Mintzamena lantzen: Maskotak etxean
Gure etxe eta familietan gero eta ohikoagoa den gai bati buruzko azalpenak eta iritzia ematea proposatzen dizugu. Eta ondoren, bat-bateko elkarrizketa.
Gaur egun, gero eta etxe gehiagotan aurki litezke animaliak: katuak, zakurrak, dortokak, arrainak, sugeak...baina animalia guztiak ez dira egokiak pertsona, etxebizitza, edo familia guztietarako.Hala, maskota bat aukeratu aurretik, oso garrantzitsua da ondo pentsatzea.
Gai honi buruz hitz egiten laguntzeko hainbat baliabide eskaintzen dizkizugu; hiztegi lagungarria, ideia osagarriak eta IKASBIL atarian aurkituko dituzun beste material batzuen erreferentziak.
Argazkia: Pixabay