Detalle canciones

  • Musikaren egilea: Antton Valverde
  • Hitzen egilea: Xabier Lete
  • Mota: Maitasunezkoak
  • Hitz gakoak: maitasun, gazte, maitemindu, kortejatu

Maitasunez hil

1
Hamairu urte nituenean
oraindik galtza motzetan
bere atzetik ibiltzen nintzen
herriko kale hotzetan.
Printzesa hura behar bezala
kortejatzeko lotsetan
bere etxera lagundu nahirik
eskolatik arratsetan.
Oh, oh ez, esaten zuen
oraindik ez, gaztetxo naiz.
Oh, oh ez, inolaz ez
etxera joan behar dut garaiz.
2
Hemezortzira ailegatuta       
romantizismoz beterik
etzan posible eromen hura
bazter batera uzterik;
aingeru harek ez zidan sortzen
sufrimendua besterik,
sekulan ere ez nuen lortu
bi besoetan hartzerik.
Oh, oh ez, esaten zuen
maitemintzeko gaztea naiz.
Oh, oh ez, inolaz ez
Lotsa ematen dit eta ez dut nahi.
3
Lotsaren lotsez pasa ta gero
dozenerdi bat eskutik,
pentsatu zuen komeni zela
sartzea bide estutik;
eta nik nola oraindik ere
jarraitzen nuen gertutik,
ezkondutzia eskatu nion
ez bazitzaion inportik.
Oh, oh ez, erantzun zidan,
aspertzen nauzu, zoaz apaiz.
Oh, oh ez, inolaz ez,
beste batekin ezkontzeko naiz.
4
Festa batean ikusi nuen
handik zortzi bat urtetara,
ta hotz-hotzean ausartu nintzen
sagar helduen hartzera
irrifar doble makur batekin
izkutatu zen atzera:
ez zen ausartzen bere zezena
adarrez adornatzera.
Oh, oh ez, ez da posible,
horrelakorik ez nuke nahi.
Oh, oh ez, iñolaz ez,
ni etxekoandre jator bat naiz.
5
Mutilzahartuta bizi nintzela
laugarren pisu batean,
behin uste gabe topatu nuen
gure etxeko atean...
bere onenak gastatutako
alarguna zen artean,
eta honela erantzun zidan,
oraingoz bion kaltean.
Oh, oh ez, orain ja ez
nahiz eta zutaz pentsatu maiz.
Oh, oh ez, inolaz ez,
oheratzeko zahartu naiz.

detalle2

Dokuteka

B1
2006-09-19

x61pRelaContWAR

16278581

x61pViewCountWAR

2865

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR