Aurkibidea

Aurkibidea 2001eko urria-azaroa-abendua HAN ETA HEMEN Ni, Galina Komarnitska, Kiev-eko erizaina Argazkiak: Reiner Riedler; Testua: Galina Komarnitska GURE PLANETA Kolonbia: ustezko irtenbidea koka bera baino kaltegarriagoa Nelson Fredy Padilla Castro GELA IREKIA Neskarik gabeko ikasgelak Cynthia Guttman Komunitate eskolak: Egiptoko eredu arrakastatsua ALE HONETAKO GAIA Zientzia eta erlijioa: Kreazioaren misterioa 1/ Zientziaren mugak Zerotik betikotasunera George Ellis Eta horra inflazioa Andrei Linde-ri egindako elkarrizketa Eta lehenagotik zer? Ivan Briscoe Espazioa uzkurtuta baldin badago... Jean-Pierre Luminet Unibertsoaren balizko historia 2/ Kosmosa, Jainkoa eta gu geu Erantzunik gabeko galderak John Horgan Zientziaren mitoak Marcelo Gleiser Zientzia eta erlijioa: betiereko eztabaida Dominique Deshpande Gurin eta urezkoak: hinduen kreazioa Sudhanva Deshpande Freskoa Alastair Reynolds ASKATASUNAK Egia baino zerbait gehiago Priscilla B. Hayner Bosnia: Odolezko historiari amaiera eman nahian Ruanda: biktimek oinazea ozenki adieraz dezaten KULTURAK Ipuin kontalarien berragerpena Asbel L¢pez Mundua, Nicolas Buenaventuraren arabera KOMUNIKAZIOA Internet, informazio alternatiboaren arma Ren¿ Lefort ELKARRIZKETA Mark Anspach: Merkatu globalak, biktima anonimoak.


Azala


Ale honetan

ALE HONETAN

Zientziaren erronkarik handienetako bat Unibertsoaren ezagutza da. Adituek gero eta xehetasun gehiago aurkitzen dituzte Big Bang teoriaren inguruan. Baina funtsezko galdera hor dago, erantzun egoki baten zain: Zergatik dago "zerbait", eta ez "ezereza"? Gai izango ote dira adituak horri erantzuteko? Agian sinesmen eta mitoek oraindik bide luzea dute aurrean...

Irudimena

"Bazen behin... Kosmosa". Ipuin baten hasiera dirudi, baina azterketa bati ekin diogu, eta zientziak bere mugekin talka egiten ikusi dugu. Den-dena giza eskalatik harantzago dagoela sumatu dugu. Hainbat gauza ulertzeko, batzuetan mito eta sinesmenetara jo beharko dugu (Hileko gaia, 16-37 orr.). Mito eta sinesmenetan oinarritzen dira ahozko kontalari latinoamerikar berriak, eta bereziki, Nicolas Buenaventura (41-43 orr.).

Bazterketak

Kolonbiako koka laborantzak airez lainoztatzeak sortzen dituen kalte konponezinetatik ihes egitera behartuta daude bertako biztanleak (10-12 orr.). Ohitura zaharrek, txirotasunak eta indarkeria sexualak eskolako ateak ixten dizkie milioika neskari, batik bat Afrikan eta Asia Hegoaldean (13-15 orr.). Gerra zibilek eta errepresioek urteetan larriko erasandako herrietan Egia eta Adiskidetzea Batzordeak sortu dira minak arintzen laguntzeko (38-40 orr.). Hedabideetatik baztertutakoei ahotsa emateko, Porto Alegreko Mundu Foro Sozialak Internet aukeratu du hedabide erraldoien aurka egiteko (44-46 orr.). Azkenik, Mark Anspach etnologo estatubatuarrak gizarte primitiboetan egiten zituzten sakrifizioak bereizi ditu, merkatu ekonomiaren eraginkortasunak eskatzen duen sakrifizioaren barne gatazkei amaiera emateko (47-51 orr.).


Ni, Galina Komarnitska... Kiev-eko erizaina

HAN ETA HEMEN

Ni, Galina Komarnitska_ Kiev-eko erizaina

TESTUA: GALINA KOMARNITSKA; ARGAZKIAK: REINER RIEDLER
Reiner Riedler Australian jaio zen, duela 33 urte, eta argazkilaria da 12 urte zituenetik. 1994 eta 1995 artean Vienako eskaleei buruzko erreportaje zabal bat egin zuen. Galina Komarnitska erizaina da, ukrainarra.

Sarritan datorkit gogora, berriro ere, joan den urteko egun hura. Maiatzaren 27a zen; bezperan nire urtebetetze eguna izan zen. 28 urte bete nituen eta, egia esan, ez nuen lanera joateko batere gogorik, baina Ukrainan esaten den bezala: " Hiba hotchech, mousych!" (Nahi edo nahi ez, joan egin beharko duzu!). Goiz hartan, ohi bezala, betiko kontrol guztiak egin nituen anbulantzia Kiev?eko kaleetara atera baino lehen. Medikuak beteak zituen jada deien formulario guztiak; lankide batek, berriz, egiaztatua zuen materiala. Laburbilduz, dena prest genuenean, abiatu egin ginen. Larrialdietarako zerbitzuan mota guztietako deiak jasotzen ditugu. Baina gehien?gehienetan gaitz kardiobaskularrak edo gastrikoak, nolanahiko pozoidurak eta, jakina, traumatismoak sendatu behar izaten ditugu. Goizeko hamarretatik arratsaldeko lauretara, beraz, hirian hara?hona ibili ginen, eguneroko erritualari jarraituz. Udaberri hartan, eguraldiaren kapritxoengatik?edo (batek daki!) oso ohikoak ziren bihotzekoak. Gaixo batzuk etxean sendatzen genituen; beste batzuk, berriz, guardiako ospitalera eraman behar izaten genituen. Gizon bati 200 litroko kupel bat erori zitzaion hanka gainera. Zuhurtziarik gabe jokatu eta hanka hautsi zuen. Gero, edozein moduz gidatzen duten horietako birekin aritu behar izan genuen tirabiran. Talkaren ondorioz, batek traumatismoa zuen garunean eta kontusioa toraxean. Bestea gure inguruan jirabiraka hasi zen, erabat etsita keinuak egin eta keinuak egin, autoan bizkorregi ez zihoala eta ez zuela apenas ezer edan gu konbentzitu nahian, garagardo gutxi batzuk baino ez, edanda gidatzea debekatuta badago ere Ukrainan. Bost eta erdiak aldera dei bat jaso genuen. Zaurituak hilik zirudiela esan ziguten. Azkar baino azkarrago bertaratu ginen. Eskale bat zen. Mozkor?mozkor eginda zegoen, erantzunik txikiena egiteko ere gai ez. Hiru neska sartu ginen -neu naiz zaharrena- "gizajo" hura lurretik jasotzera. Txiro eta zikin, ohe txikian jarri eta anbulantziaraino eraman genuen. Gidariak lagundu egin gintuen hala ere, baina ez dago gizonik, are gutxiago emakumerik, halako lanik gustura egingo duenik. Denok gara Jainkoaren seme?alaba, eta inork ez du eskale hura juzkatzeko eskubiderik. Nork daki, bada, zer dela?eta zegoen egoera negargarri hartan? Azken hamabost urteotan aldaketa ikaragarriak izan dira Ukrainan, eta aldaketa horiei esker batzuk aberastu egin badira ere, izugarri aberastu gainera, beste batzuk, gehien?gehienak, pobretasunaren atzaparretan harrapatuta daude. Beste zerbaitek nauka harrituta, ordea. Lehen, horrelakoetarako zerbitzu espezializatua genuen, bai eta alkoholismoa sendatzeko lekuak ere, gizonezko langile indartsuekin. Ezinbestekoa zen; "edateak" ez du esanahi berbera Ukrainan eta Mendebaldean. Baina duela gutxi, burokrata batzuek horrelako lekuak ixtea erabaki eta mozkorrak "jasotzeko" lana larrialdietarako zerbitzuen esku utzi zuten, arrazoi ekonomikoak medio ziur aski. Gure "mozkorra" esnatu egin da, eta bere burua "aurkezteko" garaia dela erabaki du. Ni hankatik heldu, eta beregana tira eta tira hasi da. Oihu egin dut. Gidariak anbulantzia gelditu, eta ni laguntzera etorri da. Objektu sendo bat hartu, eta harekin joz eta joz, hura lasaitzea lortu du. Jazoera berehala amaitu da, baina gerora eta gerora ere, nire eskuek dardarka jarraituko dute. Oraingoan zortea izan dugu. Gure "bezeroa" lo betean geratu da, ez soinurik ez mugimendurik txikiena ere egin gabe. Bizirik ote dagoen ziurtatzeko, pultsua hartu behar izan diogu. Hogei kilometro ditugu aurretik ospitalera iristeko, eta beste horrenbeste itzultzeko: denbora franko, beraz, geure buruari galderak eta galderak egiteko. Zertarako joan eskolara hamar urtez eta, gero, gainera, goi prestakuntzako hainbat ikasturte egin -hiru urte erizain izateko, sei mediku izateko- geure lana mozkorrak jasotzea baino izango ez bada? Horrelakoetan zera pentsatzen dut, nire lanbidea, nire ezagutzak, zortzi urteko nire esperientzia guztia alferrikakoak direla. Hau etsipena! Baina, tira, aski da hainbeste pentsamendu triste. Bi hilabete barru oporretara joango gara senargaia eta biok Itsaso Beltzaren itsasertzera. Gurasoekin joaten nintzen lehen hara, aspaldi. Amets bat dirudi... Feodoziara joan nahi dugu, Ayvasovsky margolaria -itsas pinturak egiten zituen margolari hura- bizi izan zen hirira, alegia. Gero hegoalderago joango gara, Sudak eta Novi Svet?era, hain zuzen. Hantxe agindu zuen Galitzin printzeak zuloak egin zitzaten, gero Pariseko 1900eko Erakusketa Unibertsalean saritu zuten xanpaina egiteko. Eta handik gertu dago, halaber, Txaliapin abeslari aski ezagunak bat?bateko errezitaldiak egiten zitueneko haitzuloa. Gainera, ipuruz osatutako basotxo bat ere ba omen dago, usain leun eta gozoa dariona, hitzez ezin deskribatuzkoa. Badakit zein usain duen arrosak, bai eta nolakoa den lilaren edo izpilikuaren lurrina ere, baina ipurua, ordea, ez; ez dut inoiz ipuruaren usaina aditu. Paraskeva martiri santuaren Toplovski monasterioa ikusteko asmoa ere badut. Urriko Iraultzaren ondoren, sobietarrek monasterioaren lurretan jarri zuten Besboshnik ( Ateoa) kolkhoza, eta hiru iturri sakratuak agortu egin ziren. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, leku haiek Eliza Ortodoxoari itzuli zitzaizkionean, hain zuzen, ura berriro jariatu zen iturriotatik, eta mundu osoko erromesak joaten dira bertara ordutik, hango ura ukitu eta edatera. Hainbat lekutan entzunda eta argazkietan ikusita dakit horien berri. Baina orain, Jainkoaren Probidentzian sinesten dudanez, nik neuk neure begiz ikustea espero dut. Jaso berri dugun beste dei batek kale itsu batera eraman gaitu, geltokitik hurbil. Norbaitek mutiko bat aurkitu du konorterik gabe. Anbulantziaren sirenak jo du. Bagoaz ezezagunerantz, ez kale ez etxebizitzarik gabeko leku baterantz. Eta gauerdia gainean dugu.


Kolonbia: ustezko irtenbidea koka bera baino kaltegarriagoa

GURE PLANETA
 

Kolonbia: ustezko irtenbidea koka bera baino kaltegarriagoa

 

Kolonbiako "kokaren aurkako gerra" deritzonak, Estatu Batuek bultzatutakoa, baso eta oihanak suntsitu eta bertako milioi erdi nekazari eta indigenaren bizitza kolokan jarri du.
 
NELSON FREDY PADILLA CASTRO
Kazetari kolonbiarra. Cambio aldizkariko ikerketa burua eta Argentinako Clar¡n egunkariko korrespontsala.

Besterik gabe begiratuta, koka hosto bat ez da apartekorik ezer. Zuhaixka ez oso politak emandako hosto arrunt bat baino ez dirudi. Baina horietako hosto berde argiren bat argitara jarriz gero, horitu egingo da eta nerbioetan zehar erdirantz substantziaren bat daramala ikusiko dugu. Hortxe dago narkotikoa; horixe da Kolonbian gaur egun 15.000 gerrillari ezkertiar eta 8.000 paramilitar ultraeskuindar elkarren artean hil edo biziko borrokan aritzearen arrazoia. Bi talde horien aparatu militar klandestinoa kokaren inguruko ezkutuko ekonomiaren menpe dago. Sierra Leonan diamanteak, Kolonbian koka; horra gerraren eragilea. Azken hamabost urteotan Kolonbiak lehentasuna izan du Estatu Batuetako segurtasun nazionalerako politikan. Izan ere, kokaina gehien kontsumitzen duen herrialdea izanik, Estatu Batuek eragin zuzen?zuzena dute Kolonbiako drogen aurkako politikan: milioi askoko aurrekontuak, narkotrafikoari aurre egiteko ekipo militarra, zigor politiko eta ekonomikoak... zernahi egingo dute estatubatuarrek hura kontrolpean izateko. 1.300 milioi dolarreko dirulaguntza ere jaso zuen Kolonbia Planak, Andres Pastrana egungo presidentearen gobernuaren proiektu nagusiak, alegia. Hain da handia Estatu Batuek duten interesa. Kolonbian landatutako koka guztia suntsituz gero, gerra diru iturririk gabe geldituko omen da. Horixe da Pastranaren ustea, Washingtonek bultzatutakoa. Dirurik gabe, beraz, legez kanpo diharduten taldeekin bakea negoziatu ahal izango omen dute, eta, bide batez, ez da kokainarik izango salgai Estatu Batuetako kaleetan. Horixe, beraz, helburua; epea, bost urte; eta, hori lortzeko, eraso militarra: drogei aurre egiteko hiru batailoi sortu, eta legez kanpo landatutako koka soroak glifosato izeneko pozoiaz lainoztatuko dituen hegazkinak arduratuko dira horretaz. Egokia al da erabakia? Ingurugiroaren aldeko gobernuz kanpoko hainbat erakundek, Acci¢n Andina taldeak adibidez, ezetz diote, lurra suntsitu baino ez dutela egingo. Eta Europar Batasuneko ordezkariak ere ez daude ados programarekin: ez omen du inolako irtenbide integralik aurreikusten kokaz bizi diren nekazari eta herrientzat. Kolonbiako Gobernuak onartu ere onartzen du milioi erdi lagun -450.000 nekazari eta 50.000 indigena inguru- bizi direla kokatik zuzen?zuzenean, gutxienez, hura landatzetik eta prozesatzetik. Baina, hala eta guztiz ere, hegazkinek, izurriak eragozteko glifosato izeneko arrosa koloreko substantziaz beteta, mota guztietako sailetan han eta hemengo koka soroak fumigatzeari ekin zioten, isilpean, 2000ko abenduan. Polizia Nazionaleko Drogen aurkako Zuzendaritzaren esanetan, 2001eko urtarrilean 30.000 hektarea lursail geratu ziren gai kimiko horretaz blai.

Glifosatoa, eztabaidagai

Glifosatoa 1984tik erabiltzen da marihuana deuseztatzeko. Hamar urte geroago, Andeetan mitxoleta soroak deuseztatzeko erabil zedin baimena eman zuen Gobernuak. Kolore moreko lore horren begietatik ateratako likido zuri eta lodia da, hain zuzen, gero opioa, morfina eta heroina egiteko erabiliko den latexaren oinarria. Estatu Batuetako hainbat estatutan, Floridan esaterako, debekatuta dago glifosatorik erabiltzea. Everglades eskualdean, adibidez, atzera bota zuten marihuana soroei erasotzeko xedez glifosatoa erabiltzeko eskaera, "ez omen dago?eta ziurtatuta zer?nolako eraginak dituen ingurugiroaren gain". Kolonbiako agintariek erakutsitako ikerketek, ordea (eta Kolonbiako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Institutuaren babesa dute), bestelakorik diote: substantzia kimiko horren toxikotasuna oso txikia omen da, bai gizakiontzat bai flora eta faunarentzat. Kritikak ugariak dira, alabaina, eta haiek lasaitzeko, Ingurugiroari buruzko Erabilera Plana martxan jartzeko konpromisoa hartu zuten agintariek. Plan horrek zera bermatuko omen zuen, legez kanpoko landareen aurka baino ez zela erabiliko glifosatoa, eta ez inguruari ez pertsonei eraso egiteko. Sei urte igaro dira ordutik, eta Plan horrek hor jarraitzen du, Juan Mayr Ingurugiro ministroaren idazmahai gainean, noiz zuzenduko zain. Eta bitartean, bertako baso eta oihanen 300.000 hektareak baino gehiagok jaso du, jada, pozoi euria.

Ondorio larriak

Glifosatoak ondorio larriak ditu; konpondu ezinezko kalteak eragiten ditu pertsonen nahiz ingurugiroaren gain. Horixe egiaztatu dute hainbat kontrol erakundek, besteak beste Herriaren Defendatzaileak. Talde horrek egindako azken ikerketa Putumayo departamendukoa izan zen (Ekuadorrekin mugan dagoen probintzia dugu Putumayo, eta hantxe dago landatuta Kolonbiako koka guztiaren erdia), bertan Kolonbia Planari ekin behar ziotela eta. Pasa den urtarrilaren 11n, lau herri indigenatako ordezkariek premiazko elikagaien soroek (artoa, platanoa, juka eta barazkienak) kalteak jasan zituztela salatu zuten, bai eta euren osasunak ere ondorioak pairatu eta hainbat animalia hil egin zirela ere. 2001eko urtarrilaren 15etik 25era bitartean, Herriaren Defendatzailearen talde bat bertara joan zen Nazio Batuek Errefuxiatuentzat duten Batzorde Goreneko hainbat funtzionario espezializaturekin, eta hara zein ondorio atera zuten: "Samingarria da egoera. Suntsiketa ikaragarria da, bereizketarik gabea: oihanak, legezko soroak, sendabelar soroak, arrain hazkuntzarako urmaelak... Faunak migratu egin du, ibaiak kutsatuta daude eta bertako jarduera produktiboa ere murriztu egin da. Hain da agerikoa!". Larruazaleko eta hesteetako gaixotasunak, sukarra, buruko mina, zorabioa, gripea eta gonbitalarria izan ziren Herriaren Defendatzailearen taldeak pertsonengan ikusitako gaitzik arruntenak. Poliziaren eta Estupefazienteetarako Zuzendaritza Nazionalaren esanetan, ordea -eurak arduratzen dira soroak fumigatzeaz- huts egiteko marjina txiki?txikia da, koka soroak non dauden zehatz?mehatz baitakite sateliteen bidez eta airetiko argazkiez baliatuta lortutako informazioari esker. Baina haizeak edo klimak eraginda, glifosatoa koka soroetatik 150 metro harantzago ere erori ohi da, Herriaren Defendatzaileak egiaztatu ahal izan zuenez. Gizartean duen eragina ikaragarria da. Baserri asko eta asko hutsik geratu dira, eta 20.000 lagun inguruk, eraso militarretik ihes egin nahian, abandonatu egin dituzte lursailak. Hori dela?eta, 2000. urtearen erdialdera Nazio Batuek Errefuxiatuentzat duten Batzorde Gorenak badaezpadako plana jarri behar izan zuen martxan mugan dagoen Agrio lakuaren (Ekuador) inguruan, eta bertara joan zitezkeen errefuxiatuak jasotzeko zenbait kanpamentu prestatu. "Ondorioak ageri?agerikoak ziren, eta, beraz, fumigatzeari berehala utz ziezaioten eta, bizirik irauteko arazo larriak zituztela?eta, kaltetuei ordain ziezaieten eskatu genien" dio Eduardo Cifuentes?ek, Herriaren Defendatzaileak. Bere ustez ez dago behar bezalako koordinaziorik drogen aurka aritzeko ardura duten agintarien eta ingurugiroa babesteko ardura dutenen artean.

Beste aukera bat, eskuz erauztea

35 gradu zentigraduko tenperaturaren eraginez bero?bero dauden koka landareen artean; gerrillarien, paramilitarren eta fumigatzeko hegazkinen hurrengo erasoa noiz etorriko zain... horrela bizi dira nekazariak. Aicardo Loaiza dugu horietako bat, arrozaren beroaldiak erakarrita Putumayora 1968an iritsitako 48 urteko gizona. Gaur egun ezkonduta dago, 13 seme?alaba ditu eta nazka?nazka eginda dago koka "ugazabentzat" landatzeaz. Santanan bizi da eta bertako 500 herritarri euren aukera bakarra beste bat dela buruan sartzea du helburu nagusi: gobernuarekin hitzarmen bat sinatu eta, euren soroak ez fumigatzearen eta bestelako labore legalak landatzeko aukera ematearen truke, hala nahi duenak koka eskuz erauztea, alegia. "Ikus nazazue, ikusi zeuen buruak. Koka alu honen ondorio garratza baino ez gara. 20 edo 30 urtez landatu izan dugu, eta batzuei galera ekarri eta beste batzuek kartzelara edo hilerrira eraman ditu". Bere eskuak izan ziren Gobernuarekin hitzarmena sinatu zuten lehenak, esku trebeak, koka biltzaile bikain baten esku nekatuak, narkotrafikatzaileek raspach¡n esaten dieten horietako batenak. Hitzarmenaren helburua, koka bertan behera geratzea "onez onean, eta ez pozoiz". Loaizaren ustez horixe da irtenbide bakarra. Azken lau hilabeteotan beste 5.000 familiak hartu dute bide bera. Koka soro txikien jabe dira, inoiz ez hamar hektarea baino handiagokoak. Urtean hiru eta sei uzta artean biltzen dituzte; gero fardeletan bildu, eta koka prozesatzeko laborategirik hurbilenera eramango dute ibaian behera. Euren koka zuhaixken artean edo alboan bestelakoak ere hazten dira: platanoa, juka, artoa, fruta arbolak eta sendabelarrak. Airez fumigatuz gero, hortxe amaituko da euren bizitza ere. Gobernuak koka kentzeko hitzarmenak sinatu zituen nekazariekin. Horiei jarraituz, beraz, urtebete baino lehen koka zuhaixka guztiak atera beharko dituzte errotik, garapen alternatiborako programa integralak jasoko badituzte. Litekeena da bere baserrian proposamenak aurrera egitea, lehenagotik eraikia baitute palmondo nanoa eta frutak prozesatzeko lantegia, eta, horrela, hitzarmena sinatu zuten familiek bermatuta baitute ogibidea.

Argudio ofiziala

Nekazarientzat eta ingurugiroaren aldeko erakundeentzat horixe litzateke biderik egokiena ekosistemarengan kalte gehiagorik eragin gabe koka deuseztatzeko. Baina Kolonbia Planak garapen alternatiborako zuzendutako baliabideak hutsaren hurrengoak dira operazio militarretarako eta fumigatze lanetarako zuzendutako aurrekontuaren aldean: Estatu Batuek emandako diru kopurutik, 300 milioi dolar baino ez dira inbertsio sozialerako, eta inbertsio militarrerako, berriz, 1.000 milioi. Baina hitzarmen sozial horiek badute bestelako oztoporik ere bidean; izan ere, politika hori ezin da gauzatu koka ekoizle handiekin, hots, ehun hektarea edo gehiagoko koka soroak izan eta legez kanpoko aparatu armatuak dituztenekin. Gonzalo de Franciscok dioenez (Errepublikako presidentearen aholkularia eta Putumayon Kolonbia Plana koordinatzeko arduraduna da bera), "horrelakoetan Gobernuak ez du ekintza militarretara jotzea eta airez fumigatzea beste aukerarik". Bestalde, hara zer esan zigun Gabriel Merch n?ek, Estupefazienteetarako Zuzendari Nazionala edo "drogen aurkako tsar" kolonbiarra, erreportaje hau egiteko elkarrizketa egin genionean: "Narkotrafikoak egiten dio kalterik handiena ingurugiroari, baina ez da horren aurkako hitzik entzuten. Eztabaida guztia glifosatoa erabili izana gaitzestean datza, nahiz eta beti Kolonbiako legeetan eta nazioarteko arauetan ezarritakoa betez erabili izan dugun". Iritzi berekoa da Juan Mayr Ingurugirorako ministroa ere, eta zera diote argudio hori oinarritzeko, "narkotrafikatzaileek 600.000 hektarea baso eta oihan soildu dituzte, eta 75 produktu kimiko erabiltzen dituzte glifosatoa baino hilgarriagoak". Tom s Le¢n Sicard?en ustez, Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko ikertzailea da bera (Ingurugiro eta Garapen gaietan aditua), kontu honetan guztian zerikusirik duten alderdiek alde batera utzi beharko lituzkete euren lotura politikoak, eta gaia bere sakontasun osoan ulertzen saiatu. Eta premiazkoa da hala egitea bere iritziz, zeren nekazaritza inguruetan eta ekosistemarik ahul eta biologiaren aldetik anitzenetan (adibidez, Amazonan) jazotzen ari baita borroka Kolonbian. Horiek salbatzera jo beharko genuke, "nekazaritza mugen barruan denontzako lekua baitago" dio berak.

Herritarrak auzitegietara

Behin Kolonbia Plana martxan jarri ondoren eta han eta hemen edozer fumigatzen zutela ikusita eta nekazarien salaketek bultzatuta, ingurugiroaren aldeko erakundeek esku hartzea erabaki zuten. Presioen emanaren ondoren, duela aste batzuk Estatu Batuetako Estatu Departamentuak onartu egin zuen, lehenengo aldiz, balitekeela fumigatzerakoan batzuetan "okerrak" egitea, eta aztertu ere aztertu zuen koka deuseztatzeko estrategia aldatzeko aukera, betiere eraginkorragorik badela ziurtatuz gero. Drogen aurkako agintariek esku artean dituzten datuek zera erakusten dute, gainera: zenbat eta koka soroen hektarea gehiago fumigatu, orduan eta hektarea gehiago landatzen direla. Txirotasuna, langabezia, Estatuaren utzikeria, gizarte gatazka, kokaina eskari gero eta handiagoa... arazoek hor diraute, fumigatu edo fumigatu ez, eta, beraz, koka soroek ere hor jarraituko dute, probintzia batean ez bada bestean. Gauzak horrela, errepresio bidezkoaren bestelako irtenbide bat judiziala izan liteke. Claudia Sampedro eta H¿ctor Su rez abokatuei esker (ingurugiro zuzenbidean adituak dira biak), Kolonbiako Administrazio Auzitegi batek onartu egin zuen herri ekimenaz aurkeztutako demanda bat, zeinaren bidez fumigatzeagatik ingurugiroaren nahiz pertsonen gain eragindako kalteak Gobernuak ordain ditzan eskatzen baita. "Kolonbiarrak zuzenbidezko estatuaz baliatu dira, lehenengo aldiz, Gobernuak ingurugiroa errespeta dezan eta egindako kalteak ordaindu, fumigatze lanak bertan behera utzi eta prebentzioaren aldetik egin beharrekoak egin ditzan lortzeko" esan digu Sampedrok, nazioarteko ingurugiro zuzenbidean espezializatuak. Nola liteke hamabost urtez fumigatzen jardun eta artean agintariek ingurugiroa babesteko inolako planik ez gauzatzea? Nor da utzikeria horren erantzule? Nork ordainduko ditu eragindako kalte konpondu ezinezkoak? Auzitegiak erantzun beharko du orain, eta arin. Erreklamazioa egin zutenek beste urrats bat dute orain egiteke: drogen aurkako agintarien kontra nazioarteko demanda bat jartzea, hain zuzen, gizon?emakume guztion ondare bati, Amazonari, eraso egiteagatik.

 

Informazio gehiago lortzeko:

http://www.presidencia.gov.co

 

KOKAINA KOLONBIAN

Koka hostoaren eta kokaina egiteko oinarrizko orearen munduko ekoizle nagusia da Kolonbia. 2001ean Estatu Batuetako Estatu Departamentuak argitaratutako datuen arabera, 140.000 hektarea inguru daude Kolonbian koka hostoa landatzera zuzenduta. Urtero?urtero 580 tona kokaina egiten da, gutxi gorabehera, bertan. Egia da Kolonbian koka ez dagoela Bolivian edo Andeetako beste herrialde batzuetan bezain errotuta, nahiz eta sendabelar gisa erabili izan ohi duten, batez ere Amazonako herri indigenek. Dena den, legeak ez du ezer esaten kokaren erabilera legalari buruz, Boliviako zenbait eskualdeetan ez bezala.


Neskarik gabeko ikasgelak

GELA IREKIA

Neskarik gabeko ikasgelak

Milioika neskatxa ez dira eskolara joaten, nazioarteko erakunde eta gobernu gehien?gehienak ustez aldekoak izan arren. Zer dabil oker?
CYNTHIA GUTTMAN
Unescoren Albistariako Kazetaria

Etiopian, zortzi urte besterik ez dituzten neskatxak bahitu egiten dituzte, gero ezkonarazteko. Mendebaldeko Afrikan, familia nekazari txiroek eman egiten dituzte euren alabak, kostaldeko edo inguruko herrialdeetako hirietan neskame aritu daitezen. Hego Afrikan, Human Rights Watch erakundeak berriki argitaratutako txostenaren arabera, neskatxek nekez jasoko dute inolako hezkuntzarik indarkeria eta abusu sexualak direla eta. Afganistanen, talibanen erregimenak ikasgeletatik kanpo utzi ditu. Tradizioa, txirotasuna, beldurra eta indarkeria: munduan 113 milioi adingabe ditugu eskolatu gabeak, eta horietatik %60 neskak dira. Gehienak Saharatik beherako Afrikan eta Hego Asian bizi dira. 1990ean, herrialde asko eta askotan hezkuntzak okerrera egin zuela ikusita, garapenerako erakunde nagusiek eta 155 herrialdetako gobernuek alarma jo zuten Jomtien?en (Thailandia) egindako biltzarrean. Hezkuntza denontzat izeneko programa kaleratzea izan zen lehenengo eginkizuna; ondoren, asmo handiko hainbat helburu finkatu zituzten, eta honakoa azpimarratu: "lehentasunik premiazkoena" emakumezkoek hezkuntza jaso zezaten bermatzea zela, bai eta haiei emandako irakaskuntza hobetu beharra ere. Handik hamar urtera, Dakarren bildutako munduko gobernu nahiz erakunde guztiek onartu egin behar izan zuten "sexuagatiko diskriminazioak oraindik ere berebiziko eragina duela hezkuntza sisteman" eta "ezer gutxi aurreratu dela neskatxek oinarrizko hezkuntzan parte hartzeari dagokionez". 2015. urtea jarri zuten gehienezko data, haur guztiek, bereziki neskek, "dohainikako hezkuntza eta kalitate oneko derrigorrezko lehen mailako irakaskuntza" jaso beharko dutenekoa. Eta hartu zuten konpromiso ausartagorik ere: "2005. urterako, lehen eta bigarren mailako irakaskuntzan sexuagatiko desberdintasunak" ezabatzekoa, hain zuzen. Christopher Colclough?en ustez, ordea, egoitza Sussex?en (Erresuma Batua) duen Garapenari buruzko Ikerketetarako Institutuko (IDS) irakaslea dugu bera, ezinezkoa da 2005erako ezarritako helburua betetzea. Afrikako hegoaldeko zenbait lekutan -eta ondo ezagutzen du hura, ikerketa proiektu bat zuzendu zuen?eta- handiagoak dira orain nesken eta mutilen Lehen Hezkuntzako matrikulazio indizeen arteko aldeak. Colclough?ek dioenez, "gobernuek onartzen dute, onartu, oso?oso garrantzitsua dela neskek hezkuntza jasotzea, baina egungo egoerari aurre egiteko erakusten duten borondate politikoa ez da behar bestekoa izaten". Ez da erraza gauzak aldatzea. Herrialde askotan, kanpo zorra dela?eta guztiz itota, helburu horrek are lortezinagoa dirudi: "Gurasoen txirotasunak behartuta, neskatxa ugarik utzi egiten ditu ikasketak edo gurasoek ez dituzte eskolara bidaltzen" dio Peninah Mlama?k, Emakumezko Hezitzaile Afrikarren Foroko (FAWE, Forum for African Women Educationists) zuzendari exekutiboa eta IDS?ren ikerketan aritu zenetako bat. "Kultur portaera tradizionalak oso errotuta daude oraindik ere, batez ere nekazaritza lekuetan. Askoren ustez, gurasoek seme?alabak eskolara bidaltzeko duten diru apurra inbertsio handiegia da neskatxa batekin arriskatzeko".

HIESa eta aurreiritziak

Hori guztia gutxi balitz bezala, HIESa sarraskia eragiten ari da heldu gazteen artean; Swazilandian, esaterako, hiruzpalau irakasle hiltzen dira, astean, HIESak jota. Eta familiakoren bat gaixorik egonez gero, neskatxak izango dira hura zaintzeaz arduratuko direnak, eskolara joateari utzita. Ez dago, jakina, arazoa konponduko duen makila magikorik, baina neskatxak alde batera uztearen arrazoiak argi eta garbi daude: lehenbizikoa, arrazoi nagusia, txirotasuna. "Dena den, ez genuke gutxietsi behar herriek kulturari ematen dioten garrantzia. Herririk kontserbadoreenetan ere, Yemen nekazarian adibidez, familia gehienek nahi dituzte bidali seme?alabak eskolara, eta hala egingo lukete merkeagoa balitz" diosku Carolyn Winter?ek, Mundu Bankukoa. Colclough?en esanetan, "indar sozial eta ekonomiko ugari batzen eta elkar bultzatzen dira" eta horien guztien arteko lotura korapilatsuan datza arazoa. Neskatxak eskola gastuetatik aske uzteak, adibidez, ez du inolaz ere beteko neskatxa horiek etxeko edo nekazaritza lanak eginez ematen duten laguntza baliotsua, ez eta ezabatuko ere herrialde batzuetan bizi?bizirik dauden aurreiritzi sakonak. Eskolatzearen ezkutuko gastuak ere hor daude, gainera: jantziak, testu liburuak... Bestalde, emakumezko irakasle gehiago kontratatu beharko lirateke, eta horrek ondorio oso onak ekarriko baditu ere, ezinbestekoa da gurasoei ikasgelan emakumezko irakasleak egongo direla jakinaraztea eta eskolako eskuliburuak berrikusi eta estereotipoak ezabatzea, horrela baino ez baita onuragarria izango benetan. IDS?ko taldeek zera ikusi zuten ikerketa lanak egindako herrialde guztietan: gizonezko irakasleen ustez mutikoak azkarragoak direla. Eta hainbat lan arrunt egin behar zenean, berriz, ikasgela ekortu adibidez, neskek egitea espero zuten, jakina. "Zerbait ikasi badugu, hauxe da: ez dagoela irtenbide bakarrik" dio Mary Joy Pigozzi?k, Unicef?eko hezkuntza aholkulariak. Bere iritziz, argi eta garbi geratu da zer?nolako garrantzia duten honako bi alderdi hauek: alde batetik, gurasoak eta herritarrak eskolekin elkarlanean aritzeak, eta bestetik, eskolen kalitatea hobetzeak. Eta are garrantzitsuago dena: "kalitateaz ari garenean, sexuan oinarritutako kontuak izan behar ditugu gogoan"; "diskriminazio positiboa" egin beharko dugu, eta ikaslearen jatorria zein den kontuan hartu. "Izan ere, baliteke neskatxek mutikoek baino proteina gutxiago jatea edo neskei txikitatik sinestaraztea mutikoenen bestelako asmoak izan behar dituztela. Ezinbestekoa da hezkuntza inguruaren kalitatea zer?nolakoa den behatzea, gero segurtasuna, abusu sexualak eta horrelako gaiak landu ahal izateko, bai eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua aztertzea ere". Aldatu beharreko alderdiak zeintzuk diren jakitea egin beharrekoaren zati bat baino ez da; herrialdeek euren ekintzak nola aldatuko dituzten da beste kontua. "Ia agiri arau emaile guztiek aipatzen dute neskatxen hezkuntza; politikoki zuzen aritzeko erabili beharreko hizkuntza bailitzan ia" dio Mlama?k. "Baina gobernuek ez dute gaitasun nahikorik esparru horretan ezer egiteko, eta egon ere ez daude prest, benetan, halakorik egiteko". Hezkuntza ministerio askok sortu du, adibidez, nesken hezkuntzaz arduratzeko sailik, baina "funtzionario bat edo bi baino ez dute jarri zeregin horretarako, hezkuntza politika orokorrean inolako eraginik izateko ezinbesteko prestakuntzarik eta gaitasunik gabeak, gainera". Kontua ez da, alabaina, kanpoko presioa oinarririk gabea izatea: neskatxak hezteak txirotasuna gutxiagotzea eragiten du, ezbairik gabe; jaiotza eta heriotza tasa murriztu egingo lirateke, higienea eta elikadura kalitate hobekoak izango lirateke, produktibitatea handiagotu egingo litzateke eta hurrengo belaunaldikoek behar bezalako hezkuntza jasotzeko aukera handiagoak izango lituzkete. Baina egitura burokratikoak eta patriarkalak astintzea izango da, ziur aski, egitekorik zailena.

Borondate politikoa

Burokraziaren makaltasuna eta sortutako interesak saihestea lortzen duten ekintzak dira egokiak. Indian, adibidez, Uttar Pradesh estatuan hain zuzen, karitatezko erakundeak babesteko lege batez baliatu eta egitura "paralelo" bat eratu zuten. Herriko emakumeek eskolara laguntzen diete neskatxei, guraso eta irakasleen elkarteak eta ikastetxeetako zuzendariak seme?alabak matrikulatu ez dituztenen etxeetara joaten dira, eta bertako hainbat taldek behin eta berriro azaltzen diete amei eskolatzea legez onartutako funtsezko eskubidea dela. Estrategia bikainak dira, bai horixe, baina ez dute inolako emaitzarik izango baldin eta estatuak lehenengo urratsa egiteko eta gizartetik hain errotuta dauden aurreiritziak ezabatzeko prest ez badaude. Gobernu konprometituek, alde agertu direnek, badute zereginik orain arteko joera bestera egiten has dadin: irakaskuntza nahitaezko ezarri, ezkontzeko adina atzeratu, haur lanaren gordintasunaz jabetu... Horrela egin ezean, hamar urte barru ere milioika neskatxaren hutsunea izango dugu ikasgeletan, eta txirotasunaren gurpil infernukoak ere hor jarraituko du, biraka eta biraka. +... www.id21.org: Garapenari buruzko Ikerketetarako Institutuak eskainitako informazio zerbitzua, hezkuntzari buruzkoa. www.unesco.org/education: nazioarteko ekimenen berri izateko. www.fawe.org: haur lanari buruzko informazioaren berri eta nola ezabatu jakiteko. www.girlseducation.org: neskatxen hezkuntzaren alde diharduten hainbat erakunderen artean, sortu berri den beste bati buruzko informazioa jasotzeko.


Komunitate eskolak: Egiptoko eredu arrakastatsua

GELA IREKIA

Komunitate eskolak: Egiptoko eredu arrakastatsua

Egipto Garaiko zenbait herrixka txirotan saiakuntza berri bati ekin diote: neskatxak eta emakumezkoak ardatz hartu eta berrehun eskola sortu dituzte, bertako hezkuntza sistema goitik behera aldatuz.
MALAK ZAALOUK
UNICEF-ek Kairon duen Hezkuntza Saileko Burua

Komunitate eskolak 1992an sortu ziren "ezbah" direlakoetan -Nilo ibaiaren bazterrean eta basamortuko paisaia lehor hartan uharteak bailiran han?hemen ageri diren herrixkak-. Hasiera hartan aurrefabrikatutako eraikinak ziren, eta ez zuten inolako zerbitzurik bertan. Egiptoko hainbat eskualdetan gizarteak bakandu egiten ditu emakumeak eta neskatxak, baina haiek ez eskolatzeko arrazoi nagusia txirotasuna da, hala ere. Seme?alaba guztiak eskolara joatea nahiko lukete familia guztiek, baina ezin dute ordaindu, ezta neskatxak bakarrik ibil daitezen nahi ere. Neskatxen %50 eta %70 artean daude eskolatuta nekazaritza eskualdeetan, eta %90 estatu mailan. Mutur?muturrera joz gero, 12 neskatxa baino ez daude eskolatuta 100 mutileko. Horrelako jarrerak aldatzeko ahaleginak ere egin zituen gobernuak 1970ean, hainbat mailatako eskola txikiak jarriz, baina ekimenak porrot egin zuen hainbat arrazoi medio: biztanle kopurua handiagotu egin zelako, egoera ekonomikoa unerik onenean ez zegoelako eta irakasleek behar besteko prestakuntzarik ez zutelako, nagusiki. Oraingoa, ordea, ez da soilik gobernuaren ekimena. Herrixkak eta Hezkuntza Ministerioa, biak ari dira ahaleginean. Herrixkek lurra ematen dute, eta haurrak eskolara joan daitezen ziurtatu eta eskola kudeatzen dute gainera. Ministerioak, berriz, irakasleei ordaintzen die, bai eta liburuak eman ere. Eta UNICEF ere hor dago, bestalde, hezkuntza programa garatzearen arduradun. Oztopo ekonomikoak ezabatzea izan zen lehenengo urratsa: eskolak bertatik bertara daude etxeetatik, ordutegiak malguak dira eta, horrela, kostu ugari saihesten dira. Kalitatea dugu beste alderdia, diru kontuak bezain garrantzitsua. Izan ere, neskatxak eskolara joateko, ezinbestekoa baita haien gurasoei merezi duela erakustea.

Ikaskuntza parte hartzailea

Gure eredua ikaskuntza parte hartzailean oinarritzen da: gobernuaren programa erabiliz, maistrek -irakaskuntza ertaineko diploma duten emakumeak, eskualdekoak bertakoak- hango edukiak hartu eta jarduera bilakatuko dituzte: jolasak, kartak eta abar. Programa ofizialak interesgarriago egiten saiatzen gara, eta bertako gaiak landu eta ikasleek bere kasa egiteko jarduerak sustatzen ditugu horretarako. Denborak aurrera egin ahala bestelako programa ugari sortu ziren. Eskolak Ikasketa Programak Garatzeko Institutuari utzi genizkion hamabi hilabetez, eta Institutuak gure maistrak gonbidatu zituen lehen, bigarren eta hirugarren mailetarako arabiera eta matematika eskuliburuak prestatzera. Gero, komunitate eskolen ereduan oinarrituta gobernuak nekazaritza eskualdeetan jarritako 3.500 eskola ingurutan banatuko dira liburuok. Une honetan, maisuak prestatzeko berariazko programa ari gara egiten gobernuarekin batera, eta guk geuk emango dizkiegu eskolak. Gutxi barru irakasle talde polita izango dugu prestatuta "ikaskuntza parte hartzailea" deitzen diogun horretan. Eskola arruntekin ere ari gara poliki?poliki negoziatzen, ikasleen aurrerapenak aldizkako azterketen bidez ebaluatu ordez bestelako baliabideak erabil ditzaten. Bide berri bat urratzen ari gara, ez dago zalantzarik. Baina ez soilik aurrerago esandakoagatik guztiagatik, baizik eta gure planifikatzaileentzat ekimen hau hezkuntza nazionala aldatzeko urrats bat ere bazelako hasiera?hasieratik. 1995etik Hezkuntza Berrikuntzetarako Batzordea delakoak lanean dihardu eskoletan?eta pedagogia modu berriak erabil ditzaten. Eta neskatxak ez ezik, eskolek emakumezko guztiak barne hartuko ditueneko bestelako bide bat ari da erakusten gure eredu hau. Programari ekin genionetik hona 6.000 haur eskolatu ditugu. Oztopo nagusia, ordea, gero neskatxek ikasten jarrai dezaten lortzea da -inkesten arabera azterketa ofizialetan notarik onenak ateratzen badituzte ere-. Lehen damak berak, hezkuntzaren alde sutsuki lan egindakoak, behin baino gehiagotan saritu izan ditu komunitate eskoletan graduatutako neskatxak. Dena dela, aldaketa sakonagoen bideratzaile dira eskolok horrelako herrixketan: hainbat maistrek gero lan egitekotan baino ez direla ezkonduko diote orain, eta egon ere badago graduatu arte ezkontza eguna atzera dezaten gurasoak konbentzitu dituen 12 urteko neskatxarik ere.


Ale honetako gaia: Zientzia eta erlijioa, kreazioaren misterioa

Zientzia eta Erlijioa: Kreazioaren misterioa

Zeruko izar bakoitza eguzki bat omen zen, geurea bezalakoa, eta espazioa, berriz, mugagabea. Hori baieztatzeagatik erre zuten Giordano Bruno, duela 400 urte. Zientzia berriak, ordea, arrazoia eman dio astronomo italiarrari. Gure Unibertsoa ikaragarri handia da, haren jatorria misterio bat, eta bere xedeak aurretik igarri ezinak. Ale honetan kosmologiaren mugak izango ditugu aztergai, gizakioi ihes egiten diguten muga horiek. Big Bang-aren teoria (18-20; 26-27) ezagunean oinarrituta, teleskopioez, matematikaz eta partikula talkez baliatu dira zientzialariak, kreazioaren hasiera-hasierako unera ahalik eta gehien hurbildu nahian. Leherketa izugarri bortitz batek sorrarazi al zuen hasierako unibertso hura (21)? Errealitatearen zerrenda desitxuratu batean bizi ote gara, eta ez ote gara gai materiaren egitura sakona ikusteko (22-23) nahiz Unibertsoa egiaz zer den bereizi eta ilusio optiko erraldoi bat dela ikusteko (24-25)? Galdera horiei erantzuteko ahaleginetan ari dira teoria berriak, baina eginahalak eginahal, baliteke zientzia bere mugetara iritsi izana. Nekez gertatzekoa omen da beste nonbait bizirik izatea, baina horrek ez du oraindik azalpenik (28-29), eta kosmosari buruzko teoria guztiak daude hipotesi metafisiko sakonen menpe (30-31). Jainkoa izango ote da, berriro ere, zeruetatik ordezkatu genuenetik mendeak igaro ondoren, gure zalantza guztien erantzuna (31-34)? Ala komodin gisa darabilgun jainko bat baino ez ote da, eta kreazioaren mito hinduaren antzeko beste teoria zientifikoren batek ordez lezake (35-36)? Geure jatorriaren ederra eta izugarria dugu kontsolamendu bakarra. Kostua, berriz (ikusi 37. orrialdeko ipuina), agian egunen batean apenas entzungo den zurrumurru bat baino ez garela izango jakitea. Ale honetako gaia Ivan Briscoe-k sortu eta koordinatu du. Aholkularitza zientifikoa Jean-Pierre Luminet-i zor diogu.


Fenix hegaztia bailitzan

Zientzia eta erlijioa: Kreazioaren misterioa

FENIX HEGAZTIA BAILITZAN

IRITZI LIBREA

SARA SCHECHNER
Harvard Unibertsitateko (Estatu Batuak) Tresna Zientifiko Historikoko bildumaren zaintzailea

Antzina-antzinatik gizakiok zerurantz begiratu izan dugu gauetan, galdera sakon-sakonen erantzuna han aurkitu nahian edo. Zer dira zeruko gorputzak? Zerk mugiarazten ditu? Zein eragin dute elkarrengan? Non daude? Zein eragin dute gugan? Gaur egungo astronomoei fisikak emango dizkie erantzunik onargarrienak. Baina teleskopioa hartu eta kanpoko espaziorantz ez ezik iraganerantz ere begiratu ahal izango banu, gaur egungo erantzun horiek guztiak gugan erabat errotutako balio kulturaletan oinarrituta daudela esango nuke. Erlijioa, gizarte ohiturak eta behaketa astronomikoa; batera izan dira, beti, kosmologiari buruzko teorietan. Egiptoarrek zenbait izarren ibilbideari jarraitzen zioten antzina, eta haren bidez, nekazaritza egutegia eta egutegi zibila ezartzen zituzten, eta baita euren erlijio errituak ere. Zerua behatzen bi mila urte eman ondoren, Babiloniako apaiz astronomoek astronomia planetario matematikoa sortu zuten, gerora zenbait filosofo grekori, Aristotelesi adibidez, kosmosaren euren eredu fisikoetarako oinarri izango zitzaiena. Aristotelesek irudikatutako kosmosa egituratua eta hierarkizatua zen, mugatua, Kristautasunaren, Judaismoaren eta Islamaren dogmekin bateragarria. XVII. mendean, Aristotelesen kosmosak Newtonen munduaren ikuskerari eman zion bide. Mugarik gabeko unibertsoa behatu ondoren, Isaac Newtonek zera frogatu zuen: izar, planeta eta kometa guzti?guztien higidura grabitazio unibertsalari zor zitzaiola. Bere ustez, kometek bizi espiritua eta erregaia eramaten zieten izarrei, baina munduen kontra talka ere egin zezaketen, eta horrelako asko galtzea eta hau eta hura suntsitzea eragin. 1755ean, Immanuel Kantek bestelako teoria fisikoa eman zuen, eta bertan hauxe deskribatu: erakarpen eta aldarapen indar unibertsalek, espazioan barreiatuta dagoen materiaren gain aritzen direla?eta, ezegonkortasuna eragin zuten fisikaren eta kimikaren konplexutasunak sorrarazitako kaosean. Grabitazioaren ondorioz, dentsitaterik handieneko lekuek dentsitaterik txikienekoak erakarri zituzten, eta materia, aldarapen indarren ondorioz, dentsitate guneetarantz erori zen, biraka. Denboraren poderioz, zurrunbilo horiek elkar jo zuten, eta, horrela, eguzkiz, planetez eta kometez osatutako galaxiak bihurtu. Horrela, beraz, kaosaren erdiguneren batetik sortu zen Kreazioa, eta espazio mugagabearen osotasuna higiarazi zuen. Kantek zioenez, alabaina, "hasiera eta jatorria duen orok bere baitan darama muga bera ere; hil beharra du, amaiera izan beharra". Sistema-munduak bere egiturak barne har zitzakeen aldaera guztiak agortu zituenean, hil egin zen leherketa bortitz batean. Kanten iritziz, unibertsoa "Fenix hegazti bat zen; su hartuko zuen, gero, denbora eta espazio ezin konta ahaletan, errautsetatik berriro jaio eta indar handiagoz bizitzeko". Kanten lana dugu kosmosaren jatorria eta bilakaera lege natural unibertsalen eragina arrazoi dela azaltzeko lehenengo ahaleginetako bat. Kant baino lehen, kreazioa aldaezintzat hartzen zen, eta Unibertsoak bere horretan aldaketarik gabe irauten zuela uste zuten. Nondik atera zituen, bada, Kantek bere ideia eboluzionista moderno haiek? Herri kulturatik, Newtonek egin bezala. XVII. mendera arte, kometak Jainkoaren seinaletzat hartuak ziren, munduan aldaketa berehalakoren bat iragarriko zuten seinaletzat, hain zuzen. Newtonek bere egin zuen herri sinesmen hura, eta fisikarekin nahastu ondoren, zera esan zuen: Jainkoak bidalitako eragile naturalak zirela kometak, zeruko gorputzak sortzeko, berritzeko edo suntsitzeko igorritakoak. Ikuspegi berri horrek bidea zabaldu zien indar materialek Eguzki sistema berriak sortu zituztela eta Unibertsoaren bilakaera lege naturalen araberakoa zela ziotenei. Herri sinismenak lagungarri izan baziren kosmologia modernoaren garapenerako, kezkatu egin behar ote dugu gaur egungo zientzian ere esku hartzen dutelako? Ez horixe. Aitzitik, poztu egin beharko genuke, gure kultur ondare anitzak egungo ikerketa zientifikoak itxuratzen dituela ikusita.

 


Zerotik betikotasunera

1. ZIENTZIAREN MUGAK

Zerotik betikotasunera

Big Bang-aren teoria da, gaur egun, Unibertsoaren sorrerari eta bere bilakaeraren hasierari buruz zientziak onartzen duen azalpen bakarra, baina oraindik bada zer argitu.
GEORGES ELLIS
Lurmutur Hiriko (Hegoafrika) Unibertsitateko Matematika Aplikatuko irakaslea, eta Before the Beginning liburuaren egilea (Bowerdean/Marion Boyar, 1993).

Kosmologiaren xedea hauxe da: beha daitekeen eskalarik handienean Unibertsoaren zerizana zertan datzan zehaztea, eta horrela, gaur egun den hori izatera nola iritsi den azaltzea. Duela gutxi arte filosofiaren eginkizuntzat hartu izan da kosmologia, eta noizbehinkako behaketa gutxi batzuk baino ez zituelarik oinarri, denbora luzez utzi izan da alde batera. Azken berrogeita hamar urteotan, alabaina, zientziaren adar horrek ikaragarrizko aldaketa izan du, eta Unibertsoari buruzko sekulako ezagutza multzoa bilakatu da, datutan aberatsa eta fisika nuklearraren nahiz partikulen fisikaren azken aurrerapenekin estu?estu lotua. Lehenik eta behin, tresnarik sofistikatuenez baliatzen da kosmologia, urruti?urrutiko materiatik iristen zaigun erradiazio benetan ahula anplifikatu eta aztertzeko. Gaur egun, aurrerapen horiei esker, urruneko galaxien eta quasarren itxurazko diametroa, erradiazioaren intentsitatea eta kopurua beha ditzakegu, distantzia ia pentsaezinetara gainera. Datu horiek fisikaren teoriekin elkartzerakoan -materiaren eta erradiazioaren portaera adierazten duten lege matematikoekin, alegia-, duela mende bat zientzialari gehienek ezinezkotzat joko luketen zerbait lortzen dugu, hauxe: kosmologiaren "eredu fisiko uniforme" bat, Unibertsoaren bizitzako lehenengo?lehenengo segundoetaraino, hau da, nukleo atomikoak eratu zireneko garairaino atzera egiteko adina osoa. Ageriko unibertsoaren oinarrizko egitura ondo ulertzen dugu, jada, bere eskalarik handienean: espazio hutsen hedadura ikaragarriak daude, eta horiek galaxia multzoez beteta daude, batzuk uniformetasun handiagorekin eta beste batzuk txikiagoarekin. Bestalde, hautsak eta gasek bereizitako 100.000 milioi izarrez osatutako konfigurazio dinamikoak dira galaxiak. Kosmosaren funtsezko higidura ere ezagutzen dugu, bestalde: galaxia multzo horien hedadura uniformea da, zabaltzen eta zabaltzen ari da, eta horien arteko distantzia ere gero eta handiagoa da norabide guztietan. Higidura hori denboran atzera estrapolatuz gero, materiak eta erradiazioak gero eta dentsitate eta tenperatura handiagoa dituztela ikusiko genuke, eta, antzina?antzinako uneren batean -beroa ikaragarria izango zen uneren batean-, estu?estu lotuta zeudela ere bai. Hainbat kalkuluren arabera, duela 10.000 milioi urte gertatu zen hori. Hasierako tenperatura ikaragarri handi horiek zirela eta (mila milioi gradu zentigradu baino gehiago), oso?oso oinarrizko partikulak ziren materia, eta erradiazioarekin oreka gordetzen zuen. Ezinezkoa baitzen halako beroarekin egitura konplexuagoek izpien etengabeko erasoari aurre egitea eta irautea. Baina Unibertsoa hedatzen eta hozten zihoan heinean, unitate handiagoak eta konplexuagoak eratu ziren pixkanaka: lehenik eta behin, kosmosaren bizitzako lehenengo?lehenengo Segundo haietan, protoiak eta neutroiak sortu ziren quarketatik. Horiexek dira, besteak beste, ezagutzen ditugun materia unitate guztietatik antzinakoenak. Gero, Unibertsoa jaio eta minutu gutxi batzuk geroago, nukleosintesi deritzon prozesua gertatu zen: protoiak eta neutroiak elkarren artean konbinatu eta atomo nukleo arinak eratu zituzten. 300.000 urte geroago birkonbinazio izenekoa gertatu zen: hasierako nukleo horietatik eta elektroietatik atomo osoak eratzea, hain zuzen. Orduantxe askatu zen erradiazioa. Izan ere, elektroi higikorrek harrapatuta zegoen ordura arte, baina birkonbinazioaren ondoren materiatik bereizi (edo banandu) ahal izan zuen eta milaka milioi argi urtez aske ibili, Unibertsoa hedatzen ari zela?eta hoztuz eta hoztuz: igorpenaren unean 3.000 Kelvin gradu izatetik 2,75 Kelvin gradu (?270 gradu zentigradu) izatera pasatu zen. Berari zor diogu Unibertsoaren hasierako uneei buruz gaur egun dugun maparik onena, erradiazioari, hondo zehaztugabe kosmologikoa ere deitua. Behin atomo osoak eratutakoan -hidrogeno eta helio atomoak, funtsean-, grabitazioak materia erakarri ahal izan zuen eta lehenengo belaunaldiko izarrak sortu; gero, izarrak galaxiatan elkartu ziren, eta galaxiak, berriz, galaxia multzotan. Lehenengo belaunaldiko izar horietako batzuk desagertu egin ziren hainbat eta hainbat supernoba lehertu zirenean, baina erreakzio nuklear jarraien ondorioz barnean sortutako bizi organikoko elementuak espazioan barreiatu zituzten. Hauts hodeiak sortu ziren horrela, eta horietatik bigarren belaunaldiko izarrak eratu, planetaz inguratuta. Eta horietan aurkitu zuten molekula organikoek, azkenean, lehenengo zelula biziak eratzeko eta ondoren izaki bizidun konplexuak sortzeko beharrezko zuten ingurune abegitsua (ikusi halaber 26?27. orr). Gure Unibertsoaren historiari buruzko ikuspegi bat dugu aurrekoa, zientzialariek onetsia, eta funtsezko hiru arrazoi ditugu hura egiazkoa dela sinesteko. Lehenik eta behin, ageri?ageriko frogak ditugu Unibertsoa suzko bola batetik sortu zela uste izateko, nahiz eta gertakariaren antzinakotasuna eta espazioaren handitasun ikaragarria medio alderdi asko dauden oraindik argitzeke, batez ere jatorriari dagokionez. Baina berriki egindako behaketei esker kosmosaren historiari eta egiturari buruzko xehetasun asko zehaztu ahal izan dira. Unibertsoan dagoen materia kopurua balioztatu ahal izan dugu, adibidez, galaxien eta galaxia multzoen higidura aztertuz batez ere. Datu horietatik abiatuta, "materia ilun" misteriotsu ugari dagoela ondorioztatu ahal izan dugu. Materia hori ezin da antzeman igorritako erradiazioren baten bidez (argia, adibidez), ez baitu distirarik egiten, eta haren konposizioa materia arruntarenaren guztiz ezberdina da. Urruti?urrutiko galaxien distantzia ere lehen baino askoz hobeto balioztatu ahal izan dugu, batez ere galaxia horietako supernoben leherketak behatuz eta kaltzinatutako izarren agoniagatik argi gero eta indargeagoa neurtuz. Horri esker, beste zerbait jakin genuen ezustean: materia ororen grabitate indarraren eraginez Unibertsoaren hedapena murrizten ari zela uste genuen; egiaz, ordea, areagotzen ari dela dirudi. Zergatik? Badirudi energia ilunen bat ere badagoela Unibertsoan, eta energia horrek, lehen aipatutako materia ilunak ez bezala, bultza egiten duela materia oro are azkarrago urrun dadin, grabitazio negatiboko eremua bailitzan. Orain argi dago, beraz, Unibertsoa etengabe hedatuko dela. Galaxien eta galaxia multzoen sorrerari buruzko teoriek ikerketa lan handia ekarri zuten halaber. Horrela, tamaina handiko egiturak agertu izana azaldu ahal izan dugu hasiera?hasierako Unibertso hartako dentsitate aldaketa txikietatik abiatuta. Ondorio horiek guztiek, alabaina, galdera garrantzitsu bat uzten dute argitzeke: Nolatan da Unibertsoa hain homogeneoa (hau da, uniformea) norabide guztietan, geroko galaxien jatorri izandako dentsitate desberdintasun txiki?txikiak ere baldin baditu bere baitan? Inflazioa kontzeptuan dago gakoa; horrela ulertuko ditugu, ziur aski, bi ezaugarriak. Honi deritzogu inflazioa: Unibertsoaren bizitzako lehenengo segundo frakzioan gertatutako hedapen aldi azkar?azkarrari, gerora areagotu egin zena. Horrelako hedapen handiak lau?lau utzi behar izan zuen Unibertsoa, ezinbestean, hasierako indar horren fluktuazio kuantikoek dentsitate desberdineko guneak sortu baino lehen. Baliteke hedapenak, inflazio aldietan lehenbizi eta desazelerazio aldietan gero, galaxia multzoen dimentsioen eremuetara barreiatzea aldaketa hutsal horiek. Eta ondoren, grabitate indarrak mila milioika urtetan erakarriko zuen materia gaur egun ezagutzen ditugun izar eta galaxietarantz. Azkenik, espektro urrunei buruzko oraingo ikerketak ditugu. Ikerketa horiek bide oso interesgarriak erakutsi dizkigute, zera ematen baitute aditzera, urruti?urrutira, erradiazioa igorri eta mila milioika urteren ostean jasotzen dugun lekuetan, balitekeela fisika bera ere bestelakoa izatea. Gerta al daiteke naturaren konstanteak denboraren joanean aldatzea? Horrela balitz, garrantzi handiko aurkikuntza bat izango litzateke. Datozen urte eta hamarkadetan ikaragarri ugarituko eta hobetuko dira behaketa kosmikoak. Eta horrela, pixkanaka aurrera egin ahala, behagarri zaigun Unibertsoaren zatiari ondoen egokitzen zaion eredua zehazteko aukera izango dugu. Baina eredu hori eginda ere, zalantza ugari izango dugu argitzeke. Nola lotu grabitazio kuantikoari buruz dakiguna, bereziki Unibertsoaren sorrera, eta teoria kosmologikoa? Eta hasierako unibertso hartan naturaren legeak bestelakoak balira? Zenbateraino da bizia arrunta Unibertsoan? Sor al zitekeen beste modu batera bizi adimenduna legokeen unibertsorik? Horra kosmosaren bakartasunaren auzian sortu ohi diren eztabaidagai filosofiko nagusiei buruzko gogoeta eremua. Zientziak ezingo ditu inoiz, berak bakarrik, zalantza horiek argitu, baina zein oinarri fisiko dituzten adierazi ahal izango du behintzat.

AITZINDARIZ JOSITAKO MENDEA

1905: Albert Einstein?ek erlatibitatearen teoria azaldu zuen. 1912: Ernest Rutherford?ek atomoen nukleoa aurkitu zuen. 1924: Mekanika kuantikoaren oinarrizko ekuazioak ezarri ziren. 1929: Edwin Hubble-k Unibertsoa hedatzen ari dela eman zuen ezagutzera. 1950: Fred Hoyle astronomoak "Big Bang" esamolde umoristikoa erabili zuen lehen aldiz. 1965: Hondo lauso kosmologikoa (uhin milimetrikoen erradiazioa) aurkitu zuten. 1981: Alan Guth?ek inflazio kosmikoaren teoriaren lehen bertsioa aurkeztu zuen. 2000: Higgs Eremuaren lehengo proba esperimentala egin zen (masa jakin batek zenbateko indarra ematen dien partikulei).

IKERKETA KOSMOLOGIKOAREN HELBURUAK

Zein auzi nagusi ditugu oraindik argitzeke? Lehenik eta behin, gehiago jakin nahi genuke Unibertsoaren geometriari buruz, bai eremu behagarriarena bai kanpokoarena ere. Izan ere, eskala handian, eremu horrek oso?oso bakuna dirudi, espazio aldetik homogeneoa eta isotropoa (norabide guztietatik itxura berekoa) da eta. Baina bere parametro ikaragarriak gutxi gorabehera baino ez ditugu ezagutzen. Unibertsoaren adinari buruzko kalkuluan, adibidez, %20ko ziurgabetasun marjina dugu, eta behar?beharrezkoa da kalkuluok zehatzagoak izatea. Beste horrenbeste gertatzen da Unibertsoaren hedapena eragiten duen "energia ilunarekin" ere. Eta badugu bestelako zalantzarik ere; esaterako, ba al da espazioan bere baitan bildutako espazio zatirik? Eta hala baldin bada, ez ote gara "unibertso ñimiño" batean bizi eta bertatik ez ote dugu galaxia berberen isla ugari baino ikusten? (ikusi 24?25 orr.) Bigarren, Unibertsoa zerez eginda dagoen jakin nahi genuke: ez dakigu zein materia motak osatzen duen Unibertsoaren dentsitatea, ez eta Unibertsoa heda dadin eragiten duen indarra zertan datzan ere. Alderdi horiek ezagututa, Unibertsoko egitura handiak zergatik sortu ziren jakin ahal izango dugu. Hirugarren, hasiera?hasierako unibertsoa hobeto ulertu nahi genuke. Zerk eragin zuen hedapen kosmiko bortitz hura? Zer gertatu zen aurretik? Zein izan ziren Unibertsoaren sorreraren ezaugarriak? Ba al da kreazioaren bestelako hipotesirik? Aurkako tesi ugari daude, frogatzeko zein baino zein zailagoak denak. Aurrera egiteko, partikulen fisikari buruzko ezagutza sakondu beharra dugu, Unibertsoa sortu zeneko uneko eta berehalako momentuko elkarreraginei buruzko esperimentuak egin nahi baditugu. Dena den, horrelako esperimentuak eginda ere, ez dugu inoiz lortuko grabitazio kuantikoaren sekretuak esperimentu bidez ezagutzeko beharrezko energia mailarik. Beraz, kreazioaren azterketa kosmologikoaren legeen artean bada frogatu ezin denik ere. Gure eginkizuna, hortaz, teoria fisiko koherentea egitean datza, gero esperimentuek egiaztatutakoa. Laugarren, aztergai bakartzat izan baden Unibertsoa duen zientzia honetan, ezohiko testuinguru honetan, nola lotu teoria eta behaketa? Ez baitugu proba zientifikoaren mugen inolako azterketarik. Bada, ordea, oztopo hori gainditzen lagun gaitzakeenik: "unibertso multzoa" (alegia, "multibertsoa") ideia, hain zuzen.


Eta horra inflazioa

1. ZIENTZIAREN MUGAK

Eta horra inflazioa

Azken hogei urteotan gaurkotasun gehien duen teoria kosmologikoa "inflazio" kosmikoaren teoria dugu: Unibertsoa ia mugarik gabeko espazioan heda zedin ahalbidetu zuen indar ikaragarriarena, hain zuzen. Andrei Linde irakasleak, Stanford?eko Unibertsitatekoak, hainbat azalpen eman dizkigu.
IVAN BRISCOE-K EGINDAKO ELKARRIZKETA
Unescoren Albistaria ko kazetaria
Zergatik egon zen inflazio aldi bat Unibertsoaren historia hasterakoan?
Inflazioari esker hainbat gauza azal ditzakegu: Unibertsoaren dimentsioa, Unibertsoaren homogeneotasuna, zergatik duen norabide guztietan gutxi gorabehera itxura bera eta zergatik izan zen Unibertsoaren hedapena aldi berekoa. Gainera, eta fluktuazio kuantikoetatik abiatuta, galaxiak nola eratu ziren ulertzeko aukera ere ematen digu. Funtsezkoena zera da, Unibertsoko zenbait eremu zergatik diren antzekoak jakitea. Demagun Unibertsoa sortu zeneko hasiera-hasierako une haietan gaudela. Irudika dezakegun unerik aspaldikoenean (Planck-en denbora deritzona, hau da, 10?43 segundo kreazioaren ondoren), Unibertsoak zentimetro zatiki bat inguruko tamaina zuen. Une horretan, argiak eta erradiazioak espazio horren zati txiki?txiki bat baino ezin zezaketen zeharkatu. Beraz, Unibertsoaren ezkerreko aldeak ez zekien eskuinaldea hor zenik, eta erdialdeak ere ezin ikus zitzakeen bi aldeak: ez zegoen horrelako kontaktuetarako denborarik. Gero, bat?batean, dena berdin?berdina da Unibertsoan. Ezusteko mirari modukoa fisikarientzat. Une horretan, alabaina, inflazioaren teoria heldu zitzaigun gu estutasunetik ateratzera. Bertsiorik bakunenaren arabera, inflazioa Plancken denboran hasi zen. Beraz, 10?35 segundora arte, 10 ber bilioi bat zabaldu zen espazioa, argiarena baino abiadura handiagoan ahalik eta norabide guztietara luzatuko litzatekeen mintz elastiko bat bailitzan, gero gaur egun ikusten dugun Unibertsoarenak baino dimentsio handiagoak hartzeko.
Ba al da materiarik hedatzen ari den espazio horretan?
Materiaz aritzean zeraz pentsatzen dugu eskuarki, mugimenduan edo elkarren talkan ari diren partikuletan, ikus daitezkeen gauza solidoak osatzen dituzten horietan. Baina eremuak ere badira; esaterako, eremu elektromagnetikoak. Guk ez dugu Lurraren eremu magnetikoa ikusten, baina jakin badakigu hor dagoela. Materia moduko bat da. Gure hipotesiaren arabera, materiak itxura berezia hartzen zuen hasierako unibertso hartan: "eremu eskalarra" deritzoguna. Ez dugu eremu hori ikusten (hutsaren antzekoa da), baina, baldin badago, litekeena da energia ikaragarria izatea bere baitan. Hedapen normaleko unibertsoan materiaren dentsitatea murriztu egiten da; eremu eskalarra eta bere energia, aldiz, ez dira gutxiagotzen, eta horrek zera esan nahi du, azkarrago eta denbora gehiagoz zabaltzen dela espazioa; eta horixe da inflazioa. Pixkanaka-pixkanaka, eremu eskalarrak ere galdu egiten du energia, desegin egiten da, eta partikula normalak sortzen ditu. Eta orduan, unibertso bero bat agertuko da, Big Bang?aren teoria klasikoan bezala

.

Zein zen eremu eskalar horien jatorria?
Litekeena da hasieratik hor egotea, Unibertsoan, gainerako materia guztia bezala. Unibertsoko gune batzuetan eremu eskalarrak ahulak ziren, eta horrelakoetan ez zen inflaziorik egon; ondorioz, gune horiek oso txikiak izaten jarraitu zuten. Eremu eskalar handiko guneak, aldiz, ikaragarri zabaldu ziren. Eta gu horrelako batean bizi gara.
Zuk "zuhaitz kosmikoa" esamoldea erabili duzu egiazko Unibertsoa deskribatzeko. Zer esan nahi duzu?
Galaxiak sortzeko, ezinbestekoa da aurrez fluktuazio txikiak gertatzea. Fluktuazioak handiak badira, gerta daiteke gure unibertso zatiaren bestelako ezaugarriak (hots, denbora eta espazio desberdinak) izango dituzten unibertso zati berriak eraraztea. Baina hain daude urrun zati horiek, inoiz ez dugula izango haiek ikusteko aukerarik.
Betiereko inflazioaz ere aritu izan zara. Zer esan nahi duzu, berriz gerta daitekeela?
Gerta daiteke, bai, baina gugandik nahikoa urrun. Edo hemen bertan ere bai, baina gu ez gara ohartuko, espazioa bere baliabideetatik bertatik zabaltzen baita inflazioan. Baina ez kezkatu, ez dago?eta inflazio horrek gu txikitzeko inolako arriskurik. Inoiz ikusiko ez dugun unibertso haurtxo bat sortu baino ez du egingo. Duela hogei urte, inflazioa aurkitu zenean, zientzi fikziokoa zirudien. Pixkanaka, alabaina, teoria kosmologiko nagusia bihurtu da. Eta, ahalegindu ere, ahalegindu gara Unibertsoa inflaziorik gabe ulertzen, baina orain artekoen artean ez da teoria zuzenik izan.

Eta lehenagotik zer?

1. ZIENTZIAREN MUGAK

Eta lehenagotik zer?

Atomoen barrualdean aurkituko al ditugu Unibertsoaren misterioen erantzunak?
IVAN BRISCOE
Unescoren Albistaria ko kazetaria

Gure unibertsoaren historiaren filma atzerantz ikusterakoan, kontuak izugarri korapilatzen zaizkigu amaieran. Hasieran harmonia fisiko ezin aldekoagoa dugu bai planetentzat bai gizakiontzat; gero, ordea, infernua: Eguzkiaren nukleokoak baino tenperatura altuagoak, zoro moduan dabilen materia nahaspila, indar ikaragarriak txikituz eta txikituz_ Eta amaieran, irudiak bestera egingo du bat-batean: lehentxeago eroaldia zena huts bihurtuko zaigu, huts mugagabe eta barea. Inork gutxik du gustuko amaiera -edo hobeto esanda, hasiera- hori. Zientzialariak gai hori aztertzen aritu diren arren, ez dute aurrerapen handirik lortu ezereza osotasun suhar eta aztoratua nola bihurtu zen azaldu nahi horretan. Batzuen ustez agian bada azalpenik. Gabriele Veneziano dugu horietako bat. Fisika Teorikoko espezialista bikain horrentzat, guk hautematen dugun errealitate horren "azpian" bada errealitate sakonagorik; hain zuzen ere, hamaika edo hamabi dimentsiotan bibratzen duten superkorda modukoak. Italiar horren esanetan, superkorda horiek, euren bibrazio ñimiñoetatik abiatuta, Unibertso osoa sortzen eta osatzen dute. Unibertsoa nola sortu zen kontatu digu Venezianok, eta, egia esan, bere kontaketak XX. mendeko fisikan zeharreko odisea dirudi. Superkorden teoriak, eta baita oinarrizko partikulen fisikaren esparruko beste antzeko teoria askok ere, XX. mendeko lehenengo hamarkadetako bi aurkikuntza teoriko nagusi ditu jatorri: erlatibitate orokorra eta mekanika kuantikoa. Lehenengoari esker, Unibertsoaren bilakaeran atzera egin ahal izan zen, dentsitate handiko (agian infinituko) hasierako puntura arte, edo, bestela esanda, "singulartasunera" arte. Mekanika kuantikoak, berriz, atomoan eta atomoaren elementuetan (protoietan, neutroietan eta elektroietan) sartzeko aukera eman zuen, eta, gero, berebiziko ekipo eta adimenei esker, atomoaren elementuen elementuetan sartzekoa.

Grabitoiaren bila

Bi korronte teorikoak bat datoz horretan. Unibertsoa hasierako zopa ikaragarri batetik sortu zela ziurtzat joz gero, agerikoa da zopa hartan materiaren oinarri-oinarrizko unitateak zeudela, eta, ondorioz, Unibertsoaren kreazioa ulertzeko gakoa unitate horien legeak zeintzuk diren jakitean datza. Pasa den urtera arte, ikerketa lan horien gune nagusia tutu bat zen: arra bete zabal, iman indartsuz inguratua eta Frantziaren eta Suitzaren arteko mugan Ikerketa Nuklearretarako Europako Laborategian (CERN) biraka eta biraka zebilen tutua. Pare bat elektroik segundoko 11.000 bider (argiaren abiaduran hortxe?hortxe) zeharkatzen zuten 27 km?ko tutu hura, gero elkarren artean talka egiteko. Zientzialarien lanak E=mc2 formula zuen oinarri. Einsteinen funtsezko formula horrek energiaren eta masaren arteko baliokidetasuna ematen du. Partikula azpiatomiko bat (adibidez, elektroi bat edo protoi bat) azelerarazi eta, ondoren, beste baten aurka jo dezan eraginez gero, argiaren abiaduran joanda partikula horrek metatutako energiak sakabanatu egingo dira bizi laburragoko partikula handiagotan, hain zuzen ere hasierako unibertso hartako -espazioa hoztearen ondorioz pilatu baino lehen, beraz- partikula motetan. 2005. urtean partikula azeleragailu berri bat jarriko dute abian. Large Hadron Collider izenekoak Lurrak baino 100.000 bider eremu magnetiko handiagoa izango du, sei solairuko luzerako hainbat detektagailu ere bai, eta Unibertsoaren bizitzako lehen pikosegundoan (10-12 segundo) zegoen egoera azpiatomikoa errepikatzeko gai izango da. "Orain arte behatutakoak baino hamar aldiz distantzia txikiagoak behatu ahal izango ditugu materiaren barruan" diosku John Ellis-ek, CERN-eko fisikarietako batek. Aurrerapen teorikoei eta azeleragailu horretan nahiz beste batzuetan egindako esperimentuei esker, atomoa desegitea eta atomoen higidura gidatzen duten indarrak deuseztatzea lortu dute zientzialariek 60 partikula baino gehiagotan. Eta, horrela, Unibertsoaren historia berri bat sortu dute. Baina historia osatzeke dute oraindik. Ez da gutxi quarken eta fotoi kateen potentziak zerrendatzea eta kalkulatzea, baina nola sortu ahal izan zuten kaosetik hainbeste ezaugarrik hainbesteko uniformetasunarekin? Nondik sortu zen grabitatea? Grabitoia, grabitatearen ustezko eramailea, alde batera utzi izan da orain arte. Grabitatea bera ez dator bat teoria kuantikoarekin, eta atomo bakoitzean grabitateak duen intentsitatea hutsaren hurrengoa da indar nuklearren eta elektromagnetikoen bortitzarekin alderatuta. Horrela ez balitz, nola liteke aulki bat aski izatea planetaren grabitate indar guztia indargabetzeko?

Korda magikoak

Galdera horiei guztiei erantzun nahian, zientzialariak bateratze kontzeptuaz baliatu dira. Naturaren teoria bateratua izateko premiak arrazoi aski jakinak ditu. Azken estertoreen artean, CERNeko azeleragailu zaharrak Higgs?en eremua izenekoaren lehenengo argibide esperimentalak eman zituen. Higgs?en eremu hori indar eremu bat da, eta, eremu elektromagnetikoetan bezala, zenbait partikulak elkar eragiten dute (edo ez) horrelakoekin, eta norbere masa hartzen. "Imajina ezazu makarroiak egosten ari zarela" azaldu digu Ellis?ek; "olio tanta batzuk bota dituzu lapikora. Hoztu denean, olioa bereizi egin da. Bada, horixe lortu nahian gabiltza azeleragailu berriarekin: ura irakin eta, gero, desberdintasunak lurruntzen ikustea". Hala ere, grabitazioaren auziak hor dirau, argitu gabe. John March Russell CERN?eko fisikariari berotu egiten zaio gogoa gainerako indarren aldean grabitazioa hain ahula izatearen arrazoia bere energia beste dimentsio batzuetan xurgatua dela baieztatzen duen hipotesiarekin. Berak dioenez, hori horrela balitz azeleragailu berriaren bidez aukera handiak izango lituzkete partikula hutsak baino zerbait gehiago aurkitzeko: energia "beste mundutik" xurgatu ahal izango litzateke, edo, bestela esanda, zulo beltz ñimiñoak sorrarazi ahalko lirateke segundo zatiki batez. Dimentsio berri horiek direla?eta, oinarrizko partikulek are nahasgarriagoak dirudite, baina, egiaz, aurkakoa gertatzen da, eta kordak izan badirela frogatzeko lehenengo urratsa izan liteke. "Teorian, grabitatearen auziak eta korden teoriak primeran egiten dute bat" dio March Russell?ek. Baina zer dira, zehatz?mehatz, korda magiko horiek? 30 urtez, fisikaren teorikoek hainbat eta hainbat aurkako formula egin dituzte zera azaltzeko, unean uneko fenomenoek (10?32 cm?ko luzerakoak eta, beraz, esperimentu orotan ikusezinak) sortzen dituztela partikula eta indar ezagun guzti?guztiak, grabitatea barne. Teoria hori egiaztatuz gero, inoiz egindako teoriarik funtsezkoena izango litzateke, Unibertsoari bere forma eta bere eginkizuna emango liokeen lege gorena. Zoritxarrez, magnitude infinitesimalak eta dimentsio betegarriak direla?eta, teoria horren abstrakzio maila ikaragarria da. Baina horrek ez du Veneziano gogogabetzen, ez horixe. CERN?en aritzen den italiar horren ustez, berriz idatzi behar da kreazioaren historia. "Big Bang?a korden teoria egiaztatzeko bitarteko bat iruditzen zait. Baina zera gertatzen da, zero denborara hurbildu ahala kordak ez direla espazioan sartzen". Ondorioak iraultzaileak dira. Kordak ezin zirenez txikiagotu, ezinezkoa da Unibertsoaren hasiera hartan dentsitate infinituko singulartasunik egotea. Venezianoren ustez, "baliteke historiaurre luze?luzea izatea aurrez, unibertso ia hutsal eta infinituarekin hasitakoa eta ia elkarreraginik gabeko grabitate uhinez betea. Big Bang?arekin amaitutako prozesuaren hasiera dentsitate handi?handiko gune bat izan zen, gero zulo beltz bat eratzea eragin zuen zulo beltz bat hain zuzen". Bere barruan geratutako uhinak elkar eragiten hasi ziren korda moduan. Grabitatearen aurrekoak espazioa bat?batean zabaltzea eragin zuen, eta, une erabakigarri eta ilunen batean, korden aroak Big Bang-ari bide eman, eta partikulen, planeten eta gizakion aroa sortu zen. "Big Bang?a bilakaera klasikoa da" diosku Venezianok. Arazo ugari ditugu oraindik gai horretan, batez ere zera azaldu nahi dugunean, zergatik kordek (edo funtsezko beste zernahi teoriak) ez dituzten elkarren artean erabat desberdinak izango diren lege fisikoak sorrarazten. Errealitatea unibertsoen eskailera batetik zehar doala eta eskailera horretako maila bakoitza aurrekoaren gainean dagoela pentsatze hutsak zirrara eragiten du. "Gaurko mundu honetan gaztelua eraitsita dago, hondakin pila ikaragarria baino ez da" dio Ellis-ek, "baina hasiera hartako egitura paregabea izango zen, eta eder?ederra eta bakun?bakuna ere bai, nolabait".


Espazioa uzkurtuta baldin badago...


Unibertsoaren balizko historia

Unibertsoaren balizko historia

1. 0 segundo: Ez dakigu Unibertsoa nola sortu zen. Zientziaren aldetik Big Bang-ari buruz dakigunaren arabera, "singulartasun" batetik sortu zen, hots, espazioaren eta denboraren lege guztiak lehertu egiten direneko dentsitate infinituko puntu batetik. Baina oraindik espekulaziotan gabiltza: batzuek zulo beltz baten barruko hazkuntzaz dihardute; Big Bang-aren jarraitzaileek "apar" kuantikoko eremu baten fluktuazioaz; eta beste batzuek unibertso sortzaile eta suntsitzaile baten eiekzioaz. Fededunek, berriz, nahiago dute Jainkoaren ekintza izan zela pentsatu. 2. 10-43 segundo ( hau da, 0,0000000000000000000000000000000000000000001 segundo): Artean ez dago Einsteinen funtsezko lege fisikoek definitutako espaziorik, ezta denborarik ere. 3. 10-43 segundotik 10-35 segundora: Egungo teoriek "inflazio" bizkor bat gertatu zela diote: argiaren abiadura baino hedapen azkarragoa. Baliteke Unibertsoa, hasieran milimetro bateko bolatxo ñimiño bat baino txikiagoa zena, gaur egungo teleskopiorik ahaltsuenek beha dezaketen distantzia baino askoz ere haratago hedatzea. Ez dakigu, ordea, zein indar motak eragin zezakeen halako hedapenik. 4. 10-35 segundotik 10-12 segundora: "Inflazioa" gelditu egin da. Hura eragin zuen hasierako indarrak oinarrizko hainbat partikula -elektroiak, quarkak, gluoiak eta neutrinoak- utzi ditu atzean, ingurune bero-bero batean (1027 §C-ko tenperatura). Akituta, Unibertsoko hasierako indar hura disolbatu egin da grabitatean eta maila nuklearrean aritzen diren beste indar batzuetan. Jada aplika daitezke Einsteinen legeak. Eta Unibertsoa hor dabil, hedatu eta hedatu, hoztu eta hoztu. 5. 1011 segundo: Tenperatura mila bilioi gradu zentigradutara jaitsi da. Fisikako oinarrizko lau indarrak agertu dira: grabitatea, indar nuklear indartsua, indar nuklear ahula eta elektromagnetismoa. Partikula konplexuagoak sortzeko garaia da orain. 6. 106 segundo: Quarkak hirunaka biltzen hasi dira, eta, horrela, atomoen oinarrizko egitura eratu dute lehen aldiz: protoiak eta neutroiak. Materiak eta antimateriak talka egin dute, elkar suntsitzen hasi dira. Horren ondorioz, baina ez dakigu zein arrazoigatik, materia puruaren hondarra utzi dute. Unibertsoaren tenperatura mila milioi gradu zentigradutara jaitsi da. 7. 100 segundo: Neutroiak eta protoiak elkartu egin dira, eta atomoaren nukleorik oinarrizkoenak eratu dituzte: hidrogenoa, helioa eta litioarenak. Unibertsoak hozten jarraitzen du, azkar gainera. Hain azkar, elementu astunagorik eratzeko adina berotasunik ere ez dela. 8. 300.000 urte: Argiak ez du hasierako unibertsora heltzerik lortu. Izan ere, elektroiak eta protoiak (argiaren eta beste uhin energetiko batzuen eramaileak) hor badaude ere, hain da lodia horien nahastea, argiak ezin duela hura zeharkatu. 3.000 §C-tara iritsitakoan, elektroiek atomoaren oinarrizko egiturara konektatzea lortu dute, eta, horrela, fotoiak askatu eta Unibertsoko lehenengo seinale elektromagnetikoa sortu dute (oraindik ere entzun egiten dugu haren arrastoa). Espazioa gardena da orain. 9. 2.000-3.000 milioi urte: Aro kosmiko iluna amaitu egin da; Unibertsoko lehenengo izarrak sortu dira, gas hodei dentsoz inguratuta. Izar horien hidrogenoak bat egin du helioarekin, grabitatearen eraginez, eta, ondorioz, argia eta berotasuna barreiatu dituzte espazioan. Erreakzio nuklearrek, bortitzak eta beroak, elementu berriak sortu dituzte: karbonoa, oxigenoa eta magnesioa. Supernoba izeneko izar erraldoiak lehertu eta hil egin dira, eta bilakaera betean dauden galaxietan zehar materia astuna askatu dute. 10. 5.500-10.500 milioi urte ( ez dakigu, zehatz-mehatz, data): Gure Eguzkia eta Eguzki sistemako planetak eratu dira, ziur aski supernobaren batek eragindako kataklismoaren ondorioz: hautsez, harriz eta gasez osatutako metaketak eratu zituen, eta, pixkanaka, metaketa horiek gorputz esferiko bihurtu ziren. Eguzkitik gertuen dauden planetetan (Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte), gas arin gehiena erre egin da, eta batez ere honakoez osatutako nahastea utzi du Lurrean: burdina, nikela, karbonoa, oxigenoa eta magnesioa. Planetarik urrunenak, aldiz, Jupiter eta Saturno esaterako, gas arinez betetako globo erraldoiak dira oraindik ere. 11. 6.200-11.200 milioi urte: Bizia sortu da. Lehenengo zelulak agertu dira Lurrean. Antzinako teorien arabera, hasiera hartan urez, metanoz eta hidrogenoz osatutako nahastea omen zegoen, eta tximistek nahaste horretan jotzearen ondorioz sortu omen ziren biziaren funtsezko osagaiak (adibidez, aminoazidoak). Gaur egungo teoriek, ordea, bestelakorik diote: Lurrera eroritako asteroideek ekar zitzaketela, hain zuzen, bizi organikoaren haziak. 12. 10.000-15.000 milioi urte: Organismo zelulanitzak hedatu egin dira, sexu ugalketa hastearen ondorioz. Lehenengo ornodunak agertu dira, eta, ondoren, dinosauroak, ugaztunak eta landareak. Duela bost milioi urte inguru, zenbait hominido espezie agertu ziren Afrikan. Homo Sapiens, berriz, duela 100.000 urte baino gehiago azaldu zen, eta harekin batera, giza hizkuntza, kultura eta gizartea sortu.


Erantzunik gabeko galderak

2. KOSMOSA, JAINKOA ETA GU

Erantzunik gabeko galderak

Kosmologiak Unibertsoaren bizitzako lehenengo uneen berri izateko aukera eman digu. Baina zientziak zenbat eta aurkikuntza gehiago egin, orduan eta galdera gehiago ditu erantzuteke.
JOHN HORGAN
Estatubatuarra, The End of Science (1996) eta The Undiscovered Mind (1999) lanen egilea. Bere azken lana, The Deep End: Getting to the Bottom of Mysticism, datorren urtean emango dute argitara.

Behingoz existentziaren misterioa argitzear al dago zientzia? Halaxe diote zientzialari ospetsu batzuek. Horien ustez, teoria fisiko bateratzaileek (korden teoria, adibidez, Big Bang?aren teoriaren bertsio hobetuekin batuta) laster baino lehen emango digute "Osotasunaren teoria". Hainbat fisikarik -Stephen Hawking tartean- egindako deskribapenaren arabera, Osotasunaren teoria hori agerkunde mistikoen modukoa izango da: naturari beha egoteak eragiten digun "O!" harritua erabateko "Jakina!" bihurtuko omen du betiko. Galderarik gabeko mundu batean pentsatze hutsak ikaratu egin du bat baino gehiago, poztu ordez. Baina egon daitezela lasai, ez da?eta horrelakorik inoiz gertatuko. Izan ere, horixe baita zientzia modernoaren kontraesan nagusietako bat, hots, existentziari buruzko zenbat eta gauza gehiago erakutsi, orduan eta misterio gehiago duela.

Zera eta ezereza

Has gaitezen galdera erraz?erraz honetatik: zergatik dago zerbait eta ez ezereza? Big Bang?aren teoria sekulakoa izanagatik ere, ez da gai Big Bang hura zergatik gertatu zen azaltzeko. Hainbat fisikarik gogoraraziko digutenez, mekanika kuantikoaren arabera, hutsean badira hainbat partikula -birtualak izenekoak- bat?batean agertu eta bat?batean desagertu egiten direnak. Eta hori dela?eta, euren ustez baliteke Unibertso osoa partikula birtual baten antzera hasi izatea. Tutik ere ez dakite; horixe da egia. Eta fisikari zintzoek onartu egiten dute hori, alegia, ez dakitela zergatik dagoen zerbait ezerezaren ordez. Azken finean, nondik etorri ziren ustez kreazio kuantikoa ahalbidetu zuten mekanika kuantikoaren legeak? Egin dezagun aurrera, eta hona hemen hurrengo galderak: zergatik du Unibertsoak guk hautematen dugun itxura eta ez bestelakoa? Zergatik dago naturaren lege horiez gidatuta eta ez beste batzuez? Lege horietan egindako aldaketarik txikienak erabat aldatuko luke errealitatea. Nahikoa zatekeen grabitazioa zertxobait indartsuagoa izatea, Big Bang?a gertatu bezain laster Unibertsoak bere hedapena bertan behera utzi eta zulo beltz batean erortzeko, edo apur bat ahulagoa izatea, Unibertsoa azkar?azkar sakabanatzeko eta, ondorioz, ez izarrik ez galaxiarik ez planetarik inoiz ez sortzeko. Kosmosa sortu ahal izateko, beraz, grabitazioak maila jakin batekoa behar zuen izan. Eta Lawrence Krauss fisikariaren esanetan, grabitazio maila behar bestekoa izateko posibilitatea guk Eguzkiaren atomo kopurua zehatz?mehatz asmatzekoaren adinakoa zen gutxi gorabehera. Jarraitzeko, azter dezagun biziaren misterioa. Richard Dawkins biologoak zera esan zuen bere garaian: bizia "ez dela jada misterioa", Darwinen teoriak (hautespen naturalaren bidezko bilakaera) dena argitu omen zuen eta. Baina kontua da oraindik ere bizia ikaragarrizko misterioa dela, teoria eboluzionistek edo paradigma biologikorik modernoenek -esaterako, genetikak eta biologia molekularrak- misterioaren kode ugari ematen badizkigute ere. Zientziok ez dira gai azaltzeko, adibidez, zergatik sortu zen bizia lehenbizi Lurrean, edo gertaera hura aurreikusteko modukoa zen ala, aitzitik, nekez gertatzekoa zen. Bizia halabeharrezko fenomenoa omen da, Unibertso osoan gertatzen den fenomenoa. Horixe diote Dawkinsek eta beste hainbatek, baina ez dago hori sostengatzen duen froga zientifikorik. Hamarkada luzetan aritu dira ikertzen, baina oraingoz ez da bizi arrastorik aurkitu Unibertsoko beste inon. Eta, dakigunaren arabera, Lurrean bizia behin agertu zen, duela 3.500 milioi urte inguru. Bestalde, zientzialariak zenbat eta gehiago saiatu laborategitan bizia sortzen, orduan eta biziaren jatorriari buruzko zalantza gehiago dituzte. Francis Crick?ek, Nobel Saria jasotakoak, deitoratu egin zuen "bizia sortzeko hainbeste baldintza ezinbesteko behar izateagatik biziaren jatorria ia miraritzat jotzea". Baina argi dezagun Crick agnostikoa dela, ateismotik hurbil.

Homo Sapiensa baino ez da gai irratiak egiteko

Zientzialari askok diotenez, ez omen zen denbora luzea igaro bizia Lurrean finkatu zenetik geure espeziea, hain konplexua, azaldu zen arte. Baina Lurreko biziaren historiak bestelakorik dio. Duela 3.500 milioi urte sortu zen Lurrean bizia, eta denbora horren %80an zehar organismo zelulabakarrak -hala nola, bakterioak eta algak- izan omen ziren izaki bizidun bakarrak. Gero zerbait gertatu zen (biologoek ziur aski inoiz ez dute jakingo zehatz?mehatz zer), eta horrek trilobiteen, trizeratopsen eta beste izaki zelulanitz batzuen aroa ekarri zuen. Stephen Jay Gould paleontologoaren iritziz, Homo Sapiens?a agertu izana kontingentziari -zori hutsari- zor zaio batez ere. Berak dioenez, bizia berriro hasieratik hasiko balitz, ziur aski nekez sortuko litzateke ugaztunik, are gutxiago Homo Sapiens?ik, ezta milioi bat aldiz hasita ere. Ernst Mayr biologoa ere iritzi berekoa da, eta, bere ustez, gizakiok gara galaxia osoan, bai eta Unibertso osoan ere, irratiak eta bestelako komunikazio teknikak asmatzeko gai diren izaki bizidun bakarrak. Eta horregatik dio horrelako irratitransmisoreen bidez Lurretik kanpo adimenik aurkitzeko proiektu orok porrot egingo duela seguru. Steven Weimberg?en esanetan (partikulen fisikan espezialista dugu bera), "Unibertsoak zenbat eta ulergarriagoa eman, orduan eta zentzugabeagoa dirudi". Nik neuk zientziari buruz egin ditudan azterketek honela pentsatzera eraman naute: "Unibertsoak zenbat eta ulergarriagoa eman, are nekezago gertatzekoa dirudi". Eta Unibertsoan nekez gertatzekorik ezer baldin bada, nekez gertatzekoa izate horrek jan dezan uzten duen materia nahaspila hori da, ezbairik gabe, nekezena".


Zientziaren mitoak

2. KOSMOSA, JAINKOA ETA GU

Zientziaren mitoak

Mitoa, erlijioa eta zientzia betidanik saiatu izan dira betiereko galderari erantzuten: zer dela?eta dago zerbait, ezerezaren ordez?
MARCELO GLEISER
Brasildarra, Fisika irakaslea Dartmouth College-n, The Dancing Universe: From Creation Myths to the Big Bang (Plume, 1998) idatzi du.

Zibilizazioaren hastapenetatik, gizateria txundituta hazi da zeruari eta Naturaren lan ugariei begira. Lilura hori beldurrari estu loturik egon ohi da: Naturaren funtzio bikoitzak, sortzailea eta suntsitzailea aldi berean, erabat baldintzatu ditu kosmosari buruz ditugun ikuspegiak. Gauzak horrela, fenomeno naturalen izaera aleatorio hori nolabait kontrolatzearren, elkarren aurkako ekintza horien autoretza jainkoei leporatu zitzaien, alegia, Natura jainkotu zen. Prozesu horretan, ezinbesteko galdera bat sortzen da: zer dela?eta dago zerbait, ezerezaren ordez? Kultura guztiak, gure tradizio zientifiko modernoa barne, kreazioaren misterioa argitzen ahalegindu dira. Mitologiek, alde batetik, eta ikerketa zientifikoak, bestetik, ematen dituzten argibideen artean, ordea, elkarrekikotasun harrigarria gertatzen da. Desberdintasun nagusia hauxe da: zientziaren prozedurak bazter uzten du behagarri diren fenomenoetan oinarritzen ez den azalpen oro, mitoetan jatorria duten teorien oinarri bakarra fedea den bitartean.

Grezia eta arrazoimena

Kreazioari lotutako bi mito mota bereiz ditzakegu: kosmosa denboraren une jakin batean sortu zela diotenak, historiaren hasiera ezarriz, eta betidanik "bertan" egon dela defendatzen dutenak. Lehenengoek, esaterako, Kristautasunak, denboraren ikuspegi lineala dute, eta hartan ongi bereizten dituzte hasiera, igarotzea eta amaiera. Kreazioan oinarritzen ez diren mitoetan, ordea, denborak ez du garrantzirik, ziklikoa da. Bai batzuek bai besteek aldaera ugari dituzte. Hala, "kreaziorik gabeko mitoetan" bi aukera daude: kosmosa betierekoa da, Indian Jainismoak defendatzen duen moduan, edo ziklikoa da, etengabean sortzen eta suntsitzen ari dena, Hinduismoan Shivaren dantzak ederki asko adierazten duen bezala. "Kreazioan oinarritutako mito" nagusiaren arabera, jainko batek edo batzuek sortu zuten mundua, Genesiaren kontaketa judu?kristauaren antzera. Bigarren aukera mundua ezerezetik sortu izana litzateke, Jainkoaren esku?hartzerik gabe, Zeelanda Berriko maoriek kantu honen bidez adierazten dutena: "ezdeusetik sorrera, ezdeusetik hazkundea..." Azkenik, mundua Kaosetik sor zitekeen ustekabean, non ordena eta desordena, Izatea eta Ez Izatea elkarrekin bizi ziren... Kreazioaren alderdi erlijioso horrek eragina izan du zientziaren pentsamenduan bere hastapenetatik, antzinako Grezian, k. a. VI. mendean, filosofo greziarrek mundua sortu eta bere mugimenduak gidatzen zituzten mekanismo fisikoak aintzat hartzen zituztenean, askok arrazoizko planean oinarria zuen printzipio antolatzailea onartzen zuten, Platonek "Demiurgori" eta Aristotelesek "Motore Mugiezinari" esleitzen ziotena. Tradizio pitagorikoaren benetako jarraitzailea zen Platonentzat mundua Zenbakiaren adierazpena zen, zentzumenek jasotzen dituzten harmoniak sortzeko ongi antolatuta. Natura ulertzea, beraz, Jainkoa edo zehazkiago, aforismo ezagunaren arabera, "Jainkoaren gogoa" ulertzea zen. Tradizio hori Mendebaldean berpiztu zen Berpizkundean zehar, zientzia modernoa agertzearekin batera. Kopernikoren Iraultza eragin zuten naturaren filosofo handi guztiak oso gizon erlijiosoak ziren, eta haientzat zientziaren lana beren fedetik bereizi ezineko partea zen. Koperniko bera Fromborkeko katedraleko kalonjea zen eta, nahi gabean iraultzaile, zeruko esferen ordena eta abiadura konstanteko mugimendu zirkularraren ideal platonikoa uztartu nahian zebilen. Bere Eguzki sistemako eredua, aldi berean Platoni eta bere garaiko printzipio estetikoei lotzen zaiena, antzinatasunaren eta modernitatearen arteko konpromiso ederra da. Kopernikok Paulo III. aita sainduari eskaini zion Sei liburu zeruko munduen iraultzen inguruan lan handia, Elizak, astronomia ezagutza berrien argitan, Eskrituren interpretazio berria egitearen beharra onartuko zuen esperantzan. Kopernikoren Iraultza gertatu baldin bazen, Giordano Brunoren eta, batez ere, Johannes Keplerren eta Galileo Galileiren lanari esker izan zen, neurri handi batean. Keplerrek, zenbaki mistikoaren korronte pitagorikoaren eragin handia zuena, kosmosaren harmoniaren gakoa geometria zela uste zuen. Planeten mugimenduari buruz ezarri zituen hiru legeek ongi asko adierazten dute nola adimen boteretsuaren produkzio zientifikoa sinesmen sistemaren eta datu azterketaren arteko konbinazioaren azpiproduktua izan daitekeen.

Azken egiaren mitoa

Galileok Elizarekin izan zituen gorabeherak, egun famatu bihurtu direnak, bere sinesmenei ere loturik zeuden. Gehiegi fidatzen zen gizon elizkoia izaki, bere gain hartu zuen kristau teologia norabide berri baterantz eramateko eginkizuna, xede horretarako Elizako agintariak Unibertsoaren osaketa berria onartzeko garrantziaz konbentzitu behar bazituen ere. Ezinbestean, gatazka sortu zen, eta hala, 1633an, Galileok Kopernikoren teoriei uko egin behar izan zien. Haatik, 1867an Isaac Newtonek mugimenduaren hiru legeak eta grabitazio unibertsalaren teoria azaldu eta berehala, Eguzkia Unibertsoaren zentroa zelako ustea oro har onartua izan zen. Newtonen ustetan, kosmosa, mugagabea zabaleran eta sekulakoa xedean, Jainkoaren loriaren adierazpena zen. XX. mendean, Newtonen Unibertsoaren ordez, Einsteinen Unibertso makurra agertu zen. Einsteinek frogatu zuen nola materiak eta energiak espazioa makurtu eta denboraren bilakaera alda dezaketen, bai batean bai bestean plastikotasun izugarria ezarriz. Bere teorien adierazpenik ikusgarriena Unibertsoaren beraren zabalkuntza da, 1929an Edwin Hubblek asmatua. Berriz ere jatorriaren auzia zientzialariak kezkatzera etorri zen: Unibertsoa hedatzen baldin bazen, garai batean materia guztia, ezinbestean, oso bolumen txikian estutua zegoen. Astronomiak aldarrikatzen zuenez, azken buruan, Unibertsoak jatorria izan zuen. Cambridgeko Unibertsitatean, ordea, desadostasuna sortu zen, bertan "eredu egonkorra" proposatu baitzen, Unibertsoak denboran hasierarik izan zuela ukatzen zuena. Kosmologo gehienek teoria hori baztertu zuten 1960ko hamarkadan, kosmos osoa mikrouhin erradiazioen bainuan murgildurik dagoela atzeman zenean; harrezkero, "Big Bangen eredua" onartzen da, dauden datuei gehien lotzen zaiena delako. Gai al da zientzia Kreazioaren antzina?antzinako enigma argitzeko? Ildo horretan, azken hogeita hamar urte hauetan kosmosaren jatorria deskribatzen duten hainbat eredu fisiko proposatu badira ere, denek oztopo tekniko handi berdinarekin topo egiten dute; izan ere, ez dago Unibertsoaren historiaren aurreneko momentuetan nagusi ziren energia eskala itzeletan gertatu ziren prozesu fisikoak azalduko dituen teoriarik. Aipatu eredu horiek, oinarri tekniko sendoagorik ezean, zientziaren mitoak direla esan dezakegu. Alabaina, eredu guztiak bazter uztea ez da lan erraza. Gehienez, kosmosaren jatorriaren eredu bideragarriren bat onar dezakegu, aldi berean oharrekin bateragarria eta aldakorra izango dena. Ikerketa zientifikoa, azken finean, bizirik dagoen prozesua da, non azken egiarik ez baina egiarekiko hurbilketak gertatzen diren. Gainera, zientziak, egun hura ulertzen dugun moduan, ezin die bere jatorri propioari buruzko galderei erantzunik eman: ez dakigu zergatik Unibertsoa dabilen atzeman ditugun legeen eta ez beste batzuen arabera. Gabezia horrek, zientzia lanak berezkoa duena, bide ematen dio zientziaren eta erlijioaren arteko bateragarritasun modu bati; azken horren xedea ez da zientzia jakintzaren hutsuneak betetzea, baizik eta inspirazio zientifikoaren indar sortzaile gisa jardutea. Gauzak ezagutzeko dugun gogoak geure benetako izaera aurkitzeko aukera ematen digu, gure arbasoak aldi berean liluratu eta izutu egiten zituen misterio sentsazio berak suspertuta.


Zientzia eta erlijioa: betiereko eztabaida

2. KOSMOSA, JAINKOA ETA GU

Zientzia eta erlijioa: betiereko eztabaida

Zientzia eta erlijioa, banandu ezinezko lagunak ala konpondu ezinezko arerioak? Izan al liteke filosofia bien arteko zubia?
DOMINIQUE LAMBERT
Belgikako Namurreko Notre-Dame de la Paix Unibertsitateko irakaslea.

"Egiara iristeko bi bide zeudela ikusita, biei jarraitzea erabaki nuen", zioen Georges Lamaitrek, kosmologia fisiko garaikidearen fundatzaileetarikoa ez ezik, apaiza ere bazena. "Ez nire lanean ez nire zientzia eta erlijio azterketetan ez dut ezer aurkitu, ikuspegi hori aldatzera eraman nauenik. Ez dut inolako oztoporik gainditu behar. Zientziak ez zuen nire fedea arindu, ezta erlijioak metodo zientifikoen bidez ateratako ondorioak zalantzan jarri ere." Zer-nolako elkarrekintzak daude zientzia garaikideen eta teologien artean, azken horiek tradizio erlijioso baten arrazoizko azalpena ematen duten eztabaidatzat hartuta? Zein da haien arteko lotura: erabat bananduta daude ala, alderantziz, elkarri lotuta, edo bateragarriak dira, besterik gabe? Georges Lamaitre "desadostasunaren" jarraitzaile sutsua da, eta ildo horretan, zientziaren planteamenduak eta ikuspegi teologikoa erabat kontrajarriak direla defendatzen du. Hori ez ezik, elkarrengandik hain urruti daude non batak ezin baitu inola ere bestean eraginik izan. Azken puntu horren inguruan, eredu horren beste jarraitzaile batzuek bestelako jarrera dute. Stephen Jay Gould estatubatuar paleontologoak aipatzen duen "NOMA printzipioaren" arabera (Non-Overlapping Magisteria - gainjarrita ez dauden irakaspenak) zientziak eta erlijioak, ezagutzak eskaintzen dituzten irakaspenak izanda ere, nor bestearen eremuan sartzen ez dela, horrek ez du esan nahi elkarrengandik erabat bereizita daudenik, etengabeko eztabaida ahalbidetzen dute-eta. Gould uraren eta olioaren metaforaz baliatzen da: bi elementu horiek, nahasten ez badira ere, estu loturik daude.

Elkarrekintza oparoa

Adostasunaren eredua defendatzen dutenek, ordea, ez dute aurreko hori onartzen; beren ustetan, zientziaren datuek lehen mailako laguntza eskain diezaiekete teologiei. Bi esparru horietako kontzeptuak bat etor daitezke. Esaterako, Big Bangaren eta Kreazioaren artean elkarrekintza emankorra gertatzen da. Hala ere, eredu hori hainbat galderaren sorburu da. Adostasunaren "Jainko komodina" deritzan aldaera nabarmen erortzen da oker horretan. Adibidez: zientzialariek Big Bangaren ondoko lehen uneetan Unibertsoak izan zuen bilakaera deskribatzeko grabitazio kuantikoaren teoriarik ez dutenez, hura jainkoen kreaziotzat jotzen da. Jainkoak ez du hona argibiderako batere elementurik ekartzen: kausa fisiko huts bilakatzen da, beste kausa fisiko batzuetan murgilduta. Desadostasunak, oztopo hori gainditzearekin bat, zientzialarien eta teologoen arteko begirunezko eztabaida lasairako bide ematen du, eta ez du esparru horietako batera jotzen bestea aurrera eraman behar duenean. Baina, bereizketa hori ez al liteke zorrotzegia gertatu, bai batzuei bai besteei hausnarketarako baliozko elementurik kentzeraino? Hori dela-eta, hirugarren eredua sortu da, adostasunak ez bezala, zientzien eta teologien elkarketa oro ukatzen duena. Haatik, haien arteko zeharkako elkarrizketa ezartzen du, hirugarren diziplina batek, filosofiak oro har, eskaintzen duen bitartekaritzari esker. Eredu horren abiapuntuan, zientziak hura gainditzen duten arazo filosofikoen eragile dela hartzen da aintzat, esaterako, zentzuzko edo etikako gaiak. Filosofoek, beren aldetik, tradizio erlijioso desberdinetara jo dezakete erantzun egokiak ematearren. Haiek baliagarriak dira zientzialariarentzat, ez zentzu hertsian, alegia, bere ikerketetan aurrera egiteko, baizik eta gizaki orok bere buruari egiten dizkion galderei erantzuten laguntzeko. Eta, batez ere, teologiek ere zientziek sustatu eta landutako lan filosofikoaz balia daitezke. Zientzien teologiaranzko ibilbide hori lan baten fruitua da, zientziaren ezagutzen aurrerapenaren arabera etengabean berritu behar dena. Lehenik eta behin, mugimendu horrek zenbait galdera sortaraz ditzake, eta ondoren, teologiei lotutako erantzun filosofikoak eskaintzen ditu.

Kausa naturalak ala Jainkoaren esku-hartzea?

Itzul gaitezen Big Bangera. Adostasunaren aldeko zientzialari batek hura munduaren sorrera baizik ez dela esan lezake, zentzu teologikoan. Aitzitik, baieztapen hori ez litzateke zientifikoki legezkoa izango: fisika kausa naturaletan baizik ez da oinarritzen, kreazioa, zentzu teologikoan, esku-hartze jainkotiarraren, eta beraz, "metafisikoaren" ondorio den bitartean. Ildo horretan, desadostasunaren aldekoek, Big Bang berari buruz kosmologiaren eta teologiaren arteko lotura oro ukatu nahi dute, eta jarrera hori ere ezin esan bidezkoa denik. Izan ere, Big Bangek kosmosaren hasiera fisiko gisa duen esanahiari buruzko bitarteko gogoeta filosofikoa lagungarri gerta lekioke teologoari, nola hasiera fisikoaren, jatorri metafisikoaren eta kreazio jainkotiarraren kontzeptuen artean dauden loturak eta desberdintasunak azaldu eta zehazteko, hala kreazioaren zentzu guztiz teologikoa hobeto zehazteko. Kreazioak, zentzu teologikoan, mundua jainkoen eraginez bat-batean agertu zela esan nahi du, baina Jainkoak Unibertsoa bizirik iraunarazteko erabiltzen duen erlazioa ere bada, hari forma fisikoa emanda. "Bat-bateko sorrera" hori ezin da denbora fisikoan kokatutako prozesu baten hasieratzat jo, hain zuzen ere espazioa, denbora eta materia sortarazten dituena baita. Halaber, ezin esan inondik ere "harreman sortzaile" hori kausa fisikoa denik, kausa fisiko guztien kausa da eta. Argitze filosofiko horretatik adierazpide berriak sor litezke, denboraren eta betikotasunaren, Munduaren eta Jainkoaren arteko harremanak teologia mailan adierazteko, hain zuzen ere. Ordainetan, zientzien irismena eta mugak hobeto ezagutzeko bidea emango du. Beraz, batzuentzat zientziak eta erlijioak banandu ezinak baina erabat desberdinak diren lagunak dira; beste batzuentzat, hirugarren baten esku-hartzeak iraunarazten du adiskidetasun hori; beste batzuen ustetan, bikiak dira, eta azkenik, badira ere lagunak ez direlakoan daudenak, inoiz ere elkar topatzen ez dutela diotenak, alegia. Laburbildurik, fusiotik hasi eta fisiora bitartean doazen harremanak.

Steven Weinberg*: Behin betiko teoriaren bila

"Ia seguru nago behin betiko teoria aurkituko dugula, naturaren irregulartasun guztiak argituko dituena, baina, aldi berean, misterio bat argitu gabe utziko duena: Zer dela-eta teoriak ez du beste zerbait adierazten, esaterako, ezer ere ez dagoela, edo bi partikula bakarrik, betiere bata bestearen inguruan orbitan biraka dabiltzanak? Gehienez, logikoki ahula izango den teoria baizik ezin izango dugu aurkitu, izango duen aldaketa oro kontraesan logikoen sorburu izango delako. Maila apalago batean, zientzian badira hain erradikalak ez diren mugak, baina praktikan seguruenik gainditu ezin izango ditugunak. Adibidez, oso litekeena da behin betiko teoria soken teoria bezalakoxea izatea, baina ez dakit nola molda gintezkeen orain artean laborategian aurkitu ditugunak baino hamar ber 17 aldiz txikiagoak diren egiturak zuzenean sortzeko. Orobat, teoria kosmologikoen kategoria garrantzitsu baten arabera, gure Big Bang Unibertsoan zehar sortzen diren big bang ugarietako bat besterik ez da, gainerako guztiak ikusteko aukera sekulan izango ez dugun arren. Bi kasuetan teoria baliozkoa izango bada, beha ditzakegun fenomenoen inguruko aurreikuspenek zuzenak behar dute izan. Erlijioan bezala, harira ekarriko dituen arrazoiak edozein izanda ere, betiere zergatia sortuko da: Zergatik izaten dira jainkotasun batzuk, ezaugarri jakin batzuk dituztenak? Egia esan, fisikaz zenbat eta gehiago jakin, orduan eta ilunago ikusiko dugu xedea." * Texaseko Unibertsitateko Fisika Irakaslea, Estatu Batuetako Austin hirian; Fisikako Nobel Saria (1979).

John Leslie*: Jainkoaren gogoan

"Kosmologiak azalpen hipotetikoak eman diezazkiguke, aintzat hartzea benetan merezi dutenak. Baina, oraingoz, zientziak ezin digu egiaztatu bertsio horiek zuzenak diren ala ez. Unibertsoa nola sortu zen argitu nahi digute, fisikaren legeetan oinarrituta, baina... zer dela-eta fisikaren legeak izatea, eta zergatik ezarri behar dira? Imajina dezagun erabateko hutsuneko egoera. Egoera horretan, zerk eragin zezakeen Unibertsoaren kreazioa? Hasteko onar dezagun erabateko hutsuneko egoera ezinezkoa litzatekeela, gertaera ugari, esaterako, 2+2=4, ezinbestean jazoko lirateke eta. Nire ustetan gertaera horiek ezin dira horrela, Unibertsoa badagoenik ukatuta, bazter utzi, posibilitateak eragin ez ezik edozein modutan bizirauten duten gertaerak baitira. Orobat, fenomeno etikoak ere gertatuko lirateke: hutsunea nolabait negatiboa litzateke, bere ordez zerbait ona, kosmos zoragarria egon liteke eta. Platonek, balioak berez sortzen diharduela zioenean, arrazoia baldin bazuen, kosmosa egon daitekeen kosmosik onena litzateke. Gogoen kopuru mugagabeak osatuko luke kosmos hori, nork jakitea merezi duen oro ezagutuko lukeela, gogo jainkotiarrak, alegia. Hala, Unibertsoaren egitura ezagutzea merezi duten gauza horietariko bat baino ez litzateke izango, eta denok izango genuke aterpe gogo jainkotiar horietariko batean. Ikuspegi panteista horren arabera, kosmosaren eta pentsamendu jainkotiarraren egiturak lauak dira." * Filosofiako katedradun emeritua, Kanadako Guelpheko Unibertsitatean, Universes liburua idatzi du (Routledge, 1996).

Michael Heller*: Jakintza zientifikoaren mugak

Zientzialariek maiz nahastu dituzte arrazionaltasunaren eta metodo zientifikoaren mugak, hau da, beste era batera esanda, metodoaren eta Unibertsoaren mugak parekatu ohi dituzte. Tentazio hori hain sendoa da metodo zientifikoa, arrazionaltasunaren modurik apalena izaki, zientifikoki baliozkoak diren eta ez diren informazioak eraginkortasunez bereizteko gauza delako. Big Bangen izaera arazo soilik zientifikoa da. "Hura Jainkoaren ekintzaren emaitzatzat jotzea trumoia Zeusen umore txarrari egoztea bezalakoxea da. Niretzat, ordea, hauxe da egin beharreko galdera: nondik datoz fisikaren legeak? Egun, bi modu daude galdera horri erantzuteko. Lehenengoaren arabera, oinarrizko mailan anarkia da nagusi, eta fisikaren legeak ustekabeko prozesu zirkunstantzialen ondorio dira. Bestearen arabera, ordea, balizko unibertso guztien multzoa imajina dezakegu, nork bere lege fisiko desberdinak dituela. Beraz, bizi garen Unibertsoan ordena da nagusi, gainerako guztietan gu bezalako izakientzat bizitzarik ez dago eta. Bi aukera horiek, ordea, behin betiko argibidea eskaintzen al dute? Zergatik dauka Unibertsoak -edo unibertso guztien multzoak- aukeraren ezaugarri hori? Puntu honetara iritsita, Unibertsoa ulertzeko benetako mugetara iritsi garelakoan nago. Galdera horiek saihesteko modu bakarra galdera haiek ez egitea da. Baina hori arrazionaltasun kritikoaren irizpidearen aurkakoa litzateke: arrazoitzeko ezer gelditzen den bitartean, zientzialariak arrazoibide berriak bilatzeari eutsi behar dio ezinbestean." * Poloniako Krakobiako Teologiako Pontifize Akademiaren Filosofia Fakultatearen Irakaslea.

Tsevi Mazeh*: Munduaren edertasuna

"Zientziak ezin digu zergatia eta zertarakoa argitu, eta nolabait zientzia munduaren funtzionamenduaren xehetasun teknikoetara mugatzen da. Hasiera batean Jainkoa zegoela, berak mundua abiarazi zuela eta hura agintzeko arauak ezarri zituela lasai asko baiezta dezakegulakoan nago. Aitzitik, Jainkoak Unibertsoaren historian izan duen esku-hartzeari dagokionez, hartan sinesteagatik ere, nago ez ote dudan erabat ulertzen. Neure erlijioak (judaismo ortodoxoa) neure astronomo lanbidean batere eraginik ez duen arren, Kreatzaileaz eta munduaren edertasunaz gozatzeko bide ematen dit. Berriki izar bitarrei buruzko ikastaroa emateko aukera izan dut, eta hartan izarren mugimendua ezin hobeto deskribatzen duen formula matematikoa aurkeztu dut. Niretzat miraria da giza adimena munduaren mugimendua azaltzeko hain tresna matematiko ederrak aurkitzeko gauza izatea, zehazkiago, huraxe Jainkoak sortarazi duen munduko mirarietariko bat delakoan nago. Genesiarenaurreneko kapituluan bezala, oinarrizkoa eta xehetasunak bereizi behar dira. Oinarrizkoa mezu teologikoa da: Jainko bakarra dago. Biblia idatzi zenean, horrek ikaragarrizko iraultza suposatu zuen. Genesiarenegileak hitz kosmologikoak baliatu behar zituen mezu hori zabaltzeko eta garaiko kosmologia hautatu zuen xede horretarako. Big Banga, argiaren abiadura edo atomoak ezin zituen aipatu ere egin. Haatik, bere garaiko jendeak ulertzeko moduko hitzak erabili zituen." * Israelgo Tel Aviveko Unibertsitateko Astronomia Irakaslea.

IVAN BRISCOEK EGINDAKO ELKARRIZKETAK
Lee Smolin*: Bilakaera kosmologikoa

"Unibertsoaren harmonia ulertzea oinarrizkoa da: nola izan zen posible oinarrizko partikulen eta beren elkarrekintzen parametro erregulatzaileak hain ongi sinkronizatuta eta orekatuta egotea, era askotako unibertso konplexua sortzeraino? Ausaz hautatutako parametroez sortutako unibertsoak izarrak barne hartzeko probabilitatea bakarra da 10229 probabilitateen artean. Unibertsoa frogaezina da, eta hori horrela da bere hasierako lege eta baldintzak modu arbitrarioagoan hautatu balira baino askoz ere egitura konplexuagoa duelako. Beraz, egiaztatu, ezeztatu daitezkeen azalpenen atzetik gabiltza, fenomeno naturalei buruzko hipotesiak oinarri dituztenak. Oro har, biologia eta hautaketa naturala dira alderdi horiei heltzen dien teoriaren adierazle nagusiak. Unibertsoaz ari garela, horrek hautaketa naturala kosmologikoaren hipotesira garamatza, alegia, gure oinarrizko partikulak behatzen ditugun bezalakoak dira haiei esker zulo beltzak, eta hortaz, "unibertso" berriak agertzeko askoz ere aukera gehiago daudelako. Big Bang hasieraren abiapuntua ez baizik eta Unibertsoaren beste nonbait -zulo beltz batean edo aurretiko egitura zuen beste tokiren batean- jazo zen gertaera izan baldin bazen, orduan oso litekeena da hurrengo hamarkadetan burutuko diren behaketak balio handikoak gertatzea -uretan uhinak aztertzeak haiek eragin dituen harriaren forma zehaztea ahalbidetzen duen bezalaxe." * Pennsylvaniako Estatuko Unibertsitateko Fisika Irakaslea; The Life of the Cosmos idatzi du (Oxford University Press, 1997).

Seyyed Hossein Nasr*: Izan bedi, eta izan zen...

"Bere izaera dela medio, zientziak izatearen maila bakarra azter dezake: izate fisikoa. Zientzia denboran eta espazioan gertatzen denaren azterketan ere oinarritzen da. Beraz, zientzialariak hasierara hurbiltzeko ahaleginak egiten ditu, baina ezin du helburu hori bete, benetako hastapena materia izatetik eta denbora eta espazio dimentsioetatik haratago dagoelako. Aitzitik, erlijio gehienek -salbuespenak ere izan dira, konfuzianismoa kasu- Unibertsoaren jatorria izan dute aztergai. Ikuspegi erlijiosoarekin bat egiten dugunok zeresan handia dugu Unibertsoaren sorburuari dagokionez. Hura sortarazi zuen errealitateak bere jatorria azaltzeko errebelazio bat ere ekarri zigula uste dugu. Islamen, esaterako, errebelazio hori Koranen azaltzen da, Unibertsoaren kreazioa Jainkoaren hitzaren ondorioa dela dioena; hartara, 36. kapituluko berset ezagunean, Jainkoak honela dio. "izan bedi, eta izan zen." XVII. mendera arte, Ekialdetik Mendebaldera, zientziak Jainkoak Bere kreazioan izandako jakinduriaren aztarnak aztertzea izan zuen xede. Baina iraultza zientifikoaren oinarri den filosofia cartesiarrak ezagutzen duen subjektuaren eta ezaguna den objektuaren arteko banaketa ezarri zuen: zientzia modernoak kantitatea aztertzea hautatu zuen xede bakartzat, naturaren alderdi kualitatibo guztiak -bere elementu izpiritual guztiak- bazter utzita. Hamar urtetan behin teoria eta iritzi kosmologiko berriak sortzen diren arren, nago haiek guztiek ez digutela Unibertsoaren azken egituraren ezagutzan aurreratzeko biderik emango; izan ere, oraindik ere asko dira argitzeke dauden misterioak. * George Washington Unibertsitateko Islamiar Ikasketen Katedraduna


Gurin eta urezkoak: hinduen kreazioa

2. KOSMOSA, JAINKOA ETA GU

Gurin eta urezkoak: Hinduen kreazioa

Hinduismoaren mito klasikoetan ez dago jatorrizko hutsunerik; haren ordez, jainkoen eta Unibertsoaren hainbat fase azaltzen dira, uzten antzera errepikatzen diren ziklo iraunkorretan.
SUDHANVA DESHPANDE
Delhiko Jana Natya Manch antzerki konpainiako zuzendari eta aktorea.

Hinduismoan ez dago jatorrien berri emango duen mito bakar bat, testu bezainbat mito daude; eta batzuetan testu bakoitzak mito bat baino gehiago biltzen du. Zaharrenak lau Vedetan aurrenekoa den Rig Vedari dagozkio, mendeetan zehar idatzia, K.a. 1000 urtea baino lehenago, hain zuzen ere. Nahikoa zabaldu den sinesmenaz bestera, himno vediko gehienek -zehazkiago 1.028 himno, hamar liburutan banatuta- ez dute izaera izpiritual edo metafisiko batere, eta funtsean giza itxurako jainkoen panteoia goresteko kantuak dira. Baina lehenengo eta hamargarren liburuek ere jatorriaren ereserkiak hartzen dituzte barne. Bi liburu horiek, hain zuzen ere, varnarekin batera agertu ziren, gizartearen hierarkia zatiketa laukoitza, berehala kastak ugaritzea eragingo zuena. Aipatu himnoetan ezaguna denean, varnari egin omen zitzaion lehenbiziko aipamena agertzen da. Kreazioa Perusharen (Gizakia) sakrifizioaren emaitza da, eta Perusha jatorrizko izakia, dagoen izaki bakarra da, "izan dena eta izango dena" barne. Perushak "mila buru, mila begi eta mila oin" zituen, eta haren sakrifizioa burutzean gurin argia agertu zen, Lurrean bizi diren animaliak sortarazi zituena. Sakrifizio horretatik bertatik, jainkoak, Indra (errege mehatxatzailea), Agni (Sua) eta Vayu (Haizea) sortu ziren, baita Eguzkia eta Ilargia ere. Perusharen zilborretik atmosfera sortu zen, burutik paradisua, oinetatik lurra, belarrietatik zerua. Lau varnek ere hortxe izan zuten iturburua: ahotik brahmana (apaiza) sortu zen; besoetatik kshatriya (gudaria); izterretik vaishya (herri xehea); oinetatik shudra (zerbitzaria). Halaber, hinduismoan maiz ageri da jatorrizko intzestuaren ideia, Rig Vedan kreazioa eragin duen beste modua. Ondorengo mitologia baten arabera, lehen gizaki Manuk intzestuaren bidez sortarazi zuen gizateria, Manu bera kreatzaileak izandako intzestuaren ondorioa zen bezala. Askoz ere beranduago sortu ziren Puranas deritzen testuen (K.o. 300 eta 1500 bitartekoak) arabera, ordea, kreazioaren historia konplexuagoa da: Brahma jainkoa izan zen Unibertsoaren sortzailea, jatorrizko ozeanotik sortu eta berez (swayambhu) bizi zena. Brahma basurde erraldoi ( varaha) bihurtu zen, ozeanoko barrenetatik lurra erauzi ahal izateko. Lehen gizaki Manu Brahmarengandik sortu zen zuzenean. Hermafrodita zen eta bi seme eta hiru alaba izan zituen bere emakumezko erdiarekin. Kontakizun horietan hauxe da harrigarriena: ezeinek ez digu Unibertsoaren hastapena nolakoa izan zen argitzen. Ez da esaten gauzak ezerezetik sortu direnik, Unibertsoa osatzen duen materia behin eta berriz erabiltzen da aldizkako hainbat ziklotan, ekologiaz arduratzen den enpresa erraldoia bailitzan. Nolabait, hinduek Unibertsoko betiereko zikloez duten ikuspegiaren emaitza logikoa da; horren arabera, bata bestearen ostean datozen lau zati edo yuga bereizten dira, eta Unibertsoa betiere haien menpe egoten da, suntsitzen eta birsortzen etengabean. Lau yugek 4.800, 3.600, 2.400 eta 1.200 urte jainkotiarreko iraupena dute, hurrenez hurren, urte horietariko bakoitzak 360 giza urte irauten duela. Bizitzaren eta gizakien kalitateak okerrera egingo du pixkanaka egungo yuga goibelera (kali) iritsi arte; horren amaieran, uholde nagusia gertatuko da, eta horren ostean, urrezko aro berria. Azkenik, Manuk gizakia birsortuko du. Azken finean, betiere biraka ibiltzen den ziklo kosmiko handi hori, marearen etengabeko gorabehera horiek, non aurrerapauso orok berekin atzera egitea dakarren, estu lotzen zaizkio indiar nekazariak mendeetan zehar eraman duen bizimoduari. Udako sargoriaren ostean montzoiaren uholdea dator, gosea, miseria eta gabeziak behingoz amaituko direlako betiereko esperantza dakarrena. Hala, nekazaritza ziklo bakoitzak ziklo kosmiko handia biltzen du mikrokosmos batean. Indiako eskualde guztietako jai gehienak nekazaritza ziklo horren unerik garrantzitsuenekin batera gertatzen dira. Beraz, artikulu hau idazten ari naizen martxoaren amaiera honetan, uzta honezkero prest dagoela, ia herrialde osoan indiar urte berri tradizionala ospatzen ari dira.

Nork jakin lezake?

India oraindik ere funtsean nekazaritzan oinarritua dagoen gizartea den neurrian, aipatu jai eta erritualak bertakoen bizitzaren partea dira, eta ez hiriko gutxiengoak merkatu mundializatuan are gehiago kontsumitu ahal izateko aitzakia hutsa. Hala ere, jai eta errito horiek oso bilakaera luzea bizi izan dutela, egun ohiturari men egiteagatik baizik ez dira ospatzen; izan ere, gehienetan ez da hastapenetako esanahia aintzat hartzen, mendetako kultur sedimentazioak hura lurperatuta. Aitzitik, ideiak gutxien espero dugunean birsor daitezke. Lehengoan ilea moztera abiatu nintzen, hamar urte nituenetik hartzen nauen ile apaintzailearengana, hain zuzen. Bi hamarkadatan zehar bilakatzen joan den ohiturari jarraiki, lehenbizi tea eskaini zidan, eta amaitzean ez zidan trukea itzuli. Bitartean, jakina, politikaz, kirolez eta gaurkotasuneko zenbait gaiz hitz egin genuen. Halako batean, Unibertsoaren jatorria hari nola azaldu zioten konta ziezadan eskatu nion. Barrez hasi zen, eta artaziez kopetako ile xerloa moztearekin batera honela erantzun zidan: "Nork jakin lezake dena nola sortu zen? Inor al zegoen bertan hura ikusteko? Jainkoak ere zerbait zegoenean sortu zirenez, nork esan dezake zer gertatu zen ezereza baizik ez zegoenean?" Nire ile apaintzaileak ez du Rig Veda irakurri. Inoiz irakurriko balu, ordea, ereserki honek harri eta zur utziko luke: Orduan ez zegoen ezer, ez ezerezik, ez izaterik. ez airerik, ez haratagoko zerurik. Nork estali zuen? Non zegoen? Noren kontura? Ba al zegoen ur kosmikorik, hondogabeko barrentasunetan? Baina, azken finean, nork daki eta nork esan dezake dena nondik sortu zen eta kreazioa nola gertatu zen? Jainkoak berak kreazioaren ondokoak izaki, nork daki zinez dena nondik abiatu zen? (Rig Veda, X, 129)


Freskoa

2. KOSMOSA, JAINKOA ETA GU

Freskoa

ALASTAIR REYNOLDSEN IPUINA
Revelation Space (Victor Gollancz, 2000) idatzi du, zientzialari gisa lan egiten du Europako Espazio Agentziako Astrofisika Dibisioan.

Izaki urdinek transmititzeari utzi zioten egunean, zaindaria Begiaren erronda burutzen ari zen, mantenimenduko beste roboten artean kantu kantari. Begiaren -Jupiterren orbitatik haratago mugitzen den irrati?teleskopio erraldoia- bihotzaren ondoan, esfera formako gordetegi itzela zegoen, antzina gizakiek eraikitze fasean zehar behar zuten ura gordetzeko. Bertan bizi izan ziren, gainera, urez inguratutako kabina presurizatutan, erradiazioetatik salbu. Aspaldi joanak baziren ere, gaueko urdin koloreko gordetegia bertan zen oraindik, mihise birjin itzelaren antzera, zaindariaren irudiko. *** Begia izan zen, hain zuzen ere, hots kosmikoko interferentzien artean jatorri adimenduneko seinaleak jasotzeko adinako sentikortasuna izan zuen aurreneko irrati?teleskopioa; are gehiago, izugarrizko agerpena izan zen, ia giza ulermenetik haratago zihoazen ezagutza andana baitzekarren. Alabaina, mezuek gizateriak bakar?bakarrik jarraitzen zuela adierazten zuten. Izan ere, seinale guztiak beste galaxia batzuetatik zetozen, sarritan kosmosaren mugaldeetako distantzietatik, eta gainera ehunka milioi urte lehenago igorriak izan ziren, dinosauroak bilakaeraren azken agerkundea zireneko garaian, hain zuzen ere. Baina bazegoen beste zerbait, bakardadea bera baino kezkagarriagoa zena. Begiak une oro ehunka zibilizaziotako mezuak jasotzen bazituen ere, horietariko bakoitza zenbait mendetan zehar baino ez zuen bizirauten, ondoren erabat isiltzeko. Kopuruak gutxi gorabehera aldaketarik gabe irauten zuen, etengabean sortzen ari zirelako irrati?astronomiaren berri zuten espezie berriak, baina denek ere nahiko iraupen laburra izaten zuten. Loriako mende gutxi batzuetan, ordea, zeruan zehar zabaltzen zuten beren kultura. Baina ondoren, gehienetan partikula azpiatomikoez egin zitezkeen gauzarik interesgarrienetariko batzuk atzematen hasi eta berehala, igortzeari uzten zioten, aurrez abisatu gabe, normalean. *** Zaindariak ez zukeen zertan hargatik kezkatu beharrik izango. Begia zaintzean, ordea, igorleen zenbait kulturatara estu lotzen zitzaiola ohartu zen. Norberaren kontakizunekin liluratzen zen, florak, faunak eta bai batak bai besteak eskaintzen zuten guztiak txundituta. Beren musika kantatzen zuen, arte lanak miresten zituen bitartean. Eta gero eta handiagoa zen tristura sakonaz itxaroten zuen ezbairik gabe iritsiko zen eguna, zeruko eskualde hartako bat?bateko isiltasun burrunbatsua. *** Freskoaren alde batek Eskultorearen konstelazioko urrutiko galaxia batetik zetozen transmisoreak jasotzen zituen, eta zaindaria bertara abiatu zen. Zeruko luzerari eta latitudeari zegozkion lerroak marraztu zituen, zehazkiago, zibilizazio igorlearen koordenadetan kiribil galaxia bat marraztu zuen, gurearekin oso antzekoa zena, zurrunbilo inpresionista zuri?okrean. Huraxe izan zen pintatu zuen lehenengo galaxietarikoa, eta, ordutik aurrerapauso nabarmenak eginak bazituen ere -izan ere, Freskoko gehienak hobeto marraztuta zeuden-, hastapenetako irudi horrek xarma berezia zuen beretzat. Erdigunetik bi hereneko distantziara, zaindariak kultura igorlearen Eguzki sistemaren kokapena zehaztu zuen. Honela irudikatzen zituen: izaki urtar urdinak izango dira, garrodunak, hain ugalketa sistema konplexua zutenak ezen hamarkadak eraman baitzizkien zenbat sexu zituzten igartzea. Musika are nahaspilatsuagoa zen: sarrerak itomen sinkronizatua gogorarazten zuen. Baina zaindariak ez zuen amore eman, eta handik gutxira zati errazenetako batzuk kantatzeko gauza zen, bere buruaren harridurarako. Baina joanak ziren jada. Isiltasuna. *** Ondoren, ezereza. Bihotza goibel, baina aldi berean aurrean zuen eginkizunaren seriotasunak susperturik, zaindariak behar zuen gaueko urdin koloreko itzaleko kantitate zehatza prestatu, eta, behin prestatu zuenean, kontu handiz ezarri zuen galaxian zehar hura desagertzeraino, zaharberritzaileak koadroaren orbana ezabatzen duen modu berean. Zaindariak oso ondo betetzen zuen bere lana eta, behin hura amaitutakoan, galaxia bertan inoiz egon zeneko batere arrastorik ez zen gelditu. Hala, Freskoa eguneratua zen, nahiz eta epe laburrean berriz ere aldatu beharko litzatekeen. Norbaitek esan zuenez, Arteak irauten du, baina bizitza laburra da.


Egia baino zerbait gehiago

ASKATASUNAK

Egia baino zerbait gehiago

Egia ezartzearen ardura duten batzordeek damu eta barkamen prozesua eragin dezakete, baina ez dira iraganeko krimenei aurre egiteko aukera bakarra.
PRISCILLA B. HAYNER
New Yorkeko "International Centre for Transitional Justice" zentroko fundatzailea da eta Unspeakable truths: Confronting State Terror and Atrocities (Routledge, 2000) idatzi du.

Herrialdeek, erregimen basati eta errepresibotik demokraziara iragaiten direnean, indarkeriaz, nahigabeez eta saminez betetako legatua jaso ohi dute. Milaka pertsona auzipetzea ezinezkoa denez -batik bat sistema judizialak baliabide nahikorik ez duenean edota politikoki konprometitua dagoenean-, hainbat herrialde berrik sistema judizialetik kanpoko mekanismoak sortu behar izan dituzte lehengo erregimenaren krimen zitalei aurre egiteko. Gero eta gehiago jotzen da egia ezartzearen ardura duten batzordeetara, eta batzorde horiek ikerketa judizialen eta epaiketen oso bestelako funtzioa betetzen dutela egiaztatu ahal izan da. Hala, batzorde horiek esparru zabalagoa hartzen dute barne, non milaka biktima biltzen diren, epaiketak -halaber, oso garrantzitsuak direnak- delitu zehatzez eta delitu horien eragileez arduratzen diren bitartean. "Egiaren batzorde" horiek aldi baterako mekanismo ofizialak dira, iraganean giza eskubideak zein nazioarteko eskubide humanitarioa urratu dituztenak ikertzeko sortuak. Trantsizioaren tresna diren heinean, delituak ikertzea eta haien berri ematea dagokie, baita aldaketak gomendatzea ere. Prozesu horretan zehar, bere garaian isilean gorde ziren edo ukatuak izan ziren bidegabekeriak onartuak izan daitezen ahalbidetzen dute. Litekeena da batzorde horien guztien artean Egiaren eta Adiskidetzearen aldeko Hego Afrikako Batzordea (1995?2000) ezagunena eta polemikoena izatea, hain zuzen, orain artean banakako amnistiak emateko ahalmena izan duen bakarra izan baita. Akusatuen entzuteak eta adierazpenak, telebista kamerak aurrean izan dituztela, publikoak izan direnez, herrialde osoak izan du aukera akusatu horien historiari buruz gogoeta egiteko eta beren iraganaren ikuspegi berria taxutzeko. Amnistia hori eskatu ahal izateko, lehenik eta behin, akusatuek hura idatziz eskatu behar zuten krimen zehatzetarako, eta hori ez ezik, gertaerari buruzko egia osoa azaldu eta motibazioa politikoa zela frogatu. Ez zen, beraz, amnistia osoko kasua. Eskatzaileak egia osoa ez zuela esan edo motibazioa politikoa ez baina pertsonala izan zela frogatzen baldin bazen, ordea, amnistia ukatua izan zitekeen.

Egiaren mugak

Batzordeak eragin positibo handia izan bazuen ere, horrelako organo batek dituen mugak azaleratzeko bide eman zuen. Batzordeak denbora gutxiegi izan ohi du lana burutu ahal izateko; Hego Afrikan, esaterako, ezinezkoa gertatu zen aurkeztutako milaka salaketen inguruko ondoriorik ateratzea. Batzordean jarri ziren itxaropenak neurriz kanpokoak izan ziren hasieratik. Hego Afrikako eskarmentuaren arabera, argi dago egiak ezin izango duela berez arazo guztiak konpontzerik izango. Prozesuak zenbait belaunaldi hartuko ditu barne. Egiaren batzordeko eredu bat baino gehiago dago. Hego Afrika ondoko herrialdea den Mozambiken, esaterako, trantsizioa ia?ia aldi berean izan zen; kasu horretan, ordea, iragana gogora ekartzeak ez zuen merezi, herria, gerrarekin nazka?nazka eginda jada, hura aipatu ere ez zuen egin nahi eta. Herrialde bakoitzak bere berariazko beharretara egokitutako batzordeak ezarri behar ditu, baita tokiko testuinguru politiko eta kulturalari moldatutako mekanismoak abian jarri ere. Izan ere, zenbait batzordek -esaterako, Hego Afrikakoak- entzute publikoak burutzen dituzten bitartean, beste batzuek ateak itxita egiten dituzte ikerketak. Batzordeak emaitza sinesgarririk ekar ote dezakeen jakiteko, badira zenbait betebehar ezinbestean bete behar direnak. Egiaren batzordeek nahikoa fondo izan behar dituzte eskura, baita jarduteko askatasuna ere, baina aldi berean, erresistentzia handia baldin bada, politikarien eta gobernuaren laguntza behar?beharrezkoa da. Geroan, iraganeko esperientzietako ikasbideek eredu berri eta sortzaileagoak osatu ahala, batzorde horiek indartsuago bihur litezke. Hala, Ekialdeko Timorreko batzorde berriak, irudimen handia azalduta, tokiko ohituretara eta indigenen praktiketara jo du, horrela zauriak orbaintzen ahalegintzeko. Delitu larrienengatiko akusatuez arduratu beharrean (auzipetuak izango direnak), batzordea delitu arinagoak egin dituztenak etxeratzen ahalegintzen da, haien artean, sute eta lapurretetan parte hartu izanagatik ere, sarraskietan, bortxaketetan eta indarkeriazko ekintzen antolaketan nahasturik ez dauden milizianoak. Tokiko ohiturak mendekurik ez hartzeko aukera ematen du, betiere delituak onartu, barkamena eskatu eta komunitateak agindutako lana burutzea onartzen dutenean. Halaber, Sierra Leonan batzordeak buruzagi erlijioso eta indigenengana jo zuen laguntza eske, eta gainera garbikuntza zeremoniak bezalako praktika batzuk sustatzen ditu, iraganeko gertaerak onartzeko eta ohoratzeko xedez. Aitzitik, herriak, iraganeko gatazkari aurre egitearren, berezko praktika autoktonoetara jotzen duenean, egiaren batzordea sortzea desegokia gerta liteke. Mozambiken, esaterako, jendeak mekanismo tradizionalak baliatzen ditu gatazkei eta oinazeari aurre egiteko. Esaterako, borrokalariak herrira itzultzean, erritual baten eraginpean jartzen ziren, horrela, beren fedearen arabera, bekatuak garbitzeko.

BATZORDEAK NON?NAHI

Azken urteotan, 20 egiaren batzorde baino gehiagok lanean jardun dute, batik bat Afrikan eta Latinoamerikan, diktadurek zein gerra zibilek larriki erasan dituzten gizarteen adiskidetzea sustatzeko xedez. Ugandar diktadore Idi Aminek 1974an ezarri zuen horrelako aurreneko batzordea, nazioarteko komunitateak eta giza eskubideen aldeko elkarteek horretara behartuta. Aitzitik, logikoa zenez, erregimenak ez zuen inoiz ez ondorioak argitaratu ez gomendioak ezarri nahi izan. 80ko hamarkadan sortu ziren beste batzorde batzuk, ordea, arrakastatsuago gertatu ziren. Hala, Argentinan, Desagertuentzako Nazio Batzordeak (CONADEP) landutako Nunca M s txostena nabarmen hedatu zen, eta gradu altuko zenbait militar auzipetzeko bide eman zuen. Beranduago, espainiar epaile Baltasar Garz¢n Txilen Ra£l Rettig senatariak zuzendu zuen Egia eta Adiskidetzea Batzordearen ondorioez baliatu zen, 1998ko urrian Augusto Pinochet diktadorea atxilotzeko agindua emateko. Guatemalako Historia Argitzeko Batzordea (1997?99) eta Hego Afrikako Egia eta Adiskidetzea Batzordea (1995?2000) laguntza handikoak izan ziren bi herrialde horietako hiritarrentzat, iraganeko traumak gainditzeko bidean. Berriki, Nigerian, Panaman, Ekialdeko Timorren eta Sierra Leonan batzordeak sortu dira, beste herrialde batzuk haiek sortzeko aukera aztertzen ari diren bitartean.


Odolezko historiari amaiera eman nahian

ASKATASUNAK

Odolezko historiari amaiera eman nahian

Gerra amaitu zenetik sei urte igaro direnean, Bosniako haurrei gorrotatzen irakasteari eusten diote. Hori dela?eta, gizarte zibileko hainbatek iragana berrirakurtzea aldarrikatzen dute, egoera horretatik aterako badira.
JACOB FINCI
Bosnia eta Hertzegovinako judutar komunitatearen eta Egia eta Adiskidetzea Batzordea Koordinatzeko Nazio Batzordearen presidentea.

Latinoamerikako zenbait herrialdetan, esaterako, Argentinan, Txilen eta El Salvadorren, Egia eta Adiskidetzea Batzordeak sortu zirenean, ongi zehaztutako jomuga zuten: zapalkuntza sistemak ezkutatu nahian zebiltzan egia azaleratu eta onarraraztea. Torturak isilean burutzen ziren, eta "desagerpenek" beren aztarna guztiak ezabatu behar zituzten. Bosnian, horrelako batzordearen eginkizuna guztiz bestelakoa da. Hala, ezkutuko egia ez, baizik eta etorri etnikoko egia "anizkunak" azaleratzea izango dute helburu. Gerran elkarren arteko borrokan ibili ziren hiru komunitateetako nazionalistek, historiaren nork bere bertsioa hedatzen duela, biktima bakarrak kide direneko komunitatea dela aldarrikatzen dute, aurkariei munstro ankerrak direla leporatzen dieten bitartean. Ildo horretan, gerra krimenak ikertzeko bosniarrek, kroaziarrek eta serbiarrek nork bere aldetik sortu zituzten batzordeek ondorio bera atera zuten: gerraren biktima bakarra norberaren komunitatea zen. Jarrera hori komunismoaren ondorio da neurri handi batean. Bosnia eta Hertzegovinako biztanleek goitik zetozen aginduak pasiboki jasotzeko ohitura zuten, baina joera hori aldatzen hasiak dira eta hiritarrek iraganari aurre egiteko prest daudela agertu dute, drama berdinak berriz ere gertatuko ez badira. Egia eta Adiskidetzea Batzordea sortzeko gaur egun egiten ari diren ahaleginak aldaketa horren adierazlerik argiena dira. Dena 2000ko urtarrilean abiatu zen, Sarajevon proiektu horren inguruko konferentzia burutu zenean. Bertan, gizarte zibileko izen handiko 80 pertsona bildu ziren, nola Kroaziar?Musulmanen Federaziokoak hala Bosniako Serbiar Errepublikakoak. Biktimen elkarteetako, giza eskubideak zaintzeko taldeetako, erlijiosoen kongregazioetako, unibertsitateetako, alderdi politikoetako, gazteen mugimenduetako ordezkariek horrelako batzordea sortzea behar?beharrezkotzat jo zuten aho batez, bake iraunkorra ezartzeko bidean. Hedabide independenteek oso?osorik eman zituzten eztabaidek iraun zuten zortzi orduak. Ordutik, koalizio zabal horretatik Egia eta Adiskidetzea Batzordea Koordinatzeko Nazio Batzordea sortu da. Bosniako demokratizazio eta adiskidetze prozesuko une erabakigarrian aurkitzen gara. Orain artean, ehun bat GKE eta arduradun zibil, politiko eta erlijioso baino gehiagok sinatu dute batzorde hori sortzea exijitzen duen eskaera.

Gerra berri bat saihestu behar

Helbururik garrantzitsuenetarikoa historialariei herrialdearen historia bakarra idazteko aukera ematea da. Egun, nork bere historiaren bertsioa defendatzen duela, haurrei aldamenekoak arerioak direla irakasten zaie. Egoerak bere horretan irauten badu, hurrengo 20 urteetan gerra berri baten atarian egon gintezke. Batzuen ustez, hobe da Hagan diharduen Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegi Penalak bere lana amaitu arte itxarotea. Horren arabera, zenbaitek adiskidetzeko ezinbestekotzat jotzen duten prozesua gutxienez bost urtez atzeratuko litzateke. Eta bost urte horietan, ez ahaztu, iraganeko nork bere interpretazio nazionalista zabaltzeari eutsiko lioke. Gatazka abiatu zen 1992an 10 urte baizik ez zuten mutikoak soldadutza egiteko garaian egongo lirateke. Lelo berdinak entzunez haziko lirateke, gainera: besteak deabru bihurtzea eta besteen sufrimenduak ukatzea. Puntu batean, ordea, guztiok azaldu dute erabateko adostasuna: NATOko Egonkortzeko Indarraren 32.000 gizonek herrialdea osatzen duen lurraldea utziko balute, berriz ere odol ugari isuriko litzateke. Ildo horretan, alde egite hori prestatzearren, Egia eta Adiskidetzea Batzordea ezarri beharra dago, ezinbestean. Liskarrak eta krimenak berriro ere abiatuko ez badira, gure gizarteak auzokoen arteko odol lehiei aurre egin behar die. Beren hutsegiteengatik indarkeria eragin duten erakundeak -politikoak, legegintzakoak, konstituzionalak- zeintzuk diren jakin behar du, eta gizartea konpontzeko lan nekeza poliki?poliki abian jarri. Prozesu hori zenbait urtez etetea oker galanta litzateke, bai taktikoki bai etikoki. Gerraren giza kostua (92?95) Populazioa (1992): 4,4 milioi (2000): 4 milioi Hildako kopurua: 200.000 Errefuxiatu eta lekualdatuak: (1995). 2,2 milioi (2000): 782.000

Iturriak: ACNUR, Le Monde.
JEAN HATZFELD*: "BIKTIMEK OINAZEA OZENKI ADIERAZ DEZATEN!"

Nazioarteko auzitegien eraginkortasunean ez naiz gehiegi fio. Krimenaren eszenatik kanpo burutzen diren prozesuek ez dute adiskidetzearen aldeko batere ekarpenik egiten. Sei hilabete eman nituen Rwandako Nyamata herrixkan, eta bertako jendeak entzun ohi zuen irratiz Tanzaniako Arushan -Rwandarako nazioarteko Auzitegi Penalaren egoitza- "norbaitek hogeita bost urteko kartzela zigorra jaso berria zuela". Eta haiei, zer? Genozidiotik ihes egiterik izan zutenak ezin dira inola ere epaiketara azaldu, ez lekuko ez akusatzaile gisa. Atzerrian, atzerriko epailearen aurrean esango direnak erabat arrotzak dira haientzat. Nolanahi ere, ezin da ezta pentsatu ere egin justiziarik egingo ez denik. Aitzitik, gerra zibila edo genozidioa gertatu ondoren, justiziak, lehenik eta behin, egia aldarrikatu eta biktimen sufrimendua onartu beharko luke, zigorrak ezarri baino lehenago. Den?dena jakina, esana eta onartua izan dadila! Biktimek beren oinazea adieraz dezaten, ozenki adierazi ere! Orduantxe abiatuko bailitzateke dolua, adiskidetzeko bidean ezinbesteko etapa, hain zuzen. Eta hori soilik gerta daiteke oinaze hori pairatu dutenak bertan egonik, haiek, beste inor baino lehenago, prozesu osoaren aurrez aurreko lekuko izan behar dute eta. Nola Sarajevon hala Rwandako muinoetan hauxe entzun ohi da: "Geuk epaitu behar ditugu errudunak, baita hemen epaitu ere". Gainera, askok eta askok ezin dute onartu geuk, mendebaldekook, gerra eta genozidio horren ikusle hutsak izan garenok, orain errudunen epaile bihurtu nahi izatea. Horren harian, bizirik atera direnetariko bat Claudineren hitz paregabeak datozkit gogora: "atzerritarrek errukitsuegi jokatu ohi dute nahigabe izugarriak pairatu dituztenekin, errukia nahigabea bera baino garrantzitsuagoa bailitzan." Denborak norabide bikoitza darama. Bizirik atera direnek denbora behar dute normaltasunera itzultzearren. Erabat izuturik bizi diren hutuak, ordea, presaturik dabiltza. Rwandako espetxeetan 125.000 preso pilatzen dira. Zer egin haiekin? Eta salaketa bati esker irten direnekin? Susmoekin amaitu beharra dago, eta justiziari hitz egiten utzi, presoek gizarteratzeko aukera izan dezaten. Rwandarrak, baina, gauza al dira epaiketak burutzeko? Oraindik ez, baina heziketa egokia ematen badiegu laster epaile eta prokuradore berriak izan ditzakegu. "Nork epaitu behar duen eta nola" galdetzea, epailetariko batzuk hutuak direla bermatzea elkarrizketaren aldeko aurrerapauso handia da, ezbairik gabe. Beraz, Mendebaldeak gerra eta genozidio berriei aurrea hartzeko ezarri dituen auzitegi sinbolikoetara jo beharrean, utz diezaiegun arazoa benetan jasaten dutenei behar duten denbora guztia har dezaten; izan ere, aipatu auzitegiek, adiskidetzea erraztu beharrean, Mendebaldeak bere kontzientzia zuritzea baizik ez dute ahalbidetzen. Oraingoz, hutuek eta tutsiek ez diote muinoetan zehar elkarri hitz egiten. Genozidioa ezkutuan dago gorderik, erruan eta lotsan bildurik. Isiltasun hori da, hain zuzen, Rwanda pixkanaka hitzen ari dena. Adiskidetzeko, beharrezkoa al da barkatzea? Ez dut uste. Alde batetik, zu eta zure herria suntsitzen, akabatzen saiatu denari barkatzerik ez dagoelako. Bestetik, adiskidetzeak barkamenik ez, baina justizia egiten ari dela bermatzea eskatzen du. Nolanahi ere, bizirik atera direnek ongi asko dakite bizitzak aurrera egin behar duela, ezinbestean. Francinek adierazi zidanez: "Maisu?andereñoek eskoletara itzuli behar dute." *Dans le nu de la vie (Seuil, 2000) bildumaren egilea. Bertan, "hutu botereak" planifikatutako rwandar genozidiotik bizirik atera diren zenbaiten testigantza ikaragarriak bildu dira. 1994ko apirila eta uztaila bitartean jazo ziren sarraskietan, milaka tutsi eta hutu aurkarik bizia galdu zuten.


Ipuin kontalarien berragerpena

KULTURAK

Ipuin kontalarien berragerpena

Ahozko ipuin kontalariek arrakasta handia lortu dute Latinoamerikan azken hamabi urteotan. Moda hutsa ala lehengo ohituretara itzuli nahia?
ASBEL LàPEZ
Unescoren Albistaria ko kazetaria

Ipuinaren erdialdean, Diego Camargo pertsonaia bat ahaztua zuela ohartzen da. Behin entzuleei horretarako baimena eskatu eta gero, atzera egin eta zuhaitz baten gainean aurkitzen du laguna, goibel eta atsekabetuta. Hura kontakizunera itzul dadin konbentzitzeko, protagonistaren mailara igo behar du. Horrela inork inoiz ez du bide erdian utziko... 800 pertsona baino gehiago bildu ziren honelako istorioak entzuteko, 1995. urtetik Buenos Aireseko Liburuaren Nazioarteko Feriaren barruan antolatzen den Ahozko Kontakizunen Nazioarteko azken Topaketan. Argentinako hainbat tokitatik eta inguruko herrialdeetatik zetorren jendeak, ordea, ipuinak entzun ez ezik, ipuinak kontatzen ere ikasi nahi zuen, alegia, lanbide honen trikimailuen berri izan nahi zuen, erritmoari, ahotsari eta keinuei dagokienez. Tailer horietan parte hartzen dutenetariko asko irakurketa sustatu nahian dabiltzan irakasleak dira. Literatura unibertsaleko ipuinak egokitu -esaterako, Isaias Bashevis Singer?enak eta Rad Bradbury?renak- eta ikastaroan kontatu egiten dituzte. Haurren literaturaren kontalari eta ikerlari Nora Fonollosa irakasleak frogatu duenez, ikasleek entzun berri duten kontakizuna bilatzen dute liburutegian, eta hori aurkitu ezean, egile beraren beste liburu bat eskatzen dute. Baina zaletasun horrek ikasgelen esparru itxia gainditu du jada. Juan Moreno argentinarrak duela hamazazpi bat urte utzi zuen literaturaren irakaskuntza, eta harrezkero munduko ipuin eta kondairak kontatzen dihardu, antzoki, kafe?antzoki, taberna, unibertsitate eta liburutegietan. Gainera, jatorrizko hizkuntza baliatzen du, betiere hizkuntza hori frantsesa, ingelesa, portugesa, alemana, italiera edo hebreera denean. Orobat, psikologo, abokatu, etxekoandre eta amonentzako tailerrak antolatzen ditu. Zer irakats diezaieke hain pertsona desberdinei? "Hitzaren balioa; sendatu, eraberritzen duen hitza, bizitza eman bai baina heriotza ere ekar dezakeena" erantzuten du. Hala, bere ustetan, ikasbide hori oinarrizkoa da abokatuaren bitartekaritza lanean, baina baita ospitaleetan eta zaharren egoitzetan jarduten duten gizarte laguntzaileen lanean ere. Ildo horretan, Morenok gogora ekartzen du hilzorian zegoen emakume batek Argentinan ahozko kontakizunei buruzko azterlanen aitzindari den Dora Pastoriza de Echebarneri esan ziona: "Kontatzen ari zinen bitartean, ez nuen batere minik sentitzen."

Sorgin eta iratxoak naturaren izpirituekin nahastuta

Gainera, ahozko kontakizuna laneko irtenbide egokia izan daitekeela -ipuin kontalariek, oro har, antzerki aktorek baino diru gehiago irabazten dute- eta, batez ere, bidaia ugari daudela zabaldu da. Fatima Paterson kubatarra, esaterako, honezkero bi aldiz egon da Liverpoolen, bere musikariekin kontu kontari. Urtero zenbait topaketa, jaialdi eta mahai?inguru antolatzen dira. Hona hemen garrantzitsuenak: Abra Palabra Ipuinen Iberoamerikako Jaialdia, Kolonbiako Bucaramangan; Ahozko Kontakizun Eszenikoaren Iberoamerikako Jaialdia, Mexikoko Monterrey?n, eta Ag¿imesko Ahozko Kontakizun Eszenikoaren Urteko Erakusketa, Kanaria Handian, Espainian. Beraz, argi eta garbi esan daiteke ahozko kontakizunak gorakada nabarmena ezagutu duela Latinoamerikan azken hamabost urte hauetan. Haatik, horrek ez du esan nahi Latinoamerikako ahozko tradizioaren ipuinen berpizkundea gertatu denik, une honetan ahozkoa modan dagoela baizik. Ildo horretan, Adolfo Colombres argentinar antropologoak dioenez, irakurketa maila baxuak dituzten herrialdeetan, "paradoxikoa bada ere, ahozkoa idatzizkoa sustatzearren baliatzen da". Aitzitik, Latinoamerikako ahozko tradizioa, historikoki ahozkoak diren hiru gizarteen -indigena, afrikarra eta kreola- nahasketa izaki, oso aberatsa da. Victor Montoyak adierazten duenez, "sorginen, iratxoen eta mamuen tradizio europarra indigenen eta afrikarren uren, mendien eta basoen izpirituekin nahasten da. Badira natura gogoz babestu eta hari kalte egiten diotenak gogor zigortzen dituzten izpirituak: Marimonda Kolonbian eta Coipora Brasilen; itsasoan noraezean dabiltzan ontzi madarikatuak, Caleuche Txilen edo Barco Negro Nikaraguan, eta gizonak seduzitzen dituzten emakumeak, behin haiek erakarrita garezur?aurpegiaz uxatzen dituztenak" Zorionez, tradizio horrek bere zaindariak ditu: ahozko zenbait kontularik, esaterako Nicolas Buenaventura kolonbiarrak (ikus hurrengo artikulua) eta Mimi Barth¿lemy haitiarrak ipuin horiek zabaltzen ari dira etengabean, ahozko beste tradizio batzuekin lotzen dituzten bitartean. Hala, Puerto Pr¡ncipen jaio zen Mimi Barth¿lemyk, diplomatikoaren emaztea izateak eskaintzen duen erosotasuna alde batera utzi eta gero, Haitiko tradizioaren kontakizunak biltzeari ekin zion, ondoren, uhartean ez ezik Latinoamerikan eta Europan ere haien berri emateko. Eginkizun horretan, hainbat herrixka bisitatu ditu bertako kontulariei entzuteko, eta Washingtongo liburutegietan egon da Haitiko antropologiari buruzko liburuak kontsultatzeko.

Belaunaldi berria

Mimik bildu dituen ipuinen artean, Bakulu Baka mamuarena dago, Eguzkia irenstean irla ilunpetan uzten duena, jainko on bat azaldu eta matxete batez hura askatzen duen arte. "Kontatzen ditudan ipuinetan Haiti dut hizpide, eta nola budua eta katolizismoa nahasten diren bertan. Nire ikuskizunetako batean, bi erlijioetako jainkoek elkarri laguntzen diote xede berberaren alde." Harentzat, kontatzea ekintza politikoa da. "Kontatzen dudanean, "norbaiten emaztea" izateari utzi eta neu bihurtzen naiz, Mimi, mende honetako emakumea, espazio publikoan hitza hartzen duena." "Zure lana, ez al da mugatzen tradizio bati ahotsa eta gorputza uztera?" "Ez, inola ere ez. Nirea ez da folklore hutsa. Neuk tradizioa urratu egiten dut neure bertsio propioa ematen dudalako. Jatorrizko kreoleraz ez ezik, frantsesez ere kontatzen dudanez, ipuinak mundu zabalera hedatu eta guztiz bestelakoa den testuinguru batean kokatzen ditut." Bere ustetan, tradizio hori zabaltzea garrantzi handikoa da haitiarrentzat. Kondaira horiek entzutean, oinordetzan jaso duten tradizio horretatik gertuago sentitzen dira, horrelako pertsonaiak eta istorioak asmatzeko gauza izan den zibilizazioaren kide izateaz harroturik. Frantziako Guyanan gutxiengo pobretua osatzen duten haitiarrei, esaterako, horrelako istorioak entzuteak beren buruen irudi positiboagoa eman diezaieke. Behin testuingurua aldatuta, beste era bateko kontalariak aurkitzen ditugu. Hala, Kolonbian, hiriko ahozko kontalarien mugimendua nabarmendu da, "kontalari" hitza gehiegikeri eta gezurrekin lotzeko joera izanagatik ere. Bereziki ikasle unibertsitarioak dira, 17 eta 35 urte bitartekoak. Inspirazio gisako tradiziorik ez duten arren, ez dira hutsetik abiatzen: "beti dakigu zerbait, musikaz, zinemaz, musikaz edo literaturaz, eta hortik abiatuta lantzen dugu istorioa", Carolina Ruedaren hitzetan. Bera, esaterako, zezenketen jarraitzaile sutsu baten alaba da, literatura ikasi zuen eta antzezle izandakoa da. Hortik abiatuta, txiki?txikia zenetik entzuten joan den pasadizoak oinarri eta zezenketei buruzko zenbat liburu lagun, tauromakiaren inguruko ahozko saio bat landu du. Ikuskizunaren egitura zezenketaren berdina da: sei atal, arratsalde batean toreatzen diren zezenak sei diren bezalaxe.

Baliabide berriak

Kontalariak kontaketa lineala bazter utzi eta zinemaren eta publizitatearen lengoaiaz baliatzen dira. Esaterako, batek ordu erdia ematen du telebistako hogeita hamar segundoko iragarkia kontatzeko, non tomate saltsako tanta batek, eraikin baten 22. solairutik behera erori ondoren, tiroketa bat eragiten duen Bogotako erdigunean. Diego Camargok, artikulu honen hasieran pertsonaia bat galdu duen kontalaria, bi silabako 174 hitzetako kontakizuna sortu du. Amaieran, ordea, pertsonaiak, bere buruaz beste egiteko, hiru silabako "balazos" hitza (balakadak, gaztelaniaz) erabili behar duenez, Camargok entzuleei eskatzen die lizentzia hori eman diezaioten. Azkenean, pum pum ozen batek ematen dio amaiera istorioari. Horrelako joko narratiboak baliaturik, beraz, mugimendua tradiziotik banantzen da, literatura postmodernoaren zenbait lan inspirazio iturri dituztela, esaterako, Italo Calvinoren Neguko gau bateko bidaiaria. Hala, kontalari kolonbiarrek hedabideek hezitako hainbat hiritar bereganatu ahal izan dituzte, egun plaza publikoak zein antzokiak leporaino betetzen dituztenak, hain zuzen. Dela antzinako ipuinez dela postmodernoez, ahozko kontalariak kontakizunak entzuteko ohitura berreskuratzen ari dira, iraganean guraso eta aitona?amonekin bizi izandako komunikazio une zoragarriak gogora ekarriz. Pantaila nonahi eta noiznahi nagusi den mundu honetan, horrelako ikuskizunak sentsazio eta erreakzio berrien sorburu bihur daitezke: aurrez aurreko komunikazioa da, zuzena, non haragi?hezurrezko kontalariak entzuleei begietara begira eta irudimena esnarazten dien, munduan lagungarri gerta lekiekeen kontakizun bakarra entzuteko aukera gal ez dezaten.


Mundua, Nicolas Buenaventuraren arabera

KULTURAK

Mundua, Nicolas Buenaventuraren arabera

Nicolas Buenaventura kontalariak txikitatik ikasi zuen "egia egunero?egunero asmatu beharra dagoela." Kolonbiarrak familiaren tradizioari heldu nahi izan dio, begirune eta maitasun osoz.
ASBEL LàPEZ
Unescoren Albistaria ko kazetaria

Aurkezpen laburra egin bitartean, Nicolas Buenaventura ohartu ahal izan zen aurrean zituen entzuleak ipuinak entzun gabe hazitakoak zirela: kaleko haur horiek Txanogorritxo zein zen ere ez zekiten. Gauerdia zen Bogotan eta gaztetxo horiek adi?adi begiratzen zioten, liluraturik erabat. Garai batean, jendeak ñero eta gamin hitzak erabiltzen zituen kaleko ume horiek izendatzeko; herrialdeko egoera ekonomikoak gainbehera egin ahala, ordea, marjinatutzat jo zituzten berehala. Gauzak horrela, Nicolasek munduaren sorreraz zuen bertsioa haiei kontatzea erabaki zuen: "Bazen jainko bat jainkoen gizakia beren irudi eta antzera egitearen zorigaiztoko tentazioari ihes egin ziona. Aurretik lurra sortu zuen, eta hura biribil eta ederra ikustean, hondar eta puska txiki ugari geratu zitzaizkiola konturatu zen. Jarraian denbora sortu, eta hura ibilian hasi eta berehala, hondar eta puska ñimiño horiek mugiarazi zituen..." Haurrek oihu eta txalo ugariez erantzun zioten, kontalariak ipuin amaierako emozio punturik gorenerantz abiatzen zen bitartean: "Bizitzan sarri askotan aurkitzen gara galduta, geure tokia munduan non dagoen ez dakigula, eta hori oso gogorra da. Erpurutxoren istorioari esker, ordea, badakigu izakirik ñimiñoenak ere mundu honetan bere lekutxoa baduela." Nicolasek ipuinei esker aurkitu zuen munduan hari zegokion lekua. Auzoko gazteek berehala antzeman zioten talentua. Zinemarako diru nahikorik ez, eta denen artean erosten zioten sarrera, ondoren berak haiei filma goitik behera kontatzeko. Egun, ipuin kontalari du ogibide eta buruan du bigarren luzemetraia egitea. Buenaventuratar guztiak bezala, Nicolas kontatzera etorri zen mundu honetara: aita Enrique Kolonbiako antzerkigile eta antzerki zuzendari nagusietarikoa da. Aitona Cornelio, solaskide nekaezina eta kontulari profesionala, egia "egunero berrasmatu beharra dagoela" zioen. Hori dela eta, honelakoxeak galdetzen zizkioten kalean: "Cornelio jauna, egiatxo bat asmatuko didazu, arren?" Aitzitik, ipuinekiko grina ez zuen haiengandik jaso. Ozeano Bareko kolonbiar portu nagusia den Buenaventurako beltz batek, Ferm¡n R¡osek, transmititu zion inspirazioa. "Ferm¡nek behin eta berriz esaten zidan: " bomboroa galdu zuen neskatoaren ipuina kontatu behar dizut", baina ez zidan kontatzen. Hurrengo urtean berriz: "ez, oraindik ez zaude hura entzuteko prest". Azkenik, heriotzak eraman zuen, eta Nicolasek mundua zeharkatzeari ekin behar izan zion, ipuina aurkituko bazuen. Eguneroko ogia Orain artean, haren sei bertsio entzun ditu, hiru kolonbiar eta hiru afrikar. Kolonbiako tradizioan, Timbiqu¡ ibaiaren sorreraren istorioa da. Behin batean, Burkina Fason zegoela, herrixka batean kontatu zuen: "Hitzari esker, beren lagun bihurtu nintzen. Beren kondairak itzultzen nizkiela ohartu ziren, duela zenbait mende haiek guri eraman zizkigutenak, hain zuzen." Hark zehazten duenez, kondairek ez dute pasaporte beharrik. Munduko herri guztiek galdera berdinak egiten dituzte: zergatik gauden hemen, zergatik hiltzen garen, zerez eginda gauden... eta erantzunak desberdinak izaten dira tokiaren arabera. Etnologoen arabera, ahozko kontakizun horiek galderaren eta erantzunaren arteko erdibidean daude. Afrikako hiru herrialdeetan zehar ibili ondoren, Nicolasek ulertu zuen bertan "ipuina kontatzea mahai gainean ogia jartzea bezalakoxea dela". Hori lehendik ere ipuinekiko zuen begirune sakona handitzera etorri zen. Horrexegatik agian, behin baino gehiagotan azaldu da ipuina beste xede batzuetarako, esaterako, irakurketa sustatzeko, baliatzearen aurka. Harentzat, kontatzeak entzuleen beharra dauka, eta ez du aparteko xederik izan behar, eta bat izatekotan, kontakizuna bera litzateke. "Kontalariak basoak gara eta entzuleek haietatik edaten dituzte istorioak". Ipuinak pertsonak aldatzeko gai al dira? "Ni aldatu naute, behintzat. Egun, sentiberagoa naiz bizitzaren aurrean." Eta mundua aldatzeko? Galdera horri erantzuteko, Nicolasek gau batean, etxerako bidean zihoala, Bogotako kaleetan jazo zitzaiona kontatzen du: "Bat?batean, hamar bat ñerok inguratu ninduten eta lapurtu behar zidatela pentsatu nuen. Baina ez, haietariko batek hauxe bota zidan: "hondar eta puska ugari geratu zitzaizkion..." zoragarria, ezta?"


Internet, informazio alternatiboaren arma

KOMUNIKAZIOA

Internet, informazio alternatiboaren arma

Porto Alegren, mundializazioaren aurkako militanteek komunikazio megataldeei eraso eta Sarean oinarritutako informazio alternatiboko estrategia zehaztu zuten.
REN¿ LEFORT
Unescoren Albistaria ko kazetaria

Brasilgo Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroaren antolatzaileek 2.000 pertsona inguru azaltzea espero zuten, "balizko beste mundu bati buruz eztabaidatzearren". Beren harridurarako, ordea, 5.000 pertsona bildu ziren. Antolatzaileek Interneti egotzi zioten aurreikuspenetan egindako hutsegitearen errua. Izan ere, Foroa hasi baino hilabete lehenagotik informazio gune bat zabaldua zuten, xumea izanagatik ere, mobilizazioaren alde sustagarri gertatu zena. Ustekabean hainbeste jende bertaratzea mundializazioaren arerioei arrazoia ematera etorri zen; izan ere, haiek aspalditik ari ziren oro har komunikazioaren eta zehazkiago Interneten eragina "neoliberalismoaren aurkako arma berri bat" bihurtzearen alde agertzen, hura xede horretarako aurrez ezarri dituzten beste neurri hauen maila berean jarrita: finantza transakzioen gaineko Tobin zerga sustatzea (ikus 1999ko otsaileko UNESCOren Albistaria), Hirugarren Munduaren zorra kitatzea eta munduko finantza erakundeak kontrolpean izatea. Komunikazioko eta herritartasuneko tailerraren ondorioak argiak izan ziren: Internet oso tresna baliagarria gertatu da honezkero globalizazio prozesuaren oinarri izan den iraultza ekonomiko eta, batez ere, "ideologikoaren" diseinuan, eta horren aurkako konponbiderik jarri ezean, komunikazioaren esparrua prozesu horren aldekoen gotorleku bihurtuko da. Makina ideologikoa Tailerra zabaltzeko hitzaldian, Le Monde Diplomatique hilabetekari frantziarraren zuzendari Ignacio Ramonetek argiro hitz egin zuen: "lehenengo boterea ekonomiko eta finantzarioa den bezala, bigarrena mundializazioaren aparailu ideologikoa osatzen duten hedabideei dagokie." Mintegian parte hartu zuten beste batzuen iritziz, nagusi den informazioa "funtsean merkantzia bihurtu da, merkatuaren arauen eraginpean soilik dagoena... uniformea eta dimentsio bakarrekoa da, eta iturburu bakar batetik dator". Ramonetek erantsi zuenez, hedabide handien diskurtsoa "emoziozkoa", "inpresionista", "sentsazionalista", "erretorikoa" eta "sinplista" da, hitz batean, "heldugabea"; horrezaz gain, "berehalakotasunaren menpekoa" da. Bere aburuz, komunikazio "megataldeen" "irizpide nagusia" egia ez baina etekina da. "Beren iragarleei kontsumitzaileak saltzen ari zaizkie etengabean". Ondorioz, Porto Alegren bildutako erakundeek borrokatzeko garaia heldua zela erabaki zuten, xede horretarako Internet arma gisa baliatuta. Lehenik eta behin, "megatalde" horiek bideratutako informazioaren kritika egin beharra dago, sistematikoa ez ezik, ahalik eta zabalkunde handiena izango duena. Fair erakundea, Estatu Batuetako hedabideen benetako "zakur zaindaria" dena, izan daiteke horretan eredugarri. Erakundeak hedabide handiek landutako gaiak eta garatutako ikuspuntuak elite ekonomiko eta politikoak ezarrita daudela frogatu nahi du; izan ere, multinazionalak dira hedabide horien jabeak, eta hauek beste multinazional batzuen publizitateari esker finantzatzen dira.

Interneten indarra

Fair arduradunetariko bat Seth Ackermanen ustez, Internetek beste ezein komunikazio euskarrik, haiek argitaratzen duten Extra! aldizkari barne, ez dituen hiru abantaila biltzen ditu. Lehenik eta behin, hainbat informazio iturri alternatibo bat?batean eskuragarri izatea ahalbidetzen du, batzuetan, hedabideek garrantzi handiko gertakariak aipatu ere egiten ez dituztela egiaztatzeko, eta beste batzuetan, haiei ematen dieten ikuspegia zehaztasun handiagoz aztertzeko. Bigarren, bere Internet guneko abonatuei kritikak bat?batean eta merke zabaltzeko aukera eskaintzen du, eta azkenik, abonatu horiek erakundearen eginkizunean engaiatu -elkarreragina deitu dena-, eta Fair?ek jomugan dituen hedabideei posta elektroniko bidezko protesta mezuak bidaltzera animatzen dituzte: "Interneti esker, gure jarduera kuantitatiboki hainbesteraino igo da, ezen kalitatean ere eragin positiboa izan duen", Ackermanen hitzetan. Globalizazioaren aurkako erakundeek urratu nahi duten bigarren bidea askoz ere zabalagoa da: Internet "kontrainformazioaren" edo "informazio alternatiboaren" sostengu bihurtzea, jende askorengana iritsiko dena, xede hori bera zuten lehenagoko euskarri guztiek (idatzizko prentsa, irratia edo telebista), aurrez konbentzituta zeuden militante eta lagunen oso esparru estuetan baizik egiterik izan ez zutena. Human Rights Watch erakundeko Jean?Pierre Marthoz?ek nabarmentzen duenez, "Internetek suposatzen duen berritasunik eta abantailarik handiena bertan sartzeko salneurria askoz ere merkeagoa dela da. Izan ere, bidean aurki daitezkeen oztopo teknikoak, politikoak -zentsura nola saihestu- eta batik bat finantzarioak -inbertsioak eta funtzionamendu gastuak- askoz ere txikiagoak izango dira egunkari bat edo irratiko zein telebistako kate bat abian jarri nahi dituenak aurrean aurkituko dituen traben aldean. Internetek bide ematen die orain artean ezezagunak ziren ahots ugariei." Ildo horretan, Le Monde diplomatique hilabetekariaren brasildar edizioaren arduradun Antonio Martinsek dioenez, Sarean ezin konta ahala zabalkunde kanal daude, uhin hertziarren espektroa erabiltzaile gutxi batzuen artean banatzen den bitartean. Laburbilduz, Internetek iraultza ekar dezake informazioaren mundura, informazio iturrietan duen indarra parerik ez du eta. ACRIMED (Acci¢n Cr¡tica Medios) erakundeko Henri Maler?en hitzetan, "komunikazioaren mundua kontrolpean duten multinazionalek iturri bakarretik" edaten dute, alegia, berriemaile sarea izateak berekin dakarren kostu handia dela?eta, gero eta informazio iturri gutxiago erabiltzen dituzte, eta horrek are erakargarriago bihurtzen ditu Internetek eskaintzen dituen aukerak. Gauzak horrela, hogeita hamar kazetari eta idazle inguru Indiako Bangaloren bildu ziren, lehenengo erasoa abian jartzeko xedez. Mundu osoan zehar gogoa eta ilusioa galdu duten hainbat kazetari profesional daude, lanbidearen zintzotasuna berreskuratu nahian dabiltzanak, konpromiso sozial eta demokratikoan oinarrituta. Aitzitik, nagusiek behin eta berriz uko egiten diote "irakurleek nahi bai baina inon ere irakurri ezin ditzaketen artikulu horiek" argitaratzeari. Hortik abiatuta ezarri zuten xede nagusia: "informazio gune publikoa bereganatzea eta informazio alternatiboko masa kritikoa sortzea, egungo mundializazioari aurre egingo dion alternatiba sozio?ekonomiko, kultural eta politikoa sortzen lagunduko duten idatzizko eta ikus?entzunezko erreportajeen bitartez". Asmoak izugarri handiak dira: Interneten ordainketako albisteen zerbitzua abian jartzea, "hedabide nagusien informazio estereotipatuaren kontrapisu gisa jardungo duena". Teknikoki goreneko mailakoa litzatekeen produktu hori "informazio sare osagarrian" kokatuko litzateke.

Egia eta bere oihartzuna

Ignacio Ramonetek dioenez, "ongi komunikatzeko, behar?beharrezkoa da gaitasun batzuen jabe izatea. Egiaren jabe izanagatik ere, egia horrek ez luke batere oihartzunik izango nola komunikatu jakin ezean. Egia berez gailenduko dela uste izateak hiritarrenganako harropuzkeria baizik ez du adierazten. Ondorioa: inkomunikazioa." "Igorle zein iturri aniztasunak ez du zertan kalitatezko informazio ugari ekarri behar, informazio horri zentzua ematearren buruturiko egiaztatze, hautaketa eta kontestualizazio prozesu sakon baten bidez soilik lor daitekeena", Jean?Pierre Marthozek dioenez. "Nolanahi ere, prozesu horretan parte hartuko duten bitartekariak kazetariak zein "parakazetariak" izan daitezke". Bere erakundearen Internet gunea aipatzen du adibide gisa, munduan giza eskubideen egoera zein den ezagutu nahi duen ororentzat ezinbesteko informazio euskarri bihurtu dena. guneak hamar mila bisitari inguru ditu egunean, Marthozen aburuz, informazioa aditu fidagarriek eta komunikatzaile trebeek landu dutelako.

Sarearen fidagarritasuna

Beraz, Sarean nagusi den informazio alternatiboko korronte horrek erabiltzaile ugari izango baditu, sinesgarri behar du ezinbestean, eta horrek zenbait profesional biltzea eskatzen du. "Hori ez da egia", horrelako informazioaren sustatzailetariko bat Ricardo Saviok dioenez, 1964tik hona Inter Press Service munduko prentsa agentzia zuzendu duena. Egun enpresak 100 herrialde baino gehiagotan korrespontsalak izanagatik eta 30.000 GKE baino gehiagok bere zerbitzuak erabili izanagatik ere, Saviok zuzendaritza utzi eta beste bide batzuk urratzeko asmoa du. Bere ustez, gizarte zibilak eta bereziki gazteek ez du begi onez ikusten modu bertikalean diharduen ezein erakunde zein enpresa. Hori dela?eta, Internet informazio kontraboterearen arma gisa baliatzea, non kazetariak piramidearen gailurrari eutsiko dion oinarrian dagoen jende xumeari zuzenduriko informazioa ekoizteko, ezin daiteke inola ere arrakastatsu gertatu. Areago, nahi horrek zentzugabekeria du oinarrian: Interneten beste hedabideetan nagusi den "informazioaren gizartearen" eredu bertikala errepikatzea, Sareak, berez, "komunikazioaren gizarteko" eredu horizontalari bide ematen dion bitartean. Brasilen, RITS (Rede de Informa¿oes para o Terceiro Setor) komunikazio sare berriak Interneti esker "herriari hitza ematearen" lelo iraultzaile zaharra azkenean egia bihurtzearen alde dihardu lanean. "Eman diezaiogun hitza herriari!" aldarrikatzen dute erakundearen arduradunek; gainera, horrela aurreztuko lukete kazetari andanek eragingo luketen kostu itzela. Hain zuzen ere, bazkideek, Hirugarren Sektoreko (ez pribatua, ez publikoa) 200 bat erakunde inguruk, astero 10.000 mezu inguru elkarri bidaltzen dizkiotenak, ez dute ez kontrolik et murrizketa teknikorik jasaten sare horren bidez komunikatu ahal izateko. Oztopo bakarra jarrera kodea da, bertan heda daitekeena arautzen duena. Baina, bitartekariekin edo bitartekaririk gabe, landua zein gordinik, lortuko al du informazio alternatiboak aurrera egitea bakarrik alternatiboa izateagatik? Ramonetek baikor izatea ahalbidetzen diguten zantzuak sumatzen ditu: "Hezkuntza maila orokorra goraka ari da, hedabideena beherantz amiltzen den bitartean. Iritsiko da unea non biek elkar joko duten: orduan are nabarmenagoa izango da gero eta gehiago direla diskurtso heldugabe horrekin bat ez datozen gizarte taldeak. Antonio Martinsen ustez, ordea, "oraindik ere lan handia egin beharra dago, jendearen bihotz eta izpirituak gureganatuko baditugu"; bere aburuz, Internetek, idatzizko edo ikus?entzunezko prentsak ez bezala, gainerako hedabideek adina baliabide eskura izatea ahalbidetuko luke. Aitzitik, Jean?Pierre Marthoz eszeptikoagoa da: "Internetek ez du zertan "kiosko efektua" baztertu behar. Irakurle arruntak, lehenik eta behin, kioskoan gehien ikusten dituen agerkariak erosten dituen bezala, internauta arruntak ere atari ezagunetara ( Yahoo!, Google, etab.) jotzen du lehenbizi.

Igorle aniztasuna

Eta aipatu atari horiek, hedabide tradizionalek bezala, informazio hautaketa propioa egiten dute." Marthozek jarraitzen du: "Interneten igorle ugari ibiltzen diren arren, sareak "galbahea" bailitzan jarduten du." Hala, honako aurreikuspen hau egiten du: "Interneten ekarpen nagusia, benetako informazio kontrabotere bihurtu baino gehiago, hedabide handietan ahalik eta eraginik handiena izatea litzateke; ildo horretan, eragin hori idatzizko edo ikus?entzunezko prentsa alternatiboak izan lezakeena baino askoz ere indartsuagoa izan daiteke, horrelako gune alternatibo bat berehala ikus baitaiteke planeta osoan." Esaterako, munduko prentsa osoa, entzutetsuena barne, Human Rights Watch erakundearen Internet guneaz baliatu zen Txetxeniako gerrari buruzko informazioa, "informazio beroa", zenbait kasutan, bilatzeko. Henri Maler, ordea, ez da "Interneten mistikaz" fio. Bere esanetan, "funtsean, Sarearen botere demokratiko itzelak arrakasta izango ote duen ez dago Sarearen beraren menpe. Informazio merkantilizatuaren eta hiritarren informazio alternatiboaren arteko gerra horretan, azken honek garrantzi gehiago ala gutxiago izango du hura sustatuko duten indar alternatiboen presioaren arabera". Beste era batera esanda, Interneten eta mundializazioaren artean, nor izango den arrautza eta nor oiloa, hortxe dago koska. +... Bai Munduko Gizarte Foroaren antolatzaileek ireki duten orrialdean (www.forumsocialmondial.org.br) bai Latinoamerikako Informazio Agentziaren gunean (www.alainet.org) haiek egindako lanen ondorioak irakur daitezke. Hauxe da Fair erakundearen Internet helbidea: www.fair.org. gune hauek ere hedabide handien kritikak argitaratzen dituzte: MediaChannel (www.mediachannel.org) eta ACRIMED (www.samizdat.net/acrimed). Hauxe, Human Rights Watch erakundearen helbidea: www.hrw.org. Bangaloreko bileran parte hartu zutenek oraindik ere lanak linean argitaratu ez badituzte ere, informazio alternatiboko gune generalista handi hauetara jo daiteke: One world (www.oneworld.net) eta Indymedia (www.indymedia.org). Inter Press Service erakundearen helbidea: www.ips.org, eta Rede de Informa¿oes para o Terceiro Setor erakundearena: www.rits.org/br.


Mark Asnpach: merkatu globalak, biktima anonimoak

ELKARRIZKETA

Mark Anspach: Merkatu globalak, biktima anonimoak

Metropoli handietan etxerik gabeko ehunka pertsona anonimo hiltzen dira egunero. Mark Anspach estatubatuar etnologoaren aburuz, merkatu ekonomiak, eraginkortasunaren izenean, sakrifizio hori erabateko axolagabekerian gertatzea eskatzen du.
ELKARRIZKETATZAILEAK: YANNICK BLANCEK ETA MICHEL BESSIÔRES
Unescoren Albistaria ko idazlea eta kazetaria, hurrenez hurren.
Bai gizarte primitiboetan bai merkatu gizarteetan burutzen diren trukeak dituzu aztergai. Non?nahi transakzio berak egiten al dira?
Ez, ekonomialarien iritziz, trukeak funtzio instrumental hutsa betetzen du. Zure komunitateak ñamea ekoizten du, geuk zerriak hazten ditugun bitartean; beraz, egin dezagun trukea, dieta nolabait aldatuko badugu. Egun batean, geure trukeak errazteko xedez, geure gaien arteko baliokidetasun sistema asmatzea erabakitzen dugu: moneta. Haatik, antropologo guztiek frogatu duten bezala, gizarte "primitiboen" truke modu nagusia oparia da, arrazionaltasun ekonomikotik askoz ere haratago doana.
Zer esan nahi duzu horrekin, gizakiak trukea sortu zuela behar materialei erantzutea ez den beste arrazoi batengatik?
Gizarte "primitiboetan", familia orok lasai?lasai ekoitz dezake bizirik irauteko behar duen guztia. Aitzitik, trukeak egiten dituzte. Zer dela?eta? Trukea egiteagatik -besteekin harremanetan sartzeagatik, gizartean bizi izatearen oinarria diren elkarrekikotasun positiboetako zirkuluan parte hartuz. Trukeari uko egitea, norberak duena norberarentzat gordetzea, intzestuan atsegin hartzea bezalakoxea da, Claude L¿vi?Straussek adierazi duen bezala. Hark Ginea Berriko esaera zahar hau aipatzen du horren inguruan: "Ezin dituzu zeure ama, zeure arreba, zeure zerriak, zeure ñameak jan; besteenak, ordea, jan ditzakezu." Nork bere ñameak janez gero, auzokoak harenak baino hobeak direla pentsa lezake, elkarren arteko harremanen kalterako.
Eta ñameak berdin?berdinak baldin badira?
Kasu horretan ere Ren¿ Girard pentsalariak "mimetikotzat" jotzen duen lehia ager liteke, elkarrekiko imitazioan oinarrituta dagoena. Auzokoak zeure ñameak irensten ari zarela ikusten baldin badu, horixe bera egiteko gogoa, alegia, zure ñameak jateko gogoa piztuko zaio. Baina ñameak eskuratu nahi izanez gero, erresistentzia aurkituko du. Bestearentzat desiragarri dena norberarentzat ere desiragarri bihurtzen da. Txikikeria batengatik, jendea elkar joka hasi daiteke. Erritu debekuek horrelako lehiak galarazten dituzte. Intzestuaren tabuak, esaterako, gizonezkoak gertuen dituzten familiako emakumeengatik mutur joka hastea galarazten du. Pasiozko hilketa batek krisi orokorra eragin lezake. Guretzat zaila da imajinatzea tirabirarik txikienak zenbaterainoko arriskua eragin lezakeen, ez poliziarik ez aparailu judizialik ez duen komunitate batean. Hemofilikoarentzat bezala, odol jario orok oso ondorio txarrak eragin litzake. Norbaitek, auzokoa hari ñameak ostu nahian dabilela, hura hiltzen baldin badu, azken honen senideak laster joango zaizkio kargu hartzera. Kateatutako mendekuek mundu osoa nahas dezakete indarkeriaren makinerian.
Hori ez al da gizakiaren berezko izaera bortitzaren adierazgarri?
Gizakia, berez, ez da bortitza, soziala baizik. Behin natur senak asebete dituenean -jatea. ugaltzea- gabezia bat sentitzen jarraitzen du. Zerbait nahi du, baina, zer? Freuden arabera, desioa gizakiaren berezkoena da, barne?barnekoena. Ren¿ Girardek, ordea, ideia hori mito erromantikotzat jotzen du, bere ustez, gizakiak zer nahi duen ez daki, eta ikasi behar du. Eta bizitzaren oinarrizko gauzak ikasi bezala ikasten du: besteei begiratuz eta haiek egindakoa imitatuz. Gizakia osatu gabeko izakia da, hurkoen erabat menpe dagoena. Ez da harritzekoa haiek hura liluratzea. Baina lilura hori dela medio, hain zuzen, haiekiko gatazka ere sortzen da, batzuetan indarkeriarik okerrenera daramana.
Zeure azalpenen arabera, bada giza izaera unibertsala.
Puntu horretan argia izan beharra dagoelakoan nago: bai, bada giza izaera unibertsala. Horrek ez du esan nahi gizakiak berdin?berdinak direla toki guztietan. Gizakia berez bere bizitzarekin zer egin nahi duen jakiteko gauza ez denez, kulturak erantzunak eskaini behar dizkio.Erantzun horiek, nola ez, bestelakoak izaten dira kulturen arabera. Unibertsala dena, beraz, ez da portaera eredu jakin bat, ereduak izateko beharra bera baizik. Gizakiak zer nahi duen ez baldin badaki, nork hurkoek desiratzen dutena desiratzeko joera baldin badu, kulturak desioak bideratu behar ditu ezinbestean, objektu berdinetan bat egingo ez badute. Elkarrekiko desioen gurpil zoroa apurtu beharra dago, non nork ingurukoak nahi duena desiratzen duen, elkarrekiko mendekurik sortarazi nahi ez bada behintzat. Vendettaren arau paradoxikoak hil duena hiltzea exijitzen du. Eta hil zuena hil duenarekin, zer? Berriz ere gurpil zoroan gaude, harrapaturik.
Nola irten hortik?
Niretzat horixe da, hain zuzen, interesgarriena, gurpil zoroetatik bertutezko gurpiletara, alegia, indarkeriaren elkarrekikotasun negatiboetatik dohainaren elkarrekikotasun positiboetara nola igarotzen den aztertzea. Mendekuan nork bestearen irainari erantzuna ematen dio, besteak egin zuenaren aurrean erreakzionatu egiten du. Azken buruan, hori iraganaren menpeko bihurtzea da. Dohainen trukean, aitzitik, geroranzko orientazioa dago, bestearen desioa aurreikustearekin batera. Auzokoa nire ñameak lapurtzera noiz etorriko zain egon beharrean, neuk oparitzen dizkiot, berak geroan horixe bera egingo duen esperantzan. Batek ematen baldin badu, besteak ere eman beharra dauka, ezinbestean, eta horrek zirkulu positiboa sortarazten du.
Eta horrek indarkeria saihestea ahalbidetzen du?
Bai, baina horretarako azken ekintza bortitza burutu beharra dago, taldean mendekurik eragingo ez duen "hil daitekeen" biktima bat aukeratuz: esklabo bat, preso dagoen etsaia, animalia bat... Raymond Jamousek honela deskribatzen du bake erritua: hiltzaileak biktimaren eremura daramatza hurkoak, eta bere burua eskaintzen du biktima berri gisa, aurrean dituenen mendeku grinari aurre hartuta. Baina hiltzailea hil beharrean -mendekuaren zikloaren arabera egingo luketena-, animalia bat sakrifikatzen dute, eta bi aldeetako kideek elkarrekin jaten dute liskarrei amaiera emateko. Hala, biktima horrengatik mendekurik ez da hartuko, eta gainera, banketea ospatzen da, elkarrekikotasun positiboa abian jartzen duena. Vendettaren amaiera ezartzen duen erritoak mendekuaren elkarrekiko indarkeriatik dohainaren indarkeriarik gabeko elkarrekikotasunera iragaitea ahalbidetzen du.
Noiz agertzen da merkatu trukea, opariaren ordez?
Aurretik, saia gaitezen biak bereizten. Norbaitek hainbat ahari, maskor, ezkutu... oparitzen dizkidanean, bere prestigioaren neurriaren berri ematen dit aldi berean, eta nik gutxienez tamaina horretako zerbait oparitu beharko diot. Moneta bidezko ordainketak, bestalde, harremanari amaiera ematen dio, zerbait itzultzeko betebeharra aske uzten du, beraz. Merkatu trukeak ez du saltzailearen eta eroslearen arteko lokarririk sortzen. Opariak mendekuen zirkulua hausten duen bezalaxe, monetak dohainaren zirkulua hausten du. Neure buruari galdetu izan diot horrelako trukerik erritu testuinguru batean nola sortu litekeen. India zaharreko testu vedikoetan ikus daitekeenez, moneta ordainketa sakrifikatzaileari dirua emanez abiatzen da; hura, hain zuzen, lan arriskutsua burutzen duen brahmana da, urrun mantendu nahi dena. Greziar unibertsoan, moneta tiranoaren irudiari lotu ohi zaio. Usurpatzailea da, legitimitatea egitura tradizionaletan irabazi ez duena, eta berak deusezten duen elkarrekiko betebeharren sistematik ihes egiteko mertzenarioei "soldata" ordaintzen die. Hala, erritu jarduera den gerra jarduera profesional bihurtzen da. Gure moneta ekonomietan, truke guztiek hasiera batean erritu indarkeriaren espezialistek soilik zerabilten "urruntze" hori dakarte berekin.
Zer esan nahi duzu, merkatu trukeak erritu sakrifizioetan duela jatorria?
Aurreko adibideetan nabaria da sakrifikatzaileak urrutiratzeko gogoa. Ondoren, sakrifizioa bera baztertuko da. Gure historia osoa "sakrifizioaren aurka" kontzientzia hartzeko prozesu luzea da. Lehenbizi, gizakiaren ordez, animalia hiltzen da, Abrahamen eta Isaaken istorioan bezala. Ondoren, ordea, animalia bera ere hiltzea zalantzan jartzen da. Ren¿ Girarden ustez, kontzientzia hartze horren iturburua testu biblikoetan dago, bereziki Ebanjelioetan. Beste zenbait tradiziotan ere, esaterako, budismoan, sakrifizioen aurkako mezuak aurki daitezke. Baina ez da zertan kristaua izan behar ez funtsean Ren¿ Girarden analisiekin bat egiteko, ez harekin batera errito eta mito erlijiosoen gainbeheraren ondorioak zeintzuk diren aztertzeko. Sakrifizio erritoek, biktimak eraginda ere, are indarkeria okerragoak saihesteko bide ematen baldin badute, zer gertatzen da erritorik ezean? Gizateriak betiere behaztopaka egiten du aurrera, batzuetan aurrera, eta beste batzuetan, ezinbestean, atzera eginez. Dena den, aurrerapenaren ideia defendatu beharra dagoelakoan nago. Egun, biktimak egon badaude ere, lotsagarritzat jotzen da haiek jazartzea, eta hori, berez, aurrerapena da.
Biktimak badaudela onartzen ikasi badugu ere, gure moralak ongi asko onartzen du merkatu ekonomia, beste era bateko biktimak sortarazten dituena.
Moneta transakzioak trukearen bi aldeen arteko lokarria ezabatzen du, elkarrekikotasun betebeharrak deusezten ditu. Auzokoa goseak baldin badago, ez gaude behartuta hari janaririk ematera; etxetik bota eta hotzak hiltzen baldin bada, ez dugu hura mendekatzeko betebeharrik bete behar. Kanadiar filosofo Paul Dumouchelek adierazten duenez, mendeku betebeharra desagertu izanak gizabanako batek beste bati erasotzea galarazten du, baina, aldi berean, biktima "sakrifikagarrien" kategoria unibertsalizatzen du, hiltzeagatik mendekurik eragingo ez dutenak. Ildo horretan, biktima anonimoak sakrifikatzen jarraitzen dugu. Le sacrifice eta l"envie liburuan, frantziar filosofo Jean?Pierre Dupuyek ongi azaltzen du sakrifizioaren mamua zenbateraino barneratu den merkatu ekonomiaren teoriko handien pentsamenduan.
Zergatik ez ezarri opariaren itzultzearen xedea?
Zorionez ez da guztiz desagertu. Opariak egun ere garrantzia handia dauka, familiaren barnean batik bat. Frantzian, Ahmet Inselek egindako kalkuluen arabera, BPGren hiru laurdena da. Opariaren tokiaren eta merkatuaren tokiaren arteko oreka dagoela esan liteke, baina oreka hori merkatu logikaren inperialismoaren mehatxupean bizi da une honetan. Horri aurka egin behar zaio. Argi dago antzinako truke moduetara ezin garela itzuli, jada desagertu den erritu esparrua eskatzen dute eta. Erlijio berri bat enkarguz sortzerik ez dago.
Baina, ez al du honezkero merkatu ekonomiak erlijioaren tokia hartu?
Truke "primitiboen" erritu esparruak ikusi ezinezko bitartekarien presentzia dakar berekin. Opariaren izpirituaren arabera, hartzaileak beste opari bat egin behar du aldi berean, ezinbestean, Marcel Maussek dioenez. Ekonomia politiko liberalaren aita den Adam Smithek ere merkatuaren "ikusi ezinezko eskuaren" azpian dagoen "ezkutuko izpiritua" ere aipatzen du. Argi dago, jakina, hor metafora bat dagoela: merkatua berez erregulatzen da eta oso ogi funtzionatzen du Estatuaren eskuartzearen beharrik gabe. Baina ezerk ez du bermatzen merkatua oreka egokirantz abiatuko denik. Aitzitik, historiaren arabera, kontrako joera nagusitzen da. Ildo horretan, "ikusi ezinezko eskuaren" doktrinak fede ia erlijiosoa eskatzen du, bereziki gizakiei beren ekintzen ondorioak barkatzeko balio duena. Hegazkin batek behea jotzen duenean, ikerketa zabaltzen da, arduradunak zeintzuk diren argitzeko. Munduan egunero goseak hiltzen diren pertsona kopurua behea jotako ehunka hegazkinetako biktimen parekoa da, baina kasu honetan ez dago zertan ikerketa zabaldu beharrik: errua merkatuarena da. Edo, beste hitz batzuetan, errudunik ez da. Kolektiboki onartua dagoen indarkeria ezin zaio banakako inori leporatu, sakrifizioaren indarkeria ere kolektiboki onartzen den modu berean.
Merkatuaren mundializazioaren aurkakoak "truke orekatzaileen" alde azaltzen dira. Merkatua berez arduragabea izaki, ez al dago hemen in terminis motako kontraesanik?
Zergatik ez ezarri truke orekatzaileak? Berez, merkatuaren mundializazioaren aldekoek langile pobreen interesak sustatu nahi dituztela adierazten dute, eta hori moralak izan duen aurrerapenaren adierazgarria ere bada: denek onartzen dute aho batez biktimak egon badaudela. Baina arrazoibide hori nahiko eskasa da, aipatu langileek ederki asko dakitelako beren interesa zein den. Nahikoa litzateke beren ordezkari sindikalek nazioarteko gailurra abian jartzea, beraiek truke esparru orekatzailea negoziatzeko. Zergatik ez Davosen? Finantzariek begiraleak eta guzti bidal litzakete. Gerra hain gauza serioa izanda militarren esku bakarrik uzterik ez dagoen bezala, trukeak serioegiak dira finantzarien esku uzteko.
Montesquieuk zioenez, "merkatuaren berezko efektua bakera gidatzea da". Ez dirudi zeure analisiak maxima horrekin bat egiten duenik.
Mundializazioak herrialdeen arteko merkataritza bizkortzen du. Hala ere, Nazio Batuen erakundea indarrean egon arren, nazioarteko esparruak gizarte "primitiboen" ezaugarririk funtsezkoenetarikoa den Estaturik ezari eusten dio. Benetako gizarte primitiboetan, non, bakea iraunarazteko xedez, opari trukea truke modu nagusia den, merkataritzaren berdintsuak diren transakzioak burutzen dira batzuetan, atzerritarrekin bakarrik, haiekin inork ez baitu elkartasun betebeharrik bete behar. Haiei iruzur egitea, lapurtzea, gerra egitea zilegi da. L¿vi?Straussek horrelako azokak aipatzen ditu. Saltzaile eta erosleak elkarri zirikatu eta joka hasteko prest daude, eta lantza puntetan erakusten dituzte merkantziak. Horrek gogora ekartzen dit New York Times egunkariko kazetari batek, mundializazioaren aldekoa dena, merkatuaren "ikusi ezinezko eskuak" burdinazko ukabila lagun izan behar duela zioela. Nazioarteko trukeak hedatzeak bakera daramalako ideiaren aurrean eszeptikoa naiz. Izan ere, ideia hori bera puri?purian zegoen lehengo mendearen hasiera aldera, munduko herrialdeen arteko integrazio ekonomikoa maila horretara iritsi zenean.
Eta...?
Eta Lehen Mundu Gerrak berehala ezabatu zuen ilusio hori.

+... Mark Anspach, "Les fondements rituels de la transaction mon¿taire, ou comment remercier un bourreau" La Monnaie souveraine ?n, Michel Agliettak eta Andr¿ Orl¿anek argitaratua (Odile Jacob, 1998). Alain Caill¿, Anthropologie du don (Descl¿e De Brouwer, 2000). Paul Dumouchel eta Jean?Pierre Dupuy, LïEnfer des choses, Ren¿ Girard et la logique de lï¿conomie (Seuil, 1979). Jean?Pierre Dupuy, Le sacrifice et lïenvie (Calman?L¿vy, 1992). Simon Simonse, Kings of Disaster, Dualism, Centralism and the Scapegoat King (Brill, 1992).

TRUKEAREN EKONOMILARI ETA ANTROPOLOGOAK

Adam Smithek (1723?1790) gizabanakoen arteko lehiei bide ematea proposatzen du, bat egitean ordena ekartzen dutelakoan. Fenomeno hori aipatzearren, "merkatuaren ikusi ezinezko eskuaren" metafora asmatzen du. Marcel Maussek (1872?1950), Essai sur le don delakoan, Amerikako eta Melanesiako aborigenen arteko erritu trukeen sistemak aztertzen ditu. Harentzat, dohaina "gizarte ekintza osoa" da, aldi berean erlijiosoa, ekonomikoa, politikoa, juridikoa, ezkontza mailakoa...Egun, Gizarte Zientzietako Mugimendu Antiutiliarioaren (MAUSS) kide da, eta erredukzionismo ekonomikoa kritikatzen du. (www.revuedumauss.com). Les structures ¿l¿mentaires de la parent¿ liburuan, Claude L¿vi?Straussek talde aliatuen arteko elkarrekikotasun modutzat jotzen du ezkontza, baina ez du bere jatorriaren berri ematen (ikus Lucien Scubla, Lire L¿vi?Strauss,Odile Jacob, 1998). Ren¿ Girard irakaslea da Estatu Batuetan 1947tik. Bere lanek trukeen indarkeriazko oinarrietara garamatzate. Mensonge romantique eta v¿rit¿ romanesque bere lehenengo lan handian, lehia mimetikoaren mekanismoa aurkezten du, bere ustez, giza harreman guztietan agertzen dena. Ez dugu ezer desiratzen, besteek desiratzen ez duten bitartean. Lehia kutsakor hori komunitate osoan hedatzen denean, "denak denen kontra" "denak baten kontra" bihurtu arte ez da desagertzen. Lehiakide bat hiltzearekin bat, bakea berragertzen da. Horrezkero, biktima guztiahalduntzat jotzen da, ordena berrekartzeko gai izan baita. La violence et le sacr¿ liburuan, sakratuaren jatorrian sakrifizioa dagoela azaltzen du. Le bouc ¿missaire liburuan, kristau testuak hasierako bortizkeria hori arintzen joan direla adierazten du. Je vois Satan tomber comme lï¿clair (Grasset, 1999) da argitara eman duen azken lana. Contagion aldizkari ingelesak, "girardiar" ikerlarien lanen berri ematen du (http:// theol.uibk.ac.at/cover/index.html).