Detalle trucos

  • Egilea: Kultur Atelier

Maleta egiteko trikimailua

Oporretara joan aurretik maleta prestatzen dugu normalean. Batzuetan, zaila izaten da eraman nahi dugun guztia, arropak eta gailuak, maletan sartzea. Trikimailu honekin arazorik gabe kabituko zaizu dena maletan.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo lagunak! Gaurko trikimailuen atalean maleta nola egin erakutsiko dizuegu. Askotan, zalantza izaten dugu ea arropa edo gailu guztiak sartuko diren edo ez, baina trikimailu honi esker zalantza horiek desagertu egingo dira.

Lehen urratsa, sartu nahi dugun guztiaren zerrenda egitea izango da. Zerrenda honi esker ez dugu ezer ahaztuko. Eta orain, zerrenda esku artean dugula, sartu beharreko gauza guztiak mahai gainean jarri.

Arropa guztia mahai gainean dugula, hirugarren urratsa, tolestea izango da. Horretarako, biribilkatu egingo dugu. Metodo honekin, arropak maletan leku gutxiago hartuko du. Lekua irabazteko, galtzerdiak, kirol-oinetakoen barruan sar ditzakegu. Jada, arropa guztia tolestu eta maletan sartu dugu; orain, maleta itxi eta oporretara joateko prest gaude.

Hau gure gaurko trikimailua, bagoaz oporretara? Bidaia ona izan!

 

detalle2

Dokuteka

A2
2021-03-09

x61pRelaContWAR

28039070
1:39

x61pViewCountWAR

4679

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR