Detalle trucos

Bidaiariaren beherakoa saihesteko aholkuak

Durangoko On Ekin zentroko Andrea Larreak zenbait gomendio eman ditu bidaiariaren beherakoa saihesteko, EITBren Joseba Arguiñano Sukalerrian saioan. Ikusi bideoan zer egin ura eta janaria ahalik eta seguruen kontsumitzeko.

Irudia: pxhere / domeinu publikoan


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Andrea Larrea. Kaixo, Joseba. Andrea naiz, Durangoko On ekin zentrotik. Eta gaurkoan, oporrak bueltan dakula (daukaguzela), hitz egingo dugu bidaiarien beherakoari buruz, eta ikusiko dugu ea probiotikoak (probiotikoek) egoera horretan, bueno, ea ze funtzio daukaten.

Bidaiariaren beherakoa da digestio-asaldura bat nahiko ohikoa dena, eta normalean agertzen da gure ohiko ingurunetik aldatzen garenean; hau da, normalean oporretara joaten garenean. Eta bere ezaugarri nagusia da beherakoa agertzen dala. Eta normalean gertatzen da egunean hiru bider baino gehiagotan komunera joan bagara, eta hori, beherako… gorotz likatsuak egiten ditugunean. Horretaz gain, egia da be bai beste sintoma batzuk be agertzen dirala: sukar arinak, tripako minak, haizeak eta bestelako sintomatologia batzuk. Orokorrean, arazoa izaten da kontsumitu dogula elikagai edo edariren bat bakterio edo parasito edo birusen batez kutsatuta dauena, eta egia dan arren koadroa ez dala oso larria, nahiko arin pasatzen da eta nahiko bizkor, baina nahikoa izan daiteke gure oporretako planak zapuzteko.

Bidaiariaren beherakoa agertzeko kausa nagusia, esan moduan da, elikagai edo edari kutsatuak kontsumitzea, hau da, bakterio, birus edo parasito bat bertan agertzea. Orduan, aurrera eraman ahal dugun (ditugun) prebentzio neurriak izango dira. Alde batetik, kontuz urarekin, batez be; ura, posible bada, grifokoa (iturrikoa) ez edatea eta botilakoa izatea, askoz be hobeto. Kontuz, bereziki izotzekin, ze azkenean, izotzak, batzuetan be bai, ur horrekin eginda egoten dira, eta bertan be pasatu ahal dira birus edo parasito edo bakterioak. Eta, orduan, egokiena izango da, ura kontsumituz gero bertakoa, egosita edo irakindakoa izatea. Eta, bueno, aipatu dogun guzti hori (hori guztia) haginak garbitzeko orduan be kontutan hartu behar dogu. Hobeto, beti be ur botilako urarekin garbitu haginak.

Askotan be, bidaiatzen dugunean, kaleko postuetan eta horrelako lekuetan bertako elikagaiak probatzea nahi izaten dugu, eta gomendioa prebentziorako izango zan (litzateke) elikagai beroak kontsumitzea, oso beroak dauzenak. Ze azkenean, beroak, 100 gradutik aurrera, bakterio asko, bueno, 65etik gora, gehienak hiltzen hasten dira. Orduan, hor, ziurtatu ahal dugu, nahiz eta jatorriz zerbait agertu ahalko zan, hilda egongo dala. Eta, gero be, gure irizpidea kontutan hartu. Ikusten badugu postu batean igual higiene neurriak ez direla egokienak, saiatu beste postu bat aukeratzen, eta bestela jakin ze arrisku egon ahal dan.

Eta bidaiariaren beherakoari aurre egiteko, garrantzitsua izango da gure sistema immunologikoa fuerte egotea, eta baita gure mikrobiota (ere). Eta horretarako, garrantzitsua izango da probiotikoak kontsumitzea. Azkenean probiotikoak diralako mikroorganismo bizidun batzuk, patogenoen aurkako lehia be egiten daue, eta, azkenean, sistema immunologikoa be modulatu egiten daue, eta modu horretara lortuko dogu leku gutxiago ixten bakterio kaltegarri hauei gure gorputza kolonizatu ahal izateko. Probiotiko horrek gure gorputzera sartzeko modu ezberdinak daku (daukaguz). Alde batetik, egongo dira suplementuak (osagarriak); bertan, azkenean, dauzela bakterio nahasketa ezberdinak eta horrek hartu ahal dogula. Edo elikagaien bidez be hartu geinke. Probiotiko iturri nagusiak edo gehien ezagutzen dogunak, askotan dira jogurta edo kefir bezalakoak, baina tempeh, miso, choucroute edo, gaur egun hainbeste entzuten dan kombucha, probiotikoak izango dira; beraz, horiek be iturri egoki bat dira.

Bueno, Joseba. Espero dut On ekin-etik eman dugun trikimailu honek (hauek) oporrak ez zapuzteko erabilgarriak izatea. Eta hurrengora arte.

detalle2

Dokuteka

C1
2025-07-14

x61pRelaContWAR

31852739
00:03:36

x61pViewCountWAR

1142

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR