Kanten Fitxa
- Musikaren egilea: Imanol Lartzabal
- Hitzen egilea: Xabier Amuriza
-
Mota:
- Hitz gakoak: tristura, bizitza, kanta, amuriza, abesti, xabier, imanol, itxaropena, alai, pena, larzabal, lartzabal
Mendian gora
1
Mendian gora haritza,
ahuntzak haitzetan dabiltza,
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza,
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banitza. (bis)
2
Euskal Herriko tristura,
soineko beltzen joskura,
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura,
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustura. (bis)
3
Euskal Herriko poeta,
kanposantuko tronpeta,
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari kolpeka.
Argitu ezak kopeta,
penak heuretzat gordeta,
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta. (bis)
4
Mundua ez da beti jai,
inoiz tristea ere bai;
baina badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penai
ez diet surik bota nahi;
ni hiltzen naizen gauean, behintzat,
eizue lo lasai. (bis)
