
- Egilea: Aritz Beckman. Irudia: Iso Tuor, Pixabay
Mendira joateko aholku batzuk
Mendira joan aurretik, ezinbesteko lan bat egin behar dugu: “MENDIKO IRTEERA PRESTATU EGIN BEHAR DUGU”
1. Arropa eta oinetako egokiak janztea ona da.
2. Ibilbidea aurrez ezagutu eta prestatu behar dugu.
3. Janari egokia eramatea komenigarria da.
4. Botikin txiki bat eramatea beharrezkoa da.
5. Gure irteeraren berri ingurukoei ematea komeni da.
6. Jakin behar dugu zer eguraldi egingo duen:
Hotzarekin eta haizearekin: arropa termiko isolatzailea jantzi.
Beroarekin: arropa gutxi, arina eta kolore argiduna jantzi.
Eguzkiarekin: jantzi eguzkitako betaurrekoak, eman eguzkitako krema eta burua estali.
Lainoarekin: eraman iparrorratza, baina ez badaukazu, saiatu bideari jarraitzen. Bidea ikusten ez baduzu, geldi egon eta itxaron.

Ekaitzarekin (tximista): bota metalezko objektu guztiak, ez gelditu punturik altuenean edo zuhaitz bakartietatik edo kobazuloetako sarreretatik gertu. Tximistak leku horiek bilatzen ditu.

Elurrarekin: elurra egin badu, arrisku handia dago. Elur-jausiak izateko arriskua handiagoa da; elurra egin berri badu, eguerdia bada eta hegoaldera begira dauden hegaletan.
Eibarko Udal Euskaltegiko Aritz Beckmann ikasleak bidalitako aholkuak