Trikimailuen Fitxa
Nola behatu eguzki-eklipsea modu seguruan
Datorren abuztuaren 12an Ilargiak erabat estaliko du Eguzkia Euskadiko zenbait lekutan. Eklipse osoa leku jakin batzuetan bakarrik ikusi ahal izango den arren, eklipse partziala lurralde osotik ikusi ahal izango da.
Fenomeno horrek sortzen duen ikusmin handiaren aurrean, Kontsumobidek gogorarazi nahi du eguzkia babes egokirik gabe zuzenean behatzeak begietako lesio larriak eta iraunkorrak eragin ditzakeela. Eklipserako betaurreko batzuk seguruak diren egiaztatzeko, hartu hau kontuan:
- Erradiazio ultramorearen, infragorriaren eta argi ikusgai biziaren aurkako babesa bermatzen duen ISO 12312-2:2015 araudia bete behar dute.
- Egiaztatu Europako adostasun-marka (EB) dutela.
- Erabilera-jarraibideak eta segurtasun-ohartarazpenak jaso behar dituzte.
- Erabili aurretik, begiratu zulorik, kalterik edo marrarik duten.
- Egin proba bat barrualdeetan: horiek jarrita, dena erabat ilun ikusi behar da. Bonbillak ere oso puntu ahul gisa bakarrik ikusi beharko lirateke, harizpia bakarrik hautemanez.
Gainera, betaurreko homologatuak erabilita ere:
- Ez begiratu eguzkiari minutu bat baino gehiago jarraian.
- Ez erabili begiko gaixotasunen bat baduzu edo duela gutxi begietan kirurgia egin badizute.
Irudia: Buddy Nath, Pixabay
Iturria: Kontsumobide aldizkaria, 56. zenbakia, 2026ko ekaina-iraila.
