumatikoen barruan patatak landatzen dituzte. Txilen, Santiagon, Hezkuntza eta Teknologi Zentroak 20 m2?ko hiri?baratzea dauka erakusgai. Lekua irabazteko, ontziak elkarren gainean jartzen dira, piramidea osatuz, eta mahasti batek eguzkitik babesten ditu. Hormetan, bertikalean, pepinoak, kuiak eta meloiak hazten dira. Puerto Principe?n (Haiti), gosearen aurka aritzen den Estatu Batuetako erakunde batek teilatu lauen gainaldeetan landutako laboreak sustatzen ditu. Gerta daiteke, ordea, baratze horiek eraikinen gainean gehiegi pisatzea eta, horregatik, erakunde horren aholkua lurra erabili beharrean 5etik 10 cm?ra bitarteko substratuak erabiltzea da. Substratu hori ongarri konposatua izaten da eta hainbat osagai izan ditzake: hondakinak, moztutako belarrak, ahotzak (azukre?kanaberaren hondakinekin), arroz?galondarrak edo arto?hostoak. San Petersburg?en (Errusia) ereiteko nahikoa izaten da ikatz?zakuak irekitzea, zaku horiek ontzi moduan erabiltzen baitira. Altuera handian landutako laboreek badituzte abantailak: zenbait azterketak adierazten duenez, New Yorken landetako barazkietan baino hamar aldiz kutsadura gutxiago egoten da. Baina hiri?nekazaritza kutsadura eta gaixotasun iturri ere izan daiteke. Landareak araztu gabeko estoldetako urarekin ongarritzearen ondorioz kolera?izurriteak sortzen dira. Gasolinaren beruna eta kadmioa barazkien hostoetan metatzen da. Arrisku horiek saihesteko biztanleei informazioa eman behar zaie, hiri?nekazaritza udal?politikan integratu, baina osasun?arautegia errespetatuz. Halaber, gainpopulatutako hirietan hiri?nekazaritza elikadurarako ezinbesteko baliabide bihurtu da eta horregatik tokian tokiko elkarteak suspertu behar dira.


Enplegurako tailerrak

GELA IREKIA

Enplegurako tailerrak

Europan ere gazte marjinatu eta iraupen luzeko langabetu asko daude. Horiek lan munduan sartzeaz arduratzen diren milaka profesional daude.
Simon Wilson eta Thierry Jeantet
Hurrenez hurren aholkulari britainiarra eta gizarte?ekonomian aditu frantsesa, lan honen egilea: Economia Sociale in Europa, Licorno Argitalpenak, Italia, 1999.

Europako Batasuneko hamabost herrialdeetan langabeziaren batez besteko tasa %11 ingurukoa da, baina Estatuen artean alde handiak daude. Horregatik, "gizarte?ekonomia" alorra indarberritu egin da. Alor horrek Europako enpleguaren % 6 hartzen du eta bere baitan enpresa eta erakunde ugari biltzen dira. Horien helburua ahalik eta etekinik handiena lortzea ez ezik, euren produktuak kalitate handiagokoak eta iriskorragoak izatea ere bada, eta enpresa edo elkarte horietako kideen ongizatea areagotzea ere bai, bereziki hezkuntza eta prestakuntza?maila hobetuz. Egitura horietako askok marjinatuenei laguntzen diete. Ezagupen eta gaitasun profesionalak hartzen laguntzen diete, horrela lan?merkatuaren beharrei egokitu ahal izateko. Batez ere bi pertsona?multzo handiz arduratzen dira: inoiz lanik egin ez duten gazteez eta iraupen luzeko langabetuez. Azken horiek gehienetan gizonezkoak izaten dira, industriaren alor tradizionaletan karrera egindakoak eta ezin izan direnak birmoldatu. Marjinatuek arazo ugari dituzte, besteak beste familiakoak, etxebizitzari lotutakoak eta alkohol eta droga gehiegikeriak. Horietako askok bere garaian eskola utzi egin zuen eta analfabetismo?arazoak dituzte. Baina guztiek dituzte ahalmenak eta gaitasunak. Ez dira biktimatzat hartu behar eta laguntza eman behar zaie, ahalmen eta gaitasun horietatik probetxua atera dezaten.

Tanta bat beharren itsaso zabalean

Prestakuntzaren eta lanaren bidezko gizarteratzearen aldeko ekimenak 60ko hamarkadan sortu eta 90eko hamarkadan areagotu egin ziren Europako herrialde guztietan. Ekimen horien bidez, egoera zailean daudenek ikasteko aukera eta dirulaguntzaz lagundutako enplegua izateko aukera dute. Europako Batzordeak eta Gizarteratzearen aldeko Frantziako Enpresa Batzordeak (CNEI) egindako ikerketa baten arabera1, 1997an horrelako milaka eta milaka egitura zeuden. Guztira 280.000 enplegu inguru ziren, hau da, beharren itsaso zabalean tanta bat besterik ez. Gainera, enplegu horiek behin?behinekoak dira: kontratuek hilabete batzuetako muga dute, nahiz eta batzuetan bi urtera ere iritsi. Hortaz, ezin dute helburu bakarra izan. Gizarteratzeko egituren xedea ez da langabezia desagertaraztea; aitzitik, egitura horien lanak zera izan behar du: lan?merkaturako bidean bitartekari edo pasabide. Izen bat ematearren, "enplegurako enpresak" deituko genieke. Enpresa horien izenak, estatutuak eta finantziazio?erak desberdinak dira herrialdeen arabera. Normalean Estatuaren, eskualdeen edo udal?erakundeen laguntza jasotzen dute eta enpresa horietako batzuk lankidetzan aritzen dira enpresa pribatu eta sindikatuekin. Mota ugaritakoak izan daitezke: kooperatibak, elkarteak, fundazioak, mutualitateak edo enpresak. Eskozian, adibidez, Wise Group?ek alor ugaritan eskaintzen ditu enpleguak: eraikin zaharrak eraberritzen, etxe partikularretan isolamendu?lanak egiten edo basogintzan. Parte hartzen dutenek ordainsaria jasotzen dute eta lan?diziplinaren menpe egotera ohitzen dira: ordutegi erregularrak errespetatzera eta euren eginbeharrak ahalik eta ondoen egiten saiatzera. Alemanian, berriz, bateratzea gertatu zenetik enplegurako eta lan?kalifikaziorako enpresa?mota berriak sortu dira (BQG, Beschaeftigungs und Qualifizierungsgesellschaft), batez ere ekialdean, pribatizazioen ondoren izandako kaleratze handiei aurre egiteko. Frantzian gobernuak dirulaguntzak ematen dizkie 800 bat "laneratze enpresa"ri. Enpresa horiek lan zaila dute; izan ere, euren kontuak orekatu eta enpresa "normalekin" lehiatuz eskaintzak lortu behar baitituzte, baina egoera ezegonkorrean dauden langabetuak eta gazte marjinatuak kontratatuz. Halaber, aldiri pobreak eta gertutasun?zerbitzuak sustatzeaz arduratzen diren "tarteko elkarteak" edo "auzoko taldeak" gero eta ugariagoak dira. Italian indarrean dagoen legediak bertan dauden 2.500 gizarte?kooperatiben garapena bultzatzen du. Espainian gizarteratzearen aldeko mila ekimen inguru eta 500 "enplegurako tailer berezi" sortu dira. Enpresa horiek guztiak batik bat eraikuntzan eta zerbitzuetan aritzen dira lanean, baina baita beste merkatu batzuetan ere: ingurugiroan, birziklapenean, auto?konponketan, elikaduran eta abar. Beste enpresa batzuk etorkizun handiko alorretan saiatzen dira, adibidez komunikazioetan eta bioteknologietan. Laneratze?egituraren batean egon ondoren langabetuei lana aurkitzeko aukerarik onenak emateko hobe izaten da oso lan teknikoak eskaintzea edo, bestela, jendearekin harremanetan aritzeko moduko lanak.

Egiten jakitea, izaten jakitea

Baina "enplegurako enpresek" etxeen aurrealdeak pintatzen, zuhaitzak landatzen, ordenadoreak konpontzen edo adinduak zaintzen irakasteaz gain, askoz ere gehiago egiten dute. Lan?munduan esperientzia eskaintzen diete. Thierry Delvaux laneratze?enpresa baten buru izan zen Paris inguruan eta horri buruz ondorengoa dio: "egiten jakiteaz adina arduratu beharra dago izaten jakiteaz. Mutil batek iltzeak ezin hobeto sartzen ikasiko du; baina lana lortzeko elkarrizketetara musika entzuteko kaskoak jantzita azaltzen bada, horrek ez dio ezertarako balioko." Enplegatzaileek langile "operazionalak" behar dituzte, hau da, irakurtzen, idazten, zenbatzen, motibatuta egoten edo lankideekin komunikatzen irakatsi behar ez zaien langileak. Hartu beharreko lehenengo gaitasunak puntuala izatea, epeak errespetatzea eta taldean lan egitea dira. Batzuetan bultzatu egin behar dira, iratzargailua eros dezaten, lanera iristeko biderik laburrena aurki dezaten edota lehenengo lan egunetan alboan egonez. Gaur egungo munduan karrera profesionalak etengabeko bilakaeran murgilduta daude eta egokitzen lagundu beharko diegu (sarritan enplegatzailea aldatu beharko baitute), agian etxean edo urrutitik lan egin beharko dutela pentsarazi beharko diegu (komunikazio?teknologia berriak erabiliz). Hori ezinbestekoa da, zeren lan munduan sartzeko ibilbide luzearen ondoren lana aurkitzen dutenek (normalean lana aurkitu nahi dutenen erdiak baino gutxiagok) lanpostu ezegonkorrak, gaizki ordainduak eta etorkizun beltzekoak lortzen baitituzte.


Zirkulua haustea

GELA IREKIA

Zirkulua haustea

Beste milaka elkartek egiten duten moduan, "Semilla" elkartea gazteak gizarteratzearen alde borrokatzen ari da, lan merkaturako bidean pasabide funtzioa eginez.

Cecilia Ballesteros. Madril. "Batzuk ezin gara poliziengana joan, bankuan ezin dugu eskatu krediturik, ezin dugu aukeratu... Nik neure izena baino ez daukat." Esaldi hori Nire izena Joe da pelikulako pertsonaia batek esaten du, Ken Loach zuzendari britainiarraren azken lanean. Gizarte?bazterketari buruzko pelikula horretako esaldi horrek argi eta garbi adierazten du nolakoa den "sistema"tik kanpo daudenen egoera. Espainian gazteak gizarteratzeko lanetan GKE asko daude eta horietako bat "Semilla" izenekoa da. Elkarte horren helburuak honakoak dira: baztertzearen sorgin?gurpila haustea eta 25 urtetik beherakoei lan egonkorra aurkitzen laguntzea eta, garrantzitsuagoa dena, ofizioren bat irakastea. "Gure xedea enplegu jarraia aurkitzen laguntzea da. Baina epe laburrerako lehen pausoa lana aurkitzea da, baita hilabete batzuetarako baino ez bada ere. Horrela badaukate euren curriculum?ean jartzeko zerbait. Zeren neska?mutil horiek trebetasun asko baitituzte, baina ezin dituzte agiri ofizialetan azaldu", dio Luis Oscar Reyes?ek, elkarte horretako gazte?informaziorako eta enplegu?kluberako zentroaren arduradunak. "Semilla" elkartea duela mende laurden jaio zen eta egoitza nagusia Madrileko Villaverde lo?hirian dauka. "Esperientzia horri esker lana aurkituko dudala uste dut", dio Cristinak, 19 urteko neskak. "Semillaren" berri ikastetxean izan zuen Cristinak; diseinu eta moda tailerrean pasa zituen bi urteetan mozketa eta jantzigintza ikasi zituen eta orain GKE horrena den Metas dendan ari da lanean. Denda horretan oihal?apainketa eta etxeko arropen negozioaren gorabehera eta xehetasun guztiak ikasi ditu: dendako kontuak eramaten, jendea nola tratatu edo gortinak, estoreak edo edredoiak nola egiten diren. "Lanpostuetan txandatu egiten dira. Enpresek nola funtzionatzen duten ikasten dute, eta garrantzitsuena: ardurak euren gain hartzen dituzte", dio Palomak, Metas dendaren arduradunak. Ikasleez gain, denda horretan bost lagun kontratatuk (hiru hezitzailek eta bi jostun profesionalek) lan egiten dute.

Hobe aurrea hartzea

Cristina bezala, GKE horren lokaletatik ehundaka gazte pasa izan dira eta gaur egun 270 lagun ari dira bertan. Erakunde horren programak Espainiako eta Europako erakunde publikoek eta pribatuek finantzatzen dituzte. Villaverden kokatu izana ez da kasualitatea. Aldiri horretan eskola?porrotaren indizea oso altua da (%60) eta alkoholismoarena, langabeziarena, droga?menpekotasunarena, desegindako familiena eta gazte?bandena ere bai. Ikasle gazteak euren kasa, senide edo lagunek aholkatuta edo gizarte?zerbitzuen bidez iristen dira. 16 urtetik beherakoak (hori baita derrigorrezko eskolatzearen gutxieneko adina) hasieran eguneko zentrotik pasatzen dira; han, eskolara joan gabe lau hilabete baino gehiago daramatzatenei euren egoerari egokitutako heziketa ematen zaie. Halaber, arratsaldeko ordutegiko programa bat ere badago, gazte nerabeei eskola?porrota gainditzen laguntzeko. Helduentzat, berriz, lan aurreko hiru tailer daude eta ikasleek bizpahiru urte ematen dituzte bertan: informatika, diseinua eta moda eta ostalaritza ikasten dute. Formazioaren azken fasea laneratzea da eta hasieran elkartean bertan egiten da; izan ere, lehen aipatutako denda?tailerraz gain jan?edan zerbitzua ere badu elkarteak. "Enpresa batzuekin kontratuak ditugu, adibidez Campofr¡o?rekin (Espainiako elikadura?enpresa garrantzitsuenetakoa) edo Alcampo?rekin (multinazional frantsesa) eta horrela gazteek ordainsaririk gabeko praktikak egin ditzakete enpresa horietan, gehienez ere hiru hilabeteko aldietan. Halaber, laneratze?prozesu babestua abian jarri dugu; bertan 40 gaztek parte hartzen dute eta enpresei hilero 30.000 pezetako dirulaguntza ematen zaie gazte horiek sei hilabetez kontratatuz gero", dio Reyesek. Horrez gain, elkarteak enplegu?zentro moduan ere funtzionatzen du; horrela, lagundu egiten du lan?eskaintzak bideratzen edo curriculum?ak idazten, eta Enplegurako Institutu Nazionalaren (INEM) prestakuntza?ikastaroen inguruan orientazioa ematen du. "Semilla" Elkarteko arduradunek datu zehatzik ez badute ere, euren zerbitzuak erabiltzen dituztenen artean % 80k lana aurkitu duela ziurtatzen dute, horietako batzuek auzoko dendetan bertan. "Semilla"ren esperientzia, ordea, ez da bakarra. Nahiz eta datu ofizialik edo horri buruzko berariazko legedirik ez egon, kalkulatzen denez, Espainian horrelako mila erakunde baino gehiago dago, horien artean gizarte?kooperatiba izenekoak -kopuru aldetik gehienak- , gizarteratze?enpresak edo horrelakoak, batez ere Katalunian (200 baino gehiago), Andaluzian (150), Madrilen (100), bi Gazteletan (60), Euskal Herrian (50), Valentzian (50) eta Galizian (50). Metodo eta eraketa aldetik desberdinak dira, baina guztiak bat datoz bazterkeriari aurre egiterakoan: bazterketaren aurkako borrokari baztertze hori gertatu baino lehen ekin behar zaio.

Munduan zehar

Ekonomia eta gizartea lantzen dituzten gizarte?enpresen monopolioa ez da Europarena. Japonian aspalditik daude kontsumitzaileen aseguru?mutualitateak eta kooperatibak. Oraintsu, zerbitzu?sektorean kooperatiba berriak sortu dira, gehienetan emakumezkoek bultzatutakoak. Quebec?en, duela hamar urte baino gehiago, langabeziaren aurkako programak gizarteratzeko kooperatiben eta elkarteen sorrera sustatzen du. Estatu Batuetan borondatezko jardueretan oinarritutako ekimen ugari gauzatu da. Martxan jarraitzen dutenek tokiko elkarteekin eta agintariekin loturak ezartzen dituzte, baina oso gutxitan jasotzen dute gobernuaren laguntza. Afrikan eta Latinoamerikan gero eta mikrokreditu?kutxa, oinarrizko elkarte eta auzoko elkarte gehiago dago; azken horiek lanbide?prestakuntzan eta lanpostuak sortzerakoan oso aktiboak dira. Batzuetan sektore informal hori "egituratutako" lan?merkatua baino garrantzitsuagoa izaten da.

Porrot masiboari aurre egiteko, bakoitzari egokitutako hezkuntza

Uruguaiko hezitzaile?talde batek Montevideoko auzune txiro batean analfabetismoaren aurka borrokatzea erabaki zuen; horretarako, eskola uzten zuten haurrei ez ezik, ume horien gurasoei ere bakoitzari egokitutako arreta eskaini zien. Hezitzaileen arabera, eskola?porrotaren arrazoi nagusia haurrak bere senitartean idazketarekin behar adinako harremanik ez izatea da; izan ere, sendian, batez ere amarekin, ikasitako ahozko hizkuntza baita nagusi. Adibidez, kalean gozokiak saltzen dituen haur batek porrot egin dezake eskolako matematika?ikasketetan, nahiz eta batuketak eta kenketak egiten oso azkarra izan. Haurrak ezin ditu abstrakzioak egin, ezin ditu objektu zehatzak alboratu edo burutik kendu eta egunero buruz egiten dituen operazioak ezin ditu ikur matematikoen bidez adierazi. Haurren amak gehienetan analfabetoak edo analfabeto funtzionalak izaten dira, baina giltzarri izaten dira haurrek ikurrak erabiltzen ikasi eta pentsamendu abstraktua eskura dezaten. Horretarako, haurrak suspertu egin behar dituzte. Ama horiek ikasketa prozesuan sartzeko astean ordubeteko bi bilera egiten dira ama eta haurrekin, euren etxean bertan, hezitzaileekin ordutegia negoziatu ondoren. Proiektu horretan 1.168 lagunek hartu zuten parte eta Uruguaiko Hezkuntza Ministerioaren eta Terre des Hommes GKEaren babesa jaso zuen. Asmoa ez zen eskola ordezkatzea; aitzitik, haurrak eskolara itzul zitezen zubiak eraikitzea zen. Eta arrakasta izan zuen, gainera: proiektuan parte hartu zuten 88 familietako gazteen %100 eskolara itzuli zen eta eskolako emaitzak nabarmen hobetu zituzten. Irakurketa familia barruko jarduera berri bihurtu da; baina horretaz gain, haur batzuk eta euren amak egunkari pertsonalak idazten hasi dira, eta horrek "haurren autoestimua indartzeko eta amen agresibitatea bideratzeko" balio izan du, Herri Hezkuntzarako Institutuaren "El Abrojo" proiektuaren koordinatzaile den Adriana Briozzoren hitzetan. Halaber, kale?irakurketak ere antolatu dira eta liburutegi ibiltaria ere sortu zen. "El Abrojo" proiektuak 1998an UNESCOren Noma Alfabetatze Saria irabazi zuen eta proiektu horretako hezitzaileek gero eta sendi gehiagok parte hartzea espero dute. abrojo@chasque.apc.org


Ale honetako gaia: Ur urri, ur garesti

UR URRI, UR GARESTI

Korronte kontrajarriak

Ura pribatizatu egin behar al da, hau da, beste edozein "merkantzia" bezala erabili? Batzuek uste dute hori ura xahutzea saihesteko bidea dela. Beste batzuk horren aurka daude, eta hau aipatzen dute: ura pribatizatuz gero, behartsuek ezingo dutela baliabide hori eskuratu. Mundu Bankuko John Briscoe merkatuaren zabalpenaren alde dago; Bernard Barraqu¿ Frantziako katedradunak zabalpen horren arriskuak azpimarratzen ditu. Colin Green?ek bere burua "hidrologo ikonoklasta eta ekonomialaritzat" hartzen du. Azken horrek egin die elkarrizketa.
Colin Green: Ura baliabide ekonomikoa dela esateak eztabaida biziak sortarazten ditu. Zer dago jokoan?
John Briscoe: Bi gauza daude jokoan. Alde batetik, urarekin zerikusia duten hainbat zerbitzuk kostu jakin bat dute, adibidez, uraren hornidurak edo ureztapenak. Erabiltzaileek zerbitzu horiek ordaindu egin beharko lituzkete oreka finantzarioa bermatzeko, beste zerbitzuekin gertatzen den moduan. Garapen?bidean dauden herrietan esan ohi da zerbitzu horiek subentzionatu egin behar direla behartsuentzat eskuragarri izan daitezen. Baina ia kasu gehienetan, populazioaren sektore aberatsek lortzen dute egoera horretatik etekinik handiena. Behartsuak ez daude hornidura?sarera konektatuta eta ur?saltzaileei dirutza ikaragarriak ordaindu behar izaten dizkiete: zerbitzu publikoaren kostua baino hamar aldiz gehiago. Beste puntua polemikoagoa da, ekonomialariek "uko egitearen balioa" deitzen dioten hori, alegia. Imajinatu arro komun baten kasua. Ur metro kubiko bat hartzean (nahiz eta doan izan), beste guztientzako kostua sortzen da: ur hori erabiltzeko aukera kentzen zaie. Hizkuntza teknikoan, horrela galarazitako erabileraren baliorik handienari "uko egitearen balioa" edo uraren "aukera?kostua" deitzen zaio. Polemika kostu horri ekiteko moduari dagokio. Orain dela gutxi arte ura estatuak banatu behar zuela aipatzen zen. Baina, zoritxarrez, honako ondorio honetara iritsi gara: estatua ez dela lan hori betetzeko gai. Badira beste aukera batzuk. Horietako bat hau da: erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioa finkatzea, hots, baliabide urri hori banatzea. Baina kontsumitzaileak ikuspuntu horren aurka daude, noski. Beste konponbide bat, bitxiagoa, ondorengoa dugu: erabiltzaileei jabetza?eskubideak ematea eta ur?merkatuak ezartzea. Baina ezin da uraren merkatu librerik ezarri. Behar?beharrezkoa da merkatu hori kontu handiz arautzea. Ur gutxi duten eskualde guztietan aspalditik daude merkatu informalak. Eta azken hamarkada hauetan asko aurreratu da merkatu ofizialak eratzeko orduan, adibidez, Estatu Batuetan, Txilen, Australian eta Mexikon.
Bernard Barraqu¿: Lehendabizi esan behar da ura baliabide naturala dela, eta, kasu batzuetan, baliabide ekonomiko eta soziala ere bihurtzen da, aldi berean. Europan ez zaio preziorik jartzen inguru naturalean dagoen urari. Baina kontsumitzaileek, neurri batean behintzat, ur hori erabili ahal izateko ezarri behar diren teknologien kostua finantzatu behar dute. Europako urari buruzko legediaren arabera, pertsona guztiek iturritik ur?kantitate txikiak doan har ditzakete etxeko beharretarako. Baina sare publikoen kasuan, zerbitzuaren kostua ordaindu egin behar da. Oro har honako hau egiten da: erabiltzaileei prezio finko eta baxua kobratzen zaie konexioagatik edo ur?kantitate minimoengatik. Hortik gora, kontsumitzen denaren arabera ordaintzen da. Nire ustez, etxeko erabiltzaileak izan gabe, arroak ustiatzen dituztenek edo kontsumo handia egiten dutenek erauzketa?eskubidea ordaindu beharko lukete, bereziki ureztaketak egiteko. Nekazariek erabilitako uraren truke prezio baxu?baxua ordainduko balute, beste erabiltzaile guztientzat ur?kantitate askoz handiagoa geratuko litzateke. Baina zergak eraginkorrak izaten dira kontsumitzaile?kontseiluek administratzen dituztenean, baina ez hori administrazio zentralizatuak egiten duenean.
Colin Green: Uraren krisia elikadura?krisia al da benetan? Laborantzak ureztatzeko ur?eskariaren igoerak ur?urritasunik eragingo al du?
John Briscoe: Horri dagokionez bat nator B.Brekin. Ureztapena ez da munduko kontsumitzaile nagusia: ura erauzteaz gain, lurrundu ere egiten da eta horren ondorioz ez da berriro ibaiko arrora bueltatzen. Arazoa ez da ureztapenerako ur gehiago uztea, baizik eta erabilpen eraginkorraz arduratzea. Baina egoera oso konplexua da. Kutsadurak, esate baterako, gero eta arazo gehiago planteatzen ditu.
Colin Green: Ekonomialariek hainbat metodo sortu dituzte baliabide naturalen balioa kalkulatzeko. Zenbaiten ustez, bioaniztasun aberatseko urtegiek berezko balioa dute eta ezin da dolarretan neurtu. Nola sartu behar dira ardura moral horiek azterketa ekonomikoetan?
John Briscoe: Urtegiei buruz hitz egiterakoan nik ez nuke "ardura morala" adierazpena erabiliko, jendeak urtegiak baloratzen baititu, zerbitzua egiten dutelako edo nolakotasun estetikoak biltzen dituztelako. Jarrera logikoa honako hau litzateke: interesatu guztiek urtegien eta ur?ekosistema osoaren kudeaketan parte hartzeko bideak aurkitzea.
Bernard Barraqu¿: Batzuek uste dute "urtegiek" eskaintzen dituzten zerbitzuei prezioa jarriz gero, baliabide hori errespetatzea lortuko dela. Ni ez nago horrekin ados. Ekonomialariek oraindik ere ez dute aurkitu urtegiek eskaini dezaketenaren benetako balioa zehazteko modurik.
Colin Green: Ekonomialari askok uste dute uraren kontsumo guztien truke honako prezioa ordaindu beharko litzatekeela: ura erabiltzaileen eskura eramateak duen kostua. Benetan eraginkorra al da erabilera eta zarrastelkeria murrizteko urari prezioa jartzea?
John Briscoe: Urari prezioa jartzea eta erabilitako bolumenaren arabera fakturatzea eskaria murrizteko bide eraginkorrak dira. Horixe egiten da kontsumitzen ditugun gainerako ondasun guztiekin.
Bernard Barraqu¿: Ur?horniketako sarea administratzea ez da oso garestia, baina sare hori instalatzea bai, ordea. Funtsean hori dela?eta, garapen?bidean dauden herrialdeek sare horiek instalatzean dirulaguntza handiak eta mailegu merkeak behar izaten dituzte (garai batean herrialde garatuek behar izan zuten moduan). Hasierako sareak amaitutakoan, prezioak igo egin daitezke mantenimendu?gastuak epe luzera ordaindu ahal izateko, Iparraldeko Europan egiten den bezala. Ur?neurgailuak jarrita ere, ez da beti gutxiago kontsumitzen. Europako azterlan gehienek zera erakutsi dute: etxeko kontsumorako ura -edateko, janariak prestatzeko eta garbiketarako- ez dela prezioaren arabera aldatzen. Eta alderantziz, kanpoko erabiltzaileek -igerilekuak betetzeko, autoa garbitzeko, lorategia ureztatzeko- prezioa kontuan izaten dute. Horregatik, kontu handiz ibili behar da kontsumoaren araberako ordainketari buruzko aipamen orokorrak egiten direnean. Nahiz eta partikularren ordainketa horri buruz asko hitz egin, ez da kontuan izan ureztatze?sistema handietan neurgailuak ezartzearen ondorioz sor daitezkeen ekonomiak.
Colin Green: Ekonomialari ugarik esaten dute ura erabiltzearen eskubidea merkaturatu egin beharko litzatekeela. Horrela herrialde askok legedia aldatu egin beharko lukete eta ura hartzeko eskubidea eman; horren ondorioz baliabide horren gaineko jabetza?sentimendua sortuko litzateke. Ona al da hori?
John Briscoe: Ura dagoen edozein lekutan, baliabide horren gaineko eskubide inplizituak sortuko dira, eta baita eskubide horien inguruko arazoak ere. Eskubide horien definizio ofizialik balego, giza bizitzari atxikitako arazo hori konpontzeko metodo argiago eta eraginkorragoak finkatzea egongo litzateke. Merkatu horiek arrakasta izan dute, adibidez, Kalifornian: lege batzuek nekazariei baimena ematen diete euren ur?eskubideak lehorte garaietan hiriei saltzeko. Sistema horren abantaila sozial eta ekonomikoak nabariak dira.
Bernard Barraqu¿: Europan ur "pribatuen" garrantziak behera egin du, baina horrek ez du esan nahi estatua egin denik ur horien jabe. Oro har, europarren ustez ura guztiona da: ura erabil daiteke, baina ezin da uraren jabe izan. Gehienetan, estatuak ez du ura zuzenean banatzen, baizik eta bermatu egiten du, hau da, erabiltzaile?mota desberdinek baliabideak elkarbanatu eta zuzentasuna, berdintasuna eta printzipio etikoak errespetatzeaz arduratzen da. Sistema orekatu hori pribatizazioa baino malguagoa da eta gainera moneta?konpentsazioak ere ekar ditzake.
Colin Green: Pribatizazioaren aldeko argudioek ba al dute oinarri praktikorik ala funtsean ideologikoak dira?
John Briscoe: Biak. Gai konplexua da eta oso formulazio nahasiak eragiten ditu. Inork ez ditu benetan uraren zerbitzuak pribatizatu, Ingalaterra eta Gales izan ezik. Frantzian "delegatutako administrazioa" deiturikoa da nagusi: jabetza oraindik ere publikoa da, baina enpresa pribatuek zenbait lan burutzen dituzte estatuko funtzionarioek baino hobeto egiten dutelako. Ez dago legezko errezeta magikorik ura ondasun publiko edo ondasun pribatu bihurtzen duen monopolioaren arazoa konpontzeko. Ziur nago onena sistema mistoa dela, erabiltzaileei zerbitzu egokia arrazoizko prezioan eskaini ahal izateko, hau da, funtzionarioek enpresa lehiakideak zaintzea eta alderantziz.
Bernard Barraqu¿: Ados nago, sistema mistoak onenak dira. Mendebaldeko Europa osoan pribatizazio partzial ugari izan dira. Praktikan, zerbitzu publikoak gaizki funtzionatzen duenean pribatizatu egiten da. Orduan badirudi ez dagoela beste erremediorik. Baina benetan, badira beste konponbide batzuk. Herrialde batzuetan, adibidez, agian zenbait zerbitzu?motatan finantziazio eta fakturazio sistema eraginkorragoak erabiltzea komeniko litzateke, esate baterako, gasa, elektrizitatea eta ura biltzerakoan.
Colin Green: Garapen euskarrian guztiok parte hartzea ezinbestekoa dela esaten da. Nola bil daitezke parte?hartzea eta pribatizazioa?
John Briscoe: Behatzaile azkar batzuek adierazi dute sektore pribatua sartzearen abantaila nagusia hau dela: kontrol publikoa, gardentasuna eta erantzukizuna handiagoak direla. Ingalaterra eta Gales uraren pribatizazioaren eredutzat hartzen dira, nahiz eta ni neurri horren jarraitzaile sutsua ez izan. Bertan, erabiltzaileak, prentsa eta populazioa, oro har, pribatizazioa egin aurretik baino inplikatuago sentitzen dira. Burokrazia astunen aurrean, erabiltzaileek, etsita, zerbitzu ez?eraginkorra onartu egiten dute eta ez dute eskaerarik egiten. Pribatizazioaren ondorioz, zerbitzua ordaindu egiten dute eta ez dute onartzen zerbitzu txarrik. Pribatizazioa egin den herrialde askotan, populazioa zerbitzu publikoekin zerbitzu pribatuekin bezain zorrotz ageri da. Agian hori da uraren kudeaketa pribatuak duen abantaila nagusia.
Bernard Barraqu¿: Ez nago J.Brekin ados Ingalaterrako eta Galeseko populazioaren parte?hartzeari buruz esan duenarekin. Pribatizazioak parte?hartze gatazkatsua dakar. Frantzian ere erabiltzaileek kudeaketa pribatuan konfiantza gutxiago dute. Hori arrazoi ona da tokian tokiko agintarien paperak mantentzeko. Ideologikoki pribatizazioa zerbitzua "komertzialago" bihurtzean oinarritzen da. Erabiltzailea bezero izatera pasatzen da, eta ez hiritar. Hiritar den aldetik, kontsumitzaileak, gizatasuna dela?eta, bere burua ur gutxiago kontsumitzera behartuko du ziur aski, bereziki lehorte?garaietan. Bezeroak, aldiz, ordaindu egiten duenez, zerbitzu ona exijituko du, egoera edozein izanda ere. Edozein sare eraginkortasunez administratu ahal izateko ura nola erabiltzen den jakin behar da. Erabiltzaileen parte?hartzeak informazio hori ematen du eta, azken finean, sarearen ustiapen?gastuak murriztu egiten dira. Aldi berean, litekeena da hobeto informatutako kontsumitzailea hiritar zorrotzago ere bihurtzea. Frantziarrak, adibidez, kexu dira uraren prezioa altua delako. Banakako neurgailua izatea nahiago dute, nahiz eta eraginkorra ez izan. Neurgailu horrek adieraziko die zenbat ur kontsumitu duten, baina ez dute ikusiko euren fakturei esker hainbat gastu ordaintzen direla, hala nola, hiriko estoldekin konektatutako fabriketako uren deskontaminazioa, edo bestela, nekazaritzatik datozen nitratoak. Hobeto informatuta baleude, erabiltzaileek uraren politika euskarriagoa exijituko lukete.
Valentzia: urari buruzko mila urtetako kontuak

Uraren gaineko eskubideei dagokienez, Valentziako nekazariak ez dira bat?batean aritzen: duela mila urte baino gehiagotik Uren Auzitegira jotzen dute Turia ibaiko (Espainiako ekialdean) emariaren banaketa zuzena bermatzeko. Abokatuak izan gabe, euren epaiak idatziz jaso gabe eta errudunak zigortzeko presondegirik izan gabe, zortzi "Sindikok" Valentziako katedraleko Apostoluen ate aurrean honako hauek erabakitzen dituzte: nekazarien artean sortutako tirabirak eta "Valentziako Ortua" delakoaren 17.000 hektareak ureztatzen dituzten ubideen ura erabiltzeko eskubidea. Aipatutako hori ostiralero egiten da Abderraman III.a Kordobako kalifaren garaitik, hau da, gure garaiko 960. urtetik. Horregatik "Valentziako Ibarreko Uren Auzitegia" Europako zaharrena dela esan daiteke. Zortzi sindikoek -beltzez jantzita eta erakundearen ikurra daraman aguazilak lagundurik- "ubide nagusietako" bakoitza ordezkatzen dute. Ubide horiek ureztatzeko erabiltzen dira eta Turiako urak banatzen dituzte. Ubide horietako bakoitzeko 1.500 nekazari inguruk euren sindikoa aukeratzen dute: sindiko horrek nekazaria izan behar du eta ez jabea bakarrik. "Herri?magistratu" horien lana Valentziako nekazari guztiek behar duten ura jasotzea da; horretarako 1238. urtean Jaime I.ak idatzitako eta oraindik indarrean dagoen Ordenantza honetan oinarritzen dira: "Nekazari bakoitzak zenbat lur dituen, horrenbesteko ur?eskubidea izango du". Gaur egun Auzitegian aurkeztutako salaketak, gehienbat honako arrazoiengatik dira: lehorte garaian ura xahutu edo lapurtzeagatik, ubideak hausteagatik; uztan izandako kalteengatik, aldameneko lurretan ur gehiegi zabaltzeagatik; ureztatze?txandak ez errespetatu eta ura behar bezala pasatzeko ubidea garbi ez izateagatik.


Bizitzeko baliabidea

Ur urri, ur garesti

Bizitzeko baliabidea

Ura gero eta baliabide urriagoa denez, eskaria eta zarrastelkeria murriztu egin behar dira. Baina nola?
Marokoko legelaria, Uraren aldeko Magreb?Machrek Itunaren presidentea, Uraren Nazioarteko Idazkaritzaren presidenteordea.

Ura gizakion eta naturaren bitartekoa da eta gure eguneroko bizitzan eta gure imajinazioan dago. Mundua mundu denetik, urak gizarte?eraikuntza ikusgarriak eta banaketari lotutako gatazka ugari eragin ditu. Baina, munduko pertsona gehienek ez dute ura faltan izan eta horregatik uraren erabilgarritasunak mugarik ez duela iruditzen zaie. Industrialariek, nekazariek, kontsumitzaile arruntek ura neurririk gabe xahutzen jarraitzen dute. Hala ere, eskaintzak behera eta eskariak gora egin dutenez, edonork badaki jarrera aldatzeko ordua iritsi dela. Pertsona gehienak ez dira ondorengo honetaz ohartzen: ur geza baliabide oso urria dela. Munduko mapetan nagusi den kolore urdin horrek asko eta asko engainatu egiten ditu. Ez dakite planetako uraren %97,5 gazia dela. Ezta ur geza -gainerako %2,5- neurri handi batean ezin dela erabili ere: %70 Antartikako eta Groenlandiako izotz?bloke handietan dago eta gainerakoaren zatirik handiena, berriz, lurrean hezetasun gisa eta geruza freatikoetan (sakonegiak ustiatu ahal izateko). Guztira, %1 baino ez da ur geza, hau da, Lurreko ur guztiaren %0,007 baino ezin da erraz eskuratu. Mendeetan zehar, hazkunde demografikoak eta giza jarduerak baliabide preziatu hori askoz ere "ahulagoa" egin dute. 1990 eta 1995 artean ur?erauzketa sei aldiz baino gehiago hazi zen, hau da, populazioaren hazkundearen erritmoa baino bi aldiz azkarrago. Presio gorakor horrek urritasun?arriskuak areagotu egin ditu. Ur gezaren kopuruaren eta munduko populazioaren arteko erlazioa finkatuz gero, zera ikus dezakegu: uraren batez besteko erabilgarritasuna ez dela nahikoa. Baina eskualde ahulenetan 460 milioi lagun inguruk (planetako biztanleen %8) urik ez duela kalkulatu da. Munduko populazioaren laurdenak egoera horretarantz jotzeko arriskua du. Ez bada ezer egiten, adituek aurreikusten dutenez, gizakien bi herenak ur?urritasun moderatu edo larria jasango dute 2025. urtea baino lehen. Baliabideak banatzeko orduan halako aldeak izatearen ondorioz -batzuetan herrialdeetan bertan ere-, kontsumo?mailetan ere izugarrizko aldeak daude: landa?eskualdean bizi den malgatxe batek eguneko 10 litro ur erabiltzen ditu, hau da, bizitzeko minimoa; frantziar batek 150 litro eta iparramerikar batek 425 litro. Erabilgarritasun?arazoei kalitatearen degradazio kezkagarria gehitu behar zaie. Eskualde batzuetan ura oso kutsatuta dago eta ezin da erabili, ezta industrian ere. Horren arrazoiak anitzak dira: tratatu gabeko isurkiak, hondakin kimikoak, hidrokarburoen isuriak, zaborrak edonon uztea, nekazaritzan erabilitako produktuak lur barruan sartzea etab. Ez da erraza kutsadura hori mundu osoan zenbatekoa den neurtzea; hala ere, arrasto jakin batzuk direla?eta, antzeman daiteke zenbatekoa den. Garapen?bidean dauden herrialdeetan, adibidez, uraren %90 inolako tratamendurik egin gabe banatzen omen da.

Eskariaren igoera izugarria eta zarrastelkeria mugatzea

Egoera oso larria da hiri?eskualdeetan, eta premiak ere oso handiak. Gizateriaren historian lehenengo aldiz, hiriek landa?eskualdeek baino biztanleria handiagoa izango dute, eta horren ondorioz, ur?kantitate handiagoak kontsumituko dituzte. Hirien hazkunde hori dela?eta, lehia handiagoa izango da uraren erabiltzaile?mota desberdinen artean. Gaur egun nekazaritzak munduan kontsumitutako uraren %69 hartzen du, industriak %23 eta familiek %8. Garapen?bidean dauden herrietan nekazaritzari dagokion kontsumoa %80koa ere izan daiteke. Etorkizunean hiriko biztanleen, industriaren eta azpiegitura turistikoen eskakizunak azkar haziko direla aurreikusten da, eta neurri berean hazi beharko du, gutxienez, nekazaritza?produktuen bolumenak planetako gizaki guztiek janaria izan dezaten. Denbora luzez aurreikusi zen uraren eskariaren igoera arazo teknikoa izango zela. Eta, beraz, konponbide teknikoak proposatu ziren: presa gehiago egitea, itsasoko ura gatzgabetzea etab. Ideiarik bitxienak aipatu ziren, esate baterako, icebergak zatitu eta atoian eramatea. Gaur egun konponbide teknikoen mugak agerian gelditu dira. Adibidez, presa gehiago egitea oso garestia da lekurik errentagarrienak jada aprobetxatuak izan baitira. Presa gehiago egitearen kontrako argudio sozioekologikoak ere badira: milioika pertsonari euren inguru naturala kentzen zaie eta ekosistemak kaltetu egiten dira. Horren ondorioa hau da: Worldwatch Institute?ren arabera, 1951 eta 1977 artean batez beste askoz ere presa gehiago egin ziren azken hamarkadan baino. Hidrologoen eta ingeniarien ezintasun hazkorraren aurrean adostasuna sortu da: eskaintza ezin denez handitu (horrek herrialde askorentzat oso kostu garestiak ekarriko lituzkeelako), aurreikusitako eskariaren eztanda eta zarrastelkeria mugatu egin behar dira: ureztatze?sistemen eraginkortasunik ezaren ondorioz sortzen diren galerak kontsumitutako uraren %60 ingurukoak direla uste da. Ekonomialariek, beraz, urari buruzko eztabaida bizian sartu behar izan dute. Zera aipatzen dute: baliabide horren "zentzuzko erabilera" inposatzeko, hau da, ura xahutzea saihestu eta kalitatea bermatzeko, kontsumitzaileei ordainarazi egin behar zaiela. Ezta pentsatu ere! erantzuten dute uraren doakotasunaren aldekoek; ura kultura askotan "zeruko dohaintzat" jotzen dute. Eta behartsuak? aipatzen dute giza eskubideen eta ura izateko eskubidearen defendatzaileek. Beste galdera garrantzitsu batzuek eztabaida biziak sortarazten dituzte: nola kalkulatu behar da uraren "benetako prezioa"? Nor arduratu beharko litzateke ura merkaturatzeaz?

Doakotasun printzipioa zalantzan

Nahiz eta kontrako iritziak eta zalantzak ugariak izan, uraren doakotasun?printzipioa zalantzan ipini da, besterik gabe. Askoren ustez, gaur egun ura saldu eta erosi egiten den merkantzia da. Baina elkarbanatutako baliabide horren kudeaketa ezin da gelditu irabazi?legeen menpe bakarrik. Gizarte zibileko agente ugari -GKE, ikertzaileak, talde komunitarioak etab.- mobilizatzen ari dira uraren kudeaketaren dimentsio sozial eta kulturalak kontuan izan daitezen. Mundu Bankua ere (pribatizazioaren bultzatzaile nagusia), alderdi horren inguruan zuhur dago. Sektore publikoaren eta pribatuaren artean azken urteotan ugaltzen ari diren taldeen aberastasuna onartu egiten du. Badirudi estatua baino ez dela zuzentasuna bermatzeko gai, eta baita parte?hartzaileen artean epaile gisa aritzeko gai ere. Parte?hartzaileak hauek dira: kontsumitzaile?taldeak, enpresa pribatuak eta erakunde publikoak. Edonola ere, behar?beharrezkoa da uraren kudeaketa arautzeko sistemak sortzea, baina ez irizpide finantzarioen arabera bakarrik. Ehundaka milioika pertsonari ura izateko eskubidea ukatzen ez bazaio behintzat.

+_

ú Pertsonok hilabete bat inguru iraun dezakegu janaririk gabe, baina astebete baino ez urik gabe. ú Giza larruazalaren %70 inguru ura da. ú Garapen?bidean dauden eskualdeetan emakume eta haur askok batez beste 10 eta 15 kilometro bitartean egiten dituzte egunero ura izateko. ú Egunero 34.000 pertsona inguru hiltzen da uraren kalitatearekin zerikusia duten gaixotasunak direla?eta, adibidez, beherakoa edo heste?zizareak. Gertaera hori honekin konpara dezakegu: egunero 100 Junbo hegazkinek istripua izan eta bidaiari guztiak hiltzearekin. ú Pertsona bakoitzak egunero 5 litro ur behar ditu edateko eta janariak prestatzeko eta beste 25 litro garbitasun pertsonalerako. ú Kanadako maila ertaineko familiek 50 litro ur erabiltzen dute egunero. Afrikan, batezbestekoa 20 litrokoa da eta Europan 165ekoa. ú Esne?behiek ur?litro dezente edan behar dituzte sortzen duten esne?litro bakoitzeko. ú Tomateen %95 ura da. ú Lau neumatiko egiteko 9.400 litro ur behar da. ú Egunero 1.400 milioi litro ur erabiltzen dira munduan prentsa inprimatzeko.

Iturriak: International Development Initiative of McGill University, Kanada, eta Saint Paul Water Utility, Minnesota. Estatu Batuak.
Edateko urik eta oinarrizko saneamendurik ez duen populazioaren portzentajea, eskualdeka, 1990?1996

Eskualdea Edateko ura Saneamendua Arabiar estatuak 21 30 Afrika, Saharatik hegoaldera 48 55 Hego?ekialdeko Asia eta Ozeano Barea 35 45 Latinoamerika eta Karibea 23 29 Ekialdeko Asia 32 73 Ekialdeko Asia (Txina izan ezik) 13 - Hegoaldeko Asia 18 64 Garapen?bidean dauden herriak 29 58 Aurrerapenik gutxieneko herrialdeak 43 64

Iturria: Giza garapenari buruzko txostena 1998, PNUD, New York
Lurreko ur?erreserbak leheneratzeko behar den denbora

Ur biologikoa hainbat ordu Ur atmosferikoa 8 egun Ibaietako urak 16 egun Lurreko hezetasuna urtebete Urtegietako ura 5 urte Aintziretako ura 17 urte Lurpeko ura 1.400 urte Mendiko glaziarrak 1.600 urte Ozeanoak 2.500 urte Poloetako izotz?blokeak 9.700 urte

Iturria: World Water Balance and Water Resources of the Earth, Gidrometeoizdat, Leningrad, 1974
Urritasunerako konponbideak

Urritasunari aurre egiteko gehien aipatzen diren konponbideetako batzuk hauek dira: ura gatzgabetzea, ureztatze?sistemen hobekuntza edo lainoetatik ura ateratzeko teknikak. Baina "mirarizko konponbidea" aurkitzeko ahaleginean, hidrologoek eta politikoek askotan honako gai hau ez dute kontuan izaten: Nola erabili eta babestu bizitzeko behar?beharrezkoa den baliabide hori? UNESCOren Nazioarteko Programa Hidrologikoak (NPH) arazo hori diziplinarteko ikuspuntutik aztertzen du. NPHk 150 herrialdetako zientzialariak biltzen ditu eta mundu edo eskualde mailan zenbat ur dagoen baloratzen ari dira, adibidez, kutsatutako lurpeko uren inbentarioak egiten. Aldi berean, politika hidrologiko eraginkorrak hartzerakoan zein faktore sozioekonomikok parte hartzen duten aztertzen ari dira. Adibidez: Gazako (Aginte Palestinarra) lurpeko ur?korronteak arrisku larrian daude, neurri batean eskualde hartan egindako azken inbertsioak direla?eta. NPHk bi laguntza?mota eman ditu: bertako hidrologoei bilketa egitea eta laguntza eskaini die benetan zenbat ur dagoen jakiteko; eta bestalde, gobernuko funtzionarioekin lan egin du lurpeko ur horiek ateratzeko baimen?sistema ezartzeko. Munduko Ur Kontseiluarekin batera (gai hidrologikoei buruzko nazioarteko hausnarketa?erakundea) NPH, gaur egun, arlo horretako proiekturik handienetakoa babesten ari da: "Munduko Uraren Etorkizuna" izena eman zaio. Ehundaka milaka hidrologo, politiko, baserritar, enpresario eta hiritar kontsulta publikoetan parte hartzen ari dira honako helburu honekin: datozen hogeita bost urteetan kutsadurak eta antzeko beste gai garrantzitsu batzuek zein bilakaera izango duten aurreikusteko.

Egarriaren mundua

< Gaur egun, biztanleko ur?bolumena duela berrogeita hamar urtekoaren erdia baino gutxiago da. 1950. urtean, munduko erreserbak (nekazaritzan, industrian eta etxeetan behar den ura kendu ondoren) pertsonako eta urteko 16.800 m3?koak ziren. Gaur egun, erreserba horiek 7.300 m3?koak baino ez dira, eta litekeena da 25 urtetan 4.800 m3?koak izatea. Zientzialariek hainbat metodo diseinatu dituzte erreserbak neurtzeko eta ur?urritasuna ebaluatzeko. Eskuineko mapetan, "hondamenezko" mailek zera adierazten dute: lehorte?krisialdia izanez gero, erreserbak ez liratekeela populazioa hornitzeko behar bestekoak izango. Maila "baxuek" adierazten dute industri garapena edo populazioa elikatzeko aukera arriskuan egongo liratekeela. Duela mende erdi munduko herrialde bat beraren ur?erreserbak ere ez zeuden hondamenezko mailan. Gaur egun, populazioaren %35 inguru egoera horretan bizi da. 2025. urte inguruan populazioaren bi herenek, gutxi gorabehera, erreserba baxuekin bizi beharko dute, edo bestela hondamenezko erreserbekin. Ur askoko eskualdeek, aldiz, erreserba altuak izaten jarraituko dute, esate baterako, Europako iparraldeak, Kanadak, ia Hego Amerika osoak, Erdialdeko Afrikak, Ekialde Urrunak eta Ozeaniak. Ur?erreserben beherapen larri horrek honako hau uzten du agerian: hazten ari den populazioaren eskaria gero eta handiagoa dela, eta baita nekazaritza eta industri beharrak ere. Gainera, badakigu natura ez dela batere inpartziala: ibai, aintzira eta presetako uraren %40 baino gehiago sei herrialdetan dago (Brasil, Errusia, Kanada, Estatu Batuak, Txina eta India); lurrazalaren %40k, aldiz, %2 baino ez du. Aurreikuspenen arabera, 2025. urtean Europako eta Estatu Batuetako ur?erreserbek (per capita) behera egingo dute, hau da, 1950eko mailen erdia baino gutxiago izango dira. Asiak eta Latinoamerikak garai hartako laurdena baino ez dute izango. Azkenik, esan behar da benetako zorigaitza Afrikak eta Ekialde Ertainak jasango dutela, bertako erreserbak 1950. urtekoen zortzirena baino ez baitira izango.


Korronte kontrajarriak

Ur urri, ur garesti

Korronte kontrajarriak

Ura pribatizatu egin behar al da, hau da, beste edozein "merkantzia" bezala erabili? Batzuek uste dute hori ura xahutzea saihesteko bidea dela. Beste batzuk horren aurka daude, eta hau aipatzen dute: ura pribatizatuz gero, behartsuek ezingo dutela baliabide hori eskuratu. Mundu Bankuko John Briscoe merkatuaren zabalpenaren alde dago; Bernard Barraqu¿ Frantziako katedradunak zabalpen horren arriskuak azpimarratzen ditu. Colin Green-ek bere burua "hidrologo ikonoklasta eta ekonomialaritzat" hartzen du. Azken horrek egin die elkarrizketa.
Colin Green: Ura baliabide ekonomikoa dela esateak eztabaida biziak sortarazten ditu. Zer dago jokoan?
John Briscoe: Bi gauza daude jokoan. Alde batetik, urarekin zerikusia duten hainbat zerbitzuk kostu jakin bat dute, adibidez, uraren hornidurak edo ureztapenak. Erabiltzaileek zerbitzu horiek ordaindu egin beharko lituzkete oreka finantzarioa bermatzeko, beste zerbitzuekin gertatzen den moduan. Garapen-bidean dauden herrietan esan ohi da zerbitzu horiek subentzionatu egin behar direla behartsuentzat eskuragarri izan daitezen. Baina ia kasu gehienetan, populazioaren sektore aberatsek lortzen dute egoera horretatik etekinik handiena. Behartsuak ez daude hornidura-sarera konektatuta eta ur-saltzaileei dirutza ikaragarriak ordaindu behar izaten dizkiete: zerbitzu publikoaren kostua baino hamar aldiz gehiago. Beste puntua polemikoagoa da, ekonomialariek "uko egitearen balioa" deitzen dioten hori, alegia. Imajinatu arro komun baten kasua. Ur metro kubiko bat hartzean (nahiz eta doan izan), beste guztientzako kostua sortzen da: ur hori erabiltzeko aukera kentzen zaie. Hizkuntza teknikoan, horrela galarazitako erabileraren baliorik handienari "uko egitearen balioa" edo uraren "aukera-kostua" deitzen zaio. Polemika kostu horri ekiteko moduari dagokio. Orain dela gutxi arte ura estatuak banatu behar zuela aipatzen zen. Baina, zoritxarrez, honako ondorio honetara iritsi gara: estatua ez dela lan hori betetzeko gai. Badira beste aukera batzuk. Horietako bat hau da: erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioa finkatzea, hots, baliabide urri hori banatzea. Baina kontsumitzaileak ikuspuntu horren aurka daude, noski. Beste konponbide bat, bitxiagoa, ondorengoa dugu: erabiltzaileei jabetza-eskubideak ematea eta ur-merkatuak ezartzea. Baina ezin da uraren merkatu librerik ezarri. Behar-beharrezkoa da merkatu hori kontu handiz arautzea. Ur gutxi duten eskualde guztietan aspalditik daude merkatu informalak. Eta azken hamarkada hauetan asko aurreratu da merkatu ofizialak eratzeko orduan, adibidez, Estatu Batuetan, Txilen, Australian eta Mexikon.
Bernard Barraqu¿: Lehendabizi esan behar da ura baliabide naturala dela, eta, kasu batzuetan, baliabide ekonomiko eta soziala ere bihurtzen da, aldi berean. Europan ez zaio preziorik jartzen inguru naturalean dagoen urari. Baina kontsumitzaileek, neurri batean behintzat, ur hori erabili ahal izateko ezarri behar diren teknologien kostua finantzatu behar dute. Europako urari buruzko legediaren arabera, pertsona guztiek iturritik ur-kantitate txikiak doan har ditzakete etxeko beharretarako. Baina sare publikoen kasuan, zerbitzuaren kostua ordaindu egin behar da. Oro har honako hau egiten da: erabiltzaileei prezio finko eta baxua kobratzen zaie konexioagatik edo ur-kantitate minimoengatik. Hortik gora, kontsumitzen denaren arabera ordaintzen da. Nire ustez, etxeko erabiltzaileak izan gabe, arroak ustiatzen dituztenek edo kontsumo handia egiten dutenek erauzketa-eskubidea ordaindu beharko lukete, bereziki ureztaketak egiteko. Nekazariek erabilitako uraren truke prezio baxu-baxua ordainduko balute, beste erabiltzaile guztientzat ur-kantitate askoz handiagoa geratuko litzateke. Baina zergak eraginkorrak izaten dira kontsumitzaile-kontseiluek administratzen dituztenean, baina ez hori administrazio zentralizatuak egiten duenean.
Colin Green: Uraren krisia elikadura-krisia al da benetan? Laborantzak ureztatzeko --ur-eskariaren igoerak ur-urritasunik eragingo al du?
John Briscoe: Horri dagokionez bat nator B.Brekin. Ureztapena ez da munduko kontsumitzaile nagusia: ura erauzteaz gain, lurrundu ere egiten da eta horren ondorioz ez da berriro ibaiko arrora bueltatzen. Arazoa ez da ureztapenerako ur gehiago uztea, baizik eta erabilpen eraginkorraz arduratzea. Baina egoera oso konplexua da. Kutsadurak, esate baterako, gero eta arazo gehiago planteatzen ditu.
Colin Green: Ekonomialariek hainbat metodo sortu dituzte baliabide naturalen balioa kalkulatzeko. Zenbaiten ustez, bioaniztasun aberatseko urtegiek berezko balioa dute eta ezin da dolarretan neurtu. Nola sartu behar dira ardura moral horiek azterketa ekonomikoetan?
John Briscoe: Urtegiei buruz hitz egiterakoan nik ez nuke "ardura morala" adierazpena erabiliko, jendeak urtegiak baloratzen baititu, zerbitzua egiten dutelako edo nolakotasun estetikoak biltzen dituztelako. Jarrera logikoa honako hau litzateke: interesatu guztiek urtegien eta ur-ekosistema osoaren kudeaketan parte hartzeko bideak aurkitzea.
Bernard Barraqu¿: Batzuek uste dute "urtegiek" eskaintzen dituzten zerbitzuei prezioa jarriz gero, baliabide hori errespetatzea lortuko dela. Ni ez nago horrekin ados. Ekonomialariek oraindik ere ez dute aurkitu urtegiek eskaini dezaketenaren benetako balioa zehazteko modurik.
Colin Green: Ekonomialari askok uste dute uraren kontsumo guztien truke honako prezioa ordaindu beharko litzatekeela: ura erabiltzaileen eskura eramateak duen kostua. Benetan eraginkorra al da erabilera eta zarrastelkeria murrizteko urari prezioa jartzea?
John Briscoe: Urari prezioa jartzea eta erabilitako bolumenaren arabera fakturatzea eskaria murrizteko bide eraginkorrak dira. Horixe egiten da kontsumitzen ditugun gainerako ondasun guztiekin.
Bernard Barraqu¿: Ur-horniketako sarea administratzea ez da oso garestia, baina sare hori instalatzea bai, ordea. Funtsean hori dela-eta, garapen-bidean dauden herrialdeek sare horiek instalatzean dirulaguntza handiak eta mailegu merkeak behar izaten dituzte (garai batean herrialde garatuek behar izan zuten moduan). Hasierako sareak amaitutakoan, prezioak igo egin daitezke mantenimendu-gastuak epe luzera ordaindu ahal izateko, Iparraldeko Europan egiten den bezala. Ur-neurgailuak jarrita ere, ez da beti gutxiago kontsumitzen. Europako azterlan gehienek zera erakutsi dute: etxeko kontsumorako ura -edateko, janariak prestatzeko eta garbiketarako- ez dela prezioaren arabera aldatzen. Eta alderantziz, kanpoko erabiltzaileek -igerilekuak betetzeko, autoa garbitzeko, lorategia ureztatzeko- prezioa kontuan izaten dute. Horregatik, kontu handiz ibili behar da kontsumoaren araberako ordainketari buruzko aipamen orokorrak egiten direnean. Nahiz eta partikularren ordainketa horri buruz asko hitz egin, ez da kontuan izan ureztatze-sistema handietan neurgailuak ezartzearen ondorioz sor daitezkeen ekonomiak.
Colin Green: Ekonomialari ugarik esaten dute ura erabiltzearen eskubidea merkaturatu egin beharko litzatekeela. Horrela herrialde askok legedia aldatu egin beharko lukete eta ura hartzeko eskubidea eman; horren ondorioz baliabide horren gaineko jabetza-sentimendua sortuko litzateke. Ona al da hori?
John Briscoe: Ura dagoen edozein lekutan, baliabide horren gaineko eskubide inplizituak sortuko dira, eta baita eskubide horien inguruko arazoak ere. Eskubide horien definizio ofizialik balego, giza bizitzari atxikitako arazo hori konpontzeko metodo argiago eta eraginkorragoak finkatzea egongo litzateke. Merkatu horiek arrakasta izan dute, adibidez, Kalifornian: lege batzuek nekazariei baimena ematen diete euren ur-eskubideak lehorte garaietan hiriei saltzeko. Sistema horren abantaila sozial eta ekonomikoak nabariak dira.
Bernard Barraqu¿: Europan ur "pribatuen" garrantziak behera egin du, baina horrek ez du esan nahi estatua egin denik ur horien jabe. Oro har, europarren ustez ura guztiona da: ura erabil daiteke, baina ezin da uraren jabe izan. Gehienetan, estatuak ez du ura zuzenean banatzen, baizik eta bermatu egiten du, hau da, erabiltzaile-mota desberdinek baliabideak elkarbanatu eta zuzentasuna, berdintasuna eta printzipio etikoak errespetatzeaz arduratzen da. Sistema orekatu hori pribatizazioa baino malguagoa da eta gainera moneta-konpentsazioak ere ekar ditzake.
Colin Green: Pribatizazioaren aldeko argudioek ba al dute oinarri praktikorik ala funtsean ideologikoak dira?
John Briscoe: Biak. Gai konplexua da eta oso formulazio nahasiak eragiten ditu. Inork ez ditu benetan uraren zerbitzuak pribatizatu, Ingalaterra eta Gales izan ezik. Frantzian "delegatutako administrazioa" deiturikoa da nagusi: jabetza oraindik ere publikoa da, baina enpresa pribatuek zenbait lan burutzen dituzte estatuko funtzionarioek baino hobeto egiten dutelako. Ez dago legezko errezeta magikorik ura ondasun publiko edo ondasun pribatu bihurtzen duen monopolioaren arazoa konpontzeko. Ziur nago onena sistema mistoa dela, erabiltzaileei zerbitzu egokia arrazoizko prezioan eskaini ahal izateko, hau da, funtzionarioek enpresa lehiakideak zaintzea eta alderantziz.
Bernard Barraqu¿: Ados nago, sistema mistoak onenak dira. Mendebaldeko Europa osoan pribatizazio partzial ugari izan dira. Praktikan, zerbitzu publikoak gaizki funtzionatzen duenean pribatizatu egiten da. Orduan badirudi ez dagoela beste erremediorik. Baina benetan, badira beste konponbide batzuk. Herrialde batzuetan, adibidez, agian zenbait zerbitzu-motatan finantziazio eta fakturazio sistema eraginkorragoak erabiltzea komeniko litzateke, esate baterako, gasa, elektrizitatea eta ura biltzerakoan.
Colin Green: Garapen euskarrian guztiok parte hartzea ezinbestekoa dela esaten da. Nola bil daitezke parte-hartzea eta pribatizazioa?
John Briscoe: Behatzaile azkar batzuek adierazi dute sektore pribatua sartzearen abantaila nagusia hau dela: kontrol publikoa, gardentasuna eta erantzukizuna handiagoak direla. Ingalaterra eta Gales uraren pribatizazioaren eredutzat hartzen dira, nahiz eta ni neurri horren jarraitzaile sutsua ez izan. Bertan, erabiltzaileak, prentsa eta populazioa, oro har, pribatizazioa egin aurretik baino inplikatuago sentitzen dira. Burokrazia astunen aurrean, erabiltzaileek, etsita, zerbitzu ez-eraginkorra onartu egiten dute eta ez dute eskaerarik egiten. Pribatizazioaren ondorioz, zerbitzua ordaindu egiten dute eta ez dute onartzen zerbitzu txarrik. Pribatizazioa egin den herrialde askotan, populazioa zerbitzu publikoekin zerbitzu pribatuekin bezain zorrotz ageri da. Agian hori da uraren kudeaketa pribatuak duen abantaila nagusia.
Bernard Barraqu¿: Ez nago J.Brekin ados Ingalaterrako eta Galeseko populazioaren parte-hartzeari buruz esan duenarekin. Pribatizazioak parte-hartze gatazkatsua dakar. Frantzian ere erabiltzaileek kudeaketa pribatuan konfiantza gutxiago dute. Hori arrazoi ona da tokian tokiko agintarien paperak mantentzeko. Ideologikoki pribatizazioa zerbitzua "komertzialago" bihurtzean oinarritzen da. Erabiltzailea bezero izatera pasatzen da, eta ez hiritar. Hiritar den aldetik, kontsumitzaileak, gizatasuna dela-eta, bere burua ur gutxiago kontsumitzera behartuko du ziur aski, bereziki lehorte-garaietan. Bezeroak, aldiz, ordaindu egiten duenez, zerbitzu ona exijituko du, egoera edozein izanda ere. Edozein sare eraginkortasunez administratu ahal izateko ura nola erabiltzen den jakin behar da. Erabiltzaileen parte-hartzeak informazio hori ematen du eta, azken finean, sarearen ustiapen-gastuak murriztu egiten dira. Aldi berean, litekeena da hobeto informatutako kontsumitzailea hiritar zorrotzago ere bihurtzea. Frantziarrak, adibidez, kexu dira uraren prezioa altua delako. Banakako neurgailua izatea nahiago dute, nahiz eta eraginkorra ez izan. Neurgailu horrek adieraziko die zenbat ur kontsumitu duten, baina ez dute ikusiko euren fakturei esker hainbat gastu ordaintzen direla, hala nola, hiriko estoldekin konektatutako fabriketako uren deskontaminazioa, edo bestela, nekazaritzatik datozen nitratoak. Hobeto informatuta baleude, erabiltzaileek uraren politika euskarriagoa exijituko lukete.
Valentzia: urari buruzko mila urtetako kontuak

Uraren gaineko eskubideei dagokienez, Valentziako nekazariak ez dira bat-batean aritzen: duela mila urte baino gehiagotik Uren Auzitegira jotzen dute Turia ibaiko (Espainiako ekialdean) emariaren banaketa zuzena bermatzeko. Abokatuak izan gabe, euren epaiak idatziz jaso gabe eta errudunak zigortzeko presondegirik izan gabe, zortzi "Sindikok" Valentziako katedraleko Apostoluen ate aurrean honako hauek erabakitzen dituzte: nekazarien artean sortutako tirabirak eta "Valentziako Ortua" delakoaren 17.000 hektareak ureztatzen dituzten ubideen ura erabiltzeko eskubidea. Aipatutako hori ostiralero egiten da Abderraman III.a Kordobako kalifaren garaitik, hau da, gure garaiko 960. urtetik. Horregatik "Valentziako Ibarreko Uren Auzitegia" Europako zaharrena dela esan daiteke. Zortzi sindikoek -beltzez jantzita eta erakundearen ikurra daraman aguazilak lagundurik- "ubide nagusietako" bakoitza ordezkatzen dute. Ubide horiek ureztatzeko erabiltzen dira eta Turiako urak banatzen dituzte. Ubide horietako bakoitzeko 1.500 nekazari inguruk euren sindikoa aukeratzen dute: sindiko horrek nekazaria izan behar du eta ez jabea bakarrik. "Herri-magistratu" horien lana Valentziako nekazari guztiek behar duten ura jasotzea da; horretarako 1238. urtean Jaime I.ak idatzitako eta oraindik indarrean dagoen Ordenantza honetan oinarritzen dira: "Nekazari bakoitzak zenbat lur dituen, horrenbesteko ur-eskubidea izango du". Gaur egun Auzitegian aurkeztutako salaketak, gehienbat honako arrazoiengatik dira: lehorte garaian ura xahutu edo lapurtzeagatik, ubideak hausteagatik; uztan izandako kalteengatik, aldameneko lurretan ur gehiegi zabaltzeagatik; ureztatze-txandak ez errespetatu eta ura behar bezala pasatzeko ubidea garbi ez izateagatik.


Hungaria: Uraren prezioa

Ur urri, ur garesti

Hungaria: Uraren prezioa

Hungaria pribatizazioaren zurrunbiloan sartzen ari da, baina bertako ur?horniketako enpresa berriak ez dira igerilari onak.
Gabor Szabo. Budapest

Itxura ez da aldatu. Ezta zaporea ere. Kloro usainak bere horretan jarraitzen du. Hala ere, Budapesteko bi milioi biztanleentzat ura gero eta ondasun garestiagoa da. 1991 eta 1999 artean uraren prezioa hirukoiztu egin zen: metro kubikoko 14 zentimotik 40ra pasa zen. Ur?horniketako enpresek aukeratu beharra izan dute: zerbitzuak murriztu ala tarifak igo. 1989an Berlingo horma bota aurretik, estatuak tratatu eta banatzen zuen ura. Baina berrogei urte baino gehiagotan kudeaketa hain eskasa izan denez, hungariarrek zentralismoa errotik arbuiatzen dute. 1991 eta 1994 artean ur?horniketako zerbitzuak udalen menpeko eta akziokako sozietate bihurtu ziren. Baina komuna ugaritan argi ikusi da sozietate horiek erantzukizun astunei egin behar dietela aurre. Zinegotziek euren hautesleen fakturak igo behar izaten dituzte, horrek dakarren kostu politiko altuarekin. Eta jaso zituzten azpiegiturek inbertsio handiak eskatzen dituzte. Gaur egun dagoen sarearekin Hungariako ia biztanle guztiei banatzen zaie ura, baina ur horren proportzio txikia baino ez da tratatzen erabili ondoren. Budapesten, adibidez, urtero banatutako uraren %70 Danubiora botatzen da (193 milioi metro kubiko 1998an) eta hori oso arriskutsua da inguruko herrialdeentzat, esaterako, Serbia edo Errumaniarentzat. 1994ko Sofiako Hitzarmenean, Hungariak kutsadura hori murriztea onartu zuen, baina hori bete ahal izateko 3.000 milioi dolar inguru behar dira eta ez udal?erakundeek ezta estatuak ere ez dute hainbeste diru. Dirurik ez dutenez, udalek beste konponbide baterantz jotzen dute gero eta gehiago: pribatizaziorantz. 1994 eta 1997 artean, estatuko populazioaren laurdena hornitzen duten ur?horniketako sei udal?konpainien akzioen %25 edo %50 inguru saldu egin zuten. Kasu guztietan, batean izan ezik, erosleak inbertitzaile atzerritarrak izan ziren, gehienbat Frantziakoak. Lehenengo emaitzak ikusita, esan daiteke denbora luzea behar izango dela inbertsio horien ondoriozko hornidura eta tratamendu sareen hobekuntza ikusi ahal izateko. Budapesten, adibidez, pribatizatutako sarearen sarrera berriek ustiaketa?gastuak estaltzeaz gain konponketa gastuak ere estaltzea espero da, bereziki urtero 440 km tutu aldatzeak duen kostua. Baina, aurreko urtean 30 km baino ez zituzten konpondu. Zein abantaila du, bada, pribatizazioak? Baina bertako jendeak uste du sektore pribatuko buruzagiek funtzionarioek baino hobeto administratuko dutela sarea. Izan ere, ur?horniketako sistemaren errentagarritasunak hiriburuan gora egin zuen azken bi urteetan, akzioen zati bat (91 milioi dolar) partzuergo franko?alemaniar batek erosi zuenetik. Partzuergo horrek sarea administratzen du, eta udala, berriz, oinarrizko arazoez arduratzen da, hala nola, tarifez. 1998. urtean partzuergoak ustiapen?kostuak 12 milioi dolar inguru murriztu zituen, berregituraketen eta kaleratzeen bidez. Inbertitzaileek, hitzartutako akordioaren arabera, hala aurreztutako fondoen %75 jaso zuten. Gainerako %25ari esker kontsumitzaileentzako prezioa ahalik eta baxuen mantendu zen. Baina oso erraza da mota horretako "opariari" inork ere ez erreparatzea: nahiz eta errentagarritasun hori izan, aurreko urteko prezioek %20 baino gehiago egin zuten gora. Aurten inbertitzaileek %25eko igoera proposatu dute baina udalek ez dute onartu. Negoziazio luzeen ondoren, bi aldeek konponbide?konpromisoa lortu zuten: %13ko igoera, aurreikusitako inflazio?tasa baino pixka bat handiagoa. Baina inor ez dago gustura. Inbertitzaile pribatuek konpainia jakin batzuen kapitala eskuratu dute eta konpainia horiek diru?galerak izaten jarraitzen dute. Zinegotziak prezioen igoeraren ondorioz sortutako kostu politikoaren beldur dira. Eta hungariarrek gero eta gehiago ordaindu behar dute uraren truke.

Osasuna botilatan

Ura: H2O. Bi hidrogeno?atomo eta oxigeno?atomo bat, baina horrez gain potasioa, burdina, sodioa, kaltzioa, magnesioa, bikarbonatoak... ere baditu, eta batzuetan baita burbuilak ere. Munduan botilaratutako uraren merkatua Nestl¿ eta Danone multinazionalek menperatzen dute; sektore hori hazkunde betean dago eta urtean 80.000 milioi litro kontsumitzen dira. FAO?ko Codex Alimentarius ?ek onartutako ur mineralaren definizioak zera adierazten du: ur mineral naturalak zuzenean lurretik ateratakoak dira, iturburutik hurbil botilaratuak, konposizio egonkorrekoak eta ia tratatu gabekoak. Azken hori dela?eta, definizio horretatik kanpo gelditzen dira honako hauek: atera eta gero mineralizatutako urak, sendagarriak (askotan botiketan sendagai gisa saltzen dira), edo botilaratu baino egiten ez direnak. Definizio horrek estatuen arteko erreferentziatzat ere balio du. Ur minerala -osasun eta bizi kalitatearen iturri- hazten ari den merkatua da. Euromonitor aholkularitza zentroaren datuen arabera, munduko salmentek %25,5 egin zuten gora 1993 eta 1997 artean eta 46.430 milioi litrotik 58.290ra pasa ziren. Kontsumoari dagokionez, italiarrek eta frantziarrek kontsumitzen dute ur mineral gehien (urtean ehun litro baino gehiago per capita), espainiarren (55 litro) bikoitza eta japoniarrek (bost litro) baino hogei aldiz gehiago. Garapen?bidean dauden herri askotan, berriz, botilaratutako ura derrigorrez kontsumitu behar dute sareko uraren kalitatea txarra delako. Ildo horretan, PNUDen Giza garapenari buruzko azken txostenak zera azpimarratzen du: Munduko populazio guztiak edateko ur garbia eskuragarri izango balu, urtero bi milioi bizitza salbatuko liratekeela.


Hego Afrikak egarria asetzen du

Ur urri, ur garesti

Hego Afrikak egarria asetzen du

Hegoafrikarrentzat ur?urritasuna hil ala biziko arazoa da. Parlamentuak uraren banaketa demokratizatzen duen legea onartu zuen.
Ferial Haffajee. Johannesburg

Iaz, hiru hilabetez, hegoafrikar ugarik euren kexuak adierazi ahal izan zituen txirotasunari buruzko herri?auzitegietan. Denok gogoratzen dugu orduan jakinarazitako kasuetako bat: Kwazulu?Natal?eko iparraldeko herrixka batean krokodiloek ibaira ur bila joandako emakume batzuk hil egin zituzten. Hego Afrikan ur?urritasuna hil ala biziko kontua da. 36 milioi biztanle dira guztira: ia herenak ezin du edateko urik lortu eta ia bi herenek ez dute ezta oinarrizko osasun?instalaziorik ere. Izan ere, eskualde batzuetan ibaiak estolda bihurtu dira. Horren ondorioz, haur asko gaixotu egiten dira, ur?urritasunagatik eta kutsatutako ura erabiltzeagatik. Haur horien amek azaldu zuten ezin zutela lanera joan, gaixotutako haurrak zaindu behar baitzituzten. Baina egoera hori aldatu egingo da, Hego Afrikako uraren kudeaketari buruzko politika munduko aurreratuenetakoa baita.

Elkarbanatzen ikastea

Lehen etapan ponpa kolektiboak instalatu behar dira, 2004. urtera arte. Horrela, Hego Afrikako familia bakoitzak, gutxienez, 25 litro ur garbi izango ditu eguneko eta gainera etxetik 200 metro baino gutxiagora. Etxeetara ura eramateko iturri gehiago jarriko dira eta baita osasun instalazio gehiago ere -lan hori oso zaila da, komuna ugarik ez baitute behar adina baliabide zerbitzu berri horiek ordaindu ahal izateko. Bigarren etapan helburu garrantzitsuagoa lortu nahi da: apartheid garaiko sistema desegitea. Garai hartan, edateko ura aberats hutsek har zezaketen, eta oso gutxi ziren, jakina, aberatsak. Sowetoko township?en, adibidez, askotan ikus daiteke jendea urez betetako ontziak garraiatzen edo ur bidoiz betetako eskorga korrokoilei bultzaka. Egoitza?auzoetan, etxe guztiek sukaldea eta bi bainugela dituzte eta lorategiak askotan ureztatzen dituzte. Kwazulu?Natalen, berriz, krokodiloek emakumeak hiltzen dituzte eta nekazariek laborantzak huskeria baten truke ureztatzen dituzte. Azken horiek euren lurrak zeharkatu edo inguratzen dituzten uren gaineko eskubidea dute, baina beste iturri batzuetatik ere lor dezakete ura, estatuak finantzatutako azpiegiturei esker. Beste industria batzuek ere instalazio horiek aprobetxatzen dituzte, esate baterako egur?industriek eta ikatz?industriek. "Sektore horiek gaur egun ur erabilgarri gehiena jasotzen dute", aipatzen du Mike Muller?ek, Ur Ministerioaren zuzendari nagusiak. "Elkarbanatzen ikasi beharko dute".

Ura demokratizatzea

Hori da lege berriaren helburua; lege hori Parlamentuak onartu zuen 1998. urtean. Urertzekoen antzinako eskubideen ordez ura helburu sozialekin erabiltzeko baimenak emango dituzte, adibidez garapen ekonomikorako eta lanpostuak sortzeko. Baimen horiek gizarteko agente berriei emango zaizkie beste inori baino lehen, bereziki nekazari beltzei. Bulego bat ere zabalduko da kaltetuen errekurtsoak jaso eta erantzuna emateko. Ur Ministroak, Kader Asmal?ek, "ura lur?jabeen nagusikeriatik askatu behar dela" adierazi du. Gaur egungo sistemaren arabera, Soweton, adibidez, familia beltzek, aberatsak nahiz pobreak izan, 69 zentimo inguru ordaintzen dute metro kubikoko, bai igerilekua betetzeko bada edo baita janaria prestatzeko bada ere. Sistema berriarekin tarifak urari emandako erabileraren araberakoak izango dira. Pobreenak ponpa kolektiboen menpe bizi dira egun; aurrerantzean ur metro kubikoko 80 zentimo inguru ordainduko dituzte hilero -prezio errealaren zati bat baino ez da hori. Etxean iturriak dituztenek kantitate jakin bat erabiltzeko eskubidea izango dute subentzionatutako prezioan (oinarrizko beharrak betetzeko). Behar horietatik kanpo, metro kubikoak 1,60 dolar inguru balioko du eta oraindik ere garestiagoa izango da luxuzko erabileren kasuan, esaterako igerilekuak betetzeko. Lur?jabe eta industrialarientzat tarifa altuagoak finkatuko dira. Uraren truke ordaintzearen ideia horrek erresistentzia handia eragin du eskuineko oposizioan. Beltzak eta pobreak ordezkatzen dituzten alderdiak baino ez dira horren aldekoak, adibidez, African National Congress eta Inkatha Freedom Party.


Mexiko: Erronka gozoak

Ur urri, ur garesti

Mexiko: Erronka gozoak

San Francisco Ameca?ko miraria: proiektu horri esker ur?kontsumoa eta produkzio?kostuak murriztu egin dira, eta ingurugiroarentzat onuragarria da gainera.
Juan Carlos Nuñez. Guadalajara (Mexiko)

Azukre beroaren usainak eta "terrazetan" utzitako kanaberek San Francisco Ameca fabrikara daraman bidea argi erakusten dute. Fabrika hori Jalisco estatuan dago, tekilaren lurrean, Guadalajara hiritik 73 kilometrora. Kanpotik ikusita beste fabrika askoren antzekoa da: tximinia handiak, lurrun?zarata, langileen joan?etorriak. Hala ere, gauza batek besteetatik bereizten du: fabrika horrek produkzio prozesuetan ur?kontsumoa dezente murriztea lortu du. Duela lau urte arte San Francisco Ameca fabrikak egunero 15 litro ur erabiltzen zuen azukre kilo bakoitza egiteko. Gaur egun hiru baino ez ditu kontsumitzen. Mirari horri esker, produkzio?kostuak murrizteaz gain, Ameca ibaiarentzako onura ere lortu da. Ameca ibaia da fabrikaren hornidura?iturri nagusia, eta Jaliscoko hiru ibairik garrantzitsuenetakoa ere bada. "San Francisco Ameca fabrikan aldaketa horiek guztiak egin ditugu ura zaindu egin behar dela uste dugulako eta gainera, gero eta garestiagoa delako", esaten du Matilde Osorio Cruz kimikariak, fabrikako laborategiburuak. Uraren prezioa duela bost urte baino hamabost aldiz altuagoa da: metro kubikoko 38 zentabotik (Mexikoko pesoarenak) 5,80 pesora pasa da. Fabrikako ateetatik gertu San Frantziskoren irudi bat. Fabrika 1903. urtean ireki zen. Garai hartatik eta duela lau urte arte azukrea egiteko ur?bolumen ikaragarriak behar ziren eta ur hori Ameca ibaitik hartzen zen. Azukrea egiteko prozesua amaitutakoan, ur gehiena ibai?adarrera bueltatzen zen berriro, baina kutsatuta. Ibaiak azukrearen deribatuak zurgatzen ditu (gehien azaltzen dena melaza da), metalekin edo beste hondakin kimiko pozoitsuekin gertatzen ez den bezala; horretarako oxigeno asko behar da, eta oxigeno hori arrainei eta landareei "kentzen" zaie. "Hartutako neurriei esker arazo hori guztiz desagertu zen", esaten du Osoriok. "Lehendabizi urak tratatzeko planta zabaldu zen. Gero zirkuitu itxiak egiten hasi ginen, eta horietan ura prozesuaren atal desberdinetan dabil etengabe, xahutu gabe", azaltzen du. Beraz, odol?sistemaren antzekoa da eta sistema horretan likidoak zirkulatu egiten du eta prozesatu egiten da, berriztatu beharrik gabe. Berriztapenen artean, Osoriok uraren tenperatura jaisteko erabiltzen dena aipatzen du; izan ere, prozesuaren atal batetik ura bero?bero irteten da eta hoztu egin behar da berriro erabili aurretik. Sistema horrek iturri ikaragarria dirudi: zulatutako tutuak ditu, ura bertatik irteten da eta airearekin kontaktuan egotean hoztu egiten da. Sistema horren bidez tenperatura 45§?tik 38§?ra jaisten da eta, ura hoztu ondoren, berriro ere sisteman sartzen da.

Jarraitu beharreko eredua

Proiektua UNIDOren laguntzari esker eraman ahal izan zen aurrera (UNIDO: Garapen Industrialerako Nazio Batuen Erakundea). Proiektu horretan honako hauek ere parte hartzen dute: Azukre eta Alkohol Industriako Ganbera Nazionalak, Latinoamerikako eta Karibeko Azukrearen Herrialde Esportatzaileak (Glepacea, sigla ingelesak) eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa (UNAM). Motzorongo eta El Potreroko fabriketan ere (Veracruz Mexikoko estatuan) antzeko sistemak garatzen ari dira. San Francisco fabrika Beta San Miguel taldeko planta pilotua da. Talde horrek beste lau fabrika ditu Mexikon: Amecan ura aurrezteko aplikatutako esperientziak beste fabrika horietan ere sartu nahi ditu. UNIDOren informazioaren arabera, Erakundeak fabrikari emandako 493 mila dolarreko inbertsioa bi urtetan ordaindu ahal izango da, kostuen beherapenari esker. Sergio Miranda da Cruzek, UNIDOko funtzionarioak, aipatutako esperientzia sortu zuten azterketa teknikoak bultzatu zituen. Honakoa aipatu digu: "Emaitzak hain positiboak izanik, hortik aurrera proiektua garatzeaz gain, programa osoa ere gara genezake. Baina egia esan behar badut, oraindik ez gara horretan hasi". Azukre?kanaberaren uztaldia azaroan hasi zen eta maiatza arte iraungo du. Makinek gau eta egun lan egiten dute gelditu gabe, milaka azukre tona prozesatuz. Fabrikak uztaldi horretan 100 mila tona azukre ekoiztuko ditu, gutxi gorabehera, eta 3.156 metro kubiko ur erabiliko du tona bakoitzeko. Fabrikako teknikari eta langileentzat uraren kontsumoa optimizatzea eta azukrearen kalitatea hobetzea erronka neketsuak dira, baina gozoak.


India: Kalkutak bere defizita gainditzea lortu du

Ur urri, ur garesti

India: Kalkutak bere defizita gainditzea lortu du

Indiako hiri horrek uraren gaineko zergaren oinarria zabaldu egin du, bertako kanalizazio?sistema zaharkitua konpontzeko behar diren fondoak biltzeko asmoz.
Tirthankar Bandyopadhyay. Kalkuta

Oraindik ere ez da helmugara iritsi. Iturri publikoaren aurrean, sigi?saga egiten duen ilara luzean, Ratan Das?ek bere ontzia betetzeko itxaropena du. Topsia auzoko txabola batean bizi da, Kalkutako hegoaldean. Kalkuta mendebaldeko Bengalako hiriburua da (India). Leku berean ura hartu nahi duten beste 200 pertsonak bezalaxe, amaitu baino lehen lortu behar du ura, noski. Bestela, hainbat orduz egon beharko du zain. Hortik ez oso urruti, Meenaschi Mukherjee, klase ertaineko etxekoandrea, gela bakarreko apartamentuan bizi da. Etxeko iturri bakarraren azpian ontzi ilara jarri du, ahalik eta ur gehien bildu behar baitu, iturritik aire hutsa irteten hasi baino lehen.

Orain pobreei tokatuko al zaie?

Das eta Mukherjee egunero aritzen dira borrokan ura lortzeko; baina ez pentsa bakarrak direnik, halaxe ibiltzen baitira egunero Kalkutako bost milioi biztanle. Ia tutueria guztiak garai kolonial britainiarrekoak dira, zaharkituta daude, eta horien bidez ezin dira populazio hazkorraren beharrak behar bezala bete. Estatuko gobernuak ez du hornidura?sare hori konpontzeko dirurik. Hori ikusita, estatuak eta udalak (biak ezkertiarrak) uraren gaineko zerga klase ertainei ere ezartzea nahi dute. Pobreak beldur dira, laster eurei ere ordaintzea tokatuko zaiela uste baitute. Mundu Bankuak presionatuta, Kalkutako udalak (joera marxistakoa) zerga horren oinarria zabaltzea erabaki zuen. Ordura arte aberatsek eta enpresek baino ez zuten ordaintzen. Neurri hori hartzearen truke, maileguak eman dizkiote, ur?kudeaketaren azpiegiturak berritzeko. Hortik aurrera zerga lau solairu eta gehiagoko eraikin guztiei aplikatuko zaie; izan ere, klase ertainek asko baloratzen duten egoitza?mota baita hori. Zergadun berriak hiriko biztanleen %10 izango dira. Etekinak urtean bost milioi dolarrekoak izatea espero da eta horrekin ur?horniketako udal?zerbitzuaren urteko defizitaren (17,5 milioi dolar) zati bat kitatu ahal izango da. Gaur egun partikularren %5ak baino ez du zerga hori ordaintzen. Urtero biltzen diren 2,4 milioi dolarren %95 erabiltzaile profesionalek ordaintzen dute.

Ur hori edatea arriskutsua da

Aldi berean, tutueria zaharkituen isurketek sortutako galerak murrizteko, udalak 12.000 iturri publikoetatik 600 ixtea erabaki zuen. Kalkutako pobreentzat (1,2 milioi) horixe izan da orain arte ura izateko bide bakarra. Horren ondorioz, neurri horrek txaboletako biztanleak eta etxerik gabekoak kezkatu egin ditu: "Gaur egun orduak eta orduak eman behar izaten ditut ontzi bat urez betetzeko. Iturria kentzen badute, nora joan beharko dut ur bila?", galdetzen dio bere buruari Mohammed Saleem?ek, Kalkutako ekialdean kokatutako Entally auzoko biztanleak. Udalaren ustez, biztanleen kritikak jasotzea ordaindu beharreko prezioa da, tutueria?sarea berritu gabe utzi nahi ez badu, behintzat. Erreforma fiskal gogor horien ordainetan, Mundu Bankutik laguntzak jasotzea espero du, bai uraren horniketa?sistema osoa konpontzeko eta baita hiriko estoldak konpontzeko ere. Nazioarteko finantza?erakunde hori tutuerien berrikuntzari buruzko bideragarritasun?azterketa burutzen ari da. Azterketak 2,5 milioi dolar inguru balio du eta berrikuntza?lanek 200 milioi dolar, agian. Dena uste bezala joaten bada, sarrera fiskal berriei esker uraren kalitatea eta kantitate erabilgarria hobetu ahal izango dira. "Kalkutan arriskutsua da ura zuzenean iturritik edatea", aipatzen du Arindam Ghosh adituak (Ingurugiro Teknikei buruzko Ikerketa Institutu Nazionalekoa). Ghoshek esaten duenez, gaur egun dauden arazketa?zentralen bidez ezin dira uretan disolbatutako produktu kimiko arriskutsuak kendu; ur hori Gangesetik zuzenean hartzen da eta ibai hori oso kutsatuta dago. Beraz, ur hori edateagatik jende ugari gaixotzen da.


Ur ikustezina: ur birtualaren arriskuak

Ur urri, ur garesti

Ur ikustezina

Ekialde Urruneko eta Ipar Afrikako herrialdeetan ur?eskasia handia dago. Zerealak barra?barra ari dira inportatzen ureztatzeko ura aurreratu ahal izateko. "Ur birtuala" ari dira, beraz, inportatzen. J.A. Allan adituak politika horren berri emango digu jarraian. Allani guztiz arriskutsua iruditzen zaio jokabide hori, baina beste aditu batzuen ikuspegia, ordea, desberdina da erabat.

Ur birtualaren arriskuak

J.A. Allan
Londreseko Unibertsitateko Ekialdeko Ikasketa Eskolako irakaslea.

Egunen batean uraren gerra piztuko da: horra hor zer iragarri zuten duela urte batzuk Jordaniako Hussein erregeak eta Boutros Boutros Ghali egiptoarrak, besteak beste. Bada, zoritxarreko iragarpen hori puri?purian dago jadanik. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Ekialde Ertainean eta Ipar Afrikan (MENA sigla ingelesak erabiltzen dira eremu hori izendatzeko) urik gabe geratzen hasi ziren. Gaur egun, arazoa izugarri larria da. Dena den, etsi aurretik, berebiziko garrantzia duen zerbait aipatu behar dugu. Izan ere, eskualde horietako agintariak hidrologoek kontuan izan ez duten baliabide garrantzitsu bat erabiltzen hasi ziren: "ur biologikoa", hau da, garitik eta beste elikagai batzuetatik ateratzen dena. Aipatzekoa da, bestetik, bost mila urtetan inolako ur arazorik izan ez duten herrialde horietako agintarientzat ez dela batere erraza ur?erreserbak agortzen ari direla argi eta garbi adieraztea. Estatuburuek nahiago dute beste hitz batzuk erabili, adibidez, "behar adina" ur badagoela esatea. Baina gezur hutsa da hori. Egia da hiritarren egarria asetzeko beste ur geza badagoela -metro kubiko bat ur urteko eta pertsonako. Etxe eta industrietako ohiko erabileretarako ere ez da urik falta, baina kontuan izan behar da, baita, erabilera horiek etengabe ari direla hazten. Baina inondik inora ez dago nekazaritzaren premia handiei erantzuteko adina ur, ezta hurrik eman ere. Pertsona batek behar dituen oinarrizko elikagaiak eskuratzeko 1.000 metro kubiko ur behar dira gutxienez urteko, berdin dio kalitate txarreko izan ala ez. Agintariek ur birtualaren konponbide eroso horri heldu diote arrisku politiko oro saihestu nahian. Tona bat gari lortzeko 1.000 tona (metro kubiko) ur behar dira. Horrela, bada, milioi bat tona gari inportatzea mila milioi tona ur inportatzea da, azken finean. Laurogeiko hamarkadaren bukaeratik, eskualde horretan 40 milioi tona zereal eta irin inportatu dituzte urtero. Produktu horietatik ateratako ur birtuala Egipton nekazaritzarako urtero erabiltzen den Niloko ur kantitatea baino ugariagoa da. Ur birtuala, bestalde, berehala lortzeko modukoa izateaz gain, merkea ere bada. Gaur egun Estatu Batuak eta Europako Batasuna dira nagusi gariaren merkatuan, eta kostu?prezioaren erdian saltzen dute gutxi gorabehera.

Basamortuan lantzea

Eskualde horretan mintzagai dugun egoerari ahalik eta probetxurik handiena ateratzen saiatzen dira; izan ere, oso dirulaguntza handiak jasotzen dituzten produktuak inportatuz ura, hain baliabide preziatua, aurreratzea lortzen baitute. Baina, bestetik, gizarteak ezin du onartu hiritarrentzat behar?beharrezkoa den baliabide hori nazioarteko merkataritzaren menpe egotea, eta politikoki ere ez da oso estrategia egokia. Bistakoa da herrialde guztien helburu dela elikagaien arloan autosufiziente izatea, beste inoren menpe ez egotea. Horrela, adibidez, Arabiar Emirerri Batuetan hainbat eta hainbat kilometroko tutueriak egin dituzte ur gatzgabetua basamortuko landetxerik urrunenetara ere eraman ahal izateko; eta, gainera, lurra batetik bestera garraiatuz nekazaritza?ustiategiak sortu dituzte. 1991 arte, Saudi Arabian ur fosilizatu (ur ezin garbiagoa da, baina ez da berriztagarria) asko eta asko erabili zuten garia lortzeko. Libian "Ibai Artifizialerako Proiektu Handia" bideratu nahi dute: iparraldeko eskualdeetan sakoneko urak ponpatu eta lur azpiko tutuen bidez Mediterraneoko kostalderaino eramango dituzte. 200.000 hektarea ureztatzea lortuko dute horrela, baina proiektuak 25.000 milioi bat dolarreko kostua izango duela uste da. Dena den, muturreko adibideak dira aurreko biak. Ekar dezagun oraingoan gogora Egiptoren kasua: ur aurrekontuaren %90 inguru nekazaritzarako erabiltzen dute, eta iaz 7,5 milioi tona zereal inportatu behar izan zituzten (hau da, 7.500 milioi metro kubiko ur birtual) bertako 63 milioi biztanleen elikadurarako. Aipatutako herrialdeek ur birtualari ez badiote berez duen garrantzia ematen, bada arrisku nabarmen bat: uraren prezioa ere zuzen ez baloratzea eta, ondorioz, ezarri beharreko premiazko neurriak bertan behera uztea. Ildo horretan, jakinekoa da hiritarrek ez dituztela horrelako neurriak gogo onez hartzen. Egipton, adibidez, ureztatzeko ura hiritarrentzat doakoa da ia, baina doakotasun hori oso garestia da, ordea, gobernuarentzat. Nekazaritzan erabiltzen den ura industrian eta zerbitzuetan erabiliko balitz, etekinak oraingoak baino ehun aldiz handiagoak izango lirateke. Baina, politikoki, aipatutako trantsizioa kontu handiz hartu beharreko gaia da. Langileria aktiboaren ia %40 nekazaritzan ari da lanean, eta nekazari gehienen lursailak bi hektareatik beherakoak dira. Argi dago, beraz, nekazariei ezin zaiela eskatu egun batetik bestera ura ordaintzen hasi eta orain arteko bizimodua aldatzeko. Denbora luzea behar izango da hiritarrak urari buruz duten ikuspegia aldatu eta ekonomia dibertsifikatzen hasteko. Baina horixe da, bestetik, gainerako sektoreetan ere lanbide berriak sortzeko bide bakarra. Israel dugu, hain zuzen, aipatutako guztiaren adibide nabarmena. Hango gobernuak basamortua loratzea lortuko zuela agindu zuen, eta gaur egun nekazariek ureztatze?sistema guztiz eraginkorrak dituzte. Azken hamar urteotan, Israelgo gobernuak argi erakutsi du badagoela nekazaritzarako uraren kostua murrizterik. Izan ere, Israel dugu ureztatzeko uraren hornidura?gastuen hein handi bat (%40) kobratzen duen munduko herrialde bakanetakoa. Hala ere, aipatutako horniduraren benetako kostua amortizatzeko uraren prezioa bikoiztu edo hirukoiztu egin beharko lukete. Eremu hartako beste herrialde batzuetan ere, hala nola Jordanian, Tunisian eta Marokon, antzeko politikak bideratzen hasi dira. Aipatutako trantsizioa burutzea zaila da benetan, eta tentsio ugari piztuko ditu gizarteetan: ur birtualaren merkataritza izango da, agian, denbora aurreratzeko eta tentsio horiek baretzeko bidea. Baina litekeena da, baita, arazo erreal horri ihes egiteko bidea ere izatea.


Ameskeria ekonomikoa

Ur urri, ur garesti

Ameskeria ekonomikoa

Amy Otchet

Hori eta haitzetik ura ateratzen saiatzea: gauza bera! Ekialde Ertaineko agintariek ez dute ur birtualaren arazoa jendearen aurrean agerian utzi nahi. Adituek ere ez dute gai horretaz mintzatu nahi. Zein da, bada, isiltasun horren arrazoia? Estatistiken arabera, Ekialde Ertainean gero eta gari gehiago ari dira inportatzen, eta horrelaxe jarraituko omen dute aurrerantzean ere: ur?eskasiari aurre egiteko, estatuek berehala eskuratzeko moduko zereal merkeak inportatzeari ekin diote. Ez dirudi ur?eskasiarentzako konponbide teknologikorik aurkituko denik. Petrolioaren prezioen beherakadaren ondorioz, finantza publikoak kolokan daude eta estatu aberatsek ere gero eta arazo handiagoak dituzte itsasoko ura gatzgabetzeko ordaindu beharreko dirutzei aurre egiteko. Horren adibide dugu Saudi Arabia. Isiltasun horren iturburuetako bat giro politikoa da, diosku Mamdouh Shahin ingeniaritza zibileko katedradun egiptoarrak. Shahin Herbehereetan bizi da egun eta entzute handia lortu du Ekialde Ertainean eremu hartako egoera hidrologikoari buruz egin dituen azterlanengatik. "Hainbat segurtasun?arazori buruzko negoziazioak burutzen ari dira, baita ur?banaketari buruzkoak ere. Baliabide horren eskasiaren inguruko informazioa ematerakoan tentu handiz ibili behar da", Shahinek dioenez. Bada isiltasun horren inguruko beste azalpen bat ere: hidrologo eta agintariek ur birtualaren kontzeptua errotik arbuiatzen dute eta gogor egiten diete kontra zerealak inportatu beharrean landatu egin behar direla diotenei. Eremu hura ur krisiak jota dago, eta zerealak inportatzea bide eraginkorra da krisialdi horri aurre egin ahal izateko. Baina nekazaritza alde batera uzteko arrazoia al da hori? Zilegia al da nekazariei ureztapenen benetako kostua ordainaraztea? "Batzuek diotenez, gure hiritarren elikadurarako ur birtuala besterik ez genuke erabili beharko. Ni ez nator horiekin bat. Badira beste konponbide batzuk ere. Eta konponbide guztiak erabili behar ditugu: ohiko eta ez?ohiko ur?iturburuak kontserbatu eta garatzea (adibidez, lainoak utzitako hezetasunaz baliatzea), ureztapenetako edo hirietako hondakin?urak birziklatzea etab.", Shahinen esanetan.

Nekazaritzaren errendimendua hobetzea

Shahinen ustez, elikagai autosufizientzia lortzea ezinezkoa izango da, agian, Ekialde Ertainean, baina hori ez da nekazaritzaren errendimenduak hobetzeko helburuari uko egiteko arrazoia. Horrez gain, "elikagaien inportazioak petrolioarenak baino estrategikoagoak dira. Badugu petroliorik gabe bizitzerik, baina jan gabe ezin dugu bizi. Garia ekoizten duten herrialdeek nekazariei dirulaguntza gehiago ez ematea erabakiz gero, gariaren prezioak gora egingo luke eta herrialde inportatzaileen egoera are kaskarragoa izango litzateke." Egun erabiltzen diren ureztatze?sistemen ondorioz ur asko alferrik galtzen da; baina, hain merkea denez, erabiltzaileek ez dute ur guztia aprobetxatzen lagunduko dien teknologiarik sartzen. Shahinen iritziz, konponbidea ez da ura kobratzen hasi eta nekazariak porrot eginda uztea. Aitzitik, sistema eraginkorragoak erabili behar direla uste du, hala nola tantaz tantako ureztapena: lur azpian hodiak sartzen dira, gainazaletik oso hurbil, eta bertatik ur?kantitate txikiak iristen dira landareen sustraietara. Horrela, lurrinketa eta infiltrazioen ondoriozko galerak murriztu egiten dira. Baina oso zaila da horrelako proiektuak finantzatzeko moduko kapitalak lortzea. Shahinek arrazoi erlijiosoak ere aipatzen ditu ura ez kobratzeko: "Koranean jasotzen denez, norbaitek uraren premian egon eta ordaintzerik ez badu, eman egin behar zaio Jainkoaren izenean. Herrialde batzuetan, adibidez Egipton eta Sirian, ibaiak Jainkoak emandako dohainak direla uste dute. Inguru haietako hiritarrak pobreegiak dira estatuari ur?hornidura ordaindu ahal izateko. Ondorioz, ez dute zertan ezer ordaindu."

Elikagai ziurtasuna ala labore errentagarriak?

Jad Isaac Jerusalemeko Ikerketa Aplikatuetarako Institutuaren zuzendari orokorra da eta ur birtualaren kontzeptua ikuspegi ekonomikotik ere guztiz kritikagarria iruditzen zaio. Aipa dezagun, bestetik, institutu hori irabazi?asmorik gabeko erakundea dela eta lurralde palestinarretako garapen euskarria sustatzea duela helburu. Jad Isaacek dioenez, "inportazioen bidez ekarritako ur birtuala izaten dugu beti kontuan, baina ez dugu inoiz ahaztu behar Europa eta Estatu Batuetara egiten ditugun esportazioen bidez ateratzen den ur birtuala". Isaacen iritziz, kontua ez da nekazariak hala?moduz uztea, nekazaritza?produktuetan lehentasunak finkatzea baizik. Zer landu behar dute nekazariek: garia elikagaiak ziurtatzeko ala labore oso errentagarriak (adibidez, fruta eta barazkiak) merkataritzan nagusitu ahal izateko? Isaacen ustez, Estatuak etxean kontsumitzeko ura dohainik eman beharko luke, baina nekazariek, berriz, ureztatzeko ura ordaindu egin beharko luke, nekazaritza jarduera profesionala baita. "Azkenean horretara joko dugu, baina arian?arian. Ezinezkoa da egun batetik bestera garapen bidean dauden herrialdeak herrialde industrializatu bihurtzea". Israeli, guztiz herrialde garatua izan arren, Estatu Batuek eta mendebaldeko beste gobernu batzuk laguntza handiak ematen dizkiote; hala ere, nekazaritzaren arloan ez du ekonomikoki eraginkorra izango den politikarik bideratu. "Israeleko gobernuak oraindik ere ura ordaintzen jarraitzen du", gaineratu du Isaacek. Israelek inguruko herrialdeetako portzentajerik handienetakoa du ureztatze?nekazaritzari dagokionez (lantzeko moduko lurren %50 inguru); jarduera horrek ez du, ordea, ekonomiaren %2 ere osatzen. Palestinan, berriz, nekazaritzak ekonomiaren % 20 inguru osatzen du, eta kontuan izan behar da lantzeko moduko lurren %6 besterik ez dutela ureztatze?laborantzarako erabiltzen. Isaacen hitzetan, "israeldarren politikak ez du inolako zentzurik. Palestinarrei kendutako ura itzuli egin beharko liekete, Palestinaren garapenerako erabil dezaten". Ekar dezagun gogora, bestalde, zenbatekoa den Israeleko Nazio Produktu Gordina: 17.000 dolar biztanleko. Beraz, nahi izanez gero, Israelek ez luke inolako arazorik izango ekonomia puntako teknologietarantz bideratu eta nekazaritzarekiko menpekotasuna murrizteko. Palestinako NPG, ordea, 1.000 bat dolarrekoa da biztanleko eta nekazaritza du oinarri nagusia. Ondorioz, palestinarrek nekazaritza garatzen jarraitu behar dute epe laburrean, baina, halaber, gutxinaka?gutxinaka, oinarri industriala sortzen ere hasi beharko lukete.


Lege bareak ur nahasien artean

Ur urri, ur garesti

Lege bareak ur nahasien artean

Nazioarteko ibai arroetako ura konpartitzeko, ohiturazko zuzenbidea askoz ere oinarri egokiagoa da merkatua baino.
Joseph W. Dellapenna
Nazioarteko zuzenbide irakaslea, Villanova Unibertsitatea, Pennsylvania, Estatu Batuak.

Harritzekoa da, ala? Ezin dugu ahaztu ibaiertzetan kokatutako estatuek gatazka eta liskar ugari izaten dituztela elkarren artean. Lurreko 214 ibai arrorik handienetan munduko biztanleen %14 bizi da gutxi gorabehera. Arro horietaz herrialde ugari baliatzen da, gainera. Elkarren artean harreman eta lankidetza onak dituzten herrialdeei ere asko kostatu izan zaie beti lur mugakideetan kokatutako gainazaleko urei buruzko akordioak lortzea. Orain arte zalantza izan da nagusi uraren inguruko desadostasunei nolako konponbidea eman behar zaien erabakitzerakoan. Gauzak horrela, bada gero eta indar handiagoa hartzen ari den ideia bat: ur?merkatua ezartzea, alegia. Baina ur?baliabideen gaineko jabetza eta kontrol arazoak ur?merkatuaren bidez konpontzen saiatzea arriskutsua da. Hobe izango genuke nazioarteko zuzenbidearen legeetara jotzea; izan ere, Estatuek arau horiek arian?arian landu baitituzte mendez mende finkatutako printzipioetatik abiatuta. Lehenik eta behin, estatuek ongi ulertu dute urak, oinarri?oinarrizko baliabidea izanik, ezin duela geratu gerrak eragindako gorabeheren menpe. Dena den, uraren inguruko azpiegiturek ia ez dituzte jasan XX. mendeko gerra ugarien ondorioak. India eta Pakistanen arteko hiru gerretan, adibidez, bi herrialdeek ura armatzat erabiltzeko aukera izan zuten, baina ez zuten horrelakorik egin, eta, gainera, ur?banaketari buruzko hitzarmenak beti errespetatu zituzten, baita gatazkaren unerik latzenetan ere. Hogeiko hamarkadatik hona indarkeria?giroa eta gerra irekiak izan dira nagusi Jordan haranean, israeldarren eta arabiarren artean. Baina hala ere, ur?baliabideak ez dituzte ia inoiz eraso. "Ur?gerrarik" ez egoteak ez du esan nahi, ordea, gai horren inguruan gatazkak sortzeko arriskurik ez dagoenik, batik bat Ekialde Ertainean eta gainerako eskualde elkorretan. Bertako herrialdeetan ur?erreserbak urriak dira oso eta inoiz ez bezalako presioa ari dira jasaten ondorengo hiru arrazoiak direla?eta: hazkunde demografikoa, bizimodu?aldaketa eta industrializazioak eragindako aurrerapenak. Aldian?aldian, ur?banaketari buruzko auziak pizten dira: batzuetan eztabaida diplomatiko hutsak eta beste batzuetan askoz ere liskar gordinagoak. Oro har, eremu mugakideetako urak gutizia pizten du eta kasuan kasuko herrialdeak adi?adi egoten dira besteak zenbat ur erabiltzen duen behatzen. Merkatua al da, beraz, ur?baliabideen kontrolari buruzko desadostasunak konpondu eta baliabide horien kudeaketa hobetzeko biderik egokiena? Uraren merkatua sortzeko asmo hori modan dago: merkataritza berri horretan ur asko duten estatuek gaienerakoei saldu egingo diote. Teorian, uraren merkatua eraginkorra eta bakearen berme izango da. Estatuak hain garesti erositako produktu hori alferrik ez galtzen saiatuko dira. Eta inork beste norbaiten "jabegoa" hartuz gero, jabeak auzitara eraman eta kalte?ordainak jasotzeko aukera izango du.

Zein da ibaietako uraren jabe?

Duela hogei urte, aditu edo arduradun politiko gutxik hartuko zuen kontuan arrazoiketa hori. Baina orain gauzak oso bestelakoak dira: Mundu?Bankua eta beste erakunde aldeanitz batzuek gai horri heldu diote. Pozik daude guztiak, mendebaldeko ereduan oinarritutako "merkatu libreak" garaipena lortu baitu: ziurtzat jotzen dute, gainera, ez dagoela ur?baliabideak egoki administratzeko bestelako aukera fidagarririk. Baina merkatuaren aldekoek funtsezko elementu bat ahaztu dute: ura ingurugiroaren osagaia da, airea bezalaxe, baina naturaren gainerako baliabideak ez bezala, mugitu egiten da mugei begiratu gabe. Eta ez dago, ez, uraren mugimendua menpera dezakeen erakunderik. Jakin badakigu edozein merkatuk funtzionatu ahal izateko ezinbestekoa dela nork bere jabegoen gain dituen eskubideak argi eta garbi finkatzea, jabego horien salerosketei ekin aurretik. Baina, esan bezala, ura herrialde batetik bestera pasatzerakoan ugaritu egiten da batzuetan eta urritu beste batzuetan. Horrela, bada, zein da baliabide horren jabe? Historian zehar, oso urriak izan dira benetako ur?merkatuak. Eta etorkizunean ere ez dirudi ugarituko direnik. Kontuan kontu, har ditzagun, adibidez, Nilo ibaiaren haranak eta muga kontu horiek ederki asko ulertuko ditugu. Nilo Urdina Etiopiatik Sudanera doa, eta handik Egiptora. Oro har, ibaien bidearen behealdean kokatutako herrialdeak goialdean kokatutakoak baino aberats eta garatuagoak izaten dira. Ibaiadar txikien bidez ura eta mantenugaiak heltzen zaizkionez, beheko arroa emankorragoa izaten da. Gehienetan, gainera, beheko arroa nahiko laua ere izaten da eta goikoa menditsua. Ondorioz, nekazaritza askoz ere errazagoa da ibaien beheko arroan goikoan baino. Horrela, bada, Egiptoko Barne Produktu Gordina (630 dolar urte eta biztanleko), Sudanekoa baino handiagoa da (540 dolar) eta Sudanekoa, berriz, Etiopiakoa baino askoz ere handiagoa (120 dolar). Etiopia da Niloren ura hartzen duen lehen herrialdea. Ustez, bertako gobernuak besteek baino botere handiagoa izan beharko luke, beraz, Nilo Urdinean nahi duena egin baitezake: presak, ureztatze?sistemak.... Baina Etiopia pobreegia da eta ezin ditu horrelako azpiegiturak beste inoren laguntzarik gabe finantzatu. Egiptok, berriz, beldur handia die Nilo Urdinaren emari?aldaketei, eta zenbait finantzaketa?erakunde aldeanitzetan (adibidez, Mundu?Bankuan) botere handia duenez, Etiopiak Nilo ustiatzeko eskatutako dirulaguntzak bertan behera uztea lortzen du. (Egoera aldatzen hasita egongo da, agian: orain dela gutxi, etiopiarrek oso garrantzi gutxiko ureztatze?proiektu bat finantzatzeko laguntza eskatu zioten Mundu?Bankuari eta Egiptoko gobernuak ez zuen inolako eragozpenik jarri).

Ura: desadostasun?iturri

Azken finean, Egiptok erabateko eskubidea lortu nahi du Nilo osoaren gain. Horrela, Etiopiak ezingo du ibaian ezertxo ere egin eta Egiptora heltzen diren uren emari eta kalitatean ez da inolako arazorik sortuko. Baina, ondorioz, Etiopiak ezingo du nekazaritza garatu eta goseteetan nazioarteak bidalitako elikagaien menpe egongo da erabat. Demagun Egiptok eta Etiopiak ur?merkatua ezartzea erabaki dutela. Nola konponduko lituzkete elkarren arteko desadostasunak? Teorian, Etiopiak Egiptori ibaia ustiatzeko eskubidea erosteko aukera izango luke, baina praktikan argi dago ez lukeela ordaintzeko beste diru izango. Azter dezagun oraingoan beste aukera bat: Egiptok Etiopiari kalte?ordainak ordaintzea Nilo ustiatzeari uko egitearen truke. Baina bigarren hipotesia ere ezinezkoa da, Egiptok bertan erabiltzen den uraren "jabe" dela uste baitu. Horixe da, funtsean, ur?merkatuaren akats nagusia, ez baitago argi eta garbi finkatzerik zein zeren jabe den. Israel eta Jordaniako aditu eta erabakitzaile batzuek eskualde hartan ur?merkataritza ezartzea nahi dute. Baina hona hemen israeldarrek zer dioten (kontuan izan Jordanen iturburua kontrolatzen dutela): "Palestinarrek ura erosi egin beharko digute". Eta palestinarrek, berriz: "Israeldarrek ura lapurtu egin ziguten, eta ordaindu egin beharko digute". Demagun bi herrialde horiek desadostasunak konpondu eta ur?merkataritza gauzatzen hasten direla. Zer gertatuko da ibaiaren behealdean kokatutako beste herrialdeekin? Urak ez du inolako zerikusirik, adibidez, baliabide mineralekin. Errusia ikatza atera eta mundu osoan saltzen hasi arren, inguruko herrialdeak ez dute ezertxo ere esango. Baina ea nork lortzen duen ibai zati bat saltzea! Behealdeko herrialdeekin sekulako liskarrak sortuko lirateke. Turkiarrak Eufrateko ura Israeli saldu nahian ibili ziren urte luzez. Eufrateko uraren ia %98 Turkiako euri eta elurren ondorioa da, eta Asiako presarik handienetakoa eraiki dute ur horiei eutsi eta aurre egiteko. Baina Ankarako gobernuak ez du behar adina baliabide Eufrateko urak ureztapenerako erabiltzeko eraiki behar diren azpiegituren kostu osoa ordaintzeko. Hona hemen, beraz, konponbide bat: turkiarrek Israeli edo hainbat herrialde arabiarri ura saldu eta Siriatik zehar Jordan haranera edo Arabiar Penintsulara helduko den ubidea eraikitzea. Hona hemen beste konponbide bat, errealistagoa agian: ura ubidetik zehar Turkiako kostalde mediterranearreraino bideratzea eta gero, itsasontziz, Israelera eramatea.

Bi eskatzaile?mota nagusi

Ur?merkataritza horrek ondorio larriak eragingo lituzke Irak eta Sirian, Turkia baino beherago kokatutako bi herrialde horiek ere Eufrateren beharra baitute. Demagun Turkiak presaz baliatuz bere lurraldeak ureztatzeari ekiten diola. Ibaiaren behealdean kokatutako herrialdeei mesede egingo lieke horrek, probetxu handia aterako luketelako: batetik, ureztatutako lurretako isurketa?urak Eufratera itzuliko lirateke; bestetik, gordailuan eta landetan lurrindutako ura bertan geratuko litzateke, uraren ziklo naturalari jarraiki. Baina baliabide hori haranetik kanpo eramanez gero, turkiarrek kalte handia egingo liekete Irak eta Siriari eta aukera bakarra izango lukete biek: Turkiari ustez jabetzan duen uraren truke ordaintzea. Nire ustez, merkatua ezartzea ez da ur?eskasiak eragindako arazoak konpontzeko bidea. Nazioarteko ohiturazko zuzenbidearen arabera ezar daitezkeen banaketa?arauak indartu behar dira: horixe da konponbide bakarra. Aipatutako kontzeptua analogia bidez hobeto azaltzen saiatuko nahiz. Demagun bi herrixkaren artean zelaia dagoela. Batetik bestera joateko, herritarrek ibilbide jakin bat egiten zuten beti zelaian zehar, laburrena edo errazena zelako. Horrela, gutxinaka?gutxinaka, bidea sortu zen. Biztanle guztiek bi herrixkak lotzen dituen legezko bide bakarra dela uste dute orain, nahiz eta inork ez gogoratu nola sortu zen. Ondorioz, beste bideren bat hartzen dutenek legez kontrako ekintza egiten dute orain: arau juridikoa sortu da horrela. Gaur egun, eremu mugakideetako ur gozo erreserbak eskuratzeko premiatik abiatuz nazioarteko ohiturazko zuzenbidean oinarritutako arau?multzo koherentea sortu da. Eta arau?multzo hori hedatzen ari da, kasuak ugaritu ahala. Gainera, eskatzaileak arau juridiko jakin batzuetara jotzen dute kasuan kasuko eskubideak aldarrikatzeko. Estatu guztiak puntu bakar batean daude ados: ibaiertzetan kokatutako estatuek besterik ez dute bertako ura erabiltzeko eskubiderik, akordio bereziren bat lortzen ez bada behinik behin. Baina hortik kanpo, bi jarrera daude aurrez aurre. Batetik, ibaien goialdean kokatutako herrialdeak "erabateko lurralde?subiranotasuna" hartzen dute oinarritzat: ura nahi bezala erabiltzeko eskubidea aldarrikatzen dute, gainerako estatu mugakideak kontuan hartu gabe. Baina ibaien behealdean kokatutako estatuek, berriz, "ibaiaren erabateko integritatea" aldarrikatzen dute: goialdeko estatuei uren emarian edo kalitatean eragin dezaketen neurriak hartzea eragotzi nahi diete.

"Bidezko erabileraren" aldeko arauak

Muturreko bi aldarrikapen horiek bateratzeko, "bidezko erabilera" kontzeptua erabili ohi da. Ibaiertzetako estatu guztiek aitortzen dute besteek ere badutela ur komuna erabiltzeko eskubidea. Halaber, beherago kokatutako estatuei kalte handirik ez eragiten ere saiatu behar dute. Printzipio horietatik abiatuz, estatuak ados jarri eta bakoitzak zenbateko ur?bolumena erabil dezakeen finkatu ohi dute. Faktore "objektiboagoak" ere hartzen dituzte kontuan, hala nola, hazkunde demografikoa eta hazkunde horrek eragindako ur?premiaren igoera. Ohiturazko zuzenbideak uraren izaera berezia aitortzen du: merkatuak ezin du inola ere horrelakorik egin. Ibai zati jakin baten "jabea" zein den zehazten saiatu beharrean, ohiturazko zuzenbideak ibaiko ura elkarbanatzeko arauak ezartzen ditu. Baina lege informal horiek bi arazo nagusi dituzte. Batetik, ez dute estatu bakoitzari dagokion "bidezko" zatia zein den finkatzen; bestetik, ez dute legeak betearazteko bide neutrorik ezartzen, eta arauak hautsiz gero, irtenbide bakarra uzten dute maiz: errepresaliak hartzea. Dena den, arazo horiek guztiak ohiturazko zuzenbideak berezkoak ditu. Eta azken finean, jakinekoa da arauak idatzi eta kodifikatu egin behar direla beti. Orain arte, estatuek ehundaka akordioa egin dituzte ibaietako uren banaketaren inguruan. Duela ia urte eta erdi, nazioarteko komunitateak aurrerapauso handia eman zuen: nazioarteko urak nabigazioaz bestelako helburuetarako erabiltzeko eskubideen inguruan Nazio Batuek egindako Hitzarmena onartu zuen. 104 boto aldekoak izan ziren eta 3 besterik ez kontrakoak. Ur gozoen nazioarteko banaketa oinarrizko hitzarmen horren arabera gauzatuko da, baina aurretik 35 herrialdek berretsi behar dute -hamar urte baino gehiago behar izango dira, agian, horretarako. Aipatutako hitzarmenak bidezko erabileraren araua kodifikatzeko irizpideak biltzen ditu: hainbat faktoretan oinarrituz, ibaien elementu geografikoak eta erabilera erreal zein potentzialen balio ekonomikoa hartzen ditu kontuan. Epaileei "bidezko" zatiak finkatzen laguntzea du helburu, baina kontuan izan "bidezko" zatiek ez dutela nahitaez "berdinak" izan behar. Aurreko hitzarmena tresna juridikoa da, ez formula magikoa. Desadostasunek bere horretan iraungo dute, baina errepresalietara jo beharrean, estatuek konponbide juridikoak bilatzeko aukera izango dute behintzat. Bidezko erabileraren araua, bestalde, negoziazioak bideratzeko ere oso baliagarria izango da aldeek, arbitraje edo prozesuaren bidetik jo beharrean, kasuan kasuko arazoa hitzarmen bidez konpondu nahi badute. Nazio Batuen Hitzarmenak estatuen premia eta boterea ere hartzen ditu kontuan: uraren kudeaketari buruz duen ikuspegia merkatuaren lege hutsaren aldekoena baino askoz ere zorrotz eta orekatuagoa da.

Nazioarteko lau ibai
Jordan

Ibaia: 93 km?ko luzera du eta mende erdi baino gehiago elkarren artean gatazkan ari diren lau estatu zeharkatzen ditu: Israel, Jordania, Libano eta Siria. Lau uharren bilgunean sortzen da Jordan. Hauexek dira aipatutako lau uharrak: Yarmuk (Siriatik dator), Banias (Golan siriarrean, egun Israelen menpe), Hasbani (Libanoko hegoaldean, Israelek okupatutako lurraldean) eta Dan (Israelen). 1967ko gerraren ondoren laurogeiko hamarkadaren hasieran segurtasun eremua sortu zuten Libanoren hegoaldean, eta, ondorioz, Israel goi Jordan ibai?sarearen goialdean dago kokatuta, eta Siria, berriz, Yarmuken goialdean. Arazoak eta perspektibak: Jordania eta Palestina behealdeko ibaiertzean daude kokatuta, eta Israel eta Siria goialdekoan. Lehenengo biak arroaren kokalekurik kaskarrenean daude, beraz. Jordaniak, batik bat, menpekotasun handia du ibai?sarearekiko: euri?urtaro hutsetan betetzen diren ibai urri batzuk besterik ez ditu, eta ez du, gainera, ur gozoa eskuratzeko bestelako iturbururik. Hiru aldiz saiatu dira ur?kudeaketa nazioartean konpontzen (1953?1955, 1976?1981 eta 1987?1990), baina porrot egin dute beti, ibaiertzetan kokatutako estatuek ez baitzuten ados jartzerik lortu. 1995 eta 1996ean ur?baliabideen inguruko lantaldea sortu zen, Ekialde Ertaineko bake?prozesuaren baitan. Miriam R. Lowi Princeton (Estatu Batuak) Unibertsitateko Nazioarteko Zentroko ur politika arloko adituaren iritziz, "gatazka politikoa ez bada konpontzen, ezinezkoa izango da urari buruzko akordiorik lortzea."

Nazioarteko lau ibai
Nilo

Ibaia: 6.700 km?ko luzera du iturbururik urrunenetik Mediterraneoko deltaraino. Nilok Afrikako azalera osoaren hamarrena hartzen du. Nilo ibaiak bi adar nagusi ditu: Nilo Zuria eta Nilo Urdina. Nilo Zuria Victoria Lakuan jaiotzen da (Kenya, Ruanda, Tanzania, Uganda) eta Nilo Urdina Tana Lakuan (Etiopia). Niloren arroan bederatzi herrialde daude: Ruanda, Burundi, Kongoko Herri Errepublika, Tanzania, Kenya, Uganda, Etiopia, Sudan eta Egipto. Arazoak eta perspektibak: Niloren emaria 84.000 milioi metro kubiko ingurukoa omen da urtero, eta ur gehiena Egiptok erabiltzen du, 1959an, Sudanekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz. Aipatutako hitzarmenak bi herrialdeei Niloren emariaren %90 inguru (kopuru hori bi herrialdeen bolumena batuz atera da) erabiltzeko eskubidea ematen die. Niloren goialdean kokatutako herrialdeek, Etiopiak, esaterako, ibaiaren emaria baliatu nahi dute oparotasun ekonomikoa lortzeko asmoz. Egipto eta Sudanen nahien kontra daude, beraz. Kontuan izan behar da, gainera, goialdeko herrialdeetako biztanleria etengabe ari dela hazten.

Nazioarteko lau ibai
Mekong

Ibaia: Himalaiako gailurretatik jaitsi eta 4.200 km?ko ibilbidea du. Txinako Yunnan probintzia zeharkatzen du lehenbizi (38 milioi biztanle), eta, gero, Myanmar, Laos, Thailandia, Kanbodia eta Vietnam. Bost herrialde horiek 190 bat milioi biztanle dituzte, gehienak pobreak. Arazoak eta perspektibak: Mekongek zeharkatzen dituen herrialdeak gerran ibili dira ia mende osoan. Zenbait eskualde?erakunde, hala nola, Mekong Batzordea (Kanbodia, Vietnam, Laos eta Thailandia), buru?belarri ari da Mekong "oparotasun eta merkataritzaren" ibai bihurtzeko ahaleginetan, hau da, Asiako Danubioa izatea nahi dute. "Ibaiak eskaintzen dituen aukerak denon mesederako erabili nahi ditugu eta merkatu indartsua ireki, inguru hauetan herrialde arteko harremanak urriak izaten baitira. Ezinbestekoa da finantziazioa lortzea, batik bat elektrizitatea sortzeko eraiki nahi diren presetarako". Ekologistek, berriz, etengabe ekartzen dute gogora horrelako proiektuek ondorio larriak eragingo dituztela: deltan ur gazia sartuko da, espezie bitxi batzuk galdu egingo dira... Txinatarrak presa bat eraikitzen ari dira Yunnanen, eta horren bidez elektrizitatea Laosetik Thailandiara iritsiko da. Beijingen iritziz, hori eginez gero, ibaiaren emaria orekatu egingo da eta beheko ertzean kokatutako herrialde guztiei egingo die mesede. Dena den, behealdeko herrialdeak kezkaturik daude, litekeena baita presaren eraginez Mekong ibaiaren ibilbidea erabat aldatzea, eta, ondorioz, zenbait oreka ekologiko hauskor bertan behera geratzea.

Nazioarteko lau ibai
Danubioa

Ibaia: Europako bigarren ibaia. Danubio ibaiaren arroak 817.000 km2 eta 17 estatu hartzen ditu. Alemania, Austria, Kroazia, Eslovakia, Hungaria, Jugoslavia, Bulgaria eta Errumania zeharkatzen ditu. Arazoak eta perspektibak: Danubio ibaia kutsatuta dago. Hiru dira kutsadura?iturri nagusiak: nekazaritza jarduerek sortutako nitrogeno eta fosforoa, industriak sortutako substantzia toxikoak eta hiriak sortutakoak. Hungaria eta Eslovakia luzaroan ibili ziren auzitan Gabcikovo?Nagymarosen presa bat eraikitzeko proiektua zela?eta. Hagako Nazioarteko Auzitegiak eman zuen azkenik, 1997an, auzi horri buruzko ebazpena. Bi estatuak errudun zirela adierazi zuen: Hungaria, 1989an, obrak eteteagatik eta, 1977an, bi aldeen arteko hitzarmena hausteagatik; Eslovakia, berriz, Hungariarekiko auzia konpontzen saiatu beharrean, Danubioren ibilbidea bere lurretarantz desbideratu izanagatik.


Adopzioa: maitasunaren eta trafikoaren artean

ASKATASUNAK

Adopzioa: maitasunaren eta trafikoaren artean

Iparraldeko hainbat bikotek Hegoaldeko haur abandonatuak adoptatzeko nahia izaten dute, eta eskrupulorik gabeko bitartekariak egoera horretaz aprobetxatzen saiatzen dira. Nazioarteko adopzioa "moralizatzeko" helburua duen hitzarmen batek 25 herrialde bildu ditu.
Martine Jacot

Elkar maite dute. Erosotasunez inguraturik bizi dira "lehen munduko" txokoren batean. Halako batean, haur bat edukitzea erabaki dute. "Berri onaren" zain hilabeteak pasa dira, urteak. Azkenean, espezialistarengana jo dute. Terapiek ez dute beti emaitza onik izaten. Ugaltzeko gai ez izateak bikoteari min egiten dio; antzutasun?tratamendua, denbora joan ahala, eramateko zailagoa eta neketsuagoa izango da. Terapia jasanezina bilakatzen denean, haurra adoptatzeko asmoak aurrera egiten du. Hainbat eta hainbat haurtxo daude umezurtz?etxeetan, maitasun gosez. Gu maitasuna emateko irrikitan gaude eta familia osatzeko behar beste baliabide ditugu. Zergatik ez hartu, bada, etxean haurtxo bat? Iparraldeko herrialdeetan, antisorgailuen erabilpena eta abortuarekiko tolerantzia orokortu zirenetik, abandonatutako haurren (txiki eta handien) kopurua gutxitu egin da. Era berean, adopzio?eskaerak ugaldu egin dira, bai bikoteenak bai ezkongabeenak. Emaitza: hogei urtetik hona, herrialde aberatsetako bikoteek herrialde pobreetan eginiko adopzioak ikaragarri ugaldu dira (ikus laukia).

Bideratzea: luzea eta neketsua

Salbuespen batzuk izan ezik, haurtxoak atzerrian adoptatzeko prozedura luzea izaten da, eta, sarritan, haurtxoaren gurasoen jatorrizko herrialdean hainbat jendearekin elkarrizketa edukitzea eskatzen da: gizarte?laguntzaileekin, sendagileekin eta psikiatrekin. Akordioa lortzeko, beharrezkoak dira, baita ere, hainbat administrazio?dokumentu. "Benetako odisea" da, diote aho batez adoptatzaileek. Hala ere, aldian?aldian, ikaragarrizko eskandaluak sortzen dira. Izan ere, Hegoaldeko hainbat herrialdetan, mendebaldetik datozen eskariak aprobetxatuz, eskrupulorik gabeko bitartekariek ikaragarrizko dirutzak (batzuetan 60.000 dolar) kentzen dizkiete bikote aberatsei. Bikote horiek haurrak izateko irrikitan egoten dira, eta, gainera, horretarako egin beharreko prozedura luzea dela?eta nekea izaten dute. Iruzurgile anker horiek haurtxoak ama naturalari kentzeko gai ere izaten dira, ama horiek gehienetan inolako babesik gabe egoten direlako. Guatemalako Pablitoren kasuak haurren trafikoa benetako arazoa dela ikusarazteko balio izan du. Pablitok bizitzako lehen urtea umezurtz?etxe batean igaro zuen, bere arazoa konponduko zuen borroka juridikoaren amaieraren zain. Espainiako bikote batek haurraren amaren baimena zuen eta adopzioa bideratzen hasi zen. Pablitoren ama Elvira Ramirez Caño zen, 30 urteko emakumea. Bada, Elvirak zioenez, haurra jaio aurretik, etsipenak jota, orri "zuri" batean sinatu zuen. Izan ere senarrak utzi egin zuen haurdun zegoela jakitean. Espainiako bikotearen abokatuak diru?kopuru bat eman zion amari, baina Guatemalako legeak amari atzera egiten uzten dio. "Casa Alianza" izeneko karitate?elkarteak lagunduta, semea berreskuratu ahal izan zuen, haurrak urte bat bete eta geroxeago, hau da, 1998ko abuztuan. Ordurarte, Guatemalako tribunalek zalantzazko adopzio?kasuetan inoiz ez zioten haurrik eman ama biologikoari. "Casa Alianzako" arduradunek honakoa diote: "Pabloren kasuak agerian uzten ditu abokatuek edo adoptatzeko haurrak bilatzeagatik ordaintzen zaien pertsonek egiten dituzten presio eta manipulazioak. Neska pobre eta ezjakinez aprobetxatzen dira beti. Elkarte horretako abokatuak 17 amaren salaketak defendatzen ari dira eta elkartearen ustez, 1996tik hona, iruzurrezko 440 adopzio egin dira gutxi gorabehera.

Guatemala: lekurik gogokoena

Adopzio?prozedura munduko leku gutxitan da hain sinplea: notario batek guraso biologiko baten edo bien baimena erregistratzen du; ondoren, gurasogaien abokatuak, baimen hori eta gizarte?inkesta baten emaitza adin?txikikoen epailearen aurrean jartzen ditu. Epaileak erabakiko du adopzioa onartu ala ez. Gurasorik ez duten haurren kasuan eta abandonatutako haurren kasuan, adin?txikikoen epaileak zera egiaztatu behar du, erabakia hartu aurretik: guraso naturalak desagertuta daudela edo ezezagunak direla. Edozein kasutan, abokatuak derrigorrez hartu behar du parte. Beraz, atzerrian haurrak adoptatzeko irrikitan dauden mendebaldeko bikoteentzat Guatemala bihurtu da lekurik gogokoena. Herrialde horretan jaso diren adopzio?eskaera gehienak Estatu Batuetatik, Frantziatik eta Kanadatik datoz: 1996an 900 eskaera jaso zituzten eta 1997an 2.304. Aipatutako hiru estatuetako agintariek beraien herrialdeetakoei hainbat abisu eman dizkiete. Adoptatutako haurren sarrerak kontrolatzen dituen Frantziako erakunde ofiziala, hau da, Nazioarteko Adopzioetarako Misioa, honako oharra egiten ari da: "Dirudienez, abokatu batzuek Guatemalako sendagile, erizain eta gizarte?laguntzaileekin kontaktuak dituzte, eta azken horiek amak presionatzen dituzte, haurrak utz ditzaten. Ondoren, haur horiek abokatuen ezagunak diren emakumeen eskuetan uzten dira umezurtz?etxe klandestinoetan". Eta are okerrago: Kanadak Guatemala hirian duen kontsulatuak trafiko?mota berri bat utzi zuen agerian: hainbat emakumezko ez ziren haurren ama biologikoak, eta halaz ere adoptatuak izan zitezen baimena eman zioten adin txikikoen epaileari. Horrela frogatu zuen ADNak. Haur horiek landan jaiotakoak ziren eta, jaiotzerakoan, emakume batzuek, diru truke, amei kendu eta beraiek hartu zuten benetako amaren lekua.

ADN frogak derrigorrezkoak

Ordutik aurrera, haurra adoptatu duten gurasoei, Kanadara itzultzeko baimena eman aurretik, Otawa?k zera eskatzen die: ama biologikoari eta haurrari frogak sistematikoki egitea. 1998ko urrian, Estatu Batuek ere neurri hori hartzeko asmoa azaldu zuten. Guatemalako agintariek, berriz, Parlamentuak lege zorrotzagoa onartu bitartean, kontrol gogorragoa eskatu diete epaileei. Brasilen, nazioarteko adopzioa egiterakoan, exijentziak, teorian behintzat, guztiz gogorrak dira. Hala ere, Jundai herrian, Sao Paulotik gertu, 94 emakumezkok manifestazioa egiten dute sarritan. Pobreziaz gain, zera konpartitzen dute: epaile beraren erabaki bizkorra zela?eta, emakume horiek seme?alaben kustodia galdu zutela. Epaileak etxe baten kargu utzi zituen haur horiek, adopzioaren alde egiten duen Italiako erakunde batekin ados jarri ondoren. Vietnamen badira bitartekari?lanak egiteko bere burua eskaintzen duten taxi?gidari, hoteletako gerente eta bidaia?agentziak. Dirua jaso ondoren, mendebaldeko gurasoei legez kanpoko "aholkuak" ematen dizkiete. Aipatu ditugun eskandaluak berrienak dira; baina, horietaz gain, Europako Ekialdean, Afrikan eta Asian izan ziren beste batzuk. Horien guztien ondorioz, nazioartean argi ikusi da behar?beharrezkoa dela nazioarteko adopzioak moralizatuko dituzten baliabide juridikoak sortzea. 1993an, haurrak babesteko eta nazioarteko adopzio?gaietarako elkarlanerako Hitzarmena sinatu zen Hagan. 1995ean sartu zen indarrean, eta adoptatzeko prozesuan inolako etekinik ateratzea debekatzeaz gain, haurren bahiketa eta salerosketa ere debekatu egiten ditu. Hitzarmena sinatu zuten estatuak edozein trafikori, ahal den neurrian, aurre hartzeko ezinbestekoak diren egiturez hornituta egotera behartuta daude. Oraingoz lau herrialde atxiki zaizkio Hagako Hitzarmenari eta beste 21 herrialdek berretsi dute, horien artean, Kolonbia, Frantzia eta Australiak (1998an).

Haurraren erroak errespetatuz

Hitzarmen horren arabera, haurrak adoptatu nahi dituen pertsona orok bere eskaera (zuzenean edo GKEen bitartez) haurra adoptatu nahi duen herrialdeko agintarien aurrean aurkeztu behar du. Neurri hori dela?eta, adopzio klandestinoak gutxitu egin dira. Atzerrian eskaera egin aurretik, guraso adoptiboen jatorrizko herrialdeak honakoa egiaztatu behar du: gurasogaiak egokiak direla eta haurrak adoptatzeko prestatuta daudela. Horrez gain, beraien jatorrizko herrialdearen eta haurraren herrialdearen prozedura eta legeak ere hartu behar dira kontuan. Hitzarmen horrek debekatu egiten ditu, derrigorrezko agiriak aurkeztu baino lehen, adin?txikikoaren familiaren eta adoptatu nahi dutenen arteko harremanak. Haurraren herrialdeko agintariek amaren baimena (edo, aitarena, ezagutzen bada) askatasunez emana izateaz arduratu behar dute, hau da, ordainketarik edo bestelako saririk gabe. Azkenik, haurraren herrialdean beraren kargu egingo den edo adoptatuko duen familiarik aurkitzen ez denean, orduan bakarrik adopta daitezke haur horiek atzerrian. Hala zehazten du Hagako Hitzarmenak eta1989ko Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuetako Hitzarmenak. Printzipio horren arabera, haurraren interesak du lehentasuna eta, ondorioz, ahal den neurrian, haurraren erroak errespetatu egin behar dira. Helburu hori betetzeko, hainbat herrialdek zera exijitzen diete atzerriko guraso adoptiboei (edo guraso horien herrialdeko gizarte?zerbitzuei): haurraren jatorrizko herrialdeko agintariei haurraren egoerari buruz erregulartasunez informatzeko. "Segimendu?epea" Sri Lankan hamar urtekoa da, Perun laukoa, Paraguain hirukoa eta Errumanian bikoa. Sarritan, nazioarteko adopzioen garapenak haurraren herrialdean bertan egiten diren adopzioak bultzatu ditu. Horrela gertatzen da, adibidez, Perun. Bertako agintariek komunikabideetan kanpainak antolatu dituzte abandonatutako haurrak lehenengo Peruko bikoteei "eskaintzeko". Izenik esan nahi ez duen emakume batek ?Peruko adopzio zerbitzuetako arduraduna bera? honakoa dio: "Emakume asko etortzen zaizkigu haurra utzi nahi dutela esanez, ez baitute hazteko baliabiderik. Gure zerbitzuek ahaleginak egin dituzte horiek burutik kentzeko eta laguntzeko. Baina hemengo arazoa konpontzeko, beste leku batzuetan gertatzen den bezala, ezinbestekoa da miseriak atzera egitea."

Adopzioaren geografia aldakorra

Estatu Batuek "abegi herrialde" deitutakoetan lehenak dira: zifra ofizialen arabera, 1997an, guraso estatubatuarrek 13.621 haur adoptatu zituzten, 1977an baino bi aldiz gehiago. Haur horiek honako herrialdeetan jaiotakoak ziren: besteak beste, Errusian (3.816), Txinan (3.597), Hego Korean (1.654), Guatemalan (788) eta Errumanian (621). "Abegi herrialdeen" bigarren postuan Frantzia dago: 1997an, hirurogeita hamar herrialdetako 3.528 haur adoptatu ziren; 1979an, aldiz, 10 herrialdetako 971 haur besterik ez. Gaur egun, Frantzian adoptatzen diren haurren erdiak?edo Vietnametik datoz, eta ondoren Kolonbia, Madagaskar, Errusia, Brasil, Guatemala, Errumania, Bulgaria eta Etiopiatik. Adopzioen nazioarteko geografia ikaragarri aldatzen da, batzuetan urte batetik bestera ere. Hego Koreak (1979ko Frantziako nazioarteko adopzioen %66) adibidez, 1988an Seulen ospatutako Joko Olinpikoen ondoren, nabarmen murriztu zuen nazioarteko adopzioa. Indian eta Txinan gertatzen den bezala, gurasogaiek legezko erakundeen bidez jokatu beharra dute derrigorrez. Txinan, nazioarteko adopzioa 1991n hasi zen, baina eskatutako baldintzak ez dira hain zorrotzak, umezurtz?etxeak neskatxaz beteta baitaude. Izan ere, hirietako txinatarrek haur bat besterik ezin dute izan eta landetakoek bi. Errumaniaren kasuan, Ceaucescu erori zenean, umezurtz asko eman ziren adopzioan, baina gero prozedura guztiz zorrotzak ezarri ziren. Eskubide musulmana nagusi den herrialde gehienetan adopzioa ezinezkoa da, bai bertakoentzat bai atzerritarrentzat.

Bakeak badu saria

UNESCOren Bakerako Heziketa Saria, UNESCOren kontseilu exekutiboak sortu zuen 1980an, Japoniako Untzigintza Industriako Fundazioak emandako dohaintzari esker. Ordutik, urtero, nazioarteko epaimahai batek sari hori ematen die iritzi publikoa sentsibilizatzeko eta kontzientziak bakearen alde mobilizatzeko lan egiten duten pertsonei edo erakundeei. Aurten sari hori "Bakerako eta Elkar Ulermenerako Ukrainako Hezitzaileak" izeneko GKEarentzat izan da. 1998ko abenduaren 15ean, talde horri, bakea irudikatzen duen estatuatxo bat, Fenosa izeneko eskultore espainiarrak egina, eta 25.000 dolarreko txekea eman zizkieten. 1990ean Kiev?en sortua, elkarte hori laikoa eta apolitikoa da. Irakaskuntza?maila guztietako irakasleen prestakuntzaz arduratzen da, giza eskubideei, haurren eskubideei eta bakeari lotutako ideiak zabal ditzaten. 170 talde pedagogiko ditu (klub, zentro eta erakunde publikoak) helburu berarekin: gizabanakoari oinarriak ematea naturarekin, besteekin eta norberarekin harmonian bizi ahal izateko. Ehundaka hezitzaile prestatu dituen elkarte horrek Bakerako Ikasketa eta Ikaskuntza Unibertsitatearen ikastaroez gain, beste jarduera batzuk ere antolatzen ditu: hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, argitalpenak, ibilaldi ekologikoak eta hezitzaile eta ikasleen arteko elkarlanak. Elkarte horren nazioarteko proiektuen artean bi aipatuko ditugu. Alde batetik, "Youth Collaboration", Munich?ekin elkarlanean, hirietako gazteek dituzten heziketa?arazoez eta gizartean moldatzeko zailtasunez arduratzen dena. Bestetik, "E?mail Project" proiektua: Britainia Handia, Florida eta Estatu Batuetako ikastetxeekin elkartuta dauden Ukrainako ikastetxeentzat Internet sarea garatzea du helburu. Beste hiru GKEk ohorezko aipamena izan zuten: Norvegiako "Fridtjof Nansen" akademiak, Kosovo?n (Jugoslavia ohian) bakerako heziketan bereziki aktiboa delako, Zeelanda Berriko "World Court Project"ek arma nuklearren aurkako nazioarteko kanpaina hasi duelako, eta Israelgo "Ulpan Akiva Netanya" hizkuntz eskolak, hebraiera eta arabiera irakatsiz elkar ulertzea eta errespetua sustatu nahi dituelako.


Haur-literaturaren beste kapitulu bat

KULTURAK

Haur?literaturaren beste kapitulu bat

Denbora luzez haur?literatura amaorde gaiztoaren menpeko Errauskintzat hartu bada ere, iritsi zaio horri ere dantzarako garaia.
Lucia Iglesias Kuntz

Iraganeko klixeak alde batera utzita, haurrentzako liburuak konnotazio pedagogiko eta moralistak baztertu ditu, eta eskoletako, liburutegietako eta haurren geletan dauden apaletako mugak gainditu. Gazteentzako literaturak benetako industria sortu du bere inguruan eta momentu hauetan berritzen ari da. Gazteentzako literaturari buruzko gero eta mahainguru, sari, azoka eta doktore?tesi gehiago egiten dira mundu guztian. International Board on Books for Young People (IBBY) elkartearen zuzendari exekutiboa den Leena Maissen?ek hauxe dio: Jadanik "haurrentzako liburua" ez da "eskola?liburuaren" sinonimo. IBBY irabazi?asmorik gabeko elkartea da, Suitzan du egoitza eta 60 elkartek osatzen dute. IBBYk hauxe bultzatzen du: kalitate literario eta artistikoa duten liburuak mundu guztiko haurrei helaraztea. Maissenentzat, "ezin dugu ukatu haurrentzako liburuek badutela osagai pedagogikoa, hainbat haurrek irakurtzen ikasteko erabiltzen baitituzte. Baina, gaur egun, tabuak apurtzeko eta haurrak serioski hartzeko joera dago. Baita haurrak laguntzat hartzeko eta orain arte hitz egiten ez genien gauzez hitz egiteko joera ere". Andre maitagarrien ipuinek jarraitzen dute noski; sorginak, hartzak, printzesak eta iratxoak nagusi dira haurren munduan, baina tratamendu desberdina ematen zaie. Kolonbiako Gloria Cecilia Diaz idazleak honakoa dio haur?literaturari buruz: "Orain, dena ez da arrosa kolorekoa. Askorentzat, haurrekin hitz egitea txikigarri?pila bat erabiltzea zen: etxetxoa, printzesatxoa..., eta gai jakin batzuk ez ziren aipatu behar, hala nola, gaixotasuna, biolentzia edo heriotza". Gai horretan aditua den Manuel Peña Muñoz idazle txiletarrak iritzi hori berretsi du: "Irakasle batzuentzat, haur?literatura Edurnezuriren ipuina kontatzearekin amaitzen da; idazle batzuek, berriz, beraien ipuinetan iratxoak eta printzesak erabiltzen dituzte, amaieran zerbait irakatsi eta kitto! Eta hori ez da kontua, hori baino gehiago da."

Irudigileen hagatxo magikoa

Azken produkzioetan narrazioen gaiak, formak eta teknikak etengabe ari dira aldatzen. Dibortzioa, heriotza, droga?menpekotasuna, kutsadura atmosferikoa, terrorismoa, biolentzia, arrazakeria... gai horiek guztiak gaurko haurrek irakurtzen dituzten liburuetako argumentuetan sarri agertzen dira. Gainera, diseinatzaileen eta irudigileen hagatxo magikoek kalabazak karroza bihurtzen dituzte eta horren ondorioz, liburuetan era guztietako euskarriak aurkitzen ditugu. Irakurtzen ikasi baino lehen, haurtxoak honako liburuak izaten ditu eskura, besteak beste: oihalezko liburuak, bainurako liburu flotatzaileak; ondoren, album irudiztatuak, kubo? edo triangelu?itxurako liburuak (ikaragarri handiak edo txiki?txikiak), liburu elebidunak, akuarelak eta pintzelak dituzten tailerreko liburuak eta marrazkiz betetako komikiak (komikien misterio liluragarria ezkutatuta dagoen pertsonaia aurkitzea da). Eta hori guztia beti erabili izan diren liburuak ahaztu gabe, adibidez, orrialdeak destolestatzean baso edo gaztelu bihurtzen direnak. Aurkikuntza berriagoak ere ez ditugu ahaztu behar: kontakizun interaktiboa (irakurleak aukeratzen du korapiloa edo amaiera), eta liburua CD?ROMen (industrializatutako herrialdeetan gorantz doan formatua). Argitalpenen gorakada horrek eragin nabarmena izan du irakurleengan: "Lehen irakurtzea ez zegoen baloratuta. Haurrei liburuak oparitzea ia iraintzat hartzen zen", gogorarazten digu Kanadako Marie?France H¿bert idazleak. Idazle horren lanak "La Courte Echelle" argitaletxeak argitaratu ditu eta milaka ale saldu dira. Hona hemen Marie?Francen hitzak: "Irakurtzeko benetako grina ikusten dut orain, eta haurrei irakurtzeko pasio hori transmititu nahi diet, espirituaren eta bihotzaren janaria baita, hau da, sendagaia, bitamina".

Guztientzat

Robertori ez zaizkio gustatzen matematikak, ez baititu ulertzen. Gau batean, zenbakien zientzia irakatsi nahi zion deabrutxo batekin egin zuen amets, eta noski, beste amesgaizto bat zela pentsatu zuen. Egia esan, matematikaren munduan zehar egindako ibilbide berri eta zoragarri bat da. Hans Magnus Enzensberger poeta eta saiogile alemaniarrak, 1997an, Zenbakien deabrua argitaratu zuen. Helduentzat idazten duten idazleek gero eta gehiago idazten dute gazteentzat ere, eta aipatutako liburua horren adibidea da. Enzensberger idazleak egin duen moduan, beste idazle batzuek ere egungo gaiak, hala nola, xenofobia eta ekologia, txikienei hurbildu dizkiete edo betiko ipuinak eszenatoki modernoetan berregin dituzte. Idazle horien artean hauek ditugu: Marokoko Tahar Ben Jelloun(Aita, zer da arrazakeria?), Espainiako Fernando Savater ( Gaiztoak eta madarikatuak) edo Carmen Martin Gaite(Txanogorritxo Manhattanen), Txileko Luis Sepulveda(Kaio baten eta hegaz egiten irakatsi zion katuaren istorioa) eta Austriako Patrick Suskind. Joel Franz Rosell idazle kubatarrak fenomeno hori esplikatzen du bi ikuspuntutik abiatuta: irakaskuntzaren berrikuntzatik eta literatur liburuak eskolan lortutako hedaduratik. "Modu horretan merkatu zabala sortzen da, argitaletxetakoek ez dute hutsik egin nahi", dio Rosellek, eta hauxe gaineratzen du: "Haurrentzako liburuen merkatuaren berezitasunetako bat da haurrak berak ez dituela liburuak erosten, bitartekoren batek baizik: gurasoek, irakasleek edo liburutegikoek. Haurrak ez daki egile bat badela, ez zaio axola, ez da konturatzen... Aditu batzuek diote haur?literatura egilerik gabeko testua dela. Normala denez, helduei ikaragarri gustatzen zaie gogoko dituzten idazleen lanak beren seme?alabek ere irakurtzeko aukera izatea". Idazle batzuek ez dute idazteko modua aldatzen irakurleen arabera. Beste batzuek, ordea, esate baterako Kanadako Jasmine Dub¿k, oso argi daukate: "Helduentzat idazten dudanean, indar gutxiago dudala uste dut, burua gehiago erabiltzen dudala, gehiago zentsuratzen dudala neure burua. Irudimenak ez nau hain urrun eramaten eta ez naiz hain zuzena. Eta beste idazle batzuek ni baino askoz hobeto egiten dutela iruditzen zait. Baina haurrentzat idazten dudanean grinak, premiak eta presak harrapatu egiten naute".

Liburua eta merkatua

Aldaketak, noski, pixkanaka gertatzen dira eta ez dira modu berean heltzen eskualde guztietara: "Herrialde batzuk oraindik oso modu tradizionalean hurbiltzen dira haurrengana eta toki horietan literaturaren eboluzioa oso astiro doa", dio Maissenek Indiaren kasua aipatzean. Indian, haurrentzako lehen ipuin?bilduma orain dela bi mila urte baino gehiago egin zuten: Panchatranta. Indian 18 hizkuntza ofizial eta 1.600 dialekto daude eta, oraindik ere, Indiako mitologian eta pertsonaia garrantzitsuetan oinarritutako ipuin eta kondairei buruzko liburuak argitaratzen dira nagusiki. Europako mendebaldean, idazleak eta argitaratzaileak ausartagoak dira; Europako ekialdean, aldiz, merkatuko legeek ez dute kalitateko libururik egiteko aukerarik ematen. "Txekiarrak, eslovakiarrak eta errusiarrak haur?literaturan benetako liderrak ziren, izugarrizko artistak ziren; baina orain, krisi ekonomikoa dela?eta, mendebaldean argitaratutako liburuak irudiz hornitzen aritzen dira", gogorarazten digu Maissenek. Izan ere, haur? eta gazte?literaturaren argitalpenek indar handia dute merkatuan. Adibidez, Francfort?eko azken Liburu Azokak jakinarazitako datuen arabera, 1997an Alemanian argitaratutako 78.000 liburuen %7,5 haur edo nerabeei zeuden zuzenduta. Azken urteotan datu hori ez da ia aldatu ere egin. Frantzian, haurrentzako eta gazteentzako argitalpenek beste genero batzuetakoek baino hobeto eutsi diote 1990eko hamarkadaren hasierako krisiari; eta, 1997an, argitalpen?industriako salmenta guztien %8,3 haur eta gazteentzako liburuak izan ziren. Azkenik, Brasilen, aurten argitaratutako liburuen %31 gazteenei zuzenduta dago. Hala ere, kontuan hartu behar dugu ehuneko horretan eskola?liburuen parte bat ere sartuta dagoela. Datu horiek ez dute ezkutatu behar telebista, zinea eta elektronika norgehiagokan daudela liburuarekin. Horien audientzia askoz ere azkarrago ari da hazten. UNESCOk eskatuta, 1995ean, Holandako Utrecht?eko Unibertsitateak egindako inkesta batek honakoa eman zuen ezagutzera: elektrizitatez hornituta dauden eskualdeetako haur eskolatuen %93k egunero hiru orduz ikusten dute telebista, eta, irakurtzeko gai izan arren, denbora pasatzeko gehien gustatzen zaiena pantaila txikia da.

Irakurle leialen bila

Argitaratzaileek ere erronka horri aurre egin nahi diote, Walt Disney?ren azkeneko pelikularen moldaketak presaz argitaratuz edo Titanicen hondoratzearen bertsio posible guztiak eginez. Produktu horien balioa nahiko iragankorra da, zineko multinazionalek mauka berriren bat aurkitu arte besterik ez baitute irauten. Moda horiek gainditzeko beste modu bat irakurle leialak lortzea da: "Adin ezberdinetako taldeentzat argitaratzea garrantzitsua da; era berean, irakurleen eboluzioari jarraitu eta helduak egiten direnean mantentzea", dio Norman Sturniolok, Espainiako Anaya argitaletxeko Espacio Abierto (Espazio Irekia) bildumaren argitaratzaileak. Gaurko liburuek ez dituzte betiko klasikoak baztertzen; areago, hainbat bildumatan behin eta berriz argitaratzen dituzte. Beraz, haurrentzako liburuen festa honetan, seguruenik Errauskinek Julio Vernerekin dantza egingo du, edo Lewis Carroll, Mark Twain, Saint?Exup¿ry edo beste hainbatekin. Ipuinean ez bezala, ez du galduko kristalezko oinetakoa eta adin guztietako irakurleei amets eginaraziz jarraituko du. Gloria Cecilia Diazek, ondorengo adierazpenak eginez, bere kideen nahiak jasoko ditu, agian: "Nire pozik handienetakoa nire liburuak helduek ere irakurtzea da."

Tolerantzia haurrentzako liburuetan

A Different Kind of Hero (Marshal Cavendish, 1998) liburuan, Estatu Batuetako Ann R. Blakeslee idazleak -orain dela gutxi hil da- haur baten istorioa kontatzen du: XIX. mendeko Coloradoko meatze?kanpamentu batean, bere aitari atzerritarrak errespetatzen erakusten dion haur baten istorioa. 1998ko abenduan UNESCOren Tolerantziaren aldeko Haur eta Gazte Literaturaren Bigarren Sariketa ospatu zen eta aipatu dugun nobela eta Sosuïs Call ( Sosu ?ren deia. SubSaharan Publishers, 1997) saritu zituzten. Sosuïs Call Ghanako Meshack Asare idazlearen ipuina da. Bertan, haur minusbaliatu baten istorioa kontatzen da: haurrak, herri txiki bateko jendeari uholdetik onik ateratzen lagundu ondoren, guztien begirunea lortzen du. Bi urtetik behin ematen den sari horrek honako argitalpenak saritzen ditu: haur eta nerabeei zuzendutakoak, herrien arteko ulermena, tolerantzia eta bakearen aldeko printzipio eta ideiak sustatzen dituzten argitalpenak. Liburu irabazleak 42 herrialdetako 300 liburu baino gehiagoren artean hautatu zituzten eta sariak (diploma bat eta Santa Maria/Ediciones S.M. Fundazioak emandako 8.000 dolar) datorren apirilean emango zaizkie irabazleei, Italian, Boloniako Haurrentzako Liburuaren Azokan egingo den ekitaldian.

Liburuen sariak eta azokak

Helduentzako liburuak bezalaxe, haurrentzako liburuak ere baditu sariak, azokak, kritikoak eta argitalpen eta erakunde espezializatuak. Erakunde horien artean, International Board on Books for Young People (IBBY), 1953an sortua, da garrantzitsuena. Erakunde horrek irakurketa sustatzeko ekintzak eramaten ditu aurrera, Bookbird izeneko hiruhilabetekaria argitaratzen du eta bi urtetik behin munduko haur? libururik onenen zerrenda kaleratzen du (Ohorezko zerrenda). Horietaz gain, bi urtetik behin IBBYk Hans Christian Andersen Sariak ematen ditu, literatura eta ilustrazio mailetan. Sari horiek haur?literaturan dauden garrantzitsuenak dira eta "Nobela txikiak" izenaz ezagutzen dira. Sari horiek jaso dituztenen artean, Suediako Astrid Lindgren (1958) eta Italiako Gianni Rodari (1970) aipatu behar dira. 1996an, ordea, Katherine Paterson idazle estatubatuarrak eta Frantziako Tomi Ungerer ilustratzaileak jaso zuten saria. Urtero, urrian, Francfort?eko azokak helduen literaturaren inguruan idazle, argitaratzaile eta agenteak biltzen dituen moduan, haur literaturak Boloniako Nazioarteko Azokan (Italia) biltzen ditu. Aurten, apirileko 8tik 11ra egingo da aipatutako azoka eta 80 herrialdetako 1.400 erakusketari izango dira bertan. Gutxi gorabehera 20.000 bisitari espero dituzte. Boloniako azokaz gain, Montreuil (Parisen kanpoaldea), Mexiko eta Nairobin ere badira espezializatutako azokak. Espainian, German Sanchez Ruiperez Fundazioak, Salamancako egoitzan, Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Zentroa du eta zentro horrek aipatutako gaiari buruzko ikasketa eta mintegiak babesten ditu. Kaliforniako San Marcos Unibertsitatea, berriz, haur eta nerabeentzat espainolez idatzitako liburuak aztertzeko zentroa dago. Zentro horren zuzendaria Isabel Schon da. Ondorengo erakundeak, lanean ari dira haurrak eta liburuak banandu ezineko lagunak izaten jarrai dezaten: Venezuelako "Banco del Libro", Kolonbiako "Fundalectura", Rio de Janeiroko "Funda¿Æo Nacional do Livro Infantil e Juvenil" eta Frantziako Seine Saint?Denis?en "Gazteentzako Liburuen Sustapenerako Zentroa".

+_

ú IBBY: http:///www.ibby.org ú Fundaci¢n Germ n S nchez Ruip¿rez (Salamanca, Espainia): Telefonoa: 34?932 269662 ú Fundaci¢n para el Fomento de la Lectura (Bogota, Kolonbia) e?mail:fundalec@impsat.net.co ú Funda¿Æo Nacional do Livro Infantil e Juvenil: Rua da Imprensa 16, salas 1212 a 1215 R¡o de Janeiro ?RJ? 20030?120 Brasil. Tel: 5521 2620130 ú Centre de promotion du livre de Jeunesse Seine?Saint Denis: 3, rue Fran¿ois?Debergue 93100?Montreuil, Frantzia. ú Banco del Libro (Caracas, Venezuela) email: blibro@reacciun.ve ú Center for the Study of Books in Spanish for Children and Adolescents: California State University, San Marcos- San Marcos, Kalifornia 92096?0001 Tel. 1 760 750?4070

Munduko Haitzuloetako artearen inbentarioa

Munduko haitzuloetako arte?gunerik garrantzitsuenen inbentarioa egitea da Wara (World Archives of Rock Art) proiektuaren helburua. Italian dagoen Valcamonicako Historiaurrearen Ikasketa Zentroak bultzatu du proiektua, UNESCOren Filosofia eta Giza Zientzien Nazioarteko Kontseiluaren laguntzarekin. Hirurogeita hamar herrialdetan jasotako datuen eguneratzea eta segimendua dira haitzuloetako arte?gunerik garrantzitsuenen zerrenda zorrotz horren oinarri. Aipatutako proiektuak hiru urte iraungo du, 60.000 dolarreko aurrekontua izango du eta CD?ROMa eta 150 lekuren atlasa egitea aurreikusten du. Leku horiek aukeratzerakoan, honakoak hartu dira kontuan: balio estetikoa eta interes historiko eta etnografikoa. Zortzi zonalde geografiko bereizi dira: Asia, Ekialde Hurbila, Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerika, Iparraldeko Afrika, Afrika australa eta Ozeania. Leku bakoitza aurkezteko, argazkiak, marrazkiak, bibliografiak eta ohar deskribatzailea (kokapena, tipologia, ezaugarriak, data, kontserbazio?egoera, ikerketen egoera) erabili dira. UNESCOri 1982an aurkeztu zitzaion haitzuloetako arteari buruzko lehen munduko txostenaren ondoren sortu zen proiektu hori eta parte hartu nahi duten herrialde guztietako espezialista eta erakundeei zabalduta dago. Valcamonicako Zentroak historiaurreko arteari eta tribuari buruzko hiru hilabeteko ikastaroak antolatzen ditu. Interesatuta dauden ikasle eta ikertzaileek esperientzia praktikoa lortuko dute ondoko alorretan: ikerkuntzan, kultur ondasunen administrazioan, harreman publikoetan, erakusketa eta mahainguruen antolaketan, itzulpen eta edizioan. Informazio gehiago lortzeko: Centro Camuno di Studi Preistorici de Valcamonica 25044 Capo di Ponte (BS) Italia Telefonoa: (39?364) 42 091 Faxa: (39364) 42 572


Prentsak kalea hartu du

KONEXIOAK

Prentsak kalea hartu du

Herrialde askotan, milaka marjinatuk "kaleko egunkarien" salmentara jotzen du bizirik iraun ahal izateko.
Sophie Boukhari

"Hori ala heriotza". "Hori" kaleko egunkariak saltzea da. Chantalek, 41 urterekin, "gauza asko ditu kontatzeko": Frantzian bizi izandako haurtzaro "latza", eskola?porrota, aitak galarazitako proiektuak... "Nik pizti eta zaldienganako grina nuen. Nire betiko nahia abere?hezitzaile izatea zen. Ikus nazazue orain..." Chantal, 1996an, erizaintzako laguntzaile?oposizioetan ez zuten hautatu eta une hartatik aurrera, etsipenak jota geratu zen. "Nire buruaz beste egiteko asmoa nuen. Egun batean, aspaldiko ezagun batek kaleko egunkariak saltzea aholkatu zidan". Geroztik, Chantalek Parisko metroko bidaiariei LïItin¿rant eskaintzen die. Dolar erdiaren baliokidea ordaintzen du aleko eta hirukoiztutako prezioan saldu; horrela, hilean 300 eta 700 dolar bitartean irabazten du. Kopuru horri gizarte?laguntza mota bat gehitzen zaio: "gizarteratzeko gutxieneko soldata" (430 dolar inguru).

Beste ezer baino lehen lana

Chantalek bezala, milaka marjinatuk herrialde aberatsetako hiriburu handietan kaleko egunkariak saltzen dituzte aurrera egin ahal izateko. Baina, logela txiki bat alokatzen dutenek ez bezala, gehienek ez dute helbide finkorik. Europako Batasunean hiru bat milioi dira egoera horretan daudenak, eta AEBetan ere antzeko kopurua osatzen dute. Askok edan egiten dute edo drogak kontsumitu. Situation Sthlm aldizkariaren zuzendari den Malin Speace?k dioenez, "Stockholm?en, pertsona horien %40k paranoia, eskizofrenia, fobiak edo antzeko gaixotasunak dituzte". Hileroko kale?aldizkari hori, mota horretako aldizkarien artean Suitzan dagoen bakarra da. 1995ean kaleratu zenetik, 15.000 ale argitaratzen dituzte eta Stockholmen etxerik gabe dauden 5.000 pertsonetatik 120ri ematen die lana. Speacek azaltzen duenez, beraientzat "aldizkariak saltzea beste ezer baino gehiago denbora betetzeko eginkizuna da. Denbora kentzen diegu, eta horrek drogen kontsumoa jaitsiarazi egiten du. Bi adituk gidatzen dituzte saltzaileak gizarte zerbitzuen labirinto horretan: GKEen (Gobernuz Kanpoko Erakundeen) programetan, estatu?laguntzetan, desintoxikazioetan, etab. Ezinbestekoa da hautatzeko garaian aske sentitzea". Badirudi garbi dagoela Situation Sthlmen lana oso onuragarria dela gizartearentzat. Egoerarik txarrenean ere, etxerik gabe eta miseriak jota daudenei beraien isolamendua hausten laguntzen die. Duela hamar urtetik, gutxi gora behera, kaleko egunkariak gero eta ugariagoak dira. Tim Harris?ek, Ipar Amerikako Kaleko Egunkarien Elkarteko lehendakariak, lehena, Street News, 1989an New York?en kaleratu zela gogoratzen du. Harrisek dioenez, laguntzaile pribatuen babesari esker sortu zen: Hutchinson Persons rockeroari esker, alegia ("eskuineko ideologia libertario"aren jarraitzailea da). Mugimendu hori Ipar Amerika eta Europan zehar zabaldu zen, eta ero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da leku guztietan, Frantzian izan ezik. Frantzian horrelako egunkariak gehiegi direnez, lehia bizia dute elkarren artean, eta beraien kalitatea erdi?ipurdikoa denez, izen ona galdu dute, batez ere Le R¿verb¿re semitismoaren aurka azaltzeagatik kondenatu zutenetik. Hogei bat herrialdetan 150 izenburu baino gehiago daude. Laguntza pribatuei, iragarkiei, salmenten irabaziei eta dirulaguntza publikoei esker finantzatzen dira. Kanadan 10 bat daude eta AEBtan 40 bat. Salmentarik handienak dituztenak Street Wise (Chicago), Spare Change (Boston) eta Real Change (Seattle) dira. Hilero 20.000 eta 120.000 ale bitartean saltzen dituzte. Baina gehienek -pobreak eta gaizki hornituak- 20.000 ale baino gutxiago argitaratzen dituzte eta beraien kontuak orekatzea ozta?ozta lortzen dute. Tessa Swithinbankek, The Big Issue egunkari britainiarreko nazioarteko idazleak, 1997an, Europan hirurogeita hamar inbentariatu zituen, erdiak Alemanian. Tiradetan desberdintasunak daude: batzuek hilean 3.000 alekoak dituzte; The Big Issuek, berriz, astero 30.000 ingurukoa du. Arrakasta handiko astekari hori -15 eta 24 urte bitartekoek gogokoena duten hirugarrena- John Birdek sortu zuen Londresen 1991n. John Bird irlandarra da, langile?familiakoa eta troskista ohia. The Body Shop edertasun produktuen kateak emandako 50.000 dolarreko dirulaguntzari esker sortu ahal izan zuen Birdek aipatutako astekaria. Gaur egun, bere irabaziak 20 milioi dolarretik gorakoak dira. Taldeak Britainia Handian lau argitalpen ditu eta beste hiru Australian, Hego Afrikan eta AEBetan. Malin Speaceren ustez, kaleko prentsa "Hegoaldeko herrialdeetan ere zabaltzen hasi da". Nos egunkaria Brasilian kaleratu zen 1998 urtearen bukaeran. Gambian, marjinatutako gazte batzuek, prostituitu beharrean, nahiago dute turistei Concern saldu. India eta Japonian horrelako egitasmoak egiten hasi dira. Mel Young?ek, The Big Issue eskoziar edizioaren zuzendariak, dioenez, munduan "urtero 30 milioi ale saltzen dira gutxi gorabehera, eta kopuru hori etengabe ari da hazten". Baina desadostasun batzuek hortxe diraute.

Etikoki zuzena

Kaleko egunkari horien desadostasun?punturik garrantzitsuena honakoa da: zer izan behar dute, konprometitutako elkarteen bozeramaileak edo gizarteko enpresa errentagarriak? The Big Issue ?k bigarren formula aukeratu du. John Bird?entzat, irabaziak izanagatik, "etikoki zuzena" ere izan daiteke. Gizartean eraginkorra izateko baldintza sine qua non ?a profesionalek eginiko kalitatezko aldizkaria sortzea da. Egunkari horrek honakoa azpimarratu nahi du: salmentei esker eta bere fundazioak eskainitako zerbitzuei esker, etxe finkorik gabeko hiru mila laguni ogibidea eman zaiela. Montrealeko LïItin¿raire ?n iritziz, " The Big Issue?k dirua irabazi beharra dauka" baina "baztertuei laguntza garrantzitsua ere eskaintzen die". Ipar Amerikako kaleko aldizkari asko kritikoagoak dira. Aldizkari gehienak etxerik gabekoek moldatu eta idatziak dira, eta espresatzeko duten gune bakarra babesteko borrokatzen dute. Aldizkari britainiarrak irakurleak erakartzeko erabiltzen dituen aurkezpenak, gestioa eta eduki "komertzialak" gaitzetsi egiten dituzte, eta beraien eredua ezarri nahi dutela leporatzen diete. The Big Issue Los Angeles?en kokatzeak (hiriburu horretan 1998ko apiriletik argitaratzen da) eztabaida berpiztu du, Santa Monicako Making Change ahula desagertarazi egin baitezake. Jennifer Waggonnerrek, aipatutako aldizkariaren arduradunak, honakoa azaldu digu: "Guztiz ahulak gara, hogei saltzaile besterik ez ditugu eta gure diru?sarrerek inprimatze?kostuak ozta?ozta berdintzen dituzte". Hala eta guztiz ere, Waggonnerrek -bera ere etxe finkorik gabekoa izanik- xede komertziala du. Eta bere aurkariarekin bi puntu hauek ari da negoziatzen: batetik, laguntza teknikoa eta, bestetik, hiriburuko hegoaldean bi aldizkarien banaketaren monopolioa. Tim Harris lurralde?gerra eta gatazka ideologiko horietan ez parte hartzen saiatzen da. "Lehentasun kontua da dena. Lehentasunak politikoak badira, behartsuei egunkariaren fabrikazioan parte harrarazten diegu eta mintzatzeko aukera eman. Baina lehentasunak ekonomikoak badira, produktu komertzial hutsa sortzen da eta irabaziak etxerik gabekoei laguntzeko erabiltzen dira". Tim Harrisek bezala, kaleko prentsako arduradun askok ere erdiko irtenbidea aukeratu dute. San Petersburgen, adibidez, Na Dnye bi hilabetetik behin argitaratzen da eta (errusiarrez Fondo Baxuak, Gorki?ren liburuaren izena du) profesionaltasuna borroka politikoarekin bateratzen saiatzen da. Valery Sokolov Na Dnye aldizkariaren sortzaileak adierazi digunez, "gazteak erakarri eta irabaziak handitzeko -errubloaren jaitsierarekin gutxitu egin baitziren- modako elkarteei, musikari eta arteari buruzko informazioa argitaratzen dugu". Egunkari horrek orrialde bat etxerik gabekoentzat gordetzen du, eta zutabeen bi herenak arazo sozialei eskainita daude. "1998ko azaroan poliziaren jarduerak ezagutarazi genituen: astearte eta ostegunetan, etxerik gabekoak hogei edo hogeita hamarreko taldetan bildu eta hiriburutik berrogei bat kilometrora eramaten zituzten. Gero, basoan uzten zituzten zerotik beherako tenperaturan. Gai horri buruzko ikerkuntza egin zedila eskatu genuen". San Petersburgen, 50.000 pertsona etxe jakinik gabe bizi dira, eta 2.000 eta 3.000 bitartean hiltzen dira urtero. "Mel Young?ek ohartarazten duenez, errealitate hain gogor horren aurrean, gure desadostasun txikiek barregarriak dirudite. Gure esfortzuak batu egin behar ditugu gehiegikeriak salatzeko eta munduko etxerik gabekoen eskubideentzako behatokia sortzeko".

Montrealeko "ibiltariak"
Anne P¿louas. Montreal.

Quebec?eko LïItin¿raire egunkariak (1994an kaleratua. Arazo sozialei eskainitako kale?aldizkarien kanadiar aitzindari) etxe jakinik gabekoentzako helbide elektronikoa eskaintzen du. Eskuinaldean, bideo?kluba. Ezkerraldean, bahi?etxea. Bien artean, ziberkafe bihurtutako ileapaindegia, Montrealeko "erdi eta hegoaldeko" auzoko etxeen antzekoa da itxuraz; barruan, yuppie?ak eta pobreak elkarrekin egoten dira. Ziberkafearen ondoan, "Caf¿ sur la rue" dago, duela urtebetetik etxerik gabekoentzat eta marjinatuentzat irekia. LïItin¿raire hilekariaren saltzaileen topagunea da: bertan zopa merkea hartu eta egunkariak jasotzen dituzte. Saltzaile ibiltari horiek 65 zentabotan erosten dituzte eta prezio bikoitzean saldu. "Caf¿ sur la rue" 1998an eranskin birtualez hornitu zen: hamar bat ordenadorez hornitutako bulego bat. Zenbait "ibiltarik", baina batez ere auzoko jendeak eta dirurik gabeko ikasleek, erabiltzen dute zerbitzu hori. Batek bere curriculum?a mekanografiatzen du, besteek jolastu egiten dute, posta?elektronikoa erabiltzen dute, lineako eztabaida?taldeetan parte hartzen dute edo Sarean lana topatzen saiatzen dira. Hormak literatur aipamenez apainduta daude -adib.: Honorato de Balzac frantzes idazlearena: "Diru?gosea pobretasuna bukatzean hasten da"-, eta baita marrazkiz ere: begien parean olatu urdin zabal bat dago. S¿bastien Langlais egitasmoaren arduradunak dioenez, "Interneten hobeto nabigatzeko da". Egitasmo hori ondoren aipatzen direnek emandako diruari esker sortu zen: Kanada Irratia, informatika?enpresek eta Videotrom?en banatzaileak. Azken horrek doako zerbitzuak eskaini zituen (Internetekiko lotura eta web?gune honen sorkuntza http://itineraire.educ.infinit.net).

Kaletik Internetera

Lisek 54 urte ditu, eta "hogeitabost urtez gizarte?laguntzari esker" bizi izan da. Lisek honakoa dio: "Ziberkafera etortzeak lagundu egiten dit. Eguna azkarrago igarotzen da". Hasiera batean ordenadoreek beldurra ematen zioten; orain, ordea, asko gustatzen zaizkio. Garbiketa egitera etortzen da egunero, baita iritsi berriei harrera egitera ere. Bere "borondatezko lanak" denbora uzten dionean, lagun bati agur elektronikoa bidaltzen dio edo ordenadorean bere seme eta ilobaren argazkiarekin sortu zuen "buruhausgarria" berreraikitzen du. "Erakartzeko zailenak etxerik gabekoak dira", onartzen du Langlaisek. "Teknika berriek beldurra ematen diete, nahiz eta elkarteak gutxien prestaturik daudenentzako prestakuntza eskaini. "Ibiltariek" ez dute ez kultura eta ezta hezkuntza faltarik ere", jarraitzen du. "Nahiz eta arazo pertsonalak izan, gauza askotaz interesatzen dira. Adibidez, politika edo kirol informazioaren egarri dira". Janari beroa zerbitzen duten harrera?zerbitzu batean, LïItin¿rairek Interneten hasteko ikastaroa eman zuen. Langlaisek honakoa adierazi digu: "Ordutik aurrera, errumaniar bat bere herrialdeko berriak Interneten bilatzera etortzen da askotan. Etxe finkorik gabeko beste pertsona bat, ezertan ere interesik ez zuena, egunkari elektronikoak ikaragarri gustatzen zaizkiola konturatu da". Egunkaria gobernuak finantzatuta dago neurri batean. Bere funtzioa eta kafetegiarena antzekoak dira: ibiltarien gizarteratzea sustatzeko itxaropenaz pobreenen isolamendua haustea, pobreak aintzakotzat hartzea, prestakuntza ematea, eta borondatezko edo soldatapeko esperientzia eskaintzen saiatzea. Ipar Ameriketako zenbait psikologoren ustez, teknologia berrietan sarbide izatea "autoterapia" era bat izan daiteke, pertsona horiei bere buruan berriro konfiantza hartzen lagunduko baitie, agian. Alain Demers egunkariko zuzendariak esplikatzen duenez, gune horrek L"Itin¿raireren "familia handiko" "kide izatearen sentsazioa" sendotzen ere laguntzen du. Baina babestutako ingurune eta lan?merkatuaren arteko zuloa zeharkatzea zaila da. Oso zaila da lan?munduan benetan sartzea lortzen.


Biss Municheko kale-aldizkaria

KONEXIOAK

Biss. Municheko kale?aldizkaria

Alemaniako lehen hileroko aldizkaria benetako enpresa bihurtu da, ia instituzioa da dagoeneko.
Kathrin Sander. Munich.

Heinz Bonnik (goian) ez du pentsatzen duena esateko beldurrik. "Ez dut amorerik ematen, pentsatzen dudana esaten dut beti". Eta ez da horretan geratzen; batzuetan, jipoiak ere ematen ditu. Duela hilabete batzuk, justiziaren aurrean aurkeztu zen ustez eraso eta lesioak egin izanagatik. Zigorra: 240 dolarreko isuna eta bi urteko gartzelaldia. Orduan, Biss ?ekoek aintzat hartzen zutela ikusi zuen: egunkariak bere isuna ordaindu zuen. Biss "B¿rger in sozialen Schwieirgkeiten" (babesik gabeko hiritarrak) Municheko hileroko kale?egunkariaren izen laburtua da, Alemanian mota horretako aldizkarien artean lehena. 1993an sortu zen erlijio ebanjelikoaren jarraitzaile diren kazetari konprometitu batzuei esker. Gaur egun, etxe finkorik gabeko (EFG) 460 pertsonek eta EFG izandako batek lortu dute aipatutako aldizkaria saltzeko baimena. Aldizkari hori gizarte?krisiari eta baztertutakoen arazoei dago eskainita. Heinz Bonni 110 saltzaile iraunkorretako bat da. Zenbait porrot profesionalen ondorioz, gizon horrek etxea, lana eta, azkenik, oreka afektiboa galdu zituen. Bonni ez da EFG eredugarria, birgizarteratzeko dirua aurrezten duen horietakoa. Baina harro dago ezaguna den egunkari batentzat lan egiten duelako. "Hemen denek ezagutzen dute Biss", aitortzen du. Baina zeregina ez zen erraza izan. Hasiera batean, borondatezkoen taldeak ezin zuen lan guztia egin. Zenbaitek diru?kaxan eskua sartzen zuten, nahiko hutsik egon arren. Aldizkariak ia porrot egin zuen. Baina 1994ko maiatzean, Hildegard Denninger 50 urteko kontulariak, aldizkaria bere gain hartu eta lana birrantolatu egin zuen, salmentetatik lortzen zen diruari etekina lortuz. Gaur egun, Biss ?ek 40.000 aleko tirada du eta izen bereko erakundeak 150.000 dolarreko ondasunak. Udalak dirulaguntzak eta dohaintzak ematen dizkio. Enpresa ongi doa. Batzuen ustez, ia ondoegi: gizarte?lana ez da komertzioarekin nahastu behar. Aldizkaria ere kritikatua da, EFGei beraiek pentsatzen dutena adierazteko nahikoa esparru ematen ez dielako, hain zuzen ere, kazetari profesionalek idazten baitute. Egunkarian idatzi nahi duten etxerik gabekoek "idazteko tailerrean" parte har dezakete astero eta atal berezi batean beraien idazkiak argitaratu. Hildegard Denninger?en ustez, "Engainu hutsa izango litzateke gure saltzaileak ondo idatzi eta dokumentatutako artikuluak egiteko gai direla pentsatzea, biztanle gehienak hori egiteko gai ez direnean". Denninger?en iritziz, kalitatezko egunkaria egitea da irteera bakarra.

Bezero leialak

"Dirua bakarrik interesatzen zaidala aurpegiratzen didate", dio Denniger?ek. Baina, fondorik gabe nola irten gintezke aurrera? EFGek 80 zentimo jasotzen dituzte saldutako ale bakoitzeko, eta Biss ?ek, beste gauza batzuen artean, zorrak ordaintzen laguntzen die. Erakundeak gainsaria ematen die etxebizitza lortzen dutenean, eta justiziarekin arazoak dituztenean lagundu egiten die. Sei saltzailerik onenei (hau da hilean 1.200 ale baino gehiago saltzen dituztenei) lan?kontratua egitea ere lortu zuen. Hogeita hamar urte kalean pasa ondoren, Karl?Heinz Wendicke, 64 urteko gizona, duela urtebetetik soldatapekoa da, bizilekua aurkitu du eta garbigailua erosteko aurrezten ari da. Biss Munich?en ezaguna dela esaten du Wendickek. Zenbait irakurle eta saltzailek aldizkaria kritikatu egiten dute, beraien ustez egoera gogorrean bizi diren atzerritarrei buruz gehiegi hitz egiten duelako, Alemanian ere EFGak ugariak diren bitartean. Aldizkariaren ospea, neurri batean, 1996an Municheko publizitate?agentzia batek dohainik egindako komunikazio?kanpaina handiaren emaitza izan da. Kanpaina horretan J¿rgen Klinsmann, futbol izarra, eta Christian Ude, alkatea, EFGko saltzaile?mozorroa jantzita azaltzen ziren. Hala eta guztiz ere, Hildegard Denniger?ek aitortzen duenez, egunkariak etxerik gabekoen kopuru txiki bati bakarrik ematen dio lana aurkitzeko eta benetan aurrera irteteko aukera.

Bobina eta mugarik gabeko zinema

Denbora gutxi barru, pelikularik gabeko zinemak izango al ditugu? Zenbakizko tekniken aurrerapenak hain apartekoak direnez, litekeena da epe motzean sateliteen bidez munduko lekurik urrenenetan ere pelikulak proiektatzeko aukera egia bihurtzea. Etorkizun horrek beldurtu egiten ditu pelikulen kopiak erreproduzitzen dituzten laborategiak eta, batez ere, nazioarteko banaketaz arduratzen diren talde handiak. Baina eskualde isolatuetako eta auzoko zinemarik gabe geratu diren hiri txikietako zinemazaleak, berriz, oso pozik daude. Jardunbidea erraza da: satelite edo zenbakizko telefono?lineatik igorri baino lehen, filmeko irudia eskaneatu, konprimitu eta zenbaki bidez soinu?bandarekin kodetzen da. Beste puntan, instalazioak "satelite?modema", deskodetzailea eta proiektore berezi bat eduki behar ditu. Elementu horiek edukiz gero, filmea edozein tokitan ikusteko aukera izango da, baserrietan nahiz herriko plazan. Akabo karreteak garraiatzeko arazoak eta hondatutako filmeak! 1998an, Hollywood?eko enpresa pribatu batek ikusleentzako lehen saiakuntzak egin zituen, baina azken ukituak falta ziren. Antza denez, egitasmorik arrakastatsuena Alemaniako Babelsberg estudioetan eginikoa da, Volker Schl¿ndorff zuzendari bikainak zuzendua. "CyberCinema" izeneko Volker Schl¿ndorff?en ekimena Europako Batasunaren babesa lortu du. Bi helburu nagusi lortu nahi ditu: bere bizilekutik gertuko instalazioak desagertu direlako, zinematik urrundutako jendea bereganatzea eta AEBei aurre egitea, beraiek baitira nazioartean pelikulen banaketan nagusi. 1998an, CyberCinemak hainbat eta hainbat ikuskizun antolatu zituen: Dublinen, Varsovian, San Remon, Liverpoolen, Hannoverren eta Ivalon (Laponia)?n umeentzako filmeak proiektatu zituen. Egitasmoa errentagarri izan dadin, proiekzioetarako 500 bat leku behar izango direla pentsatzen dute bultzatzaileek. Hemendik 2000 urtea bitartean 200 edukiko dituztela espero dute. Oraindik zenbait "arazotxo" konpontzeko geratzen dira: zenbakizko irudiaren kalitatea oraindik ez da 35 mm?ko filmeena bezain ona eta zenbakizko filmeetako proiektoreak 200.000 dolar balio du. Ondorioz, baliteke oraindik egungo pelikulek etorkizun ekonomiko bikaina izatea.


James Tobin: justiziaren ordaina

ELKARRIZKETA

James Tobin: Justiziaren ordaina

Munduko merkatu globalen eta erregularizatu gabekoen garai honetan, James Tobinek Ekonomiako Nobel saridunak finantza?transakzioei buruzko "bere zerga" defendatzen jarraitzen du. Zerga horrek bi helburu ditu: nazioarteko krisiei aurre egitea eta egoera zailean dauden Hegoaldeko herrialdeei laguntzea.
Elkarrizketa: John Kohut, Sophie Boukhari eta Ethirajan Anbarasan.
Behin esan zenuenez, ekonomia ikasteak esperantza pizten du, eta bere mekanismoak hobeto ulertuko bagenitu, gizartearen etorkizuna hobetzea posible izango litzateke. Zure ustez, ekonomialariak gizakion bizitza hobetzeko gai izan dira ala batzuei lagundu diete beste batzuei baino gehiago?
Garbi dago zenbait ekonomialarik batzuei beste batzuei baino gehiago lagundu dietela. Baina, nire ustez, ekonomialariek gizakiaren patua hobetu egin dute, oro har, horren alde espero zitekeen baino gutxiago egin badute ere. 1930eko hamarkadako krisialdi handian hasi nintzen ekonomia ikasten. Mundua oso egoera kritikoan zegoen: AEBetan %25 langabetuak ziren; Frantzian %15 eta 20 bitartean -egoera guztiz kaotikoa zen. Munduko ekonomiaren lur jotzeak ondorio nabarmenak izan zituen nazioarteko politikan: Hitlerren igoera, esaterako, Alemaniak bizi zuen ekonomia?depresioari guztiz lotuta zegoen. Ezinezkoa zen egunkariak irakurtzen zituzten ikasleak ekonomiaz ez kezkatzea. Ikasle horiek argi ikusi zuten toki guztietan bakea arriskuan jartzen ari ziren faxismoak, nazismoak eta abarrek munduko ekonomiaren krisialdiarekin zerikusi handia zutela. Aipatutako hamarkadan krisialdi handiak aurrez?aurre jarri genituelako, arriskuak murrizten ikasi dugu antzeko izugarrikeriak gerta ez daitezen. Beherakada handi hura zergatik gertatu zen ulertu genuen, eta hori saihesteko zein moneta? eta fiskal?politika ezarri behar ziren.
PNUDren (Nazio Batuen Garapenerako Programa) eta nazioarteko beste erakunde batzuen ustez, desberdintasunak areagotzen ari dira, herrialde bereko biztanleen artean nahiz herrialdeen artean. Ekonomialariak aberastasunen produkzioan banaketan baino gehiago interesatu direlako gertatu al da hori?
Salaketa hori ez zait bidezkoa iruditzen. Har dezagun, adibidez, Frantziako eta Europa osoko gizarte?ongizatea: ekonomialariak neurri handi batean hori ezartzen eta antolatzen lagundu zuten. Ni gaztea nintzenean ez zegoen horrelako onurarik. AEBetan gizarte?segurantzaren sistema 1936an sortu zen, krisi handian, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren hasi ziren medikuntzak sorturiko gastu batzuen ardura hartzen. Berrikuntza horietako asko ekonomialariek bultzatu eta ezarri zituzten.
Zergatik dira gero eta handiagoak desberdintasunak bai herrialdeetan bai nazioartean?
Oso galdera konplexua da hori. Ez dut mundu osorako balio duen erantzunik. Gure energia, gure pasioa, gure inteligentzia gehiena gure herrialdeko nahiz herrialdeen arteko desberdintasunak murrizteko erabili beharko genituzke. Ekonomialariek arazo hori ez dute bazterrean utzi. Mundu Bankua, adibidez, 1945ean sortu zen, arazo horri aurre egin ahal izateko. Desberdintasunak murrizteko, merkatuan diru?sarrera handiak lortu dituztenei zergak jarri behar zaizkie, horrela gutxiago irabazi dutenen bizi?maila hobetu dadin. Horiek dira ekonomia?politikaren, gizarte?politikaren eta politika orokorraren erronka handiak. Zenbatekoa izan behar du zerga?ordainketak? Transferentzien irabazietatik zenbat eman behar zaie pobreenei? Zerga?ordainketa eta transferentziak arazo politiko handiak dira. Maila handiagoan, galdera horiek nazioen barnean ere planteatzen dira, eta baita munduko zenbait tokitako biztanleen eta gainerakoen artean ere. Munduan desberdintasunak benetan murriztu nahi badira, etorkinei jartzen zaizkien oztopo guztiak bertan behera utzi beharko dira, gizaki bakoitzak nahi duen tokian hobeto ordainduriko lana aurkitzeko aukera izan dezan. Baina ideia hori praktikan jarriz gero, oso arazo politiko garrantzitsua sortuko litzateke.
1971z geroztik beti esan izan duzu ezinbestekoa dela Estatuek beraien moneta?politikan gutxieneko kontrola ezartzea. Mundializazioarekin kontrol hori galdu egin dute, ala?
Finantza?merkatuen mundializazioak murriztu egin ditu Estatuek moneta?politika ezartzeko dituzten baliabideak. 1945ean ezarritako Bretton Woodsen sistema liberalizatzen hasi zenetik, estatuak aipatutako alderdian mugatuta egon dira beti. Joera hori asko indartu da azken urteotan eta, batez ere Asiako Ekialdean eta horrelako herrialde txikietan, estatuetan moneta?politika ezartzeko aukera mugatu egin baitute benetan.
Finantza?merkatuak mundializatu egin da. Nola babes dezakete Estatuek moneta?autonomia?
Dibisen sarrera eta irteera erregulatzeko beharrezkoak diren baliabideak izan behar dituzte eta moneta?aldaketak ekonomian sor ditzakeen kalte handiak neurtu. Zer gertatu zen Asiako ekialdeko herrialdeetan? Banketxe batzuek, adibidez Hego Koreakoek, New York, Tokio eta Londreseko bankuei maileguak eskatzen zizkieten. Oso epe laburrerako eskatzen zituzten: astebeterako edo birako. Ondorioz hartzekodunek, hau da New York edo Tokioko banku handiek, astero edo bi astetik behin mailegua berritu ala ez erabaki zezaketen. Horrela, Koreako bankuak bere zorra New Yorkeko bankuan dolarretan ordaindu behar zuen ezinbestez. Nola lortu dolarrak? Wons?kopuru bat (Koreako moneta) Koreako Banku Zentralera eramanez eta ondorengoa esanez: "Zu won bakoitzeko hainbeste dolar ematera konprometitu zinen. Hemen dituzu eta beraien truke agindutakoa nahi dut". Orduan, Banku Zentralaren menpe zeuden herrialdeetako moneta?erreserbak, bankuek maileguak ordaintzen zituzten heinean desagertu egiten ziren. Era horretan, erreserbak pixkanaka?pixkanaka gastatuz zihoazen. Erreserbak gutxitu ahala, moneta debaluatu egin behar izaten zuten. Horra hor zer gertatu zen. Hego Korea babestuta egongo zen, bankuei epe motzean maileguak dibisa gogorrekin egitea debekatzen zien legeren bat izan balu -zorrak zegokion epe motz aktiboan babesa zuenean izan ezik-. Koreak ardura hori hartu behar zuen bere banku?sistema eta moneta?merkatua mundializazioari ireki baino lehen. Badaude herrialdeei babesten laguntzen dieten zenbait baliabide. Horietako bat transakzioei buruzko zerga da.
Horrek "Tobin zerga" deiturikora garamatza. Zertan datza eta nola funtzionatuko luke?
Transakzioek dibisen merkatuetan 1,3 bilioi dolar suposatzen dute egunero. Oso zerga baxua izango lukete: transakzio bakoitzean dolarreko %0,1 edo. Herrialde bakoitzak zerga hori bere lurrean egindako bi transakziori aplikatuko lieke (dibisa batean joanekoa eta hasierako monetan bueltakoa), eta zenbateko osoa zerga?biltzaileek eskuratuko lukete. Egunero edo astero, aldaketa?eragiketa handiak egin nahi dituztenek zerga asko ordaindu beharko dituzte. Ondorioz, zerga horiek horrelako eragiketak egiteko gogoa kenduko lieke.
Gaur egun mundua desberdina izango al litzateke zure zerga hirurogeita hamarreko hamarkadatik ezarrita egon izan balitz? Asiak izugarrizko hazkunde hori izango al zukeen, neurri batean inbertsio eta kapitalen sarrerak sustatu zutela kontuan izanda? Zure zergarekin Asiako finantza?krisia sortuko al zen?
Egunero aldatutako 1,3 bilioi dolarretik, oso gutxik dute zerikusia herrialde batek aurreztu eta beste herrialde batek inbertitzen duen kapital emankorrarekin. Gaur egun, garatutako herrialdeek garapen?bidean dauden herrialdeei 200 mila milioi dolar inguru transferitzen dizkiete urtero. Moneta?merkatu horien transakzio gehienek ez dute lotura zuzenik desiragarri diren inbertsio?korronteekin, hau da, herrialde garatuetatik garapen?bidean dauden herrialdeetara doan kapital emankorrarekin. Txinan ez dago dirurik aldatzerik. Ezinezkoa da moneta txinatarra dolarren, frankoen eta yenen truke aldatzea fondoetako finantza?mugimendu hutsak egiteko. Aldaketen kontrola oso zorrotza da, Frantzian gerra ostean zegoenaren antzekoa, 1945?1946an. Izan ere, Frantziak aldaketen kontrola, era batera edo bestera, 1980ko hamarkadaren erdira arte mantendu zuen. Ondorioz, Txinak zuzeneko inbertsio asko jasotzen ditu atzerritik, eta kapitalek ez dute moneta batetik bestera aldatzeko aukerarik. Moneta aldatzeko aukera izatea ez da beharrezkoa. Garatutako herrialdeek garapen?bidean dauden herrialdeei egiten dizkieten inbertsio gehienetan Tobin zergak ez luke eragin handiegirik izan behar. Izan ere, Tobin zergak ez die epe luzerako inbertsioei kalterik egiten: horixe du abantaila nagusia. Hogei urteko "joan?etorrietan" garapen?bidean dagoen herrialderen batera akzioen bidez kapitala bidaltzen baduzu, adibidez Frantziatik Vietnamera, eta diru hori hogei urte beranduago berreskuratzen baduzu, joatean %0,1 bakarrik ordainduko duzu eta itzuleran %0,1. Inbertsioa egitea nahi duzun edo nahi ez duzun erabakitzeko garaian, zerga horrek zure kalkuluetan ez du eraginik izango. Oso epe motzeko eragiketak egiten dituztenei baino ez lieke kenduko eragiketak egiteko gogoa.
Orduan, Tobin zergak benetan eragotziko al zuen Asiako krisia?
Egia da herrialde horietako banku?sistemaren eta burtsako merkatuaren erreforma beharrezkoa dela. Hona hemen beste akats garrantzitsu bat, agian, orain arte aipatutakoak baino larriagoa: aldaketa mota?finkoa ezartzea. Aldaketa?mota finkorik gabe, ez litzateke moneta?krisirik sortuko. Aldaketa?mota finkoak ezarriz gero, kasuan kasuko herrialdeko Banku Zentralak dolar, yen, euro edo moneta?mota desberdinak ordaintzeko konpromezua hartu behar izaten du. Gordailugile denak esku?diru eske etortzen badira eta dirurik ez badago, bankuek ateak itxi behar izango dituzte eta krisia sortuko da.
Krisi berriaren ondorioz, Asiako herrialde askok boterea galdu dutela eta Estatu eta merkatuaren arteko harremanak erabat aldatu direla uste dute. Ikuspuntu hori egia dela uste al duzu?
Neurri handi batean hala dela uste dut. Finantza?merkatuen liberalizazio oso eta azkarraren eraginez, Estatuak ezin ditu ezarri bertako monetan egindako kapital?mugimenduen abiadura edo bolumena mugatzeko ezinbestekoak diren kontrol eta murrizketak.
Finantza?krisi handiak jasaten jarraitu behar al dugu? Gure akatsetatik zerbait ikasten al dugu?
Finantza?krisiak ez dira halabeharrezkoak. Litekeena da gure akatsek erakusten digutenaz baliatzea. Asiako Herrialdeak behintzat ez dira dolar eta yenaren aurrean aldaezinezko kanbioren bat defendatzen saiatuko. Eta ziur aski Asiako krisien maiztasuna jaitsi egingo da. Gure historian nazioarteko finantza?krisiak ugariak izan dira. Ez dakit ez ote diren sarriago gertatzen gaur egun. Garatutako herrialdeetako inbertitzaile askok dirua inbertitu dute krisiak sortu diren herrialdeetan. Asiako ekialdean, bereziki, azken bi edo hiru hamarkadetan hazkunde azkarra izan dute, ia miragarria; herrialde horiek Estatu eta ekonomien hierarkietan gora egin zuten. Gaur egun, iparramerikarrak eta europarrak bezala, baloreen burtsa, obligazioen merkatua, etab. dituzte. Aberastasuna eta diru?sarrerak izugarri hasi ziren, eta herrialde handietako finantza?erakundeekin lotura estuagoak finkatu zituzten. Beraz, banku estatubatuar eta japoniarrei dirua dolarretan itzuli ezin izan zietenean, ondorioak askoz ere larriagoak izan ziren.
Zure ustez, Tobin zerga ezarriko al da egunen batean? Frantzian Tobin zerga bultzatzeko mugimendua eratu da. Politikariek, oposizioan daudenean, ideia horren alde egiten dute. Behin boterera iritsitakoan, ez dute gehiago aipatzen.
Ez naiz baikorra. Ez dut uste finantza?komunitateari, finantza?ministerioak eta herrialde handietako banku zentralak barne, testu horiek interesgarriak irudituko zaizkionik. Agintari ospetsuren batek zerga hori goraipatu izan duenean ere, adibidez Fran¿ois Miterrandek egin zuen bezala, gaia ez da Finantza Ministerioa baino urrunago joan, Finantza Ministerioek ez baitute babesten, ezta NMFak ere. Jendeari zergak ordaintzea ez zaio gustatzen.
Baina pentsamoldeak ez al dira aldatzen ari?
Pixka bat. Zertxobait kontzientziatzen ari dira, eta NMF eta Mundu Bankuaren azken bilera nagusietan arazoa ere onartu da nolabait. Bilera horietan mundializazioa eta liberalizazioa agian azkarregi eta urrunegi joan direla onartu da. Baina ez dago gauzak zuzentzeko proposamen konkreturik. Arduradunak, behintzat, gaur egungo dibisen arteko finantza?fluxuak neurtzeko baliabideei buruzko gogoetetan pixka bat irekiagoak izan ziren. Behin ere ez diet entzun zerga horri buruzko aipamenik. Bai, behin bakarrik: NMFko zuzendariak, Michel Camdessus?ek, nazioarteko zergaren aldeko inolako mugimendurik ez zuela ikusten esan zuen.
Kapitalen fluxua erregulatzen saiatu beharra al dago, Asian duela gutxi izandako krisia eta antzeko krisialdiak prebenitzen laguntzeko?
Ez dut uste nazioartean koordinatutako politikarik aplikatuko denik. Baina, hala ere, NMF eta Estatu Batuetako eta Europako gobernuek garapen?bidean dauden herrialdeekin eskuzabalago jokatuko dutela uste dut. Kasu batzuetan, litekeena da desadostasun handirik ere ez sortzea. Herrialde horietako banketxe?sistemak, adibidez, ez zeuden nazioarteko finantza?merkatuetan parte hartzeko prestatuta. Eta honexegatik ez zeuden prestatuta,: ez zutelako inolako esparru instituzional eta juridikorik; eta horiek ezinbestekoak dira banku?sistemak aurrera egiteko. Ameriketako Estatu Batuetan 1930eko hamarkadatik, Securities Exchange Commission (SEC) izeneko burtsako eragiketa?zerbitzua ari da arlo horretan lanean. Ezinezkoa da Burtsan akzioak eta obligazioak saltzea SECi transakzio horiei buruzko informazio osoa eman gabe. Baina hemengo finantza pribatu arloko enpresa askok garapen?bidean dauden herrialdeetan horrelako kontrolak ez dituzten Burtsak sortzen lagundu zuten. Horrelako neurriak guztiz beharrezkoak dira, baina ez dira ezartzen. Guztiz arrazoizkoa izango litzateke zenbait herrialdeetan, hala nola, Thailandian eta Hego Korean, zorren kopurua moneta atzerritarraren arabera arautzea. Herrialde horietako banketxeak eta enpresak dira zordunak. Benetako helburua enpresa horietan inbertsioa suspertzea izango litzateke: kapital horiek ez lukete moneta?krisirik eragingo.
Zein da Nazioarteko Moneta Fondoaren eta Munduko Bankuaren eta horrelako erakundeen papera finantza?krisialdietan? Ba al dira beraiek bakarrik arazoentzako irtenbide globalik aurkitzeko gai, adibidez, krisialdiak bideratzeko gai? Edo beste finantza?erakunderen bat behar dugu, adibidez Munduko Banku Zentrala?
Uste dut NMFak Munduko Banku Zentralaren papera bete lezakeela. Horrela, hasierako eginkizunera hurbilduko litzateke. Horrek esan nahi du NMFak egoera zailean dauden herrialdeei nazioarteko likidazioak emango lizkiekeela, krimena egin izan balute bezala tratatu gabe eta jasotzen duten laguntzaren ordainetan zigortuak izan gabe. Besterik ezean, herrialdeetako Banku Zentralek bertako bankuei fondoak mailegatzen dizkiete likidazio?arazoak dituztenean, erruduntzat hartu gabe. Baina dirua azkar berreskuratu nahi izaten du. NMFak jarrera berbera izan beharko luke. Hori zen NMFak hasieran zuen ikusmoldea. Herrialde guztiek igorpen?eskubide onak dituzte, eta horrek nahi adina erabil ditzakete gainera. Herrialde guztien kuoten kopuru osoa, gutxi gorabehera, 150 mila milioi dolarrekoa da: hori oso gutxi da NMFarentzat, zeregin ugari baititu eta mundu osorako egin behar baitu lan. Munduko Bankuaren kasuan egoera desberdina da. Azken urteotan, NMF Munduko Bankuari zegozkion eginkizunak onartzen hasi den susmoa dut. Asiako ekialdeko ekonomiaren egitura epe luzera aldatzeko asmoz, Munduko Bankuak herrialde horiei lagundu nahirik oinarrizko aldaketa instituzionalak proposatu zituen, epe luzera ekonomia ere aldatu ahal izateko. Zeregin hori Mundu Bankuari zegokion eta ez NMFari.
Azken urteotan ekonomialariek aurrerapen handiak lortu dituzte, baina ez ziren gai izan Asiako krisia bezain gertaera larririk aurreikusteko. Nahiz eta ekonomia?zientzietan aurrerapausoak eman, zergatik ez gara horrelako krisiak aurreikusteko gai?
Finantza?merkatuei buruz ezin da iragarpenik egin. Iragarpenak bideragarriak izango balira, gainera, irabaziak lortzera bideratutako hainbat erreakzio eragingo lituzke, eta ondorioz, dirua irabazteko aukera guztiak bertan behera geratuko lirateke. Burtsetan aurreikusi ezin diren aukera eta emozioek berebiziko eragina dute.
Ekonomistek zergatik ezin dituzte gertaerak aurreikusi?
Galdera hori benetan bidegabea iruditzen zait. Metereologoek klimari buruz asko dakite, baina beraien aurreikuspenak ez dira beti zehatzak. Medikuek oso ondo ezagutzen dituzte gaixotasunak, baina askotan gaixotasunen aurrean ez dute jakiten zer egin. Gu ez gara huts egiten duten bakarrak.
Merkatuko mekanismoek ba al dute, zure ustez, eraginik hezkuntzan, zientzian eta kulturan? Hala bada, hori ona edo txarra al da?
Zaila da orokorrean hitz egitea. Nire ustez, mundu guztian, Estatuaren parte?hartzearen aurkako mugimendua da nagusi. Horra hor enpresa publikoen pribatizazioa, adibidez. Hainbat herrialdetan, pribatizazioetako asko ez ziren beharrezkoak eta ezta desiragarriak ere. Beste aldetik, Ameriketako Estatu Batuetan, batzuek -eta baita alderdi politiko bat ere- ez dira Estatuaren baliabideak kulturarentzat erabiltzearen aldekoak, baina hezkuntza publikoko fondo publikoak hezkuntza pribatura eraman nahi dituzte; beste era batera esanda, erakunde pribatuei dirulaguntzak ematea nahiko lukete. Zentzu horretan eboluzio handia gertatu da.
Hori onuragarria dela iruditzen al zaizu?
Berez, ez da. Orokorrean, norberekeria miopea besterik ez da.
Tobin edo giza aurpegidun liberalismoa

James Tobin Nobel saridun estatubatuarrak, 80 urte baditu ere, lan egiten jarraitzen du. Yale?ko Unibertsitatean bulegoa du oraindik. Bertan, 1950etik 1988ra irakasle izan zen. Nekaezinezko ikertzaile eta dibulgatzaile bikain horrek elkarrizketak egiten eta idazten jarraitzen du. Hamasei liburu eta 400 artikulu baino gehiago idatzi ditu. Nobel Fundazioarentzat idatzitako bere biografia laburrean ekonomiarekiko duen pasioa azaltzen du. "Gaia intelektualki liluragarria eta erakargarria iruditzen zitzaidan, eta halaxe iruditzen zait oraindik ere, bereziki arrazonamendu teoriko eta analisi kuantitatiborako gaitasuna dutenentzat. Tobinen ustez, ekonomiari esker, lurreko biztanleen bizi?baldintzak hobetu daitezke. Etxeko giroak -ama gizarte?lanetan ibilitakoa eta aita kazetaria eta inkonformista- diziplina horretarako joera hartzen lagunduko zion, agian. Illinoiseko seme horrengan "Depresio Handiak" eta "ekonomia kapitalisten porrot negargarriak" berebiziko eragina izan zuten. Bi elementu horiek izugarrizko hondamendi politikoa eta soziala eragin zuten munduan. Baina, nahiz eta oso larria izan, nazioarteko zoritxar hari esker ekonomia?ortodoxiaren dogmak zalantzan jarri ziren. Giro intelektuala puri?purian zegoen eta, 1936an, Harvardeko ikasle bekadun zela, Keysen?en teoriak ezagutu eta bereganatu zituen. Gizarteari begirako liberalismoaren aldekoa izanik, momentu hartatik aurrera defendatu izan du beti Estatuaren papera ekonomian, akordio fiskaletan eta aurrekontuetan. Tobin 1950eko eta 1960ko hamarkadetan oso gogor aritu zen, Milton Friedman Nobel saridunak sustatutako moneta?korrontearen aurka. Demokraten jarraitzaile sutsua, 1961?1962an Kennedy lehendakariaren aholkularia izan zen. Hogei urte beranduago, Friedmanen monetarismoan oinarrituta, Reaganek zergak jaitsi eta inflazioa murriztu egin zuen; Tobin politika horren kontra agertu zen. 1970eko hamarkadaren hasieratik, James Tobinek finantza?merkatuetako espekulazio pribatuaren garapenaren aurka ohartarazi zuen, herrialdeetako finantza?politiken autonomia ahuldu egiten baitu. Espekulatzaileei gogoa kentzeko asmoz, 1978an eskurako dibisen transakzioei nazioarteko zerga ezartzea proposatu zuen. Tobin zerga ezaguna da; ezkerreko intelektualei izugarri gustatzen zaie, bereziki Europan. Baina 1981ean Suediako Akademiak Tobin ez zuen bere zergagatik saritu. Nobel Saria ematean, bere lanei egin zitzaien omenaldia; hau da, moneta?eskaintzari eta kartera?aukeraketari buruzko teoria?lanei (" portfolio selection theory"). Azken teoriak zera argitzen digu: familiak edo enpresak nola erabakitzen duten finantza aktibo edo errealetan inbertitu eta, ondorioz, zorrak egitea. Tobinen teoriek ikertzaile belaunaldi oso baten gain izan zuten eragina, eta ordainketen balantzaren azterketak eta ekonomi hazkundeari buruzko ikerkuntzak suspertu zituen. Zerga eztabaidagarria

 

Kanbio?moten gorabeherak murrizteko, dibisa?espekulazioa baztertu eta merkatuen diktaduraren aurrean herrialdeko politikak babesteko, James Tobinek 1972tik aurrera nazioarteko zerga uniformea proposatu du. Zerga horrek tasa murriztua (%0,1etik %0,5era) izango du eta dibisetan egindako transakzioei ezarriko zaie. Nobel saridunak baieztatzen digunez, zerga horrek epe motzeko eragiketak -adibidez, Asiako merkatuaren hedapena eta ondorengo krisialdia sortu zutenak- zigortu eta espekulazio?kapitalen mugimenduak murriztuko lituzke. "Tobin zergak", bere sortzailearen ustez, ez lituzke geldiaraziko nazioarteko merkataritza edo epe luzeko inbertsio produktiboak. Baina zenbait analistentzat, Tobin zerga ezartzea ezinezkoa izango litzateke: herrialde guztiek onartu beharko lukete, salbuespenik gabe; eta, gainera, mundu osoko zerga?sistemak bateratu egin beharko lirateke, eta inoiz ez da horrelakorik lortu.

1999-06-30
16277559
1741