• Musikaren egilea: Herrikoia
  • Hitzen egilea: Ezezaguna
  • Mota: Sentimenduzkoak
  • Hitz gakoak: arrantzale, ontzi, abesti, euskal kanta, ixil-ixilik, kaia

Isil-isilik dago

Gogoratu! Abesti gehiago helbide honetan aurkituko dituzu.

Kanta honen partitura, midi eta mp3 artxiboak, berriz, helbide honetatik eskuratu ditugu.

Isil-isilik dago
kaian barrenean
ontzi zuri polit bat
uraren gainean.

Goizeko ordu bietan 
esnatutzen gera
arrantzaleak beti
joateko urrutira.

Pasatzen naizenean
zure leihopetik
negarra irteten zait
begi bietatik.
Zergatik, zergatik,
zergatik, zergatik?
Zergatik negar egin?
Zeruan izarra dago
itsaso aldetik.

Bat, bat, bat,
bart parrandan ibili,
bart parrandan ibili.
Bi, bi, bi,
ez naiz ondo ibili,
ez naiz ondo ibili.
Hiru, hiru, hiru,
golkoa bete diru,
golkoa bete diru.
Lau, lau, lau,
sardina bakalau.

Anteron txamarrotea,
Sinkerren bibotea,
haretxek ei dauko,
preso tximinoia.

Hau duk, hau duk,
hau duk humorea,
kontsolatzeko,
kontsolatzeko
euskaldun jendea.
Kalean gora 
kalean behera 
kalean gora
zezena,
ai, ai, ai, ai!

Kalean gora 
kalean behera 
kalean gora zezena."