Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Euskara gara, 24. Korrika

24. Korrikak euskara garela aldarrikatuko du 2026ko martxoaren 19tik 29ra Atharratzetik Bilbora, tartean Euskal Herriko hainbat herri eta hiri bisitatu ondoren.

Korrikaren ingurumarian, AEKren Didaktika Sailak euskararen aldeko ekimena euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortu du, maila guztietarako eta eskaintza mota guztietan aritzeko: aurrez aurre, autoikaskuntza eta online.

Hementxe dituzu hiru ataletan banatuta:

1. BADATOR 24. KORRIKA!: Ariketak dira; Ane Elordiri elkarrizketa, Korrikaren aurkezpena, Korrika Laguntzailea, eta Korrika-kanta.

2. IBILBIDEAREN JOLASA: Mahai-jolasa da, Atharratzetik Bilbora iristeko galderak eta probak gainditu behar dira!

3. KORRIKA, HISTORIAN: Sekuentzia didaktiko honetan, Korrikaren historian zehar ibilbide birtual bat egitea proposatzen dizugu, ekimen honen ibilbidea hobeto ezagutu dezazun. Lan honetan, hainbat egokitzapen egin ditugu, pertsona gorrek edo entzumen zailtasunak dituztenek ere lanak erabiltzeko aukera izan dezaten. Horretarako, Euskal Gorrak Federazioaren laguntza izan dugu.

Azalpenak bideo honetan dituzu (lehen zatian).

 

1. SORTA. BADATOR 24. KORRIKA

Aurrez aurreko taldeak

Autoikaskuntza

Online

 

2. SORTA. 24. KORRIKAREN JOLASA

Material osagarria

 

 

 

 

 

 

 

3. SORTA. KORRIKA, HISTORIAN

 

 

 

 

 

24. Korrikari buruzko informazio guztia hemen.

 

 

 

detalle2

Jarduera

2026-02-10
39078432

x61pViewCountWAR

3144

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR