Detalle trucos

Ertainak trikimailua du

Ohartu al zara zineman krispeten poltsa ertaina dela “zentzuzkoena”? Edo kafetegi batean kafe txikia ia ertaina bezain garestia dela, eta azkenean handia aukeratzen duzula? Hori ez da kasualitatea: amu-efektua esaten zaio. Saltokiek produktuen tamainak eta prezioak diseinatzen dituzte, ondo aukeratzen ari garela sinetsita, uste baino gehiago gasta dezagun.

Gauza bera gertatzen da hanburgesa eta patata menuekin, streaming harpidetzekin eta horien HD bertsioekin eta orekatuak diruditen iragarkiekin. Baina kontsumitzaile garenez, komeni da gogoraraztea aukerarik onena ez dela beti saltokiak erakargarriena egiten duena, benetan behar duguna baizik.

Amu efektua ez da kointzidentzia, zu konturatu gabe zure erabakiak bideratzeko diseinatutako estrategia baizik. Bere indarra era automatikoan jardutean datza: bitarteko aukera bat ikusten dugu eta zentzuzkoena dela onartzen dugu, nahiz eta beti horrela ez izan. Horregatik, garrantzitsua da une batez gelditzea, aukera bakoitzaren benetako balioa alderatzea eta gure beharretan pentsatzea. Gogora ekarri behar da aukera guztiak ez daudela zure onurarako diseinatuta, salmentak maximizatzeko baizik. Hori da dinamika horietan ez erortzeko eta kontsumo kontzientea egiteko lehen urratsa.

ZERGATIK FUNTZIONATZEN DU?
Gure garunak konparatzeko erreferentziak bilatzen dituelako. Hiru aukera ikusten baditugu, muturrekoak saihestu eta erdikoa aukeratu ohi dugu, egokiena ez bada ere. Erabaki “adimenduna” hartzen dugula sentitzeko modu bat da, baina prezioak aurkezteko moduak eragin handia du horretan.

Aholku praktikoa
Erabaki aurretik, pentsatu erositakoa benetan erabiliko duzun. Egin kontuak: benetan konpentsatzen al du “pixka bat gehiagoren truke gehiago” hartzeak? Batzuetan, aurreztea amuari ezetz esatean datza

Irudia: Albany Colley, Pixabay

Iturria: Kontsumobide aldizkaria, 55. zenbakia, 2026ko otsaila-maiatza.


detalle2

Dokuteka

B2
2026-03-04

x61pRelaContWAR

39179341

x61pViewCountWAR

579

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR