Leihoetako kondentsazioa nola kendu

Hezetasuna kentzeko modurik egokiena gela horretan hezetasuna kentzeko aparatu bat jartzea da baina, halakorik ez badaukazu, hemen daukazu trikimailu baliagarri bat.

 

Material hau beharko duzu:

- Ontzi edo tuper bat (zuk erabaki zer tamainatakoa).

- Gatz larria.

- Esentzia-olioa edo garbigailurako lurrin-perlak.

- Sardexka bat

 

 

 

Zer egin:

Lehenik eta behin, ontziari tapa kendu eta sardexkarekin zulotxoak egin (sardexka berotuz gero, errazagoa izango da).

Ondoren, ontziaren barruan gatz larria eta lurrin-perlak nahasi. Horrez gain, bikarbonato pixka bat gehitu dezakezu edo zapata-kaxetan etortzen diren sobretxoetako hautsa (silize-gela).

Amaitzeko, ontziari tapa jarri eta hezetasuna dagoen leiho-koskan utzi.

Egun batzuk pasa ondoren, gelan usain goxoa dagoela nabarituko duzu eta, ontziak hezetasuna jasotzen duela.

Noizean behin, gatza nola dagoen begiratu eta, ur asko daukala ikusten baduzu, gatz eta lurrin-perla berriak jarri. 

Horrez gain, kontuan hartu:

- Etxea egunero behar bezala aireztatzea garrantzitsua da. 

 

Azaleko irudia: Andy, Pixabay. Beste biak: Ikasbil


A2
2025-01-16
31345605
1282