Trikimailuen Fitxa
Etxea freskatzeko, ur-botila izoztua
Udan, kalean bero handia egiten duenean, etxeak ere asko berotzen dira. Gero, zaila da etxea hoztea. Trikimailu honek etxea pixka bat freskatzen lagunduko dizu.
Hauek dira pausoak:
- Bete plastikozko botila bat urez (1,5 - 2 litrokoa).
- Sartu izozkailuan, eta utzi ura guztiz izoztu arte.
- Hartu botila, eta jarri haizagailuaren aurrean. Airea hoztu egingo da botilaren ingurutik pasatzean.
Korronteak airea gela osotik zabaltzen laguntzen du, baina trikimailuak haizagailurik gabe ere funtzionatzen du. Toki hauetan jar daitezke ur-botila izoztuak:
- Leihoen ondoan.
- Eguzkiak zuzenean jotzen duen puntuetan.
- Gelako toki altu batean. Horrela, goiko airea hoztu eta beherantz joango da.
Sare sozialetan biral bihurtu da Alemaniako trikimailu hau. Erraza, ezta?
Irudia: Domeinu publikoan
