Detalle trucos

Tranpan ez erortzeko aholkuak

Publizitatea loteslea da. Saltokiek publizitatearen bidez adierazten dutena bete egin behar dute, kontsumitzaileekiko konpromisoa da. Gorde iragarkia; saltokiren batean arazoren bat baduzu, froga gisa erabili ahal izango duzu.

Prezioak, salbuespenak salbuespen, BEZa barne dutela jakinarazi behar dira beti. Enpresek libreki ezar ditzakete prezioak, baina jakinarazi egin behar dituzte, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Arretaz aztertu publizitatea. Irakurri liburuxketako eta karteletako letra txikia. Izartxoren bat azal liteke, letra larriz adierazitakoa zehazteko. «Egunean euro bakarra ordainduta» esaldia uste baino garestiago atera dakizuke.

Kontrolatu bulkadak. Publizitatearekin, zuk unean bertan eros dezazun lortu nahi dute, baina hobe da pentsatzeko tartea hartzea. Benetan behar al duzu pegatinak inprimatzeko inprimagailu txiki hori?

Jokatu zentzuz. Publizitateak zure emozioetan eragin nahi du, zure ezkutuko gogoetan. Ez zaitzatela engaina!

Argazkia: Marcus Herzberg, Pexels

Iturria: Kontsumobide aldizkaria, 53. zk.


detalle2

Dokuteka

B2
2025-09-01

x61pRelaContWAR

31746783

x61pViewCountWAR

1505

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR