• Musikaren egilea: Herrikoia
  • Hitzen egilea: Herrikoia
  • Mota: Maitasunezkoak
  • Hitz gakoak: ikasle, maitemindu, ezkondu, zerbitzari, fraile, salamanka

Salamankara

1
Gazte gaztetik aitak eta amak
fraile ninduten nonbratu
bai eta ere estudiora
Salamankara bialdu
Salamankara nindoalarik
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.

2
Ostatu xume polit batean
gosez gelditu bainintzen
neska xarmant bat ari zitzaidan
mahaiean zerbitzatzen.
Begiak kartsu, ezpaina lore,
enekin aise mintzatzen
aingeru hori ordu berean
ene bihotz barnean zen.

3
Hitz erdi batez maite nuela
erran nion belarrira
baina gaixoa herabetua
ihes joan zen kanpora.
Ez ahal  nauzu, izar ederra,
kondenatzen infernura!
Ez da sekulan ene gogotik
histuko zure itxura.

4
Aita Jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari
azken orduan jakingo nuke
atea nori ireki.
Lehenengo aitari, gero amari,
gero anai-arrebari,
ta azken orduan isil-isilik
nire maite politari. (bis)

B2
2006-10-04
16278560
337