Azukrea edo eztia, zer ari naiz erosten?
Supermerkatuetan saltzen duten ezti guztia ez da benetako ezti hutsa. Azukre-jarabeekin, kalitate eskaseko eztiekin edo nutrizio-propietateak galarazten dituzten prozesuen bidez eraldatutako produktua izaten da askotan.
Praktika horrek erlezaintza mehatxatzen du. Kontsumitzaileak engainatzeaz gain, tokiko ekoizleak kaltetzen ditu eta arriskuan jartzen ditu erlauntzen jasangarritasuna eta biodibertsitatea.
Nola ziurta dezakegu erosten ari garena benetako eztia dela?
Prezioa. Oso merkea bada, agian suzedaneoa erosten ari zara.
Osagaiak. Ezti hutsak ez du bestelako osagairik behar, eztia bera besterik ez. Osagaien artean glukosa, arto-jarabea, ezti industriala edo besteren bat badago, edo gehigarriren bat, ez da ezti hutsa. Ur gehiegi (% 20tik gora) edukitzea ere aizunketa-zantzua (faltsutze-aztarna) izan daiteke.
Kalitate-izendapenak. Ezti batzuek kalitate-zigilua edo babestutako jatorri-deitura dute, eta horrek benetakoak direla bermatzen du. Eusko Label eztiaren kasu da.
Nola izendatzen da eztia?
Etiketan, osagaien zerrendaz gain, produktuaren izena agertu behar da.
Adibide egokia:
- Enkarterrietako txilar-eztia.
Adibide desegokiak:
- EBko eta beste herrialde batzuetako lore-ezti iragazia (eztia edo horren nahasturak biltzen diren herrialdeen zerrenda osoa adierazi behar da beti).
- «Goi-mailako», «erleek egina», «naturala» eta ildo bereko aipamenak.
Eta gogoratu. Benetako eztia erosten ari zarela ziurtatzeko modurik onena tokiko erlezainei erostea da, edo tokiko produktuen azoketan eskuratzea. Jatorri jakineko eta artisau-eran ekoiztutako eztien alde egitea da benetako produktuaz gozatzeko modurik onena.
Irudia: Gasfull, Pixabay
Iturria: Kontsumobide aldizkaria, 53. zk.