Trikimailuen Fitxa
Nola detektatu SMS bidezko erasoak
Publizitatea, informazioa eta, tartean, iruzur-mezuak jasotzen ditugu SMS bidez mugikorrean. Hona mezu iruzurtiak detektatzeko aholku batzuk.
SMISHING izena du ingelesez, eta SMS bat bidalita egiten diren erasoak dira. Benetako erakunde baten izenean iristen dira, baina mezuak iruzurra dira. Adibidez:
"Gaur iritsiko da paketea zure helbidera; egin haren jarraipena esteka honetan."
“Gehiegizko abiaduragatik isuna DGT 50 euro. Ordaindu garaiz, ez pilatzeko”.
EZAUGARRIAK:
-
Gaia: trafiko-isunak, bankuko kontuaren gorabeherak, paketeen bidalketak… zerbait azkar egiteko eskatzen dute, zure onerako.
-
Esteka bat sakatzeko eskatzen du.
-
Fitxategi erantsiak edo aplikazioak deskargatzeko eskatzen du.
-
Ortografia, gramatika eta esamolde okerrak ditu.
-
Estekako web helbideak benetakoa dirudi, baina letra batzuk edo amaiera desberdinak dira.
AHOLKUAK:
-
Ez ireki inoiz bidaltzaile ezezagunen mezurik, ezabatu zuzenean.
-
Ez klikatu inoiz estekan.
-
SMSa jatorri ezagunekoa izan arren, kontuz; iruzurrezkoa izan daitezke.
-
Zure datu pertsonalak webgune seguruetan sartu bakarrik.
Zalantzarik izanez gero, jarri bide ofizialen bidez harremanetan mezua bidali dizun enpresa edo erakundearekin, benetan haiek bidali dutela ziurtatzeko.
