• Musikaren egilea: Ken Zazpi taldea
  • Hitzen egilea: Ken Zazpi taldea
  • Mota: Sentimenduzkoak
  • Hitz gakoak: kanta, abesti, eñaut elorrieta, euskal kanta, ken zazpi

Hel nazazu eskutik

Ken Zazpi taldearen "Hel nazazu eskutik" kantua aukeratu dute EITB-ko irratiek eta euskaraz ari diren beste 16 irratik ostiralero, goizeko 11etan abestia jartzeko.

Hel nazazu eskutik  

Naizenak izenik ez du behar biluztean, 
Nire oskolak zatikan zure aurrean erortzean, 
Birsortzeko hil behar den zubi honen hasieran begiratu beharrean, 
Ikusi nazazu, ikusi nazazu. 

Zugabetasunak, hozten naute arnastean, 
Desio eta beharrak, nola elurra urtzean, 
Ihes bideek berriro, leku berera ekartzean, 
Bakardade sakonenak, nire pausoa izutzean, 
Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, 
Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean. 
Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik. 

Ez biktima ez errudunik, 
Ez epaile ez barkamenik, 
Ez dut nahi zuri biderik, 
Ez arrazoi zentzudunik, 
Ez erorketa librean besoetan salbatzerik, 
Maite zaitut bat bakarrik, maite zaitut bat bakarrik, 
Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik, eskutik, 
Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik. 

Hel nazazu eskutik, hel nazazu eskutik, 
Hel nazazu eskutik, hel nazazu eskutik, 
Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, 
Hel nazazu eskutik. 

 


 

B2
2020-04-02
21803020
416