Kanten Fitxa
- Musikaren egilea: Herrikoia
- Hitzen egilea: Herrikoia
- Mota: Maitasunezkoak
- Hitz gakoak: lan, poltsa, diru, polit, maite, premu, maitia
Maitiak galde egin zautan
1
Maitiak galdegin zautan,
pollit nintzanez (bis)
Pollit, pollit nintzela baina
larrua beltz, larrua beltz!
2
Maitiak galdegin zautan,
premu nintzanez (bis)
Premu, premu nintzela baina
etxerik ez, etxerik ez!
3
Maitiak galdegin zautan,
poltsa banuenez (bis)
Poltsa, poltsa banuela baina
dirurik ez, dirurik ez!
4
Maitiak galdegin zautan
lana banuenez (bis)
Lana, lana banuela baina
gogorik ez, gogorik ez!
5
Gaixoak hil behar dugu
gu biok gosez (bis)
Gosez, gosez hil behar baina,
Elkar maitez, elkar maitez!
